Euskadi.eus
  • AGINDUA, 2010eko uztailaren 1ekoa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena; ikastetxeetako giroa euskalduntzeko 2010-2011 ikasturtean zehar eskolan ahozko adierazmena indartzeko laguntza eta dotazio deialdia zabaltzen duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2010eko uztailaren 1ekoa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena; ikastetxeetako giroa euskalduntzeko 2010-2011 ikasturtean zehar eskolan ahozko adierazmena indartzeko laguntza eta dotazio deialdia zabaltzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 147
  • Hurrenkera-zk.: 3643
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2010/07/01
  • Argitaratze-data: 2010/08/02

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
  • Azpigaia: Herri Administrazioa

Testu legala

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila, bere Nolega programaren bidez, eskola giroa euskalduntzeko hainbat ekintza antolatzen eta burutzen ari da. Ekintza horietariko bat, azken urteetako ibiliak erakusten duenez, eskola giroan hizkuntzarekiko klase emankizun formalez gainera hizkuntza lanketarako ariketa bizi eta naturalak bideratzea da; hots, euskara asignatura moduan emateaz gain, ikasle-irakasleen interesa eta sentipenak kilikatuz hizkuntza lantzea. Eginbide horri erantzuteko jokamolde bat baino gehiago daude eskueran: idazlan-lehiaketak, bertso-lanketa, antzerkigintza, kantagintza, irratigintza eta kontalaritza besteak beste. Euskararen ahozko erabilera, hitzen ebakera zuzena eta doinuera egokia, bat-bateko jariakortasuna eta hitz-etorria bultzatzeak umearen hizkuntza-gaitasunari begira duen aparteko garrantziaz jabeturik, eskola-giroko ahozko adierazmenak gure ikasle-irakasleen artean arreta berezia eta Hezkuntza Administrazioaren bultzada sendoa behar duela deritzo Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak. Eginbehar horretaz jabeturik, eta aurreko urteetako ibiliari jarraiki, eskola-giroa euskaldundu asmoz 2010-2011 ikasturtean Eskola Antzerkigintza, Bertso-lanketa, Kantagintza, Kontalaritza eta Irratigintza biltzen dituen deialdiaren bidez ikastetxe pribatuei bertatik bertarako laguntza-bideak eta ikastetxe publikoei dotazio gehigarriak eskaini beharra ikusten da.

Hori guztia kontuan izanik, honako hau

Lehenengoa. Oinarri-arauek jardunbide kontuan begiz jo gabeko zertzelada orotarako, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeak dioena hartuko da oinarri.

Bigarrena. Bide administratiboa agortzen duen Agindu honen aurka berraztertzeko errekurtsoa jar liteke Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren aurrean, EHAAn argitaratzen den egunaren biharamunetik hasi eta hilabeteko epean. Era berean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Gorenean, dagokion aretoan, esandako egunetik hasi eta bi hilabeteko epean.

Hirugarrena. Deialdi hau mamitzeko beharrezko neurriak hartuko ditu Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritzak.

Laugarrena. Agindu hau EHAAn argitaratzen den egunaren hurrengoan sartuko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2010eko uztailaren 1a.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburua,

MARÍA ISABEL CELAÁ DIÉGUEZ.

  1. Deialdi honetako laguntza-jasotzaileak Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxe pribatuak izango dira. Ahozko adierazmena indartzeko 2010-2011 ikasturtean hurrengo oinarrietan zehazten diren baldintzetan egindako saioak hartuko dira kontuan. Honetarako Euskal Autonomia Erkidegoko 2010eko aurrekontuetako IV. kapitulutik 92.980 euroko diru kopurua erabiliko da. Diru-zenbateko hori aldatu egin daiteke, eskaeren guztirako zenbatekoa kontuan hartuz, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren beste dirulaguntza programetan erabili gabe geratzen diren diruak erabiliz, beti ere azken hauen erabakiak hartu aurretik. Horrelakoetan Hezkuntza sailburuordearen ebazpenak horren berri emango du.

  2. Laguntza-deialdi honek Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzan ahozko adierazmena indartzeko saioak hartuko ditu kontuan: Eskola-antzerkigintza, Eskolako bertso-lanketa, Eskola-kantagintza, Eskola-kontalaritza eta Eskola-irratigintza. Aldi berean, deialdi honen diru-baliabideen zati bat (ikus 16. atala) Azpeitiko Antzerki Topaketetara doazen taldeen diru-laguntza modura erabiliko da.

  3. Laguntza deialdi honetara A, B eta D irakastereduetako ikasle-taldeak dituzten ikastetxeak bildu ahal izango dira.

    A ereduko ikastetxeen kasuan, ahalegin berezia egingo da, programa hau indartzeko eta bertako ikasleria euskarara gerturatzeko.

    Eskatzaileek zabalik baldin badute Herri Administrazioek emandako antzeko laguntzaren bat itzultzeko espedienterik edo zigor-agiririk, prozesu hori amaitu egin beharko da onuradunei diru-laguntza eman eta ordaindu ahal izateko.

