Euskadi.eus
  • AGINDUA, 2010eko maiatzaren 13koa, Herrizaingoko sailburuarena, Emakumeen Aurkako Indarkerian Esku Hartzeari buruzko unibertsitate-master ofizialaren edizio bat egiteko laguntzen deialdia egiten duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2010eko maiatzaren 13koa, Herrizaingoko sailburuarena, Emakumeen Aurkako Indarkerian Esku Hartzeari buruzko unibertsitate-master ofizialaren edizio bat egiteko laguntzen deialdia egiten duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Herrizaingo Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 89
  • Hurrenkera-zk.: 2461
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2010/05/13
  • Argitaratze-data: 2010/05/14

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua; Segurtasuna eta justizia; Hezkuntza; Osasun eta kontsumoa
  • Azpigaia: Gizarte Gaiak; Herri Administrazioa; Herrizaingoa

Testu legala

Emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna ezinbestekoa da emakumeen aurkako indarkeria, giza eskubideen urratze larrienetakoa, erabat desagerrarazteko. Gizarte arazo konplexua da, eta desagerrarazteko ezinbestekoa da ekimen koordinatuak abiatzea: batetik, egoera horiek eta haien kausak ikertzeko eta horrelako jokabideak prebenitzeko, eta bestetik, adituak trebatzeko eta arreta- eta harrera-zerbitzuak biktimen beharrizanetara egokitzeko.

Lehendakariaren maiatzaren 8ko 4/2009 Dekretuak, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko Sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituenak eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituenak, Herrizaingo Sailaren esku uzten du lan-esparru jakin bat; hain zuzen ere, genero-indarkeriaren biktimei eman beharreko arretaren inguruko politikak zuzendu eta koordinatzea.

Hala, Herrizaingo Saileko egitura organiko eta funtzionalari buruzko abuztuaren 28ko 471/2009 Dekretuaren bitartez, Genero-indarkeriaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritza sortu zen, eta beste hainbat eskumenen artean, erakunde eta Herri Administrazioen artean genero-indarkeriaren biktimei laguntzeko eta prebentzioa lantzeko programa integralak bultzatu eta koordinatzeko ardura hartu zuen, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean garatutako proiektuak gainbegiratu eta proiektu horien jarraipena egitekoa.

Deustuko Unibertsitateak eta Herrizaingo Saileko Genero-indarkeriaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritzak erabaki dute emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazten laguntzeko neurriak bilatzen jarraitu beharra dagoela, eta beste esparru bat finkatu behar dela, hasitako prestakuntza-esperientziarekin jarraitu ahal izateko, dagokion hitzarmena izenpetuta. Gainera, 2010-2011 ikasturterako laguntzen deialdi publikoa egitea erabaki dute, Emakumeen Aurkako Indarkerian Esku Hartzeari buruzko unibertsitate-master ofizialaren edizio berria finantzatzeko, eta langile espezializatuen prestakuntza bultzatzeko.

4/2005 Legeko 53. artikuluak ezartzen du euskal herri-administrazioek herri-administrazioetako langileen prestakuntza sustatu behar dutela, baita emakumeen aurkako indarkeria prebenitzen eta ezabatzen eta biktimak zaintzen eta haiei laguntzen diharduten erakunde pribatuetako langileek prestakuntza jaso dezaten lagundu ere, Herrizaingo Saileko egitura organikoa eta funtzionalari buruzko abuztuaren 28ko 471/2009 Dekretuaren 10. artikuluan esleitutako eskumenekin bat etorriz. Horregatik guztiagatik, honako hau

2010-2011 ikasturtean Deustuko Unibertsitatean emango den Emakumeen Aurkako Indarkerian Esku Hartzeari buruzko unibertsitate-master ofiziala egiteko laguntzak deitzea da agindu honen xedea. Emakumeen Aurkako Indarkerian Esku Hartzeari buruzko unibertsitate-master ofiziala 60 ETCSko (Europako kredituak) master ofiziala da eta bost modulutan antolatuta dago:

  1. modulua: Diziplinarteko gizarteko esku-hartzea.

  2. modulua: Gizarte esku-hartzerako lanabes profesional espezifikoak.

  3. modulua: Genero-indarkerian eta etxeko indarkerian esku-hartzea.

  4. modulua: Kanpoko praktikak.

  5. modulua: Master amaierako lana.

Aurreko artikuluan ezarritako xederako erabiliko diren diru-baliabideak Genero-indarkeriaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritzako aurrekontuetan hartarako ezarritako aurrekontu-kredituetatik etorriko dira. Baliabide horiek, hasieran, berrogeita lau mila laurehun eta hogeita hamazazpi euro eta berrogeita hamar (44.437,50) zentimo dira.

Deialdi hau lehiaketa bidez ebatziko da. Horretarako, garaiz eta behar bezala aurkeztutako eskabideak erkatuko dira 9. artikuluan finkatutako irizpideak aplikatuz, lehentasunaren araberako hurrenkeran jarriko dira eta diru-laguntzak puntu gehien lortzen dituen eskaeratik hasi eta horretarako kontsignatutako aurrekontu-kreditua agortu arte emango dira.

  1. Gehienez ere hamabost onuradun egongo dira.

  2. Laguntza eskatzeko jarraian aipatuko diren baldintza orokorrak bete behar dira:

    1. Administrazio-egoitza Euskal Autonomia Erkidegoan eduki behar da, gutxienez laguntza eskatu baino urtebete lehenagotik.

    2. Lizentziatu edo diplomatu titulu akademikoa eduki behar da.

  3. Emakume eta gizonen berdintasunari buruzko trebakuntza jaso duten pertsonek ezin izango dute deialdi honetan parte hartu, baldin eta trebakuntza hori beste herri-administrazio batek finantzatu badu eta 150 ordukoa edo gehiagokoa izan bada.

  1. Diru-laguntzetarako eskabideak agindu honetako eranskineko ereduaren arabera egin behar dira, eta berarekin batera agiri hauek ere aurkeztu behar dira:

    1. Nortasun Agiri Nazionalaren fotokopia.

    2. Curriculum vitae laburra; bertan, laguntza eskatzen den prestakuntza-arloan (aukera-berdintasuna, eta abar) eskatzaileak duen esperientzia zehaztu behar da.

    3. Laguntza eskatu aurretik eskatzailea urtebetez gutxienez Euskal Autonomia Erkidegoko udalerri batean erroldatuta egon dela frogatzen duen ziurtagiria.

    4. Ogasun eta Herri Administrazio Sailaren «Gainontzeko interesatuaren alta-datuak» agiriaren eredu normalizatuaren jatorrizko alea; eredu hori Genero-indarkeriaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritzan jaso daiteke eta eskatzaileak eta bere banku erakundeak zigilatu eta sinatu behar dute. Lehen ere Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren diru-laguntza edo kalte-ordainen bat jaso dutenek ez dute aurkeztu behar.

    5. Eskatzaileak genero-indarkeriako esku-hartzearen arloan prestakuntza jasotzeko zer nolako interesa duen azaltzeko txostena.

    6. Deustuko Unibertsitatean ikasteko onartuta egotearen agiria; oraindik jaso ez bada, onarpen-eskabidearen kopia.

    7. Laguntzaren xederako beste finantzabide batzuk dituela edo eskatu dituela adierazten duen zinpeko aitorpena.

    8. Eskabidea egiten duen pertsonaren zinpeko aitorpena; horren bidez pertsona horri ez zaiola sexu-diskriminazioa egiteagatik administrazio zehapenik edo zehapen penalik jarri adieraziko da, eta horrez gain, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunaren aldeko otsailaren 18ko 4/2005 Legeari jarraiki, pertsona hori ez dagoela debeku horrekin zigortuta agertuko da.

    9. Eskabidea egiten duen pertsonaren zinpeko aitorpena; horren bidez, pertsona horri ez zaiola ezarri laguntza edo diru-laguntza publikoak jaso ahal izateko zehapenik eta ez duela horretarako gaitasunik gabe uzten duen inolako lege-debekurik.

  2. Beharrezkotzat jotzen bada, Genero-indarkeriaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritzak informazio gehiago eskatu ahal izango du.

