- AGINDUA, 2010eko ekainaren 25ekoa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena. Honen bidez, toki-administrazio publikoen finantziaziorik ez duten musika-ikastegiei diru-laguntzak emateko deialdia egiten da. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2010eko ekainaren 25ekoa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena. Honen bidez, toki-administrazio publikoen finantziaziorik ez duten musika-ikastegiei diru-laguntzak emateko deialdia egiten da.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 160
- Hurrenkera-zk.: 3878
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2010/06/25
- Argitaratze-data: 2010/08/20
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomķa; Hezkuntza
- Azpigaia: Herri Administrazioa; Ekonomia
Testu legala
Musika-irakaskuntza arte-irakaskuntzaren erreferentea izan da eta da Euskadin. Izan ere, aspaldi ezarri dira, gure herriarentzat jarduera hori oso erakargarria izan baita.
Zenbait egoeratan eta eremu geografikotan, ekimen pribatuak hurbildu dizkio gizarteari irakaskuntza horiek eta gizartean zabaldu ditu.
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak eta Eusko Jaurlaritzak, hiritarren hezkuntzaren inguruan dituzten eskumenez eta erantzukizunaz baliatuz, arreta berezia eskaini diete irakaskuntza horiei; hortaz, antolatu, planifikatu eta finantzatzeko baliabideak jarri dituzte.
Ildo horretatik, aurrekontuetan irakaskuntza horiek jaso, eta gure herrian duten ezarpenarekin bat datorren normalizazio-prozesua azaldu nahi da, bai irakaskuntzak espazioan banatzeko orduan, baita irakaskuntza horietan ematen diren eta eman behar diren espezialitateak eta mailak orekatzeko orduan ere.
Prozesu horretan, sektore horri zuzendutako aurrekontu-sailak eskatzen du ikastetxeen eskakizunak zehaztu eta mugatzea, hala irakaskuntzan nola ekonomia kudeatzean, bereziki aipatuz ikasleei zuzendutako espezialitateen emateari buruzko oinarrizko araugintza.
Horrela, bada, agindu hau toki-administrazio publikoek finantzatzen ez dituzten musika-eskolei zuzentzen zaie, diru-laguntzak eska ditzaten. Helburua da ikastegiok mantentzen laguntzea eta, ondorioz, adierazitako helburuak betetzea.
Horregatik guztiagatik, Euskal Autonomia Erkidegoko 2010eko Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 23ko 2/2009 Legean aurreikusitakoa betetzeko (musika-ikastegiei laguntzeko aurrekontu zati bat izendatzen da bertan), hau
Lehenengoa. Artikulu bakarrean adierazten diren ikastegiei diru-laguntza ematea da deialdi honen helburua; 2010eko ekitaldian langileen kostuak finantzatzeko.
Bigarrena. Eskabidea aurkeztea. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Ikastetxeetako zuzendariari zuzendutako eske-idazkian aurkeztu beharko dituzte eskabideak. II. eranskinean eskaintzen da eredua horretarako. Horrekin batera, agiri hauek aurkeztu behar dituzte nahitaez:
Ikastetxearen fundazio-estatutua, ikastetxeak deialdira lehenengoz biltzen badira edo azkenengoz bildu zirenetik estatutuak aldatu badituzte.
Eskatzailea ikastetxearen titularra dela egiaztatzen duen agiria, edo jarduteko duen ordezkaritza justifikatuko duen agiria; edo, hala dagokionean, udalaren titularitatea egiaztatzen duen agiria.
Foru Ogasunaren ziurtagiria, erakunde eskatzaileak bere zerga-betebeharrak beteta dituela egiaztatzeko.
Gizarte Segurantzako Diruzaintzaren ziurtagiria, ikastetxea Gizarte Segurantzarekiko betebeharretan egunean dagoela egiaztatzen duena.
Zinpeko aitormena: egiaztatu egin beharko dute ez dutela Euskal Autonomia Erkidegoko Herriogasuntza Nagusiaren Antolarauei buruzko testu bateginaren 50. artikuluaren 5. paragrafoan ezarritako kausarik (paragrafo hori otsailaren 18ko 4/2005 Legeak aldatu zuen, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerakoak).
Ikastetxeko zuzendariaren zinpeko aitorpena, azaldutako zehaztasun guztiak egiazkoak direla baieztatuz.
Eskabidea lehenengo aldiz egiten duten ikastetxeek, Zehaztasun Alta eta Interesdun Hirugarrena izeneko orriak bete beharko dituzte. Ikastetxeen Zuzendaritzak emango ditu orri horiek (Irakaskuntza Espezializatuen Zerbitzua).
II. eta VI. eranskinak eskatzaile guztiek beteko dituzte.
Musika Eskolek III. eta IV. eranskinak beteko dituzte, 2009-2010 ikasturteari buruzko datuak emanez.
Irakaskuntza arautuetako ikastetxeek V. eranskina bete behar dute, 2009-2010 ikasturteari buruzko datuak emanez.
Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan eta Datu Pertsonaletarako Jabetza Publikoko Fitxategiei eta Datuak Babesteko Euskal Bulegoa sortzeari buruzko otsailaren 25eko 2/2004 Legean xedatutakoa betetzeko, laguntza-eskabidea betez gero, interesdunak baimena ematen du eskabidean jasotako datuak Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko fitxategi informatizatuetan sartzeko. Hezkuntza Sailburuordetzara jo beharko da Lege horretan adierazitako sarbide-, zuzenketa-, ezabatze- eta aurkatze-eskubideak erabiltzeko.
Hirugarrena. Epea.
Eskaerak izenpetuak egon behar diren paperetan bete eta gero Ikastetxea kokatuta dagoen Lurralde Historikoko Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Lurralde Ordezkaritzan aurkeztuko dira eskabideak edo, bestela, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4. artikuluan aipatzen diren bulegoetakoren batean.
Eskabideak aurkezteko epea hilabete izango da, agindu hau indarrean sartzen denetik aurrera.
Laugarrena. Diru-laguntzeen kudeaketarako organoa. Ikastetxeen Zuzendaritzari dagokio deialdi honetan aurreikusten diren laguntzen kudeaketa.
Bosgarrena. Diru-laguntzaren zenbatekoa. Izendatuta dagoen aurrekontu zatiaren arabera ikastetxe bakoitzari egokituko zaion zenbatekoa ikastetxean emandako ordu-kopuruaren bidez kalkulatuko da, aginduaren baremoetan finkatutako irizpideak aplikatuz (I. eranskina), eta deialdi honetarako dagoen diruaren hainbanaketa egingo da diru-laguntzaren onuradunen artean.
Nolanahi ere, musika-ikastegiei ematen zaien diru-laguntzak egundo ere ez du aurrekontu orokorraren % 33 gaindituko. Ondorio horietarako, irakasle ez diren langile-gastuen eta ekipamendu- eta funtzionamendu-gastuen aurrekontu osoaren % 25 kontabilizatuko da, gehienez ere.
Finantza daitezkeen orduen ondorioz ateratzen den diru-laguntzak muga hori gainditzen badu, soberakina gainerako eskolen diru-laguntzetara bideratuko da.
Seigarrena. Esleipena. Deialdi hau Hezkuntzako sailburuordeak ebatzi eta jakinaraziko du agindu hau indarrean jartzen den egunetik aurrera sei hilabeteko epean.
Epe horren buruan interesatuei ebazpenik jakinarazi ez bazaie, eskabidea ezetsi egin dela ulertuko da.
Ebazpen horren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuari, jakinarazpena egin eta biharamunetik kontatzen hasita, hilabeteko epean.
Zazpigarrena. Diru-laguntza ordaintzea.
Justifikatu eta gero, ikastetxeei ordainketa bakar batean emango zaie izendatutako diru-laguntza, ebazpena jakinarazi eta hurrengo hilabetearen barruan.
Zortzigarrena. Diru-laguntzaren justifikapena.
Justifikazioarekin batera, zerrenda bat aurkeztu beharko da, langileen izen-abizenak jasoko dituena, langileen guztizko kostua banakatuta adieraziz. Horrekin batera, adierazitako langileen kontratua edo Gizarte Segurantzako altako ziurtagiria edo T.C. edo balio bereko agiriak aurkeztuko dira, langile horien arauzko egoera ziurtatuko dutenak.
Agiri horien bidez, 2010eko ekitaldian egindako gastuak justifikatu beharko dira.
Dokumentu horien oniritzia, eragindako sektoreen ordezkaritza-organoak emana.
Bederatzigarrena. Diru-laguntzak kentzea. Diru-laguntza emateko kontuan hartu ziren baldintzetakoren bat bete gabe utzi dela ikusten bada, jasotako diru-zenbatekoak, dagozkien legezko interesekin batera, itzuli egin beharko dira Euskal Herriko Diruzaintza Nagusira, Euskal Herriko Herriogasuntza Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onartu zuen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuan eta abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuan agindutakoari jarraituz.
Hamargarrena. Onuradunen betebeharrak.
Agindu honek arautzen dituen diru-laguntzen onuradunek betebehar hauek izango dituzte:
Diru-laguntza xede jakin baterako emango denez, horretarako erabili beharko dute.
Hezkuntza Ikuskaritzaren esku jartzea diru-laguntza eskatzeko aurkeztutako dokumentazioa, gainbegiratu edo ikuskatu beharreko beste elementu bat baita.
Kontrol Ekonomiko Bulegoari eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiari beren eginkizunetan dihardutela deialdi honen kontura jasotako diru-laguntzen inguruan eskatzen duten informazioa eman behar diete.
Hamaikagarrena. Bateragarritasun erregimena. Agindu honi dagozkion diru-laguntzak beste edozein erakunde publiko edo pribatuk helburu bererako eman ditzakeen beste batzuekin bateratu ahal dira. Aurrekoa gorabehera, helburu horretarako eskuratu diren laguntzen guztizko kopurua guztizko kostua baino handiagoa bada, deialdi honen karietara emandako laguntzaren zenbatekoa murriztu egingo da, gaindikin horri dagokion neurrian.
Hamabigarrena. Helburu honetara, gehienez ere, 388.888 euro bideratuko dira, Euskal Autonomia Erkidegoko 2010eko aurrekontuen kargura.
Dena den, zenbateko hori aldatu ahal izango da. Horretarako, kontuan hartuko dira, batetik, eskatutako laguntzen guztizko zenbatekoa eta, bestetik, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren beste laguntza-programa batzuk burutzeagatik agortu ez diren aurrekontuak, deialdiaren ebazpena eman aurrekoak. Gorabehera hori izanez gero, Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearen Ebazpenaren bidez emango da horren berri.
Agindu honek prozedurari dagokionez arautu ez duenari buruzko guztian, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legea aplikatuko da, ordezko gisa.
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean izango du indarra agindu honek.
Vitoria-Gasteiz, 2010eko ekainaren 25a.
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburua,
MARĶA ISABEL CELAĮ DIÉGUEZ.
I. BAREMOA
Lehen Maila edo Kontaktukoan.
Honako ordu hauek izango dira diru-laguntza jasotzekoak:
6 ikasletik 16 ikaslera arteko taldeei emandako orduak; 90 emango zaizkio gehienez taldeari.
Urte naturalean zehar gutxienez bost urte egingo dituzten ikasleei, musika-tresnarekiko kontaktu mailan emandako orduak, honako irizpide honen arabera: 3 ikasle gutxienez eta 6 gehienez izango ditu taldeak eta asteko 15 minutuko izango dute gehienez.
2., 3. eta 4. Mailetan.
Irakaskuntza Nagusia: irakaskuntzen gutxieneko baldintzak.
Elkarren jarraikako bi maila, eta gutxienez sinfonikoa eta hauetatik beste bat:
Kantua- instrumentu sinfonikoak- instrumentala eta dantza tradizionala- instrumentu polifonikoak.
Adar bakoitzetik espezialitate bi, hauek izan ezik:
Kantua: bat izan daiteke.
Sinfonikoa: nahitaezkoa da eta baldintza hauek bete behar dira: gutxienez lau instrumentu; familia bakarrekoak izan daitezke laurak haria, haize-egurra edo metalezko haizea edo familia biko bi.
(Aukerak: harizko lau instrumentu -edo zurezko lau haizeinstrumentu edo metalezko lau haize-instrumentu -edo harizko bi eta zurezko haize-instrumentu bi edo harizko bi eta metalezko harizko beste bi- edo zurezko haize-instrumentu bi eta beste bi metalezko haizezkoak).
Ematen ez den espezialitate bakoitzeko I.II baremoa jarraituz diruz lagundu beharko liratekeen orduetatik kenduko da beharrezko diren espezialitateen % berdina.
Egoera geografikoagatik eman beharreko espezialitateen gutxieneko baldintzen salbuespenari buruzko 289/1992 Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarrian jasotako eskolek egoera horren berri eman beharko dute eskaeran, eta egoera hori egiaztatu beharko dute Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Ikastetxeen Unitatean.
Musika-tresna edo bakarkako kantua.
2., 3. eta 4. mailetan.
Ikasleko 30 lagunduko dira diruz, baldin eta emandako saioen erdia, gutxienez, eskola kolektibo edo bateratuari badagokio.
Salbuespen gisa, eta antolaketa-arrazoiak direla medio, saioen erdia banan-banako eskolek osa dezakete, baina eskola horietako ikasleek musika tresna nagusia eta bakarkako kantua ematen duten ikasleen erdia baino gutxiago osatu behar dute.
Laguntza berezidun ikasleak. Honako irizpide hauen arabera emango zaie diru-laguntza:
Musika-tresna: ikasleko 90; musika-tresnen edo bakarkako kantuko irakaskuntza nagusietan matrikulatutako ikasleen % 12k jasoko du, gehienez, diru-laguntza.
Gai osagarriak: 30 eta 60, hurrenez hurren, 3. eta 4. mailetan.
Koru kantua.
Honako taula honen arabera emango da diru-laguntza:
Koralista/Korua Orduak
21 baino gutxiago 1
21-30 2
31-40 3
41-50 4
50 baino gehiago 5
Dantza tradizionala.
8 ikasletik 16 ikaslera arteko dantza-taldeek, 2. eta 3. mailetan taldeko 3 ordurengatik, eta 4. mailan taldeko 5 ordurengatik, jasoko dute diru-laguntza.
Joera ezberdinak dituzten taldeak: jarraian adierazten den taularen arabera jasoko dituzte horiek diru-laguntzak:
Ikasleak Taldeko Taldea edo irakaskuntza motaren definizioa Orduak
2-4 1,5
5-8 2
9-12 2,5
12 baino gehiago 3
Taldeen praktika.
Jarraian adierazten den taularen arabera jasoko da diru-laguntza:
10 ikasleko 2. mailan.
20 ikasleko 3. mailan.
30 ikasleko 4. mailan.
Beste jarduera batzuk.
Adinekoen prestakuntza.
Minusbaliatuen prestakuntza.
Batean eta bestean astean 2 ordu finantzatuko dira taldeko.
Honako hauek zehaztu beharko dira:
Eskolak emango dituen irakaslea.
Taldea eta bere ezaugarriak.
Emango den irakaskuntza eta helburuak.
Araubide orokorreko ikastetxeekin batera emandako prestakuntza.
Araubide orokorreko ikastetxeetako unitate edo taldeekin batera emandako jarduera-orduei dagokienez, araubide orokorreko ikastetxe bakoitzeko lau unitate edo talde (lau jarduera ezberdin) finantzatuko dira gehienez, irizpide hauei jarraituz:
Finantzatuko den gehienezko ordutegia hau izango da:
Unitate edo talde bakoitzarekin batera, gehienez ere, aste batean bai eta bestean ez egindako jarduera eta, guztira, hamabost jarduera; jarduera bakoitzari gehienez ere ordubete eskainiko zaio.
Ikasturtean zehar irakasle baten 12 ordu gehienez erregimen orokorreko ikastetxe bateko jardueren planifikaziori, programazioari eta abarri dagozkion bilerak egiteko.
Derrigorrez egin beharreko bi entzunaldietako bakoitza prestatzeko, entzunaldiaren aurretik aparteko hiru ordu.
Aurrekoa kreditatzeko agiri hauek aurkeztuko dira:
Lortu nahi diren helburuen zehaztapena.
Jardueraren programazioa, honakoak zehaztuz: planifikazio eta programazio bilerak, jarduera bateratua eta entzunaldiak prestatzeko aparteko orduak zein egunetan eta zein ordutegirekin burutu diren.
Prestakuntzan parte hartu duten unitate edo taldeak, maila eta ikasle-kopurua zehaztuz.
Araubide orokorreko unitate edo taldearekin batera aritu diren Musika Eskolako ikasleak.
Derrigorrez egin beharreko bi entzunaldi bateratuak burutzeko egunak.
Proiektuaz arduratzen diren irakasleak, araubide orokor eta berezikoak.
Honelako jarduerak edo norberak bultzatutako ekimenak finantziazioaren barruan sartu ahal izateko Ikastetxeen Zuzendaritzaren baimena beharko da; horretarako, proposamen bat aurkeztu beharko da, atal honetan aipatzen diren egiaztagiriekin bat etorriko dena.
Beste Irakaskuntza batzuk.
Musika Hizkuntza: 10 ikasletik 20 ikaslera bitarteko taldeei diru-laguntza emateko, 90 minutu hartuko dira kontuan taldeko. Irizpide horren barruan sartuko dira musika-hizkuntzaren hastapenetarako talde guztiak eta derrigorrezko ikastarokoak, bai eta 10-20 ikasleko taldeetan dauden gainontzeko ikasleak ere musika-tresnaren irakaskuntza nagusian edo bakarkako kantuan matrikulatuta dauden ikasleen % 50, gehienez.
Urrun edo baztertuta dauden eskoletan eta oro har behar hainbat ikasle ez dagoenean 10 ikasletik 20 ikaslera bitarteko taldeak egiteko, 6tik 9ra bitarteko taldeak osatu ahalko dituzte, hasierako eta derrigorrezko ikasturterako bakarrik, eta 60 minuturengatik jasoko dute diru-laguntza.
Gai osagarriak: 3. eta 4. mailetako ikasleentzat bakarrik.
Konposizio, Harmonia, Historia, Analisi, Entzunaldi, Ikerketa eta abarri buruzko ikastaroak, mintegiak, eta abar: hala behar denean, urriaren 27ko 289/1992 Dekretuz arautzen diren baldintzen arabera, baimenei dagokienez. Irakaskuntza nagusiko 3. mailako 100 ikasleko, gehienez bost ordu astean edo horien heinekoa lagunduko da diruz.
Ikasleak irakaskuntza arautuan sartzea (Erdiko Maila).
Ondoko finantzaketa izango da, ikasturte honetan musika-irakaskuntzen erdiko maila arautuan matrikulatuta dagoen Eskola-ikasle bakoitzeko:
III. puntuan, Lehentasuna duten espezialitateentzako laguntza, lehentasunezkotzat jotako espezialitateren batean matrikulaturiko ikasle bakoitzeko 240 minutu gehituko zaizkie I. baremoko guztizko denborei.
Gainerako espezialitateren batean matrikulaturiko ikasle bakoitzeko 180 minutu gehituko zaizkie I. baremoko guztizko denborei.
Finantza daitezkeen ikasleen guztizko kopurua 20 izango da, gehienez ere. Eskolako zuzendaritzak dokumentu bidez egiaztatuko du hori, dagokion eranskinean egiaztatu ere.
Lehentasuna duten espezialitateentzako laguntza.
Kontutan hartu beharreko espezialitateak izango dira beharrez eman behar diren espezialitateei gehitu beharrekoak ikasketa bakoitzarekiko:
Musika Eskoletan: biola, biolontxeloa, kontrabaxua, fagota, oboea, tronpa, tronboia, tuba, zeina beharrez eman beharko denari gehitu beharko zaien, eta harpa.
Ikastetxe baimenduetan:
Oinarrizko irakaskuntzetan: biola, biolontxeloa, kontrabaxua, fagota, oboea, tronpa, tronboia, tuba, zeina beharrez eman beharko denari gehitu beharko zaien, eta harpa.
Irakaskuntza profesionaletan: tronboia, tuba eta harpa.
Diziplina hauetan emandako ordu bakoitzeko 60 lagunduko dira diruz.
II. BAREMOA.
Irakaskuntza arautuak:
Irakaskuntzen gutxieneko baldintzak.
Oinarrizko irakaskuntzak:
Pianoa eta, gutxienez, ganbera- edo orkestra-talde bat osatzeko behar diren bost espezialitate.
Irakaskuntza profesionalak:
Pianoa eta, gutxienez, ganbera-orkestra osatzen duten hari eta haizezko espezialitateak: biolina, biola, txeloa, kontrabaxua, txirula, oboea, fagota, tronpa eta tronpeta.
Ematen ez den espezialitate bakoitzeko I.II baremoa jarraituz diruz lagundu beharko liratekeen orduetatik kenduko da beharrezko diren espezialitateen % berdina, oinarrizko ikasketen seiak eta ikasketa profesionalen bederatziak.
Ikasle bakoitzeko.
Musika Eskoletako 2., 3. eta 4. mailetan finantzatutako ordu guztien batez bestekoaren adinako denbora kontuan harturik emango da diru-laguntza irakaskuntza hauetako ikasle bakoitzeko, I. baremoko II. idatz-zatiko A), B) eta D) puntuetan esaten dena aplikatuz.
Behar izanez gero, kopuru horretatik kendu egingo da irakaskuntzako gutxieneko baldintzak aplikatuta ateratzen den portzentajea.
Diruz lagunduko dira, halaber, lehentasunezko interesa duten espezialitateak, I.III baremoan adierazitako irizpidearekin bat etorriz.
Aurreko zenbatekoen baturari koefiziente biderkatzaile bat aplikatuko zaio (0,1 ikasleko; 2008-2009 ikasturteko ikasleak izango dira; hain zuzen ere, Hezkuntza Antolamendu berriaren barruko Goi Mailako Musika Ikastegian matrikulaturikoak).
Diruz lagunduko den zenbatekoa, guztira, honakoa izango da: hiru irizpideak aplikatu ondoren lortzen diren zenbatekoen batura.
BAREMOA. Irakaskuntzaren kostua.
Ekitaldi ekonomikoaren kostu osoa asteko irakastordu kopuruaren zenbakiaz zatituta, irakastorduaren batezbesteko kostua izango dugu. I. eta II. baremoetan finkatzen dena aplikatuta lortuko den diru-laguntza jasotzeko eskola-ordu bakoitzari, ehuneko portzentaje jakin bat aplikatuko zaio kostuaren arabera eta honako taula hau kontuan hartuta:
eranskinean jasotako ereduaren arabera egiaztatu beharko da ekarpen hori.
Kostua Orduko Aplikagarria (%)
436 euro baino gehiago eskola-orduko eta asteko % 30
285 eurotik 1.435 eurora eskola-orduko eta asteko % 28
136 eurotik 1.284 eurora eskola-orduko eta asteko % 24
979 eurotik 1.135 eurora eskola-orduko eta asteko % 18
978 euroraino eskola-orduko eta asteko 0
Baremoa. Ordu finantzagarri bakoitzeko eman beharreko diru-laguntzaren kalkulua.
Ordu finantzagarri bakoitzeko eman beharreko diru-laguntzaren zenbatekoa honela lortuko da: dagoen diru guztia (hamaikagarren oinarria) zati erakunde eskatzaileen ordu finantzagarri guztiak.
jaunak/andreak
ko (herria)
(ikastetxearen izena)
musika ikastegiko arduradun naizen honek NAN: ..........................
Ikastegiaren telefonoa: ........................., faxa: ................................, hauxe
ADIERAZTEN DUT:
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren agindu baten bidez Euskal Autonomia Erkidegoko musika ikastegientzat diru-laguntzak emateko deialdia egin dela jakin izan dudanez, ikastegi honi egokituko zaion diru-laguntza langileen gastuak ordaintzeko erabiliko dela eta horretarako, hau
ESKATZEN DUT:
Eskabide hau deialdi horretarako onartua izan dadila.
Deialdi horretako aginduaren zazpigarren oinarrian agindutako unean eta moduan gauzatuko da justifikazioa.
Eguna eta izenpea
Datu Pertsonalak Babesteko 15/1999 Lege Organikoan xedatutakoa eta Datu Pertsonaletarako jabetza Publikoko Fitxategiei eta Datuak Babesteko Euskal Bulegoa Sortzeari buruzko otsailaren 25eko 2/2004 Legean xedatutakoa beteaz, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak jakinarazten dizu: eranskin hau beteaz lortutako datu pertsonalak fitxategi automatizatu batean sartuko direla.
Fitxategiko datuak ez zaizkio beste inori utziko. Fitxategia Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak bakarrik erabiliko ditu, berak sustatutako diru-laguntzak kudeatzeko.
Aipatutako legean jasotzen den moduan, datuak ikusi, zuzendu edo ezabatu nahi izanez gero, fitxategiaren organo arduradunari helbide honetara zuzendu beharko zaio eskara: Koordinaziorako Zuzendaritza, Donostia kalea 1, Vitoria-Gasteiz.
HEZKUNTZA, UNIBERTSITATE ETA IKERKETA SAILBURUA
I. BAREMOA BETETZEKO
MUSIKA-ESKOLAK
Irakasleak: izen-abizenak, asteko irakastorduak eta gaiak zehaztuz
Orduak mailaka eta gaika
Izen-abizenak Emandako espezialitateak 1 2 3 4 O.G.
1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
Taldeko Irakaskuntza Integratua
Musika-Tresnak
Musika-Tresnaren Hastapeneko Ikastaroa
Musika-Hizkuntzaren Hastapeneko Ikastaroa
Musika Taldeak
Ganbera
Koru Kantua
Musika-Hizkuntza
Dantza Tradizionala
Joera Ezberdinetako Taldeak
Sarrera-Probarako Lagun. Bereziko Gaiak
Gai Osagarriak
Prestakuntza Ekintzak
Gaiak Guztira
«Ematen diren espezialitateak» zutabean, ematen diren gai guztiak aipatuko dira. Irakasle batek gai bat baino gehiago ematen badu, gai bakoitzeko lauki bat beteko da. «Orduak mailaka eta gaika» zutabean, irakasleak gai bakoitzari maila bakoitzean astean zenbat ordu ematen dizkion adieraziko da.
«O.G.» zutabe bertikalean, maila ezberdinetan gai bakoitzean guztira emandako orduak adieraziko dira.
Irakaskuntzen zerrendan, mailaka emandako orduak adieraziko dira guztira.
«Gaiak guztira» lauki horizontaletan dagozkion maila eta irakaskuntzetan emandako orduak guztira adieraziko dira. Lauki ilunek irakaskuntza horiek ez direla finantzatzen adierazten dute, ematen badira ere.
I. BAREMOA BETETZEKO
Datu orokorrak:
Ikasleak (pertsona fisikoak).
(Ikasle kopurua. Irakaskuntza nagusi bat baino gehiagotan ari badira, behin bakarrik kontatuko dira).
maila 2. maila 3. maila 4. maila Adinekoak Minusb. Guztira
Ikasleak (matrikulak).
(Ikasle batek irakaskuntza nagusi batean baino gehiagotan badihardu, irakaskuntza horiek guztiak kontatuko dira; salbuespen izango dira musika-taldeak; izan ere, irakaskuntza horren laukian horretan bakarrik dihardutenak jarriko dira).
Matrikulak 2. maila 3. maila 4. maila Guztira
Musika-tresna eta bakarkako kantua
Koru kantua
Dantza
Joera desberdinak
Musika-taldea bakarrik
Guztira
1. Maila edo Kontaktukoa.
Lehen mailako ikasleen kopurua: ..............
Irakaskuntza integratuak: 1. puntua.
Taldeak Ikasleak taldeko Orduak astean Taldeak Ikasleak taldeko Orduak astean
1 1
2 2
3 3
4 4
5 5
6 6
7 7
8 8
9 9
10 10
Guztira Guztira
Musika-tresnarekiko kontaktua: 2. puntua.
Taldeak Ikasleak taldeko Orduak astean Espezialitatea Adina
1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
Guztira
Talde bakoitza osatzen duten ikasle kopurua eta taldeari asteko ematen zaion denbora (minututan) zehaztu behar dira.
«Guztira» laukian, guztira zenbat ikasle diren eta astean zenbat denbora ematen zaien zehaztu behar da.
Garrantzizko oharra: ikasleei ematen zaizkien ordu kopurua eta maila horretan irakasleek sartzen dituzten orduek bat etorri behar dute, III. eranskinean finkatutakoaren arabera.
Hastapenak (2. Maila), Finkatzea (3. Maila) eta Lehentasunezko Jarduna (4. Maila).
Irakaskuntza Nagusia.
Musika-tresna edo bakarkako kantua.
Eskola kolektibo edo bateratuak eta bakarkako eskolak.
Eskola kolektiboak
(erdiak edo gehiago) Bakarkako eskolak
(erdiak baino gehiago) Kolekt.+ Bakark.
Espezialitateak Ikasle kopurua Asteko orduak guztira Ikasle kopurua Asteko orduak guztira Asteko orduak guztira
2.M 3.M 4.M 2 M 3 M 4 M
Laguntza berezia hartzen duten ikasleak:
Musika-tresna.
Izen-abizenak 2.M 3.M 4.M Adina Espezialitatea Urtea D.A B. T.
1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
31
32
33
34
35
Guztira
Honakoak adierazi behar dira: ikaslearen izen-abizenak, zein mailatan dagoen, espezialitatea, zenbat urte daraman maila horretan laguntza berezia jasotzen: 1, 2, 3 ...
A. (denbora asteko, minututan); B. eta T. laukietan X batez markatuko da dagokiona, irakaskuntza gehienbat banan-banako eskoletan (B) edo taldean (T) ematen zaion kontuan hartuta.
«Guztira» laukian maila bakoitzean zenbat ikasleri ematen zaion laguntza berezia zehaztuko da, denbora guztira eta banan-banaka edo taldean ari diren ikasleak guztira.
Egoera hau kreditatuz Ikuskaritzara bidali zen jakinarazpenaren kopia aurkeztu beharko da.
Sarrera-proba prestatzeko gaiak:
eta 4. mailetako ikasleentzat baino ez.
Taldea Gaia Zikloa 3.m 4.m D.A.
1
2
3
4
5
Guztira
Honakoak adieraziko dira: taldeari ematen zaion gaia, taldea irakaskuntza profesionaleko zein kurtsotarako ari den prestatzen, dagokion mailako ikasle kopurua eta taldeari astean ematen zaion denbora. GUZTIRA laukian, ikasleak eta asteko denbora guztira.
Koru kantua.
Irakaskuntza nagusi gisa gai honetan bakarrik matrikulatuta dauden ikasle kopurua
Koralak Ikasleak koruko Denbora astean
1
2
3
4
5
Guztira
Dantza tradizionala.
Irakaskuntza nagusi gisa gai honetan bakarrik matrikulatua dauden ikasle kopurua
Taldeak Ikasleak taldeko Denbora astean
2.M 3.M 4.M 2.M 3.M 4.M
1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
GUZTIRA
Lerro bakoitzeko talde bat; mailaz mailako korrelazioan, taldeko ikasle kopurua eta taldeko denbora astean.
Joera ezberdinetako irakaskuntzak:
Irakaskuntza nagusi gisa gai honetan bakarrik matrikulatua dauden ikasle kopurua
Taldeak Ikasleak taldeko Denbora Astean
1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
Guztira
Taldeen praktikak.
Talde instrumentala edo ganberakoa.
Maila honetan (ez irakaskuntza instrumentalean) matrikulatuta dauden 3. eta 4. mailako ikasle kopurua
Taldeak Ikasleak taldeko Denbora astean
2.M 3.M 4.M
1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
Guztira
Lerro bakoitzeko talde bat definitu, mailaz mailako korrelazioan nolakoak diren zehaztuz: ganberakoak, orkestra, banda, bestelako taldeak (akordeoiak, txistuak bakarrik, edo talde mistoak).
«Guztira» laukian, maila bakoitzeko dauden talde eta ikasle guztiak, eta asteko denbora guztira zehaztu.
Prestakuntza Jarduerak.
Adinekoen prestakuntza.
Taldeak Ikasle kopurua Orduak astean Irakaskuntza Urtea (1)
1
2
3
4
5
Guztira
(1) Jarduera zenbatgarren urtean burutzen den adierazi (1.a, 2.a, 3.a,).
Txosten labur bat erantsi datu hauekin: taldearen ezaugarriak, helburuak eta lortutako emaitzen balorazioa.
Minusbaliatuen prestakuntza.
Taldeak Ikasle kopurua Orduak astean Irakaskuntza Urtea (1)
1
2
3
4
5
Guztira
(1) Jarduera zenbatgarren urtean burutzen den adierazi (1.a, 2.a, 3.a,).
Txosten labur bat erantsi datu hauekin: taldearen ezaugarriak, helburuak eta lortutako emaitzen balorazioa.
Araubide orokorreko ikastetxeekin batera emandako prestakuntza.
Ikastetxearen izen generiko eta espezifikoa:
Grupos Maila eta Kurtsoa (1) Ikasle Kopurua Ordutegia
(2) Entzunaldien egunak Eskolako Irakasleak Ikastetxeko araubide orokorreko arduraduna
1
1 2
1
2 2
1
3 2
1
4 2
Guztira
(1) Jardueran parte hartzen duen taldearen maila (LH, DBH, DBHO...) eta kurtsoa adierazi.
(2) Adierazi ikasturteak zenbat jarduera dituen guztira erregimen orokorreko musikako ordutegiaren barruan. Jarduerek ezin izango dute hamabost ordu baino gehiago izan taldeko eta ikasturteko, eta lau talde, berriz, ikastetxeko.
Txosten labur bat erantsi, hauek adieraziz:
Jardueraren helburuak eta erabilitako metodologia.
Planifikazio eta programazio bileren egunak eta ordutegia (finantzatutako orduak, gehienez 12 izango dira irakasle batenak).
Entzunaldia prestatzeko aparteko saioen egunak eta ordutegia (finantzatutako orduak gehienez 3 izango dira).
Parte hartzen duten musika-eskolako ikasle kopurua eta jotzen dituzten tresnak.
Lortutako emaitzen balorazio laburra.
Beste irakaskuntza batzuk.
Musika-hizkuntza: 2. mailakoentzat baino ez:
Taldeak Hastap. Derrigor. kurtsoa Gainerakoak D.A.
1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
31
32
33
34
35
Guztira
Lerro bakoitzeko talde bakarra, ikasle kopurua dagokion laukian zehaztuz:
taldea hastapenetakoa bada, 7 urteko ikasleak (Hastapenak laukia); derrigorrezko kurtsokoak (Derri. kurtsoa laukia) edo gainerako ikasle kopurua (Gainerakoak laukia).
«D.A.» laukian taldeari astean emandako denbora adieraziko da.
«Guztira» laukian, guztira zenbat ikasle dauden eta asteko zenbat denbora den adierazi behar da.
Gai osagarriak: 3. eta 4. mailakoentzat baino ez: D.2 puntua (1 eta 2).
Iraupena Ikasleak taldeko
Taldeak Gaia Ikasturtea Beste bat 3.M 4.M D.G D.A
1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
Guztira
Talde bakoitzeko, honakoak adierazi behar dira: gaia, kurtsoa, ikastaroa edo mintegia.
Jarduera ikasturte osoan burutzen bada, «Ikasturtea» laukian X batez adieraziko da eta «D.A.» laukian astean ematen zaion denbora. Jarduerak gutxiago irauten badu, «Beste Bat» laukian adieraziko da, adibidez 3H (hiru hilabete), 4A (lau aste), eta abar jarriz. Kasu honetan, D.G. laukian jarduerari guztira emango zaion denbora adieraziko da eta D.A. laukian, berriz, denbora hori ikasturteko irakas-astetan banatuz gero, asteko denbora izango zatekeena.
«Guztira» laukian, maila bakoitzeko ikasle kopurua guztira eta denbora guztira eta asteko, hurrenez hurren.
Ikasleak Irakaskuntza Arautuan sartzea (Lanbide Irakaskuntzak).
ZUZENDARIAREN ZIURTAGIRIA
Zk. Izen-Abizenak 2009-2010 ikasturtean matrikulatuta dagoen lanbide irakaskuntzako zentro arautua Maila Espezialitatea
1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
Lanbide irakaskuntzan, lehentasuna duten espezialitateetan, matrikulatuta dauden eskola-ikasleen kopurua
Lanbide irakaskuntzan, lehentasunik ez duten espezialitateetan, matrikulatuta dauden eskola-ikasleen kopurua
guztira
Musika Eskolako zuzendariaren sinadura, zentroaren zigilua eta data.
II. BAREMOA BETETZEKO
IRAKASKUNTZA ARAUTUAK
Irakasleak: izen-abizenak eta irakastorduak, egitarauka eta graduka (oinarrizkoak eta profesionalak).
Izen-abizenak Emandako gaiak Orduak astean O.G.
Oinar. Prof.
1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
31
32
33
34
TOTAL
Irakasle batek gai bat baino gehiago ematen badu, gai bakoitzeko lauki bat beteko da «emandako gaiak» zutabean; «orduak astean» zutabeetan, gai bakoitzari emandako orduak adieraziko dira.
Ikasleak: Izen-abizenak.
Irakaskuntzak: Oinarrizkoak
Profesionalak
Pertsona kopurua: Espezialitate kopurua:
Izen-abizenak Musika-tresna Maila
1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
Betetzeko oharra: gradu bakoitzean (oinarrizkoan eta profesionalean) ikasleak banatuta adieraziko dira. Musika-tresnan, espezialitatea eta dagokion maila, adib. pianoa 4; mailaz mailako hurrenkeran adieraziko dira. Ikasleak behin bakarrik agertuko dira, non eta ez duten espezialitate bat baino gehiago ikasten: orduan zenbat espezialitate hainbat bider agertuko dira.
Garrantzizko oharra: irakaskuntza arautuan ematen zaizkien orduen kopurua eta irakaskuntza hauetan irakasleek sartzen dituzten orduek bat etorri behar dute, eranskin honetako zerrendan finkatutakoaren arabera.
III. BAREMOA BETETZEKO
Irakaskuntzako kostuak
2009ko ekitaldiko gastu arruntaren balantzea zatika:
Irakasleak Kostuak arautua izateagatik Kostuak eskola izateagatik Guztira
Pertsona kopurua .......
Irakasle ez diren langileak Kostuak arautua izateagatik Kostuak eskola izateagatik Guztira
Pertsona kopurua .......
Langileak guztira:
Gainerako gastu arrunta Arautua izateagatik LOE Eskola izateagatik Guztira
Ekipamendua:
Funtzionamendua:
Ekip. Funtz. guztira
Guztira:
Irakasle ez diren langileen gastuak eta ekipamendu eta funtzionamenduari dagozkienak irakaskuntza erregimenen artean banatuko dira, irakastordu guztiei dagokienez erregimen bakoitzean ematen diren irakastorduen % proportzio berean eta bere balorazioa III baremoan dionari lotuta egongo da.
Irakaskuntza erregimen bakoitzari ezarritako irakasleen kostuek doi-doiak izan behar dute.


