- AGINDUA, 2010eko maiatzaren 12koa, Justizia eta Herri Administrazioko sailburuarena, «Fundación Gure Gauzak» Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2010eko maiatzaren 12koa, Justizia eta Herri Administrazioko sailburuarena, «Fundación Gure Gauzak» Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Justizia eta Herri Administrazio Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 149
- Hurrenkera-zk.: 3683
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2010/05/12
- Argitaratze-data: 2010/08/04
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Herri Administrazioa
Testu legala
Bakioko (Bizkaia) «Fundación Gure Gauzak» fundazioa Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko eskatuz aurkeztutako espedientea ikusi eta aztertu da.
Rosa María Martiartu Guezuragak «Fundación Gure Gauzak» fundazioa sortu zuen, 2009ko maiatzaren 29an Bilboko notario José Marái Rueda Armengoten aurrean emandako eratze-eskritura publikoaren bidez (protokolo-zenbakia: 1505).
2009eko ekainaren 4an sartu zen eskritura hori Justizia eta Herri Administrazio Sailean.
Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babesletzaren Aholku Batzordea bildu zen, fundazioaren helburuak zilegi eta guztiontzako onuragarri direla egiaztatzeko. Batzorde horrek fundazioa erregistroan inskribatzearen aldeko txostena eman zuen 2010eko apirilaren 23an.
«Fundación Gure Gauzak» fundazioaren helburua estatutuen 3. artikuluan dago jasota:
Gure Gauzak fundazioaren helburu eta jarduerarik nagusienak eta berehalakoenak hauek dira: tradizioak sustatu, gauzatu, lagundu eta finantzatzea, Euskal Mitologia Zabaltzea, pintura-erakusketak, San Juan de Gaztelugatxen San Juan eguneko antzerkia sustatzea, eta fundazioaren berezko helburuak lortzen laguntzen duen beste edozein aisia- eta kultur-jarduera.
Fundazioaren helbidea, fundazioaren estatutuetako 5. artikuluan ezarritakoaren arabera, honako hau da: Gibelorratzagako San Pelaio 80, Bakizo (Bizkaia).
Hasierako dotazioa hiru mila eta sei (3.006) eurokoa da, eta kopuru hori ordaindu dela jasota geratu da erregistro-inskripzioan, hala agintzen baitu Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren 37.1.c) artikuluak.
Patronatuari dagokio fundazioa ordezkatzea, administratzea eta gobernatzea. Patronatuko kideek dohainik beteko dituzte beren egitekoak, fundazioaren estatutuetako 12. eta 18. artikuluan jartzen duen moduan.
Hasierako Patronatua, estatutuetako 4. artikuluan ezarritakoaren haritik Fundazioaren eraketa-eskrituran xedatutakoaren arabera, honako honek osatzen du:
Kargua Iraupena
Lehendakaria: Rosa María Martiartu Guezuraga. Mugagabea
Izendatuak onartu du dagokion kargua, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 17ko 12/1994 Legearen 12.1 artikuluan ezarritakoaren arabera.
Lehenengoa. Justizia eta Herri Administrazioko sailburuari dagokio Fundazioaren eraketa inskribatzeko espedientea agindu bidez ebaztea. Hala agintzen da Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 17ko 12/1994 Legearen 40. artikuluan; halaber, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren 3. artikuluan; eta Justizia eta Herri Administrazio Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen abuztuaren 28ko 472/2009 Dekretuko 4. artikuluan.
Bigarrena. Horretarako legitimazioa daukan pertsona batek sustatu du espediente hau. Espedienteari, bestalde, funtsezkotzat jotzen diren datu eta agiriak erantsi zaizkio, eta bereziki bete egin dira Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 17ko 12/1994 Legearen 6., 7. eta 9. artikuluetan eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartu zuen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren 36. artikuluan eta hurrengoetan ezarritako eskakizunak.
Arauak eta oro har, kasu honetan aplika daitezkeen gainerako arauak ikusi dira.
Justizia eta Herri Administrazioko sailburuak hau
Lehenengoa. Gaurko egunean, Bakioko (Bizkaia) «Fundación Gure Gauzak» fundazioa Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan F-266 erregistro zenbakiarekin inskribatzeko agintzea, baita patronatuaren hasierako osaera ere; seigarren aurrekarian ageri da nola dagoen osatua patronatua, eta kargua berariaz nork onartu duen adierazten da.
Bigarrena. Fundazio hori, bere helburuak kontuan hartuta, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroko 3. sekzioan inskribatzea, kultura, gazteria eta kirolen fundazioen sekzioan hain zuzen, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren 2.2 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz.
Hirugarrena. Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.
Agindu honek administrazio-bidea amaitzen du; beraz, bere aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Justizia eta Herri Administrazioko sailburuari, hilabeteko epean, agindua jakinarazten den egunaren biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salan, bi hilabeteko epean, agindua jakinarazten den egunaren biharamunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2010eko maiatzaren 12a.
Justizia eta Herri Administrazioko sailburua,
IDOIA MENDIA CUEVA.


