- AGINDUA, 2010eko ekainaren 10ekoa, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuarena, ehun eta berrogei milioi euroko Euskadiko zor publikoa jaulkitzekoa eta eragiketa horren zenbait ezaugarri zehazten dituena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2010eko ekainaren 10ekoa, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuarena, ehun eta berrogei milioi euroko Euskadiko zor publikoa jaulkitzekoa eta eragiketa horren zenbait ezaugarri zehazten dituena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Ekonomia eta Ogasun Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 130
- Hurrenkera-zk.: 3335
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2010/06/10
- Argitaratze-data: 2010/07/08
Gaikako eremua
- Gaia: Ogasun eta Ekonomía
- Azpigaia: Ogasun; Ekonomia
Deskribapenak
Testu legala
99/2010 Dekretuak, martxoaren 30ekoak, Euskadiko Zor Publikoaren jaulkipen bat edo hainbat egiteko edo zorpetze-eragiketak hitzartzeko baimena ematen du, horiek prestatzeko modua edozein dela ere, barruko zein kanpoko eragiketetan, eta gehienez bi mila eta hogeita hamazortzi milioi euroko baliokidea izango den zenbatekoan, Euskal Autonomia Erkidegoko 2010. urteko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen abenduaren 23ko 2/2009 Legeak, 14. artikuluko 1. paragrafoan, Gobernu Kontseiluari emandako baimenaren arabera.
Dekretu horretako Xedapen Gehigarriak ezartzen du ezen, Euskal Autonomia Erkidegoko Finantzei buruzko azaroaren 8ko 8/1996 Legearen 30. artikuluko 3. paragrafoan agindutakoaren arabera, Ekonomia eta Ogasun Saileko titularrari dagokiola, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako agindu bidez, dekretu honetan onetsitako zor-jaulkipenak egiteko tresna eta modalitate zehatzak zehaztea, bai eta finantza-baldintzak eta, orobat, dekretu honetan jaulkipenari buruz aipatu ez diren gainerako ezaugarriak zehaztea ere, betiere dekretuaren aurreikuspenen barruan.
Hori guztia kontuan izanik, honako hau
Zenbatekoa: 140.000.000 euro.
Modalitatea: obligazioak.
Jaulkitze-prozedura: kokapen pribatua.
Jaulkitze- eta ordainketa-data: 2010eko ekainaren 30a.
Kupoia: urteko finkoa, % 4,125.
Jaulkitze-prezioa:
tramoa, 100 milioi euro: % 99,196.
tramoa, 40 milioi euro: % 99,056.
Amortizazio-prezioa: parekoa, balio nominalean.
Amortizazio-data: 2015eko ekainaren 30a.
Balioen adierazpidea: kontuan eginiko oharrak.
Jaulki beharreko jaulkipen-baloreen harpidetza jaulkipena egiteko mandatua duen erakundearen edo erakundeen bitartez bideratuko du Ekonomia eta Ogasun Sailak. Erakunde horiek horretarako gaituta daude, baloreen merkatuaren indarreko araudiaren arabera.
Finantza Zuzendaritzako titularra baimendu da zorpetze-eragiketa hau burutu ahal izateko beharrezkoak diren kontratuak eta gainerako eranskinak eta dokumentu osagarriak sinatzeko.
Vitoria-Gasteiz, 2010eko ekainaren 10a.
Ekonomia eta Ogasuneko sailburua,
CARLOS AGUIRRE ARANA.