  3. Laguntza ukatuz gero, eskabidearekin aurkeztutako agiriak berreskuratu egin ahal izango dira, eta horretarako hilabeteko epea egongo da Herrizaingoko sailburuaren agindua argitaratzen denetik, baldin eta agindu horren aurkako errekurtsorik jartzen ez bada. Izan ere, errekurtsoa jartzen bada, epea errekurtsoa ezesteko ebazpena jakinarazten denetik aurrera zenbatuko da.

  1. Eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.

  2. Eskabideak Genero-indarkeriaren Biktimei Laguntzeko zuzendariari zuzendu behar zaizkio, eta Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Saileko Erregistro Nagusian aurkeztu beharko dira, Vitoria-Gasteizko Donostia kalean. Bestela, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan zehaztutako lekuetan ere aurkez litezke.

Diru-laguntzetarako eskabideak behar bezala betetzen ez badira edo 5. artikuluan eskatutako agiriren bat falta bada, Genero-indarkeriaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritzak falta den agiria aurkezteko edo antzemandako hutsa zuzentzeko eskatuko du, eta hamar egutegi-eguneko epea emango du horretarako, jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik hasita. Horrez gain, eskatzaileari ohartaraziko zaio eskatutakoa egin ezean eskaera ezetsi egingo dela; ezesteko, aurretiaz, ebazpena emango da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 42. artikuluan agindutakoari jarraiki.

Aurkezten diren eskaerak aztertzeko eta ebaluatzeko, Hautaketa Batzordea eratuko da; kide hauek izango ditu:

Batzordeburua:

Genero-indarkeriaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritzako teknikari bat.

Epaimahaikideak:

Genero-indarkeriaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritzako teknikari bat.

Genero-indarkeriaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritzako teknikari bat.

Idazkaria: Herrizaingo Saileko letradun batek egingo du lan hori.

  1. Diru-laguntzak emateko eta haien zenbatekoak zehazteko, jarraian adieraziko diren irizpideak hartuko ditu kontuan Hautaketa Batzordeak, bakoitzari emandako puntuen arabera:

    1. Unibertsitateko prestakuntza master ikastaroaren edukietarako egokia izatea. 20 puntu gehienez.

    2. Curriculumaz kanpoko prestakuntza osagarria. 20 puntu gehienez.

    3. Arlo akademikoan egindako lanak: irakaskuntzan laguntzea, ikerlanak, etab. 10 puntu gehienez.

    4. Boluntario zein profesional gisa egindako lanak. 20 puntu gehienez.

    5. Hizkuntzen ezagutza. 10 puntu gehienez.

    6. Masterra egiteko arrazoi eta zio pertsonalak (eskuz idatzitako gutun baten bidez aurkeztuko dira). 20 puntu gehienez.

  2. Epaimahaiak bere nahierara egin ahal izango ditu elkarrizketak masterrean ikastaroan sartu nahi duten pertsonekin, eta haien ahalbide ekonomikoak eta laguntza osagarriak aztertu ahal izango dituzte.

Hautagai bakoitzari esleituko zaion diru-laguntzaren zenbatekoa matrikulak duen kostuaren % 50 izango da gutxienez.

  1. artikuluan aurreikusten diren hamabost onuradunak baino gutxiago badaude, dotazio-soberakina onuradunen artean banatuko da modu proportzionalean.

Deialdi honetan ezarritako diru-laguntzak bateragarriak dira gainerako erakunde publiko edo pribatu guztiek helburu berarekin ematen dituztenekin, gain-finantzaketarik gertatu ezean. Gain-finantzaketarik izanez gero, diru-laguntza gehieneko mugaraino murriztuko da.

  1. Eskaerak Hautaketa Batzordeak ebaluatuko ditu, diru-laguntzak esleitzeko irizpideen arabera; ondoren, proposamena bidaliko dio Genero-indarkeriaren Biktimei Laguntzeko zuzendariari. Ebazpen horrek amaiera emango dio lehiaketari eta diru-laguntza nori eman eta nori ukatu zaion adieraziko du. Ebazpena banan-banan jakinaraziko zaie eskatzaileei. Orobat, emandako diru-laguntzen zerrenda argitaratuko da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, jendeak horren berri izan dezan.

  2. Aurreko paragrafoak aipatzen duen ebazpenak ez du administrazio-bidea agortzen, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa ezarri ahal izango dute interesdunek Herrizaingoko sailburuaren aurrean, jakinarazpena egin eta biharamunetik hasita hilabeteko epean, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. eta 115. artikuluekin bat etorriz.

  3. Agindu honen babesean aurkezten diren eskaerak ebazteko eta ebazpen hori jakinarazteko gehienezko epea hiru hilabetekoa izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita. Epe horretan interesdunari ez bazaio ebazpenik jakinarazi, diru-laguntzarako eskaera ezetsi egin dela ulertu beharko da, hala ezartzen baitu Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 44.1 artikuluak.

  4. Ebazpenean, pertsona onuradunen zerrenda jasotzeaz gain, ordezkoen zerrenda ere jaso daiteke, onuradunen batek uko eginez gero, ordezkoengana jo ahal izateko.

Agindu honetan arautzen diren diru-laguntzen onuradunek betebehar hauek izango dituzte, betiere:

  1. Esleitutako diru-laguntza onartzea. Diru-laguntza eman zaiela jakinarazteko idazkia jaso eta hamabost eguneko epean onuradunek ukoa idatziz eta berariaz adierazten ez badute, diru-laguntza onartu egiten dutela ulertuko da.

  2. Diru-laguntza xede jakin bat betetzeko ematen denez, xede horretarako erabili behar da, eta prest egon behar da Genero-indarkeriaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritzak diruz lagunduko diren jarduerak noiznahi begizta ditzan onartzeko.

  3. Diru-laguntzen inguruan eskatzen zaien informazio guztia ematea Kontrol Ekonomikoko Bulegoari eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiari, deialdi honen kargura jasotako diru-laguntzei buruz berenganatuta dituzten funtzioen jardunean.

Diru-laguntza zatika ordainduko da; haren % 80 laguntza emateari buruzko ebazpena ematen denean ordainduko da; gainerako % 20a, berriz, Deustuko Unibertsitateak onuradunak lehenengo ikasturteko lehen seihilekoan zer nolako asistentzia eta aprobetxamendua izan duen azaltzeko bidalitako jarraipen-txostena jasotakoan ordainduko da.

  1. Diru-laguntza emateko kontuan izan diren inguruabarrak aldatzen badira, Genero-indarkeriaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritzari jakinarazi behar zaio. Diru-laguntza emateko kontuan izan diren inguruabarrak aldatuz gero eta, betiere, diru-laguntzaren helburua bete bada, edo bestelako entitate publikoren edo pribaturen batek, aldi berean, laguntzarik edo diru-laguntzarik eman badu, diru-laguntzak emateko ebazpena aldatu egin ahal izango da.

  2. Aurreko artikuluan aipatutako agiriak, edo artikulu honetako aurreko idatz-zatian aipatutakoak jaso ondoren eta agiriak aztertu eta ebaluatu ondoren, Genero-indarkeriaren Biktimei Laguntzeko zuzendariak, administrazio-bidea amaitutzat emango ez duen ebazpen baten bidez, emandako diru-laguntza aldatu eta/edo likidatuko du; eta, hala behar bada, aldaketan edo likidazioan, emandako diru-laguntzen zenbatekoak egokituko ditu. Ebazpen horren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango dute interesatuek Herrizaingoko sailburuaren aurrean, jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik aurrera hilabeteko epean, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 114. eta 115. artikuluekin bat etorriz.

Diru-laguntza emateko kontuan hartu ziren baldintzetako bat edo batzuk betetzen ez direla egiaztatzen bada, eta batez ere, masterreko klaseetara arrazoirik eman gabe joateari uzten bazaio edo hura bertan behera uzten bada, jasotako zenbatekoak eta zenbateko horri dagozkion legezko interesak Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiari itzuli beharko zaizkio, azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuan eta abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuan ezarritakoaren arabera. Gainera, bidezko ekintzak abiarazi ahal izango dira.

Ezarritako baldintzak eta/edo betebeharrak betetzen ez direla eta, emandako diru-laguntza itzultzeko jarraituko den prozedura abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuan xedatutakoari lotuko zaio. Dekretu horrek honako hau ezartzen du:

  1. Genero-indarkeriaren Biktimei Laguntzeko zuzendariak prozeduraren hasiera eta prozedura oinarritzeko arrazoiak jakinaraziko dizkio interesdunari eta hamabost egun balioduneko epea emango dio, interesdunak egokitzat jotzen dituen alegazioak egiteko.

  2. Alegazioak jaso edo alegaziorik egin gabe epea pasa ondoren, prozedura amaitutzat joko da, Genero-indarkeriaren Biktimei Laguntzeko zuzendariaren ebazpen bidez. Ebazpen horrek ez du administrazio-bidea agortzen, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa ezarri ahal izango dute interesdunek Herrizaingoko sailburuaren aurrean, jakinarazpena egin eta biharamunetik hasita hilabeteko epean, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. eta 115. artikuluekin bat etorriz.

    Ebazpenean adierazten bada ez direla baldintzak bete, diru-laguntza jasotzeko eskubidea galdutzat joko da eta, beharrezkoa bada, jasotako zenbatekoak eta ezarri behar zaizkion legezko interesak Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiari itzultzeko aginduko da. Dirua bi hileko epea amaitu baino lehen itzuli beharko da, jakinarazpena egiten den egunetik hasita. Epe hori borondatezko alditzat joko da.

  3. Borondatezko aldian itzulketarik egiten ez bada, Eusko Jaurlaritzaren Ogasun eta Herri Administrazio Saileko organo eskudunari jakinaraziko zaio, premiamendu-bideari ekin ahal izateko, aplikatzekoa den legezko araudian xedatutakoaren arabera.

  4. Ezar daitezkeen arauak ez betetzeagatik, emandako diru-laguntzak itzultzeko prozedura betetzeko eta jakinarazteko gehienezko epea sei hilabetekoa izango da, artikulu honetan arautzen denari jarraiki.

Lehenengoa. Agindu honek administrazio-bidea agortzen du eta haren aurka interesdunek aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote Herrizaingoko sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita. Aginduaren aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa ere aurkez daiteke, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salan, bi hilabeteko epean, aipatutako aldizkari ofizialean argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Bigarrena. Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2010eko maiatzaren 13a.

Herrizaingoko sailburua,

RODOLFO ARES TABOADA.

  1. Datu orokorrak:

    Eskatzailearen datu pertsonalak

    Izena:

    Abizenak:

    Egoitza eta herria:

    Telefonoa:

    NAN:

    Bankuko datuak:

    Datuen alta/Hirugarren interesduna inprimakian adierazi behar dira; NANaren kopia erantsi behar da.

  2. Curriculum vitaea:

    Curriculumak dituen orriak:

    Eguna:

    Ez ahaztu orri bakoitzaren bazterrean sinatu behar duzula.

    Curriculum hau aurkeztu arren, ebaluazio-prozesuan zehar hemen agertzen den informazioa zabaltzeko eskatu ahal izango dizute.

  3. Eskatzaileak emakumeen aurkako indarkeriaren arloan esku hartzeko prestakuntza jasotzeko zer nolako interesa duen azaltzeko memoria.

  4. Beste diru-laguntza batzuk:

    Erakundea:

    Zenbatekoa:

    Eskatutako beste diru-laguntza batzuk:

    Jasotako beste diru-laguntza batzuk:

  5. Laguntza lortzeko ezarritako betekizun guztiak betetzen ditut.

  6. Inprimaki honetan agertzen diren datuak egiazkoak dira; hala ez bada, neure gain hartuko ditut datu okerrek dakarten erantzukizuna.

  7. Deialdiko arauak beteko ditut eta eskatzen dizkidaten argibideak eta agiriak emango ditut.

  8. Honekin batera deialdian eskatutako agiriak aurkeztu ditut.

    ....................................(e)n, 2010eko ..............aren ...(e)(a)n.

    Sinadura:

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik