- AGINDUA, 2010eko ekainaren 9koa, Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuarena. Horren bitartez, baimendu egiten da, Euskadiko Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legearen 80.6 artikuluan eta lege hori garatzen duen ekainaren 3ko 105/2008 Dekretuak 26.1 artikuluan aurreikusitako prozeduraren arabera, babes ofizialeko etxebizitzak eraikitzeko gutxieneko lurzoru-estandarraren transferentzia Donostia-San Sebastiángo hiri antolamendurako plan orokorraren baitan. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2010eko ekainaren 9koa, Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuarena. Horren bitartez, baimendu egiten da, Euskadiko Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legearen 80.6 artikuluan eta lege hori garatzen duen ekainaren 3ko 105/2008 Dekretuak 26.1 artikuluan aurreikusitako prozeduraren arabera, babes ofizialeko etxebizitzak eraikitzeko gutxieneko lurzoru-estandarraren transferentzia Donostia-San Sebastiángo hiri antolamendurako plan orokorraren baitan.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 221
- Hurrenkera-zk.: 5430
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2010/06/09
- Argitaratze-data: 2010/11/17
Gaikako eremua
- Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Hirigintza eta etxebizita; EAEko udalak
Testu legala
Aztertu da Donostia-San Sebastiángo Udalak egindako baimen-eskaera, udalerriko hainbat eremutan babes publikoko etxebizitzen eraikigarritasunari buruzko legezko aurreikuspena konpentsatzekoa. Izan ere, zenbait eremutan murriztutako estandarra beste eremu zehatz batzuetan sartutakoarekin osatzen da.
GERTAKARIAK
Donostia-San Sebastiángo Udalak aurkeztutako eskaera-orriari sarrera-erregistroa egin zaio 2010eko ekainaren 8an. Horren bidez, Euskadiko Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legearen 80.6 artikuluan aurreikusitako baimena eskatu du, Hiri Antolamendurako Plan Orokorraren baitan, babes publikoko etxebizitzen estandarra transferitzeko, eremu ezberdinen artean.
Ezarritako prozedurarekin bat etorriz, Donostiko Hiri Antolamendurako Plan Orokorraren espedienteak Euskadiko Lurralde Antolamendurako Batzordearen txostena jaso zuen 2009ko urriaren 16an egindako 5/2009ko Osoko bilkuran, behin betiko onartua izan aurretik.
Donostia-San Sebastiángo Udalak aurkeztutako eskaera-orriari sarrera-erregistroa egin zitzaion 2009ko urriaren 15ean. Horren bidez, Euskadiko Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legearen 80.6 artikuluan aurreikusitako baimena eskatu zuen, Hiri Antolamendurako Plan Orokorraren baitan, babes publikoko etxebizitzen estandarra transferitzeko eremu ezberdinen artean.
Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailak transferentzia hori baimendu zuen 2009ko abenduaren 3ko Aginduaren bitartez.
Orain, 2010eko apirilean Donostia-San Sebastiángo Udalak Hiri Antolamendurako Plan Orokorraren Testu Bateratua idatzi du, eta bertan, hainbat aldaketa proposatzen ditu, eta etxebizitza babestuen kopuru eta kokapenei eragiten dio, hortaz, berriro ere transferentzia baimena eskatzen du, zehatzera etorrita, honelako banaketarekin:
Proposatutako eraikigarritasuna
Edificabilidades propuestas Gutxieneko estandarrak
Estándares a aplicar Aldea
Diferencia
Bizitegitarako hiri-lurzorua
Suelo urbano residencial E. libreak
libres BOE
VPO E. tasatuak
tasadas Guztira
Total BOE
VPO E. tasatuak
tasadas BOE
VPO E. tasatuak
tasadas
m² sabai-azalera
m² techo m² sabai-az.
m² techo m² sabai-az.
m² techo m² sabai-az.
m² techo m² sabai-az.
m² techo m² sabai-az.
m² techo m² sabai-az.
m² techo m² sabai-az.
m² techo
AL.02. Larratxo 6.572 2.191 2.191 10.954 2.191 2.191 0 0
AL.04. Lardi Alde 9.504 3.168 3.168 15.840 3.168 3.168 0 0
AL.06. Pikabea 741 0 0 741 148 148 -148 -148
AL.08. Harria 6.360 2.120 2.120 10.600 2.120 2.120 0 0
064 0 0 2.064 413 413 -413 -413
AL.11. Alto de Buenavista 320 0 0 320 64 64 -64 -64
AL.12. Eskalantegi 3.857 1.286 1.286 6.429 1.286 1.286 0 0
AL.14. Papin 11.882 3.961 3.961 19.804 3.961 3.961 0 0
Altza 41.300 12.726 12.725 66.752 13.350 13.350 -624 -625
AO.12.1 Txapaldegi Berri 1.207 0 0 1.207 241 241 -241 -241
Antiguo-Ondarreta 1.207 0 0 1.207 241 241 -241 -241
AÑ.03. Añorga Txiki 12.543 4.181 4.180 20.904 4.181 4.181 0 -1
Añorga 12.543 4.181 4.180 20.904 4.181 4.181 0 -1
AU.01.2 Rodil 1.033 344 344 1.721 344 344 0 0
Ategorrieta-Ulia 1.033 344 344 1.721 344 344 0 0
AY.04. Basoerdi 5.400 0 0 5.400 1.080 1.080 -1.080 -1.080
AY.18. Munto 597 0 0 597 119 119 -119 -119
Ayete 5.997 0 0 5.997 1.199 1.199 -1.199 -1.199
CE.06. Amara Zaharra 1.440 0 0 1.440 288 288 -288 -288
CE.09.1 Villas San Roke 920 0 0 920 184 184 -184 -184
Centro 2.360 0 0 2.360 472 472 -472 -472
EG.03. Tabacalera 10.945 3.649 3.649 18.243 3.649 3.649 0 0
EG.08. Aldakoenea 9.674 0 0 9.674 1.935 1.935 -1.935 -1.935
EG.09. San Francisco Javier 400 0 0 400 80 80 -80 -80
Egia 21.019 3.649 3.649 28.317 5.664 5.664 -2.015 -2.015
IB.10. Berio 4.410 4.410 8.820 1.764 1.764 2.646 2.646
250 0 0 4.250 850 850 -850 -850
IB.18.1 Amerika Plaza Aldea 0 6375 2125 8.500 1700 1700 4.675 425
IB.22. El Infierno 11.125 3.709 3.709 18.543 3.709 3.709 0 0
Ibaeta 15.375 14.494 10.244 40.113 8.023 8.023 6.471 2.221
IN.02.3 Salesas 864 0 0 864 173 173 -173 -173
IN.03. Intxaurrondo Berri 1.440 480 480 2.400 480 480 0 0
400 0 0 4.400 880 880 -880 -880
Intxaurrondo 6.704 480 480 7.664 1.533 1.533 -1.053 -1.053
LO.01. Ciudad Jardín de Loiola 9.911 3.303 3.303 16.517 3.303 3.303 0 0
LO.06. Txomin Enea 15.690 17.485 11.300 44.475 8.895 8.895 8.590 2.405
Loiola 25.601 20.788 14.603 60.992 12.198 12.198 8.590 2.405
MA.01. Antzita 24.000 16.000 0 40.000 8.000 8.000 8.000 -8.000
MA.05. Martutene 2.533 844 844 4.221 844 844 0 0
MA.06. Sarrueta 13.859 16.362 0 30.221 6.044 6.044 10.318 -6.044
Martutene 40.392 33.206 844 74.442 14.888 14.888 18.318 -14.044
MZ.06. Agerre 1.996 0 0 1.996 399 399 -399 -399
Miramón-Zorroaga 1.996 399 399 -399 -399
ZU.04. Hipódrómo 0 3.000 11.800 14.800 2.960 2.960 40 8.840
Zubieta 0 3.000 11.800 14.800 2.960 2.960 40 8.840
Hiri-Lurzorua
Suelo urbano 175.605 92.894 58.895 327.394 65.479 65.479 27.415 -6.583
Lurzoru urbanizagarria
Suelo urbanizable E. libreak
libres BOE
VPO E.tasatuak
tasadas Guztira
Total BOE
VPO E. tasatuak
tasadas BOE
VPO E. tasatuak
tasadas
m² sabai-az. m² techo m² sabai-az. m² techo m² sabai-az. m² techo m² sabai-az. m² techo m² sabai-az. m² techo m² sabai-az. m² techo m² sabai-az. m² techo m² sabai-az. m² techo
AL.07. Oleta 3.933 8.654 3.147 15.734 8.654 3.147 0 0
AL.20. Auditz-Akular 59.637 147.408 55.147 262.192 144.206 52.438 3.202 2.709
Altza 63.570 156.062 58.294 277.926 152.860 55.585 3.202 2.709
AY.13. Alto de Errondo (II) 1.383 0 0 1.383 761 276 -761 -276
Ayete 1.383 0 0 1.383 761 276 -761 -276
MA.08. Antondegi 36.811 170.000 68.000 274.811 151.146 54.962 18.854 13.038
Martutene 36.811 170.000 68.000 274.811 151.146 54.962 18.854 13.038
MZ.10. Basozabal 10.000 0 0 10.000 5.500 2.000 -5.500 -2.000
Miramón-Zorroaga 10.000 0 0 10.000 5.500 2.000 -5.500 -2.000
ZU.02. Aldatxeta 18.272 40.198 14.617 73.087 40.198 14.617 0 0
ZU.09. Lizarraga-Errotabide 760 1.672 608 3.040 1.672 608 0 0
Zubieta 19.032 41.870 15.225 76.127 41.870 15.225 0 0
Lurzoru urbanizagarria
Suelo urbanizable 120.796 367.932 141.519 630.247 346.636 126.049 21.296 15.470
Guztira/Total 296.401 460.826 200.414 957.641 412.115 191.528 48.711 8.887
240 603.643 57.598
Sail hau eskuduna da aztertzen den espedientea ebazteko, Euskadiko Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legeak 80.6 artikuluan eta aipatutako Legea garatzen duten premiazko neurriei buruzko ekainaren 3ko 105/2008 Dekretuak 25.2 artikuluan xedatutakoari jarraituz.
Aurkeztutako eskaerak babes publikoko etxebizitzetarako lurzoru-estandarraren konpentsazioa planteatzen du udalerriaren baitan. Bizitegirako hiri-lurrean, babes ofizialeko etxebitzentzat zein etxebizitza tasatuentzat, legeak ezarritako gutxienekoa 65.479 m² da, eta Plan Orokorraren arabera, 92.894 m² dira babes ofizialeko etxebizitzentzat eta 58.895 m² etxebizitza tasatuentzat.
Lurzoru urbanizagarri sektorizatuari dagokionean, ezarritako gutxieneko estandarrak 346.636 m² dira babes ofizialeko etxebizitzen eraikigarritasunerako eta 126.049 m² etxebizitza tasaturako. Planean, kantitate handiagoak proposatzen dira: babes ofizialeko etxebizitzen eraikigarritasunerako 367.932 m², eta 141.519 m² etxebizitza tasatuen eraikigarritasunerako. Zenbaki hauek aurrekoak konpentsatzen dute argi eta garbi.
2/2006 Legearen 80.6 artikuluaren arabera, ezinbestekoa izango da transferentzia hori baimentzeko transferentziaren xede diren eremuetako etxebizitza libreen arteko balioen aldearekiko proportziozkoa den babes publikoko etxebizitzen aldez aurreko edo aldi bereko egikaritzea bermatzea.
Neurri hori ez da aplikatzen lehen formulazioko edo planeamendu orokorraren erabateko berrikuspen espedienteetan, hala baitago xedatuta Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legea garatzen duten premiazko neurriei buruzko ekainaren 3ko 105/2008 Dekretuaren 25.2 artikuluan.
Transferentzia proposamenak errespetatu egiten ditu 105/2008 Dekretuak 25.2 artikuluan ezarritako gehiengoak. Honela dio artikulu horrek: banantze sozioespazialaren arriskuak saihestuko dituen erreserben kalifikazio orekatua bermatzeko, Sailaren baimena beharko da, 7.000 biztanletik gorako udalerrietan espedientearen ondoriozko bizitegi-eraikigarritasun babestu osoaren % 80 baino gehiago, eta gainerako udalerrietan % 60 baino gehiago antolamendu-eremu bakarrean edo antolamendu-eremu jarraituetan kokatzen denean.
Euskadiko Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legea eta aipatutako Legea garatzen duten premiazko neurriei buruzko ekainaren 3ko 105/2008 Dekretua, baita Euskadiko Antolamendu Batzordeak emandako aldeko txostena ere aztertuta
Lehenengoa. Euskadiko Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legea eta aipatutako Legea garatzen duten premiazko neurriei buruzko ekainaren 3ko 105/2008 Dekretuarekin bat etorrita, aipatutako Legearen 80.6 artikuluan eta aipatutako Dekretuaren 26.1 artikuluan aurreikusitako transferentzia baimentzea, Donostiako Hiri Antolamendurako Plan Orokorrean.
Bigarrena. Baimen hori Donostiako Hiri Antolamendurako Plan Orokorraren testuari espedientea bete izanaren justifikazioa eransteari baldintzatua geratuko da, 2/2006 Legearen 80. artikuluaren eta 105/2008 Dekretuaren 26. artikuluaren arabera.
Hirugarrena. Baimen hori aurreko ataletan ezarritako baldintzetan ematen da, eta ez du baliorik izango behin betiko onarpena babes publikoko etxebizitzen gutxieneko estandarrak betetzeari dagokionez eskumena duten esparruren batean (hartzaileak edo igorleak) aldaketarik eragiten duten beste baldintza batzuekin ematen bada.
Laugarrena- Donostiako Udalari Agindu honen berri ematea.
Agindu hau behin betikoa da eta administrazio-bidea amaitzen du. Interesatuek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietako Salan, agindu hau argitaratu edo, hala badagokio, jakinarazten den egunaren biharamunetik hasi eta bi hilabeteko epean.
Halaber, nahi izanez gero eta administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri baino lehen, berraztertzeko errekurtsoa jar dakioke Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuari, agindu hau argitaratu edo, hala badagokio, jakinarazten den egunaren biharamunetik hasi eta hilabeteko epean. Kasu honetan ezin izango da administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri berraztertzeko errekurtsoa espresuki ebatzi edo bere ustezko gaitzespena gertatu arte.
Vitoria-Gasteiz, 2010eko ekainaren 9a.
Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburua,
IGNACIO MARÍA ARRIOLA LÓPEZ.


