- AGINDUA, 2010eko apirilaren 28koa, Kulturako sailburuarena, nazioarte mailako arte-azoketan stand-ak alokatzeko Euskal Autonomia Erkidegoko arte-galeriei diru-laguntzak emateko erregimena arautzen duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2010eko apirilaren 28koa, Kulturako sailburuarena, nazioarte mailako arte-azoketan stand-ak alokatzeko Euskal Autonomia Erkidegoko arte-galeriei diru-laguntzak emateko erregimena arautzen duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Kultura Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 88
- Hurrenkera-zk.: 2448
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2010/04/28
- Argitaratze-data: 2010/05/13
Gaikako eremua
- Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua; Ekonomi Jarduerak
- Azpigaia: Herri Administrazioa; Merkataritza eta turismoa
Testu legala
Euskal Herriko Autonomia Erkidegoko Administrazioaren Sailak sortzeko, kentzeko eta aldatzeko eta horien zereginak eta jarduteko alorrak zehazteko, ekainaren 27an eman zen 4/2009 Dekretuaren arabera eta hau aldatzen duen uztailaren 30eko 20/2009 Dekretuaren arabera, Kultura Sailaren eskumenekoak dira arte- eta kultura-jarduerei dagozkien zereginak eta horien zabalkundeari dagozkionak.
Kultura Sailak interesgarritzat jo du Euskal Autonomia Erkidegoan sortzen den arte plastikoa arte-galerien bidez zabaltzea. Aipatutakoa gauzatzeko arte-galeriei nazioarte mailako arte-azoketan parte hartzea errazteko laguntza eskainiko zaie.
Azaldutako guztiarengatik, beharrezkotzat jo da funtsean bi helburu izango dituen tresna bat ezartzea. Helburuetako bata, diru-laguntzak emateko prozesuan zehar objektibotasunaren, lehiakortasunaren eta publizitatearen printzipioak bermatu ditzan lege-oinarriak zehaztea da; bestea, Kultura Sailari banatutako diru publikoak xede egokirako erabiltzen diren jakiteko bide emango dioten mekanismoak finkatzea. Era horretan, diseinatuta geratzen da behar besteko zabaltasuna duen laguntza markoa. Aipatutako markoak ahalbidetuko du, aipatutako xedea duten jarduerak zorroztasunez bideratu nahi izango dituzten erakundeak diru-laguntza erregimen honetan parte hartu ahal izatea, beti ere, urtealdi honetarako Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorretan deialdirako aurrekontuan esleitutako diru-kopurua eta deialdi honetan aipatutako balorazio egonkorraren irizpideak muga dituztelarik.
Hori guztia dela eta,
Honako agindu honen xedea, Euskal Autonomia Erkidegoan kokatutako arte-galeriek 2010ean zehar izango diren nazioarte mailako arte-azoketan parte hartu ahal izan dezaten stand-ak alokatzeko diru-laguntzak emateko baldintzak arautzea da, datozen artikuluetan ezartzen den moduan.
Laguntza hauen gehienezko zenbateko orokorra laurogeita bost mila (85.000) eurokoa da; halere, zenbateko hori handitu ahal izango da xedapen gehigarrian ezarritakoaren arabera.
Laguntzak, agindu honetan berariaz jasota geratuko diren beste xedapenen kaltetan gabe, ondorengo baldintzak betetzen dituztenek eskatu ahal izango dituzte:
Beren sozietate-helbidea edo egoitza, deialdia argitaratzen denerako, Euskal Autonomia Erkidegoan kokatuta duten pertsona fisiko edo juridiko-pribatuak.
Eskabideak aurkezteko epea bukatzen denerako alta izatea jarduera ekonomikoetarako zergaren baitan arte-lanen salerosketaren jarduerari dagokion epigrafean.
Ezingo dute agindu honetako diru-laguntzarik eskatu laguntza publikoak lortzeko zigor administratibo edo penalik duten pertsona fisiko edo juridiko-pribatuek, ezta ere horretarako gaitasuna kentzen dion legezko debekurik dutenek ere, sexu-bereizkeria dela-eta gertatu direnak barne, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako 4/2005 Legearen seigarren xedapen gehigarrian xedatutakoaren indarrez.
Pertsona edo entitate onuradunei diru-laguntzak ematea edo, hala badagokio, ordaintzea, baldintzaturik geratuko da Euskadiko Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta bere erakunde autonomoek ematen dituzten izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan dirua itzultzeko edo zehapenen bat ezartzeko espedientea hasi baldin bada, eta oraindik tramiteak amaitu gabe baldin badaude, harik eta prozedura hori burutu arte.
Kultura Sustatzeko Zuzendaritzari dagokio deialdi honen kudeaketa-zereginak egitea.
Honako agindu honen araberako laguntzen eskatzaileek, I eranskineko eredua erabiliz betetako eskabidea eta bertan eskatutako gainontzeko agiriak bidali beharko dituzte, Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sustatzeko Zuzendaritzara, honako helbide honetara: Donostia kalea, 1 (01010 Vitoria-Gasteiz); zuzenean bertara eramanda edo azaroaren 26ko Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legean aurreikusitako beste edozein bide erabiliz.
Agindu honen bidez araututako diru-laguntza deialdian parte hartu nahi duenak hilabeteko epea izango du eskabidea aurkezteko, honako agindu hau argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, agindu horren 8.1.a) artikuluan aipatzen den azokan parte hartzeko (ArCo, Madril), eta irailaren 16 arte, hau barne, agindu beraren 8.1.b) eta 8.1.c) artikuluetan aipatzen diren azoketan parte hartzeko.
Kultura Sustatzeko Zuzendaritzak eskabideak eta honako agindu honen I eranskinean aurreikusitakoaren araberako gainontzeko agiriak aztertu ondoren, akatsen bat aurkituko balitz edo dokumentazioa osatu gabe balego, pertsona eskatzaileari horren berri jakinaraziko zaio eta jakinarazpen hori jaso den egunaren biharamunetik hasitako hamar laneguneko epea emango zaio okerra zuzentzeko. Epe hori amaitu eta adierazitako zuzenketa egin ez bada, bidezkoa izango da, aurretik ebazpena eman ondoren, eskabideari atzera egitea, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legearen 71.1 artikuluan ezarritakoaren arabera.
Agindu honen bidetik emango diren laguntzak jarraian zehaztuko diren azoketara joanez gero stand-aren alokairu gastuen arabera zehaztuko dira eta bakarrik horien finantzaketarako erabili ahal izango dira.
Nazioarteko ARCO azokan parte hartzeko (Madril. Espainia) gehienez ere 24.000 euroko guztirako kopurua zuzenduko da.
Galeria bakoitzeko emango den diru-kopurua stand-aren alokairuaren kostuaren gastuen ehuneko ehunekoa izango da (% 100) eta gehienez ere 8.000 euro izango da.
Estatutik at antolatzen diren ondorengo nazioarteko azoketan parte hartzeko: Art Chicago (Chicago, AEB), Art Forum (Berlin, Alemania), Art Basel (Basilea, Suitza), Art Basel (Miami) FIAC (Paris, Frantzia), Art-Brussels (Brusela, Belgika), Art Cologne (Kolonia, Alemania) Art Lisboa (Lisboa, Portugal), Art Frankfurt (Frankfurt, Alemania), ARTISSIMA (Turin, Italia), Frieze Art Fair (London), Pulse Art (Miami, Paris Photo, Viennafair (Viena, Austria) eta Maco (Mexiko); idatz-zati honetarako gehienez ere 61.000 euroko guztirako kopurua zuzenduko da.
Azoka eta Galeria bakoitzeko emango den diru-kopurua stand-aren alokairuaren kostuaren gastuen ehuneko ehunekoa izango da (% 100) eta gehienez ere 10.000 euro.
Aurreko ataletan aipatzen ez diren beste nazioarteko arte ferietan parte hartzeko. Atal honetan diru-kopuruak esleituko dira bakar bakarrik a) eta b) ataletarako zuzendutako diru-kopuruak agortzen ez badira.
Azoka eta Galeria bakoitzeko emango den diru-kopurua stand-aren alokairuaren kostuaren gastuen ehuneko ehunekoa izango da (% 100) eta gehienez ere 5.000 euro.
Eskabideak dagokion epearen barruan egin eta laguntzak jasotzeko aukera izateko behar diren baldintzak betetzen dituzten talde bakoitzerako eskatzaileei artikulu honetako 1 idatz-zatian aurreikusten den gehienezko kopurua izendatuko zaie.
Bietako talde bateko gehienezko kopuruak ezingo balie aurre egin, honako idatz-zati honen aurreko paragrafoan jasotako baldintzatan, taldeko eskatzaile guztiei, orduan banatu beharreko kopurua eskatzaile bakoitzaren stand-aren alokairuaren kostuaren proportzioan banatuko da guztien artean.
Halaber, eskabide ezagatik edo horiek betekizunak ez betetzeagatik nazioarteko ARCO azokan parte hartzeko ezarritako diru-kopurua ahitzen ez den kasuan, diru hori Estatutik at antolatzen diren nazioarteko azoketan parte hartzeko ezarri den kopurua handitzera pasa liteke. Halaber arrazoi beragatik a) eta b) ataletan esleitu ez diren diru-kopuruak c) ataleko eskabideen artean esleituko da, beti ere Kultura, Gazteria eta Kiroletarako sailburuordeak bere Ebazpenean horren aipamen espresua egin behar duelarik.
Deialdi honen kargura emango diren diru-laguntzak eta helburu berberaz beste erakunde batzuk emandakoak bateragarriak izango dira; beti ere, diruz lagundutako jardueraren gainfinantzaketarik gertatzen ez bada. Horrelakorik gertatuz gero, edo ordaindu ez edo ordaindutakoa itzuli beharko da.
Deialdi honek bere baitan hartzen dituen jarduera guztiak bukatuta egon beharko dute 2010eko abenduaren 31 baino lehenago.
Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordeari egokituko zaio aurkeztutako eskaeren gaineko ebazpena hartzea.
Ebazpena diru-laguntza ematekoa denean berariaz jaso beharko da diru-laguntzaren xedea, diru-kopurua, ordainketa modua eta epeak, justifikatzeko modua, zein xedapenaren babesean eman izan den eta diru-laguntza arautzen duen arauak eta aplikazio orokorrekoa den arautegiak eskatzen dituzten gainontzeko baldintzak eta betebeharrak.
Diru-laguntzen onuradun gertatzen direnei Agindu honetan aurreikusitako laguntzen esleipen-ebazpenaren jakinarazpen indibiduala egiteari utzi gabe, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordeak Euskal Herriko Agintaritza Aldizkarian argitaratuko du ebazpena.
Ebazpena hilabeteko epean jakinaraziko da, eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunetik kontatzen hasita; hau da, eskabideak aurkezteko epe bakoitza bukatzen den egunaren hurrengo hiru hilabeteen barruan jakinarazi beharko da, eta beraz agindu arautzailearen 8.1.a) artikuluan aipatzen den azokan parte hartzeko diru-laguntza eskabideei dagozkien ebazpena, eta agindu beraren 8.1.b) eta 8.1.c) artikuluetan aipatzen direnetan parte hartzeko eskabideei dagozkiena era banatuan emango dira. Epe horiek igaro ondoren jakinarazpenik jaso ezean 30/1992 Legearen 44. artikuluan aurreikusitakoaren arabera, eskaerak ez onartutzat ulertu beharko dira.
Aurreko paragrafoan ezarritakoa hala izan arren, agindu honen 7. Artikuluan aurreikusitakoa aplikatu behar izanez gero, ebazteko epea eten egingo da dagokion tramiteak dirauen bitartean, iraupena jakinarazpena jasotzearen eta berari erantzuteko denbora-tartearen araberakoa izango da.
Agindu honek araututako diru-laguntzen pertsona edo entitate onuradunek honako obligazio hauek bete beharko dituzte nolanahi ere:
Emandako diru-laguntza onartzea. Pertsona edo entitate onuradunek ez badiote diru-laguntzari propio eta idatziz uko egiten, ebazpenaren jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik kontatzen hasita hamabost eguneko epean, diru-laguntza onartua izan dela ulertuko da.
Diru-laguntza eskatu den xede konkreturako erabiltzea.
Kontrol Ekonomikorako Bulegoari eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiari eskura jartzea honako deialdi honen bidez emandako diru-laguntzak direla eta euren funtzioak betetzeko eskatu ahal izango duten informazioa.
Honako agindu honetan ezarritako diru-laguntzen pertsona edo entitate onuradunek diruz lagunduriko jarduera dela eta argitaratuko dituzten katalogo, programa, iragarpen-kartel, argazki eta gainontzeko material grafiko edo soinudunen ale guztietan Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren babesa espreski aipatu beharko dute emandako ebazpena jasotzen den egunetik hasita.
Emandako diru-laguntza ordainketa bakar baten bidez ordainduko da eta behin jarduera gauzatu eta 15. artikuluak jasotzen duen moduan justifikatu ondoren egingo da.
Honako agindu honetan ezarritako diru-laguntzen pertsona edo entitate onuradunek, diru-laguntza jaso duen programa edo jarduera amaitu ondorengo bi hilabeteen barruan eta, edonola ere, 2011ko urtarrilaren 31 baino lehen, ondoko agiriak aurkeztu beharko dituzte:
Burututako jardueraren memoria, ahalik eta zehatzena eta baita haren balorazioa ere.
Diruz lagundutako jarduera egiterakoan izandako gastuak justifikatzen dituzten jatorrizko fakturak edo euren fotokopia konpultsatuak, agindu honen 8. artikuluan jasotzen direnak.
Diruz lagunduriko jarduera dela eta sortutako katalogo, programa, iragarpen-kartel, argazki eta gainontzeko material grafiko edo soinuzkoaren aleak, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren babesa espreski adierazita dutelarik.
Xede bererako jasotako beste edozein laguntzaren zerrenda, deialdi honetarako eskaera egin ostean emandakoak direnean.
Diru-laguntza justifikatzeko bidalitako agiriak aztertu ondoren, dena delako zioarengatik, bigarren ordainketa gutxitu edo erabat deuseztatuko balitz, eta, hala badagokio, jasotako dirua osorik edo zatiren bat Euskal Herriko Diruzaintza Orokorrera itzuli beharra izanez gero, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordeak egiaztagiriak aurkezteko epea bukatu eta bi hilabeteko epean, likidazio indibidualizatuaren ebazpena emango du, hala dagokionean, xedapena jasotzen denetik hasita bi hilabeteko epea emanez dagokion diru-itzulketa egiteko.
Eskakizunak bete ez direla ulertuko da ondoko kasuetan:
Emandako diru-laguntza guztia edo zati bat agindu honetan aurreikusitako jardueretan ez besteren batean erabili denean.
Honako agindu honek ezartzen dituen obligazioak, eta hala badagokio, diru-laguntza ematen duen ebazpenean bildutakoak bete ez direnean.
Beste xedapenen batek izaera orokorrez ezarritako beste edozein obligazio betetzen ez denean.
Honako artikulu honen aurreko zenbakian adierazitako kasuren bat gertatu dela egiaztatzen bada ez betetze suposamendua gertatuko da eta azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretua eta abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuan aurreikusi bezala pertsona edo entitate onuradunek itzuli egin beharko diote Euskal Herriko Diruzaintza Orokorrari jasotako diru-kopuruak eta legez dagozkien interesak.
Lehenengoa. Eskatutako diru-laguntzen zenbateko osoa kontuan hartuta, 2. artikuluan ezarritako zenbateko globala aldatu ahal izango da, baldin eta Kultura Sailaren beste programa batzuk gauzatu ondoren aurrekontuetako izakinak agortu ez badira. Aldaketa hori eskabideei buruzko erabakia hartu aurretik egin beharko da. Adierazitako aldaketaren berri Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearen ebazpen bidez eman beharko da.
Bigarrena. Agindu honetako laguntzak Batzordearen 2006ko abenduaren 15eko 1998/2006 araudian ezarritako minimis arauaren mendean daude (araudi hori Tratatuko 87. eta 88. artikuluak minimis laguntzei aplikatzeari buruzkoa da). Ondorioz, enpresa jakin bati emandako laguntza osoa ez da izango 200.000 eurotik gorakoa edozein alditako hiru ekitaldi fiskaletan.
Lehenengoa. Administrazio-bidea amaitzen duen agindu honen aurka hautazko berraztertzeko errekurtsoa jar dezakete interesatuek Kulturako sailburuaren aurrean hilabeteko epe barruan argitaratzen den biharamunetik kontatzen hasita, edota administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Euskal Herriko Auzitegi Nagusiko dagokion Aretoan bi hilabeteko epe barruan, hau ere argitaratzen den biharamunetik aurrera.
Bigarrena. Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik sortuko du eragina.
Vitoria-Gasteiz, 2010eko apirilaren 28a.
Kulturako sailburua,
MARÍA BLANCA URGELL LÁZARO.
Pertsona fisiko edo juridikoaren izena / Denominación de la persona física o jurídica:
IFZ edo NAN / NIF o DNI:
Helbidea/Dirección:
Posta kodea / Código postal: Herria/Localidad:
Faxa/Fax
Posta elektronikoa / Correo electrónico (e-mail):
Web orria / Página web:
PERTSONA JURIDIKOAREN LEGEZKO ORDEZKARIAREN DATUAK
DATOS DEL REPRESENTANTE LEGAL DE LA PERSONA JURÍDICO PRIVADA
Izen-deiturak / Nombre y apellidos: NAN/DNI:
Helbidea/Dirección:
Posta kodea / Código postal: Herria/Localidad:
Faxa/Fax:
Posta elektronikoa / Correo electrónico (e-mail): .
DIRU-LAGUNTZA JASO NAHIAN AURKEZTUTAKO EKINTZAREN DESKRIBAPEN LABURRA
BREVE DESCRIPCIÓN DE LA ACTIVIDAD/ES PRESENTADA/S PARA SER SUBVENCIONADA/S
Eskabide orriarekin batera II. eranskinean zehaztutako dokumentazioa aurkeztu behar da
Adjuntar a la solicitud la documentación que se señala en el anexo II.
Dokumentazioaren aurkezpena / Entrega de documentación
Dokumentazioa emateko eta beharrezko baldin bada, agirien kopiak konpultsatzeko, helbide hauetako batera jo / Para entregar la documentación y si es preciso compulsarla dirigirse a alguna de estas direcciones:
Donostia kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Andia kalea, 13 / 20004 Donostia-San Sebastián
Gran Via kalea 85, 3 / 48011 Bilbao
OHARRA:
Eusko Jaurlaritzako Kultura Sustatzeko Zuzendaritzak ondokoa adierazi nahi dizu: eranskin honetan jarri dituzun datu pertsonalak Datu Pertsonalak babesteko 15/1999 Lege Organikopean fitxategi automatizatu batean sartuko ditugula, ondoren erabili ahal izateko.
Fitxategiko datuak ez zaizkio beste inori lagako. Fitxategia Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailak erabiliko du, bakarrik, berak sustatutako diru-laguntzak kudeatzeko.
Aipatutako Lege horretan jasotzen den moduan, datuok ikusi, zuzendu edo ezabatu nahi dituzula edo ez dituzula jarri nahi adierazteko, honako helbide honetara idatzi beharko duzu: Kultura Sustatzeko Zuzendaritza, Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz.
NOTA:
La Dirección de Promoción de la Cultura del Departamento de Cultura del Gobierno Vasco le informa que sus datos personales obtenidos mediante cumplimentación de este anexo van a ser incorporados para su tratamiento en un fichero automatizado sujeto a lo dispuesto en la Ley Orgánica 15/1999, de Protección de Datos de Carácter Personal.
El uso de dicho fichero, cuyos datos no serán objeto de cesión a terceros, se circunscribe al uso exclusivo de la gestión de las ayudas promovidas por el Departamento de Cultura del Gobierno Vasco.
Si lo desea, puede ejercitar los derechos de acceso, rectificación, cancelación y oposición, previstos por la ley, dirigiendo un escrito a la Dirección de Promoción de la Cultura, responsable de dicho fichero, c/ Donostia-San Sebastián 1, 01010 Vitoria-Gasteiz.
Erantzukizunpeko Adierazpena / Declaración responsable
Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez du zigor administratibo edo penalik, diru-laguntza edo laguntza publikoak jasotzeko, ezta horretarako gaitasuna kentzen dion legezko debekurik ere, sexu-bereizkeria dela-eta gertatu direnak barne, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako 4/2005 Legearen seigarren xedapen gehigarrian xedatutakoaren indarrez.
La persona o entidad solicitante no está sancionada administrativa ni penalmente con la pérdida de la posibilidad de obtención de subvenciones o ayudas públicas ni se halla incursa en prohibición legal alguna que le inhabilite par ello, con inclusión de las que se hayan producido por discriminación de sexo de conformidad con lo dispuesto en la Disposición Final sexta de la Ley 4/2005 de 18 de febrero, para la Igualdad de Mujeres y Hombres.
(e)n, 2010eko (r)en (a)n.
En , a de 2010
Izenpea/Firma (6)
Izen-deiturak / Nombre y apellidos
NAN/DNI
II ERANSKINA/ ANEXO II
PERTSONA EDO ENTITATE ESKATZAILEAK AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA:
Pertsona edo entitateari buruzko agiriak (1)
Pertsona fisikoak baldin badira.
n NANaren fotokopia.
n Aurreko bi urteetan eta indarrean dagoen urtean jasotako minimis motako edozein laguntzari buruzko deklarazioa.
Pertsona juridikoak baldin badira.
n Administrazio honetako erregistroan izena emanda dauden fundazioak edo elkarteak badira: erregistroko ziurtagiria. Gainerako kasuetan, eratze-agiria, entitateko estatutuak eta dagozkien erregistro publikoetan inskribatuak daudela egiaztatzen duen ziurtagiria.
n Pertsona juridikoaren legezko ordezkariaren NANaren fotokopia eta lege-ahalmena duela egiaztatzen duen ziurtagiria, ahalordetze agiriaren kopiaren bidez edo, hala badagokio, dagokion organoak egindako egiaztagiriaren bidez.
n IFZren fotokopia.
n Aurreko bi urteetan eta indarrean dagoen urtean jasotako minimis motako edozein laguntzari buruzko deklarazioa.
Pertsona fisiko nahiz juridikoak badira.
n A) eta B) puntuetan eskatutako dokumentazioaren ordezko aitorpena (2).
n Zerga-zorrak kitatuta dituela egiaztatzen duen ziurtagiria (3).
n Alta izatea jarduera ekonomikoetarako zergaren baitan arte-lanen salerosketaren jarduerari dagokion epigrafean.
Ekintzari buruzko dokumentazioa.
n Memoria zehatza honako hau jasoko duena: parte hartuko den azoka/k, exekuzio-egutegia eta parte hartuko duten artistak.
n Azokaren kudeaketa-organoak Galeriaren partizipazioa onartu duela egiaztatzen duen agiria.
n Stand bakoitzaren kostuaren aurrekontua.
n Parte hartuko den azoka bakoitzean stand-a alokatzeko eskatutako diru-laguntza.
n Xede berberaz eskatutako beste diru-laguntzen zerrenda (4).
n Jadanik egina dagoen ekintza aurrera ateratzeko gastuen ordain agiriak (5).
n Diruz lagundutako ekintza dela eta egindako materialen ale bana, euskarri fisiko nahiz magnetikoan, eta egin den hizkuntza guztietakoa (5).
Ordainketarako dokumentazioa.
n III. eranskina. DOCUMENTACION A APORTAR POR LA PERSONA/ENTIDAD SOLICITANTE:
Documentación relativa a la persona/entidad (1)
Cuando se trate de personas físicas.
n Fotocopia del DNI.
n Declaración sobre cualquier otra ayuda de «minimis» recibida durante los dos años anteriores y durante el año en curso.
Cuando se trate de personas jurídicas.
n Supuesto de Fundaciones o Asociaciones inscritas en los Registros dependientes de esta Administración: Certificado de inscripción; en otro caso, escritura de constitución y estatutos de la entidad así como acreditación de su inscripción en los Registros Públicos correspondientes.
n Fotocopia del DNI del representante legal de la persona jurídica así como acreditación del poder de representación que ejerza, bien mediante copia de la escritura de apoderamiento o, en su caso, bien mediante certificación expedida por el órgano correspondiente.
n Fotocopia del NIF.
n Declaración sobre cualquier otra ayuda de «minimis» recibida durante los dos años anteriores y durante el año en curso.
Tanto para personas físicas como jurídicas.
n Declaración sustitutiva de la documentación exigida en los apartados A) y B) (2).
n Certificación acreditativa de hallarse al corriente de sus obligaciones tributarias (3).
n Acreditación de estar dado de alta en el epígrafe correspondiente a la actividad de compra venta de obras de arte del impuesto de actividades económicas.
Documentación relativa a la actividad.
n Memoria detallada de la/s Feria/s a la/s que se va asistir, incluyendo calendario de ejecución y artistas participantes.
n Documento acreditativo de que la participación de la Galería ha sido aceptada por el órgano gestor de la Feria.
n Presupuesto del coste del alquiler de cada stand.
n Subvención solicitada por alquiler de stand en cada una de las Ferias que se va a participar.
n Relación de otras solicitudes de subvención instadas para el mismo objeto (4).
n Facturas acreditativas del gasto efectuado para el desarrollo de la actividad ya realizada (5).
n Un ejemplar, en soporte físico o magnético, de cada uno de los materiales generados a partir del la actividad ya realizada (5).
Documentación para el libramiento de pagos.
n Anexo III
AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOARI BURUZKO OHARRAK.
(1) Pertsonari edo entitateari buruzko agiriak:
Pertsona edo entitate berak diru-laguntza eskaera bat baino gehiago egiten badu, pertsonari edo entitateari buruzko dokumentazioa eskabide batekin bakarrik aurkeztu beharko du.
(2) A) eta B) ataletan eskatutako dokumentazioaren ordezko aitorpena:
Entitate eskatzaileari buruz A) eta B) ataletan eskatutako dokumentazioa jadanik administrazioaren esku baldin badago, ez da berriz ere aurkeztu behar, hala ezarrita baitago Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 35.f atalean.
Hala izanez gero, aitorpen bidez egiaztatu behar da dokumentazioa indarrean dagoela, eta baita EAEko Administrazio Orokorreko zein organo edo bulegotan aurkeztu zen edo zeinek egin zuen ere.
Hori honako kasu honetan bakar-bakarrik egingo da: dokumentazioari dagokion jardunbidea bukatu zenetik hiru urte baino gehiago pasa ez badira.
(3) Zerga-zorrak kitatuta dituela egiaztatzen duen ziurtagiria.
Gehienez, eskabidea aurkeztu baino hiru hilabete lehenagokoa izan beharko du, eta horretarako eskumenak dituen erakundeak emana. Dena den, dokumentazio hori dela eta jardunbideak irauten duen bitartean eskatzen zaizkion ziurtagiriak aurkeztu beharko ditu onuradunak.
Eskaera egin duen pertsona fisikoak edo entitateak lurralde bat baino gehiagotan jarduten baldin badu, helbide fiskala duen lurralde guztietako dagokion organoak egindako ziurtagiria aurkeztu beharko du zerga-zorrak kitatuta dituela egiaztatzeko.
(4) Xede berberaz aurkeztutako beste diru-laguntza-eskabideak.
Beste edozein erakunde pribatu nahiz publikori xede berberaz eskatutako diru-laguntza guztiak zehaztu behar dira eta diru-laguntza horien egoeraren berri eman (ukatua, erantzunaren zain ala emana dagoen eta, hala badagokio, zenbatekoa den).
Beste diru-laguntzarik eskatu ez bada, zinpeko aitorpen bidez adierazi beharko da hori.
(5) Eskabidea aurkezteko epean diru-laguntza jasotzeko aurkeztutako ekintza jadanik egina baldin badago aurkeztu beharreko dokumentazioa (ikus 14.15 atala).
(6) Izenpea:
Eskabidea izenpetzen duenak eta eskaera egiten duenak pertsona bera izan beharko du, eta entitatearen legezko ordezkaria izan. NOTAS ACLARATORIAS SOBRE LA DOCUMEN
TACIÓN A APORTAR.
(1) Documentación relativa a la persona/entidad:
En el supuesto de que la persona o entidad realizara conjuntamente más de una solicitud de subvención, la documentación relativa a la persona o entidad tan sólo deberá presentarse acompañando a una cualquiera de las mismas.
(2) Declaración sustitutiva de la documentación exigida en los apartados A) y B):
Cuando la documentación relativa a la persona o entidad solicitante exigida en los apartados A) y B) se halle en poder de esta Administración, de conformidad al artículo 35.f) de la Ley 30/1993, de Régimen Jurídico de las Administraciones Públicas y del Procedimiento Administrativo Común, no será necesario volver a presentarla.
En este caso, se deberá aportar declaración en la que se haga constar que dicha documentación se halla plenamente vigente, detallando la fecha y el órgano o dependencia de la Administración General de la CAE en que fueron presentados o, en su caso, emitidos.
Tan sólo podrá utilizarse esta vía cuando no hayan transcurrido más de tres años desde la finalización del procedimiento al que correspondan los documentos.
(3) La certificación acreditativa de hallarse al corriente de las obligaciones tributarias.
Deberá haber sido emitida por el organismo competente con no más de tres meses de antelación a la fecha de solicitud. No obstante el beneficiario estará obligado a presentar cuantas certificaciones sobre este extremo se le exijan durante la sustanciación de todas las fases del procedimiento.
En el supuesto que la entidad solicitante desarrolle su actividad en más de un territorio, el hecho de hallarse al corriente de las obligaciones tributarias se acreditará mediante certificado expedido por el correspondiente organismo competente en todos y cada uno de los territorios en los que tenga domicilio fiscal.
(4) Relación de otras solicitudes de subvención instadas para el mismo objeto.
Habrá de detallarse toda subvención instada a cualquiera otra entidad, pública o privada, para el mismo objeto, detallándose el estado de la misma (denegada, pendiente de contestación, concedida e importe).
En caso de no haberse solicitado ninguna otra subvención, habrá de presentarse declaración jurada acreditativa de tal extremo.
(5) Documentación a presentar en el supuesto de que a la fecha de presentación de la solicitud la actividad propuesta para ser subvencionada ya hubiera sido realizada (ver artículos 14-15).
(6) Firma:
El firmante de la solicitud habrá de coincidir con el solicitante de la misma que deberá ser en todo caso quien ostente la representación legal de la entidad.
IFZ edo NAN / NIF o DNI (1)
Entitatearen izendapena edo izen-deiturak / Denominación de la entidad o nombre y apellidos:
HELBIDERATZE-DATUAK/DATOS DE DOMICILIACIÓN
Helbidea
Domicilio
Posta-Kodea Udala
Código postal: Localidad:
Lurraldea
Provincia
BANKUAREN DATUAK/DATOS BANCARIOS (3)
Banketxea edo Aurrezki Entitatea
Banco o Entidad Bancaria n n n n
Agentzia
Agencia n n n n
K.D.
D.C. n n
Kontu zk.
º cuenta n n n n n n n n n n n
Jabea
Titular
Bankuaren adostasuna
Conforme banco
Sinadura eta Zigilua
Sello y firma Hirugarrenaren adostasuna
Conforme tercero
Sinadura eta Zigilua
Sello y firma Sailaren onespena
º B.º Departamento (2)
Baimenduriko sinadura
Firma autorizada Kontabilitatearen onespena (2)
º B.º Contabilidad
Baimenduriko sinadura
Firma autorizada
(*) Eusko Jaurlaritzatik diru-laguntzarik inoiz jaso ez dutenek bete beharreko inprimakia / Impreso a rellenar por aquellos peticionarios que no hayan recibido nunca subvención alguna del Gobierno Vasco.
Argibideak/Observaciones:
(1) Erantsi fitxa honi Identifikazio Fiskalerako Txartelaren fotokopia edo Nortasun Agiri Nazionalarena./Debe adjuntarse fotocopia de la Tarjeta de Identificación Fiscal o, en su caso, del Documento Nacional de Identidad.
(2) Administrazioak bete beharrekoa/A rellenar por la Administración.
(3) Bankuak edo Aurrezki Entitateak bete beharrekoa/A cumplimentar por el Banco o Entidad de Ahorro.


