- AGINDUA, 2010eko apirilaren 21ekoa, Enplegu eta Gizarte Gaietako Gaietako sailburuarena. Honen bitartez, Nazio Batuen erakundearen sistemako nazioarteko erakundeentzat eta erakunde horiei elkarturiko pertsona juridikoentzat laguntzak deitzen dira, 2010eko ekitaldian erakunde horiek herrialde pobretuetan egiten dituzten garapen programetan parte hartzen duten lankide boluntarioei bekak emateko. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2010eko apirilaren 21ekoa, Enplegu eta Gizarte Gaietako Gaietako sailburuarena. Honen bitartez, Nazio Batuen erakundearen sistemako nazioarteko erakundeentzat eta erakunde horiei elkarturiko pertsona juridikoentzat laguntzak deitzen dira, 2010eko ekitaldian erakunde horiek herrialde pobretuetan egiten dituzten garapen programetan parte hartzen duten lankide boluntarioei bekak emateko.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Enplegu eta Gizarte Gaietako Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 96
- Hurrenkera-zk.: 2624
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2010/04/21
- Argitaratze-data: 2010/05/24
Gaikako eremua
- Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Gizarte Gaiak; Herri Administrazioa; Instituzional
Testu legala
Euskal gizarteak giza garapena eta garapen iraunkorra sustatzera bideratutako nazioarteko elkartasuneko ekimen asko gauzatzen ditu. Ekimen horietako asko gazteek bultzatzen dituzte, ez baitute uste, hainbat ikuspuntutatik abiatuta, munduak gaur egun duen ordena egon daitekeen bakarra denik. Horrela, hainbat ekintza-modu sustatzen dituzte nahiz eta horiek ez duten beti erakundeen aldetiko erantzuna jasotzen. Errealitate horretatik abiatuta, programa horren helburua mundu justuago baterako oinarriak ezartzen laguntzea da, Nazio Batuen sistema osatzen duten hainbat erakunde eta agentziek egiten duten lan garrantzitsuari lagunduz. Erakunde eta agentzia horien giza garapenaren eta garapen iraunkorraren arloko printzipioek, helburuek eta lan-metodoek, giza eskubideen babesak eta inpunitatearen aurkako borrokak eta gobernagarritasun demokratikoaren sustapenak, euskal gizartearen sentsibilitatearekin bat egiten dute.
Lanbide-gaitasun egokiak dituzten Euskadiko gazte asko Nazio Batuen sistemari loturiko hainbat nazioarteko erakundetan sartuz gauzatu da azken urte hauetan laguntza hori, adierazitako programaren esparruan. Erakunde horien lankidetzak eta nazioarteko lankidetza-sistemaren deszentralizazio prozesuak helburu bera bilatzen duten hainbat eragileren koordinazioa errazten du. Horren ildotik, Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailaren iritziz, beharrezkoa da lankidetza-eragileen arteko koordinazioa, ahaleginak bateratzeko.
Nazio Batuen Nazioarteko Erakundeei eta Erakunde horiei elkarturiko pertsona juridikoei ematen zaizkien laguntzak arautzen dituen otsailaren 13ko 22/2007 Dekretuak (laguntza horiek lankide boluntarioei bekak emateko dira Nazioarteko Erakunde horiek pobretutako herrialdeetan egiten dituzten garapen proiektuetan parte har dezaten) 2. artikuluan xedatzen duenez, Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuaren Agindu bidez deituko dira laguntza horiek. Agindu horretan nahitaez adierazi beharko da deialdiari zuzendutako zenbatekoa, hautagai bakoitzarentzat oinarrizko gehieneko kopurua eta luzapenei zuzendutako diru-kopurua Halaber, hautagaiak aukeratzeko irizpide bakoitzean balioetsiko diren alderdiak zehaztu beharko dira baita haien ponderazioa eta eskabide-eredua ere.
Azkenik, adierazi behar da deialdi honek Garapenerako Lankidetza Funtsaren Kudeaketa Batzordearen oniritzia jaso zuela 2010eko otsailaren 9an egindako bilkuran.
Horren ondorioz, honako hau
Agindu honen xedea Nazio Batuen Nazioarteko Erakundeentzako eta Erakunde horiei elkarturiko pertsona juridikoentzako laguntzetarako 2010eko ekitaldiko deialdia egitea da, Nazio Batuen Nazioarteko Erakundeei eta Erakunde horiei elkarturiko pertsona juridikoei ematen zaizkien laguntzak arautzen dituen otsailaren 13ko 22/2007 Dekretuak xedatutakoari jarraiki. Laguntza horiek lankide boluntarioei bekak emateko dira Nazioarteko Erakunde horiek pobretutako herrialdeetan egiten dituzten garapen proiektuetan parte har dezaten.
Deialdi honetara bideratutako diru-zuzkiduraren zenbateko orokorra 847.500 eurokoa da.
Luzapenei zuzendutako zenbatekoa 678.000 eurokoa izango da.
Hartutako luzapen-eskabideen kopuruak zenbateko hori agortzea eragiten badu, Garapen Lankidetzarako zuzendariak hori jakinarazi beharko du, luzapen gehiagorik eman ez dadin.
Diru-kopuru hori deialdiena eta luzapenena aldatu ahal izango da, eskatutako laguntzen kopuru osoa kontuan izanda, baldin eta Garapen Lankidetzarako Zuzendaritzak beste programa batzuk burututakoan aurrekontuan agortu gabeko diru-kopururik geratzen bada, eta betiere diru-laguntzei buruz ebazpena eman aurretik. Hala gertatzen bada, EHAAn emango da horren berri, Garapen Lankidetzarako zuzendariaren Ebazpenaren bidez.
Edonola ere, luzapenei zuzendutako zenbatekoak ezingo du laguntza berriei zuzendutako diru-kopuru osoaren % 80a gainditu.
Hautagaitza bakoitzaren oinarrizko diru-hornidura 15.000 eurokoa izango da.
Herrialde hartzaileetako bizi mailagatiko osagarria Garapenerako Nazio Batuen Programaren (GNBP) 2010eko otsaileko bidaisari-eskala kontuan harturik kalkulatuko da. Informazio hori www.euskadi.net web orrian egongo da, Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailari dagokion atalean eta, horrez gain, Garapen Lankidetzarako Zuzendaritzan eskatzen dutenei eskuratuko zaie. Eskala horretako baremorik altuenari dagokion jomuga duten kandidaturetarako, osagarriaren zenbatekoa gehienezkoa izango da, alegia, 750 euro. Gainerako jomugak kalkulatzeko, baremo bakoitza eta gehienezko kopuruari dagokion zati proportzionala hartuko dira kontuan; konpentsazioa emateko gehienezko muga Bogota hirikoa izango da (Kolonbia).
Lankide boluntarioak agentzia multilateralen arloan jasotako prestakuntza espezifikoak erakunde eskatzaileak antolatua edo emana denak eragindako gastuak gehienez ere hautagaitza bakoitzari emandako laguntzaren oinarrizko zenbatekoaren % 2 izango dira (300 euro). Era berean, erakunde eskatzaileek kandidaturen aurretiazko hautaketa eta beken jarraipena egiteko administrazio-lanak kudeatzean izandako gastuetarako diru-kopurua gehienez hautagaitza bakoitzari emandako laguntzaren oinarrizko zenbatekoaren % 1 izango da (150 euro).
Eskabideak Garapen Lankidetzarako zuzendariari bidaliko zaizkio, eranskinean jasotzen den ereduari jarraiki. Horretarako, hilabeteko epea izango da, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita. Herri-Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4. artikuluan aurreikusitako edozein bide erabilita aurkeztu ahal izango dira, honako leku honetara joz:
Enplegu eta Gizarte Gaietako Saila
Garapen Lankidetzarako Zuzendaritza
Donostia kalea, 1
01010 - Vitoria-Gasteiz
Eskabideak aurkezteko, otsailaren 13ko 22/2007 Dekretuan bildutako baldintza guztiak esanbidez onartu beharko dira.
Hautagaitzak aukeratzeko irizpideak eta horien ponderazioak honako hauek izango dira:
Nazioarteko Erakundeak adierazitako lanari egokitzen zaion lanbide-profila eta dagokion titulazio akademikoa: 20 puntu gehienez.
10 puntu: adierazitako lana betetzeko titulazio egokia duela egiaztatzen badu.
10 puntu: lanak eskatzen duen profilerako gutxienez urte beteko esperientzia duela egiaztatzen badu.
Garapenerako lankidetzaren edo generoaren arloko prestakuntza espezifikoa: 20 puntu gehienez.
15 puntu: master ikastaroren bat edo antzekoren bat egin duela egiaztatzen badu.
10 puntu: aditu-ikastaroren bat edo antzekoren bat egin duela egiaztatzen badu.
5 puntu gehienez: garapenerako lankidetzaren edo generoaren arloarekin loturiko ikastaro espezifikoak egin dituela egiaztatzen badu.
20 eta 40 ordu bitarteko ikastaroak: puntu 1 ikastaro bakoitzeko.
41 eta 60 ordu bitarteko ikastaroak: 2 puntu ikastaro bakoitzeko.
61 ordu edo gehiagoko ikastaroak: 4 puntu.
Lankidearen lana txertatzen deneko proiektuen eta Lankidetzarako Zuzendaritzatik bultzatzen den lankidetzaren arteko lotura sinergikoa: 20 puntu gehienez.
20 puntu: lana Garapen Lankidetzarako Zuzendaritzak lankidetza-hitzarmenak sinatu dituen Nazioarteko Erakunderen baten bulegoetan garatzen bada.
10 puntu: lana honako jardun-sektore hauen esparruko programa edo proiektuetan txertatzen bada: lehentasunezko gizarte-premiak, herri-ekonomia, tokiko agintea, giza eskubideak eta kultura-nortasuna.
Lankideak ekintza garatuko dueneko bulegoak eskatzen duen/dituen hizkuntza/k jakitea: 10 puntu gehienez.
5 puntu: Hizkuntza Eskola Ofizialeko B1 mailako baliokidea.
8 puntu: Hizkuntza Eskola Ofizialeko B2 mailako baliokidea.
10 puntu gehienez: Hizkuntza Eskola Ofizialeko C1 mailako baliokidea.
EAEn izaera sozial edo humanitarioko erakunde edo programei aktiboki lotuta egotea: 20 puntu gehienez.
20 puntu: boluntariotzan edo lankidetzan 5 urte edo gehiagoko esperientzia egiaztatzen badu.
10 puntu: boluntariotzan edo lankidetzan hiru urtetik bost urtera arteko esperientzia egiaztatzen badu.
5 puntu gehienez: boluntariotzan edo lankidetzan hiru urtetik beherako eta gutxienez 3 hilabeteko esperientzia egiaztatzen badu.
Lankidearen lana garatzen deneko eremu geografikoa: 10 puntu proiektua honako herri hauetako batean gauzatzen bada: El Salvador, Guatemala, Honduras, Nikaragua, Mexiko, Brasil, Kuba, Bolivia, Kolonbia, Ekuador, Peru eta Venezuela; Boli Kosta, Ruanda, Mozambike, Saharar Errepublika Arabiar Demokratikoa, Kongoko Errepublika Demokratikoa, Angola, Palestina eta India.
Laguntza-programa honi buruz Agindu honetan jasotzen ez diren gainerako gaiei dagokienez, Nazio Batuen Nazioarteko Erakundeei eta Erakunde horiei elkarturiko pertsona juridikoei ematen zaizkien laguntzak arautzen dituen otsailaren 13ko 22/2007 Dekretuak xedatutakoa beteko da (Laguntzak lankide boluntarioei bekak emateko dira Nazioarteko Erakunde horiek pobretutako herrialdeetan egiten dituzten garapen proiektuetan parte har dezaten).
LEHENENGOA. Baliabideak.
Agindu honen kontra aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal zaio Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuari, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean hasita hilabeteko epean; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal da Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera bi hilabeteko epearen barruan.
BIGARRENA. Indarrean hastea.
EHAAn argitaratzen den egunaren biharamunean jarriko da indarrean agindu hau.
Vitoria-Gasteiz, 2010eko apirilaren 21a.
Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburua,
MARÍA GEMMA ARÁNZAZU ZABALETA ARETA.
Garapen Lankidetzarako zuzendariari.
Erakunde eskatzailea:
Lankide boluntarioaren izena eta NANa:
Lankidea proiektuan txertatzeko data:
Deialdia:
Erregistro-zenbakia:
Data:
Jardun-sektorea:
I. INFORMAZIO OROKORRA.
Proiektua aurkezteko datuak.
Proiektuaren izenburua (hamar hitz gehienez):
Herrialdea/eremu geografikoa:
Erakunde eskatzailea (izen ofiziala):
Helbidea/erakundearen egoitza:
Telefonoa: Faxa: Posta elektronikoa:
IFZ:
Eratze-data:
Izaera juridikoa:
Kontu-zenbakia eta banku-datuak:
Ahalduna: Kargua:
Eskaeraren ardura bere gain hartzen duela adierazteko sinadura:
Harremanetarako pertsona:
Iraupena.
Aurreikusitako hasiera-data:
Aurreikusitako amaiera-data:
Zenbat hilabetetan burutuko den:
Finantzazioa.
Eusko Jaurlaritzari eskatutako diru-laguntza:
II. HAUTAGAITZARI BURUZKO INFORMAZIOA.
Proiektuaren eta jardueren deskribapen xehatua (deskribatu, 25-50 lerrotan, proiektuaren edukia, daturik garrantzitsuenak adierazita).
Lankideak proiektuan bete beharreko funtzioen eta txertatuko den organigramaren deskribapen xehatua.
Lankide boluntarioak bete beharreko funtzioak.
Lankide boluntarioa txertatuko den organigrama.
Kokapen zehatza.
Espero diren emaitzak (deskribatu, 10-20 lerrotan, lankidearen eta proiektuaren bidez espero diren emaitzak).
Lortu nahi diren emaitzak.
Emaitzen lorpen-mailaren adierazleak.
Adierazleak egiaztatzeko iturriak.
Proiekturako behar den lankidearen profila, egokitzat hartzen den titulazioa adierazita.
Garapen lankidetzarako zuzendaritzak herrialde hartzailean laguntzen duen gainerako lankidetzarekiko balizko sinergiak.
Proiektuaren aurrekontua eta finantzaketa.
Partidak Zenbatekoa
Lankidearentzako konpentsazio ekonomikoa
Aseguru-gastuak
Lankideak helburuko herrialdera joateko eta handik itzultzeko dituen gastuak
Bizi mailagatiko osagarria
Prestakuntza eta kudeaketa gastuak
Guztira
III. LANKIDEAREN CURRICULUM VITAE.
Informazio orokorra.
Izen-abizenak:
NAN: Jaioteguna:
Helbidea: Herria:
Probintzia: PK:
Telefonoa: Faxa:
Posta elektronikoa:
Argibide akademikoak.
Titulazio akademikoa.
Zertan lizentziatua? (zehaztu):
Zentroa:
Ikasketak amaitu zitueneko data:
Ikasketen ziurtagiriko kalifikazioa:
Graduatu ondoren egindako ikastaroak:
Titulua:
Zentroa:
Iraupena: Lortutako kalifikazioa:
Titulua:
Zentroa:
Iraupena: Lortutako kalifikazioa:
Bestelako ikasketa edo ikastaroak.
Titulua:
Zentroa:
Iraupena: Lortutako kalifikazioa:
Titulua:
Zentroa:
Iraupena: Lortutako kalifikazioa:
Hizkuntzak.
Lankideak ekintza burutuko duen eskualdean erabiltzen den/diren hizkuntza/k.
Lankideak egiaztatutako hizkuntzak.
................................... ................................... ................................... ...................................
................................... ................................... ................................... ...................................
................................... ................................... ................................... ...................................
................................... ................................... ................................... ...................................
Ibilbide profesionala.
Jasotako bekak eta laguntzak.
Erakundea Bekaren izena Hasiera data Iraunaldia
................................... ................................... ................................... ...................................
................................... ................................... ................................... ...................................
................................... ................................... ................................... ...................................
................................... ................................... ................................... ...................................
Lan-esperientzia.
Egindako lanak eta argitalpenak.
Titulua:
Noiz argitaratua: Data:
Titulua:
Noiz argitaratua: Data:
Titulua:
Noiz argitaratua: Data:
Beste datu interesgarri batzuk.
IV. ERANTSI BEHARREKO DOKUMENTAZIOA.
Batzorde Nazionalei eta/edo Autonomikoei buruzko dokumentazioa/informazioa (informazio hau behin bakarrik erantsiko da deialdian aurkezturiko proiektuen kopurua edozein izanik ere):
Honako fotokopia legeztatu hauek: erakundearen estatutuena, dagokion erregistroan izena ematearena eta eskabidea izenpetzen duenaren ahalordetzearena (erakunde eskatzailea lehen aldiz aurkezten bada, edota aurreko urteetan aurkeztutako dokumentazioarekiko aldaketarik izan bada).
Erakundearen organigrama. EAEko langile ordainduak eta ordaindu gabeak. Langile boluntarioak edo laguntzaileak, bazkide-kopurua, boluntarioak edo erakundeko kideak.
Identifikazio Fiskaleko Zenbakiaren txartelaren fotokopia. Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean dituztela adieraziko duen ziurtagiria.
Tokiko bulegoek hautagaitza bakoitzarentzat eta eskatutako hautagai-profil bakoitzarentzat idatzitako erreferentziazko terminoak aurkeztea, ahalik eta modu zehatzenean.
Egindako aurretiazko aukeraketa-prozedura zehazten duen txostena aurkeztu. Txosten horrek honako hauek zehaztuko ditu gutxienez: deialdiaren berri emateko erabili den sistema, programan parte hartzea eskatu dutenen kopurua eta horien prestakuntza- eta lanbide-arloko profila, eta erabili den hautaketa-sistema.
Diru-laguntzarik jasotzeko edo laguntza publikoak lortzeko aukera galdu izanaren zigorra jaso ez duela (ez zigor penalik ez administratiborik), sexu-arrazoiengatiko diskriminazioa egiteagatiko zigorrak barne, ezta horretarako ezgaitzen duen lege-debekurik ere jaso ez duela adieraziko duen zinpeko edo erantzukizunezko aitorpena.
Emango diren prestakuntza-moduluen memoria eta modulu horiek emango dituzten hizlariak.
Pertsona juridikoei buruzko dokumentazioa/informazioa (informazio hau behin bakarrik erantsiko da deialdian aurkezturiko proiektuen kopurua edozein izanik ere):
Aurreko idatz-zatian adierazitakoez gain:
Nazio Batuen Batzorde Nazional edo Autonomikoarekin egindako akordio, hitzarmen edota protokoloak behar bezala egiaztatzeko dokumentazioa aurkeztea. Batzorde horren bitartez gauzatu beharko da nahitaez lankide boluntarioa txertatzen deneko proiektua.
Lankide boluntarioaren dokumentazioa/informazioa.
2010eko urtarrilaren 1ean gutxienez 12 hilabeteko antzinatasuneko Administrazio-herrikidetasuna duela frogatzen duen errolda-ziurtagiria. Baldintza hori ezin bada bete pertsona hori pobretutako herrialdeetan lankidetza lanak egiten egoteagatik, egoera hori frogatzen duen eta lan horiek egitera joan baino lehen EAEn administrazio-herrikidetasuna gutxienez urte betez izan duela frogatzen duen dokumentua aurkeztu beharko ditu.
Lankidearen gidabaimen-neurriko argazkia.
Lankidearen NANaren fotokopia.
Curriculum vitae egiaztatzekoak. Titulazioa egiaztatzeko honako dokumentu hauetakoren baten fotokopia konpultsatua aurkeztu beharko da: 1) titulua, edo 2) titulua emateko eskubideak ordaindu izanaren frogagiria, edo 3) ikasketa-espedienteko nota, titulazioari dagokion proba orokorra gainditu izana eta titulua lortzeko eskubideak ordaindu izana adierazten duela.
Homologazio-eskaeraren ebazpenaren zain daudenek edo eskaera hori egin ez dutenek baina urtarrilaren 16ko 86/1987 Errege Dekretuaren 16.1 artikuluan ezarritakoari jarraiki atzerriko titulua homologatu gabe titulu horrekin espainiar unibertsitateetako graduondoko ikasketetan sartu direnek ikasketa horiek egiteko aurretik bete beharreko baldintza bigarren zikloko ikasketen baliokidea den unibertsitate titulua izatea baita (lizentziatua, ingeniaria edo arkitektoa) ziurtatzeko dokumentu gisa ateratako titulua aurkeztu ahal izango dute programa horiek egin zituzten unibertsitateko erretorearen baimenarekin edo haren matrikulazioa berariaz baimendu zuen doktoretza batzordearen irizpenaren kopiarekin batera, aurkezten den titulua eta atzerriko ikasketa-espedientea egin beharreko espezializazio-ikasketen eskakizunekin bat datorrela aldez aurretik egiaztatu ondoren.
Hizkuntzen ezaguera eta egindako ikastaroak egiaztatzen dituzten dokumentuak.
Garapen-lankidetzan edota genero arloan prestakuntza bereziaren jabetza egiaztatzen duten dokumentuak.
Erakundearen ziurtagiria, eskatzailearen eta horren zereginaren arteko lotura egiaztatzen duena.
Otsailaren 13ko 22/2007 Dekretuko 5.2.a) artikuluan adierazitako idatz-zatiak biltzen dituen erakunde eskatzailearen eta bekadunaren artean izenpetutako hitzarmenaren dokumentua.
Lankide boluntarioaren lana garatuko den Nazioarteko Erakundearen bulegoaren eta erakunde eskatzailearen artean izenpetutako hitzarmenaren dokumentua. Dokumentu horretan gutxienez honako hau zehaztuko da: lankideari lana behar bezala egiteko beharrezko baldintza materialak eta teknikoak emateko konpromisoa lana garatuko deneko bulegoaren aldetik, baita oporrak eta barne-prestakuntza emateko konpromisoa ere.
Eman beharreko prestakuntza-ikastaroaren moduluak eta horiek irakatsiko dituztenak.
V. DATU PERTSONALEN BABESA.
Datu Pertsonalen Babesari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoak xedatutakoa betez, jakinarazten dizugu eskabidea betez eman dizkiguzun datuak Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailaren fitxategi batean sartuko direla, izapidetze-lanak egiteko.
Hala nahi dutenek, Legean aurreikusitako eskuratzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta aurka egiteko eskubideak baliatu ahal izango dituzu Enplegu eta Gizarte Gaietako Saileko Garapen Lankidetzarako Zuzendaritzan (Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz).


