Euskadi.eus
  • AGINDUA, 2010eko apirilaren 15ekoa, Justizia eta Herri Administrazioko sailburuarena, zeinaren bidez inskribatu egiten baita Fundación Instituto de Investigación Biomédica y Desarrollo Tecnológico (Inbiomed) fundazioaren Estatutuen aldaketa, 2006ko abenduaren 13an fundazioak erabakitakoa, baita egun horretan hartutako beste zenbait erabaki ere: patronatuko lehengo kideen egokitzapena, patroi kopuruaren eta karguaren iraupenaren zehaztapena, patroien izendapena eta patronatuko karguen aukeraketa. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2010eko apirilaren 15ekoa, Justizia eta Herri Administrazioko sailburuarena, zeinaren bidez inskribatu egiten baita Fundación Instituto de Investigación Biomédica y Desarrollo Tecnológico (Inbiomed) fundazioaren Estatutuen aldaketa, 2006ko abenduaren 13an fundazioak erabakitakoa, baita egun horretan hartutako beste zenbait erabaki ere: patronatuko lehengo kideen egokitzapena, patroi kopuruaren eta karguaren iraupenaren zehaztapena, patroien izendapena eta patronatuko karguen aukeraketa.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Justizia eta Herri Administrazio Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 133
  • Hurrenkera-zk.: 3397
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2010/04/15
  • Argitaratze-data: 2010/07/13

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía
  • Azpigaia: Herri Administrazioa; Ekonomia

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Ikusi da Fundación Instituto de Investigación Biomédica y Desarrollo Tecnológico (Inbiomed) fundazioaren espedientea, fundazioaren estatutuak aldatzea onartu eta inskribatzeari eta patronatuko kideen aldaketa inskribatzeari buruzkoa. Hona hemen

Lehenengoa. 2009ko apirilaren 17an, eskaera bat iritsi zen Eusko Jaurlaritzako lehengo Justizia, Enplegu eta Gizarte Segurantza Sailera: Gesdocument y Gestión SA enpresako Nieves Martín andreak sinatzen zuen eskaera, hain justu ere, honako dokumentu hau inskribatzeko eskatuz: protokoloa sortzeko eta erabaki sozialak publiko egiteko eskritura, Fundación Instituto de Investigación Biomédica y Desarrollo Tecnológico (Inbiomed) fundazioak emandakoa Martín María Recarte Casanova notarioaren aurrean (673/09 protokoloa).

Bigarrena. Adierazitako eskritura publiko horren kopia baimendu bikoiztua bidali zen; eskritura publiko hori 2009ko martxoaren 25ean eman zuen Antonio Gómez-Almansa Plaza jaunak Fundación Instituto de Investigación Biomédica y Desarrollo Tecnológico (Inbiomed) fundazioaren izenean eta ordez.

Eskritura publiko horrek badu ziurtagiri bat, Donostian, 2009ko urtarrilaren 1ean, Antonio Gómez-Almansa Plaza jaunak Fundación Instituto de Investigación Biomédica y Desarrollo Tecnológico (Inbiomed) fundazioaren idazkari patrono legez emandakoa, Eduardo González Martínez lehendakariaren oniritziarekin; ziurtagiri horrek, hain zuzen ere, patronatuak 2006ko abenduaren 13an hartutako zenbait erabaki jasotzen ditu: fundazioaren estatutuak aldatzea, estatutu berriak berrantolatzea eta behin betiko idazkera ematea, eta fundazioaren patronatua aldatzea.

Ziurtagiri horretan adierazten da, 2007ko otsailaren 6an, Madrilgo notario Martín María Recarte Casanovak eskritura publikoa eman zuela (415. protokolo-zenbakia), hain zuzen ere, protokoloa sortzeko eta 2006ko abenduaren 13an Fundazioak hartutako erabakiak publiko egiteko. Egun horretan hartutako erabaki horiei buruzko ziurtagiria ere erantsi zen; eta huts baten ondorioz, ez zen sartu hartutako erabakiei emandako behin betiko idazketa. Horregatik, zuzenketa egin behar da.

