Euskadi.eus
  • AGINDUA, 2010eko apirilaren 16koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena, 2009-2010 ikasturterako ikastetxe pribatuetarako hitzartu beharreko ikasgela-kopurua zehaztu zuen agindua aldatzen duena (Batxilergoa, Lanbide Heziketa, Zereginen Ikaskuntza eta Hasierako Lanbide Prestakuntzako Programak). - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2010eko apirilaren 16koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena, 2009-2010 ikasturterako ikastetxe pribatuetarako hitzartu beharreko ikasgela-kopurua zehaztu zuen agindua aldatzen duena (Batxilergoa, Lanbide Heziketa, Zereginen Ikaskuntza eta Hasierako Lanbide Prestakuntzako Programak).

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 92
  • Hurrenkera-zk.: 2527
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2010/04/16
  • Argitaratze-data: 2010/05/19

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuak agindua eman zuen 2009ko maiatzaren 18an, zeinen bidez onartu eta argitara eman baitziren 2009-2010, 2010-2011 eta 2011-2012 ikasturteetarako itunen ratio eta irizpideak, 2010-2011 ikasturterako plangintza aldatzea eskatzeko inprimakiak eta 2009-2010 ikasturterako itunduko diren ikasgelen kopuruaren zehaztapena.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2009ko azaroaren 2ko Aginduak zehazten du 2009-2010 ikasturterako zenbat ikasgela hitzartu behar diren ikastetxe pribatuetarako, maila hauetan: Batxilergoan, Lanbide Heziketan, Zereginen Ikaskuntzan eta Hasierako Lanbide Prestakuntzako Programetan.

Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzak Donostiako CPEIPS Presentación de María HLBHIP ikastetxearen itun-proposamena aldatzeko eskaria egin duenez, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariari buruzko ekainaren 1eko 155/1993 Dekretuaren 24.2.b artikuluarekin bat, aldaketa hori egiten da agindu honen bidez.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2009ko azaroaren 2ko Aginduko I. eranskina aldatzea. 2009-2010 ikasturterako ikastetxe pribatuetarako hitzartu beharreko ikasgela-kopurua zehaztu zuen agindua aldatzen du agindu horrek (Mailak: Batxilergoa, Lanbide Heziketa, Zereginen Ikaskuntza eta Hasierako Lanbide Prestakuntzako Programak).

Vitoria-Gasteiz, 2010eko apirilaren 16a.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburua,

MARÍA ISABEL CELAÁ DIÉGUEZ.

Ondorengo unitatea kenduko da / Se decrementa la siguiente unidad:

GIPUZKOA

Herria

Localidad Ikastetxearen izena

Nombre del centro Maila

Nivel Izena

Denominación Modulua

Módulo Ikasgelak

Aulas Eredua

Mod. Euroak

Euros

Donostia-San Sebastián CPEIPS Presentacion de María HLBHIP Hasierako Lanbide Prestakuntzako Programa / Prog.Cualif. Prof.In 1. Egunekoa - Instalazio elektrikoetako langilea / 1.º Diurno Operario de instalaciones eléctricas Osoa/Pleno 1 A 78.127,03

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.