Euskadi.eus
  • AGINDUA, 2010eko apirilaren 16koa, Justizia eta Herri Administrazioko sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean Menpeko Langileen Kidegoko karrerako funtzionario izateko hautaketa-prozesurako deialdia egiteko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2010eko apirilaren 16koa, Justizia eta Herri Administrazioko sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean Menpeko Langileen Kidegoko karrerako funtzionario izateko hautaketa-prozesurako deialdia egiteko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Justizia eta Herri Administrazio Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 82
  • Hurrenkera-zk.: 2324
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2010/04/16
  • Argitaratze-data: 2010/05/05

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Funtzio publikoa

Testu legala

Irailaren 23ko 161/2008 Dekretuak (2008ko irailaren 30eko EHAA) Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean eta bere erakunde autonomoetan karrerako funtzionario izateko 2008. urteko enplegu publikoaren eskaintza onartu zuen. Eskaintza horretan Menpeko Langileen Kidegoko 163 plaza huts sartuta daude, dagokion hautaketa-prozesuaren bitartez bete beharrekoak.

Justizia eta Herri Administrazioko sailburuaren 2010eko apirilaren 16ko Aginduak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren 2008ko Enplegu Publikorako Eskaintzatik eratorritako karrerako funtzionario izateko hautaketa-prozesuak arautu behar dituzten oinarri orokorrak onartzen ditu.

Horretarako, Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legeak langileak hautatzeari buruz 23. artikuluan eta II. tituluaren IV. kapituluan ezartzen duenarekin bat etorriz, eta lege horretako 6.1.i) artikuluaren bidez emandako ahalmenez baliatuz, hauxe

Lehenengoa. Agindu honek administrazio-bidea agortzen du. Aurka egiteko, aukerako berraztertzeko errekurtsoa jar dakioke Justizia eta Herri Administrazioko sailburuari, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hilabeteko epean; edo, bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, agindua EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik bi hilabeteko epean.

Bigarrena. Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak agindu honek.

Vitoria-Gasteiz, 2010eko apirilaren 16a.

Justizia eta Herri Administrazioko sailburua,

IDOIA MENDIA CUEVA.

  1. Helburua.

    Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko Menpeko Langileen Kidegoko plazak lehiaketa-oposizioaren sistemaren bidez betetzeko arauak ezartzea da oinarri hauen helburua.

  2. Eskabideak aurkezteko epea.

    Maiatzaren 26an 16:30ean bukatuko da eskabideak aurkezteko epea.

  3. Deitutako plazak.

    Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko Menpeko Langileen Kidegoko 163 plazatarako deia egiten da. Plaza guztiak txanda irekian eskainiko dira, honela banatuta:

    1. Sarbide orokorraren modalitatea:

      Plaza-kop. Gidabaimenarekin Gidabaimenik gabe

      Hizkuntza-eskakizunik gabe 43 2 41

      1. hizkuntza-eskakizunarekin 112 6 106

    2. Ezinduentzat gordetako modalitatea:

      Plaza-kop.

      Hizkuntza-eskakizunik gabe 2

      1. hizkuntza-eskakizunarekin 6

  4. Parte hartzeko bete beharreko baldintzak.

  1. Plazak eskuratu nahi dituztenek oinarri orokorretako 3.3 oinarrian ezarritako baldintza orokorrak bete behar dituzte.

  2. Ezinduentzat gordetako modalitatean parte hartu nahi dutenek, baldintza horiez gain, oinarri orokorretako 3.5 oinarrian adierazitakoak ere bete behar dituzte.

  3. Oinarri orokorretako 3.3.e) oinarriari dagokionez, Menpeko Langileen Kidegora sartzeko ez da titulazio espezifikorik behar.

  4. Menpeko Langileen Kidegoko tasa (E taldea) 6,77 eurokoa da.

  5. Lanpostuak esleitzeko eskakizun espezifikoak.

  1. Eskaintzen diren Menpeko Langileen Kidegoko lanpostuak betetzeko, B motako gidabaimena eta 1. hizkuntza-eskakizuna izatea eskakizuntzat eska litezke.

    Eskainitako lanpostuen zerrendan oinarri orokorretako 8.7 oinarrian egiten zaie erreferentzia zehaztuko dira lanpostu bakoitzaren izena, saila edo erakundea, zentro organikoa, lanpostua kokatuta dagoen herria, ordainsari-maila eta lanpostua betetzeko bete behar diren baldintza espezifikoak.

  2. Euskaraz jakitea derrigorrezko baldintza izango da derrigortasun-data igarota daukaten lanpostuetan.

  1. Hautaketa-prozesua.

    Lehenengo oinarrian adierazi bezala, lehiaketa-oposizioa izango da erabiliko den hautaketa-sistema.

  1. Oposizio-fasea.

    Oposizio-fasean idatzizko bi ariketa egin beharko dira, eta biak izango dira derrigorrezkoak eta baztertzaileak.

    Lau erantzunen artean zuzena zein den aukeratu beharreko galdera-sortei erantzun beharko zaie ariketa horietan; erantzun okerrak penalizatu egingo dira. Bi ariketak izango dira baztertzaileak. Lehenengo ariketa II. eranskinean datorren gai-zerrendari buruzkoa izango da. Bigarren ariketaren oinarria ere gai-zerrenda izango da, baina deitutako lanpostuetako zereginekin izango du zerikusia. Bi ariketak saio berean egingo dira eta saio horretarako dei bakarra egingo zaie hautagaiei.

    Ariketak prestatzeko lagungarria izan dakien, oinarri orokorretako 6. oinarrian azaltzen den www.ivap.euskadi.net/ope helbide elektronikoan hau guztia aurkituko dute hautagaiek: 1) Menpeko Langileen Kidegotik eskuratu daitezkeen lanpostuak, lanpostu horien deskribapen orokorra eta ohiko zereginak, eta abar; eta 2) gai-zerrenda eta gai bakoitzaren edukia.

    Galdera-sortarekin gehienez 69 puntu lortu daitezke (lehenengo zatiarekin 27 puntu eta bigarrenarekin 42). Erantzun oker bakoitzeko, erantzun zuzen baten balioaren heren bat kenduko da. Epaimahaiak, eskatu daitekeen gutxieneko maila eta aurkeztu direnen ezagupen-maila kontuan hartuz eta hautagai bakoitza zein den jakin gabe, zati hau gainditzeko gutxieneko puntuazioa zein izango den erabakiko du, eta erabaki hori argitara emango du.

    Hautagai bakoitzak lortutako puntuazioa, gaizki erantzundako galderengatik kendu beharreko puntuak kendu eta ondo erantzundako galderen batuketatik ateratzen dena izango da. Epaimahaiak, hartu beharreko erabakia hartu ondoren, zuzentzat ematen dituen erantzunak argitaratuko ditu www.ivap.euskadi.net/ope web orrian.

  2. Euskara-proba.

    1. Euskara-proba 1. hizkuntza-eskakizuna egiaztatzeko egingo da.

    2. Lanpostua betetzeko baldintzetako bat 1. hizkuntza-eskakizuna izatea ez den plazetan bakarrik baloratuko da hizkuntza-eskakizun hori, 5 punturekin.

  3. Lehiaketa-fasea.

    Merezimenduen baremo honen arabera lortutako puntuen batuketak emango du lehiaketa-faseko kalifikazioa:

    1. Hautagaiek Menpeko Langileen Kidegoan daukaten esperientzia.

      Menpeko Langileen Kidegoko langile gisa izendatuta edo antzeko lan-kategoriarekin Administrazio Publikoan, erakunde autonomoetan edo zuzenbide pribatuko ente publikoetan emandako zerbitzuak joko dira Menpeko Langileen Kidegoko esperientziatzat; baita kasuan kasuko lanpostuen zerrendako lanpostua bete zenean kidego edo lan-kategoria horretara irekita zeuden lanpostuetan emandako zerbitzuak ere.