Adierazitako ziurtagiriari ondokoak erantsi zitzaizkion: eskritura publikoa argigarria izateko xedearekin, fundazioaren estatutu berrien antolaketa-koadro bat jatorrizko artikuluaren zenbakia aipatuta, egindako aldaketa eta artikulu berriaren zenbakia.

Onartutako aldaketa handia zenez, fundazioaren estatutuak berrantolatu eta berriak onartzeko teknika aukeratu zen, eta jasota utzi zen ez direla deuseztatuko fundazioaren estatutuen gutxieneko eta beharrezko edukiak, EAEko Fundazioei buruzko ekainaren 17ko 12/1994 Legearen 7. artikulua betez. Horregatik, titulu publiko horri estatutuen idazketa berrantolatua ere erantsi zitzaion.

Hirugarrena. Hona hemen adierazitako aldaketa: jarraian adierazten diren artikulu berri hauek onartzea, eta aurretik zeukaten idazketa indargabetzea: 4., 7., 8., 9., 10., 11. eta 12.; 13. artikulua ez da aldatzen, salbuespen honi dagokionean izan ezik: gerente izendapena kendu, eta zuzendari nagusi figura sortzen da; aurreko 15. artikulua ezabatzea; aurreko 16. artikulua ez da aldatzen, salbuespen honi dagokionean izan ezik: gerente izendapena kendu, eta zuzendari nagusi figura sortzen da, azken horren egitekoak areagotzen dira, eta zenbaki berria ematen zaio (15. artikulua); aurreko 17. artikulua ezabatzen da; aurreko 18. artikulua aldatzen da eta zenbaki berria ematen zaio (16. artikulua); aurreko 19. artikulua ez da aldatzen eta zenbaki berria ematen zaio (17. artikulua); aurreko 20. artikulua aldatzen da, zehazki, gerente izendapena kentzen da, zuzendari nagusi figurak ordezkatzen baitu, eta artikuluari zenbaki berria ematen zaio (18. artikulua); aurreko 21. artikulua aldatzen da eta zenbaki berria ematen zaio (19. artikulua); aurreko 22. artikulua aldatzen da eta zenbaki berria ematen zaio (20. artikulua); aurreko 23. artikulua ez da aldatzen eta zenbaki berria ematen zaio (21. artikulua); aurreko 24. artikulua ezabatzen da; aurreko 25. artikulua aldatzen da eta zenbaki berria ematen zaio (22. artikulua); aurreko 26. artikulua ez da aldatzen eta zenbaki berria ematen zaio (23. artikulua); aurreko 27. artikulua aldatzen da eta zenbaki berria ematen zaio (24. artikulua). Aurreko 1., 2. eta 3. artikuluak ez dira aldatzen ez edukiari dagokionez, ezta zenbakiari dagokionez ere.

Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 17ko 12/1994 Legearen 31. artikuluaren ondorioetarako, berariaz jasota utzi da ziurtagirian, fundazioaren estatutuetan egindako aldaketak errespetatu egiten dituela fundazioaren helburuak, helburu horiek ez direla aldatzen, eta fundatzaileek ez dutela debekatzen aldaketa hori.

Laugarrena. Patronatuak 2006ko abenduaren 13an egindako bilera horretan, adierazitako ziurtapenean jasota dagoenaren arabera, patronatu horren osaerari buruko erabaki hauek hartu ziren:

  1. Orduan patroi zirenak (Cristina Garmendia andrea, Jorge Alemany jauna eta Antonio Bernard jauna) patronatuan sartzea patroi sustatzaile moduan; berariaz onartzen dute hori, legezko ondorio guztiekin.

  2. Lau izango dira patroi sustatzaileak, eta ez da izendatzen beste kategoria batzuetako patroirik.

  3. Patroi karguaren iraupena bost urtekoa izatea erabakitzen da.

  4. Miguel Ángel Galve Fernández patroi sustatzaile izendatzen da, bost urterako; beraz, patronatua adierazitako lau patroi sustatzaileek osatuko dute: Cristina Garmendia Mendizabal andrea, Jorge Alemany Herrera jauna, Antonio Bernard Miana jauna eta Miguel Ángel Galve Fernández jauna. Guztiak bertaratu ziren ekitaldira, eta berariaz onartu zuten kargua.

  5. Patronatuko kargu hauek izendatzen dira:

    Patroi sustatzaile lehendakaria: Cristina Garmendia Mendizabal andrea.

    Patroi sustatzaile idazkaria: Miguel Ángel Galve Fernández jauna.

    Horregatik, erabaki horien ondoriozko patronatuaren osaera ondoko hau da:

    Patroi sustatzaile lehendakaria: Cristina Garmendia Mendizabal andrea.

    Patroi sustatzaile idazkaria: Miguel Ángel Galve Fernández jauna.

    Patroi sustatzaile bokala: Antonio Bernad Miana jauna.

    Patroi sustatzaile bokala: Jorge Alemany Herrera jauna.

    Kide horiek guztiak bost urterako izendatzen dira, euren izendapenetik aurrera, alegia, 2006ko abenduaren 13tik aurrera, zenbatuta; beraz, indarraldia 2011ko abenduaren 13rartekoa izango da.

    Bosgarrena. Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Zerbitzu Teknikoek aztertu dute espedientea eta, ondoren, erabaki-proposamena egin dute. Hona hemen horretarako kontuan hartu dituzten

Lehenengoa. Justizia eta Herri Administrazioko sailburuari dagokio patronatua aldatzeko eta estatutuak aldatzeko espedientea agindu bidez ebaztea. Hala ezarrita dago: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Legeko 36.3 eta 40. artikuluetan; Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babeslaritzaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 100/2007 Dekretuaren 4. artikuluan; Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzeko eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzeko, lehendakariak maiatzaren 8an eman zuen 4/2009 Dekretuaren 9.1.e) paragrafoan; eta Justizia eta Herri Administrazio Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzeari buruzko abuztuaren 28ko 472/2009 Dekretuko 4.1 artikuluan.

Bigarrena. Espediente honi funtsezko iritzitako datu eta agiriak erantsi zaizkio, eta bereziki, ondoko xedapen hauetan ezarritako eskakizunak bete dira: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 17ko 12/1994 Legearen 31. artikulua eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren 44. artikulua, guztiak ere estatutuen aldaketak onartu eta inskribatzeari dagokionez, betiere, zuzenbidearen araberakoak izanik.

Hirugarrena. Fundazioaren Patronatuko kideen izendapenei dagokienez, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 17ko 12/1994 Legearen 10. eta 11. artikuluetan ezarritakoa betetzen da, baita ekainaren 19ko 101/2007 Dekretu bidez onartutako Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamenduaren 32., 33. eta 40. artikuluan ezarritakoa ere (ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuak onartu zuen Erregelamendu hori). Eta hori guztia bat dator onartutako estatutu-araudi berriarekin.

Laugarrena. Onarpenaren ondorioetarako, bete egiten da Fundazioei buruzko abenduaren 26ko 50/2002 Legearen 15.3.2 artikuluan ezarritakoa; eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 17ko 12/1994 Legearen 12. artikuluan ezarritakoaren aplikazio-irizpide osagarri bilakatzen da.

Adierazitako manuak eta aplikagarriak diren gainerako arauak ikusita,

Justizia eta Herri Administrazioko sailburuak honako hau

Lehenengoa. Fundación Instituto de Investigación Biomédica y Desarrollo Tecnológico (Inbiomed) fundazioaren patronatuak 2006ko abenduaren 13an erabakitako estatutu-aldaketa onartzea, 2009ko urtarrilaren 1eko ziurtagiriaren arabera (Madrilgo notario Martín María Recarte Casanovaren aurrean eman zen eskritura 2009ko martxoaren 25ean, hain justu ere, protokoloa sortzeko eta erabakiak publiko egiteko; 673. protokolo-zk.). Ziurtagiri horrek zuzendu eta osatu egiten du notario beraren aurrean 2007ko otsailaren 6an emandako eskrituran publiko egin zen ziurtagiria (protokolo-zk.: 415).

