- AGINDUA, 2010eko maiatzaren 7koa, Justizia eta Herri Administrazioko sailburuarena, Zamudioko (Bizkaia) European Software Institute Fundazioaren estatutuetan egindako aldaketak inskribatzeko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2010eko maiatzaren 7koa, Justizia eta Herri Administrazioko sailburuarena, Zamudioko (Bizkaia) European Software Institute Fundazioaren estatutuetan egindako aldaketak inskribatzeko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Justizia eta Herri Administrazio Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 177
- Hurrenkera-zk.: 4219
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2010/05/07
- Argitaratze-data: 2010/09/14
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía
- Azpigaia: Herri Administrazioa; Ekonomia
Testu legala
European Software Institute Fundazioak bere estatutuen aldaketa onartu eta inskribatzeko aurkeztutako eskabidearen espedientea ikusi da.
Lehenengoa. 2010eko martxoaren 26an, Javier Cabezudo Pueyo jaunak European Software Institute Fundazioaren izenean eta ordez izenpetutako eskabideari sarrera eman zitzaion Justizia eta Herri Administrazio Sailean. Eskabide horren bidez, Fundazioaren Patronatuak eta Lankide Batzordeak hartutako erabakiak eta titulu publikoan agertzen diren hainbat patronoren ordezkari diren pertsona fisikoei dagokienez egindako aldaketak inskribatzeko eskatzen da. Eskabideari ondokoak erantsi zaizkio:
José Antonio Isusi Ezcurdia Bilboko notarioaren aurrean 2010eko martxoaren 24an European Software Institute Fundazioaren izenean eta ordezkaritzan Roberto Ibarretxek emandako eskritura publikoaren bi kopia baimendu (1491 protokolo zenbakia).
Titulu horretan jasotzen dira, European Software Institute Fundazioaren Patronatuak hartutako erabakien artean, organo horren osaketari dagozkion erabakiak eta zenbait patronoren pertsona fisiko ordezkarietan egindako aldaketak, baita estatutuetako 8. artikuluan egindako aldaketari buruzko 2002ko ekainaren 25eko erabakia ere. Aldaketa horiek guztiak Alamaviva SpAren lehendakari eta pertsona fisiko ordezkari Luigi Viscioneren oniritziarekin, 2010eko otsailaren 12an Derion, Fundazioaren Patronatuko idazkari gisa Roberto Ibarretxe Aspiunzak egindako ziurtagirian jasotzen dira.
Bigarrena. Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroko zerbitzu teknikoek aztertu dute espedientea, eta ondoren, ebazpen-proposamena egin. Hona hemen horretarako kontuan hartu dituzten
Lehenengoa. Justizia eta Herri Administrazioko sailburuari dagokio patronatua aldatzeko eta estatutuak aldatzeko espedientea agindu bidez ebaztea. Hala ezarrita dago: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Legeko 36.3 eta 40. artikuluetan; Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babeslaritzaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 100/2007 Dekretuaren 4. artikuluan; Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzeko eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzeko, lehendakariak maiatzaren 8an eman zuen 4/2009 Dekretuaren 9.1.e) paragrafoan; eta Justizia eta Herri Administrazio Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzeari buruzko abuztuaren 28ko 472/2009 Dekretuko 4.1 artikuluan.
Bigarrena. Espediente honi funtsezko iritzitako datu eta agiriak erantsi zaizkio, eta bereziki, hauek: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 17ko 12/1994 Legearen 31. artikuluan, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren 44. artikuluan eskatutakoak, guztiak ere estatutuen aldaketak onartu eta inskribatzeari dagokionez.
Aipatu artikuluak eta aplikagarriak diren gainerako arauak ikusi dira.
Justizia eta Herri Administrazioko sailburuak hau
Lehenengoa. Zamudioko (Bizkaia) European Software Institute Fundazioaren estatutuetako 8. artikuluan egindako aldaketa onartzea.
Bigarrena. European Software Institute Fundazioaren estatutuetan egindako aldaketa inskribatzeko agintzea, agindu honen datarekin eta Patronatuko aldaketen erabakien inskripzioarekin batera. Hori guztia, José Antonio Isusi Ezcurdia Bilboko notarioaren aurrean 2010eko martxoaren 24an Fundazioaren izenean eta ordezkaritzan Roberto Ibarretxek emandako eskritura publikoan ezarritakoaren arabera (1491 protokolo zenbakia). Eskritura publiko horrek Fundazioaren Patronatuak 2002ko ekainaren 25ean hartutako erabakia jasotzen du, Fundazioko estatutuetako 8. artikulua aldatzekoa, eta aldaketa hori erabaki horrek jasotzen duen ziurtagirian jasota bezala geratzen da idatzita eta aipatu titulu publikoari erantsita. Titulu publiko hori, Alamaviva SpAren lehendakari eta pertsona fisiko ordezkari Luigi Viscioneren oniritziarekin, 2010eko otsailaren 12an Derion egin zuen Fundazioaren Patronatuko idazkari Roberto Ibarretxe Aspiunzak.
Hirugarrena. Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.
Agindu honek administrazio-bidea amaitzen du. Bere aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Justizia eta Herri Administrazioko sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salan, hil biko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu, eta biharamunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2010eko maiatzaren 7a.
Justizia eta Herri Administrazioko sailburua,
IDOIA MENDIA CUEVA.


