- AGINDUA, 2010eko ekainaren 17koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena. Honen bidez, Euskal Herriko Unibertsitateko master eta gradu-ondoko ikasketa ofizialak, ezarri, aldatu eta kentzeko baimena ematen da. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2010eko ekainaren 17koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena. Honen bidez, Euskal Herriko Unibertsitateko master eta gradu-ondoko ikasketa ofizialak, ezarri, aldatu eta kentzeko baimena ematen da.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 131
- Hurrenkera-zk.: 3351
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2010/06/17
- Argitaratze-data: 2010/07/09
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
- Azpigaia: Sailak
Testu legala
Unibertsitateei buruzko abenduaren 21eko 6/2001 Lege Organikoak (apirilaren 12ko 4/2007 Lege Organikoak aldatua) 8.2 artikuluan dioenez, autonomia-erkidegoak erabakiko du estatuko lurralde osorako balioa izango duten titulu ofizialak lortzeko irakaskuntzak ezartzea eta kentzea, bai Gizarte Kontseiluak proposatuta, bai erkidegoaren beraren ekimenez, kontseilu horren adostasunarekin, eta, betiere unibertsitatearen Gobernu Kontseiluak txostena eman ondoren.
Euskal Unibertsitate Sistemaren otsailaren 25eko 3/2004 Legearen 51. artikuluak arautu du Goi-mailako Hezkuntzako Europako Esparrura egokitzea. Unibertsitateen gaietan eskumenak dituen sailak eta unibertsitateek euskal unibertsitate-sistema goi-mailako irakaskuntzako Europako sisteman sartzeko eta tituluaren Europako gehigarriaren diploma emateko nahitaezko egokitzapenak bultzatuko dituzte ikasketa-planetan eta kredituen eta balorazioen sistemetan, eta haiekin batera beharrezkoak diren gainerako neurriak.
Titulu ofizialen ezarpena bi arauk arautzen dute: dituen urriaren 29ko 1393/2007 Errege Dekretuak, unibertsitateko ikasketa ofizialak arautzekoak; eta urtarrilaren 20ko 11/2009 Dekretuak, Gradu, Master eta Doktorego tituluak lortzeko gauzatu behar diren unibertsitate-ikasketa ofizialak ezartzeari eta kentzeari buruzkoak.
Hain zuzen ere, urriaren 29ko 1393/2007 Errege Dekretuaren 8. artikuluak xedatzen du estatu osoan izaera ofiziala eta baliozkotasuna duten tituluak lortzeko gauzatu behar diren unibertsitate-ikasketak hiru ziklotan egituratuko direla: Gradua, Masterra eta Doktoregoa izenekoetan, hain zuzen.
Urtarrilaren 20ko 11/2009 Dekretuaren 16. artikuluak arautzen du zer prozedura jarraitu behar den Gradu, Master eta Doktoregoko unibertsitate-ikasketa ofizialak ezartzeko baimena lortzeko. Artikulu horren arabera, Unibertsitate Kontseiluak egokiak direla ziurtatzen duen ebazpena eman ondoren, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak agindu-proposamena prestatu behar du, Gradu, Master eta Doktoregoko unibertsitate-ikasketa ofizialak ezartzea baimentzeko.
Euskal Herriko Unibertsitateko Gobernu Kontseiluak 2009ko urtarrilaren 28an eta martxoaren 11n onartu ondoren, EHUko Gizarte Kontseiluak onartu egin du unibertsitate-master ofizialeko tituluak lortzeko ikasketak ezartzea, lehenago onartutako zenbait master kentzea eta aldaketa batzuk egitea.
Era berean, Euskal Herriko Unibertsitateko Gobernu Kontseiluak txostena eman ondoren, EHUko Gizarte Kontseiluak 2009ko maiatzaren 6an onartu egin zuen doktoregoko titulu ofizialak lortzeko irakaskuntzak ezartzea.
Hezkuntza Ministerioko Unibertsitate Kontseiluak, urriaren 29ko 1393/2007 Errege Dekretuko 25.7 artikuluan xedatutakoarekin bat, eta behin Kalitate eta Ziurtapenaren Ebaluazio Agentzia Nazionalaren (ANECA) ebaluazio-txostena jaso duenean, egokitzat jo du Euskal Herriko Unibertsitateak aurkeztutako gradu, master eta doktorego tituluen proposamena.
Hori dela eta, eta Gradu, Master eta Doktorego tituluak lortzeko unibertsitate-ikasketa ofizialak nola ezarri eta kendu arautzen duen urtarrilaren 20ko 11/2009 Dekretuaren 16. artikulua aplikatuz, eta jakitun jartzeko, txostena eman eta gero Unibertsitate Irakaskuntza Publikoa Koordinatzeko Kontseiluari 2009ko ekainaren 22ko bilkuran eta Euskadiko Unibertsitate Kontseiluari 2009ko ekainaren 30eko bilkuran, hau
Lehenengoa. Agindu hau Hezkuntza Ministerioari jakinaraztea, Gobernuari proposa diezaion tituluak ofizialtzeko eta Unibertsitate, Zentro eta Tituluen Erregistroan jaso eta Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzeko.
Bigarrena. Urtarrilaren 20ko 11/2009 Dekretuaren 19. artikuluak xedatutakoari jarraiki, Euskal Herriko Unibertsitateak Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailari memoria bat bidaliko dio urtero, dagozkion matrikulazio-datuei eta aurreko ikasturtean titulazio bakoitzak izandako kostu ekonomikoei buruzkoa, ikasturte akademiko bakoitzaren matrikulazio-epea bukatu ondoren eta, betiere, abenduaren 30a baino lehen. Aipatutako dekretuaren II. eta III. kapituluetan jasotako baldintzaren bat beteko ez balitz, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak unibertsitateari beharrezko neurri zuzentzaileak hartzeko eskatuko dio. Aipatutako baldintzak ez betetzen jarraituko balitz, Euskal Herriko Unibertsitateak ikasketa horri beste prozedura bat egin beharko dio, ziurtapenari eutsi ahal izateko, edo bestela, ez du berriz eskaini beharko.
Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.
Vitoria-Gasteiz, 2010eko ekainaren 17a.
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburua,
MARÍA ISABEL CELAÁ DIÉGUEZ.
Unibertsitate master ofizialaren izena Jakintza arloa
Master in language acquisition in multilingual settings (LAMS) / Hizkuntzen eskurapena testuinguru eleaniztunetan unibertsitate masterra (LAMS) Arteak eta giza zientziak
Literatura konparatua eta literatur ikasketak unibertsitate masterra Arteak eta giza zientziak
Hizkuntzalaritzako unibertsitate masterra Arteak eta giza zientziak
Ikerketa eta sormena artean unibertsitate masterra Arteak eta giza zientziak
Kuaternario unibertsitate masterra: ingurugiro aldaketak eta giza oinatza Zientziak
Laserrak eta beren aplikazioak kimikan (quimilaser) unibertsitate masterra Zientziak
Material berriak unibertsitate masterra Zientziak
Materialen fisika eta tekología unibertsitate masterra Zientziak
Elikadura eta osasuna unibertsitate masterra Osasun-zientziak
Neurozientziak unibertsitate masterra Osasun-zientziak
Gizarte komunikazioa unibertsitate masterra Gizarte-zientziak eta lege zientziak
Giza eskubideak eta botere publikoak unibertsitate masterra Gizarte-zientziak eta lege zientziak
Ikerketa ereduak eta arloak gizarte zientzietan unibertsitate masterra Gizarte-zientziak eta lege zientziak
Gazteriari buruzko ikasketak unibertsitate masterra Gizarte-zientziak eta lege zientziak
Laneko segurtasun eta osasuna unibertsitate masterra Gizarte-zientziak eta lege zientziak
Gizarte demokratikoa, estatua eta zuzenbidea unibertsitate masterra Gizarte-zientziak eta lege zientziak
Enpresa zuzendaritza berrikuntzaren eta internazionalizazioaren ikuspegitik unibertsitate masterra Gizarte-zientziak eta lege zientziak
Integrazio politikoa eta batasun ekonomikoa europar batasunean unibertsitate masterra Gizarte-zientziak eta lege zientziak
Derrigorrezko bigarren hezkuntzako eta batxilergoko, lanbide heziketako eta hizkuntzen irakaskuntzako irakasleen prestakuntza unibertsitate masterra Gizarte-zientziak eta lege zientziak
Multimedia komunikazioa UPV/EHU-EITB unibertsitate masterra Gizarte-zientziak eta lege zientziak
Konputazio ingeniaritza eta sistema adimentsuak unibertsitate masterra Ingeniaritza eta arkitektura
