- AGINDUA, 2010eko ekainaren 24koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena, Batxilergoko Aparteko Sarietarako deialdia egiten duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2010eko ekainaren 24koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena, Batxilergoko Aparteko Sarietarako deialdia egiten duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 168
- Hurrenkera-zk.: 4020
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2010/06/24
- Argitaratze-data: 2010/09/01
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
- Azpigaia: Instituzional
Testu legala
Otsailaren 3ko 23/2009 Dekretuaren bitartez, Batxilergoko curriculuma zehaztu eta Euskal Autonomia Erkidegoan ezartzen da. Dekretu horretan adierazten denez, Batxilergoaren helburua da ikasleei prestakuntza, adimen-heldutasuna eta giza heldutasuna, jakintzak eta trebetasunak ematea, gizarte-funtzioak garatzeko eta bizitza aktiboan arduraz eta gaitasunaz txertatzeko aukera izan dezaten.
Deialdi hau ikasturte honetan (2009-2010ean) Batxilergoko ikasketak amaitzen dituzten ikasleentzako da. Izan ere, deialdi honen bitartez, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak saria eman nahi die helburu horiek lortzeko etengabe saiatu diren ikasleei.
Hori dela eta, eta Hezkuntza Berriztatzeko zuzendariak proposatuta, hau
Agindu honen xedea da 2009-2010 ikasturteko Batxilergoko Aparteko Sarietarako deia egitea, eta sariok emateko betekizunak eta prozedurak ezartzea.
Kontuan hartuta 2009-2010 ikasturtean Batxilergoko bigarren kurtsoan edo mailan matrikulatutako ikasleen kopurua, 15 aparteko sari emango dira Euskal Autonomia Erkidegoan.
Batxilergoko Aparteko sarien deialdian parte hartu ahal izango dute Batxilergoko edozein modalitatetako maila biak (1. eta 2. mailak) gainditu dituzten ikasle guztiek, baldin eta 2009-2010 ikasturtean bukatu badituzte, bai ikastetxe publikoetan bai pribatuetan.
Aparteko Sarira aurkeztu ahal izateko, Batxilergoko edozein modalitatetako bi mailetan lortutako noten batez bestekoak 8,75 puntu edo gehiagokoa izan beharko du.
Honako hauek baino ez dira zenbatuko batez besteko nota zehazteko: ikasitako Batxilergoko bi maila horietako irakasgai komunetan, modalitate bakoitzeko irakasgai espezifikoetan eta aukerako irakasgaietan lortutako kalifikazioak.
Batez besteko nota zehazteko, aurreko paragrafoan aipatutako irakasgai guztien batez besteko aritmetikoa egingo da. Bestalde, abenduaren 16ko 2438/1994 Errege Dekretuak (1995eko urtarrilaren 26ko BOE) bere 5.3 artikuluan xedatuari jarraituz, batez besteko nota horretan ez da kontuan hartuko Erlijioko irakaskuntzetan ateratako kalifikazioa.
Probak gaztelaniaz zein euskaraz egin ahal izango dira, ikasleek aukeratutakoaren arabera, eta honako ariketa hauek izango dituzte:
Lehenengo ariketa.
Izaera orokor, zientifiko edo teknikoko testu bati buruzko konposizioa eta/edo iruzkina. Ikasleak aukeratuko du testuaren hizkuntza: euskara ala gaztelania.
Izaera orokor, zientifiko edo teknikoko testu bati buruzko konposizioa eta/edo iruzkina. Testuaren hizkuntza: ikasleak ikasitako derrigorrezko atzerritar hizkuntzan. Hiztegirik gabe egingo da ariketa hau, dagokion hizkuntzan.
Bigarren ariketa.
Ikasleak Batxilergoko 2. mailan egindako modalitateko irakasgai espezifikoen edukien gaineko hainbat galdera edo ariketa praktiko idatziz erantzutea edo ebaztea. Modalitateko hiru irakasgaietatik bi aukeratu beharko ditu ikasleak.
Aurreko paragrafoan jasotako baldintza guztiak betetzen dituzten ikasleek, baldin eta Aparteko Sarian parte hartu nahi badute, ondoren aipatzen den tokian eman beharko dute izena, agindu hau argitaratzen denetik aurrera: zein ikastetxetan matrikulatuta dauden, ikastetxe horri dagokion Hezkuntzako Lurralde Ordezkaritzako Ikuskaritza Burutzan. Izena emateko epea 2010eko irailaren 24an bukatuko da. Halaber, eskabideak posta ziurtatuaren bidez edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legearen 38. artikuluan aurreikusirik dagoen beste edozein prozedura erabiliz igorri ahal izango dira helbide berera.
Izena eman ahal izateko, aginduaren eranskinean jasotako eredua bete beharko da. Bestalde, ikastetxe publiko edo pribatuaren idazkariak egiaztatu beharko ditu eskatzailearen datu akademiko eta pertsonalak. Beraz, ez dira onartuko batez besteko nota zenbakiz adierazita ez duten eskaerak, ezta idazkariak eskuz egindako sinadura eta ikastetxearen zigilua ez daramaten eskaerak ere.
Baldin eta Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritzak sumatzen badu aurkeztutako eskabidean hutsen bat edo zerbait gaizki jarrita dagoela, interesatuari agindeia egingo zaio hamar eguneko epearen barruan oker dagoena zuzendu edo manuzko diren agiriak aurkez ditzan, eta ohartarazi egingo zaio horrela egin ezean, interesatuak bere eskaeran atzera egin duela ulertuko dela, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legearen 42. artikuluan ezarririk dagoenaren araberako ebazpena eman ondotik.
Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoarekin eta Datu Pertsonaletarako Jabetza Publikoko Fitxategiei eta Datuak Babesteko Euskal Bulegoa Sortzeari buruzko otsailaren 25eko 2/2004 Legearekin bat etorriz, deialdi honen tramitazioan jasotako datu pertsonalak, parte-hartzaileek erabiltzea eta argitaratzea baimenduko dituztenak, fitxategi batean jasoko dira. Fitxategi honen helburua deialdi honetako sariak eta deialdi honekin zer ikusia duten beste edozein prozedura edo espediente administratibo kudeatzea izango da, eta baita deialdi honetara aurkezten diren pertsonei deialdiaren garapenari buruz informatzea ere. Fitxategi honen arduraduna Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritza da. Lege horretan adierazitako sarbide, zuzenketa, ezabatze eta aurkatze-eskubideak erabiltzeko Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritzara jo beharko da, helbide honetara: Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz.
Halaber, deialdi honetan parte hartu duten pertsonek fitxategian dauden datu pertsonalak Euskal Autonomia Erkidegoko beste herri-administrazioei uzteko baimena ematen dute, deialdi honen xede berdinetarako bakarrik eta, Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritzari baimena ematen diote, beste erakunde publiko batzuetan, aurkeztutako dokumentuen benetakotasuna egiaztatzeko.
Probak 2010eko urriaren 6an egingo dira, 15:30ean, honako ikastetxeetan:
Bilboko IES Miguel de Unamuno BHI, Poza Lizentziatuaren kalea, 1.
Vitoria-Gasteizko IES Federico Baraibar BHI, Nieves Cano kalea, 14.
Donostia-San Sebastiángo IES Usandizaga-Peñaflorida-Amara BHI, Pio XIIaren plaza, z.g.
adierazitako hiru tokietako zeinetan egin nahi duten proba adierazi beharko dute eskatzaileek eskabidean.
Probez arduratuko diren epaimahaiek ondoko kideak izango dituzte: ikuskari lanetan diharduten Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko funtzionarioak, eta probako ariketetan erabilitako gaietan espezializatu diren irakasle numerarioak. Funtzionario eta irakasle horiek atxikita dauden organo eskudunek izendatuko dituzte horiek guztiak.
Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritzak izendatutako ikuskaria izango da epaimahaiburua, eta kategoria administratibo apalena duen irakasle numerarioa izango da idazkaria. Baina bat baino gehiago egonez gero egoera berean, kidegoan antzinatasun txikiena duena izango da idazkaria. Pertsona horiek izendatzeko, otsailaren 18ko 4/2005 Emakumeen eta Gizonen Berdintasuneko Legearen 20.5 eta 6. artikuluetan ezarritakoa hartuko da kontuan.
Epaimahai horretan parte hartu eta laguntzeagatiko ordainketak emango dira, zerbitzuen ondoriozko kalte-ordainei buruzko Dekretua hirugarren aldiz aldatzeko ekainaren 13ko 121/2006 Dekretuak eta adierazitako irizpideen arabera.
Ariketa guztietan batez besteko kalifikaziorik handiena ateratzen dituztenek jasoko dituzte sariak. Epaimahaiak proposatuko duen sarituen kopurua inoiz ez da 2. artikuluan adierazitakoa baino handiagoa izango.
Hezkuntza Berriztatzeko zuzendariak ebatziko du deialdia, goian adierazi den Epaimahaiak proposamenak egin ondoren.
Behin-behineko zerrenda jasotzen duen ebazpena 2010eko urriaren 20an jarriko da jendaurrean Hezkuntza Lurralde Ordezkaritzetan. Erreklamazioak egiteko epea bost egun baliodunekoa izango da, egun horretatik aurrera.
Ebazpena sarituei jakinaraztearen kaltetan gabe, behin betiko zerrenda duen ebazpena arestion aipatu toki horietan jarriko da jendaurrean, 2010eko urriaren 27an jarri ere. Eskariak aurkezteko epea amaitzen den egunetik eta gehienez ere hiru hilabeteko epean ez bada ebazpen hori jakinarazi, eskariak ezetsitzat jo daitezke, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legearen 44.1 artikuluak dioenaren arabera.
Jakinarazten den ebazpenaren aurka, edo ebazteko epea ebazpen adierazirik izan gabe igarotzen bada, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuari, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 114. artikuluan agindutakoarekin bat.
Aparteko Saria eskuratzen duten ikasleek eskubidea izango dute eurentzako beren beregi antolatuko den bidaia-programan parte hartzeko, atzerrian aleman, frantses edo ingeleseko ikastaroak egiteko 2011. urteko udan. Bidaia hori hasi baino hiru hilabete lehenago arte uko egin ahal izango diote saridunek bidaiari, baina horrek ez du esan nahi Batxilergoko Aparteko Sariari uko egin behar diotenik. Kasu horretan, bidaia-programa horretan soberan geratzen den plaza hurrengoari esleituko zaio, hain zuzen ere ariketa guztien batez besteko kalifikaziorik altuena duenari, 8.1 artikuluan adierazitakoaren arabera.
Gainera, 935,80na euroko saria jasoko dute; hortaz, 14.037 euro erdibanatuko da.
Batxilergoko sari nazionalera aurkeztea ere izango dute, horretarako izena eman ondoren.
Batxilergoko Aparteko Saria lortzen duten ikasleek sariaren ziurtagiri bana jasoko dute.
Aparteko Saria lortu izana ikaslearen espediente akademikoan jasoko da. Hain zuzen ere, ikasleak Batxilergoa amaitu duen ikastetxeko idazkariak egingo du idatzohar hori.
Ikasleen kalifikazio-liburuetan diligentzia bat jarriko da, Aparteko Saria lortu izana jasoko duena.
Lehenengoa. Deialdi honek aurreikusi ez duen guztirako, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legea, azaroaren 26koa, aplikatuko da.
Bigarrena. Deialdi agindu honek, bertan aurreikusten denaz gain, ondokoa izango du arau: azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuz onetsitako Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bateginaren VI. tituluak ezarritakoa.
Lehenengoa. Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari. Aginduaren aurka, beraz, interesatuek aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal diote Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuari, hilabeteko epean, argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera, edo bestela, zuzenean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko jurisdikzio horretako salan, bi hilabeteko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Bigarrena. Agindu honek ondorioak izango ditu Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2010eko ekainaren 24a.
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburua,
MARÍA ISABEL CELAÁ DIÉGUEZ.
(aurrealdea)
Deiturak Izena
Jaioteguna Sexua Telefonoa
Helbidea (harremanetan jartzeko)
Herria Herrialdea PK
Batxilergoko ikasketak egin zituen ikastetxea (edo ikastetxeak):
Herria Herrialdea PK
Non egingo du proba?: Bilbao/Donostia-San Sebastián/Vitoria-Gasteiz.
2010eko ekainaren 24ko Aginduaren bidez Batxilergoko Aparteko Sariak lortzeko deitutako probetan parte hartu nahi du. Atzealdean adierazitako gaiak aukeratu ditu horretarako.
...............................................(e)n, 2010eko ............................aren ............(e)(a)n.
(sinadura)
IKASTETXEAK BETETZEKO:
jaun-andreak, ikastetxeko idazkariak
Ziurtatzen du:
Goian adierazitako pertsonak ikastetxe honetan bukatu dituela Batxilergoko ikasketak .....................(e)ko batez besteko notarekin, eta beraz, Batxilergoko Aparteko Saria eskuratzeko proban parte hartzeko baldintzak betetzen dituela, deialdiaren 3. artikuluan xedatutakoaren arabera. Deialdi-aginduaren hirugarren artikuluak ezarritakoaren arabera atera da batez besteko kalifikazio hori.
...............................................(e)n, 2010eko ............................aren ............(e)(a)n.
O.E. zuzendaria (sinadura eta zigilua) Idazkaria
ESKABIDE-ORRIA
(atzealdea)
Probetarako aukeratu diren irakasgaiak:
a ariketa: Gaztelania edo Euskara
b ariketa: Atzerriko hizkuntza: Alemana-Frantsesa-Ingelesa.
ariketa: atxilergoko 2. mailan ikasitako modalitateko hiru irakasgaietatik bi aukeratu behar dira. Laukian ageri den «X» horrek hauxe adierazten du: modalitate bakoitzetik zeintzuk aukeratu daitezkeen. Horietako bi markatu ezkerreko zutabean.
Zientzia eta Teknologia Giza eta Gizarte Zientziak Arteak
Biologia X
Lurraren eta ingurumenaren zientziak X
Marrazketa teknikoa II X X
Elektroteknia X
Fisika X
Matemática II X
Kimika X
Industria-teknologia II X
Artearen historia X X
Latina II X
Grekoa II X
Gizarte zientziei aplikaturiko matematika II X
Literatura unibertsala X X
Enpresa-ekonomia X
Geografia. X
Analisi musikala II X
Musikaren eta dantzaren historia X
Ikus-entzunezko kultura X
Marrazketa Artistikoa II X
Diseinua X
Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoarekin eta Datu Pertsonaletarako Jabetza Publikoko Fitxategiei eta Datuak Babesteko Euskal Bulegoa Sortzeari buruzko otsailaren 25eko 2/2004 Legearekin bat etorriz, deialdi honen tramitazioan jasotako datu pertsonalak, parte-hartzaileek erabiltzea eta argitaratzea baimenduko dituztenak, fitxategi batean jasoko dira. Fitxategi honen helburua deialdi honetako sariak eta deialdi honekin zer ikusia duten beste edozein prozedura edo espediente administratiboa kudeatzea izango da, eta baita deialdi honetara aurkezten diren pertsonei deialdiaren garapenari buruz informatzea ere. Fitxategi honen arduraduna Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritza da. Lege horretan adierazitako sarbide, zuzenketa, ezabatze eta aurkatze-eskubideak erabiltzeko Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritzara jo beharko da, helbide honetara: Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz.
Halaber, deialdi honetan parte hartu duten pertsonek fitxategian dauden datu pertsonalak Euskal Autonomia Erkidegoko beste herri-administrazioei uzteko baimena ematen dute, deialdi honen xede berdinetarako bakarrik eta, Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritzari baimena ematen diote, beste erakunde publiko batzuetan, aurkeztutako dokumentuen benetakotasuna egiaztatzeko.


