- AGINDUA, 2010eko ekainaren 29koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoko maisu-maistren kidegoan praktiketako funtzionario izendatu zuen Eluska Aizpurua Sanz andrearen izendapena indarrik gabe uzten duena. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren 2008ko azaroaren 28ko Agindu bidez deitu zen hautaketa-prozesuan izendatu zuten praktiketako funtzionario. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2010eko ekainaren 29koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoko maisu-maistren kidegoan praktiketako funtzionario izendatu zuen Eluska Aizpurua Sanz andrearen izendapena indarrik gabe uzten duena. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren 2008ko azaroaren 28ko Agindu bidez deitu zen hautaketa-prozesuan izendatu zuten praktiketako funtzionario.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 138
- Hurrenkera-zk.: 3500
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2010/06/29
- Argitaratze-data: 2010/07/20
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Funtzio publikoa
Deskribapenak
Testu legala
Eluska Aizpurua Sanz andreak Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren 2008ko azaroaren 28ko Agindu bidez deitu zen Euskal Autonomia Erkidegoko maisu-maistren kidegoan sartzeko hautaketa-prozesuan hartu zuen parte, urritasuna dutenentzat erreserbatutako txandan hain zuzen ere.
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Langileria Kudeatzeko zuzendariaren 2009ko uztailaren 30eko Ebazpenaren bitartez eman ziren argitara hautaketa-prozesu horretan aukeratutako izangaien behin betiko zerrendak. Hautaketa-prozesu horretan, urritasuna dutenentzat erreserbatutako txandan, hautatu zuten Eluska Aizpurua Sanz andrea.
Ebazpen horren bigarren atalari jarraituz, hogei egun naturaleko epea ireki zen, ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita, hautatu gisa izendatutako izangaiek 2008ko azaroaren 28ko Aginduaren hamaikagarren oinarrian zerrendatutako agiriak Hezkuntzako Lurralde Ordezkaritzetan aurkez ditzaten.
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2008ko azaroaren 28ko Aginduaren (EHAA, 2008ko abenduaren 1ekoa), bidez maisu-maistren kidegoan sartzeko deitutako hautaketa-prozesuan aukeratutako izangaiak praktiketako funtzionario izendatu ziren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2009ko irailaren 1eko Aginduaren bidez. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2008ko azaroaren 28ko Agindu bidez deitu zen hautaketa-prozesuaren barruan, Eluska Aizpurua Sanz andrea Euskal Autonomia Erkidegoko maisu-maistren kidegoko praktiketako funtzionario izendatu zuen Agindu horrek.
LEGE OHARPENAK
Euskal Autonomia Erkidegoko maisu-maistren kidegoan sartzeko hautaketa-prozesua deitu zuen Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren 2008ko azaroaren 28ko Aginduaren 2.3 oinarriaren arabera, hautaketa-prozesuan parte hartzeko baldintza guztiak bete beharko dira eskaerak aurkezteko epea amaitzean, eta karrerako funtzionarioaren kargua hartzeko egunera arte bete beharko dira, hizkuntza-eskakizuna egiaztatzeko baldintzarena izan ezik, deialdi honetako 6.1.2 oinarrian aurreikusten den hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko probaren emaitzak argitaratu aurretik eduki eta egiaztatu behar baitira hizkuntza-eskakizunak.
Agindu horren 2.2.2 oinarriaren arabera, Foru Aldundietako Gizarte Ongizate Saileko, Lan eta Gizarte Gaietako Ministerioko edo, hala egokituz gero, gai horretan eskuduntzak dituzten gainerako autonomia-erkidegokoetako organo eskudunek gutxienez 100eko 33ko urritasun fisikoa aitortu beharko diote hautagaiari urritasuna dutenentzat erreserbatutako txandan parte hartzeko, baldin eta urritasuna irakaskuntzan aritzearekin bateraezina ez bada.
Agindu horren 11.2 oinarriaren arabera, ezarritako epean, eta ezinbesteko kasuetan izan ezik, hamaikagarren oinarrian eskatzen den agiririk aurkezten ez dutenek, edo agiri horien azterketatik bigarren oinarrian adierazitako baldintzetariko baten jabe ez direla ondorioztatzen bada, karrerako funtzionario izendatua izateko eskubide guztiak galduko dituzte, hasierako eskabidean faltsukeria egin izanagatik merezi dezaketen erantzukizunaren kaltetan izan gabe.
2008ko azaroaren 28ko Aginduaren bidez maisu-maistren kidegoan sartzeko deitutako hautaketa-prozesuan aukeratutako izangaiak praktiketako funtzionario izendatu zituen Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2009ko irailaren 1eko Aginduaren hirugarren atalaren arabera, Agindu horren indarrez egin ziren izendapenetan nahitaez bete beharko dira Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2008ko azaroaren 28ko Aginduan ezarri ziren parte hartzeko baldintza orokorrak eta berariazko baldintzak.
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2008ko azaroaren 28ko Aginduaren hamaikagarren oinarrian aurreikusitakoaren arabera, Eluska Aizpurua Sanz andreak aurkeztutako dokumentazioa aztertzean, hauteman da ez duela betetzen maisu-maistren kidegoan urritasuna dutenentzat erreserbatutako txandan sartzeko Agindu horren 2.2.2 oinarrian eskatzen den berariazko baldintza, ez baitu txanda horretan parte hartzeko eskatzen zen gutxieneko urritasun-ehunekoa (% 33).
Horrenbestez,
Indarrik gabe uztea Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren 2008ko azaroaren 28ko Agindu bidez deitutako hautaketa-prozesuan Euskal Autonomia Erkidegoko maisu-maistren kidegoan praktiketako funtzionario izendatu zuen Eluska Aizpurua Sanz andrearen izendapena.
Agindu honen kontra aukerako berraztertzeko errekurtsoa jarri ahal zaio Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuari hilabeteko epean, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahal izango da Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salan bi hilabeteko epean, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2010eko ekainaren 29a.
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburua,
MARÍA ISABEL CELAÁ DIÉGUEZ.