Bigarrena. Fundazioaren estatutuen aldaketa hori Agindu honen egunean inskribatzeko agindua ematea, adierazitako eskritura publikoan adierazten den moduan.

Estatutuetan egindako aldaketa eta berrantolaketaren ondorioz, Fundación Instituto de Investigación Biomédica y Desarrollo Tecnológico (Inbiomed) fundazioaren estatutuak idatzi dira, hain zuzen ere, Donostian, 2009ko urtarrilaren 1ean, Inbiomed fundazioaren idazkari Antonio Gómez-Almansa Plazak Eduardo González Martínez lehendakariaren oniritziarekin emandako ziurtagiriaren arabera. Ziurtagiri hori fundazioaren patronatuak 2006ko abenduaren 13an hartutako erabakiari buruzkoa da (Martín María Recarte Casanova Madrilgo notarioaren 2009ko martxoaren 25eko eskritura publikoaren bidez protokoloa sortu eta publiko egin zen; protokolo-zk.: 673), eta behin betiko estatutuen alea erantsi zaio.

Hirugarrena. Fundación Instituto de Investigación Biomédica y Desarrollo Tecnológico (Inbiomed) fundazioa Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan ireki zaion orrian inskribatzea, Fundación Instituto de Investigación Biomédica y Desarrollo Tecnológico (Inbiomed) fundazioaren patroi idazkari Antonio Gómez-Almansa Plazak 2009ko urtarrilaren 1ean Eduardo González Martínez lehendakariaren oniritziarekin emandako ziurtagiriaren arabera. Ziurtagiri hori erantsi zaio Madrilgo notario Martín María Recarte Casanovaren 2009ko martxoaren 25eko eskritura publikoari (673. protokolo-zk.), eta patronatuak 2006ko abenduaren 13an hartutako erabaki hauei buruzkoa da:

  1. Orduan patroi zirenak (Cristina Garmendia, Jorge Alemany eta Antonio Bernard) patronatuan sartzea patroi sustatzaile moduan.

  2. Lau izango dira patroi sustatzaileak, eta ez da izendatzen beste kategoria batzuetako patroirik.

  3. Patroi karguaren iraupena bost urtekoa izatea erabakitzen da.

  4. Miguel Ángel Galve Fernández patroi sustatzaile izendatzen da, bost urterako; beraz, patronatua adierazitako lau patroi sustatzaileek osatuko dute: Cristina Garmendia Mendizábal andrea, Jorge Alemany Herrera jauna, Antonio Bernard Miana jauna eta Miguel Ángel Galve Fernández jauna.

  5. Patronatuko kargu hauek izendatzen dira:

    Patroi sustatzaile lehendakaria: Cristina Garmendia Mendizabal andrea.

    Patroi sustatzaile idazkaria: Miguel Ángel Galve Fernández.

    Horren guztiaren ondorioz, erabaki horien ondoriozko patronatuaren osaera ondoko hau da:

    Patroi sustatzaile lehendakaria: Cristina Garmendia Mendizabal andrea.

    Patroi sustatzaile idazkaria: Miguel Ángel Galve Fernández.

    Patroi sustatzaile bokala: Antonio Bernad Miana jauna.

    Patroi sustatzaile bokala: Jorge Alemany Herrera jauna.

    Kide horiek guztiak bost urterako izendatzen dira, euren izendapenetik aurrera, alegia, 2006ko abenduaren 13tik aurrera, zenbatuta; beraz, indarraldia 2011ko abenduaren 13rartekoa izango da.

    Laugarrena. Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.

    Agindu honek administrazio-bidea amaitzen du, eta bere aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Justizia eta Herri Administrazioko sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salan, bi hilabeteko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

    Vitoria-Gasteiz, 2010eko apirilaren 15a.

    Justizia eta Herri Administrazioko sailburua,

    IDOIA MENDIA CUEVA.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik