- AGINDUA, 2010eko apirilaren 14koa, Justizia eta Herri Administrazioko sailburuarena, zeinen bitartez ukatu egiten baita Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzea «Fundación Tandem Fundazioa»ren estatutuen aldaketa. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2010eko apirilaren 14koa, Justizia eta Herri Administrazioko sailburuarena, zeinen bitartez ukatu egiten baita Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzea «Fundación Tandem Fundazioa»ren estatutuen aldaketa.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Justizia eta Herri Administrazio Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 125
- Hurrenkera-zk.: 3224
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2010/04/14
- Argitaratze-data: 2010/07/01
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía
- Azpigaia: Herri Administrazioa; Ekonomia
Testu legala
«Fundación Tandem Fundazioa» fundazioak bere estatutuen aldaketa onartu eta inskribatzeko aurkeztutako eskabidearen espedientea ikusi eta aztertu da
Lehenengoa. 2002ko abenduaren 18an idazki bat aurkeztu zen lehengo Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saileko Erregistroan, non Fundazioaren estatutuen aldaketa jasotzen baita.
2003ko ekainaren 13an eskabidea «Fundación Tandem Fundazioa»ren gerente Jürgen Wolffek aurkeztutakoa jaso zen erregistro horretan, estatutuak aldatzeko eskatuz. Eskabidearekin batera «Fundación Tandem Fundazioa»ren Patronatuko lehendakari Margret Fortmannek 2003ko ekainaren 2an emandako eskritura publikoaren kopia baimendua aurkeztu zen Granadako notario Andrés Tortosa Muñozen aurrean (protokolo zenbakia: 2186).
Eskritura publiko horrek Zuzendaritza Batzordeak 2003ko martxoaren 7an egindako bileraren akta jasotzen du, zeini «Fundación Tandem Fundazioa»ren estatutuen erredakzio berria eransten baitzaio. Fundazioaren estatutuak aldatzea erabaki zen, gehiengoz, bileran horretan.
Bigarrena. Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistro, Aholkularitza eta Kontrol Unitateko Zerbitzu Teknikoek aztertu dute espedientea eta, ondoren, ebazpen-proposamena egin dute.
Lehenengoa. Justizia eta Herri Administrazioko sailburuari dagokio fundazioaren aldaketa-espedientea agindu bidez ebaztea. Hala ezarrita dago: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Legeko 36.3 eta 40. artikuluetan; Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroa eta Babeslaritza Antolatu eta Jardunean Jartzeko Erregelamendua onartzen duen urriaren 18ko 404/1994 Dekretuaren 7.1.a) artikuluan (dekretu hori Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren xedapen iragankor bakarraren arabera aplikatzekoa da); Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzeko eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzeko Lehendakariaren 2009ko maiatzaren 8ko 4/2009 Dekretuaren 9.1.e) artikuluan eta Justizia eta Herri Administrazio Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen abuztuaren 28ko 472/2009 Dekretuaren 4.1 artikuluan.
Bigarrena. Aurkeztutako agirietatik ateratzen denez -zeinek ebazpen honen aurrekarietan deskribatu baitira- «Fundación Tandem Fundazioa»k estatutuak aldatzeko hartutako erabakiaren edukiak ez ditu betetzen EAEko Fundazioen ekainaren 17ko 12/1994 Legeko 31.1 artikuluan ezarritako baldintzak, ez eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroa eta Babeslaritza Antolatu eta Jardunean Jartzeko Erregelamenduaren 62. artikuluan ezarritakoak ere (dekretu hori Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren xedapen iragankor bakarraren arabera aplikatzekoa da).
Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatu ahal izateko, «Fundación Tandem Fundazioa»k aurkeztutako agiriak ez dira aski, baldin eta kontuan hartzen bada indarrean dagoen legeria; izan ere, honako hauek jasotzen dituen azterlana falta da: bideragarritasun ekonomikoa, sortzailearen debekurik ez egotea eta aldaketarekin fundazioaren helburuak errespetatzea.
Estatutuak aldatzeko inskripzioak egin aurretik, beharrezkoa litzateke Patronatuaren osaera eguneratzea, sortze-egunetik gaur arte, eta zehaztuz ea Patronatuko zein kidek onartu duten, gehiengoz, Fundazioaren estatutuen aldaketa.
Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroa eta Babeslaritza Antolatu eta Jardunean Jartzeko Erregelamenduaren 34.2 artikulutik ateratzen denez (dekretu hori Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren xedapen iragankor bakarraren arabera aplikatzekoa da), inskripzioaren gai den eskritura publikoaren baimendutako bi kopia aurkeztu beharko dira. Bigarrena interesdunari itzuliko zaio ohar batekin, non adieraziko baita erregistratu egin dela.
Aipatu artikuluak eta aplikagarriak diren gainerako arauak ikusita, hona hemen
Justizia eta Herri Administrazioko sailburuak honako hau
Lehenengoa. «Fundación Tandem Fundazioa»ren Patronatuak hartutako erabakiak -Fundazioaren Estatutuen artikuluak aldatzeari buruzkoak- Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeari ezezkoa ematea.
Erabaki horietariko bat publikoa egin zen «Fundación Tandem Fundazioa»ren Patronatuko lehendakari Margret Fortmannek Granadako notario Andrés Tortosa Muñozen aurrean 2003ko ekainaren 2an emandako eskrituraren bidez (protokolo zenbakia: 2186).
Bigarrena. Ebazpen hau «Fundación Tandem Fundazioa»ri jakinaraztea.
Hirugarrena. Agindu honi erantsirik, lehen aurrekarian deskribatutako dokumentazioa itzultzen da, izan ere, espediente honen euskarria baita.
Agindu honek administrazio-bidea amaitzen du, eta bere aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Justizia eta Herri Administrazioko sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salan, bi hilabeteko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2010eko apirilaren 14a.
Justizia eta Herri Administrazioko sailburua,
IDOIA MENDIA CUEVA.