      Esperientzia hori baloratzeko, lan egindako hilabete bakoitzarengatik 0,14 puntu emango dira. Gehienez 25 puntu lortu ahal izango dira modu honetara. Ez da punturik emango hilabetetik beherako lan-aldiengatik.

      Zerbitzu-aldiak zenbatzeko, lan egindako aldiak batuko dira eta, batu ondoren, alde batera utziko dira hilabetetik beherako zatiak. Hori egiteko, egutegiko 30 egunen multzoa joko da hilabetetzat.

      Osakidetzako Menpekoen eta Langileen lanbide-taldeetako zerbitzuetako langile edo zelari kategorietan emandako zerbitzuak baliokidetzat joko dira deialdi honen ondorioetarako.

      Eustateko Inkestatzaileen kategorian emandako zerbitzuak ere baliokidetzat joko dira deialdi honen ondorioetarako.

    2. Titulazio akademikoak.

      Menpeko Langileen Kidegoarentzat irekita dauden lanpostuetako zereginak betetzeko baliagarritzat jotzen diren titulazio akademiko ofizialak baloratuko dira, gehienez 4 punturekin. Ondoren aipatzen diren titulazioak ere baloratuko dira, adierazten den baremoa aplikatuz:

      4 puntu emango dira titulu hauetako bakoitzeko:

      Merkataritzako teknikaria.

      Administrazio-kudeaketako teknikaria.

      Informatika-sistemak ustiatzeko teknikaria.

      Karrozeriako teknikaria.

      Ibilgailuen elektromekanikako teknikaria.

      Eraikuntza akaberetako teknikaria.

      Igeltsero-lanetako teknikaria.

      Eraikuntza-makineria erabiltzeko eta mantentzeko teknikaria.

      Kontsumorako ekipo elektronikoetako teknikaria.

      Ekipo eta instalazio elektroteknikoetako teknikaria.

      Linea-eroanbideen instalazio eta mantenimendu elektromekanikoko teknikaria.

      Hozteko, girotzeko eta berotzeko instalazioak muntatu eta mantentzeko teknikaria.

      Arotz-lanak eta altzariak neurrira egin eta instalatzeko teknikaria.

      Laborategiko teknikaria.

      Farmazia-produktuak fabrikatzeko eragiketen teknikaria.

      Botika-teknikaria.

      2 puntu emango dira titulu honengatik:

      Eskola Graduatua edo baliokidea.

    3. Informatika-ezagupenak.

      Informatika-ezagupenengatik gehienez 2 puntu emango dira, baremo honi jarraituz:

      • Microsoft Word Oinarrizkoa (2003 edo XP) 0,8 puntu.

      • Microsoft Excel Oinarrizkoa (2003 edo XP) 0,6 puntu.

      • Internet Oinarrizkoa 0,6 puntu.

        Oinarri orokorretan adierazi bezala, moduluak gainditu izana IT Txartelaren egiaztatze-sistemaren bidez egiaztatu behar da.

        Deialdi honen ondorioetarako, maila aurreratua dutela egiaztatzen dutenei egiaztatutzat emango zaie oinarrizko maila.

        1. Azken kalifikazioa eta berdinketak hausteko irizpideak.

        1. Azken kalifikazioa.

          1. Oinarri orokorretan ezarritakoarekin bat etorriz, oposizio-fasean, merezimenduen balorazioan eta egiaztatutako hizkuntza-eskakizunen balorazioan (halakorik eskatzen bada) lortutako emaitzen batuketa izango da hautagai bakoitzaren azken kalifikazioa.

          2. Emaitza eta kalifikazio guztiak www.ivap.euskadi.net/ope helbide elektronikoan eta oinarri orokorretako 6. oinarrian adierazitako lekuetan argitaratuko dira.

        2. Berdinketak hausteko irizpideak.

          1. Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko 20.4.a) artikulua aplikatuz, hautaketa-prozesuaren azken puntuazioan ariketa guztiak egin eta baloratu eta hautagai bakoitzaren merezimenduak gehitu ondoren, alegia puntu-berdinketarik egonez gero, berdinduta dauden hautagai guztiei gaitasun berbera aitortuko zaie.

          2. Berdinketarik egonez gero, irizpide hauek aplikatuz ezarriko da hurrenkera:

        1. Emakumeen alde, emakumeak % 40 baino gutxiago direlako. Salbuespena egingo da lanposturako beste hautagaiak neurri hori ez aplikatzea justifikatzen duten ezaugarriak dituenean nolanahi ere, ezaugarriok ez dute eragin behar sexuaren ziozko bereizkeriarik; kasurako, laneratzeko eta lanbide-sustapenerako arazo bereziak dituzten beste kolektibo batzuetako kide izatea.

        2. Oposizio-fasean puntuaziorik handiena lortzen duenaren alde.

        3. Oposizio-faseko bigarren zatian puntuaziorik handiena lortzen duenaren alde.

        4. Oposizio-faseko aurreneko zatian puntuaziorik handiena lortzen duenaren alde.

        5. Esperientzian puntuaziorik handiena lortzen duenaren alde.

        6. Lehiaketa-fasean puntuaziorik handiena lortzen duenaren alde.

        7. Titulazioetan puntuaziorik handiena lortzen duenaren alde.

        8. Informatikan puntuaziorik handiena lortzen duenaren alde.

  1. Antolaketa politiko eta administratiboa.

    1. 1978ko Espainiako Konstituzioa. Egitura eta edukia. Oinarrizko eskubide eta eginbeharrak. Eskubide eta eginbeharren bermea eta etetea. Konstituzio Auzitegia eta Herri Defendatzailea.

    2. EAEko antolaketa politiko eta administratiboa: Euskal Herriaren Autonomia Estatutuaren printzipio orokorrak. Estatuaren eta EAEren arteko eskumen-banaketaren alderdi orokorrak. EAEko erakunde erkideen eta lurralde historikoetako foru-erakundeen arteko eskumen-banaketaren alderdi orokorrak.

    3. Unibertsitatez kanpoko hezkuntza-administrazioa: printzipio orokorrak. Ikastetxeen antolaketa.

    4. 4/2005 Legea, otsailaren 18koa, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerakoa: printzipio orokorrak.

    5. 11/2007 Legea, ekainaren 22koa, Herritarrek Zerbitzu Publikoetan Sarbide Elektronikoa izateari buruzkoa: herritarrek herri-administrazioekiko harremana bitarteko elektronikoen bidez izateko eskubideak.

  2. Administrazio-prozedura eta datuen babesa.

    1. Administrazio-prozedura: administrazio-egintza sortzea, edukia, arrazoitzea, forma eta eraginkortasuna. Administrazioaren isiltasunaren kontzeptua. Interesdunak. Prozeduran parte ez hartzea eta errefusatzea. Herritarren eskubideak. Administrazio-erregistroak. Administrazio-errekurtsoaren kontzeptuak eta Administrazioak bere kabuz berrikustea. Herri-administrazioen zerbitzura dauden langile eta agintarien erantzukizuna.

    2. Datu pertsonalen babesari buruzko oinarrizko alderdiak: kontzeptuak, printzipioak eta eskubideak; bereziki, informazio-eskubidea datuak biltzean, sekretu-betebeharra eta datuen komunikazioa.

  3. Herri-Administrazioko Langileak.

    1. Herri-administrazioetako langileak: tipologia. Funtzionario publikoen eskubideak eta betebeharrak. Ordainsariak. Diziplina-araubidea.

    2. Euskararen erabileraren normalizazioa administrazio orokorrean eta hezkuntza-administrazioan: printzipio orokorrak. Hizkuntza-eskakizuna. Hizkuntza-eskakizunak derrigorrezkoak diren ala ez. Hizkuntza-normalizazioko planak.

  4. Herritarrenganako komunikazioa eta arreta.

    1. Herritarrak, zerbitzu eta prestazio publikoen hartzaile. Jendearentzako informazioa eta arreta. Intimitatearekiko errespetua. Hizkera errespetuzkoa eta ez-sexista.

    2. Komunikazioa eta arreta aurrez aurre eta telefonoz: abisuak, informazioa, eskariak, pertsonei laguntzea, deiak desbideratzea, etab. Irizpide orokorrak. Kexuei eta erreklamazioei erantzutea.

    3. Komunikazio idatzien (abisuak, enkarguak, kartelak) eta dokumentu idatzien (jakinarazpenak, eskabideak, ziurtagiriak) edukia eta aurkezpena.

  5. Zaintza, kontrola eta laguntza-lanak.

    1. Sarbideen kontrola eta bisitak kontrolatzeko sistemak.

    2. Bilerako eta komunikazioko jarduerei laguntzea: aretoak eta barrunbeak, altzariak (bilera-mahaiak, presidentzi mahaiak, aulkiak, etab.) eta bitarteko materialak (arbelak, papelografoak, errotuladoreak) prestatzea. Ikus-entzunezkoak abiaraztea: proiektoreak, audio-sistemak (bozgoragailuak eta mikrofonoak), etab.

  6. Bulegoa - Posta jasotzea eta banatzea.

    1. Bulegoko lan lagungarriak: erabili beharreko materialak eta makineria: fotokopiatzea. Eskanerra eta faxa erabiltzea. Koadernatzea. Plastifikatzea. Ordenagailu bidez kartelak egitea. Etiketatzea. Gillotinatzea. Grapatzea. Zulatzea.

    2. Posta eta paketeria: frankeo-sistemak, telegramak, gutun ziurtatuak, ordain-jasotzeak, igorpena eta abar.

    3. Dokumentazioa eta posta artxibatzea, eramatea eta banatzea.

  7. Biltegiratzea, izakinen kontrola eta materialen mugimendua.

    1. Materialen biltegiratzea: apalategiak, kakoak, espazioak eta abar. Gai arriskutsuak biltegiratzea.

    2. Material-izakinen kontrola: erregistroak, fitxak, albaranak eta abar.

    3. Material eta ekipamenduen mugimenduak: erabili beharreko makineria eta beste lanabes batzuk. Erregaiak eta gai sukoiak eskukatu eta garraiatzea.

    4. Hondakinak botatzea eta birziklatzea.

  8. Ekipamendu eta instalazioen mantentze-lana eta konponketa.

    1. Hauei buruzko oinarrizko nozioak: sarrailagintza, iturgintza, saneamendua, elektrizitatea, zurgintza, igeltserotza, berokuntza eta aire girotua. Mantentze-lanerako eta konponketa txiki eta/edo ordezkapenetarako lanabesak eta tresnak.

    2. Segurtasun-gaien mantentze-laneko eta ikuskatzeko irizpideak: itzalgailuak, suebaki-ateak.

  9. Lan-arriskuen prebentzioa.

    1. 31/1995 Legea, azaroaren 8koa, lan-arriskuen prebentzioari buruzkoa: xedea, aplikazio-eremua, eskubideak eta betebeharrak.

    2. Gorputz-jarrerak: lesioak prebenitzea ekipamenduak eta materialak mugitzean.

    3. Eraikinak ebakuatzeari buruzko oinarrizko alderdiak: larrialdiei aurre egiteko planak.

    4. Lehen laguntzak: oinarrizko nozioak.

  10. Trafikoa eta bide-segurtasuna.

    1. Bide-segurtasuna. Zirkulazioari buruzko funtsezko printzipioak. Ibilgailuen mantentze-lan oinarrizkoa.