Zientzia eta teknologia espaziala unibertsitate masterra Ingeniaritza eta arkitektura
Gailu eta sistema fotovoltaikoak unibertsitate masterra Ingeniaritza eta arkitektura
Sistema informatiko aurreratuak unibertsitate masterra Ingeniaritza eta arkitektura
Autonomia pertsonalerako teknologian unibertsitate masterra Ingeniaritza eta arkitektura
Kontrol ingeniaritza, automatizazioa eta robotika unibertsitate masterra Ingeniaritza eta arkitektura
Ingeniaritza termikoa unibertsitate masterra Ingeniaritza eta arkitektura
Energia eraginkortasunaren ikerketa industrian, garraioan eta eraikuntzan unibertsitate masterra Ingeniaritza eta arkitektura
Energia berriztagarrien integrazioa sistema elektrikoan unibertsitate masterra Ingeniaritza eta arkitektura
DOKTOREGOAK
Doktoregoaren izena Jakintza arloa
Materialen fisika eta teknologia Zientziak
Laserrak eta beren aplikazioak kimikan (Kimilaserra) Zientziak
Kuaternarioa: ingurugiro aldaketak eta giza oinatzak Zientziak
Zientzia eta materialen teknologia Zientziak
Theoretical chemistry and computational modelling / Kimika teorikoa eta modelizazio konputazionala Zientziak
Neurozientziak Osasun-zientziak
Elikadura eta osasuna Osasun-zientziak
Ingeniaritza informatikoa Ingeniaritza eta arkitektura
Fotovoltaika eta mikroelektronika Ingeniaritza eta arkitektura
Kontrol ingeniaritza, automatizazioa eta robotika Ingeniaritza eta arkitektura
Zientzia, teknologia eta behaketa espaziala Ingeniaritza eta arkitektura
Energia berriztagarrien integrazioa sistema elektrikoan Ingeniaritza eta arkitektura
Ingeniaritza termikoa Ingeniaritza eta arkitektura
Ikerketa ereduak eta arloak gizarte zientzietan Ingeniaritza eta arkitektura
Gizarte-komunikazioa Ingeniaritza eta arkitektura
Giza eskubideak eta botere publikoak Gizarte-zientziak eta lege zientziak
Integrazio politikoa eta batasun ekonomikoa europar batasunean Gizarte-zientziak eta lege zientziak
Enpresa zuzendaritza berrikuntzaren eta internazionalizazioaren ikuspegitik Gizarte-zientziak eta lege zientziak
Gizarte demokratikoa, estatua eta zuzenbidea Gizarte-zientziak eta lege zientziak
Ikerketa eta sormena artean Arteak eta giza zientziak
Hizkuntzalaritza Arteak eta giza zientziak
Master in language acquisition in multilingual settings (LAMS) / Hizkuntzen eskurapena testuinguru eleaniztunetan (LAMS) Arteak eta giza zientziak
Literatura konparatua eta literatur ikasketak Arteak eta giza zientziak
Unibertsitate master ofizialaren izena Jakintza arloa
Euskarazko komunikazioa eta hizkuntza gutxituak unibertsitate masterra Gizarte-zientziak eta lege zientziak
Zeramikako unibertsitate masterra: artea eta funtzioa Arteak eta giza zientziak
Arkeologia profesionaleko unibertsitate masterra: arkeologia ondarearen kudeaketa osorako erremintak Arteak eta giza zientziak
Master in lenguage, cognition, action and mind studies / Hizkuntza, jakintza, ekintza eta gogamen-ikasketak Arteak eta giza zientziak
Unibertsitate master ofizialaren izena Jakintza arloa
Banka eta finantza kuantitatiboak unibertsitate masterra Gizarte-zientziak eta lege zientziak
Garaiko historia unibertsitate masterra Arteak eta giza zientziak
Unibertsitate master ofizialaren izena Jakintza arloa
Ingurugiroaren agrobiologia unibertsitate masterra Zientziak
European master in marine environment and resources / Europako masterra: itsas baliabideak eta ingurugiroa Zientziak
Ingurumenaren kutsadura eta toxikologia unibertsitate masterra Zientziak
Biodibertsitate, funtzionamendu eta ekosistemen gestioa unibertsitate masterra Zientziak
Matematikarako ikerkuntzaren hastapena unibertsitate masterra Zientziak
Eredugintza matematiko, estatistika eta konputazioa unibertsitate masterra Zientziak
Kimika aplikatua eta material polimerikoak unibertsitate masterra Zientziak
Master in nanoscience / Nanozientziako unibertsitate masterra Zientziak
Kimika sintetiko eta industriala unibertsitate masterra Zientziak
Biologia molekularra eta biomedikuntza unibertsitate masterra Zientziak
Elikadura-kalitatea eta segurtasuna unibertsitate masterra Osasun-zientziak
Farmakologia, medikamenduen garapena, balioespena eta erabilera arrazionala unibertsitate masterra Osasun-zientziak
Analisi forentsea unibertsitate masterra Osasun-zientziak
Sare mugikorretarako informazio eta komunikazio-teknologiak (SMIKT) unibertsitate masterra Ingeniaritza eta arkitektura
Hizkuntzaren azterketa eta prozesamendua unibertsitate masterra Ingeniaritza eta arkitektura
Sistema txertatuen ingeniaritza unibertsitate masterra Ingeniaritza eta arkitektura
Sistema elektroniko aurreratuak unibertsitate masterra Ingeniaritza eta arkitektura
Prozesu kimikoen ingeniaritza eta garapen jasangarria unibertsitate masterra Ingeniaritza eta arkitektura
Ingurumen-ingeniaritza unibertsitate masterra Ingeniaritza eta arkitektura
Material aurreratuen ingeniaritza unibertsitate masterra Ingeniaritza eta arkitektura
Material berriztagarrien ingeniaritza unibertsitate masterra Ingeniaritza eta arkitektura
Ingeniaritza mekanikoa: diseinua eta ekoizpena unibertsitate masterra Ingeniaritza eta arkitektura
Ingeniaritza energetikoa iraunkorra unibertsitate masterra Ingeniaritza eta arkitektura
Internacional master in sociology of law / Lege soziologiaren nazioarteko masterra Gizarte-zientziak eta lege zientziak
Ikasketa feministak eta generokoak unibertsitate masterra Gizarte-zientziak eta lege zientziak
Migrazioak: migrazio-prozesuen jakintza eta gestioa unibertsitate masterra Gizarte-zientziak eta lege zientziak
Nazioarteko ikasketak unibertsitate masterra Gizarte-zientziak eta lege zientziak
Garapena eta nazioarteko lankidetza unibertsitate masterra Gizarte-zientziak eta lege zientziak
Globalizazioa eta garapena unibertsitate masterra Gizarte-zientziak eta lege zientziak
Partaidetza eta komunitate-garapena unibertsitate masterra Gizarte-zientziak eta lege zientziak
Berrikuntza eta jakintzaren gestioa unibertsitate masterra Gizarte-zientziak eta lege zientziak
Giza baliabideen eta enpleguaren kudeaketa unibertsitate masterra Gizarte-zientziak eta lege zientziak
Master in economics: empirical applications and policies / Ekonomia: aplikazio enpirikoak eta politikoak masterra Gizarte-zientziak eta lege zientziak
Banka eta finantza kuantitatiboak unibertsitate masterra Gizarte-zientziak eta lege zientziak
Ekonomi integrazioa unibertsitate masterra Gizarte-zientziak eta lege zientziak
Ekonomia: ekonomia analisirako tresnak unibertsitate masterra Gizarte-zientziak eta lege zientziak
Finantzak eta finantza-zuzendaritza unibertsitate masterra Gizarte-zientziak eta lege zientziak
Globalizazioa: gizarte prozesuak eta ekonomia politika unibertsitate masterra Gizarte-zientziak eta lege zientziak
Psikologia: gizabanakoa, taldea, antolamendua eta kultura unibertsitate masterra Gizarte-zientziak eta lege zientziak
Psikodidaktika: hezkuntzaren psikologia eta berariazko didaktikak unibertsitate masterra Gizarte-zientziak eta lege zientziak
Mundu globalerako filosofia unibertsitate masterra Arteak eta giza zientziak
Filosofia, zientzia eta balioak unibertsitate masterra Arteak eta giza zientziak
Garaiko historia unibertsitate masterra Arteak eta giza zientziak
Europa eta mundu atlantikoa: boterea, kultura eta gizartea unibertsitate masterra Arteak eta giza zientziak
Hizkuntzalaritza eta euskal filologia uniberstitate masterra Arteak eta giza zientziak
Ikuskizunaren arte eta zientziak unibertsitate masterra Arteak eta giza zientziak
DOKTOREGOAK
Doktoregoaren izena Jakintza arloa
Ingurugiroaren agrobiologia Zientziak
Marine environment and resources / Itsas baliabideak eta ingurugiroa Zientziak
Ingurumenaren kutsadura eta toxikologia Zientziak
Biodibertsitate, funtzionamendu eta ekosistemen gestioa Zientziak
Matematikak Zientziak
Physics of nanostroctures and advanced materiales / Nanoegituren fisika eta materialak aurreratuak Zientziak
Kimika aplikatua eta material polimerikoak Zientziak
Kimika sintetikoa eta industriala Zientziak
Biologia molekularra eta biomedikuntza Zientziak
Elikadura kalitatea eta segurtasuna Osasun-zientziak
Medikamenduen garapena, balioespena eta erabilera arrazionala Osasun-zientziak
Farmakologia Osasun-zientziak
Analisi forentsea Osasun-zientziak
Sare mugikorretarako informazio eta komunikazioaren teknologiak Ingeniaritza eta arkitektura
Hizkuntzaren azterketa eta prozesamendua Ingeniaritza eta arkitektura
Sistema elektroniko aurreratuak Ingeniaritza eta arkitektura
Prozesu kimikoen ingeniaritza eta garapen jasangarria Ingeniaritza eta arkitektura
Ingurumen-ingeniaritza Ingeniaritza eta arkitektura
Material aurreratuen ingeniaritza Ingeniaritza eta arkitektura
Material berriztagarrien ingeniaritza Ingeniaritza eta arkitektura
Ingeniaritza mekanikoa Ingeniaritza eta arkitektura
Sociology of law / Lege soziologia Gizarte-zientziak eta lege zientziak
Ikerketa feministak eta generokoak Gizarte-zientziak eta lege zientziak
Nazioarteko ikasketak Gizarte-zientziak eta lege zientziak
Garapenari buruzko ikasketak Gizarte-zientziak eta lege zientziak
Economics analysis and policies / Analisi ekonomikoa eta politikak Gizarte-zientziak eta lege zientziak
Banka eta finantza kuantitatiboak Gizarte-zientziak eta lege zientziak
Ekonomi integrazioa Gizarte-zientziak eta lege zientziak
Ekonomia: ekonomi analisirako tresnak Gizarte-zientziak eta lege zientziak
Globalizazioa: gizarte prozesuak eta ekonomia politika Gizarte-zientziak eta lege zientziak
Psikologia: gizabanakoa, taldea, antolamendua eta kultura Gizarte-zientziak eta lege zientziak
Psikodidaktika: hezkuntzaren psikologia eta berariazko didaktikak Gizarte-zientziak eta lege zientziak
Mundu globalerako filosofia Arteak eta giza zientziak
Filosofia, zientzia eta balioak Arteak eta giza zientziak
Garaiko historia Arteak eta giza zientziak
Europa eta mundu atlantikoa: boterea, kultura eta gizartea Arteak eta giza zientziak
Hizkuntzalaritza eta euskal filologia Arteak eta giza zientziak
Unibertsitate master ofizialaren izena Jakintza arloa
Euro MPM proiektuen zuzendaritzaren europako masterra Ingeniaritza eta arkitektura
Multimedia kazetaritza unibertsitate masterra Gizarte-zientziak eta lege zientziak
Teknologiak eta inguruamenaren kudeaketa unibertsitate masterra Ingeniaritza eta arkitektura
DOKTOREGOA
Doktoregoaren izena Jakintza arloa
Proiektuen zuzendaritza. -Euro MPM Ingeniaritza eta arkitektura
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia
- Ikus: AGINDUA, 2015eko maiatzaren 29koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena. Honen bidez, baimena ematen da Euskal Herriko Unibertsitateko masterreko ikasketa ofizial bat kentzeko eta beste bat ezartzeko.
- Zuzendutakoa: HUTSEN ZUZENKETA, ondoko ebazpenarena: «Ebazpena, 2010eko ekainaren 17koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena. Honen bidez, Euskal Herriko Unibertsitateko master eta gradu-ondoko ikasketa ofizialak, ezarri, aldatu eta kentzeko baimena e
- Zuzendutakoa: HUTSEN ZUZENKETA, ondoko aginduarena: «Agindua, 2010eko ekainaren 17koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena. Honen bidez, Euskal Herriko Unibertsitateko master eta gradu-ondoko ikasketa ofizialak ezarri, aldatu eta kentzeko baimena emat


