Euskadi.eus
  • AGINDUA, 2010eko apirilaren 15ekoa, Justizia eta Herri Administrazioko sailburuarena, Justizia Administrazioko Laguntzaileen Kidegoan txanda ireki bidez sartzeko hautaprobak gainditu dituztenei Euskal Autonomia Erkidegoan eskaintzen zaizkien lanpostuen ze - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2008ko apirilaren 15ekoa, Justizia eta Herri Administrazioko sailburuarena, Justizia Administrazioko Laguntzaileen Kidegoan txanda ireki bidez sartzeko hautaprobak gainditu dituztenei Euskal Autonomia Erkidegoan eskaintzen zaizkien lanpostuen zerrenda argitaratzeko dena. Hautaproba horietarako deialdia azaroaren 10eko JUS/3337/2008 Aginduaren bidez egin zen.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Justizia eta Herri Administrazio Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 87
  • Hurrenkera-zk.: 2418
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2010/04/15
  • Argitaratze-data: 2010/05/12

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Funtzio publikoa

Testu legala

Justizia Administrazioaren Zerbitzuko funtzionarioen kidego eta eskaletan sartzeko hautaketa-prozesuak arautzeko oinarri komunak ezartzen dituen uztailaren 28ko JUS/2544/2006 Aginduko hamabosgarren oinarrian xedatutakoaren arabera (2006ko abuztuaren 3ko Estatuko Aldizkari Ofiziala), honakoa ebatzi da:

Lehenengoa. Laguntza Judizialeko Kidegoan sistema orokor irekiaren bidez sartzeko hautaketa-prozesua gainditu duten izangaiei Euskal Autonomia Erkidegoan eskaintzen zaizkien bete gabeko lanpostuen zerrenda (I. eranskina) argitara ematea. Prozesua azaroaren 10eko JUS/3337/2008 Aginduaren bidez deitu zen.

Bigarrena. Euskal Autonomia Erkidegoko hautagaiek Giza Baliabideak Antolatzeko zuzendariari zuzendu beharko dizkiote destino-eskabideak, eta Gasteizko, Donostiako eta Bilboko EATko sarrera-erregistroan aurkeztu edo, bestela, Eusko Jaurlaritzako Justizia eta Herri Administrazio Saileko erregistro orokorrean (Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz). Horretarako, egutegiko hamar egun izango dituzte, agindu hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Hirugarrena. Eskabideak formalizatzeko, agindu honetako II. eranskinean agertzen den eredua bete beharko da, jarraibide hauek betez:

Eskabide-ereduan 50 lanpostu aipatu ahal izango dira gehienez, organoa, udalerria eta probintzia adierazita.

Modu horretan adierazitako lanpostuetako bakar bat ere egokitu ezean, interesdunek eskabide-ereduan adierazten duten probintzien araberako lehentasun-hurrenkerari jarraituko zaio.

Probintzia bakoitzean destinoak esleitzeko, hurrenkera honi jarraituko zaio:

  1. EAEko Auzitegi Nagusia

  2. Probintzia-auzitegiak

  3. Fiskaltzak

  4. Auzitegiko Medikuntzako Euskal Erakundea

  5. Dekanotzak eta zerbitzu orokorrak

  6. Instrukzioko epaitegiak

  7. Zigor-arloko epaitegiak

  8. Espetxeratuen zaintzako epaitegiak

  9. Emakumearen aurkako biolentziaren arloko epaitegiak

  10. Lehen auzialdiko epaitegiak

  11. Merkataritza-arloko epaitegiak

  12. Administrazioarekiko auzietako epaitegiak.

  13. Lan-arloko epaitegiak

  14. Lehen auzialdiko eta instrukzioko epaitegiak

  15. Adingabeen epaitegiak

  16. Bake-epaitegiak

    Laugarrena. Hautaketa-ikastaroa eta praktikaldia amaitutakoan, puntuazio horiek oposizio-lehiaketakoari gehituko zaizkio eta horren ondoren, hautaketa-prozesu osoan lortutakoaren arabera egingo da esleipena.

    Bosgarrena. Eskabideak aurkezteko epea amaitu ondoren, eskatzaileek ez dute eskabidea ezeztatzerik edo aldatzerik izango.

    Seigarrena. Hautagairen batek eskaera zehatzik egin ez badu edo eskatutakoa egokitzen ez bazaio, hutsik geratu den lanpostuetako bat esleituko zaio, eta nahitaez onartu beharko du.

    Zazpigarrena. Destinoak nahitaez esleituko dira, Euskal Autonomia Erkidegoan egindako hautaprobetan lortutako puntuazioaren arabera.

    Zortzigarrena. Esleitutako destinoak behin betikoak eta lehiaketaz lortutakoen guztiz baliokideak izango dira. Lehiaketan ezingo da parte hartu behin betiko destinoa ematen dien Aginduaren datatik bi urte igaro arte, eta bi urte horien zenbaketa Botere Judizialaren uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoko 529.3 artikuluko bigarren paragrafoan xedatutakoaren arabera egingo da.

    Agindu honen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Justizia eta Herri Administrazioko sailburuari, hilabeteko epean; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioarekiko Auzietako Salan, hil biko epean, agindua Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera.

    Vitoria-Gasteiz, 2010eko apirilaren 15a.

    Justizia eta Herri Administrazioko sailburua,

    IDOIA MENDIA CUEVA.

Organoa Udalerria Probintzia Lanpostu hutsen kopurua

Dekanotzako gobernuarekiko bulegoa eta zerbitzu orokorra Vitoria-Gasteiz Araba 1

Laguntza zerbitzua Gernika-Lumo Bizkaia 1

Probintzia Auzitegia 3. Sekzioa Donostia-San Sebastián Gipuzkoa 1

Probint. Auzit. Zerbitzu Orokorra Donostia-San Sebastián Gipuzkoa 1

Zigor arloko izapidetze eta betearazpenen bulego orokorra Donostia-San Sebastián Gipuzkoa 1

Laguntza zerbitzua Eibar Gipuzkoa 3

Laguntza zerbitzua Bergara Gipuzkoa 1

Laguntza zerbitzua Irun Gipuzkoa 2

Laguntza zerbitzua Tolosa Gipuzkoa 1

Órgano Localidad Provincia N.º Vacantes

Oficina gubernativa y resto servicios comunes Vitoria-Gasteiz Álava 1

Servicio común de apoyo Gernika-Lumo Bizkaia 1

Audiencia Provincial Sección Tercera Donostia-San Sebastián Gipuzkoa 1

Aud. Prov. Servicio Común General Donostia-San Sebastián Gipuzkoa 1

Ofic. común de tramitación y ejecutorias penales Donostia-San Sebastián Gipuzkoa 1

Servicio común de apoyo Eibar Gipuzkoa 3

Servicio común de apoyo Bergara Gipuzkoa 1

Servicio común de apoyo Irun Gipuzkoa 2

Servicio común de apoyo Tolosa Gipuzkoa 1

IFZ:................................................. Lehen abizena:................................................................................................................

Bigarren abizena: ............................................................................................................

Izena: .............................................................................................................................

Hautaketa prozesuko hurrenkera-zk. Haremanetarako telefonoa:

Hautaketa-probak egin ziren lurralde-esparrua:

Destinoa lehentasun-hurrenkeraren arabera (ikusi lanpostuen deialdia)

LANTOKIA

Hurrenk zk. Organoa Udalerria Probintzia

1

2

3

4

5

6

7

8

9

10

11

12

13

14

15

16

17

18

19

20

21

22

23

24

25

26

27

28

29

30

Hurrenk zk. Organoa Udalerria Probintzia

31

32

33

34

35

36

37

38

39

40

41

42

43

44

45

46

47

48

49

50

Probintziak lehentasun-hurrenkeraren arabera (ikus lanpostuei buruzko deialdia).

1 11 21

2 12 22

3 13 23

4 14 24

5 15 25

6 16 26

7 17 27

8 18 28

9 19 29

10 20 30

.........................................., 2010eko.............................ren..........................a

BULEGO JUDIZIAL ETA FISKALAREN ZUZENDARIA

Donostia kalea, 1.

01010 Vitoria-Gasteiz

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik