- AGINDUA, 2010eko ekainaren 25ekoa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena, 2010-2011 ikasturtean unibertsitateko ikasketa-zerbitzuengatik ordaindu beharreko prezioak finkatzen dituena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2010eko ekainaren 25ekoa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena, 2010-2011 ikasturtean unibertsitateko ikasketa-zerbitzuengatik ordaindu beharreko prezioak finkatzen dituena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 131
- Hurrenkera-zk.: 3352
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2010/06/25
- Argitaratze-data: 2010/07/09
Gaikako eremua
- Gaia: Ogasun eta Ekonomía; Hezkuntza
- Azpigaia: Ekonomia
Testu legala
Unibertsitateei buruzko abenduaren 21eko 6/2001 Lege Organikoaren 81.3.b) artikuluak (apirilaren 12ko 4/2007 Lege Organikoak aldatu zuen lege hori) ezartzen duenez, titulu ofizialak lortzeko diren ikasketen kasuan, ikasketa-zerbitzuengatik ordaindu beharreko prezioak autonomia-erkidegoak finkatuko ditu, Unibertsitateen Koordinazio Kontseiluak ezarritako mugen barruan. 4/2007 Lege Organikoaren bosgarren xedapen gehigarriak ezartzen duenez, Unibertsitateen Koordinazio Kontseiluaren eginkizunak Unibertsitate Politikako Konferentzia Orokorrak beteko ditu. Gainerako ikasketen prezio publikoak, berriz, Gizarte Kontseiluak finkatuko ditu.
Otsailaren 25eko 3/2004 Legeak, Euskal Unibertsitateen Sistemari buruzkoak, 95. eta 96. artikuluetan ikasketa-zerbitzuengatiko eta gainerako eskubideengatiko prezio publikoak arautzen ditu, eta, horrez gain, adierazten da prezio publikotzat hartuko direla eta tasa eta prezio publikoei buruzko lege-ordenamenduan ezarritakoaren arabera zuzenduko direla.
Bestalde, irailaren 11ko 1/2007 Legegintzako Dekretuak, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoko Tasei eta Prezio Publikoei buruzko testu bategina onartzen duenak, prezio publiko horiek finkatzerakoan aintzat hartu beharreko irizpide orokorrak arautzen ditu, 30. artikulutik 35. artikulura bitartean.
Uztailaren 21eko 161/1998 Dekretuak zehazten ditu Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak eta horren erakunde autonomiadunek prezio publikoen bidez kobratu ahal izango dituzten zerbitzuak eta jardunak. Hain zuzen ere, Dekretu horren bigarren artikuluak ezartzen du Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko sailek eta horren erakunde autonomoek prezio publikoak kobratu ahal izango dituztela dekretu horren eranskinean aipatzen diren zerbitzu eta jardunengatik; aldi berean, dekretu horren hirugarren artikuluak ezartzen du Ogasun eta Administrazio Sailari txosten loteslea eman beharko zaiola prezio publikook finkatzeko edo aldatzeko, dagokion saileko sailburuaren aginduz edo eskuratu behar dituen erakunde autonomoaren gainetik dagoen saileko sailburuaren aginduz.
Horretarako, uztailaren 21eko 161/1998 Dekretuaren eranskinaren zazpigarren paragrafoak ezartzen du Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak prezio publikoak kobratu ahal izango dituela ofizialtasuna duten tituluak lortzeko Euskal Herriko Unibertsitateak ematen dituen goi-mailako hezkuntzako zerbitzu publikoengatik.
Otsailaren 25eko 3/2004 Legearen 39. artikuluak arautzen ditu prezio publikoak ordaintzetik erabat salbuesten duten eta prezio publikoak murrizten dituzten egoerak, hau da, ohorezko, lehen mailako eta bigarren mailako familia ugariko ikasleen, gutxitasuna duen kideren bat duten familietako ikasleen, terrorismoaren biktimen eta beren senideen eta guraso bakarreko familien kasuan.
Bestalde, azaroaren 18ko 40/2003 Legeak, Familia Ugariak Babesteari buruzkoak, xedatutakoaren arabera, familia ugarietako kideek onura batzuk izango dituzte hezkuntzaren eremuko erregimen, maila eta ziklo guztietan.
Irailaren 24ko 214/2002 Dekretuak Terrorismoaren Biktimentzako Laguntzen Programa arautzen du. Haren 9. artikuluan ezartzen duenez, ekintza terroristaren baten biktimek, haien ezkontideek, seme-alabek edo biktima horiek ekintza terrorista gertatu baino lehen legez umeordetzat hartutakoek ez dute inolako ordainketa publikorik egin beharrik izango Euskal Autonomia Erkidegoko irakaskuntza-maila guztietako ikastetxe publikoetan unibertsitateko ikasketa-zerbitzuak jasotzeagatik.
Ekainaren 8ko 152/2010 Dekretuak zehazten ditu ofizialtasuna duten tituluak lortzeko Euskal Herriko Unibertsitateak ematen dituen Gradu-tituluko, Master eta Doktoretzako irakaskuntzen esperimentazio-mailak. Dekretu horrek indargabetu egiten du irailaren 26ko 190/2000 Dekretua, eta bertan ezarritako esperimentazio-mailak oraindik ere aplikatzen dira kreditu-sistemaren bidez antolatuta dauden irakaskuntza berritu gabe guztietan.
Abuztuaren 1eko 1044/2003 Errege Dekretuak arautzen du tituluaren gehigarri europarra emateko unibertsitateek erabili behar duten prozedura. 7.5 artikuluan xedatutakoaren arabera, autonomia-erkidegoek zehaztuko dituzte aipatutako gehigarria emateagatik ordaindu beharreko prezio publikoak, abenduaren 21eko 6/2001 Legeak, Unibertsitateei buruzkoak, 81.3.b) artikuluan xedatutakoaren arabera.
Urriaren 29ko 1393/2007 Errege Dekretuak unibertsitateko irakaskuntza ofizialen ordenamenduaren oinarrizko alderdiak arautzen ditu.
Martxoaren 18ko 309/2005 Errege Dekretuak, otsailaren 20ko 285/2004 Errege Dekretua aldatzen duenak, goi-hezkuntzako atzerriko tituluak eta ikasketak homologatu eta baliozkotzeko baldintzak arautzen ditu. Haren 22.3 artikuluan ezarri du unibertsitateetako errektoreek eskumena dutela Espainiako titulu eta graduekin homologatzeko.
Unibertsitate Politikari buruzko Konferentzia Orokorrean 2010eko maiatzaren 25ean hartutako erabakian xedatutakoaren esparruan, eta Unibertsitate Irakaskuntza Publikoa Koordinatzeko Kontseiluak 2010eko apirilaren 19an egindako bileran hartutako erabakiaren esparruan, eta ekonomia- eta finantza-txostenean proposatutakoaren arabera, agindu honen bidez finkaturik geratzen dira Euskal Herriko Unibertsitateko ikasleek goi-mailako irakaskuntzako zerbitzu publikoaren truke ordaindu behar dituzten zenbatekoak.
Hori dela eta, hau
Euskal Herriko Unibertsitatean titulu ofizialak lortzeko goi-mailako hezkuntzako zerbitzu publikoaren truke 2010-2011 ikasturtean ordaindu beharreko prezioak eranskinetako tarifetan adierazitakoak dira.
Unibertsitatearen titulu propioak lortzeko diren unibertsitate-ikasketen prezioak Gizarte Kontseiluak finkatuko ditu.
Gradu eta Unibertsitate Masterreko irakaskuntzak.
Gai edo irakasgaien zenbatekoa kalkulatzeko, kreditu bakoitzaren prezioa (irakaskuntzen esperimentazio-mailaren arabera I. eta II. eranskinak ezarritakoa kontuan hartuta), irakasgaiari izendatutako kreditu-kopuruarekin biderkatuko da.
Prezio berezia duten unibertsitate-masterrei dagokienez, III. eranskinean adierazitako tarifak aplikatuko dira.
Ikasleek komeni adina ECTS kreditutan matrikula daitezke, Gradu-tituluko lehen maila egiten hasten direnak izan ezik. Izan ere, horiek ECTS kreditu guztietan matrikulatu behar dute, hain zuzen, hautatutako ikasketa-planean ikasturte horretarako erabakitako ikasketa-kargari dagozkionetan, baldin eta egiaztatze-memoriak edo ikasketa-planak ikasturte osorako ez bezalako gutxieneko kreditu-kopurua ezartzen ez badu.
Campus Birtualean emandako kredituei 1. esperimentazio-mailari dagozkion prezioak aplikatuko zaizkie, lortu nahi den titulazioa zein den kontuan izan gabe.
Europako Batasunaren baitako programen barruan dauden master ofizialetan, eskola-zerbitzuak direla-eta ordaindu beharreko prezio publikoak agindu honetan zehaztutakoak izango dira. Nolanahi ere, egoitza Europar Batasunetik kanpora duten ikasleentzako beste tasa batzuk ezarri ahalko dira. Halaber, ikasle guztiei gainordaina ezarri ahalko zaie, bestelako zerbitzuak direla-eta, programa eta programa garatzeko akordioak arautzen dituzten arauak kontuan hartuta.
Doktoretzako irakaskuntzak.
Doktoretza-programa bateko ikerketa-aldirako onartutako ikasleek urtero ordainduko dute matrikula, doktoregaien tutoretzari dagokion tarifa (VI. eranskina) kontuan hartuta.
Lehen eta Bigarren Zikloko irakaskuntzak.
Gai edo irakasgaien zenbatekoa (aukera askeko gaiak edo irakasgaiak direnak izan ezik) kalkulatzeko, kreditu bakoitzaren prezioa (irakaskuntzen esperimentazio-mailaren arabera, eta irakaskuntza horietan aurreneko matrikula, bigarrena, hirugarrena edo ondorengoren bat den kontuan hartuta IV.eranskina), irakasgaiari izendatutako kreditu-kopuruarekin biderkatuko da.
Orokorrean, ikasleak irakasgai solteetan matrikulatu ahal izango dira, irakasgai bakoitzari dagokion ikasturtea kontuan hartu gabe.
Aukera askeko gaiei dagozkien kredituak, aukeratutako gaien titulaziorako ezarritako tarifaren arabera ordainduko dira.
Aukera askeko kredituak amortizatzeko Unibertsitateak onartu bai baina Unibertsitateko ikasketa-planekin bat ez datozen jarduerei, ikasleak lortu behar duen titulazioaren arabera, horri legokiokeen zenbatekoaren % 25 aplikatuko zaie.
Campus Birtualean emandako kredituei 1. esperimentazio mailari dagozkion prezioak aplikatuko zaizkie, lortu nahi den titulazioa zein den kontuan izan gabe.
Hirugarren Zikloko irakaskuntzak.
Gai edo irakasgaien zenbatekoa kalkulatzeko, kreditu bakoitzaren prezioa (irakaskuntzen esperimentazio-mailaren arabera V. eranskina), irakasgaiari izendatutako kreditu-kopuruarekin biderkatuko da.
Doktoretza-tesia egin ahal izateko irakaskuntzak gainditu ondoren, ikasleak, urtero, VI. eranskinean adierazitako prezioa ordaindu beharko du tutoretzaren truke.
Ebaluazioen, proben, tituluak ematearen eta Idazkaritzako eskubideen prezio publikoak VI. eranskineko tarifetan adierazitakoak dira.
Unibertsitateko titulazioei, izaera ofiziala eta Estatuko lurralde osorako balioa badute eta abuztuaren 1eko 1044/2003 Errege Dekretua indarrean jarri zenetik emanak badira, VI. eranskinean adierazitako tarifak ezarriko zaizkie. Dekretu horrek agintzen du unibertsitateek nola eman behar dituzten Europak titulurako duen osagarria.
Galtzeko diren planetako ikasgaien kasuan horiei dagozkien irakasgaiak ematen ez badira, edo hezkuntza-zentrotik kanpo egindako praktika babestuen kasuan, horietako bakoitzari dagokion prezioaren % 25 ordainduko da kreditu edo irakasgai bakoitzeko.
Unibertsitateak beste irakaskuntza-sistemaren bat eskaintzen badio ikasleari, unibertsitatearen beraren baliabideak erabilita, kreditu edo irakasgai bakoitzari dagokion zenbateko osoa ordainduko da.
Gradu-tituluko ikasketen eta Lehen eta Bigarren Zikloko ikasketen kasuan, matrikularen prezioa ordaintzeak bi azterketa-deialditarako eskubidea emango du ikaslea matrikulatu den irakasgai edo gai bakoitzeko, betiere ikasturtearen barruan. Unibertsitateak ezarriko ditu deialdietako egunak.
Master ofizialen kasuan, matrikularen prezioa ordaintzeak azterketa-deialdi baterako eskubidea emango du ikasturte bakoitzeko, dispentsarako aukerarik gabe, eta gehienez ere bi deialditarakoa.
Matrikulatutako irakasgaietako, edo, kasuaren arabera, matrikulatutako kredituetako azterketa eta dagokion ebaluazioa egiteko eskubidea mugatu egingo dute ikasketa-planetatik eratorritako bateraezintasun akademikoek.
Xedapen honetan ezartzen den matrikula-eskubidea erabiltzeak ez du ekarriko ikasketa-planen beharren arabera zentro bakoitzak duen eskola-ordutegi orokorren erregimena aldatu beharrik.
Kreditu-sistemaren bidez egituratutako irakaskuntzetan (Goi Mailako Hezkuntzako Europako Esparrura egokitu gabeak) ohorezko matrikulagatiko murrizketak ikasketa bereko hurrengo matrikulan aplikatuko dira edo egindako lehen zikloak aukera ematen duen 2. zikloko ikasketetan. Murrizketa horiek EHUko ikasleei soilik aplikatuko zaizkie, eta ez beste unibertsitateetatik datozenei, izan publikoa zein pribatua.
Plan zaharra plan berrira egokituz gero, ohorezko matrikularekin gainditutako irakasgaiari ezarritako kreditu-kopuruaren arabera aplikatuko zaio murrizketa.
Batxilergoko irakasgaietan lortutako ohorezko matrikulek ez dute murrizketarako eskubidea ematen. Kalifikazio globala ohorezko matrikula den kasuetan soilik izango dute eskubidea ikasleek matrikularen ordainketan murrizketa egiteko unibertsitateko lehendabiziko urtean.
Ezarritako prezioak denak batera ordaindu ahal izango dira matrikula egiten denean, edo zatika hiru epe berdinetan. Hiru zati horiek honela ordainduko dira: lehena, matrikula egiterakoan; bigarrena, abenduko lehenengo hamabostaldian, eta hirugarrena, urtarrileko lehenengo hamabostaldian.
Lauhilabeteka egituratutako irakaskuntzen kasuan, unibertsitatearen esku egongo da bigarren lauhilabetekoari dagokion matrikula lauhilabeteko horren hasieran egiteko baimena ematea. Kasu horretan ezingo da aplikatu aurreko paragrafoan aipatutako ordainketa zatikatua.
Aurreko 1. paragrafoan zehaztutako ordainketaren zatiketa ez da aplikatuko, ikasleak ordaindu beharreko prezioen zenbatekoa 150 eurokoa baino txikiagoa bada.
Guztia ez ordaintzeagatik matrikula baliogabetzen bazaio ikasleren bati, ordura arte ordaindutakoa galduko du, eta ordaindu gabe geratutako zatia unibertsitatearekiko zortzat hartuko da, eta zor hori zenbatekoa den ebazpen bidez zehaztu eta ikasleari jakinaraziko zaio. Unibertsitatearekin zorretan dauden ikasleek ezingo dute unibertsitateak eskainitako zerbitzuez baliatu, eta, bereziki, ezin izango dira beste ezer ikasten hasi bertan, ez zaie ez titulurik, ez ikasketa-espedienteari buruzko egiaztagiririk nahiz informazio-oharrik izapidetuko, eta ezta beste matrikularen bat egiten utziko ere.
Atxikipen-hitzarmenetan onartutakoa aintzat hartuta, atxikita dauden unibertsitate-ikastetxe eta unibertsitate-institutuetako ikasleek, I., II., III., IV. eta V. eranskinetako tarifetan ezarritako prezioen % 25 ordainduko diote unibertsitateari, kasuan kasuko ikasketa-motaren arabera. Gainerako prezioak oso-osorik ordainduko dira aurreikusitako zenbatekoan.
Beren tituluak Espainiako graduondoko tituluekin homologatzea eskatzen dutenek gaitasun-proba edo proba orokorra egin behar badute, VI. eranskinean jasotako tarifa ordaindu beharko dute. Prestakuntza osagarriko baldintza moduan tutoretzapeko ikastarorik egin behar badute, ikasketa horien esperimentazio-mailari dagozkion prezioak ordaindu beharko dituzte.
Goi-mailako atzerriko tituluak Espainiako master eta doktoretzako tituluekin homologatzea eskatzen dutenek VI. eranskinean jasotako tarifa ordaindu beharko dute.
Ikastetxe pribatuetan edo atzerrikoetan egindako ikasketak direla eta, ikasturte osoa edo irakasgai solteak baliozkotzea lortzen duten ikasleek kasuan kasuko eranskineko tarifetan jasotako prezioen % 25 ordainduko diote unibertsitateari.
Gradu, master edo doktoretzako ikasketetan kredituak onartzea lortzen duten ikasleek I., II. eta III. eranskinetan ezarritako prezioen % 25 ordainduko dute.
Galtzear dagoen plan bat plan berrira egokitzeak ez dio kosturik eragingo ikasleari.
Unibertsitate publikoetan egindako ikasketak baliozkotzeak edo onartzeak ez du preziorik sortuko.
Maila orokorreko familia ugarietako partaideek aurreko artikuluetan ezarritakoa aplikatuz egokituko litzaizkiekeen prezioen % 50 ordaindu beharko dute.
Maila bereziko familia ugarietako partaideek ez dituzte ordainduko aurreko ataletan ezarritakoa aplikatuz egokituko litzaizkiekeen prezioak.
Familia ugarietako kideek familia ugarietakoak izan behar dute ikasturtearen hasieran. Ikasturte hasieran familia ugarikoa dela egiaztatzen duen agiria izapidetzen bazen, familia ugarikoa dela aitortzeko eskaeraren edo berritzearen kopia konpultsatuaren bidez egiaztatu beharko da. Edonola ere, 2010eko abenduaren 31 baino lehen aurkeztu beharko du familia ugariaren titulua. Hala egiten ez bada, automatikoki baliogabetuko dira emandako onurak eta dagokion zenbatekoa ordainduko du.
Ekintza terroristaren baten biktimek, euren ezkontideek, seme-alabek edo biktima horiek ekintza terrorista gertatu baino lehen legez umeordetzat hartutakoek ez dute inolako ordainketa publikorik egin beharrik izango Euskal Autonomia Erkidegoko irakaskuntza-maila guztietako ikastetxe publikoetan unibertsitateko ikasketa-zerbitzuak jasotzeagatik. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ordainduko dio Unibertsitateari pertsona horiei dagozkien irakaskuntza-zerbitzuengatiko prezioen zenbatekoa.
Ekintza terroristaren baten biktimek, euren ezkontideek, seme-alabek edo biktima horiek ekintza terrorista gertatu baino lehen legez umeordetzat hartutakoek ikasturte hasieran harreraren ebazpena aurkeztu beharko dute Terrorismoaren Biktimentzako Laguntzen Programan. Ikasturte hasieran eskaera izapidetzen bazen, aipatutako programan hartzeko eskaeraren kopia konpultsatua aurkeztuta egiaztatuko da. Edonola ere, 2010eko abenduaren 31 baino lehen aurkeztu beharko du aipatutako ebazpena. Hala egiten ez bada, automatikoki baliogabetuko dira emandako onurak eta dagokion zenbatekoa ordainduko du.
% 33ko edo hortik gorako gutxitasun-maila duten ikasleek (eskumena duen organoak hala adierazita) tasak ordaintzetik erabat salbuesteko eskubidea izango dute unibertsitate-tituluak lortzera bideratutako ikasketetan.
Ikasleen familietan (hau da, gurasoak, anai-arrebak eta famili horiek legez hartu dituztenak) % 65eko edo hortik gorako gutxitasun- edo minusbaliotasun-maila duen kideren bat baldin badago, tasak ordaintzetik erabat salbuesteko eskubidea izango dute unibertsitate-tituluak lortzera bideratutako ikasketetan, elkarrekin bizi badira betiere.
Gutxitasuna duen kideren bat duten familiek hori hala dela egiaztatzen duen agiria aurkeztu beharko dute ikasturte hasieran, bai eta bizikidetza-ziurtagiria ere. Ikasturte hasieran minusbaliotasun-mailari buruzko ebazpena izapidetzen bazen, hori hala dela aitortzeko eskaeraren edo berrikusteko eskaeraren kopia konpultsatua aurkeztuta egiaztatuko da. Edonola ere, 2010eko abenduaren 31 baino lehen aurkeztu beharko du adierazitako ebazpena. Hala egiten ez bada, automatikoki baliogabetuko dira emandako onurak eta dagokion zenbatekoa ordainduko du. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ordainduko dio Unibertsitateari pertsona horiei dagozkien irakaskuntza-zerbitzuengatiko prezioen zenbatekoa.
Genero-indarkeriaren biktimek eta haien seme-alabek ez dute inolako prezio publikorik ordaindu beharko unibertsitateko ikasketa-zerbitzuak jasotzeagatik. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ordainduko dio Unibertsitateari pertsona horiei dagozkien irakaskuntza-zerbitzuengatiko prezioen zenbatekoa.
Genero-indarkeriaren biktimek eta haien seme-alabek egoera horretan daudela egiaztatu behar dute ikasturte hasieran, epailearen epai bidez, biktima babesteko aginduaren bidez edo oinarrizko nahiz espezializatutako gizarte-zerbitzuen txostenaren bidez; hau da, agiri horiek genero-indarkeria izan dela egiaztatu beharko dute. Epaia, agindua edo txostena eskaera egin aurreko bi urteetan eman edo idatzitakoak izan beharko dira. Edonola ere, 2010eko abenduaren 31 baino lehen aurkeztu beharko du adierazitako dokumentazioa. Hala egiten ez bada, automatikoki baliogabetuko dira emandako onurak eta dagokion zenbatekoa ordainduko du.
28 urte baino gutxiago izan eta guraso bakarreko familietakoak diren ikasleek aurreko artikuluetan ezarritakoa aplikatuz egokituko litzaizkieken prezioen % 50 ordaindu beharko dute. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ordainduko dio Unibertsitateari pertsona horiei dagozkien irakaskuntza-zerbitzuengatiko prezioen zenbatekoa.
Xede horietarako, guraso bakarreko familiatzat joko da guraso bakarra eta bere zaintzapean dituen 28 urte baino gutxiagoko bi seme-alabek osatutakoa. Guraso izan behar du, halaber, eusle bakarra.
Guraso bakarreko familietako kide diren pertsonek egoera horretan daudela egiaztatu beharko dute ikasturte hasieran. Guraso bakarreko familiako kide direla egiaztatzen duen zinpeko adierazpena aurkeztuko dute, bizikidetza-ziurtagiriarekin batera. Edonola ere, 2010eko abenduaren 31 baino lehen aurkeztu beharko du adierazitako dokumentazioa. Hala egiten ez bada, automatikoki baliogabetuko dira emandako onurak eta dagokion zenbatekoa ordainduko du
Ikasketa-beka eta -laguntza pertsonalizatuen erregimena arautzen duen abenduaren 21eko 1721/2007 Errege Dekretuaren babespean deituriko beka Euskal Autonomia Erkidegoko edo Estatuko Aurrekontu Orokorren kargura eskatzen duten ikasleek ez dute irakaskuntzako zerbitzuengatiko prezioa matrikula egitean ordaindu beharrik izango. Hala ere, Euskal Herriko Unibertsitateko Gobernu Batzordeak aldez aurretik hala erabakita, unibertsitateetako idazkaritzek, badaezpada, finkatutako baldintza akademikoak betetzen ez dituzten ikasleei irakaskuntzako zerbitzuengatiko prezioa ordaintzea eska diezaiekete.
Matrikula betetzean, beka bat eskatu dutela eta, dagozkien prezioak ordaindu ez dituzten ikasleek, hautespen-epaimahaiak behin-behinekoz beka ukatzen badie, egin zuten matrikulari dagokion prezioa ordaindu beharko dute, ukatze horren kontrako alegazioak aurkeztu ala ez.
Horrez gain, Unibertsitateetako zuzendariak, jardunbidearen edozein unetan edo jardunbidea amaitu ondoren, pertsona bati emandako beka indargabetzen badu, egin zuen matrikulari dagokion prezioa ordaindu beharko du ikasleak.
Prezioa ordaintzen ez badu, matrikula baliogabetuta geldituko da irakasgai guztietarako, indarrean dauden legeetan xedatutako eran.
Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean. Egun horretatik aurrera, eranskinetako tarifak aplikatuko zaizkie 2010-2011 ikasturtean eman beharreko zerbitzu akademikoei.
Vitoria-Gasteiz, 2010eko ekainaren 25a.
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburua,
MARÍA ISABEL CELAÁ DIÉGUEZ.
esperimentazio-maila: Biologia, Biokimika eta Biologia Molekularra, Elikagaien Bioteknologia, Zientzia eta Teknologia, Ingurumen Zientziak, Erizaintza, Farmazia, Geologia, Medikuntza, Giza Elikadura eta Dietetika, Odontologia, Kimika.
esperimentazio-maila: Arkitektura, Artea, Jarduera Fisikoaren Kirolaren Zientziak, Kultura Ondasunen Zaintza eta Zaharberritzea, Sorkuntza eta Diseinua, Fisika, Ingurumen Ingeniaritza, Ingeniaritza Zibila, Meatzeen eta Energiaren Teknologia Ingeniaritza, Ingeniaritza Elektrikoa, Ingeniaritza Elektronikoa, Ingeniaritza Elektroniko Industriala eta Automatikoa, Eraikuntza Ingeniaritza, Geomatika eta Topografia Ingeniaritza, Antolaketa Industrialaren Ingeniaritza, Teknologia Industrialaren Ingeniaritza, Ingeniaritza Informatikoa, Kudeaketaren eta Informazio-sistemen Ingeniaritza Informatikoa, Itsas Ingeniaritza, Ingeniaritza Mekanikoa, Itsas Ingeniaritza eta Itsas Garraioa, Ingeniaritza Kimikoa, Ingeniaritza Kimiko Industriala, Telekomunikazioen Ingeniaritza Teknikoa, Psikologia, Itzulpengintza eta Interpretazioa.
esperimentazio-maila: Administrazio eta Enpresen Zuzendaritza, Ikus-entzunezko komunikazioa, Ekonomia, Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza, Gizarte Hezkuntza, Finantzak eta Aseguruak, Zerga-arloa eta Administrazio Publikoa, Geografia eta Lurraldearen Antolamendua, Negozioen Kudeaketa, Enpresa Kudeaketa eta Marketina, Marketina, Matematika, Pedagogia, Publizitatea eta Harreman Publikoak, Gizarte Lana.
esperimentazio-maila: Gizarte Antropologia, Zientzia Politikoa eta Kudeaketa Publikoa, Kriminologia, Zuzenbidea, Ingeles Ikasketak, Euskal Ikasketak, Filosofia, Artearen Historia, Filologia, Kazetaritza, Lan Harremanak eta Giza Baliabideak, Soziologia.
TARIFAK
Esperimentazio-maila Kredituaren prezioa (eurotan)
1 18,26
2 17,65
3 13,24
4 12,95
esperimentazio-maila: Osasun Zientzien jakintza-alorrari dagozkion titulazioak lortzeko irakaskuntzak.
esperimentazio-maila: Zientzien jakintza-alorrari dagozkion titulazioak lortzeko irakaskuntzak.
esperimentazio-maila: Ingeniaritza eta Arkitekturaren jakintza-alorrari dagozkion titulazioak lortzeko irakaskuntzak
esperimentazio-maila: Lege- eta Gizarte-zientzien jakintza-alorrari dagozkion titulazioak lortzeko irakaskuntzak.
esperimentazio-maila: Artearen eta Giza Zientzien jakintza-alorrari dagozkion titulazioak lortzeko irakaskuntzak.
TARIFAK
Esperimentazio-maila Kredituaren prezioa (eurotan)
1 31,77
2 31,57
3 28,85
4 26,13
5 22,80
Master profesionala Kredituaren prezioa (eurotan)
El Correo UPV/EHU Multimedia Kazetaritza Masterra 89,07
Berrikuntza eta Ezagutza Kudeatzeari Buruzko Masterra 44,99
Material Aurreratuen Ingeniaritza Masterra 39,90
Material Berriztagarrien Ingeniaritza Masterra 39,90
Garapen eta Nazioarteko Lankidetzako Masterra 26,50
Enpotratutako Sistemen Inguruko Ingeniaritza 49,55
Migrazioetako masterra: Migrazio Prozesuen Jakintza eta Kudeaketa 33,06
Ikuskizunaren Arte eta Zientziak Masterra 27,50
Parte Hartze eta Garapen Komunitarioari Buruzko Masterra 26,44
Finantza eta Finantzen Zuzendaritzako Masterra 24,60
Modelizazio Matematikoa, Estatistika eta Konputazioko Masterra 32,09
Teknologiak eta Ingurumenaren Kudeaketa Unibertsitate Masterra 29,6
Ingeniaritza Energetiko Iraunkorra Unibertsitate Masterra 48,82
Giza Baliabideen eta Enpleguaren Kudeaketa Unibertsitate Masterra 23,96
Gazteari Buruzko Ikasketak Unibertsitate Masterra 25,92
Laneko Segurtasun eta Osasuna Unibertsitate Masterra 24,83
Multimedia Komunikazioa EHU-EITB unibertsitate Masterra 24,42
Autonomia Pertsonalerako Teknologian Unibertsitate Masterra 32,2
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzaren, Batxilergoaren, Lanbide Heziketaren eta Hizkuntzen Irakaskuntzan Unibertsitate Masterra 13,86
Enologia Berritzailean Masterra (*) 41,20
Ingeniaritza Biomedikoan Masterra (*) 57,25
Erakundeen eta Parte Hartze Psikosozialen Masterra (*) 26,00
Eraikuntza Ingeniaritzan Masterra (*) 46,50
(*): baimena falta da.
esperimentazio-maila: lizentziaturak: Biologia, Biokimika, Elikagaien Zientzia eta Teknologia, Ingurumen Zientziak, Itsas Zientziak, Farmazia, Medikuntza, Odontologia, Kimika eta Albaitaritza. Diplomaturak: Erizaintza, Fisioterapia, Giza Elikadura eta Dietetika eta Podologia.
esperimentazio-maila: lizentziaturak: Arte Ederrak, Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientziak, Enologia, Fisika, Geologia, Itsas makinak, Nautika eta Itsas Garraioak, Itsas Irrati Elektronika, eta Itzulpengintza eta Interpretazioa. Ingeniariak: Aeronautika; Nekazaritza; Automatika eta Elektronika Industriala; Bideak, Ubideak eta Portuak; Meatzeak; Mendiak; Elektronika; Geodesia eta Kartografia; Geologia; Industria; Informatika; Materialak; Itsasoa eta ozeanoak; Industria Antolamendua; Kimika;eta Telekomunikazioak. Arkitektoa: Arkitekto teknikoa. Diplomaturak: Logopedia, Itsas Makinak, Itsas Nabigazioa, Optika eta Optometria, Itsas Irrati Elektronika eta Lanaren bidezko Terapia. Ingeniari tekniko aeronautikoak: Aeromotorrak, Aeronabigazioa, Aireontziak, Aireportuak, Ekipo eta Material Aeroespazialak. Nekazaritza-ingeniari teknikoak: Nekazaritzako eta abeltzaintzako ustiategiak, Barazki-frutazaintza eta Lorezaintza, Nekazaritza eta Elikagaien Industria, Nekazaritza Mekanizazioa eta Eraikuntzak. Industria Diseinuko ingeniari teknikoak. Baso-ingeniari teknikoak: Baso Ustiapenak, Baso Industriak. Kudeaketa-informatikako ingeniari teknikoa. Sistemen Informatikako ingeniari teknikoa. Industria-ingeniari teknikoa: Elektrizitatea, Elektronika Industriala, Mekanika, Kimika Industriala eta Ehungintza. Meatzetako ingeniari teknikoa: Meatze-ustiapenak, Meatzetako Instalazio Elektromekanikoak, Mineralurgia eta Metalurgia, Energia Baliabideak, Erregaiak eta Lehergaiak, Meatzetako Zundaketa eta Ikerkuntzak. Ontzigintzako ingeniari teknikoa: Itsasorako Egiturak, Ontzietako Propultsio eta Zerbitzuak. Herri Lanetako ingeniari teknikoa: Eraikuntza Zibilak, Hidrologia, Garraioak eta Hiri Zerbitzuak. Telekomunikazio-ingeniari teknikoak: Telekomunikaziorako Sistemak, Sistema Elektronikoak, Soinua eta Irudia eta Telematika. Topografiako ingeniari teknikoa.
esperimentazio-maila: lizentziaturak: Zientzia eta Teknika Estatistikoak, Ikus-entzunezko Komunikazioa, Dokumentazioa, Musikaren Historia eta Zientziak, Matematika, Pedagogia, Publizitatea eta Harreman Publikoak, Psikologia eta Psikopedagogia. Diplomaturak: Bibliotekonomia eta Dokumentazioa, Gizarte-Hezkuntza, Estatistika, Gizarte Lana eta Turismoa. Irakasletza: Entzutea eta Mintzaira, Hezkuntza Berezia, Gorputz Hezkuntza, Haur Hezkuntza, Musika Hezkuntza, Lehen Hezkuntza, Atzerriko hizkuntza.
esperimentazio-maila: lizentziaturak: Administrazio eta Enpresen Zuzendaritza, Gizarte eta Kultura Antropologia, Aktuariotza eta Finantza Zientziak, Politika eta Administrazio Zientziak, Lan Zientziak, Zuzenbidea, Ekonomia, Filosofia, Aleman Filologia, Arabiar Filologia, Katalan Filologia, Filologia Klasikoa, Eslaviar Filologia, Frantses Filologia, Galiziar Filologia, Hebrear Filologia, Filologia Hispanikoa, Ingeles Filologia, Italiar Filologia, Portugaldar Filologia, Filologia Erromanikoa, Euskal Filologia, Geografia, Historia, Artearen Historia, Giza Zientziak, Merkatu Ikerketa eta Teknikak, Hizkuntzalaritza, Kazetaritza, Soziologia, Literatura Teoria eta Literatura Konparatua. Diplomaturak: Enpresa Zientziak, Kudeaketa eta Administrazio Publikoa eta Lan Harremanak.
TARIFAK
Esperimentazio-maila
Grado de experimentalidad Lehenengo matrikula (eurotan)
Primera matrícula (euros) Bigarren matrikula (eurotan)
Segunda matrícula (euros) Hirugarrena eta ondorengo matrikulak (eurotan)
Tercera y sucesivas matrículas (euros)
1 15,45 18,00 21,65
2 14,81 17,25 20,71
3 11,46 13,54 16,22
4 9,96 11,72 14,05
Esperimentazio-maila Doktorego-programak (eurotan)
1 58,67
2 58,29
3 48,22
4 42,09
tarifa. Ebaluazioak, probak eta tutoretza. Eurotan
Unibertsitatean sartzeko gaitasun-probak eta irakaskuntzetan sartzeko berariazko probak. 63,99
Karrera amaierako proiektuaren ebaluazioa. 131,22
Graduko azterketa edo tesinaren ebaluazioa. 131,22
Atzerriko goi-mailako tituluak Espainiako tituluekin eta mailekin homologatzeko gaitasun-proba edo proba orokorra. 131,22
Atzerriko goi-mailako tituluak Espainiako master- eta doktoretza-tituluekin homologatzea. 204,95
Doktoregaien tutoretza. 31,42
Doktoretza-tesirako azterketa. 136,21
tarifa. Tituluak eta idazkaritza. Eurotan
Titulu akademikoak ematea.
1. Doktoretza. 205,48
2. Unibertsitate-master ofiziala. 162,11
3. Gradua. 137,94
4. Lizentziatua, Arkitektoa eta Ingeniaria. 137,94
5. Diplomatua, Arkitekto Teknikoa eta Ingeniari Teknikoa. 69,02
6. Tituluaren gehigarri europarra. 63,23
7. Ikasketa Aurreratuen Ziurtagiri-Diploma. 75,05
8. Unibertsitateko titulu ofizialak ematea eta horien bikoizketen inprimaketa 30,82
Idazkaritza.
1. Ikasketa-espedientea irekitzea ikastetxeren batean ikasketak hasten direlako, egiaztagiri akademikoak eta ikasketa-espedienteak tokiz aldatzea. 23,83
2. Kopia kauto, kautotu eta konpultsatuak ematea.
Kopia bakoitzeko. 4,69
Konpultsatu beharreko agiriaren orri gehigarriko. 0,47
3. Identifikazio-txartela ematea. 5,40


