Euskadi.eus
  • AGINDUA, 2010eko ekainaren 30ekoa, Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoan errepideko bidaiari-garraio publikoaren barruan, erabilera bereziko zerbitzu erregularretarako tarifak igotzeko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2010eko ekainaren 30ekoa, Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoan errepideko bidaiari-garraio publikoaren barruan, erabilera bereziko zerbitzu erregularretarako tarifak igotzeko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 139
  • Hurrenkera-zk.: 3517
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2010/06/30
  • Argitaratze-data: 2010/07/21

Gaikako eremua

  • Gaia: Ogasun eta Ekonomía; Garraio eta herri lanak
  • Azpigaia: Ekonomia

Testu legala

Euskal Autonomia Erkidegoan bederatzi jarlekutik gorako ibilgailuetan egiten dien errepideko bidaiarien herri arteko garraio-zerbitzu publikokoetan, erabilera bereziko erregularretan, kostu-egitura osatzen duten zenbait elementu aldatu egin dira. Hortaz, eta arloko hainbat elkartek hala eskatu dutenez, bidezko da indarrean dauden tarifak igotzea.

Ondorioz, Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailaren egitura organikoa eta egitekoak ezartzen dituen azaroaren 24ko 607/2009 Dekretuaren 4. artikuluak ematen didan eskumena erabiliz, eta Errepideko Bidaiari Garraioaren martxoaren 18ko 4/2004 Legearen 4.1 eta 48. artikuluak kontuan izanik, hauxe

P = 0,931206 + 0,016769n.

Kontuan izanik:

P= ibilgailuaren prezioa kilometroko, eurotan.

n= baimenduriko jarleku kopurua.

Agindu honetan ezarritako arauei jarraituz bete beharreko tarifa horri, araudiaren arabera dagokion Balio Erantsiaren gaineko Zerga gehitu beharko zaio.

  1. Gehienezko tarifa: lehenengo artikuluan jasotako formula aplikatuz lortuko da.

    Apirilaren 27ko 443/2001 Errege Dekretuaren 8. artikuluan aurreikusitakoaren arabera, laguntzailea eramatea derrigorrezkoa denean, eta hura jartzea garraiolariari dagokionean, aipatutako tarifari eguneko 48,118919 euro gehitu beharko zaizkio, laguntzailearen ordainsari eta gizarte segurantzako gastuetarako.

  2. Gutxieneko tarifa: gehienezkoaren % 85ekoa izango da.

  3. Tarifa ezartzeko: joateko nahiz itzultzeko egindako bidaiak kontatu eta kilometrotara pasatuko dira.

    Horretarako, joateko zerbitzutzat, bidaiarik eskolara edo lantokira eramateko zerbitzua hartuko da, eta, itzultzekotzat, haietatik etortzekoa; kilometroak, berriz, honela kontatuko dira:

    Bi bidaia: bat joateko eta beste bat itzultzeko= 115 km.

    Lau bidaia: bi joateko eta beste bi itzultzeko= 180 km.

    Sei bidaia: hiru joateko eta beste hiru itzultzeko= 210 km.

    Zortzi bidaia: lau joateko eta beste lau itzultzeko= 265 km.

    Hamar bidaia: bost joateko eta beste bost itzultzeko= 270 km.

    Hamabi bidaia edo gehiago: sei joateko eta beste sei itzultzeko= 275 km.

  4. Tarifa ezartzeko, arau hauek hartu beharko dira kontuan:

    1. Zerbitzuan benetan egindako kilometroak aurreko puntu horretan jasotakoak baino gehiago badira, tarifa ezartzeko, benetan egindakoak hartuko dira kontuan.

    2. Lantegi berean txandaka lan egiten dutenentzako zerbitzuetan, ibilgailu berak txanda batekoak utzi eta beste batekoak hartzen dituenean, egindako kilometroei % 50 gehitu beharko zaizkie.

    3. Larunbat edo-eta jai egunetan egin behar den bidaiarien erabilera bereziko garraio erregularretan, aurreko paragrafoko kasua ez bada behintzat, egun horietan egindako kilometroei % 50 gehituko zaizkie.

  5. Artikulu honetako arauak erabilita ateratako prezioak gorabehera, bestelakoak jarri ahal izango dira, baldin eta, dauden ibilgailuen eskaintza eskaerarekin bat ez badator eta, hortaz, bidaiariak ibilgailuen jarlekuak baino nahikoa gutxiago badira hau da, autobusen jarlekuen kopuruaren % 60 baino gehiago betetzen ez badira; edo-eta garraio-lana egin behar den inguruaren ezaugarri bereziengatik, hau da, bai biztanle gutxiko gune sakabanatu gaizki komunikatuak direlako, bai inguru horretan garraiolaririk aurkitzen ez delako, gaitz gertatzen bada finkatutako tarifekin zerbitzurik kontratatzea.

Indarrik gabe uzten da Euskal Autonomia Erkidegoko bidaiariak errepidez garraiatzeko bederatzi jarlekutik gorako ibilgailuetan ematen diren zerbitzu publiko eskatu ahaletarako zein erabilpen bereziko erregularretarako erreferentziazko tarifak ezartzen zituen Garraio eta Herri Lan sailburuaren 2009ko martxoaren 9ko Agindua eta Agindu honen kontrako beste edozein xedapen.

Lehenengoa. Baimena ematen zaio Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko Garraioetako zuzendariari Agindu hau eta ezarri beharreko gainontzeko arauak interpretatzerakoan auzirik sortuz gero, horiek ebazteko.

Bigarrena. Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean hartuko du indarra Agindu honek.

Vitoria-Gasteiz, 2010eko ekainaren 30a.

Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburua,

IGNACIO MARÍA ARRIOLA LÓPEZ.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.