- AGINDUA, 2010eko apirilaren 23koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena, Euskadiko Eskola Kontseiluko kide bat kargutik kendu eta haren ordez beste bat izendatzeko. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2010eko apirilaren 23koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena, Euskadiko Eskola Kontseiluko kide bat kargutik kendu eta haren ordez beste bat izendatzeko.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 89
- Hurrenkera-zk.: 2462
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2010/04/23
- Argitaratze-data: 2010/05/14
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Herri Administrazioa; Sailak
Testu legala
Artikulu hauetan aurreikusitakoa kontuan harturik: Euskadiko Eskola Kontseiluei buruzko urriaren 28ko 13/1988 Legearen 12. artikulua, Euskadiko Eskola Kontseilua arautzen duen martxoaren 7ko 55/1989 Dekretuaren 4., 5. eta 8. artikuluak, lege hori garatzen dutenak, eta Euskadiko Eskola Kontseiluaren Funtzionamendu Arautegia onartzeko Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuak 1990eko apirilaren 4an emandako Aginduaren 15. artikulua, eta Hezkuntza Administrazioak proposaturik, honako hau
Lehenengoa. Euskadiko Eskola Kontseiluko lehendakari kargutik eta Hezkuntzan entzute handia duten lagunen taldeko ordezkari kargutik kentzea eta egindako lanagatik eskerrak ematea jaun honi:
Konrado Mugertza Urkidi.
Bigarrena. Euskadiko Eskola Kontseiluko lehendakari eta Hezkuntzan entzute handia duten lagunen taldeko ordezkari izendatzea andre hau:
ª Luisa García Gurrutxaga.
Agindu honek ondorioak izango ditu 2010eko maiatzaren 14tik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2010eko apirilaren 23a.
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburua,
MARÍA ISABEL CELAÁ DIÉGUEZ.


