- AGINDUA, 2010eko apirilaren 20koa, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuarena, sail horretan hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdi publikoa ebazten duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2010eko apirilaren 20koa, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuarena, sail horretan hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdi publikoa ebazten duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 88
- Hurrenkera-zk.: 2438
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2010/04/20
- Argitaratze-data: 2010/05/13
Gaikako eremua
- Gaia: ---
- Azpigaia: ---
Testu legala
Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 46.2.d artikuluan eta Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailean hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdia egin zuen Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2010eko martxoaren 2ko Aginduaren hirugarren oinarrian (martxoaren 17ko EHAA, 52. alea) ezarritakoaren arabera, honako hau
Lehenengoa. Belén Otaduy Rodríguez andrea Nazioartekotze Zuzendaritzako goi-kargudun baten idazkari izendatzea (kodea: 520010; dotazioa: 105).
Bigarrena. Izendapenak 2010eko apirilaren 26tik aurrera izango du indarra.
Agindu honek administrazio-bidea agortzen du, eta bere aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa jarri ahal izango da Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren aurrean, agindua EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, hilabeteko epean; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, agindua EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, bi hilabeteko epean.
Vitoria-Gasteiz, 2010eko apirilaren 20a.
Industria, Berrikuntza, Merkataritza
eta Turismoko sailburua,
BERNABÉ UNDA BARTUREN.


