- AGINDUA, 2010eko apirilaren 21ekoa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena. Honen bidez, ikasleen artean gauzak ongi egiteari eta etengabeko hobekuntzari lotutako jarrerak eta balioak sustatzeko eta sistema multimedien bidezko irakaskuntza - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2010eko apirilaren 21ekoa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena. Honen bidez, ikasleen artean gauzak ongi egiteari eta etengabeko hobekuntzari lotutako jarrerak eta balioak sustatzeko eta sistema multimedien bidezko irakaskuntza bultzatzeko, «Lanbide Heziketako gela eta tailerretako Praktika Onen sariak» deitzen dira, 2010eko deialdian.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 79
- Hurrenkera-zk.: 2283
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2010/04/21
- Argitaratze-data: 2010/04/30
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
- Azpigaia: Instituzional
Testu legala
Urriaren 16ko 222/2001 Dekretuz sortutako Lanbide Heziketako eta Etengabeko Ikaskuntzako Sailburuordetzak, jarduera-planaren barruan, berretsi egiten du Lanbide Heziketak duen funtzio estrategikoa, honako hauek kontuan hartuta: pertsonen prestakuntza eta kalitatea; enpresen lehiakortasunaren hobekuntza; lanbide-kualifikazioak ingurune produktiboaren beharrei egokitzea eta enplegu-politikak laneratzeko tresnatzat hartzea.
Sailburuordetzak badu Lanbide Heziketako Ikastetxeek ematen duten zerbitzuen balioa eta kalitatea gehitzeko asmoa, eta honako hauen aldeko apustua egiten du:
Ikastetxeetako langileen lankidetza-espiritua bultzatu, bakoitzaren jakintza eta Praktika Onak ikastetxe guztien ondare izan daitezen sustatuz.
Praktika Onen zabalkundea formalizatu, sistematizatu eta bultzatu, jarduera-sare edo komunitateen bitartez egituratzen den sistema sortuz ezagutza zabaltzeko.
Ikastetxeek eskuetan dituzten multimedia-sistemen erabilera sustatzea irakaskuntza-ikaskuntza prozesuetan, gune partekatu edo konpartituak sortzea eta denbora errealeko lankidetza bultzatuz.
Horrekin guztiarekin bat etorriz, eta ikasleen artean gauzak ongi egiteari eta etengabeko hobekuntzari lotutako jarrerak eta balioak sustatzeko asmoz, «Lanbide Heziketako gela eta tailerretako Praktika Onak» izeneko deialdiaren oinarriak ezarri ditu aipatutako Sailburuordetzak. Irakaslegoarentzako sariak emango dira pizgarri modura, helburu hauekin:
Lanbide Heziketako gela eta tailerretako Praktika Onen esperientziarik onenen aurkezpena sustatzea.
Identifikaturiko praktikarik onenekin zerikusia duten pertsonei aitortza eta saria ematea.
Praktika Onak pertsona eta ikastetxe interesatuen artean partekatzeko aukerak ematea.
Horrela, 2008an maiatzaren 6ko 78/2008 Dekretua eman zen, Lanbide Heziketako gela eta tailerretan Praktika Onei emandako Sariak arautzen dituena (2008ko maiatzaren 16ko EHAAren 92. zk.). Dekretu horren 1.3 artikuluan aurreikusitakoaren arabera, egokia da aipatutako sarien 2010eko deialdia egitea.
Horren ondorioz,
Lehenengoa. Agindu honetan aurreikusi ez den guztian, maiatzaren 6ko 78/2008 Dekretua, Lanbide Heziketako gela eta tailerretan Praktika Onei emandako Sariak arautzen dituena, aplikatuko da, ikasleengan ondo egiteari eta etengabeko hobekuntzari lotutako baloreak indartzearren, eta multimedia sistemak erabiliz irakaskuntza sustatzearren. Halaber, Agindu honetan prozeduren arloan aurreikusi ez den guztian, azaroaren 26ko Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legea aplikatuko da.
Bigarrena. Administrazio-bidea amaitzen duen agindu honen aurka aukerako berraztertze-errekurtsoa jarri ahalko dute interesdunek Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren aurrean hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den biharamunetik kontatzen hasita hilabeteko epean; edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahal izango da Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzien epaitegian, aldizkari ofizial berean argitaratzen den biharamunetik kontatzen hasita bi hilabeteko epean.
Hirugarrena. Izaera Pertsonaleko Datuak babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Legean, eta Jabetza Publikoko Fitxategi eta Datuak Babesteko Euskal Bulegoa Sortzeari buruzko otsailaren 25eko 2/2004 Legean aurreikusitakoaren arabera, deialdi honen barruan sartu diren prestakuntza-ekintzen partaidetzak berekin ekarriko ditu legean aipatzen diren baimenak.
Datuak babesteko gaian indarreko araudiaren mendean geratuko da deialdi honen barruan aurkeztutako eskaeretan jasotako informazioa.
Datu Pertsonalak Babesteari buruzko araudiak xedatzen duena betez, interesatuak, laguntza-eskaera betetzearen bidez, eskaera horretan adierazitako datuak Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren fitxategi informatizatuetara gehitzeko baimena ematen du. Lanbide Heziketako eta Etengabeko Ikaskuntzako Sailburuordetzan (Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendaritzan), Donostia kalea 1. 01010 Vitoria-Gasteiz, praktikan jarri ahal dira datu horietara iristeko, zuzentzeko, ixteko eta horien kontra jotzeko aipatutako Legeak agertzen dituen eskubideak.
Laugarrena. Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den biharamunetik izango du eragina.
Vitoria-Gasteiz, 2010eko apirilaren 21a.
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburua,
MARÍA ISABEL CELAÁ DIÉGUEZ.
2010eko «LANBIDE HEZIKETAKO GELA ETA TAILERRETAN PRAKTIKA ONEI EMANDAKO SARIAK» DEIALDIA ARAUTZEN DUTEN OINARRIAK
Lehenengoa. 2010eko «Lanbide Heziketako gela eta tailerretan Praktika Onei emandako Sariak» deialdia egin da, maiatzaren 6ko 78/2008 Dekretuan eta deialdi honetan ezarritako baldintzekin.
Bigarrena. 2009-2010 ikasturtean Lanbide Heziketako Heziketa Zikloetan eskolak ematen dituzten Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxeetako irakasleek hartu ahal izango dute parte.
Hirugarrena. Eskabideak eta dokumentazioa behar bezala bete, II. eranskinaren arabera bete ere, eta Hezkuntzako Lurralde Ordezkaritzan aurkeztuko dira, edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan jasotako edozein organotan.
Laugarrena. 2010eko sari bakoitza hauxe izango da:
Lehenengo saria: 3.000 euroko diru-saria modalitate bakoitzean hautatutako lehen bi praktika onentzat (2 sari modalitate bakoitzeko).
Bigarren saria: 1.500 euroko diru-saria modalitate bakoitzean hautatutako bigarren bi praktika onentzat (2 sari modalitate bakoitzeko).
Bosgarrena. Lanbide Heziketako gela eta tailerretako praktika onen sarietarako hautagaitzak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, agindua argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita.
Proposamena egiten duenaren identifikazioa
Izena eta deiturak:
Saila:
Izena edo sozietatearen izena:
Helbide elektronikoa
Proiektuaren identifikazioa
Aukera, Sarietara aurkezteko dena
aukera n
aukera n
Praktika Onaren izena:
Deskribapena, honetan datza:
Non aplikatuko den:
LHI / ELP / LLP
n n n
zein ziklotan / ikasturtetan / modulotan
n n n
Joan den ikasturtean zenbat ikasleri aplikatu zitzaion: n
Ikasleentzat Praktika Onaren onurak:
Oharrak/Argibideak
Praktika Ona hedatzea onartzeko konpromisoa
......................(e)n, 2010eko ...........aren ....(e)(a)n
Izpta:
(Proposamena egin duen irakaslearen sinadura eta NAN ................................)
Datu Pertsonalak Babesteko Abenduaren 13ko 15/1999 Legean aurreikusitakoaren arabera, Deialdi honen barruan sartu diren prestakuntza-ekintzetan parte hartzeak berekin ekarriko ditu legean aipatzen diren baimenak.
Datuak babesteko gaian indarrean dagoen araudiaren pean geratuko da deialdi honen barruan aurkeztu den eskaera honetako informazioa.
Datu Pertsonalak Babesteari buruzko Lege Organikoak xedatzen duena betez, interesatuak, dirulaguntza-eskaera betetzearen bidez, eskaera horretan adierazitako datuak Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren fitxategi informatizatuetan sartzeko baimena ematen du. Datu horietara iristeko, zuzentzeko, ixteko eta horien kontra jotzeko aipatutako Legeak adierazten dituen eskubideak Lanbide Heziketako eta Etengabeko Ikaskuntzako Sailburuordetzan (Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendaritzan Donostia kalea 1. 01010 Vitoria-Gasteiz) gauzatu ahal izango dira.
LANBIDE HEZIKETA ETA ETENGABEKO IKASKUNTZAKO SAILBURUORDE JAUNA
HEZKUNTZA, UNIBERTSITATE ETA IKERKETA SAILA
Erantsi diren agiriak:
Azalpen-agiriak eransteko konpromisoa (memoria laburra, 2 edo 3 orrikoa, hautagaiak Dekretu honen 2. artikuluan ezarritako baldintzak betetzeko modua zehaztuta, eta hautagaiaren lanak saria jasotzeko arrazoiak, hizkuntza ez-espezializatuan adierazita).
Zinpeko aitorpena, egiaztatzen duena hautagaitza aurkezten duen pertsonari eta ikastetxeari ez zaiola diru-laguntza publikoak eskuratzea eragozten duen zigor administratiborik edo penalik ezarri, eta ez daukala horretarako legezko inolako debekurik, ezta sexu-bereizkeriagatik ezarritako debekurik ere (Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen azken xedapenetatik seigarrenean zehaztutakoarekin bat etorriz ezarritako debekurik, alegia).


