Euskadi.eus
  • AGINDUA, 2010eko maiatzaren 5ekoa, Justizia eta Herri Administrazioko sailburuarena, zeinaren bitartez onartu egiten baita, batetik, ondoko fundazioaren estatutuetako 2. artikuluan aldatu eta inskribatzea, eta bestetik, fundazio horren Patronatuko lehendakariaren izendapena: Elgoibarko (Gipuzkoa) Fundación para la Formación Técnica de Máquina Herramienta / Makina Erreminten Hezkuntza Teknikorako Fundazioa. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2010eko maiatzaren 5ekoa, Justizia eta Herri Administrazioko sailburuarena, zeinaren bitartez onartu egiten baita, batetik, ondoko fundazioaren estatutuetako 2. artikuluan aldatu eta inskribatzea, eta bestetik, fundazio horren Patronatuko lehendakariaren izendapena: Elgoibarko (Gipuzkoa) Fundación para la Formación Técnica de Máquina Herramienta / Makina Erreminten Hezkuntza Teknikorako Fundazioa.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Justizia eta Herri Administrazio Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 153
  • Hurrenkera-zk.: 3753
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2010/05/05
  • Argitaratze-data: 2010/08/11

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía
  • Azpigaia: Herri Administrazioa; Ekonomia

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Elgoibarko (Gipuzkoa) Fundación para la Formación Técnica de Máquina Herramienta / Makina Erreminten Hezkuntza Teknikorako Fundazioaren espedientea ikusi da, zehazki, Patronatuko lehendakaria izendatu eta estatutuen aldaketa onartu eta inskribatzeko dena; eta ondoko aurrekariak kontuan izanik,

Lehenengoa. 2010eko martxoaren 30ean, Justizia eta Herri Administrazio Sailean eskabide hauxe jaso zen: aipatu fundazioaren izenean eta ordez Sergio Inchausti Beñaran jaunak sinatutakoa, 2009-05-22an Patronatuak hartutako erabakiak inskribatzeari buruzkoa, izan ere, Fundazioaren estatutuen 2. artikulua aldatzeari eta Patronatuko lehendakaria izendatzeari buruzkoak baitziren erabakiok.

2009ko abenduaren 15ean, Donostiako notarioa den Enrique García-Jalón de la Lama-ren aurrean (protokolo-zk.: 1940), Fundazioaren izenean eta ordez Xavier Ortueta Mendiak egiletsitako eskritura publikoa ere aurkezten da.

Eskritura horretan honakoa ere jasotzen da: Elgoibarren, 2009-09-09n, Xabier Ortueta Mendia lehendakariaren oniritziarekin, Patronatuko idazkari legez Alfredo Echevarria Muruak emandako ziurtagiria.

Bigarrena. Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroko zerbitzu teknikoek aztertu dute espedientea, eta ondoren, ebazpen-proposamena egin. Hona hemen horretarako kontuan hartu dituzten

Lehenengoa. Justizia eta Herri Administrazioko sailburuari dagokio, aldi berean, patronatuko lehendakaria izendatzeko eta estatutuak aldatzeko espedientea agindu bidez ebaztea. Hala ezarrita dago: Euskal Autonomia Erkidego Fundazioen Legeko 36.3 eta 40. artikuluetan; Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babeslaritzaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 100/2007 Dekretuaren 4. artikuluan; eta, lehendakariak 2009ko maiatzaren 8an Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzeko eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzeko eman zuen 4/2009 Dekretuaren 9.1.e) paragrafoan; eta Justizia eta Herri Administrazio Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzeari buruzko abuztuaren 28ko 472/2009 Dekretuko 4.1 artikuluan.

Bigarrena. Espediente honi funtsezko iritzitako datu eta agiriak erantsi zaizkio, eta bereziki, hauek: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 17ko 12/1994 Legearen 31. artikuluan, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren 44. artikuluan eskatutakoak, guztiak ere estatutuen aldaketak onartu eta inskribatzeari dagokionez.

Hirugarrena. Karguak izendatzeari dagokionez, bete da Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 17ko 12/1994 Legearen 10., 12. eta 40. artikuluetan agindutakoa, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartu zuen ekainaren 19ko 101/2007 dekretuaren 40. artikuluan eta horrekin bat datozenetan agindutakoa.

Aipatu artikuluak eta aplikagarriak diren gainerako arauak ikusi dira.

Justizia eta Herri Administrazioko sailburua,

Lehenengoa. Elgoibarko (Gipuzkoa) Fundación para la Formación Técnica de Máquina Herramienta / Makina Erreminten Hezkuntza Teknikorako Fundazioaren Estatutuetako 2. artikuluaren aldaketa onartzea.

Bigarrena. Elgoibarko (Gipuzkoa) Fundación para la Formación Técnica de Máquina Herramienta / Makina Erreminten Hezkuntza Teknikorako Fundazioaren Estatutuen aipatu aldaketa, agindu honen datarekin, inskriba dadila agintzea. 2009-12-15ean, Fundazioaren izenean eta ordez, Donostiako notarioa den Enrique García-Jalón de la Lama-ren aurrean (protokolo-zk.: 1940), Xavier Ortueta Mendiak egiletsitako eskritura publikoan dago jasoa aipatu aldaketa.

Fundación para la Formación Técnica De Máquina Herramienta / Makina Erreminten Hezkuntza Teknikorako Fundazioaren Estatutuetako 2. artikuluak, ondoko ziurtagirian jasotako idazketa izango du: Elgoibarren, 2009ko irailaren 9an, Xabier Ortueta Mendia lehendakariaren oniritziarekin, Patronatuko idazkari legez Alfredo Echevarria Muruak emandako ziurtagiria, hain zuzen. Ziurtagiri horretan, 2009ko ekainaren 22an Patronatuak hartutako Erabakia dago, non aipatu titulu publikoa jasotzen baita.

Hirugarrena. Fundación para la Formación Técnica de Máquina Herramienta / Makina Erreminten Hezkuntza Teknikorako Fundazioaren Patronatuko lehendakari Xabier Ortueta Mendia izendatzea inskribatzea. Izan ere, 2009ko ekainaren 22an, aipatu kudeaketa- eta administrazio-organoak erabaki baitzuen izendapen hori, zeina ondoko ziurtagirian baitago jasoa: Elgoibarren, 2009ko irailaren 9an, Xabier Ortueta Mendia lehendakariaren oniritziarekin, Patronatuko idazkari legez Alfredo Echevarria Muruak emandako ziurtagiria, hain zuzen, 2009ko abenduaren 15ean, Donostiako notarioa den Enrique García-Jalón de la Lama-k baimendutako eskritura publikoan sartua da aipatu ziurtagiria (protokolo-zk.: 1940).

Fundación para la Formación Técnica de Máquina Herramienta / Makina Erreminten Hezkuntza Teknikorako Fundazioaren erregistro-aurrekarien eta inskripzio honen arabera, epe mugagabearekin, ondoko patroiek osatuko dute fundazio horren Patronatua, hain justu ere kargu hauekin:

Lehendakaria: Xabier Ortueta Mendia

Idazkaria: Alfredo Etxeberria Murua.

Bokala: Pablo Eskisabel Zuazua.

Bokala: Antonio Echeverria Arrillaga.

Bokala: José Ignacio Torrecilla Zubizarreta.

Bokala: Joseba Amondarain Semeperena.

Bokala: Hermógenes Puerto Díez.

Bokala: Mikel Sarriegi Etxeberria.

Laugarrena. Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.

Agindu honek administrazio-bidea amaitzen du, eta bere aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Justizia eta Herri Administrazioko sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salan, bi hilabeteko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2010eko maiatzaren 5a.

Justizia eta Herri Administrazioko sailburua,

IDOIA MENDIA CUEVA.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik