- AGINDUA, 2010eko ekainaren 30ekoa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena, Vitoria-Gasteizko (Araba) «Pedagógica San Prudencio» Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuari Haur Hezkuntzako 2. Zikloko unitateak gehitzeko baimena emateko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2010eko ekainaren 30ekoa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena, Vitoria-Gasteizko (Araba) «Pedagógica San Prudencio» Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuari Haur Hezkuntzako 2. Zikloko unitateak gehitzeko baimena emateko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 176
- Hurrenkera-zk.: 4183
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2010/06/30
- Argitaratze-data: 2010/09/13
Gaikako eremua
- Gaia: Hezkuntza
- Azpigaia: ---
Testu legala
Haur Hezkuntzako 2. Zikloan unitate bat gehitzeko eskatuz Vitoria-Gasteizko (Araba) «Pedagógica San Prudencio» Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren erakunde titularraren ordezkariak hasarazi duen espedientea aztertu da.
Espediente horri Arabako Hezkuntza Ordezkaritzak egin dizkio izapideak, indarreko arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio eta eskumena duten erakundeek egin diote txostena.
Arau hauek ikusi dira: apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua, araubide orokorreko unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzak eskaintzeko baimenak ikastetxe pribatuei emateari buruzkoa (9ko BOE); otsailaren 12ko 132/2010 Errege Dekretua, haur hezkuntzako bigarren zikloko, lehen hezkuntzako eta bigarren hezkuntzako irakaskuntzak ematen dituzten ikastetxeek bete behar dituzten derrigorrezko baldintzak ezartzen dituena (martxoaren 12ko BOE); eta gai honetan aplikatu beharreko gainerako legeak. Horiek horrela, hau
Kode-zenbakia: 01001176.
Izen espezifikoa: «Pedagógica San Prudencio».
Titularra: Pedagógica San Prudencio Sociedad Cooperativa.
Helbidea Wellingtongo Dukearen kalea 4.
Udalerria Vitoria-Gasteiz.
Lurralde Historikoa: Araba.
Baimena: Haur Hezkuntzako 2 zikloko unitate bat gehitzea.
Ikastetxearen osaera:
Haur Hezkuntzako 1. Zikloan: 3 unitate; bakoitzak 8, 13 edo 18 ikasposturako edukiera izango du, eta ikasleak, hurrenez hurren, urtebetez beherakoak, urtebetetik bi urtera bitartekoak, edo bi urtetik hiru urtera bitartekoak izango dira.
Haur Hezkuntzako 2. Zikloan: 10 unitate, 250 ikaspostutarako edukiera.
Lehen Hezkuntzan: 18 unitate, 450 ikaspostutarako edukiera.
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan: 12 unitate, 360 ikaspostutarako edukiera.
Hezkuntza Berezian: Hezkuntza Bereziko 2 unitate eta Hezkuntza Bereziko 2 gela egonkor.
Batxilergoan: Modalitateak: «Humanitateak eta Gizarte Zientziak» eta «Zientziak eta Teknologia», 4 unitate eta 140 ikaspostutarako edukierarekin.
Lehenengoa. Agindu honetan dagoen baimen-emate honek ez dakar, inola ere, hezkuntza-itunen araubidearen bitartez ematen diren laguntzak lortzea.
Bigarrena. Agindu honen kontra aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, hil biko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2010eko ekainaren 30a.
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburua,
MARÍA ISABEL CELAÁ DIÉGUEZ.


