- AGINDUA, 2010eko maiatzaren 14koa, Justizia eta Herri Administrazioko sailburuarena, «Fundación Gizagune» Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2010eko maiatzaren 14koa, Justizia eta Herri Administrazioko sailburuarena, «Fundación Gizagune» Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Justizia eta Herri Administrazio Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 181
- Hurrenkera-zk.: 4327
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2010/05/14
- Argitaratze-data: 2010/09/20
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Herri Administrazioa
Testu legala
Bilboko (Bizkaia) «Fundación Gizagune» delakoa Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko eskatuz aurkeztutako espedientea ikusi eta aztertu da.
María Eugenia Ramos Pérezek eta Yolanda Muñoz Herránek «Fundación Gizagune» izenekoa eratu dute 2009ko maiatzaren 20an Bilboko notario Javier Mota Pachecoren aurrean 361 protokolo-zenbakiz emandako eskritura publikoaren bidez.
2009ko maiatzaren 20an sartu zen eskritura hori Justizia eta Herri Administrazio Sailean.
Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babeslaritzaren Aholku Batzordeko Batzorde Teknikoa bildu zen fundazioaren helburuak zilegi eta guztiontzako onuragarri direla egiaztatzeko, eta 2009ko azaroaren 23an fundazioa erregistroan inskribatzearen aldeko txostena eman zuen, izan ere, aurkeztutako eraketa titulua aztertzetik ateratzen da ez dela helburuen eta jardueraren interes orokorra behar bestean justifikatzen.
2010eko martxoaren 30ean aurkeztu zituen María Eugenia Ramos andreak interes orokorreko helburu horien gaineko agiri osagarriak eta argigarriak; hortaz, berriro ere deituta Fundazioen Babeslaritzaren Aholku Batzordeko Batzorde Teknikoa 2010eko apirilaren 29an, Fundazio hori Erregistroan inskribatzearen aldeko txostena eman zuen, uste baita gainditu egin direla horretarako eragozpenak.
«Fundación Gizagune» delakoaren helburua estatutuen 3. artikuluan dago jasota:
Gizagune Fundazioaren helburua:
Egintza eta programa erabatekoak edo partzialak ikertu, diseinatu, sustatu, suspertu, planifikatu, garatu, ezarri, burutu eta ebaluatu, zeinek gizabanakoak gatazkak eraldatu, bakea eraiki eta elkarreragiketako eremu orotan parte hartzeko metodo eta teknikei buruzkoak baitira.
Gizabanakoen parte hartzea, gizarteratzea eta ongizatea suspertzea euren familia-, lan-, prestakuntza- eta aisia-jarduerak dituzten eremu orotan, batik bat emakumearen eta gazteen arloan jarduerak garatuz.
Herritarren aldaketa eraikigarria, positiboa eta garapenezkoa indartu honako eremu hauetan: banakakoa, gizartekoa, taldekakoa, erkidegokoa, eta abar.
Programak ikertu, diseinatu, sustatu, suspertu, planifikatu, garatu, ezarri, burutu eta ebaluatu Nazioarteko Lankidetzaren arloan.
Helburu zabal horien barruan, honako ekintza garrantzitsu hauek gauzatuko ditu laster:
Metodologia eta egintzei buruzko sentiberatasuna eta prestakuntza, horretarako kanpainak, jardunaldiak, konferentziak, tailerrak edo prestakuntza zikloak antolatuz.
Orotara interbenitzea helburu duten programa erabatekoak edo partzialak gertatu: bakarka, taldeka (Administrazio publikoa, enpresak, ikastetxeak, eta abar), baita gizarte- eta erkidego-mailan ere.
Ikerketa eta berrikuntza, helburuekin lotutako gaietan.
Lankidetza entitate publiko eta pribatuekin, unibertsitate-mailako erakundeekin eta paraunibertsitarioekin, enpresekin eta gainerakoekin, zeinek adierazitako helburuekin lotura duten.
Fundazioaren helburua lortzen laguntza eman dezaketen beste helburu batzuk.
Fundazioaren egoitza, Fundazioaren Estatutuetako 5. artikuluan jartzen denez, hau da: Saralegi 6, Bilbao.
Hasierako dotazioa zortzi mila (8.000) eurokoa da, eta kopuru hori ordaindu dela jasota geratu da erregistro-inskripzioan, hala agintzen baitu Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren 37.1.c artikuluak.
Patronatuari dagokio fundazioa ordezkatzea, administratzea eta gobernatzea. Patronatuko kideek dohainik beteko dituzte beren egitekoak, fundazioaren estatutuetako 12. eta 18. artikuluan jartzen duen moduan.
Hasierako Patronatua, estatutuetako 11. artikuluan ezarritakoaren haritik Fundazioaren eraketa-eskrituran xedatutakoaren arabera, honako honek osatzen du:
Kargua Iraupena
Lehendakaria Yolanda Muñoz Hernan Mugagabea
Idazkaria María Eugenia Ramos Perez Mugagabea
Bokala Maria Begoña Hernan Lezama. Mugagabea
Bokala Pilar Perez Diaz Mugagabea
Izendatuak onartu du dagokion kargua, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 17ko 12/1994 Legearen 12.1 artikuluan ezarritakoaren arabera.
Lehenengoa. Justizia eta Herri Administrazioko sailburuari dagokio fundazioaren eraketa inskribatzeko espedientea agindu bidez ebaztea. Halaxe agintzen da: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 17ko 12/1994 Legearen 40. artikuluan; Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren 3. artikuluan; eta Justizia eta Herri Administrazio Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen abuztuaren 28ko 472/2009 Dekretuko 4. artikuluan.
Bigarrena. Legitimazioa daukan pertsona batek sustatu du espediente hau. Espedienteari, bestalde, funtsezkotzat jotzen diren datu eta agiriak erantsi zaizkio, eta bereziki bete egin dira Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 17ko 12/1994 Legearen 6., 7. eta 9. artikuluetan eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartu zuen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren 36. artikuluan eta hurrengoetan ezarritako eskakizunak.
Arauak eta, oro har, kasu honetan aplika daitezkeen gainerako arauak ikusi dira.
Justizia eta Herri Administrazioko sailburuak
Lehenengoa. Gaur, F-268 zenbakiaz, Bilboko «Fundación Gizagune» Fundazioa Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzea, bai eta patronatuko hasierako osaera ere. Patronatuko kideak seigarren aurrekarian aipatzen dira eta guztiek modu adieraziz onartu dituzte beren karguak.
Bigarrena. Fundazio hori, bere helburuak kontuan hartuta, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroko 4. sekzioan inskribatzea, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren 2.2 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz.
Hirugarrena. Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.
Agindu honek administrazio-bidea amaitzen du; beraz, bere aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Justizia eta Herri Administrazioko sailburuari, hilabeteko epean, agindua jakinarazten den egunaren biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salan, hil biko epean, agindua jakinarazten den egunaren biharamunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2010eko maiatzaren 14a.
Justizia eta Herri Administrazioko sailburua,
IDOIA MENDIA CUEVA.