    Zigor- edo administrazio-arloko zigorra jaso duten, eta horren ondorioz, diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galdu duten edo horretarako ezgaitzen duen lege-debeku baten eraginpean dauden erakundeek, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen arabera sexu diskriminazioan erori izanagatiko lege-debekuak barne, ezin izango dute Agindu honetan araututako diru-laguntzen eta laguntzen deialdietara aurkeztu, zigorrak ezarritako aldian. Honen haritik, eskatzaileak arrazoiren baten eraginpean ez dagoela egiaztatzen duen zinpeko aitormena egin beharko du.

  4. Oinarriz ondoko hauek hartuko ditu kontuan laguntza-deialdi honek:

    Eskola-antzerkiaren arloan: hasi antzerki lan klasikoetatik eta, txotxongiloa barne, ahozko hizkuntza eta adierazpena lantzeko baliagarri gerta daitezkeen antzerki mota guztietaraino.

    Eskolako bertso-lanketaren arloan: hasi bertso-paperak irakurtzetik eta, aurrez prestaturiko bertso abestuak barne, bat-bateko bertsoetaraino.

    Eskola-kantagintzaren arloan: abesti klasikoetatik hasita, herrikoiak barne, ahozko hizkuntza eta adierazpena lantzeko baliagarri gerta daitezkeen abesti mota guztietaraino.

    Eskola-kontalaritzaren arloan: hasi ipuin-kontaketaren teknikak lantzetik, kontakizunak, poesiak, alegiak, pasadizoak, txisteak, eta ahozko adierazmena indartzeko balio lezakeen beste edozein baliabidetaraino.

    Eskola-irratigintzaren arloan: hasi irratiaren teknika lantzetik eta, emankizun xumeenak barne, emankizun osatu eta mamitsuetaraino.

  5. Euskara hutsean edo nagusiki euskaraz prestaturiko ahozko adierazmenaren lanketara mugatzen da laguntza-deialdi hau.

  6. Ikastetxe bakoitzak eskabide-orri bakar bat aurkeztuko du deialdi honetara. Ahozko adierazmena indartzeko saioen eta emanaldien zehaztasunak aipatu eskabidean jasoko dira.

  7. Ahozko adierazmenaren lanketa, oinarriz, ohiko ikasgelako ikasleekin egingo da. Gelako irakasleetako bat edo batzuk izango dira ekimen hauen arduradun eta ikastetxeko ahozko adierazmena indartzeko planean txertatuko dira ekimenok.

  8. Laguntza-deialdi honek ondoko fase hauek hartuko ditu kontuan:

    1. Prestakuntza-fasea: ahozko adierazmena indartzeko proposatzen diren saioen lehen asmoarekin hasten den unetik lehen emanaldiaren eguna arteko langintza.

    2. Emanaldiak: ahozko adierazmena indartzeko eskolatik kanpora egiten diren saioak.

  9. 2010-2011 ikasturtean burutuko den Ahozko adierazmenaren lanketa hartuko du deialdi honek kontuan. Prestakuntza-faseak, gutxienez, hilabeteko iraupen-hedadura izango du eta 2011ko martxoaren 31rako, beranduenik, burutua izan beharko du. Fase honetan langintza etenik gabe burutzea zaindu beharko da eta nagusiki irakastorduen barnean mamitu.

  10. Ahozko adierazmena landu duen talde bakoitzak hiru emanaldi eskaini beharko ditu, gutxienez, 2010-2011 ikasturtean. Lehen emanaldia nork bere ikastetxeko ikasle eta/edo gurasoentzat eskainiko du; horretaz gainera beste bi emanaldi eskaini beharko ditu talde orok, gutxienez, bere eskualdeko beste bi ikastetxetan, bertako ikasleentzat. Emanaldi hauek beste nonbait egitea komenigarria ikusten bada, eskabidean emango da honen berri zehatz eta arrazoitua.

  11. Emanaldi bakoitzean ahozko adierazmena landu duen talde bat baino gehiago bildu daiteke egoki ikusten bada. Bestalde, talde batek arlo ugari landu baditu, guztien azalpena egin dezake emanaldi osatu bakarrean.

  12. Eskola-Irratigintza lantzen duten taldeen kasuan lau irratsaio grabatu beharko dituzte. Irratsaio hauek bere eskualdeko beste bi ikastetxetara igorri beharko dira. Lau irratsaio hauen iraupena gutxienez 20 minutukoa izango da guztira. Kasetea/CDa jasotzen duen ikastetxeak irratsaiook ikasleekin entzun eta dagokion balorazio orria beteko du.

    ESKABIDEAK

  13. Laguntza-deialdi honetara bildu nahi duen edozein ikastetxek, 2010eko irailaren 1etik hasi eta 2010eko urriaren 1era bitartean, egun biak barne, berariazko eskabide-orria bete eta, beharrezko adostasun-azalpena arduradunak eta zuzendariak sinaturik eta ekintza-planaren begiz jotako aurrekontua eta eskatzen den laguntza zehaztuz, lekuan lekuko Hezkuntza Ordezkaritzan aurkeztu beharko du. Bestela, epe horren barruan postan sobre irekian aurkeztu beharko du ziurtatzera, zigilua eta data eskabideari berari ezarri ahal izateko, eta honako helbide honetara bidali: Eusko Jaurlaritza. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila (Nolega atala). Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz; edota Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legean ezartzen den edozein administrazio-gunetan aurkeztea.

    Eskabide orriak Hezkuntza Ordezkaritzetan eskura daitezke.

    Administrazioan jasotako eskabidean hutsune edo osatu beharren bat sumatuko balitz, honen berri emango zaio eskatzaileari eta 10 eguneko epea emango zaio eskabidea osa dezan. Epe horretan eskabidea osatzen ez badu, bere eskabidea ezetsi egin dela ulertu beharko da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legearen 42. artikuluan ezarritakoaren arabera ebazpena eman ondoren.

    ESLEIPEN-IRIZPIDEAK ETA ZENBATEKOAK FINKATZEKOAK

  14. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren onarpena jasotako eskabideek, ekimena prestatu eta gutxienez hiru emanaldi eskaintzeagatik, dirulaguntza eskuratuko dute. Oinarrizko zenbateko hau ondoko eginbehar hauetarako erabiliko da:

    Joan-etorri gastuak, eskualde barruko emanaldiei dagozkienak.

    Baliabide materialen gastuak (bibliografia, janzkiak, dekoratuak, audio-zintak).

    Irizpide nagusi moduan, kontuan izan bedi ahozko adierazmena indartzeko deialdi honek hizkuntza-gaitasuna sendotzea duela helburu. Beraz, efektu artistikoak, gorputz-adierazmena, audio eta bideo-efektuak eta antzeko xedeak hobetzearren egin litezkeen gastuak ez dira berariaz lagunduko deialdi honetan.

  15. Baldintzak betetzen dituzten ikastetxe guztiak dira diru-laguntzen onuradun. Eskabideak aztertu eta ondorengo irizpideak kontuan hartuta laguntza-proposamenak egiteko, honako kide hauez osaturiko batzordea izendatuko du Hezkuntza sailburuordeak:

    Antzerki-munduko ordezkaria.

    Bertsolaritza-munduko ordezkaria.

    Abesti edo musika-munduko ordezkaria.

    Kontalaritza-munduko ordezkaria.

    Irrati-munduko ordezkaria.

    Hezkuntza Berriztatzeko zuzendaria edo berak izenda dezan ordezkoa.

    Kultura Saileko ordezkaria.

    Berritzeguneetako Hizkuntza Normalkuntzako bi teknikari.

    Nolega ataleko bi teknikari.

  16. Deialdiaren zenbatekoa bi kontzeptutan banatuko da. Lehenak prestakuntzari eta emanaldiei erantzungo die. Bigarrena Azpeitiko Antzerki Topaketetara joatea egokitzen zaien ikastetxeen beharrei erantzuteko erabiliko da. Bigarren honetarako 2010-2011 ikasturtean 3.120 euro erabiliko dira gehienez. 19. atalean zehazten diren banaketa irizpideak aplikatu ondoren, aipatu diru kopuru hori agortu ez balitz, soberan dagoena lehen kontzepturako gordetako diru kopuruari gehituko litzaioke. Diru-zenbateko hori aldatu egin daiteke, eskaeren guztirako zenbatekoa kontuan hartuz, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren beste dirulaguntza programetan erabili gabe geratzen diren diruak erabiliz, beti ere azken hauen erabakiak hartu aurretik. Horrelakoetan Hezkuntza sailburuordearen ebazpenak horren berri emango du.

  17. Laguntzaren zenbatekoak, aurrez aipatutako lehen kontzeptuari dagokionez, ezingo du gastuaren % 100a gainditu, ez eta ikastetxe bakoitzeko 2.300 euroko muga ere.

  18. Jasotako eskabideei aurreko atalean ezarritako zenbatekoetan erantzuteko diru-ahalmenik ez bada batzordeak jarritako puntuazioetan oinarrituz hainbanatuko dira laguntzak. Horretarako, batzordeak, eskabideak aztertu eta laguntza-proposamenak egiteko, ondoren aipatzen diren irizpideak erabiliko ditu:

  1. Prestakuntza.

    1. Prestakuntzarako Oinarrizko Puntuazioa (POP) zehaztuko da. Puntuazio honek hiru adierazle hartuko ditu kontuan eta hauen batuketa egingo du:

    POP = POTK + EE + SB

    (POTK) Prestakuntzarako onartutako talde-kopurua. Parte-hartzaileak zenbat talde jardungo diren zehaztuko du. Ondoko taula hau oinarri hartuta lortuko dute Prestakuntzarako onartutako talde-kopuruari dagokion puntuazioa:

    • Talde 1 1

    • 2 talde 2

    • 3 talde 3

    • 4 talde 4

      5-6 talde 5

      7-8 talde 6

      9-10 talde 7

      11-12 talde 8

      13-14 talde 9

    • 15 edo 15 taldetik gora 10

      Prestakuntzarako onartutako talde-kopuruaren indize hau (POTK) eskabidearen balorazio osoaren % 10 izango da gehienez.

      (EE) Eragindako Esparruak. Planteatzen diren esparruetatik zenbatetan egiten duen baloratzen da. Ondoko formula erabiliko da horretarako:

      Esparru-kopurua (1, 2, 3, 4, 5) x 2 = EE

      Eragindako Esparru-kopuru hau (EE) eskabidearen balorazio osoaren % 10 izango da gehienez.

      (SB) Saioaren Balioa. Planteatzen diren saioen berezitasunak baloratzen dira. Batzordeak ikastetxeen eskabideetan berezitasunen bat antzematen badu, bi tramotan kokatu ahal izango ditu proposamen berezi horiek: 1. tramoan finkatzen direnei % 2,5eko balioa emango zaie, eta 2. tramoan finkatzen direnei % 5ekoa.

      Saioaren Balio hau (SB) eskabidearen balorazio osoaren % 5 izango da gehienez.

      2. Prestakuntzarako Oinarrizko Puntuazio (POP) honi bi graduatzailek eragingo diote:

      (HN) ULIBARRI programan egoteak POP balioaren % 10ko igoera ekarriko du. Graduatzaile honek balorazio osoaren % 2,5eko igoera ekarriko du gehienez.

      (AI) A indartua izateak POP balioaren % 10ko igoera ekarriko du. Graduatzaile honek balorazio osoaren % 2,5eko igoera ekarriko du gehienez.

      (M) Mailari dagokion graduatzailea. HH, LMH, DBH eta BBB mailan egotea berezituko da. Hauetako bakoitzak, hurrenez hurren, POP balioaren % 10, % 20,% 30 edo % 40ko igoera ekarriko du.

      Graduatzaile honek balorazio osoaren % 10eko igoera ekarriko du gehienez.

      Ikastetxe batek hainbat mailatako taldeak aurkeztuz gero, maila gorena duen taldeari dagokion indizea ezarriko da.

      Eragiketa hauek POP osatua (POPO) ematen digute. Bere kalkulua ondoko formularekin egiten da:

      POPO = POP + HN + AI + M

  2. Emanaldiak.

    1. Emanaldietarako Oinarrizko Puntuazioa (EOP) zehaztuko da. Puntuazio honek lau adierazle hartuko ditu kontuan eta hauen batuketa egingo du:

    EOP = EK + HKE + AU + HKH

    (EK) Emanaldi-kopurua. Batzordeak ikastetxeek proposatzen dituzten emanaldi eta talde kopuruak aztertu eta 1-6 tramoetan finkatuko du emanaldietarako talde kopurua. EKren balioa formula honen bitartez definituko da:

    EK = ETK (1, 2, 3, 4, 5, 6) x 3

    Emanaldi-kopurua hau (EK) eskabidearen balorazio osoaren % 18 izango da gehienez.

    (HKE) Herriz kanpoko emanaldiak. Ikastetxeak inguruko herrietan proposatzen dituen emanaldi kopurua aintzat hartuko ditu Batzordeak, eta tramo hauetan (HKET) kokatuko ditu:

    1-3 emanaldi: 1

    4-6 emanaldi: 2

    • 7 emanaldi edo gehiago: 3

      HKEren balioa formula honen bitartez definituko da:

      HKE = HKET x 2,5

      Herriz kanpoko emanaldiak (HKE) eskabidearen balorazio osoaren % 7,5 izango da gehienez.

      (AU) Aurrekontu onartuak. Proposatzen diren ekimenen aurrekontu onartuak aztertzen dira gehigarri hau finkatzeko. Batzordeak eskabidea aztertu eta lau aurrekontu-tramoetariko batean finkatuko du ikastetxea. Tramoak ondoko hauek dira eta ondoko puntuazioa izango du bakoitzak:

    • 600 euro bitartekoak: 1

    • 601-1200 artekoak: 2

    • 1201-1800 artekoak: 3

    • 1801 eurotik gorakoak: 4

      Gehigarri honek % 4ko igoera ekarriko du gehienez.

      (HKH) Haur kopuru handia. Proposatutako emanaldiren batean parte hartuko duten haurren kopurua 55etik gorakoa denean, emanaldietarako oinarrizko puntuazioari (EOP) 8 puntu gehituko zaizkio.

      2. Emanaldietarako oinarrizko puntuazio (EOP) honi bi graduatzailek eragingo diote:

      (HN) Ulibarri programan egoteak EOP balioaren % 20ko igoera ekarriko du. Graduatzaile honek balorazio osoaren % 3,75eko igoera ekarriko du gehienez.

      (AI) A indartua izateak EOP balioaren % 20ko igoera ekarriko du. Graduatzaile honek balorazio osoaren % 3,75eko igoera ekarriko du gehienez.

      (M) Mailari dagokiona. HH, LMH, DBH eta BBB mailan egotea berezitu egingo da. Hauetako bakoitzak, hurrenez hurren, EOP balioaren % 10, % 20, % 30 edo % 40ko igoera ekarriko du.

      Graduatzaile honek balorazio osoaren % 15eko igoera ekarriko du gehienez.

      Ikastetxe batek hainbat mailatako taldeak aurkeztuz gero, maila gorena duen taldeari dagokion indizea ezarriko da.

      Eragiketa hauek EOP osatua (EOPO) ematen digute. Bere kalkulua ondoko formularekin egiten da:

      EOPO = EOP + HN + AI + M

  3. Laguntzaren zehaztapena.

    Prestakuntzarako oinarrizko puntuazio osatuaren eta Emanaldietarako oinarrizko puntuazio osatuaren baturak ematen digu ikastetxeari dagokion puntuazioa (P).

    P = POPO + EOPO

    Aipatu bidea aplikatu ondoren, dagoen diru-kopuruaren hainbanaketa egingo da diru-laguntza (D) finkatzeko. Ondoko formula erabiliko da:

    D = P x (92.980 - AL)

    P

  1. Azpeitiko Antzerki Topaketetara joateko nahia agertzen dutenen artean 6 ikastetxe aukeratuko dira. Aldez aurretik topaketa hauetan parte hartu ez duten ikastetxeak lehenetsiko dira. Horien artean P puntuazioan puntu gehien dutenak aukeratuko dira. Ikastetxearen kokapenaren arabera (AL), ondoko lurraldetasun irizpidea hartzen da banaketarako oinarri:

    • Araba-Arabako Errioxa 4 modulu

    • Araba-Gainontzekoa 3 modulu

    • Bizkaia-Enkarterriak 4 modulu

    • Bizkaia-Gainontzekoa 3 modulu

    • Gipuzkoa 2 modulu

    • Urola-Kosta eskualdea 1 modulu

      Moduluko (M) 260 euroko laguntza finkatzen da 2010-2011 ikasturterako:

      AL = M x 260 euro.

      Garraiatu behar den ume kopurua 55tik gorakoa denean, berez dagokion moduluari bat gehiago erantsiko zaio.

      EBAZPENA

  2. Laguntza-deialdiaren ebazpen-proposamena, prestakuntzari eta emanaldiari dagozkien diru-laguntza eta Azpeitiko topaketetan parte hartuko duten ikastetxeei dagokiena jasoko duena, egingo du Batzordeak. Batzordearen akta Hezkuntza sailburuordeari helaraziko zaio, eta honek dagokion Ebazpena hartu eta EHAAn jakinaraziko du sei hilabeteko epean, Agindu hau argitara eman eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.

    Aipaturiko epean ebazpen espresurik ematen ez bada, eskabidea ez dela aintzakotzat hartu ulertuko da. Aginpidedun organoak, dena dela, eskatutako laguntzari buruzko berariazko ebazpena emateko betebeharra du.

    Ebazpen horrek ez du administrazio-bidea agortzen eta bere aurka gorako errekurtsoa aurkeztu ahal izango da Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren aurrean, argitaratu eta hilabeteko epean.

  3. Aurreko ikasturtean egindako lana biltzen duen galdekizuna eta ebaluazio-fitxak aztertu ondoren, Eskola-antzerkia landu duten talde batzuei 2010eko Azpeitiko Antzerki Topaketetara joateko aukera eskainiko die Batzordeak. Topaketa hauetan eskola-antzerkian diharduten taldeen erakuskari bat aurkeztuko da, bertako udalarekin elkar-lanean. Antzezlanaz gain, emanaldia osatzeko orduan, ahozko adierazmena indartzeko bestelako ekimenak ere erabili ahal izango dira.

    ORDAINKETA ETA JUSTIFIKAZIOA

  4. Aurretiazko izaera duen ordainketa bakarrean gauzatuko da ordainketa eta Ebazpena argitaratu ondoren jarriko da tramitean. Diru-laguntza ematearen jakinarazpena jasotzen den egunetik hasi eta hamar eguneko epean ikastetxe onuradunek diru-laguntzari espresuki ez badiote ukorik egiten, diru-laguntza onartutzat joko da.

  5. Dirulaguntza jaso dezaten ikastetxeek, 2011ko ekainaren 30a baino lehen, bertako taldeen emanaldi-irteerei dagozkien ebaluazio-fitxak, emanaldia edo irratsaioa jasotzen duten ikastetxeek beteak, eta langintzaren zer-nolakoa azaltzen duten galdekizunak behar bezala beteta bidali beharko dituzte 13. oinarrian adierazitako helbidera.

  6. Ikastetxeren batek laguntza jaso eta ekimena(k) aurrera eraman ez edota baldintzaren bat bete gabe utziko balu, laguntza itzuli egin beharko du Eusko Jaurlaritzaren Diruzaintza Nagusira, 1/1997 Legegintza Dekretuak, azaroaren 11koak, Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bateginak arautzen duen bezala eta abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuak (1992-02-07ko EHAA) zehaztutako prozeduraren arabera.

  7. Diru-laguntza emateko kontuan izan diren baldintzak aldatuz gero, eta betiere diru-laguntzaren helburua bete bada, edo beste erakunde publiko edo pribaturen batek, aldi berean, bestelako diru-laguntza edo laguntzarik eman badu, diru-laguntzak emateko ebazpena alda daiteke. Horretarako, beharrezkoa den likidazio-ebazpena emango du Hezkuntza sailburuordeak eta horren bidez berregokitu egingo dira emandako diru-laguntzen zenbatekoak.

  8. Deialdi honen bidez jasotako dirulaguntzen inguruan Ekonomia Kontrolerako Bulegoak edota Euskal Herriko Kontu Epaitegiak bere egitekoak betez eska dezan edozein informazio eskaintzera behartuta dago laguntza-jasotzailea.

    BATERAGARRITASUNA

  9. Ikastetxeak ekimen hauetarako beste erakunderen baten diru-laguntza jaso edo jasotzekoa badu, horren azalpen zehatza egin beharko du. Edozein modutan ere, bi diru-laguntzen baturak ezingo du gainditu gastuaren % 100a. Hau gertatuko balitz, dagokion neurrian gutxituko litzateke deialdi honetan legokiokeen diru-laguntza.

  10. Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoarekin eta Datu Pertsonaletarako Jabetza Publikoko Fitxategiei eta Datuak Babesteko Euskal Bulegoa sortzeari buruzko otsailaren 25eko 2/2004 Legearekin bat etorriz, deialdi honen tramitazioan jasotako datu pertsonalak, parte-hartzaileek erabiltzea eta argitaratzea baimentzen dituztenak, fitxategi batean jasoko dira. Fitxategi honen helburua, deialdi honetako diru-laguntzak eta deialdi honekin zer ikusia duten beste edozein prozedura edo espediente administratibo kudeatzea, eta deialdi honetara aurkezten diren pertsonei deialdiaren garapenari buruz informazioa ematea izango da. Fitxategi honen arduraduna Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritza da. Lege horretan adierazitako sarbide-, zuzenketa-, ezabatze- eta aurkatze-eskubideak erabiltzeko Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritzara jo beharko da, helbide honetara: Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz.

    Halaber, deialdi honetan parte hartu duten pertsonek, Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritzari baimena ematen diote fitxategian dauden datu pertsonalak, beste erakunde publiko batzuetan aurkeztutako dokumentuen benetakotasuna egiaztatzeko.

  1. Deialdi honetako dotazio-jasotzaileak Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxe publikoak izango dira. Ahozko adierazmena indartzeko 2010-2011 ikasturtean datozen oinarrietan zehazten diren baldintzetan egindako saioak hartuko dira kontuan. Honetarako Euskal Autonomia Erkidegoko 2010eko aurrekontuetako II. kapitulutik 161.500 euroko diru kopurua erabiliko da. Diru-zenbateko hori aldatu egin daiteke, eskaeren guztirako zenbatekoa kontuan hartuz, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren beste programetan erabili gabe geratzen diren diruak erabiliz, beti ere azken hauen erabakiak hartu aurretik. Horrelakoetan Hezkuntza sailburuordearen ebazpenak horren berri emango du.

  2. Dotazio hauek Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzan ahozko adierazmena indartzeko saioak hartuko ditu kontuan: eskola-antzerkigintza, Eskolako bertso-lanketa, Eskola-kantagintza, Eskola-kontagintza eta Eskola-irratigintza. Aldi berean, deialdi honen diru-baliabideen zati bat Azpeitiko Antzerki Topaketetarako taldeen dotazio gisa erabiliko da.

  3. Deialdi honetara A, B eta D irakastereduetako ikasle-taldeak dituzten ikastetxeak bildu ahal izango dira.

    A ereduko ikastetxeen kasuan, ahalegin berezia egingo da, programa hau indartzeko eta bertako ikasleria euskarara gerturatzeko.

    ESKABIDEAK

  4. Deialdi honetara bildu nahi duen edozein ikastetxe publikok, 2010eko irailaren 1etik hasi eta 2010eko urriaren 1era bitartean, egun biak barne, berariazko eskabide-orria bete eta, beharrezko adostasun-azalpena arduradunak eta zuzendariak sinaturik eta ekintza-planaren begiz jotako aurrekontua eta eskatzen den diru-kopurua zehaztuz, lekuan lekuko Hezkuntza Ordezkaritzan aurkeztu beharko du. Bestela, epe horren barruan postan sobre irekian aurkeztu beharko du ziurtatzera, zigilua eta data eskabideari berari ezarri ahal izateko, eta honako helbide honetara bidali: Eusko Jaurlaritza. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila (Nolega atala). Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz; edota Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legean ezartzen den edozein administrazio-gunetan aurkeztea.

    Eskabide orriak Hezkuntza Ordezkaritzetan eskura daitezke.

    Administrazioan jasotako eskabidean hutsune edo osatu beharren bat sumatuko balitz, honen berri emango zaio eskatzaileari eta 10 eguneko epea emango zaio eskabidea osa dezan. Epe horretan eskabidea osatzen ez badu, bere eskabidea ezetsi egin dela ulertu beharko da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legearen 42. artikuluan ezarritakoaren arabera ebazpena eman ondoren.

    ESLEIPEN-IRIZPIDEAK ETA ZENBATEKOAK FINKATZEKOAK

  5. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren onarpena jasotako eskabideek, ekimena prestatu eta gutxienez hiru emanaldi eskaintzeagatik, dotazioa eskuratuko dute. Oinarrizko zenbateko hau ondoko eginbehar hauetarako erabiliko da:

    Joan-etorri gastuak, eskualde barruko emanaldiei dagozkienak.

    Baliabide materialen gastuak (bibliografia, janzkiak, dekoratuak, audio-zintak).

    Irizpide nagusi moduan, kontuan izan bedi ahozko adierazmena indartzeko deialdi honek hizkuntza-gaitasuna sendotzea duela helburu. Beraz, efektu artistikoak, gorputz-adierazmena, audio eta bideo-efektuak eta antzeko xedeak hobetzearren egin litezkeen gastuak ez dira berariaz lagunduko deialdi honetan.

  6. Baldintzak betetzen dituzten ikastetxe guztiak dira dotazio honen onuradun. Eskabideak aztertu eta ondorengo irizpideak kontuan hartuta dotazio-proposamenak egiteko, honako kide hauez osaturiko batzordea izendatuko du Hezkuntza sailburuordeak:

    Antzerki-munduko ordezkaria.

    Bertsolaritza-munduko ordezkaria.

    Abesti edo musika-munduko ordezkaria.

    Kontalaritza-munduko ordezkaria.

    Irrati-munduko ordezkaria.

    Hezkuntza Berriztatzeko zuzendaria edo berak izenda dezan ordezkoa.

    Kultura Saileko ordezkaria.

    Berritzeguneetako Hizkuntza Normalkuntzako bi teknikari.

    Nolega ataleko bi teknikari.

  7. Deialdiaren zenbatekoa bi kontzeptutan banatuko da. Lehenak prestakuntzari eta emanaldiei erantzungo die. Bigarrena Azpeitiko Antzerki Topaketetara joatea egokitzen zaien ikastetxeen beharrei erantzuteko erabiliko da. Bigarren honetarako 2010-2011 ikasturtean 4.680 euro erabiliko dira gehienez. 11. atalean zehazten diren banaketa irizpideak aplikatu ondoren, aipatu diru kopuru hori agortu ez balitz, soberan dagoena lehen kontzepturako gordetako diru kopuruari gehituko litzaioke. Diru-zenbateko hori aldatu egin daiteke, eskaeren guztirako zenbatekoa kontuan hartuz, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren beste programetan erabili gabe geratzen diren diruak erabiliz, beti ere azken hauen erabakiak hartu aurretik. Horrelakoetan Hezkuntza sailburuordearen ebazpenak horren berri emango du.

  8. Dotazioaren zenbatekoak, aurrez aipatutako lehen kontzeptuari dagokionez, ezingo du gastuaren % 100a gainditu, ez eta ikastetxe bakoitzeko 2.300 euroko muga ere.

  9. Jasotako eskabideei aurreko atalean ezarritako zenbatekoetan erantzuteko diru-ahalmenik ez bada batzordeak jarritako puntuazioetan oinarrituz hainbanatuko dira dotazioak. Horretarako, batzordeak, eskabideak aztertu eta dotazio-proposamenak egiteko, I. eranskineko 18.1 puntuak (prestakuntzarenak) eta 18.2 puntuak (emanaldienak) eskatzen dituzten irizpideak hartuko ditu oinarri.

  10. Dotazioaren zehaztapena.

    Prestakuntzarako oinarrizko puntuazio osatuaren eta Emanaldietarako oinarrizko puntuazio osatuaren baturak ematen digu ikastetxeari dagokion puntuazioa (P).

    P = POPO + EOPO

    Aipatu bidea aplikatu ondoren, dagoen diru-kopuruaren hainbanaketa egingo da dotazioa (D) finkatzeko. Ondoko formula erabiliko da.

    D = P x (161.500 - AL)

    P

  11. Azpeitiko Antzerki Topaketetara joateko nahia agertzen dutenen artean 6 ikastetxe aukeratuko dira. Aldez aurretik topaketa hauetan parte hartu ez duten ikastetxeak lehenetsiko dira. Horien artean (P) puntuazioan puntu gehien dutenak aukeratuko dira. Ikastetxearen kokapenaren arabera (AL), ondoko lurraldetasun irizpidea hartzen da banaketarako oinarri:

    • Araba-Arabako Errioxa: 4 modulu

    • Araba-Gainontzekoa: 3 modulu

    • Bizkaia-Enkarterriak: 4 modulu

    • Bizkaia-Gainontzekoa: 3 modulu

    • Gipuzkoa: 2 modulu

    • Urola-Kosta eskualdea: 1 modulu

      Moduluko (M) 260 euroko dotazioa finkatzen da 2010-2011 ikasturterako:

      AL = M x 260 euro.

      Garraiatu behar den ume kopurua 55tik gorakoa denean, berez dagokion moduluari bat gehiago erantsiko zaio.

      EBAZPENA

  12. Deialdiaren ebazpen-proposamena, prestakuntzari eta emanaldiari dagozkien dotazioa eta Azpeitiko topaketetan parte hartuko duten ikastetxeei dagokiena jasoko duena, egingo du Batzordeak. Batzordearen akta Hezkuntza sailburuordeari helaraziko zaio, eta honek dagokion Ebazpena hartu eta EHAAn jakinaraziko du sei hilabeteko epean, Agindu hau argitara eman eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.

    Aipaturiko epean ebazpen espresurik ematen ez bada, eskabidea ez dela aintzakotzat hartu ulertuko da. Aginpidedun organoak, dena dela, eskatutako dotazioari buruzko berariazko ebazpena emateko betebeharra du.

    Ebazpen horrek ez du administrazio-bidea agortzen eta bere aurka gorako errekurtsoa aurkeztu ahal izango da Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren aurrean, argitaratu eta hilabeteko epean.

  13. Aurreko ikasturtean egindako lana biltzen duen galdekizuna eta ebaluazio-fitxak aztertu ondoren, Eskola-antzerkia landu duten talde batzuei 2010eko Azpeitiko Antzerki Topaketetara joateko aukera eskainiko die Batzordeak. Topaketa hauetan eskola-antzerkian diharduten taldeen erakuskari bat aurkeztuko da, bertako udalarekin elkar-lanean. Antzezlanaz gain, emanaldia osatzeko orduan, ahozko adierazmena indartzeko bestelako ekimenak ere erabili ahal izango dira.

    DOTAZIOAREN JUSTIFIKAZIOA

  14. Aurretiazko izaera duen ordainketa bakarrean gauzatuko da eskola publikoetako dotazio hau eta Ebazpena argitaratu ondoren jarriko da tramitean. Dotazioaren ematearen jakinarazpena jasotzen den egunetik hasi eta hamar eguneko epean ikastetxe onuradunek dotazioari espresuki ez badiote ukorik egiten, dotazioa onartutzat joko da.

  15. Dotazioa jaso dezaten ikastetxeek, 2011ko ekainaren 30a baino lehen, bertako taldeen emanaldi-irteerei dagozkien ebaluazio-fitxak, emanaldia edo irratsaioa jasotzen duten ikastetxeek beteak, eta langintzaren zer-nolakoa azaltzen duten galdekizunak behar bezala beteta bidali beharko dituzte helbide honetara: Eusko Jaurlaritza. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila (Nolega atala). Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz; edota Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legean ezartzen den edozein administrazio-gunetan aurkeztu.

  16. Deialdi honen bidez jasotako dotazioen inguruan Ekonomia Kontrolerako Bulegoak edota Euskal Herriko Kontu Epaitegiak bere egitekoak betez eska dezan edozein informazio eskaintzera behartuta dago dotazio-jasotzailea.

    BATERAGARRITASUNA

  17. Ikastetxe publikoak ekimen hauetarako beste erakunderen baten dotazioa jaso edo jasotzekoa badu, horren azalpen zehatza egin beharko du. Edozein modutan ere, bi diru-laguntzen baturak ezingo du gainditu gastuaren % 100a. Hau gertatuko balitz, dagokion neurrian gutxituko litzateke deialdi honetan legokiokeen dotazioa.

  18. Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoarekin eta Datu Pertsonaletarako Jabetza Publikoko Fitxategiei eta Datuak Babesteko Euskal Bulegoa sortzeari buruzko otsailaren 25eko 2/2004 Legearekin bat etorriz, deialdi honen tramitazioan jasotako datu pertsonalak, parte-hartzaileek erabiltzea eta argitaratzea baimentzen dituztenak, fitxategi batean jasoko dira. Fitxategi honen helburua, deialdi honetako dotazioak eta deialdi honekin zer ikusia duten beste edozein prozedura edo espediente administratibo kudeatzea, eta deialdi honetara aurkezten diren pertsonei deialdiaren garapenari buruz informazioa ematea izango da. Fitxategi honen arduraduna Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritza da. Lege horretan adierazitako sarbide-, zuzenketa-, ezabatze- eta aurkatze-eskubideak erabiltzeko Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritzara jo beharko da, helbide honetara: Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz.

    Halaber, deialdi honetan parte hartu duten pertsonek, Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritzari baimena ematen diote fitxategian dauden datu pertsonalak, beste erakunde publiko batzuetan aurkeztutako dokumentuen benetakotasuna egiaztatzeko.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik