Euskadi.eus
  • AGINDUA, 2010eko maiatzaren 3koa, Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuarena, Garapen Lankidetza Sustatzeko 2010erako Fondoaren kontura ekintza humanitario bati diru-laguntza ematen diona. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2010eko maiatzaren 3koa, Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuarena, Garapen Lankidetza Sustatzeko 2010erako Fondoaren kontura ekintza humanitario bati diru-laguntza ematen diona.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Enplegu eta Gizarte Gaietako Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 149
  • Hurrenkera-zk.: 3689
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2010/05/03
  • Argitaratze-data: 2010/08/04

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Herri Administrazioa; Instituzional

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Otsailaren 19ko 31/2008 Dekretuak arautzen ditu Garapenerako Lankidetzaren kargurako ekintza humanitarioentzako laguntzak, eta bi jarduera-mota bereizten ditu. Alde batetik, larrialdietan laguntzeko proiektuak daude: horien bidez, oinarrizko ondasunak eta zerbitzuak eskuragarri jarri nahi dira, biziraupena bermatzeko eta hondamendiek eragindako sufrimendua eramangarriago egiteko. Bestetik, ekintza humanitarioko proiektuak, zentzu zabalago batean; horri lotutako jarduerak larritasun-maila txikiagokoak dira eta garapena, giza eskubideak eta bakegintza sustatzeko oinarri batzuk bultzatzeko dira.

Aipatutako dekretuaren 4. artikuluak dioenez, Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuaren bidez urtero egingo da laguntza-deialdia, bi finantzaketa-lerroak bilduz. Finantzaketa-lerro iraunkor bat, urte osoan irekita egongo dena; larrialdi-laguntzetarako eta ekintza humanitarioetarako laguntza-eskariak aurkeztu ahal izango zaizkio. Beste finantzaketa-lerroa, ordea, ekintza humanitarioko esparru-estrategiak onesteko izango da. Agindu horri jarraiki onetsi zen Garapen Lankidetza Sustatzeko 2010erako Fondoaren kontura ekintza humanitarioetarako diru-laguntzak deitzen dituen Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuaren 2010eko otsailaren 3ko Agindua.

Garapenerako Lankidetzaren kargurako ekintza humanitarioentzako laguntzak arautzen dituen otsailaren 19ko 31/2008 Dekretuaren 16. artikuluan ezarritakoa betez, eta horren ondorioz, Garapena eta Lankidetza Sustatzeko Fondoaren Batzorde Kudeatzailearen proposamenez (martxoaren 30eko 62/2004 Dekretuak arautzen du batzorde hori), eta aurretiaz txostena egiten badu Garapen Lankidetzarako Zuzendaritzak, honako hau

Lehenengoa. Larrialdi eta ekintza humanitarioa sustatzeko laguntza-eskari bati dirulaguntza ematea. Eskari hori finantzaketa-lerro iraunkor bati aurkeztu zitzaion eta eskaria Haurren eta Gazteen aldeko izan elkarteak aurkeztu zuen. Jazotako hondamendiaren ondorioz gutxienezko gizarte-zerbitzu suntsituak berrezarri eta horiek mantentzea izango ditu helburu laguntza horrek; eta hori, osasuneko lehen mailako atentzioaren eta sendagaien bidez, elikagai-segurtasunerako mekanismoak indartuz eta higiene pertsonala sustatzeko jarduerak erabiliz, gaixotasunak prebenituz eta oinarrizko saneamenduari ekinez; guzti horren helburua izaki, hain zuzen ere, Richter eskalan 7.2 graduko lurrikara sufritu duten Haitiko herritarrek bizi duten kaosa arintzea.

Bigarrena. Laguntza 108.799,65 euroko ordainketa bakar baten bidez emango da. Proiektua 2010eko apirilaren 15ean hasiko da eta 2010eko irailaren 15ean bukatuko. Beraz, diru-laguntza justifikatzeko epea 2011ko urtarrilaren 15ean bukatuko da.

Hirugarrena. Agindu hau erakunde eskatzaileari bertatik bertara jakinaraztea eta Euskal Herriko Agintzaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea, jende guztia jakinaren gainean egon dadin.

Laugarrena. Ebazpen honek administrazio-bidea amaitzen du. Bere aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez daiteke erakunde berean, hilabeteko epean; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, hil biko epean. Epeok agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera hasiko dira kontatzen.

Vitoria-Gasteiz, 2010eko maiatzaren 3a.

Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburua,

MARÍA GEMMA ARÁNZAZU ZABALETA ARETA.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik