Euskadi.eus
  • AGINDUA, 2010eko ekainaren 23koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena, beka hauek emateko deialdia egiten duena: orokorrak; eguneroko garraioa ordaintzekoak; eta gutxitasuna duten ikasleen garraioa ordaintzekoak (2010-2011 ikasturtean unibertsitate-ikasketak eta goi-mailako ikasketak egin ditzaten). - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2010eko ekainaren 23koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena, beka hauek emateko deialdia egiten duena: orokorrak; eguneroko garraioa ordaintzekoak; eta gutxitasuna duten ikasleen garraioa ordaintzekoak (2010-2011 ikasturtean unibertsitate-ikasketak eta goi-mailako ikasketak egin ditzaten).

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 131
  • Hurrenkera-zk.: 3362
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2010/06/23
  • Argitaratze-data: 2010/07/09

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua; Garraio eta herri lanak; Hezkuntza
  • Azpigaia: Gizarte Gaiak; Herri Administrazioa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Abenduaren 18ko 3/1979 Lege Organikoaren bidez onartuko Euskal Herriko Autonomi Estatutuaren 16. artikuluak ezartzen duenez, «Konstituzioaren lehen xedapen gehigarrian erabakitzen dena aplikatzeko, irakaskuntza, zabalera, maila, gradu, era eta espezialitate guztietan, Euskal Herriko Komunitate Autonomoaren konpetentziapean dago, Konstituzioaren 27. artikuluaren eta berori zehaztuko duten Lege Organikoei, haren 149.1.30 artikuluak Estatuari ematen dizkion ahalmenei eta guztiori betetzeko eta bermatzeko behar den goi inspekzioari kalterik egiteke».

Uztailaren 2ko 181/1985 Dekretuak Unibertsitate gaiari buruzko 1985eko martxoaren 25eko Aginte Eskuraketetarako Bitariko Batzordearen Erabakia argitaratzea onartzen du, maiatzaren 25eko 1014/1985 Errege Dekretuak dionari jarraiki. Errege Dekretu horren eranskineko B.2 puntuak, Unibertsitate-gaietan Estatuaren egitekoak eta zerbitzuak Euskal Autonomia Erkidegoari eskualdatzeari buruzkoak, hauxe ezartzen du: administrazio-egoitza erkidego honetan duten goi-mailako irakaskuntzako ikasleei zuzendutako deialdien arautze eta kudeaketa aipatu Erkidegoari eskualdatzen zaio.

Era berean, otsailaren 25eko 3/2004 Legeak, Euskal Unibertsitate Sistemarenak, bere 8., 38. eta 44. artikuluetan arautu du beka eta ikasketetarako laguntzei dagokiena, eta honako hau ezarri du: unibertsitateen gaietan eskumenak dituen Eusko Jaurlaritzako Sailari dagokiola oinarrizko legedian bekei, kredituei eta ikasketetarako laguntzei buruz ezarritako sistema orokorra arau bidez garatzea.

Horrez gain, otsailaren 25eko 3/2004 Legeak, Euskal Unibertsitate Sistemarenak, bere 8.2 artikuluan ezarri du Jaurlaritzak bermatu egingo duela gutxitasunak dituzten pertsonak unibertsitate-sisteman sartzea, horretarako behar adina arau garatuta, eta, horrez gain, aukera-berdintasuneko politikak bultzatuko dituela ikasleei bekak, laguntzak eta maileguak eskainiz.

Hori guztia dela eta, kontuan hartuz diru-laguntzen inguruan indarrean den legerian jasotzen dena Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onartu zuen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuaren VI. tituluan eta VII. tituluaren III. kapituluan, batetik, eta, bestetik, Euskal Autonomia Erkidegoaren 2010eko ekitaldiko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen abenduaren 23ko 2/2009 Legea, honako hau

  1. Helburu hori izanik eta Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorretan horretarako ezarritako aurrekontu-sailen kargura, bekaren arabera zenbateko hauek emango dira:

    1. Beka orokorretarako, 25.153.357 euro bideratuko dira. Horietarik 12.453.357 euro, 2010eko ekitaldian hartzen diren laguntza-ebazpenak finantzatzeko erabiliko dira. Gainerakoa (12.700.000 euro), berriz, 2011ko ekitaldian hartzen diren laguntza-ebazpenak finantzatzeko erabiliko dira; horretarako, 2011. urterako kreditu egokia eta nahikoa egon behar du, Ogasun eta Herri Administrazio sailburuaren 2007ko apirilaren 26ko Aginduan ezarritakoarekin bat etorriz. Agindu horrek, hain zuzen, Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kargura egindako gastu-espedienteen aurretiazko izapidetzea arautu zuen.

    2. Eguneroko garraioa ordaintzeko bekarako 161.799 euro bideratuko dira.

    3. Gutxitasuna duten ikasleen garraioa ordaintzeko bekarako 100.000 euro bideratuko dira.

  2. Kopuru horiek, dena den, aldatu egin ahal izango dira, eskatutako laguntzen zenbateko osoa kontuan hartuta, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren beste laguntza-programa batzuk bete ondoren agortu gabe geratu diren aurrekontu-baliabideen arabera, eta horiek ebatzi baino lehenago. Horren berri Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordeak emango du ebazpen baten bitartez; era berean, deialdi honetako funtsak agortzen badira, horren berri ere emango da.

Kontuan hartuz zer dioten abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoak Datu Pertsonalak Babesteari buruzkoak, eta otsailaren 25eko 2/2004 Legeak Titulartasun Publikoko Datu Pertsonalen Fitxategiei buruzkoak eta Datuak Babesteko Euskal Agentzia Sortzeari buruzkoak, eskaeraren inprimakiko datu pertsonalak Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko datu pertsonalen fitxategi automatizatuan sartuko dira.

Eskabidea sinatu duten pertsona fisikoak ez diren hirugarren pertsonen datu pertsonalak fitxategi automatizatu horretan bertan barneratuko dira eta, beraz, haiek horren berri eman beharko diete hirugarren horiei datuak eskaeraren inprimakian adierazi aurretik.

Indarrean dagoen legeriak pertsona fisiko interesatuei aitortzen die datuak ikusteko, zuzentzeko, ezabatzeko eta horien aurka egiteko eskubideak eta horiek erabiltzeko Unibertsitate eta Ikerketa Sailburuordetzara jo behar da: Donostia kalea, 1 - 01010 Vitoria-Gasteiz.

Lehenengoa. Unibertsitate eta Ikerketa sailburuordeari baimena ematen zaio Agindu honetan xedatutakoa betearazteko beharrezko instrukzioak eman ditzan.

Bigarrena. Agindu honen kontra, administrazio-bidea agortzen baitu, interesdunek aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuari, hilabeteko epean, Agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita. Bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango dute, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Sailean, aipatutako aldizkari ofizialean argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita, bi hilabeteko epean.

Hirugarrena. Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera izango du eragina.

Vitoria-Gasteiz, 2010eko ekainaren 23a.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburua,

MARÍA ISABEL CELAÁ DIÉGUEZ.

  1. Deialdi honek goi-mailako irakaskuntzetako ikasleei bekak ematea du xede, hain zuzen, Euskal Autonomia Erkidegoan administrazio-egoitza izan eta 2010-2011 ikasturtean unibertsitateko edo goi-mailako ikasketa hauetakoren bat egingo dutenei:

    1. Unibertsitateko gradu-titulu ofiziala lortzera bideratutako ikasketak.

    2. Unibertsitateko master-titulu ofiziala lortzera bideratutako ikasketak.

    3. Unibertsitateko diplomadun, arkitekto tekniko, ingeniari tekniko, lizentziadun, arkitekto eta ingeniari tituluak lortzera bideratutako ikasketak.

    4. Unibertsitate-ikasketetako bigarren zikloren batera sartzeko beharrezko egokitze-kurtsoak eta prestakuntza osagarriak.

    5. 25 urte baino gehiagokoak unibertsitatean sartzeko prestatzeko kurtsoak, bertaratzea eskatzen ez duten unibertsitateetan emandakoak.

    6. Goi-mailako arte-ikasketak.

    7. Maila akademikoari dagokionez ofizialki unibertsitateko lizentziadun edo diplomadunen baliokidetzat jotzen diren titulazioak lortzera bideratutako bestelako goi-mailako ikasketak.

  2. Beka hauek diru-laguntza izaerakoak dira. Agindu honetan araubide juridikoari buruz xedatzen ez denerako, hau aplikatuko da: azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuak onartu zuen Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina, eta, bereziki, Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioaren laguntza eta diru-laguntzen erregimenari eta arau-hausteen eta zigorren erregimenari buruzko xedapenak.

Lau beka-mota ezarri dira ikasleentzat:

  1. Beka orokorra, Unibertsitateko gradu-titulu ofiziala lortzera bideratutako ikasketak egiteko.

  2. Beka orokorra, 1. artikuluan adierazitako ikasketak egiteko, gradu-tituluko ikasketetarako izan ezik.

  3. Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateetako ikasleen eguneroko garraio-gastuak ordaintzeko beka.

  4. Gutxitasunen bat duten Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateetako ikasleen garraio-gastuak ordaintzeko beka.

Hauek dira bekaren osagaiak:

  1. Soldata: gradu-tituluko ikasketa presentzialak egiten ari diren ikasleei soilik emango zaie laguntza hau.

    Bekaren osagai hori emateko, familiaren errenta ezin da 11. artikuluan zehaztutako 1. muga baino handiagoa izan.

    Laguntza hori ez da bateragarria materialerako eta hiri barruko joan-etorrietarako laguntzarekin.

  2. Joan-etorriak Euskal Autonomia Erkidegoan:

    1. Hirien arteko joan-etorriak: ikastetxerako joan-etorriak direla-eta sortutako gastuak ordaintzen laguntzera bideratutako laguntza da.

      Ikasketa presentzialak egiten dituzten ikasleei dagokienez, jarraian adierazitako eskalaren arabera banatuko da laguntza:

      5 eta 10 kilometro artean.

      10 kilometro baino gehiago eta 30 kilometrora arte.

      30 kilometro baino gehiago eta 50 kilometrora arte.

      50 kilometro baino gehiago.

      Hori hala izanik, eskaera egin duen pertsonak ohiko bizileku duen herriaren eta unibertsitatea dagoen herriaren arteko distantzia hartuko da kontuan.

      Ikasketa ez-presentzialak egiten dituzten ikasleek laguntza berezia jasotzeko eskubidea izango dute, hiriarteko joan-etorriak direla-eta sortutako gastuak ordaintzeko.

      Bekaren osagai hori emateko, familiaren errenta ezin da 11. artikuluan zehaztutako 2. muga baino handiagoa izan.

      Hiriarteko joan-etorrietarako laguntza eta egoitzarako laguntza ez dira bateragarriak izango. Bide beretik, ez dira bateragarriak izango hiriarteko joan-etorrietarako laguntza eta hiri barruko joan-etorrietarako laguntza.

    2. Hiri barruko joan-etorriak: hiri barruko joan-etorrietarako diru-laguntza honako kasu hauetan bakarrik izango da bidezkoa: ikastetxera joan ahal izateko garraiobide publiko bat baino gehiago erabili behar denean eta ikastetxearen kokalekua dela-eta hori ezinbestekoa denean.

      Bekaren osagai hori emateko, familiaren errenta ezin da 11. artikuluan zehaztutako 3. muga baino handiagoa izan.

      Diru-laguntza hori ez zaie emango ikasketa ez-presentzialak egiten dituztenei.

    3. Egoitza: egoitzarako laguntza da ikasturteak irauten duen bitartean bizitokiz aldatzeak dakartzan gastuak ordaintzen laguntzera bideratzen dena. Bizitokiz aldatu dela behar bezala egiaztatu behar da. Familiaren bizitokiaren eta ikastetxeak kokaleku duen herriaren arteko distantzia 50 kilometro baino txikiagoa bada eta ikastordu gutxi badira, egiaztatu egin beharko da ikasturtearen joanean familiaren bizitokitik kanpo bizitzea ezinbestekoa dela, dauden komunikabideak horretarako nahikoak ez direla eta. Bekaren osagai hori emateko, ezinbestekoa da ikasketa presentzialak egitea, eta, halaber, familiaren errenta ezin da 11. artikuluan zehaztutako 3. muga baino handiagoa izan.

      Diru-laguntza hori ez da emango ikasketa ez-presentzialak egiteko.

  3. Euskal Autonomia Erkidegotik kanpoko joan-etorriak:

    1. Joan-etorriak: ikastetxerako joan-etorriak direla-eta sortutako gastuak ordaintzen laguntzera bideratutako laguntza da. Bekaren osagai hori emateko, ezinbestekoa da ikasketa presentzialak egitea, eta, halaber, familiaren errenta ezin da 11. artikuluan zehaztutako 2. muga baino handiagoa izan.

    2. Egoitza: egoitzarako laguntza da ikasturteak irauten duen bitartean bizitokiz aldatzeak dakartzan gastuak ordaintzen laguntzera bideratzen dena. Bizitokiz aldatu dela behar bezala egiaztatu behar da. Familiaren bizitokiaren eta ikastetxeak kokaleku duen herriaren arteko distantzia 50 kilometro baino txikiagoa bada eta ikastordu gutxi badira, egiaztatu egin beharko da ikasturtearen joanean familiaren bizitokitik kanpo bizitzea ezinbestekoa dela, dauden komunikabideak horretarako nahikoak ez direla eta. Bekaren osagai hori emateko, ezinbestekoa da ikasketa presentzialak egitea, eta, halaber, familiaren errenta ezin da 11. artikuluan zehaztutako 3. muga baino handiagoa izan.

  4. Material didaktikoa: material didaktikorako laguntza liburuak eta/edo ikasketak egiteko beharrezkoa den gainerako materiala erosteak dakartzan gastuak ordaintzen laguntzera bideratuko da.

    Material didaktikorako laguntza ez da bateragarria soldata osagaiari dagokion laguntzarekin.

    Bekaren osagai hori emateko, familiaren errenta ezin da 11. artikuluan zehaztutako 3. muga baino handiagoa izan.

  5. Matrikula: behin betiko bekaduntzat jotzen diren unibertsitateko ikasleei emango zaie matrikularako laguntza. Halaber, hori bera lortu ahal izango dute goi-mailako arte-ikasketak egiten dituzten ikasleek ere, baldin eta Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren mendeko ikastetxeetan ikasten badute edo ikastetxeen titulartasuna euskal sektore publikoaren erakunde publiko edo pribatuena bada. Laguntza bideratzeko orduan, laguntzaren zenbateko bereko konpentsazio-bideak erabiliko dira laguntza jaso gabe geratzen diren erakundeekin.

    Bekaren osagai hori emateko, familiaren errenta ezin da 11. artikuluan zehaztutako 3. muga baino handiagoa izan.

  6. Laguntza berezia gutxitasunen bat duten ikasleentzat: gutxitasun-maila % 65ekoa edo hortik gorakoa duten ikasleek % 50 murriztu ahal izango dute ikasketa-karga.

    Matrikula-murrizketa erabiliz gero, laguntzaren zenbatekoa, matrikularako laguntza izan ezik, % 50 gehitu daiteke.

    Bekaren osagai hori emateko, familiaren errenta ezin da 11. artikuluan zehaztutako 3. muga baino handiagoa izan.

Hauek dira bekaren osagaiak:

  1. Konpentsaziokoa: konpentsazio-laguntza osagarria da eskaera egin duen pertsonak ikasten jarraitzeak familiei sortzen dizkien desabantaila ekonomikoak arintzera bideratzen dena. Nolanahi ere, laguntza hau emateko frogagirien bidez egiaztatu beharko da familiaren egoera sozioekonomikoa. Familiaren diru-sarrerei buruzko datu ekonomikoak argi egiaztatu beharko dira, eta bat etorri beharko dute familia-egoeratik ondorioztatu daitezkeen gastuekin.

    Bekaren osagai hori emateko, familiaren errenta ezin da 11. artikuluan zehaztutako 1. muga baino handiagoa izan.

  2. Joan-etorriak Euskal Autonomia Erkidegoan:

    1. Hiriarteko joan-etorriak: ikastetxerako joan-etorriak direla-eta ikasleari sortzen zaizkion gastuak ordaintzen laguntzera bideratuko da laguntza.

      Ikasketa presentzialak egiten dituzten ikasleei dagokienez, jarraian adierazitako eskalaren arabera banatuko da laguntza:

      5 eta 10 kilometro artean.

      10 kilometro baino gehiago eta 30 kilometrora arte.

      30 kilometro baino gehiago eta 50 kilometrora arte.

      50 kilometro baino gehiago.

      Hori hala izanik, eskaera egin duen pertsonak ohiko bizileku duen herriaren eta unibertsitatea dagoen herriaren arteko distantzia hartuko da kontuan.

      Ikasketa ez-presentzialak egiten ari diren ikasleek edo karrera-amaierako proiektua ikasturte osoz egiten ari direnek laguntza berezia jasotzeko eskubidea izango dute, hiribarruko joan-etorriak direla-eta sortutako gastuak ordaintzeko.

      Bekaren osagai hori emateko, familiaren errenta ezin da 11. artikuluan zehaztutako 2. muga baino handiagoa izan.

      Hiriarteko joan-etorrietarako laguntza eta egoitzarako laguntza ez dira bateragarriak izango. Bide beretik, ez dira bateragarriak izango hiriarteko joan-etorrietarako laguntza eta hiri barruko joan-etorrietarako laguntza.

    2. Hiri barruko joan-etorriak: hiri barruko joan-etorrietarako diru-laguntza honako kasu hauetan bakarrik izango da bidezkoa: ikastetxera joan ahal izateko garraiobide publiko bat baino gehiago erabili behar denean eta ikastetxearen kokalekua dela-eta hori ezinbestekoa denean.

      Bekaren osagai hori emateko, familiaren errenta ezin da 11. artikuluan zehaztutako 3. muga baino handiagoa izan.

      Diru-laguntza hori ez zaie emango ikasketa ez-presentzialak egiten dituztenei.

    3. Egoitza: egoitzarako laguntza da ikasturteak irauten duen bitartean bizitokiz aldatzeak dakartzan gastuak ordaintzen laguntzera bideratzen dena. Bizitokiz aldatu dela behar bezala egiaztatu behar da. Familiaren bizitokiaren eta ikastetxeak kokaleku duen herriaren arteko distantzia 50 kilometro baino txikiagoa bada eta ikastordu gutxi badira, egiaztatu egin beharko da ikasturtearen joanean familiaren bizitokitik kanpo bizitzea ezinbestekoa dela, dauden komunikabideak horretarako nahikoak ez direla eta. Bekaren osagai hori emateko, familiaren errenta ezin da 11. artikuluan zehaztutako 3. muga baino handiagoa izan.

      Laguntza hori ez zaie emango ikasketa ez-presentzialak egiten dituztenei, ez eta karrera-amaierako proiektua egiten ari direnei ere.

  3. Euskal Autonomia Erkidegotik kanpoko joan-etorriak:

    1. Joan-etorriak: ikastetxerako joan-etorriak direla-eta ikasleari sortzen zaizkion gastuak ordaintzen laguntzera bideratuko da laguntza. Bekaren osagai hori emateko, familiaren errenta ezin da 11. artikuluan zehaztutako 2. muga baino handiagoa izan.

      Laguntza hori ez zaie emango ikasketa ez-presentzialak egiten dituztenei, ez eta karrera-amaierako proiektua egiten ari direnei ere.

    2. Egoitza: egoitzarako laguntza da ikasturteak irauten duen bitartean bizitokiz aldatzeak dakartzan gastuak ordaintzen laguntzera bideratzen dena. Bizitokiz aldatu dela behar bezala egiaztatu behar da. Familiaren bizitokiaren eta ikastetxeak kokaleku duen herriaren arteko distantzia 50 kilometro baino txikiagoa bada eta ikastordu gutxi badira, egiaztatu egin beharko da ikasturtearen joanean familiaren bizitokitik kanpo bizitzea ezinbestekoa dela, dauden komunikabideak horretarako nahikoak ez direla eta. Bekaren osagai hori emateko, familiaren errenta ezin da 11. artikuluan zehaztutako 3. muga baino handiagoa izan.

      Laguntza hori ez zaie emango ikasketa ez-presentzialak egiten dituztenei, ez eta karrera-amaierako proiektua egiten ari direnei ere.

  4. Matrikula: behin betiko bekaduntzat jotzen diren unibertsitateko ikasleei emango zaie matrikularako laguntza. Halaber, hori bera lortu ahal izango dute goi-mailako arte-ikasketak egiten dituzten ikasleek ere, baldin eta Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren mendeko ikastetxeetan ikasten badute edo ikastetxeen titulartasuna euskal sektore publikoaren erakunde publiko edo pribatuena izan eta ikastetxeak Euskal Autonomia Erkidegoan badaude. Laguntza bideratzeko orduan, laguntzaren zenbateko bereko konpentsazio-bideak erabiliko dira laguntza jaso gabe geratzen diren erakundeekin.

    Bekaren osagai hori emateko, familiaren errenta ezin da 11. artikuluan zehaztutako 3. muga baino handiagoa izan.

  5. Material didaktikoa: material didaktikorako laguntza liburuak eta/edo ikasketak egiteko beharrezkoa den gainerako materiala erosteak dakartzan gastuak ordaintzen laguntzera bideratuko da.

    Bekaren osagai hori emateko, familiaren errenta ezin da 11. artikuluan zehaztutako 3. muga baino handiagoa izan.

  6. Karrera-amaierako proiektua: bekaren osagai hau 1.c artikuluan adierazitako ikasketa teknikoak egiten ari diren ikasleei emango zaie, baldin eta proiektu hori gainditzea ezinbestekoa bada dagokion titulua lortzeko.

    Laguntza hori ez da bidezkoa izango, baldin eta karrerako- amaierako proiektua ikasketa-planeko irakasgai arrunta bada edo karrerako kurtsoetakoren batekin batera egiten bada. Salbuespen gisa, diru-laguntza hori eskuratu ahal izango dute ikasleek, baldin eta karrera amaitzeko karrera-amaierako proiektua bakarrik falta badute.

    Bekaren osagai hori emateko, familiaren errenta ezin da 11. artikuluan zehaztutako 3. muga baino handiagoa izan.

  7. Laguntza berezia gutxitasunen bat duten ikasleentzat: gutxitasun-maila % 65ekoa edo hortik gorakoa duten ikasleek % 50 murriztu ahal izango dute ikasketa-karga.

    Matrikula-murrizketa erabiliz gero, laguntzaren zenbatekoa, matrikularako laguntza izan ezik, % 50 gehitu daiteke.

    Bekaren osagai hori emateko, familiaren errenta ezin da 11. artikuluan zehaztutako 3. muga baino handiagoa izan.

Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateetako ikasleei beren ohiko bizilekua dagoen herritik ikastera joateak eragindako eguneroko garraio-gastua ordaintzera bideratutako beka da, hain zuzen, 2010-2011 ikasturterako.

Ohiko bizitokia dagoen herriaren eta unibertsitateak kokaleku duen herriaren arteko distantzia 10 kilometrokoa edo gehiagokoa izan behar du. Distantzia hori kalkulatzeko errepidez dagoen ibilbide laburrena hartuko da kontuan, hain zuzen, eskaera egin duen pertsonaren ohiko bizilekua dagoen herriaren eta unibertsitateak kokaleku duen herriaren artekoa.

Ibilbide bakoitzeko gehienez 110 kilometroko distantzia zenbatuko da.

Bekaren osagai hori emateko, familiaren errenta ezin da 11. artikuluan zehaztutako 3. muga baino handiagoa izan.

Gutxitasunak dituzten Euskal Autonomia Erkidegoko ikasleei ohiko bizilekutik unibertsitatera joateak eragindako garraio-gastuak ordaintzen laguntzera bideratuko da beka, baldin eta gutxitasuna dela-eta garraiobide normalizatuak modu autonomoan ezin badituzte erabili. 2010-2011 ikasturterako izango da beka.

Pertsona horiei dagokien Foru Aldundiko Balorazio eta Orientazio Unitateak muga hauek aitortu behar dizkie:

  1. % 33ko minusbaliotasun-maila edo hortik gorakoa.

  2. Abenduaren 23ko 1971/1999 Errege Dekretuaren 5. artikuluko 4.b) paragrafoan ezarritakoaren araberako ezintasuna izatea. Haren bidez, hain zuzen, minusbaliotasunaren maila onartzeko, aitortzeko eta kalifikatzeko prozesua arautu zen.

  3. Hala badagokio, beste hirugarren pertsona baten beharra, minusbaliotasunaren maila onartzeko, aitortzeko eta kalifikatzeko prozesua arautu zuen abenduaren 23ko 1971/1999 Errege Dekretuaren 5. artikuluko 4.a) paragrafoan ezarritakoaren arabera, edo apirilaren 20ko 504/2007 Errege Dekretuaren I. eranskinean ezarritakoaren arabera. Azken horren bidez onartu zen mendekotasuna duten pertsonen balorazio-baremoa, abenduaren 14ko 39/2006 Legeak ezarritakoa, autonomia pertsonalaren sustapenari eta mendekotasuna duten pertsonentzako laguntzari buruzkoak.

    Beka hori ematea ez dago ez baldintza ekonomikoen ez baldintza akademikoen baitan.

Baldintza hauek bete beharko dira bekak eskuratu ahal izateko:

  1. Euskal Autonomia Erkidegoko udalerriren batean erroldatuta egotea, 2009ko abenduaren 31n.

  2. 2010-2011 ikasturtearen joanean 1. artikuluan adierazitako ikasketaren bat egitea.

  3. Eskaria egin duen pertsona atzerritarra bada, egoitza-baimena Espainian izatea eta Euskal Autonomia Erkidegoko Foru Ogasunean zergapekoa izatea 2009ko ekitaldian.

  4. Ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak eskuratzeko zigor penaletik edo administratibotik ezintasunaz, ezta halakorik eskuratzeko legezko inolako debekurik ere, sexu-bereizkeriagatiko debekuak barne, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen azken xedapenetako seigarrenean zehaztutakoarekin bat etorriz.

  5. Ez edukitzea behar beka edo laguntza eskatu den ikasketari dagokion tituluaren maila bereko edo maila handiagoko titulua, ez eta horietako edozein lortzeko legezko baldintzak betetzea ere.

  6. Agindu honetan adierazitako baldintza espezifikoak betetzea.

1. 2. artikuluan adierazitako bekak ez dira bateragarriak beren artean, artikulu horren 4. paragrafoan adierazitako beka izan ezik, aipatu ditugun guztiekin baita bateragarria.

  1. Aldi berean ikasketa bat baino gehiago eginez gero, ezin izango da beka bat baino gehiago jaso.

  2. Agindu honen bidez deitutako bekak ez dira bateragarri izango Sail honek, estatuak edo beste entitate edo erakunde publiko nahiz pribaturen batek deitutakoekin, horien deialdiek bateragarritasuna berariaz baimentzen dutenean izan ezik. Bateragarritasun hori eraginkorra izan dadin, Sail honetako Unibertsitate Zuzendaritzari eskatu beharko dio baimena bekadunak edo deia egiten duen entitateak.

    Unibertsitateko edo goi-mailako ikasketak egiteko lortutako laguntza guztien zenbatekoa ezingo da ikasketen benetako kostua baino handiagoa izan.

  3. Deialdi orokor honetako bekak bateragarri izango dira Sailak deitutako lankidetza-bekekin eta nazioarteko mugikortasunaren bekekin eta Sokrates-Erasmus bekekin. Era berean, matrikula-laguntzak eta material didaktikoetarako laguntzak bateragarriak izango dira Seneka bekarekin.

Gutxitasuna duten Euskal Autonomia Erkidegoko ikasleen garraio-gastuetarako beka, duen izaera eta aplikazioa dela eta, bateragarria izango da Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren beka eta laguntzekin, helburu bererako jaso daitezkeen beste batzuekin, baldin eta diru-sarrera guztien zenbateko osoak ez badu joan-etorriak eragindako kostu guztia gainditzen. Hori gertatuz gero, laguntza murriztu egingo da, dagokion muga berdindu arte.

Beka lortu ahal izateko, eskaera egin duen pertsonak kapitulu honetan barne hartutako betebehar ekonomikoak, familiaren errentaren eta ondarearen ingurukoak bete beharko ditu.

  1. Deialdi honetan aipatzen den familiaren errenta eta familiaren ondarea kalkulatzeko, honako hauek hartzen dira familiako kide konputagarritzat: aita, ama eta, hala badagokio, legezko tutorea edo adin txikikoaren zaintzaz eta babesaz arduratzen den pertsona, eskaera egin duen pertsona, familiaren bizitokian bizi diren hogeita bost urtetik beherako anai-arreba ezkongabeak edo zaharragoak, gorputz, buru eta zentzumen urrikoak direnean. Halaber, konputagarriak izan daitezke etxebizitza berean bizi diren gurasoen aurrekoak, bertan bizi direla udal-egiaztagiriaren bidez ziurtatzen badute. Hori guztia 2009ko abenduaren 31ko datuetan oinarrituta.

  2. Familiako kide konputagarritzat joko da, halaber, eskaera egin duen pertsonaren familiak legez edo egitez hartu duen eta familiaren kontura bizi den hogeita bost urte baino gutxiagoko pertsona, bizikidetza hori behar bezala justifikatzen eta egiaztatzen bada betiere.

  3. Gurasoak dibortziatuta edo bananduta badaude, ez da kide konputagarritzat joko eskaera egin duen pertsonarekin bizi ez den bikotekidea. Dena dela, kide horrek emandako konpentsazio-pentsioak edo mantenu-pentsioak eskaera egin duen pertsonaren familia-unitateko diru-sarreratzat hartuko dira.

    Berriz ezkontzearen edo egitezko elkarbizitzaren edo antzeko egoeraren ondorioz familiaren etxebizitzan bizi den pertsona ere kide konputagarritzat joko da eta horren errenta eta ondareak familiaren errenta eta ondareekin batera zenbatuko dira.

  4. Eskaera egin duen pertsonak ekonomikoki familiaren mende ez dagoela badio, bere egoera zibila edozein dela ere, honako hauek egiaztatu beharko ditu, hautespen-epaimahaiak adierazitakoaren arabera: zein egoeratan dagoen eta non bizi den (beken ondorioetarako, ikasleak ikasturtean zehar erabiltzen duen etxebizitza hartuko da helbidetzat), etxebizitzaren jabetza-titulua edo alokairuaren ordainagiria, baita bizitzeko dituen diru-iturriak ere. Ez baditu egiaztatzen xehetasun horiek, ukatu egingo da eskaera. Horrelakoetan, honako hauek joko dira kide konputagarritzat: eskatzailea eta bere ezkontidea edo, hala badagokio, izatezko bikotea denean, bikotekidea, seme-alabak, eta, honelakorik badago, baita etxe berean bizi diren aurreko belaunaldietakoak ere.

  5. Beka eskatu duen pertsona harrera egoeran badago, adinez nagusia bada, ulertuko da ez dagoela familia-unitatean sartuta.

  1. Agindu honen bidez deitutako bekak emateko familiaren errenta-muga hauek zehaztu dira:

    Kontuan hartzen diren familiako kideak

    Número de miembros computables 1. muga

    Umbral 1

    (euro) / (euros)

    1

    2

    3

    4

    5

    6

    7

    8 3.962

    646

    143

    613

    076

    463

    773

    009

    235 euro gehituko dira beste kide konputagarri bakoitzeko.

    Kontuan hartzen diren familiako kideak

    Número de miembros computables 2. muga

    Umbral 2

    (euro) / (euros)

    1

    2

    3

    4

    5

    6

    7

    8 11.937

    444

    534

    287

    370

    313

    041

    744

    672 euro gehituko dira beste kide konputagarri bakoitzeko.

    Kontuan hartzen diren familiako kideak

    Número de miembros computables 3. muga

    Umbral 3

    (euro) / (euros)

    1

    2

    3

    4

    5

    6

    7

    8 14.826

    308

    352

    796

    598

    224

    810

    380

    562 euro gehituko dira beste kide konputagarri bakoitzeko.

  1. Familiaren errenta kalkulatzeko, familia-unitateko kide konputagarri guztien errenta garbiak batuko dira beken ondorioetarako.

  2. PFEZren aitorpena aurkeztu duten kide konputagarrien errenta garbia zehazteko, hauxe egingo dugu:

    Zerga-oinarri orokorra eta aurrezkiaren zerga-oinarria batuko dira, eta kanpoan utziko dira 2009a baino lehenagoko ekitaldien ondareen irabazi eta galeren kitapen garbi negatiboak eta 2008ko kapital higigarriaren errendimenduen saldo negatiboa.

    Batura horri kuota likidoa kenduko diogu.

    PFEZaren pean ez dauden diru-sarrerak eta PFEZtik salbuetsita daudenak gehitu egingo zaizkio aurreko formularekin ateratako emaitzari.

  3. PFEZaren aitorpena aurkeztu beharrik ez duten kide konputagarrien errenta garbia zehazteko bekaren ondorioetarako, ondoko kalkulua egingo dugu:

    Edozein kontzeptu dela-eta lortutako diru-sarrera guztiak batuko dira, PFEZari dagokionez konputagarri den etekina barne, ohiko etxebizitza ez diren hiri-izaerako ondasunen kasuan, 2009. urteko ekitaldian aplikagarri den zerga-araudiari jarraiki.

    Zenbateko horri konturako atxikipenen zenbatekoa kenduko zaio, baita zerga-oinarri orokorra kalkulatzeko aplikatzen diren gastu kengarri guztiak eta hobariak ere.

  4. Ikasketei laguntzeko beka gisa eskuratutako diru-zenbatekoak, administrazio publikoek emandakoak, ez dira diru-sarreratzat joko.

  5. Estimazio objektiboaren edo zuzeneko estimazioaren zerga-erregimenari atxikitako enpresa- eta lanbide-jardueren kasuan, etekinen estimazioa benetako errentagarritasun irizpideak aplikatuz egingo da. Era berean, aurreko lerroaldean esandakoa aplikatuko da enpresa ertain eta txikiak direnean, titulartzat merkataritza-sozietateak dituztenak, baldin eta familia-unitateko kide konputagarrietakoren bat sozietateko bazkide, partaide edo antzekoa bada, eta era berean enpresa horretako langile bada.

  6. Laguntza ukatu ahal izango da kontraesanak baldin badaude diru-sarreren, aitortutako ondarearen eta gastuen artean.

  1. Familiaren errenta aurreko artikuluan ezarritakoaren arabera zehaztu ondoren, honako kontzeptu hauei dagozkien zenbatekoak kendu ahal izango dira bertatik:

    1. Ehuneko hogei kasu hauetan:

      Eskaera egin duen pertsona guraso bakarreko familia-unitate bateko semea edo alaba denean, baldin eta sarrera-iturri bakarra inoren konturako lana bada, edo hala bada, sortutako pentsioak.

      Eskaera egin duen pertsona guraso bakarreko familia-unitate bateko ama edo aita denean eta bestelako seniderekin bizi ez bada.

      Eskaera egin duen pertsona umezurtza denean eta diru-iturri bakarra umezurtz-pentsioa bada edo beste familia-unitate baten mende badago.

    2. Beka-ondorioetarako, familiako kide konputagarrien errenta garbiaren ehuneko berrogeita hamar, familiaren eusle nagusienak (aita eta/edo ama edo haren ezkontidearena, edo legezko tutorearena) eta eskaera egin duen pertsonarena izan ezik.

    3. 500 euro familia-egoitzan bizi den anai-arreba bakoitzarengatik, eskaera egin duen pertsona barne dela, kategoria orokorreko familia ugariak direnean; kopuru hori 765 eurokoa izango da kategoria bereziko familia ugarietan.

      1.811 euro legez kalifikatutako minusbaliotasunen bat duen kide konputagarri bakoitzeko. Kentzekoa 2.881 eurokoa izango da minusbaliotasuna % 65etik gorakoa denean. Eskaera egin duen pertsonak % 65ekoa edo hortik gorako minusbaliotasun-maila badu, kenkari hori 4.000 eurokoa izango da.

      1.176 euro unibertsitateko ikasketak egiten ari den eta ikasketak direla-eta familiaren bizitokitik kanpo bizi den 25 urte baino gutxiago dituen anaia edo arreba bakoitzeko.

  1. Familiaren errenta garbia dena delakoa ere, eskatutako diru-laguntza ukatu ahal izango da 2009. urteari dagokion familiako kide konputagarrien ondarea dela-eta, honako arau hauek ezartzen dutenaren arabera:

    1. Hiri-finkak.

      Familiaren hiri-finken katastro-balioen batuketa 42.900 eurokoa izango da, gehienez.

      Konputu hori egiterakoan, ez da kontuan hartuko familiaren ohiko etxebizitza den hiri-finkaren katastro-balioa.

      Balio katastralak berrikusi edo aldatu dituzten Arabako eta Gipuzkoako lurralde historikoetako udalerrien kasuan, kalkulu hori egiteko higiezinen balio katastralaren % 60 eta % 30 zenbatuko da, hurrenez hurren, Gasteiz eta Donostia udalerrietan izan ezik, horietan katastro balioaren % 25 hartuko baita kontuan.

      Euskal Autonomia Erkidegotik kanpoko udalerrietan kokatutako hiri-finken kasuan, Hezkuntza Ministerioak egindako deialdietan ezarritakoa beteko da. Izan ere, horietan, unibertsitateko ikasleentzat ikasketetarako bekak eta laguntzak arautzen dira, hain zuzen, 2010-2011 ikasturterako.

    2. Landa-finkak.

      Familiako landa-finken balio katastralen baturak ezingo du izan 13.300 euro baino gehiago familiako kide konputagarri bakoitzeko.

    3. Balore higigarriak.

      Eskatutako laguntza ukatu egingo da, familia-unitatearen kapital mugikorraren etekin garbia eta ondareen irabazi eta galera garbien arteko aldearen batuketa 1.958 eurotik gorakoa denean. Hortik kanpo geratzen dira ohiko etxebizitza erosi edo konpontzeko jasotzen diren diru-laguntzak.

    4. Eusle nagusi eta haren ezkontide ez diren kide konputagarrien ondare-balioak.

      Familiaren eusle nagusi edo eskaera egin duen pertsona ez diren familiako kide konputagarriei dagozkien ondare-elementuen balioaren % 50eko murrizketa aplikatuko da.

    5. Ondarearen zenbaketa.

      Ondareko elementu guztiak zenbatzerakoan,2009ko abenduaren 31n duten balioa hartuko da kontuan.

    6. Merkataritza-, industria- edo lanbide-jarduerak.

      Laguntza ukatuko da, halaber, familiako kide konputagarriren bat edo gehiago ekonomia-jardueren titularrak badira eta jarduera horien fakturazio-bolumenen batuketa 169.470 euro baino gehiagokoa izan bada 2009an. Halaber, hori bera aplikatu da enpresa ertain eta txikiak direnean, titulartzat merkataritza-sozietateak dituztenak, baldin eta familia-unitateko kide konputagarrietakoren bat sozietateko bazkide, partaide edo antzekoa bada, eta era berean enpresa horretako langile bada.

Kapitulu honetan ezarritako baldintza ekonomikoak betetzetik salbuetsita daude gutxitasunak dituzten Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateetako ikasleak, baldin eta garraio-gastuetarako beka soilik eskatzen badute.

  1. Agindu honen bidez egindako deialdiko beken onuradun izateko, ikasleek 1. artikuluan adierazitako ikasketaren batean matrikulatuta egon behar dute 2010-2011 ikasturtean eta jarraian adieraziko diren betebehar akademikoak bete behar dituzte. Eskaera egin duen pertsonaren probetxu akademikoa kuantifikatzeko, jarraian ezarritako artikuluetan xedatutakoa hartuko da kontuan.

  2. Ikasketa berdinekin jarraitzeko beste unibertsitate batera doazen ikasleen kasuan, kontuan izango diren azkeneko kurtsoko baldintza akademikoak jatorrizko unibertsitateari dagozkionak izango dira.

  3. Ikasturteren bat ikasketarik egin gabe igaroz gero, egin den azken ikasturtearekiko eskatuko dira adierazi diren baldintzak.

  4. Gutxitasunak dituzten Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateetako ikasleentzako garraio-beka soilik eskatzen duten pertsonak Agindu honetan adierazitako betebehar akademikoak betetzetik salbuetsita daude.

    LEHENENGO ATALA

    GRADU-TITULU OFIZIALA LORTZEA HELBURU DUTEN UNIBERTSITATEKO GOI-MAILAKO IKASKETETARAKO BEKA OROKORRA LORTZEKO BETEBEHAR AKADEMIKOAK

  1. Eskaera egin duen pertsonak, gutxienez, 60 kredituko matrikula egin behar du 2010-2011 ikasturtean. Matrikulatutako kredituen kopurua gutxienekoa baino handiagoa bada, guztiak hartuko dira kontuan probetxu akademikoaren balorazioa egiteko. Gutxitasun-maila % 65ekoa edo hortik gorakoa duten ikasleek % 50 murriztu ahal izango dute ikasketa-karga.

  2. Lau hileko edo sei hileko matrikulako ikasketa-planen kasuan, aurreko paragrafoan ezarritako kredituen ehuneko berrogeita hamarrean matrikulatzen direnak lortu ahal izango dute beka, edo, kasuaren arabera, berritu. Dena den, hurrengo lau hileko edo sei hilekoan osatu beharko dute matrikula, paragrafo horietan adierazitako kreditu guztien zenbatekora iritsi arte.

  3. Baliozkotutako edo egokitutako irakasgaiak edo kredituak ez dira kontuan hartuko inolako ondoriotarako.

  4. Unibertsitatearen araudiak matrikulako irakasgai- edo kreditu-kopurua mugatzen badu, ikasleak beka lortu ahal izango du ahal duen irakasgai edo kreditu guztietan matrikulatzen bada, nahiz eta ez iritsi artikulu honek eskatutako gutxienekora.

  5. Ikasketa ez-presentzialak egitea hautatzen dutenek beka orokorra eskura dezakete, baina soilik joan-etorrietarako, matrikularako eta material didaktikorako, eta, halaber, gutxienez, 35 kreditutan matrikulatu behar dute.

  6. Lana eta ikasketak uztartzeagatik matrikula partziala egitea hautatzen dutenek ere eskura ditzakete bekak. Horretarako, gutxienez, 35 kreditutan matrikulatu behar dute, eta guztiak gainditu behar dituzte hurrengo ikasturtean ere izateko. Aukera hori hautatzen duten bekadunek beka-osagai hauek soilik eskura ditzakete: matrikularako, joan-etorriek eragindako gastuetarako eta eskolako materialerako.

  7. Ez zaie aplikatuko artikulu honek finkatutako irakasgaien edo kredituen gutxieneko kopuruaren baldintza ikasketak amaitzeko kopuru txikiagoa falta duten ikasleei. Hala ere, ikasketak amaitzeko geratzen zaizkien kreditu guztiak izan beharko dituzte matrikulatuta, eta ikasle horiek bekadun gisa emandako urte-kopuruak ezingo du izan, aurtengo beka-eskaerako urtea barne, 19. artikuluan ezarritakoa baino handiagoa.

  8. Inoiz ez dira sartuko artikulu honetan aipatzen diren gutxienekoen barruan, espezialitate ezberdinetako irakasgaiak edo kredituak, edo dagokion titulua lortzeko beharrezkoak direnak gainditzen dituztenak.

  9. Salbuespenez, berariazko haztapen-irizpideak aplika daitezke, baldin eta eskaera egin duten pertsonek modu fede-emaile batean egiaztatzen badute ezin izan dituztela, zirkunstantzia jakinak direla eta, kapitulu honetan araututako baldintza akademikoak bete.

  1. Unibertsitate-ikasketak egiteko lehen aldiz matrikulatzen diren ikasleen kasuan izan ezik, gainditu gabeko kredituen kopuruak ezingo du izan, kasuan kasu, jarraian adierazitakoak baino handiagoak:

    1. Ikaskuntza teknikoetan, matrikulatutako kredituen ehuneko berrogeita hamar.

    2. Gainerako unibertsitate-ikasketetan eta goi-mailako ikasketetan, matrikulatutako kredituen ehuneko hogeita hamabost.

      Ehuneko horiek % 65eko edo hortik gorako gutxitasun-maila duten ikasleei ere aplikatuko zaizkie.

  2. Nolanahi ere, aurreko ikasturtean matrikulatuta egon beharreko gutxieneko kredituen kopurua aurreko artikuluan adierazitakoa, kasuen arabera, izango da.

  3. Matrikulatutako kreditu guztiak hartuko dira kontuan probetxu akademikoaren balorazioa egiteko.

  1. Ikasketa-planean ezarritakoak baino urte bat gehiagoz soilik izan daiteke ikaslea bekadun. Epe hori bi urtekoa izango da, ikasleak ikasketa teknikoak egiten baditu.

  2. Dena dela, eskaera egiten duten pertsonak ikasketa ez-presentzialetan arituz gero, aurreko paragrafoan araututakoa baino urte bat gehiagoz jaso dezakete beka.

  3. Unibertsitate-ikasketa guztiak edo zati bat bekadun gisa egin dituzten ikasleek ikasketez aldatuz gero, ezingo dute bekarik eskuratu, harik eta ikasketa berrietan matrikulatutako ikasturteen kopurua aurreko unibertsitate-ikasketetan beka jaso zuen urte-kopurua baino handiagoa izan arte. Salbuespenez, bekari eusteko aukera izango da, lehendabiziko ikasketa-aldaketa lehen kurtsoan egiten bada, eta, betiere, 17. artikuluan ezarritako baldintza akademikoa betetzen baldin bada.

  4. Ikasketaz aldatuz gero, ikasketa berrietan eskaera egin duen pertsonak beka lortzeko bete behar duen baldintza akademikoa hauxe izango da: utzi dituen ikasketetako azken kurtsoan lortutako emaitza akademikoak, unibertsitatean sartzeko gaitasun-probetan nota hobetzeko azterketak egin dituzten ikasleen kasuan izan ezik, horiek azken kalifikazio horretaz balia baitaitezke, betiere lehenago lortutakoa baino altuagoa bada.

  5. Ez dira ikasketa-aldaketatzat joko ikasketa batzuen baitan plan berrietara egokitzeko egindako aldaketak.

  6. Ikasketa-karga murriztuta duten eta % 65eko edo hortik gorako gutxitasun-maila duten bekadunentzat, artikulu honen 1. paragrafoan ezarritako bekaren iraupena bikoitza izan daiteke.

    BIGARREN ATALA

    MASTER-TITULU OFIZIALA LORTZEA HELBURU DUTEN UNIBERTSITATEKO GOI-MAILAKO IKASKETETARAKO BEKA OROKORRA LORTZEKO BETEBEHAR AKADEMIKOAK

Beka eskuratzeko aukera izateko, eskaera egin duen pertsonak master ofizialen batean onartua izan behar du 2010-2011 ikasturtean, eta, gutxienez, 60 kreditutan matrikulatuta egon.

Salbuespenez, beka eskuratzeko aukera izango dute kreditu-kopuru txikiagoan matrikulatu direnak, baldin eta behar bezala justifikatutako arrazoi akademikoak edo administratiboak azaltzen badituzte. Matrikulatutako kreditu guztiak hartuko dira kontuan probetxu akademikoaren balorazioa egiteko.

Gutxitasun-maila % 65ekoa edo hortik gorakoa duten ikasleek % 50 murriztu ahal izango dute ikasketa-karga.

  1. Eskaera egin duen pertsonak gutxienez 6 puntuko batez besteko nota lortu beharko du masterra ikasteko bide ematen duten unibertsitate-ikasketetako espediente akademikoan. Ikasketa teknikoetako ikasketetan lortutako batez besteko notak 1,7 koefizienteaz biderkatuko dira.

  2. Masterrera bigarren zikloko titulazioetatik bideratzen bada, lehen zikloan lortutako kalifikazioak ere aintzat hartuko dira batez besteko nota zehazteko.

  3. Ikasketa horietako bigarren urterako beka eskatzen duten pertsonek egiaztatu egin beharko dute 2009-2010 ikasturtean matrikulatuta izan dituzten kreditu guztiak gainditu dituztela, eta titulazioa eskuratzeko geratzen zaizkien kreditu guztietan matrikulatu direla.

  1. Ikasketa-planak zehaztutako urteetan soilik izan daitezke ikasleak master ofizialak ikasteko bekadun.

  2. Ikasketa-planek 90 kreditu badituzte, urte eta erdikoak direla usteko da, eta, matrikularako laguntzaren kasuan izan ezik, eskaera egin duen pertsonak zenbateko hau jasoko du bigarren urtean: deialdian ezarritakoaren arabera dagokionaren ehuneko berrogeita hamarra.

  3. Ikasketa-karga murriztuta duten eta % 65eko edo hortik gorako gutxitasun-maila duten bekadunentzat, artikulu honen 1. paragrafoan ezarritako bekaren iraupena bikoitza izan daiteke.

Batez besteko nota kalkulatzeko, honako arau hauek aplikatuko dira:

  1. Kalifikazio numerikorik ez badago, baremo hau erabiliko da kalifikazioak baloratzeko:

    Ohorezko matrikula (Bikain eta aipamena) = 10 puntu.

    Bikain (9 eta 10 puntu bitartean) = 9 puntu.

    Oso ongi (7 eta 8,9 bitartean) = 7,5 puntu.

    Nahiko edo gai (5 eta 6,9 bitartean) = 5,5 puntu.

  2. Irakasgaien bidez antolatutako ikasketa-planetan, batez besteko nota kalkulatzeko, irakasgaietan lortutako puntu guztiak batuko dira eta zenbateko hori irakasgai-kopuruaz zatituko da.

    Ikasketa-plana kredituen bidez antolatzen bada, aurreko baremoa irakasgai bakoitzari aplikatuz lortzen den puntuazioa, ikasketa-planaren kredituei erreparatuta haztatuko da, formula honi jarraituz:

    B = P x IKK

    KK

    B = irakasgaietan lortutako notak haztatu ondorengo balioa.

    P = Irakasgai bakoitzaren puntuazioa, aurreko ataleko baremoa aplikatuta.

    IKK = irakasgaia osatzen duten kredituen kopurua.

    KK = irakatsitako kreditu konputagarrien kopurua.

    Batu egingo dira formula hori aplikatu ondorengo balioak, eta eragiketa horren emaitza izango da batez besteko azken nota.

  3. Baliozkotutako edo egokitutako irakasgaiek eta kredituek jatorrizko hezkuntza-zentroan lortutako kalifikazioei dagozkien puntuak izango dituzte, eta onartutako irakasgai edo kredituek kalifikaziorik ez balute, ez dira espedientean jasoko. Kalifikaziorik ez balego, balorazioa nahiko izango da.

  4. Karrera-amaierako lanak, proiektuak eta azterketak irakasgai moduan kontabilizatuko dira, esleituta dituzten kredituengatik; betiere, batez besteko nota kalkulatzeko aukera ematen duen kalifikazioren bat badute.

  5. Atzerriko unibertsitateetako espedienteen batez besteko nota kalkulatzeko, epaimahaiak irakasgai bakoitzerako ezarriko du sistema dezimalerako baliokidetza. Horretarako, aintzat hartuko ditu irakasgaia gainditzeko gutxieneko nota eta jatorrizko kalifikazioen kalifikazio handiena, eta kalifikazio-sistema dezimalarekiko baliokidetza zehaztuko du.

    HIRUGARREN ATALA

    BETEBEHAR AKADEMIKOAK, UNIBERTSITATEKO DIPLOMADUN, ARKITEKTO TEKNIKO, INGENIARI TEKNIKO, LIZENTZIADUN, ARKITEKTO ETA INGENIARI TITULU OFIZIALAK ETA GOI-MAILAKO ARTE-IKASKETETAKO ETA GOI-MAILAKO IKASKETA BALIOKIDEEN TITULUAK LORTZEA HELBURU DUTEN UNIBERTSITATEKO GOI-MAILAKO IKASKETETARAKO BEKA OROKORRA LORTZEKO

  1. Beka lortzeko, jarraian adierazitako irakasgai edo kredituen gutxieneko kopuruan matrikulatuta izan beharko du eskaera egin duen pertsonak 2010-2011 ikasturtean:

    1. Ikasketa-planak kredituen bidez egituratuta badaude, eragiketa hau egin beharko da, gutxieneko kreditu-kopurua zehazteko: ikasketa-planaren kreditu guztien ehuneko laurogeita bost zati ikasketa-planak zehaztutako urteak.

    2. Ikasketa-planak ez badaude kreditutan egituratuta, lehen zikloko lehen mailako lehen matrikula egitean, kurtsoko edo mailako irakasgai guztietarako egingo da matrikula, indarreko ikasketa-planari jarraiki. Ondorengo mailetan, eragiketa hau egingo da, gutxieneko kopuru hori zehazteko: ikasketa-planak zehaztutako irakasgai-kopuru osoa zati ikasketa-planak zehaztutako urte-kopurua.

    3. Presentzialak ez diren unibertsitateetan ari direnek, edo lana eta ikasketak uztartzeagatik matrikula partziala hautatu dutenek, 35 kreditutan, gutxienez, matrikulatu behar dute. Halakoetan, joan-etorrietarako, matrikularako eta material didaktikorako beka orokorra soilik eskuratu ahalko da.

  2. Gutxitasun-maila % 65ekoa edo hortik gorakoa duten unibertsitateko ikasleek % 50 murriztu ahal izango dute ikasketa-karga.

  3. Baliozkotutako edo egokitutako irakasgaiak edo kredituak ez dira kontuan hartuko inolako ondoriotarako.

  4. Inoiz ez dira sartuko artikulu honetan aipatzen diren gutxienekoen barruan espezialitate ezberdinetako irakasgaiak edo kredituak, edo dagokion titulua lortzeko beharrezkoak direnak gainditzen dituztenak.

  5. Indarreko ikasketa-planari jarraiki, maila oso bateko matrikulazioa egiten bada hezkuntza-zentroan, beka lortzeko aukera izango da; kasu horretan, ez da kontuan hartuko maila oso horretako kredituen edo irakasgaien kopurua aurreko ataletan adierazitakoa baino txikiagoa izatea.

  6. Ikasketa-planak kredituen bidez egituratzen badira eta horietako matrikulak lauhilekoak edo seihilekoak badira, beka eskura dezakete artikulu honetako lehen paragrafoko a) idatz-zatian ezarritako kredituen ehuneko berrogeita hamar matrikulatuta dutenek; hala ere, hurrengo lauhilekoan edo seihilekoan osatu beharko du matrikula, harik eta artikulu horretan adierazitako kreditu-kopuru osoa matrikulatu arte. Edonola ere, beka berritzeko, matrikula osatu beharko dute hurrengo lauhileko edo seihilekoan, harik eta artikulu horretan adierazitako kreditu-kopuru osoa matrikulatu arte.

  7. Ikasketa-planek edo unibertsitatearen araudiak matrikulako irakasgai- edo kreditu-kopurua mugatzen badute, ikasleak beka lortu ahal izango du ahal duen irakasgai edo kreditu guztietan matrikulatzen bada, nahiz eta ez iritsi artikulu honek eskatutako gutxienekora.

  8. Ez zaie aplikatuko artikulu honek finkatutako irakasgaien edo kredituen gutxieneko kopuruaren baldintza, karrerako azken maila ikasten ari eta gutxieneko kopurua betetzen ez duten ikasleei. Hala ere, ikasketak amaitzeko geratzen zaizkien kreditu guztiak izan beharko dituzte matrikulatuta, eta ikasle horiek bekadun gisa emandako urte-kopuruak ezingo du izan, aurtengo beka-eskaerako urtea barne, 26. artikuluan ezarritakoa baino handiagoa.

    Aurreko egoeratakoren batean dauden ikasleei emandako bekek ezingo dute konpentsazio-laguntzarik eman.

  9. Salbuespenez, berariazko haztapen-irizpideak aplika daitezke, baldin eta eskaera egin duten pertsonek modu fede-emaile batean egiaztatzen badute ezin izan dituztela, zirkunstantzia jakinak direla eta, atal honetan araututako baldintza akademikoak bete.

  1. Gainditu gabeko irakasgaien edo kredituen kopuruak ezingo du, kasuan kasu, jarraian adierazitakoa baino handiagoa izan:

    1. Kreditutan egituratutako ikasketetan:

      Ikaskuntza teknikoetan, matrikulatutako kredituen ehuneko berrogeita hamar.

      Gainerako unibertsitate-ikasketetan eta goi-mailako ikasketetan, matrikulatutako kredituen ehuneko hogeita hamabost.

    2. kreditutan egituratu gabeko ikasketetan:

      Ikasketa teknikoetan, 3 irakasgai.

      Gainerako unibertsitate-ikasketetan eta goi-mailako ikasketetan, irakasgai 1.

  2. Irakasgaien edo kredituen kopurua gutxienekoa baino handiagoa bada, guztiak hartuko dira kontuan emaitza akademikoa baloratzeko.

  3. Karrera-amaierako proiektuaren kasuan, karrerako irakasgai guztiak gaindituta izan beharko dira 2009-2010 ikasturtean.

  1. Ikasketa-planean ezarritako urte-kopurua baino bi urte gehiagoz izan daiteke ikaslea bekadun, ikasle horrek bi zikloko ikasketa teknikoak egiten baditu. Epe hori urte batekoa izango da, ikasleak bestelako ikasketak egiten baditu.

  2. Eskaera egin duen pertsonak ikasketa guztiak unibertsitate ez-presentzialetan egiten baditu, aurreko paragrafoan xedatutako urte-kopurua baino urtebete gehiagoz izango du beka lortzeko aukera.

  3. Ikasketa-karga murriztuta duten eta % 65eko edo hortik gorako gutxitasun-maila duten bekadunentzat, artikulu honen 1. paragrafoan ezarritako bekaren iraupena bikoitza izan daiteke.

  4. Unibertsitate-ikasketa guztiak edo horien zati bat bekadun gisa egin dituzten ikasleen kasuan, ikasketak aldatuz gero, ezingo dute beka lortu ikasketa berrietan matrikulatutako ikasturteen zenbatekoa aurreko unibertsitate-ikasketetan beka izandako urte kopurua baino gehiago izan arte. Salbuespenez, bekari eusteko aukera izango da, lehendabiziko ikasketa-aldaketa lehen kurtsoan egiten bada, eta, betiere, 24. artikuluan ezarritako baldintza akademikoa betetzen baldin bada.

  5. Ikasketaz aldatuz gero, ikasketa berrietan eskaera egin duen pertsonak beka lortzeko bete behar duen baldintza akademikoa hauxe izango da: utzi dituen ikasketetako azken kurtsoan lortutako emaitza akademikoak, unibertsitatean sartzeko gaitasun-probetan nota hobetzeko azterketak egin dituzten ikasleen kasuan izan ezik, horiek azken kalifikazio horretaz balia baitaitezke, betiere lehenago lortutakoa baino altuagoa bada.

  6. Ez dira ikasketa-aldaketatzat joko ikasketa batzuen baitan plan berrietara egokitzeko egindako aldaketak.

    LAUGARREN ATALA

    BETEBEHAR AKADEMIKOAK, BEKA OROKORRAK ESKURATZEKO, UNIBERTSITATE-IKASKETETAKO BIGARREN ZIKLOREN BATERA SARTZEKO BEHARREZKO EGOKITZE-KURTSOETAN ETA PRESTAKUNTZA OSAGARRIETAN, ETA 25 URTE BAINO GEHIAGOKOAK UNIBERTSITATEAN SARTZEKO PRESTATZEKO KURTSOETAN, UNIBERTSITATE PUBLIKOEK EMANDAKOETAN

  1. 25 urte baino gehiagokoak unibertsitatean sartzeko prestatzeko kurtsoan, unibertsitate publikoek emandakoan, beka lortzeko, gutxienez hogeita hamabost kredituko matrikula egin behar da.

  2. Unibertsitate-ikasketetako bigarren zikloren batera sartzeko beharrezko egokitze-kurtsoak eta prestakuntza osagarriak egiten dituzten ikasleek kreditu guztietan matrikulatu behar dute.

  3. Gutxitasun-maila % 65ekoa edo hortik gorakoa duten unibertsitateko ikasleek % 50 murriztu ahal izango dute ikasketa-karga.

  4. Mota horretako ikasketak egiten ari diren ikasleek joan-etorrietarako, matrikularako eta material didaktikorako beka orokorra eskuratu ahal izango dute.

  5. Unibertsitate-ikasketetako bigarren zikloren batera sartzeko beharrezko egokitze-kurtsoak eta prestakuntza osagarriak, edo 25 urte baino gehiagokoak unibertsitatean sartzeko prestatzeko kurtsoa, unibertsitate publiko ez-presentzialek emandakoa, egiten duten ikasleei dagokienez, beka ikasturte bakar baterako emango da. Salbuespenez, % 65eko edo hortik gorako gutxitasun-maila izan eta ikasketa-karga % 50 murriztuta duten pertsonek beka berritzeko eskaera egin dezakete, baldin eta egiaztatzen badute, gutxienez, matrikulatutako kredituen % 50 gaindituta dituztela.

    BOSGARREN ATALA

    EGUNEROKO GARRAIO-GASTUETARAKO BEKA LORTZEKO BETEBEHAR AKADEMIKOAK

  1. Beka lortzeko, jarraian adierazitako irakasgai edo kredituen gutxieneko kopuruan matrikulatuta izan beharko du eskaera egin duen pertsonak 2010-2011 ikasturtean:

    1. Ikasketa-planak kredituen bidez egituratuta badaude, gradu-tituluak eta master-tituluak izan ezik, eragiketa hau egin beharko da, gutxieneko kreditu-kopurua zehazteko: ikasketa-planaren kredituen ehuneko laurogeita bost zati ikasketa-planak zehaztutako urteak.

    2. Ikasketa-planak ez badaude kreditutan egituratuta, lehen zikloko lehen mailako lehen matrikula egitean, kurtsoko irakasgai guztietarako egingo da matrikula, indarreko ikasketa-planari jarraiki. Ondorengo mailetan, eragiketa hau egingo da, gutxieneko kopuru hori zehazteko: ikasketa-planak zehaztutako irakasgai-kopuru osoa zati ikasketa-planak zehaztutako urte-kopurua.

    3. Gradu-titulu eta master-titulu ofizialak lortzeko ikasketei dagokienez, 60 kreditutan egon behar da gutxienez matrikulatuta.

    4. Indarreko ikasketa-planari jarraiki, maila oso bateko matrikulazioa egiten bada hezkuntza-zentroan, beka lortzeko aukera izango da; kasu horretan, ez da kontuan hartuko maila oso horretako kredituen edo irakasgaien kopurua aurreko ataletan adierazitakoa baino txikiagoa izatea.

    5. Gutxitasun-maila % 65ekoa edo hortik gorakoa duten unibertsitateko ikasleek % 50 murriztu ahal izango dute ikasketa-karga.

  2. Ikasketa-planetan urteko eta lauhileko irakasgaiak daudenean, lauhilekoak irakasgai erditzat joko dira. Ikasketa-planak kredituka egituratuta badaude, bakoitzak duen balioaren arabera zenbatuko dira.

  3. Inoiz ez dira sartuko aurreko lerrokadetan aipatzen diren gutxienekoen barruan espezialitate ezberdinetako irakasgaiak, edo kredituak, edo dagokion titulua lortzeko beharrezkoak diren irakasgaiak gainditzen dituztenak, ezta baliozkotutako edo egokitutako irakasgaiak edo kredituak ere.

  4. Salbuespenez, ikasketa-planak edo unibertsitatearen arauak direla-eta, matrikulako irakasgai- edo kreditu-kopurua mugatzen badute, eskaera egiten duten pertsonek laguntza eskuratu ahal izango dute, irakasgai edo kreditu guztietan matrikulatzen badira, nahiz eta ez iritsi artikulu honek eskatutako gutxienekora; hala ere, egiaztatu egin beharko dute ahalik eta irakasgai edo kreditu gehienetan matrikulatu direla.

  1. Gainditu gabeko irakasgaien edo kredituen kopuruak ezingo du, kasuan kasu, jarraian adierazitakoa baino handiagoa izan:

    1. Kreditutan egituratutako ikasketetan:

      Ikaskuntza teknikoetan, matrikulatutako kredituen ehuneko hirurogeita bost.

      Gainerako unibertsitate-ikasketetan eta goi-mailako ikasketetan, matrikulatutako kredituen ehuneko berrogeita hamar.

    2. Kreditutan egituratu gabeko ikasketetan:

      Ikasketa teknikoetan, 4 irakasgai.

      Gainerako unibertsitate-ikasketetan eta goi-mailako ikasketetan, 2 irakasgai.

  2. Matrikulatutako kreditu guztiak hartuko dira kontuan probetxu akademikoaren balorazioa egiteko.

  1. Ikasketa-planean ezarritako urte-kopurua baino bi urte gehiagoz izan daiteke ikaslea bekadun, ikasle horrek bi zikloko ikasketa teknikoak egiten baditu. Epe hori urte batekoa izango da, ikasleak bestelako ikasketak egiten baditu.

  2. Unibertsitate-ikasketa guztiak edo zati bat bekadun gisa egin dituzten ikasleek ikasketez aldatuz gero, ezingo dute bekarik eskuratu, harik eta ikasketa berrietan matrikulatutako ikasturteen kopurua aurreko unibertsitate-ikasketetan beka jaso zuen urte-kopurua baino handiagoa izan arte. Salbuespenez, bekari eusteko aukera izango da, lehendabiziko ikasketa-aldaketa lehen kurtsoan egiten bada, eta, betiere, 28. artikuluan ezarritako baldintza akademikoa betetzen baldin bada.

  3. Ikasketaz aldatuz gero, ikasketa berrietan eskaera egin duen pertsonak beka lortzeko bete behar duen baldintza akademikoa hauxe izango da: utzi dituen ikasketetako azken kurtsoan lortutako emaitza akademikoak, unibertsitatean sartzeko gaitasun-probetan nota hobetzeko azterketak egin dituzten ikasleen kasuan izan ezik, horiek azken kalifikazio horretaz balia baitaitezke, betiere lehenago lortutakoa baino altuagoa bada.

  4. Ez dira ikasketa-aldaketatzat joko ikasketa batzuen baitan plan berrietara egokitzeko egindako aldaketak.

  5. Ikasketa-karga murriztuta duten eta % 65eko edo hortik gorako gutxitasun-maila duten bekadunentzat, artikulu honen 1. paragrafoan ezarritako bekaren iraupena bikoitza izan daiteke.

Zenbateko hauek ezarri dira:

  1. soldata: 3.500 euro.

  2. Joan-etorriak Euskal Autonomia Erkidegoan:

    1. Hiriarteko joan-etorria:

      5 eta 10 kilometro artean: 192 euro.

      10 kilometro baino gehiago eta 30 kilometrora arte: 386 euro.

      30 kilometro baino gehiago eta 50 kilometrora arte: 763 euro.

      50 kilometro baino gehiago: 993 euro.

      Hiriarteko joan-etorrietarako laguntzaren zenbatekoa 250 eurokoa izango da unibertsitate ez-presentzialetako ikasleentzat.

    2. Hiri barruko joan-etorriak: 185 euro.

    3. Egoitza:

      Familiaren errenta deialdi honetako 11. artikuluan zehaztutako 2. mugaren berdina edo txikiagoa bada: 3.206 euro.

      Familiaren errenta deialdi honetako 11. artikuluan zehaztutako 2. muga baino handiagoa bada eta 3. mugaren berdina edo txikiagoa bada: 2.903 euro.

  3. Euskal Autonomia Erkidegotik kanporako joan-etorriak:

    1. Hiriarteko joan-etorriak:

      Familiaren errenta deialdi honetako 11. artikuluan zehaztutako 1. mugaren berdina edo txikiagoa bada: 3.772 euro.

      Familiaren errenta deialdi honetako 11. artikuluan zehaztutako 1. muga baino handiagoa bada eta 2. mugaren berdina edo txikiagoa bada: 1.592 euro.

    2. Egoitza:

      Familiaren errenta deialdi honetako 11. artikuluan zehaztutako 1. mugaren berdina edo txikiagoa bada: 2.284 euro.

      Familiaren errenta deialdi honetako 11. artikuluan zehaztutako 1. muga baino handiagoa eta 2. mugaren berdina edo txikiagoa bada: 1.744 euro.

      Familiaren errenta deialdi honetako 11. artikuluan zehaztutako 2. muga baino handiagoa eta 3. mugaren berdina edo txikiagoa bada: 2.903 euro.

  4. Matrikula: matrikula-laguntzaren zenbatekoa 2010-2011 ikasturterako zerbitzu horien prezio publikoak arautuko dituen aginduak ezarriko du. Euskal Autonomia Erkidegoan ez dauden unibertsitateen kasuan, dagozkien xedapen arautzaileek ezarritako zenbatekoak hartuko dira kontuan.

    Unibertsitate pribatuetako ikasleen laguntzaren zenbatekoa, beraz, ez da izango eskaera egin duen pertsonaren ikastetxeari dagokion autonomia-erkidegoko titulartasun publikoko zentroetan titulazio eta ikasketa-plan berdinerako ezarritako prezio publiko ofiziala baino handiagoa. Autonomia-erkidego horretan eskaintzen ez diren titulazioen kasuan, ikasketa horiei dagokien esperimentazio-mailaren arabera ezarriko da laguntzaren zenbatekoa.

    2010-2011 ikasturtean ikaslea matrikulatutako irakasgai edo kreditu guztiak zenbatuko dira, betiere horiek titulazio eta espezialitate bakarrekoak badira, eta dagokion titulua lortzeko ezinbesteko irakasgaiak edo kredituak badira.

  5. Material didaktikoa:

    Familiaren errenta deialdi honetako 11. artikuluan zehaztutako 2. mugaren berdina edo txikiagoa bada: 307 euro.

    Familiaren errenta deialdi honetako 11. artikuluan zehaztutako 2. muga baino handiagoa bada eta 3. mugaren berdina edo txikiagoa bada: 239 euro.

  6. Laguntza berezia minusbaliotasunen bat duten ikasleentzat:

    Matrikula murriztuaz baliatzen ez den kasuetan, laguntzen zenbatekoa, matrikularako laguntza izan ezik, % 50 gehituko da % 65eko edo hortik gorako gutxitasun-maila duten unibertsitateko ikasleentzat.

    Bekaren guztizko zenbatekoa kalkulatzeko, beraz, agindu honetan barne hartutako arauei jarraiki eskaera egin duen pertsonari zor zaizkion osagarrien zenbatekoen batura egingo da. Emandako laguntzaren zenbatekoa ez da inoiz izango zerbitzuaren benetako kostua baino handiagoa.

  1. Konpentsazio-laguntza: 2.800 euro.

  2. Joan-etorriak Euskal Autonomia Erkidegoan:

    1. Hiriarteko joan-etorriak:

      5 eta 10 kilometro artean: 192 euro.

      10 kilometro baino gehiago eta 30 kilometrora arte: 386 euro.

      30 kilometro baino gehiago eta 50 kilometrora arte: 763 euro.

      50 kilometro baino gehiago: 993 euro.

      Hiriarteko joan-etorrietarako laguntzak 250 eurokoak izango dira unibertsitate ez-presentzialak hautatzen dituzten ikasleentzat.

    2. Hiri barruko joan-etorriak: 185 euro.

    3. Egoitza:

      Familiaren errenta deialdi honetako 11. artikuluan zehaztutako 2. mugaren berdina edo txikiagoa bada: 3.206 euro.

      Familiaren errenta deialdi honetako 11. artikuluan zehaztutako 2. muga baino handiagoa bada eta 3. mugaren berdina edo txikiagoa bada: 2.903 euro.

  3. Euskal Autonomia Erkidegotik kanporako joan-etorriak:

    1. Hiriarteko joan-etorriak:

      Familiaren errenta deialdi honetako 11. artikuluan zehaztutako 1. mugaren berdina edo txikiagoa bada: 3.772 euro.

      Familiaren errenta deialdi honetako 11. artikuluan zehaztutako 1. muga baino handiagoa eta 2. mugaren berdina edo txikiagoa bada: 1.592 euro.

    2. Egoitza:

      Familiaren errenta deialdi honetako 11. artikuluan zehaztutako 1. mugaren berdina edo txikiagoa bada: 2.284 euro.

      Familiaren errenta deialdi honetako 11. artikuluan zehaztutako 1. muga baino handiagoa eta 2. mugaren berdina edo txikiagoa bada: 1.744 euro.

      Familiaren errenta deialdi honetako 11. artikuluan zehaztutako 2. muga baino handiagoa eta 3. mugaren berdina edo txikiagoa bada: 2.903 euro.

  4. Matrikula: Matrikula-laguntzaren zenbatekoa 2010-2011 ikasturterako zerbitzu horien prezio publikoak arautuko dituen aginduak ezarriko du. Euskal Autonomia Erkidegoan ez dauden unibertsitateen kasuan, dagozkien xedapen arautzaileek ezarritako zenbatekoak hartuko dira kontuan. Unibertsitate pribatuetako ikasleen laguntzaren zenbatekoa, beraz, ez da izango eskaera egin duen pertsonaren zentroari dagokion autonomia-erkidegoko titulartasun publikoko zentroetan titulazio eta ikasketa-plan berdinerako ezarritako prezio publiko ofiziala baino handiagoa.

    Unibertsitate pribatuek eskaintzen dituzten master ofizialei dagokienez, horien ezagutza-arloaren arabera zehaztuko da laguntzaren zenbatekoa.

    2010-2011 ikasturtean ikaslea matrikulatutako irakasgai edo kreditu guztiak zenbatuko dira, betiere horiek titulazio eta espezialitate bakarrekoak badira, eta dagokion titulua lortzeko ezinbesteko irakasgaiak edo kredituak badira.

  5. Material didaktikoa:

    Familiaren errenta deialdi honetako 11. artikuluan zehaztutako 2. mugaren berdina edo txikiagoa bada: 307 euro.

    Familiaren errenta deialdi honetako 11. artikuluan zehaztutako 2. muga baino handiagoa eta 3. mugaren berdina edo txikiagoa bada: 239 euro.

  6. Karrera-amaierako proiektua: 547 euro.

  7. Laguntza berezia minusbaliotasunen bat duten ikasleentzat:

    Matrikula murriztuaz baliatzen ez den kasuetan, laguntzen zenbatekoa, matrikularako laguntza izan ezik, % 50 gehituko da % 65eko edo hortik gorako minusbaliotasun-maila duten unibertsitateko ikasleentzat.

    Bekaren guztizko zenbatekoa kalkulatzeko, beraz, agindu honetan barne hartutako arauei jarraiki eskaera egin duen pertsonari zor zaizkion osagarrien zenbatekoen batura egingo da. Emandako laguntzaren zenbatekoa ez da inoiz izango zerbitzuaren benetako kostua baino handiagoa.

  1. Kilometroko 4,40 euroko zenbatekoa ezarri da, eskaera egin duen familiaren errenta garbia 2. mugaren berdina edo txikiagoa bada. Halaber, 2,80 euroko zenbatekoa ezarri da, 11. artikuluan zehaztutako 2. eta 3. mugen artekoentzat.

  2. Gehienez 110 kilometroko distantzia zenbatuko da.

  3. Laguntzaren zenbatekoa kalkulatzeko, joan-etorriko bidaian egindako kilometro kopuruarekin biderkatuko da kasu bakoitzari aplika dakiokeen modulua. Edonola ere, gutxieneko diru-laguntza 308 eurokoa izango da, eskaera egin duen pertsonaren familia-errenta 2. mailaren berdina edo txikiagoa bada. Eta 196 eurokoa izango da eskaera egin duen pertsonaren familia-errenta 11. artikuluan zehaztutako 2. eta 3. mailen artekoa bada.

  1. Ibilgailu pribatua erabiliz gero joan-etorritarako, laguntzaren zenbatekoa kalkulatzeko, 0,29 euro biderkatuko da egindako kilometro-kopuruarekin. Distantzia hori kalkulatzeko errepidez dagoen ibilbide laburrena hartuko da kontuan, hain zuzen, eskaera egin duen pertsonaren ohiko bizilekua dagoen herriaren eta unibertsitateak kokaleku duen herriaren artekoa.

  2. Taxia edo beste garraio publikoren bat erabiliz gero joan-etorrietarako, garraio horren kostuaren hainbatekoa izango da diru-laguntzaren zenbatekoa.

  3. Joan-etorria egiteko beste pertsona baten laguntza beharrezkoa izanez gero, haren joan-etorriak eragindako gastua ere ordainduko da.

  4. Onartzen den aurrekontu guztia (% 100) finantzatu ahal izango da, eta eskaera bakoitzeko, gehienez, 12.000 euro emango dira, horretarako ezarritako diru-kopurua agortu arte.

Aurkeztu beharreko dokumentazio guztiak jatorrizkoa edo kopia konpultsatua, alderatua edo legezkoa izan behar du.

  1. Aurreko urtean beka jaso zuten eskatzaileek beka bi urtez berritzea eskatu ahal izango dute, betiere betebehar akademikoak eta ekonomikoak betetzen badituzte. Beka hiru urtez izan ondoren, eskaera egiten duen pertsonak beste beka emateko eskatu beharko du.

  2. Beka berritzea eskatzen dutenek, ez dute dokumentazio ekonomikoa aurkezteko betebeharrik, baldin eta familiaren egoera sozioekonomikoa ez bada nabarmen aldatu, beka emateko aurretik zuten egoerarekiko. Errentari dagokionez, familiaren egoera nabarmen aldatu dela ulertuko da, 2009. urteko familiaren errentak ehuneko 10 edo gehiago gainditzen baditu deialdi honen arabera legozkiokeen mugak.

  1. Eskaera-orria, eskatzen den guztia adierazita (II. eranskina).

  2. Administrazio-egoitzaren ziurtagiria edo errolda-ziurtagiria, adierazitako helbidean 2009ko abenduaren 31n bizi diren pertsona guztien zerrenda jasoko duena.

  3. Eskaera egiten duen pertsonaren nortasun-agiriaren kopia, edo, atzerritarra bada, unean indarrean dagoen egoitza-txartela.

  4. Zinpeko aitorpena, eskaera egin duen pertsonak diru-laguntza edo laguntza publikoa jasotzeko ezintasuna dakarren zehapen penal nahiz administratiborik ez duela eta horiek eskuratzeko legezko debekurik ez duela egiaztatzen duena; halaber, ez duela sexu arrazoiengatik diskriminaziorik egin, Emakume eta Gizonen Berdintasunari buruzko otsailaren 18ko 4/2005 Legearen amaierako seigarren xedapenean ezarritakoaren arabera.

  5. 2010-2011 ikasturteko matrikularen frogagiriaren kopia, matrikulatutako irakasgaien edo kredituen kopurua adierazita, eta, halaber, irakasgai horiek lauhilekoak edo ikasturte osokoak diren zehaztuta.

  6. Libreta edo kontu korronte baten fotokopia, laguntzaren zenbatekoa ordaintzeko. Fotokopia horrek bezeroaren kontu-kodea adieraziko du, beka ordainduko den banketxea edo kutxa, bulego, kontrol-digituak eta kontu korrontearen zenbakia barne. Eskaria egin duen pertsonak kontu horren titularra edo titularkidea izan behar du.

  1. 14 urte baino gehiago dituzten familiako kide konputagarri guztien nortasun-agiriaren fotokopia, eta adin hori baino gazteagoko kideen familia-liburuaren fotokopia. Atzerritarra izanez gero, unean indarrean dagoen egoitza-txartelaren fotokopia.

  2. Pertsona eusleen, eta eskaera egiten duen pertsonaren eta gainerako kide konputagarrien (diru-sarrerak izanez gero) Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren (PFEZ) aitorpenaren fotokopia osa, 2009. urteari dagokiona, edo aitorpena egin ez dela baieztatzen duen Ogasun Sailaren egiaztagiria.

    Horiez gain, halaber, PFEZtik salbuetsita dauden errenten eta pentsioen ziurtagiriak ere aurkeztu behar dira, bai eta diru-sarrerak bermatzeko errentaren eta/edo etxebizitzarako laguntza osagarriaren kontzeptuan (norberaren lurraldeko Foru Aldundiak emandakoak) jasotako diru-sarreren ziurtagiriak ere.

  3. Lan-etekinen egiaztagiria (10T), edo bestelako kontzeptuak direla-eta jasotako diru-sarreren egiaztagiria, 2009an PFEZren aitorpena egiteko betebeharrik izan ez duten familia-unitateen edo kide konputagarrien kasuan, edo aitorpena egin eta bertan adierazten ez direnen kasuan.

  4. Ondasun Higiezinen, hiri- nahiz landa-izaerakoen, gaineko Zergaren ordainagirien fotokopia (2009 ekitaldiko kontribuzio-ordainagiriena, familia-unitatearen ohiko etxebizitzarena izan ezik).

  5. Familia eta ekonomia independentziaren egiaztagiriak.

  6. Familiaren errenta garbia kalkulatzeko kenkariak aplikatzeko eskubidea ematen duten egoerak, 11. artikuluan adierazitakoak, egiaztatzeko agiriak (familia ugariaren tituluaren fotokopia, gutxitasuna egiaztatzeko agiriak,...)

  7. Eskaera egin duen pertsona 2009-2010 ikasturtean unibertsitate-ikasketak direla-eta familiaren bizitokitik kanpo bizi izan bada, bizitoki hori egiaztatzen duten agiriak aurkeztu beharko ditu.

  8. Ezinbestez aurkeztu behar da ikasketa-espedientea, baldin eta matrikula egin den unibertsitatea ez den beste batean egin badira aurreko ikasketak, eta master-ikasketarako eskaera bada.

  9. Eskaera egiten duen pertsonak komenigarritzat jotzen dituen bestelako dokumentu edo egiaztagiriak.

  10. Aurkeztutako dokumentazioa nahikoa ez denean familiaren ekonomia-egoera egiaztatzeko, egiaztapen hori egiteko eskatzen den dokumentazioa aurkeztu beharko da.

    Beka berritzeko eskaera aurkezten duten pertsonek ez dute zertan artikulu honen b), c) eta d) paragrafoei dagozkien dokumentazioa aurkeztu, baldin eta familiaren egoera sozioekonomikoa ez bada nabarmen aldatu aurreko urtearekiko.

    Salbuespenez, eguneroko garraio-gastuetarako beka eskatzen duten pertsonek egiaztatu egin behar dute ikasketa-zentrorako eguneroko joan-etorria eta, gutxienez, hilabete bateko eguneroko garraio-gastuaren egiaztagiria aurkeztu behar dute.

Pertsona horiei dagokien Foru Aldundiko Balorazio eta Orientazio Unitateak emandako ebazpenaren fotokopia, minusbaliotasun-maila aitortzen duenak, eta Agindu honen 6. artikuluan adierazitako mugak egiaztatzen dituenak emana.

  1. Eskaerak inprimaki normalizatuetan egin behar dira, II. eranskineko ereduari jarraiki. Ikasketak egingo diren hezkuntza-zentroan edo Hezkuntzako Lurralde Ordezkaritzetan lor daiteke inprimakia. Eta, bestela, www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net.orrian ageri den eredua inprima daiteke.

  2. Dagokion zikloaren baitan beka berritzea eskatzen duten pertsonek beka-berritzaileei dagokien inprimakia bete beharko dute.

  3. Laguntza eskatzeko eskaera betetzeak esan nahi du:

    1. Interesdunak baimena ematen duela eskaeran jasotako datuak Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko fitxategi informatizatuetan sartzeko. Datuak ikusteko, zuzentzeko, ezabatzeko eta horien aurka egiteko eskubideak erabiltzeko Unibertsitate eta Ikerketa Sailburuordetzara jo behar da (Donostia kalea, 1; 01010 Vitoria-Gasteiz).

    2. Deialdiaren oinarriak onartzea.

    3. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailari baimena ematea Zerga Administrazioen bitartez familiaren errentaren eta ondasunen gainean beharrezkoak diren datuak lortzeko, bekaren ondorioetarako.

  4. Deialdi honetan parte hartzeak berekin dakar, ezinbestez, interesatuak baimena ematea bere datu pertsonalak beste norbaiti uzteko, hark erabil ditzan, ezinbestekoa baldin bada bertan erregulatutakoa eskuratzeko.

  1. Eskabideak aurkezteko epea 2010eko urriaren 15a arte (hori barne) egongo da zabalik.

  2. Epe horretatik kanpo ere aurkeztu ahal izango dira eskaerak, betiere deialdiaren azken ebazpena egin baino lehen, honako kasu hauetan:

    1. Eskaera egiten duen pertsonak Euskal Autonomia Erkidegotik kanpoko Unibertsitateen mendeko zentroren batean ikasten badu, epea 2010eko urriaren 30era arte luzatuko da.

    2. Matrikula egiteko epea urriaren 15aren ondorengoa denean, betiere, matrikula-eskaerarekin batera aurkezten bada beka.

    3. Familiaren eusle den pertsona nagusiaren heriotza, edo, nahitaezko erretiroa, arauzko adina bete gabea izanda.

    4. Justifikatutako arrazoi larriren bat dela-eta, familiaren ekonomia-egoera larriki kaltetzen zaien ikasleak.

  1. Eskaerak, data adierazita, zuzen beteta eta izenpetuta, eskatutako bekari dagozkion ikasketak egingo diren hezkuntza-zentroan aurkeztu behar dira, eskatutako dokumentuekin batera.

  2. Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legeak, azaroaren 26koak, 39. artikuluan adierazitako lekuetan ere aurkez daitezke.

  3. Eskaera aurkeztu eta matrikula beste unibertsitate batera aldatzeko baimena ematen bazaio eskaera egin duenari, jatorrizko unibertsitatean eskatu beharko du bekaren espedientea lekuz aldatzeko. Unibertsitate horrek jatorrizko beka-espediente osoa bidaliko dio Unibertsitate hartzaileari, eta, horrekin batera, espedientea prozeduraren zer urratsetan dagoen adieraziko du. Espedientea hartzen duen Unibertsitateak jarraituko du tramitazioarekin, eta, beharrezkoa bada, bekaren zenbatekoa zuzentzeko proposamena egingo du.

  4. Aurretik irakaskuntza-zerbitzuei dagokien prezioa ordaindu gabe egin ahal izango dute matrikula beka eskatzen dutenek. Hala ere, Unibertsitateek, kautela-neurri gisa, irakaskuntza-zerbitzuen prezioa ordaintzeko eska diezaiekete eskatzaileei, baldin eta ez badituzte betetzen Agindu honetan ezarritako baldintza akademikoak. Halaber, prezio hori ordaintzea eska diezaiekete unibertsitateek, Epaimahaiak behin-behinean ezetsitako beka-eskaeren egileei.

  1. Ikastetxe hartzaileek, hala badagokio, dokumentazioan egon daitezkeen akatsak edo hutsak zuzendu ondoren, beren gainetik dauden unibertsitateetako gerentziek adierazitako unitate organikoetara bidali beharko dituzte eskaerak, horretarako adierazitako epeen barruan. Eskaerekin batera, ofizioa eta eskaera egin duten pertsonen izenak bilduko dituen zerrenda bidaliko dira.

  2. Unibertsitatekoak ez diren goi-mailako ikasketak, 1.f) edo 1.g) artikuluan aipatutakoak, egiten ari diren eskatzaileen kasuan, ikastetxe hartzaileek Unibertsitate Zuzendaritzara bidaliko dituzte aurkeztutako eskabideak, eskatzaileen izenen zerrenda barne hartuko duen ofizioarekin batera.

  3. Kudeaketa-unitateen ardura izango da Agindu honetan ezarritako prozedura-arauetan xedatutako epeak betetzea.

  1. Aurkeztutako eskaerak aztertzeko eta bekadunak aukeratzeko, hautespen-epaimahaiak osatuko dira. Egindako bileren akten kopiak Unibertsitate Zuzendaritzara bidaliko dira, epaimahaiburuaren oniritziarekin.

  2. Euskal Autonomia Erkidegoan kokatutako unibertsitateen kasuan, ondoren adierazi bezala osatuko da hautespen-epaimahaia:

    Lehendakaritza: Unibertsitateko errektoreak izendatutako errektoreordea.

    Batzordeburuordea: Unibertsitateko gerentea.

    Kideak: Unibertsitateetako zuzendariak izendatutako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko bi ordezkari, epaimahaiburuak izendatutako unibertsitateko bost irakasle, 2009-2010 ikasturtean beka jaso zutenen artean zoriz hautatutako hiru ordezkari, eta beste pertsona batzuk, ez hiru baino gehiago, epaimahaiburuak horiek bertan egotea beharrezkotzat jotzen badu.

    Idazkaria: Unibertsitateko Gerentziako beken Atal edo Negoziatuko burua.

    Unibertsitate pribatuen kasuan, aipatutako pertsona bakarreko organo horiek betetzen dituzten funtzioen baliokideak betetzen dituzten pertsonak izango dira hautespen-epaimahaiaren epaimahaiburua, epaimahaiburuordea eta idazkaria.

  3. EAEn kokatuta ez dauden unibertsitateen kasuan, 2010-2011 ikasturterako unibertsitateko ikasleei eta goi-mailako beste ikasketa batzuetako ikasleei zuzendutako izaera orokorreko eta joan-etorrietarako bekak deitzen dituen Hezkuntza Ministerioaren Aginduak ezarritakoaren arabera osatutako hautespen-epaimahaien bidez hautatuko dituzte eskaerak.

  4. Deialdiaren 1. artikuluko f) eta g) paragrafoetan adierazitako goi-mailako ikasketak egiten ari diren ikasleen eskaerak aztertzeko eta horien inguruko erabakia proposatzeko, hautespen-epaimahai bat osatuko da. Bertako epaimahaiburua Unibertsitateetako zuzendaria izango da eta epaimahaikideak, berriz, Unibertsitate Zuzendaritzako bi teknikari.

  5. Organo horien jarduna gai honen inguruan Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen II. tituluko II. kapituluan jasotako arauek xedatutakoari egokituko zaio.

  1. Eskaera-espediente guztiak aztertu eta egiaztatuko dira.

  2. Hautespen-epaimahaiek ahalmena izango dute:

    1. Kasuan kasuko berezitasunak behar bezala ezagutzeko beharrezkotzat jotzen diren agiri guztiak eskatzeko, beketarako bideratutako bitartekoak zuzen inbertitzen direla bermatu ahal izateko. PFEZren aitorpenean adierazitako edukiak ez dira lotesleak izango, geroago zerga-administrazioaren egiaztapenen xede izan daitezkeenean izan ezik.

    2. Enpresa- edo lanbide-jarduerak dituztenei beren jardueren benetako etekina adieraziko duten ziurtagiriak aurkez ditzaten eskatzeko.

    3. Erabakia hartzeko edo erabaki-proposamena egiteko kontuan izan behar diren datuak zehazteko, ezagutzeko eta egiaztatzeko beharrezko irizten diren txosten guztiak eskatzeko.

  3. Bekak emateko eta ukatzeko proposamenak dagozkien unibertsitateetako gerentziei bidaliko zaizkie.

  4. Gerentziek Unibertsitate Zuzendaritzara bidaliko dituzte beka-eskaerei dagozkien orri mekanizatuak. Orri mekanizatuak bidali ordez horietan jasotako datuak informatika bidez bidaliko dira, organo kudeatzaileak horretarako informatika-baliabide egokirik badu. Informazio horrekin batera epaimahaiaren akta bidaliko da, proposatutako bekadunen kopuruarekin. Hala badagokio, haztapenerako erabili diren irizpideak zehaztuko dira. Organo kudeatzaileek, beharrezkotzat joz gero, beka-eskaeren espedienteak, datu akademikoak egiaztatu ondoren, Unibertsitate Zuzendaritzara bidali ahal izango dituzte, bertan datu ekonomikoak berrikus ditzaten. Hori hala izango da, kasu honetan izan ezik: gutxitasunak dituzten Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateetako ikasleentzako garraio-gastuak ordaintzeko beka-eskaera bada; izan ere, halakoetan, ez da beharrezkoa ez datu akademikoak ez ekonomikoak berrikustea.

  5. Ondoren eta aldi bakoitzean unibertsitateek izapidetutako eskabideen arabera, Unibertsitateetako zuzendariak laburpen ekonomikoa egiteko eta beka esleitu zaien ikasleen zerrenda prestatzeko aginduko du, beka horien zenbatekoa jakiteko eta ebaluatzeko, eta horien esleipenaren behin-behineko erabakia hartuko du.

  6. Unibertsitateetako zuzendariaren eskariz, eskaera egin duten pertsonei bidali behar zaizkien jakinarazpenak prestatuko dira. Unibertsitate Zuzendaritzak beka onartzeko edo ukatzeko behin-behineko ebazpenaren berri emango die ikasleei banan-banan. Emandako eta ezeztutako beken zerrendak dagozkien unibertsitateetako bekak kudeatzeko unitateetako iragarki-tauletan argitaratuko dira.

  7. Interesdunek bidezkotzat jotzen dituzten alegazioak aurkeztu ahal izango dituzte hautespen-epaimahaien aurrean, jakinarazpenaren biharamunetik kontatzen hasi eta 15 egun naturaleko epean. Epe horretan alegaziorik aurkezten ez bada, dagokion behin-behineko ebazpena behin betikotzat joko da.

  8. Alegaziorik badago, horiek aztertu ondoren, bekak ukatzeko ebazpenak eta emateko proposamenak bidaliko dituzte hautespen-epaimahaiek Unibertsitate Zuzendaritzara, 2011ko martxoaren 11 baino lehen.

  9. Unibertsitateetako zuzendariak, 30/1992 Legearen 89. artikuluak ezarritakoari jarraiki, 2011ko apirilaren 15a baino lehen erabakiko du prozedura, eta beka jasoko duten nahiz jasoko ez duten eskatzaileen zerrendak dagozkien unibertsitateetako kudeaketa-unitateetan argitaratzeko aginduko du. Zerrenda horietan agertzen ez diren eskabideak ukatutakotzat joko dira. Administrazio-bidea amaitzen ez duen ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.

    Unibertsitateetako zuzendariaren ebazpen horren kontra, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jar diezaiokete Unibertsitate eta Ikerketa sailburuordeari hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik zenbatzen hasita.

    Nolanahi ere, unibertsitateak eskaera aurkeztu eta 6 hilabetean ebazpenik eman edo jakinarazten ez bada, eskaera ezetsi egin dela ulertuko da, 30/1992 Legearen 44.1 artikuluan ezartzen denez (Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legea).

  1. Beka orokorren eta eguneroko garraio-gastuetarako beken ordainketa, behin-behinean emandakoak, aldez aurretik eta osorik egingo da, hilabeteko epean, Unibertsitateetako zuzendariaren ebazpenetik kontatzen hasita. Alabaina, eman delako behin-behineko erabakiaren jakinarazpenaren eta bekaren aurrerapenaren ordainketaren artean hautespen-epaimahaiek jakinaraziko baliote Unibertsitate Zuzendaritzari eskaera egin duen pertsonak uko egin diola edo matrikula ezeztatu duela edo Agindu honetan araututako laguntzekin bateragarri ez diren laguntzak pilatu direla, eskatzaileak ezingo du eskatu beka ordaintzeko, baldin eta ez badu egiaztatzen alegazioen tartean beka lortzeko baldintza guztiak betetzen dituela. Behin-behineko erabakiak behin betiko bihurtzen direnean, adierazitako artikuluaren arabera eta hala dagokionean, behin-behinekoz jasotako zenbatekoaren ordainketa osagarria, minorazioa edo itzulketa egingo da.

    Bide beretik, bekaduna izaera bereko diru-laguntzen itzulketa-prozedura batean sarturik baldin badago, ezingo du eskatu beka ordaintzeko.

  2. Egindako ebaluazioa dela-eta, aurrekontuetan diru nahikorik ez badago epe jakin batean unibertsitateek izapidetutako beka orokorretarako eta garraio-gastuetarako beka-eskaerei aurre egiteko, beka berritzeko eskaerek izango dute lehentasuna, lehendabizikoz emateko diren beken aldean, eta, halaber, lehentasuna emango zaie familia-errenta txikienak dituztenei, eta ez handienak dituztenei. Arau hori, ordea, ez zaie aplikatuko 2010. urtearen joanean izapidetu diren eskaerei; horrenbestez, ekitaldi horretan ere (2010) aurrekontu-baliabiderik ez egotea gertatzen bada, hurrengo ekitaldiko (2011) lehenbiziko aldiari dagokion behin-behineko ebazpenean sartu ahal izango dira krediturik ez egoteagatik baztertu izan diren eskaerak.

    Gutxitasunen bat duten ikasleen bekarako kreditua amaituz gero, beka horien zenbatekoa murriztu egingo da, beka horiek guztiak emateko behar adina osatu arte.

  3. Gutxitasunen bat duten ikasleen garraiorako beka zenbait zatitan ordainduko da. Hala, beka eman dela jakinarazi eta 10 eguneko epean bekaren % 70 emango da, uko egin diola berariaz adierazten ez bada, eta gainerako % 30a egindako gastuak justifikatu ondoren. Horretarako, jatorrizko agiriak aurkeztu behar dira ikasturtea amaitu eta hamabost egun baino lehen. Eskatutako eta onartutako laguntzen kopuru guztiari aurre egiteko dirua amaitzen bada, kopurua proportzionalki banatuko da pertsona onuradun guztien artean.

  1. Hauek dira onuradunen betebeharrak:

    1. Beka emandako helbururako erabiltzea, hau da, matrikula egiteko, eskoletara joateko, azterketara aurkezteko edo karrera-amaierako proiektua aurkezteko eta, hala badagokio, diru-laguntzak dituen helburuetako gastuak ordaintzeko.

    2. Laguntza emateko eta hartaz baliatzeko ezarri diren baldintzak eta eskakizunak bete direla egiaztatzea.

    3. Behar izanez gero, beka emateko erabakigarriak izan ziren baldintzak bete direla egiaztatzeko frogak egitea, eta Kontrol Ekonomikoko Bulegoak eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiak eskatutako informazio guztia ematea, beken helburua fiskalizatzeko lanetarako.

    4. Unibertsitate edo goi-mailako ikasketak aldatzen diren kasuetan, berariaz adieraztea aurreko urteetan beka izan duen edo ez.

    5. Unibertsitate Zuzendaritzari jakinaraztea helburu bererako jasotako diru-laguntzak edo bestelako laguntzak, edozein administrazio edo erakunde publikok zein pribatuk emanak.

    6. Unibertsitate Zuzendaritzari jakinaraztea matrikula ezeztatuz gero eta laguntza emateko kontuan hartutako beste edozein baldintza aldatuz gero.

    7. Gutxitasunen bat duten ikasleentzako garraiorako beka eskatzen dutenek, beka emateko eta hartaz baliatzeko ezarritako baldintzak betetzen dituztela egiaztatu behar dute, eta hautatutako garraiobide-modalitatea erabiltzeko premia azaldu behar dute.

  2. Baldintza horiek bete ezean, beka itzuli egin beharko da.

  1. Hezkuntza Administrazioaren organoek kontrol zehatza egingo dute, beketara bideratutako aurrekontu-baliabideak zuzen inbertitu direla ziurtatzeko.

  2. Diru-laguntzak esleitzeko garaian familien errenta eta ondarearen benetako balioespena egiteko mekanismorik egokienak zehazteko eta bekak lortzera bideratutako aitorpenetan iruzur egitea eragozteko kontrola indartzeko helburuarekin, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak Ogasun eta Herri Administrazio Sailaren, foru-aldundietako ogasun-sailen edo administrazio publikoko beste edozein organoren laguntza eskatu ahal izango du. Gainera, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak aipatutako erakunde horietan dauden familia-unitateko kide konputagarri guztiei buruzko datuak erabili ahal izango ditu, beharrezko irizten dituen egiaztapenak egiteko.

  3. Eskaera aurkezteak berekin ekarriko du baimena ematea Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailari errentaren eta ondarearen inguruko datuak eskuratzeko edo horiek zerga-administrazioetan daudenekin konparatzeko.

  4. Bekak esleitzeko prozesua amaituta, organo kudeatzaileek beka berritzeko eskatzen duten bekadunen familiaren egoera sozioekonomikoa egiaztatzeari ekingo diote. Egiaztatuko diren egoeren ehunekoa dagokion hautespen-epaimahaiak erabakiko du. Helburu hori lortzeko, organo kudeatzaileek 2009ko egoera ekonomikoa zehazteko egoki irizten dituzten agiriak aurkezteko eskatu ahal izango diete.

  5. Familiak 2009an duen egoera sozioekonomikoa Agindu honetan ezarritako errenta edo ondareen mailetako edozein baino ehuneko hamar handiagoa bada, organo kudeatzaileek emandako beka baliogabetzeko espedientea irekitzeko beharrezko dokumentazioa bidaliko diote Unibertsitate Zuzendaritzari.

  1. Bekak baliogabetu egingo dira, osorik edo horien zati bat, ordainduta egon edo ez, kasu hauetan:

    Beka jasotzeko datuak ezkutatu edo faltsutu badira.

    Beste pertsona fisiko edo juridikorengandik datozen antzeko beste onurekin bateraezina bada.

    Emandako laguntza berez esandako helbururako ez bada erabili.

    Jarritako eskakizunen bat betetzen ez duten pertsonei, edo behar bezala egiaztatzen ez duten pertsonei eman bazaie.

    Matrikula baliogabetu bada.

  2. Beka emateko behin betiko ebazpena aldatzen duen erabakia ezingo da hartu, aurretik interesa duen pertsonak espedientea ikusi gabe eta hari entzun gabe, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 84. artikuluan xedatutakoaren arabera. Hautespen-epaimahaiek interesdunari jakinaraziko diote diru-laguntza itzultzeko prozedura hasi dela eta horren oinarri diren arrazoien berri emango diote, hark egoki iritzitako alegazioak aurkez ditzan 15 eguneko epean. Halaber, Unibertsitateetako zuzendariari proposatuko diote diru-laguntzaren esleipena aldatzeko, eta, hala badagokio, jasotako zenbatekoak itzultzeko. Hori dena egiteko, abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuko bigarren tituluari jarraituko zaio; dekretu horren bitartez, Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kontura ematen diren diru-laguntzen bermeei eta horiek itzultzeari buruzko erregimen orokorra arautzen da.

  3. Beka baliogabetzeko erabakia aginte fiskal, akademiko edo judizialei bidali ahal izango zaie, hala badagokio, horretatik erator daitezkeen erantzukizunak eskatzeko.

  4. Onuradunek bekari uko eginez gero, berehala itzuli beharko dute.

  5. Bideratutako espedientearen ondorioz eskuratutako diru-kopuruak eta, hala badagokio, horiei dagozkien legezko interesak itzuli behar badira, eta kontuan izanik familiaren egoera ekonomikoa oinarrizko baldintza dela diru-laguntzak emateko, familiako eusle nagusiak eta, adinez nagusi bada edo emantzipatuta badago, eskaera egin duen pertsonak berak, administrazioarekiko obligazio solidarioa izango dute gaur egungo eta etorkizuneko ondasunekin erantzuteko itzultzeko betebehar horri, betiere legez ezarritako mugak kontuan izanik. Emandako ebazpenak itzulketa ahalik eta modurik erosoenean eta errazenean egiteko beharrezko informazioa hartuko du barne. Nolanahi ere, zenbatekoa bi hilabeteko epean itzuli beharko da, beka baliogabetzeko erabakia jakinarazten denetik zenbatzen hasita.

  6. Borondatezko epean itzultzen ez bada, Ogasun eta Finantza Saileko organo eskudunari jakinaraziko zaio, indarrean dauden xedapenek ezarritakoaren arabera premiamendu-bideari ekin diezaion.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik