- AGINDUA, 2010eko uztailaren 1ekoa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena; ikasgelaz kanpoko ekintzetan (IKE) euskararen erabilera sustatzeko 2010-2011 ikasturterako laguntza eta dotazio deialdia egiten duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2010eko uztailaren 1ekoa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena; ikasgelaz kanpoko ekintzetan (IKE) euskararen erabilera sustatzeko 2010-2011 ikasturterako laguntza eta dotazio deialdia egiten duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 147
- Hurrenkera-zk.: 3644
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2010/07/01
- Argitaratze-data: 2010/08/02
Gaikako eremua
- Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
- Azpigaia: Herri Administrazioa
Testu legala
Euskarak azken urteotan irakasmunduan sartzeko aurrerapauso nabarmenak eman ditu. Hori egiaztatzeko nahikoa da irakasteredu elebidunek izan duten eta izaten ari diren bilakaerari begiratu bat ematea.
Irakaskuntzan sartze hori, normala denez, irakas- eta ikas-ekintzari berari lotu zaio hasiera batean. Gaur egun, ordea, gero eta gehiago ari da eskolarekin zer ikusia duen gizajendea, euskaraz lortzen diren gaitasun-emaitzei ez ezik, hizkuntza horren erabilera-mailari ere begiratzen.
Ikas-ekintza beraren inguruan badira, nolanahi ere, akademikoak ez izanik ere ikaslearen hizkuntza-prestakuntzarako garrantzi handia duten uneak eta esparruak. Ikaslea klase-emankizun formaletatik eta ekintza arautuetatik kanpora dabilen uneak dira, atsedenaldi, jolas eta bizigiro naturaletan murgildurik. Irakasleek antolatuak izanik gurasoentzat antolatutako prestakuntza- edo sentsibilizazio-saioek ere badute lekua deialdi honetan.
Esparru horietan eragiteko ekimenak suspertu eta landu beharra ikusten du, beraz, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak.
Hori guztia kontuan izanik, honako hau
Lehenengoa. Oinarri-arauek jardunbide kontuan begiz jo gabeko orotarako, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeak dioena hartuko da oinarri.
Bigarrena. Bide administratiboa agortzen duen Agindu honen aurka berraztertzeko errekurtsoa jar liteke Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren aurrean, EHAAn argitaratzen den egunaren biharamunetik hasi eta hilabeteko epean. Era berean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Gorenean, dagokion gelan, esandako egunetik hasi eta bi hilabeteko epean.
Hirugarrena. Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritzak deialdi hau mamitzeko beharrezko neurriak hartuko ditu.
Laugarrena. Agindu hau EHAAn argitaratzen den egunaren hurrengoan sartuko da indarrean.
Vitoria-Gasteiz, 2010eko uztailaren 1a.
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburua,
MARÍA ISABEL CELAÁ DIÉGUEZ.
Ikasgelaz kanpoko ekintzetan (IKE) euskararen erabilera sustatzeko ikastetxe pribatuetako laguntza-deia egiten da. Horretarako Euskal Autonomia Erkidegoko 2010eko aurrekontuetako IV. kapitulutik 50.000 euroko diru-kopurua erabiliko da. Diru-zenbateko hori aldatu egin daiteke, eskaeren guztirako zenbatekoa kontuan hartuz, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren beste dirulaguntza programetan erabili gabe geratzen diren diruak erabiliz, beti ere azken hauen ebazpenak hartu aurretik. Horrelakoetan, Hezkuntzako sailburuordearen ebazpenak horren berri emango du.
Deialdi honek 2010-2011 ikasturtean zehar burutzekoak diren ekintzak hartuko ditu kontuan.
Euskal Autonomia Erkidegoko Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxeei zuzenduak dira laguntza hauek. A, B eta D ereduko ikasleen ekintzetarako dira laguntzok. Irakasleek antolatuak izanik, gurasoentzat antolatutako prestakuntza- edota sentsibilizazio-saioek ere badute lekua deialdi honetan.
A ereduko ikastetxeen kasuan, ahalegin berezia egingo da, programa hau indartzeko eta bertako ikasleria euskarara gerturatzeko.
Eskatzaileek zabalik baldin badute Herri Administrazioek emandako antzeko laguntzaren bat itzultzeko espedienterik edo zigor-agiririk, prozesu hori amaitu egin beharko da onuradunei diru-laguntza eman eta ordaindu ahal izateko.
Zigor- edo administrazio-arloko zigorra jaso duten, eta horren ondorioz, diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galdu duten edo horretarako ezgaitzen duen lege-debeku baten eraginpean dauden erakundeek, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen arabera sexu diskriminazioan erori izanagatiko lege-debekuak barne, ezin izango dute Agindu honetan araututako diru-laguntzen eta laguntzen deialdietara aurkeztu, zigorrak ezarritako aldian. Honen haritik, eskatzaileak arrazoiren baten eraginpean ez dagoela egiaztatzen duen zinpeko aitormena egin beharko du.
Ikasgelaz kanpoko esparru hauetakoren batean bereziki euskararen erabilera sustatzeko burutzen diren ekintzak hartuko ditu kontuan deialdi honek:
Etxetik eskolarako autobus-ibiliak.
Eskolako atari ingurua, sarrera-irteera orduetan.
Jolastokiak (jolasorduetan).
Ikastetxeko pasabide eta eskailerak, sarrera-irteera zein klase-aldaketa orduetan.
Euskararen erabilera bultzatzea helburu behinen duten bestelako ekimenak (Ebazpen-batzordeak ebatziko du zein neurritan lotzen zaizkion deialdiaren helburuari).
Erabileraren inguruko prestakuntza- eta sentsibilizazio-ekimenak gurasoekin.
Batzordearen aktak arlo honetan egiten dituen proposamenen berri zehatza emango du.
Esparru horietako hizkuntza-jardunean eragiteko eta euskararen erabilera indartzeko propio pentsatutako ekimenek dute lekua deialdi honetan.
Eskolako kide direnen artean antolatuak izan behar dute, beraz, nagusiki. Edozein modutan, ikasleen inplikazioa ezinbestekoa da, eta ikasle nagusien ardura eta erantzukizuna baliatzea oso komenigarria.
ESKABIDEAK
Deialdi honetako laguntza eskuratzeko ikastetxeak egin behar du eskabidea, I. eranskinean azaltzen den eredua baliatuz edota eskabide-orria Hezkuntza Ordezkaritzan eskuratuz. Eskabide-orria, behar bezala bete ondoren, Hezkuntza Ordezkaritzan aurkeztu behar da, edo bestela, postan sobre irekian aurkeztu ziurtatzera, zigilua eta data eskabideari berari ezarri ahal izateko, eta honako helbide honetara bidali: Eusko Jaurlaritza. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila (Nolega atala). Donostia kalea 1, 01010, Gasteiz; edota Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legean ezartzen den edozein administrazio-gunetan aurkeztea.
Eskabideak egiteko epea 2010eko irailaren 1etik 2010eko urriaren 1a arte, egun biak barne, izango da.
Administrazioan jasotako eskabidean hutsune edo osatu beharren bat sumatuko balitz, horren berri emango zaio eskatzaileari eta 10 eguneko epea emango zaio eskabidea osa dezan. Epe horretan eskabidea osatzen ez badu, bere eskabidea ezetsi egin dela ulertu beharko da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legearen 42. artikuluan ezarritakoaren arabera ebazpena eman ondoren.
ESLEIPEN-IRIZPIDEAK ETA ZENBATEKOAK FINKATZEKOAK
Baldintzak betetzen dituzten ikastetxe guztiak dira diru-laguntzen onuradun. Eskabideak aztertu eta laguntza-proposamenak egiteko, honako kide hauez osaturiko batzordea izendatuko du Hezkuntzako sailburuordeak:
Hezkuntza Berriztatzeko zuzendaria edo berak izenda dezan ordezkoa.
Berritzeguneetako Hizkuntza Normalkuntzako bi teknikari.
Erabilera indartzeko programetan aditua den lagun bat.
Kultura Saileko ordezkaria.
Nolega ataleko 2 teknikari.
Laguntzaren zenbatekoak ezingo du gastuaren % 100a gainditu, ez eta ikastetxe bakoitzeko 2.100 euroko muga ere.
Jasotako eskabideei aurreko atalean ezarritako zenbatekoetan erantzuteko diru-ahalmenik ez bada, batzordeak jarritako puntuazioetan oinarrituz hainbanatuko dira laguntzak. Horretarako, batzordeak, eskabideak aztertu eta laguntza-proposamenak egiteko, ondoren aipatzen diren irizpideak erabiliko ditu:
Oinarrizko Puntuazioa zehaztuko da. Puntuazio hau zehazteko bi adierazle hartuko ditu kontuan eta hauen biderketa egingo du. Adierazle hauek Ekimen mota (EM) eta Ekimenaren hedadura (EH) dira:
Ikastetxeak proposatzen dituen ekimenak izaeraren arabera sailkatuko ditu batzordeak eta behean aipatzen den puntuazioa emango dio. Ekimen mota (EM) eskabidearen balorazio osoaren % 36 izango da gehienez eta hau da osatzeko formula: EM = Eren balioa x 3,6.
Eren balioa:
Plan osatua 10
Jolastokia 8
Dinamizazio-ekintzak; bazkalordua 6
Sarrera-irteerak, pasabideak 5
Aldizkaria-liburutegia irratia errotulazioa 4
Girotze-ekintzak; autobusa 3
Ekimenetan parte hartzen duen ikasle-kopuruari esaten diogu Ekimenaren hedadura (EH). Batzordeak eskabidea aztertu eta hiru tramotan finkatuko ditu ikastetxeak. Parte-hartzaile kopurua 100etik beherakoa bada ez du gehikuntzarik ekarriko. 100 eta 200 artekoa bada 1,5eko balioa erantsiko zaio; eta 200etik gorakoa bada 2koa. Horren arabera dagokion gehigarria ezarriko zaio puntuazioari. Horrela, EHk EM bikoiztu egin ahal izango du gehienez.
Oinarrizko Puntuazio hau (OP) eskabidearen balorazio osoaren % 72 izango da gehienez. Honako hau da OP osatzeko formula:
OP = EM x EH
Oinarrizko puntuazioari (OPri) bi gehigarri ezartzen zaizkio:
(AU) Aurrekontua. Proposatzen diren ekimenen aurrekontu onartuak aztertzen dira gehigarri hau finkatzeko. Batzordeak eskabidea aztertu eta lau aurrekontu-tramotan (AUTetan) finkatuko du ikastetxea. 360 eta 600 euro bitartean 1. tramoan finkatuko da eta bere balorea 1 izango da. 601 eta 900 euro bitartean 2.enean finkatuko da eta bere balorea 2 izango da; 901 eta 1.300 euro bitartean 3.enean finkatuko da eta bere balorea 3 izango da; 1.301 eurotik gorakoak 4. enean finkatuko da eta bere balorea 4 izango da. Horren arabera, dagokion gehigarria ezarriko zaio puntuazioari. Kasu honetan, ondoko formula izango da gidari:
AU =AUT x 3,4
Gehigarri honek % 13,6ko igoera ekarriko du gehienez.
(HN) ULIBARRI programan egoteak OP balioaren % 10eko igoera ekarriko du. Graduatzaile honek balorazio osoaren 7,2ko igoera ekarriko du gehienez. Kasu honetan, ondoko formula izango da gidari:
HN = OP x 0,1
(AI) A indartua izateak OP balioaren % 10eko igoera ekarriko du. Graduatzaile honek balorazio osoaren 7,2ko igoera ekarriko du gehienez. Kasu honetan, ondoko formula izango da gidari:
AI = OP x 0,1
Laguntzaren zehaztapena.
Oinarrizko puntuazioari hiru gehigarriak batzetik lortzen dugu ikastetxeari dagokion puntuazioa (P).
P = OP + AU + HN+AI
Aipatu bidea aplikatu ondoren, dagoen diru-kopuruaren hainbanaketa egingo da diru-laguntza (D) finkatzeko. Ondoko formula erabiliko da:
D = P x 50.000,00
P
EBAZPENA
Batzordeak laguntza-deialdiaren ebazpen-proposamena eta batzordearen akta helaraziko dizkio Hezkuntzako sailburuordeari, eta honek dagokion Ebazpena hartu eta EHAAn jakinaraziko du sei hilabeteko epean, Agindu hau argitara eman eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.
Aipaturiko epean ebazpen espresurik ematen ez bada, eskabidea ez dela aintzakotzat hartu ulertuko da. Aginpidedun organoak, dena dela, eskatutako laguntzari buruzko berariazko ebazpena emateko betebeharra du.
Ebazpen horrek ez du administrazio-bidea agortzen eta bere aurka gorako errekurtsoa aurkeztu ahal izango da Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren aurrean, argitaratu eta hilabeteko epean.
Ikastetxeren batek laguntza jaso eta ekimena aurrera eman ez edota baldintzaren bat bete gabe utziko balu, eskuratutako laguntza itzuli egin beharko du, 1/1997 Legegintza Dekretuak, azaroaren 11koak, Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bateginak arautzen duen bezala eta abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuak (1992-02-07ko EHAA) zehaztutako prozeduraren arabera, Eusko Jaurlaritzaren Diruzaintza Nagusira.
ORDAINKETA ETA JUSTIFIKAZIOA
Aurretiazko izaera duen ordainketa bakarrean gauzatuko da ordainketa eta Ebazpena argitaratu ondoren jarriko da tramitean. Diru-laguntza ematearen jakinarazpena jasotzen den egunetik hasi eta hamar eguneko epean ikastetxe onuradunek diru-laguntzari espresuki uko ez badiote egiten, diru-laguntza onartutzat joko da.
Laguntza jasotzen duten ikastetxeek, 2011ko ekainaren 30a baino lehen, honako hauek bidali beharko dituzte behean zehazten den helbidera (edota Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legean ezartzen den edozein administrazio-gunetara):
Ekintzaren berri ematen duen galdekizuna behar bezala beteta, haren balorazioa eta emaitzak azalduz (laguntza jakinaraztearekin batera ikastetxeei bidaliko zaien inprimaki eredua erabili behar da).
Diru-laguntza jaso duen jardueraren aurrekontu osoari dagozkion gastuen guztizko justifikazioa. Horretarako, dokumentuen zerrenda aurkeztuko da, ondokoak jasota: data, kontzeptua, guztizko zenbatekoa, kopuru egozgarria hala badagokio, eta ordainketa-data. Dokumentu originalak gorde egingo dira balizko geroko egiaztapen saio bati begira.
Eusko Jaurlaritza (Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila)
Euskara Zerbitzua (IKE)
Donostia kalea 1
01010 Vitoria-Gasteiz
Diru-laguntza emateko kontuan izan diren baldintzak aldatuz gero, eta betiere diru-laguntzaren helburua bete bada, edo beste erakunde publiko edo pribaturen batek, aldi berean, bestelako diru-laguntza edo laguntzarik eman badu, diru-laguntzak emateko ebazpena alda daiteke. Horretarako, beharrezkoa den likidazio-ebazpena emango du Hezkuntzako sailburuordeak eta horren bidez berregokitu egingo dira emandako diru-laguntzen zenbatekoak.
Deialdi honen bidez jasotako dirulaguntzen inguruan Ekonomia Jarraipenerako Bulegoak edota Euskal Herriko Kontu Epaitegiak bere egitekoak betez eska dezan edozein informazio eskaintzera behartuta dago laguntza-jasotzailea.
BATERAGARRITASUNA
Ikastetxeak ekimen honetarako beste erakunderen baten diru-laguntza jaso edo jasotzekoa badu, horren azalpen zehatza egin beharko du, edozein modutan ere diru-laguntzen baturak ezingo duelarik gastuaren % 100a gainditu. Hori gertatuko balitz, dagokion neurrian gutxituko litzateke deialdi honetan legokiokeen diru-laguntza.
Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoarekin eta Datu Pertsonaletarako Jabetza Publikoko Fitxategiei eta Datuak Babesteko Euskal Bulegoa sortzeari buruzko otsailaren 25eko 2/2004 Legearekin bat etorriz, deialdi honen tramitazioan jasotako datu pertsonalak, parte-hartzaileek erabiltzea eta argitaratzea baimentzen dituztenak, fitxategi batean jasoko dira. Fitxategi honen helburua, deialdi honetako diru-laguntzak eta deialdi honekin zer ikusia duten beste edozein prozedura edo espediente administratibo kudeatzea, eta deialdi honetara aurkezten diren pertsonei deialdiaren garapenari buruz informazioa ematea izango da. Fitxategi honen arduraduna Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritza da. Lege horretan adierazitako sarbide-, zuzenketa-, ezabatze- eta aurkatze-eskubideak erabiltzeko Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritzara jo beharko da, helbide honetara: Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz.
Halaber, deialdi honetan parte hartu duten pertsonek, Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritzari baimena ematen diote fitxategian dauden datu pertsonalak, beste erakunde publiko batzuetan aurkeztutako dokumentuen benetakotasuna egiaztatzeko.
Ikasgelaz kanpoko ekintzetan (IKE) euskararen erabilera sustatzeko dotazio-deia egiten da. Horretarako Euskal Autonomia Erkidegoko 2010eko aurrekontuetako II. kapitulutik 128.000 euroko diru-kopurua erabiliko da. Diru-zenbateko hori aldatu egin daiteke, eskaeren guztirako zenbatekoa kontuan hartuz, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren beste programetan erabili gabe geratzen diren diruak erabiliz, beti ere azken hauen ebazpenak hartu aurretik. Horrelakoetan, Hezkuntzako sailburuordearen ebazpenak horren berri emango du.
Deialdi honek 2010-2011 ikasturtean zehar burutzekoak diren ekintzak hartuko ditu kontuan.
Euskal Autonomia Erkidegoko Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxeei zuzenduak dira dotazio hauek. A, B eta D ereduko ikasleen ekintzetarako dira dotaziook. Irakasleek antolatuak izanik, gurasoentzat antolatutako prestakuntza- edota sentsibilizazio-saioek ere badute lekua deialdi honetan.
A ereduko ikastetxeen kasuan, ahalegin berezia egingo da, programa hau indartzeko eta bertako ikasleria euskarara gerturatzeko.
Ikasgelaz kanpoko esparru hauetakoren batean bereziki euskararen erabilera sustatzeko burutzen diren ekintzak hartuko ditu kontuan deialdi honek:
Etxetik eskolarako autobus-ibiliak.
Eskolako atari ingurua, sarrera-irteera orduetan.
Jolastokiak (jolasorduetan).
Ikastetxeko pasabide eta eskailerak, sarrera-irteera zein klase-aldaketa orduetan.
Euskararen erabilera bultzatzea helburu behinen duten bestelako ekimenak (Ebazpen-batzordeak ebatziko du zein neurritan lotzen zaizkion deialdiaren helburuari).
Erabileraren inguruko prestakuntza- eta sentsibilizazio-ekimenak gurasoekin.
Batzordearen aktak arlo honetan egiten dituen proposamenen berri zehatza emango du.
Esparru horietako hizkuntza-jardunean eragiteko eta euskararen erabilera indartzeko propio pentsatutako ekimenek dute lekua deialdi honetan.
Eskolako kide direnen artean antolatuak izan behar dute, beraz, nagusiki. Edozein modutan, ikasleen inplikazioa ezinbestekoa da, eta ikasle nagusien ardura eta erantzukizuna baliatzea oso komenigarria.
ESKABIDEAK
Deialdi honetako dotazioa eskuratzeko ikastetxeak egin behar du eskabidea, II. eranskinean azaltzen den eredua baliatuz edota eskabide-orria Hezkuntza Ordezkaritzan eskuratuz. Eskabide-orria, behar bezala bete ondoren, Hezkuntza Ordezkaritzan aurkeztu behar da, edo bestela, postan sobre irekian aurkeztu ziurtatzera, zigilua eta data eskabideari berari ezarri ahal izateko, eta honako helbide honetara bidali: Eusko Jaurlaritza. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila (Nolega atala). Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz; edota Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legean ezartzen den edozein administrazio-gunetan aurkeztea.
Eskabideak egiteko epea 2010eko irailaren 1etik 2010eko urriaren 1a arte, egun biak barne, izango da.
Administrazioan jasotako eskabidean hutsune edo osatu beharren bat sumatuko balitz, horren berri emango zaio eskatzaileari eta 10 eguneko epea emango zaio eskabidea osa dezan. Epe horretan eskabidea osatzen ez badu, bere eskabidea ezetsi egin dela ulertu beharko da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legearen 42. artikuluan ezarritakoaren arabera ebazpena eman ondoren.
ESLEIPEN-IRIZPIDEAK ETA ZENBATEKOAK FINKATZEKOAK
Baldintzak betetzen dituzten ikastetxe publiko guztiak dira dotazio onuradun. Eskabideak aztertu eta dotazio-proposamenak egiteko, honako kide hauez osaturiko batzordea izendatuko du Hezkuntzako sailburuordeak:
Hezkuntza Berriztatzeko zuzendaria edo berak izenda dezan ordezkoa.
Berritzeguneetako Hizkuntza Normalkuntzako bi teknikari.
Erabilera indartzeko programetan aditua den lagun bat.
Kultura Saileko ordezkaria.
Nolega ataleko 2 teknikari.
Laguntzaren zenbatekoak ezingo du gastuaren % 100a gainditu, ez eta ikastetxe bakoitzeko 2.100 euroko muga ere.
Jasotako eskabideei aurreko atalean ezarritako zenbatekoetan erantzuteko diru-ahalmenik ez bada, batzordeak jarritako puntuazioetan oinarrituz hainbanatuko dira dotazioak. Horretarako, batzordeak, eskabideak aztertu eta dotazio-proposamenak egiteko, I. eranskineko 9.1 eta 9.2 puntuetan aipatzen diren irizpideak erabiliko ditu:
Dotazioaren zehaztapena.
Oinarrizko puntuazioari hiru gehigarriak (AU = aurrekontua; HN = Ulibarri programan egotea; AI = A indartua izatea) batzetik lortzen dugu ikastetxeari dagokion puntuazioa (P).
P = OP + AU + HN + AI
Aipatu bidea aplikatu ondoren, dagoen diru-kopuruaren hainbanaketa egingo da diru-laguntza (D) finkatzeko. Ondoko formula erabiliko da:
D = P x 128.000,00
P
EBAZPENA
Batzordeak dotazio-deialdiaren ebazpen-proposamena eta batzordearen akta helaraziko dizkio Hezkuntzako sailburuordeari, eta honek dagokion Ebazpena hartu eta EHAAn jakinaraziko du sei hilabeteko epean, Agindu hau argitara eman eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.
Aipaturiko epean ebazpen espresurik ematen ez bada, eskabidea ez dela aintzakotzat hartu ulertuko da. Aginpidedun organoak, dena dela, eskatutako dotazioari buruzko berariazko ebazpena emateko betebeharra du.
Ebazpen horrek ez du administrazio-bidea agortzen eta bere aurka gorako errekurtsoa aurkeztu ahal izango da Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren aurrean, argitaratu eta hilabeteko epean.
ORDAINKETA ETA JUSTIFIKAZIOA
Aurretiazko izaera duen ordainketa bakarrean gauzatuko da ordainketa eta Ebazpena argitaratu ondoren jarriko da tramitean. Dotazio ematearen jakinarazpena jasotzen den egunetik hasi eta hamar eguneko epean ikastetxe onuradunek dotazioari espresuki uko ez badiote egiten, dotazioa onartutzat joko da.
Dotazioa jasotzen duten ikastetxeek, 2011ko ekainaren 30a baino lehen, honako dokumentu hauek bidali beharko dituzte behean zehazten den helbidera (edota Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legean ezartzen den edozein administrazio-gunetara):
Ekintzaren berri ematen duen galdekizuna behar bezala beteta, balorazioak eta emaitzak (dotazioa jakinaraztearekin batera ikastetxeei bidaliko zaien inprimaki eredua erabili behar da).
Eusko Jaurlaritza (Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila)
Euskara Zerbitzua (IKE)
Donostia kalea 1
01010 Vitoria-Gasteiz
Deialdi honen bidez jasotako dotazioaren inguruan Ekonomia Jarraipenerako Bulegoak edota Euskal Herriko Kontu Epaitegiak bere egitekoak betez eska dezan edozein informazio eskaintzera behartuta dago laguntza-jasotzailea.
BATERAGARRITASUNA
Ikastetxeak ekimen honetarako beste erakunderen baten diru-laguntza jaso edo jasotzekoa badu, horren azalpen zehatza egin beharko du, edozein modutan ere diru-laguntzen baturak ezingo duelarik gastuaren % 100a gainditu. Hori gertatuko balitz, dagokion neurrian gutxituko litzateke deialdi honetan legokiokeen diru-laguntza.
Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoarekin eta Datu Pertsonaletarako Jabetza Publikoko Fitxategiei eta Datuak Babesteko Euskal Bulegoa sortzeari buruzko otsailaren 25eko 2/2004 Legearekin bat etorriz, deialdi honen tramitazioan jasotako datu pertsonalak, parte-hartzaileek erabiltzea eta argitaratzea baimentzen dituztenak, fitxategi batean jasoko dira. Fitxategi honen helburua, deialdi honetako diru-laguntzak eta deialdi honekin zer ikusia duten beste edozein prozedura edo espediente administratibo kudeatzea, eta deialdi honetara aurkezten diren pertsonei deialdiaren garapenari buruz informazioa ematea izango da. Fitxategi honen arduraduna Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritza da. Lege horretan adierazitako sarbide-, zuzenketa-, ezabatze- eta aurkatze-eskubideak erabiltzeko Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritzara jo beharko da, helbide honetara: Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz.
Halaber, deialdi honetan parte hartu duten pertsonek fitxategian dauden datu pertsonalak Euskal Autonomia Erkidegoko beste herri-administrazioei uzteko baimena ematen dute, deialdi honen xede berdinetarako bakarrik eta, Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritzari baimena ematen diote, beste erakunde publiko batzuetan, aurkeztutako dokumentuen benetakotasuna egiaztatzeko.
2010-2011 ikasturteko
IKE LAGUNTZETARAKO
ESKABIDE-ORRIA
IKASTETXEAREN DATUAK
Izena: Kodea n n n n n n n
Helbidea: Tfnoa:
Kodea: Herria: Lurraldea:
Ikastetxe mota: n Publikoa n Pribatua n
PARTE-HARTZAILEEN DATUAK
Ikasmaila(k)
Eredua(k) A n B n D n Ikasle-kopurua:..........................................
EKIMENAREN ARDURADUNAK
Izen-abizenak: Ardura
Izen-abizenak: Ardura
Izen-abizenak: Ardura
AURREKONTUA
ESKATUTAKO LAGUNTZA, GUZTIRA
ONARTUTAKO AURREKONTUA (Administrazioak betetzeko)
Zuzendariaren sinadura Ikastetxearen zigilua eta titularraren sinadura Arduradunaren sinadura
.........................(e)n, 2010eko ............aren .....(e)an
ZINPEKO AITORMENA (Ikastetxe pribatuetakoentzat bakarrik)
Eskabide hau sinatzen dugunok zera aitortzen dugu: sexuaren ziozko bereizkeria egitegatik ez dugula zigor administratibo edo penalik jaso, ez eta Emakumeen eta Gizonen berdintasunerako Legea dela bide inolako debekurik ere. Halaber, ez dugula zigor administratibo edo penalik laguntza publikoak lortzeko, ezta horretarako gaitasuna kentzen digun legezko debekurik ere.
DATU PERTSONALEN BABESA
Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoarekin eta Datu Pertsonaletarako Jabetza Publikoko Fitxategiei eta Datuak Babesteko Euskal Bulegoa sortzeari buruzko otsailaren 25eko 2/2004 Legearekin bat etorriz, deialdi honen tramitazioan jasotako datu pertsonalak, parte-hartzaileek erabiltzea eta argitaratzea baimentzen dituztenak, fitxategi batean jasoko dira. Fitxategi honen helburua, deialdi honetako diru-laguntzak eta deialdi honekin zer ikusia duten beste edozein prozedura edo espediente administratibo kudeatzea, eta deialdi honetara aurkezten diren pertsonei deialdiaren garapenari buruz informazioa ematea izango da. Fitxategi honen arduraduna Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritza da. Lege horretan adierazitako sarbide-, zuzenketa-, ezabatze- eta aurkatze-eskubideak erabiltzeko Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritzara jo beharko da, helbide honetara: Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz.
Halaber, deialdi honetan parte hartu duten pertsonek fitxategian dauden datu pertsonalak Euskal Autonomia Erkidegoko beste herri-administrazioei uzteko baimena ematen dute, deialdi honen xede berdinetarako bakarrik eta, Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritzari baimena ematen diote, beste erakunde publiko batzuetan, aurkeztutako dokumentuen benetakotasuna egiaztatzeko.
Ikastetxea: Herria: Eredua(k) A n B n D n
EKINTZEN AZALPENA (*)
Orrialde honetan azaldu, argi eta garbi, egingo diren ekintzak, helburu, asmo eta horrelakoetan sartu gabe. Batzordeak nagusiki orri honetako deskribapena hartzen du oinarri, diru-laguntza finkatzeko. Beraz, kontuan har ekintza ongi ez azaltzeak ondorioak izan ditzakeela laguntzaren zenbatekoan.
ESPARRUA
Non egingo da? MAILA
Ikasleena EKINTZA
Izen labur-zehatza AZALPENA
Zer eta nola egingo da? Deskribatu ekintza, ezagutzen ez duenak ulertzeko eran. NORK GIDATUKO DU? NOIZ EGINGO DA?
HH n
LMH 1-2 n
LMH 3-4 n
LMH 5-6 n
DBH n
DBHO n Irakasleek n
Ikasle nagusiek n
Gurasoek n
Monitoreek n
........... n
........... n
Ikasturte osoan n
Hiruhileko bitan n
Hiruhileko batean n
Aste jakin batean n
Egun solteetan n
................. n
HH n
LMH 1-2 n
LMH 3-4 n
LMH 5-6 n
DBH n
DBHO n Irakasleek n
Ikasle nagusiek n
Gurasoek n
Monitoreek n
.......... n
.......... n
Ikasturte osoan n
Hiruhileko bitan n
Hiruhileko batean n
Aste jakin batean n
Egun solteetan n
................. n
HH n
LMH 1-2 n
LMH 3-4 n
LMH 5-6 n
DBH n
DBHO n Irakasleek n
Ikasle nagusiek n
Gurasoek n
Monitoreek n
.......... n
.......... n
Ikasturte osoan n
Hiruhileko bitan n
Hiruhileko batean n
Aste jakin batean n
Egun solteetan n
.................. n
HH n
LMH 1-2 n
LMH 3-4 n
LMH 5-6 n
DBH n
DBHO n Irakasleek n
Ikasle nagusiek n
Gurasoek n
Monitoreek n
.......... n
.......... n Ikasturte osoan n
Hiruhileko bitan n
Hiruhileko batean n
Aste jakin batean n
Egun solteetan n
.................. n
(*) Orri honen behar adina fotokopia egin eta erantsi. Nahi bada, bestelako dokumentazioa ere bidali, baina orri hau ondo bete.
IKE 2010-2011 MEMORIA-GALDEKIZUNA
Ikastetxea Kodea:
Herria Lurraldea Tf.
Arduraduna:
ARGIBIDEAK
Memoria-galdekizun hau, faktura bidezko justifikazio-orriarekin batera, ikastetxeko gai honen arduradunak bete behar du, zati bat ikasturte hasiera honetan, hau da, IKE laguntzaren berri jaso bezain laster, eta gainerakoa ikasturte amaieran. Memoria-galdekizuna betetzerakoan ekintza konkretuak jartzea (ez helburu, asmo...) eta ahal bada euskararen erabilera kuantifikatzea eskatzen da.
2011ko ekainaren 30rako bidali behar dira helbide honetara: EUSKO JAURLARITZA (Hezkuntza), Euskara Zerbitzua (IKE), Donostia kalea 1, 01010 GASTEIZ:
Memoria-galdekizun hau oso-osorik beteta eta
Gastuen justifikazio-orria. (Ikastetxe pribatuek bakarrik)
Memoria-galdekizun honetan adierazitakoak osatu nahi izanez gero, egoki jo daitezen materialak ere erants dakizkioke inprimaki honi.
..............................................(e)n, 2011ko ..........................aren ...............(e)an
Ikastetxearen zigilua
Zuzendariaren sinadura Arduradunaren sinadura
I. EUSKARAREN ERABILERA IKASTURTE HASIERAN
(IKEko dirulaguntzaren berri jasotzen den bezain pronto betetzekoa)
Zein neurritan da euskara ikasleen arteko hizkuntza gela barruko harreman ez formaletan?
100 n % 80 n % 60 n % 40 n % 20 n
Euskara ikasgelako hizkuntza modura erabiltzea alde batera utzita, zer lekutan eta zein neurritan ikusten da euskara ez dela behar adinbat erabiltzen?
Esparrua Ezer ez Gutxi Dezente Zenbat egiten dute euskaraz, %tan? Nola ebaluatu da?(*)
Ikasgelan (ez formala) n n n %........ .............
Jolastokian n n n %........ .............
Sarrera-irteerak n n n %........ .............
Pasabide-eskailerak n n n %........ .............
Bazkalordua n n n %........ .............
Autobusa, garraioa n n n %........ .............
................ n n n %........ .............
................ n n n %........ .............
................ n n n %........ .............
(*) Neurketa objektiboa (NO), behaketa (B), autoebaluaketa (AE), besteren ebaluaketa (BE), besterik.
II. EUSKARAREN ERABILERA IKASTURTE AMAIERAN
(Ikasturte amaieran, zenbat euskara egin duten neurtu ondoren betetzekoa)
Adierazi esparru bakoitzean euskaraz zenbat egin den benetan.
Esparrua Ezer ez Gutxi Dezente Zenbat egiten dute euskaraz, %tan? Nola ebaluatu da?(*)
Ikasgelan (ez formala) n n n %........ .............
Jolastokian n n n %........ .............
Sarrera-irteerak n n n %........ .............
Pasabide-eskailerak n n n %........ .............
Bazkalordua n n n %........ .............
Autobusa, garraioa n n n %........ .............
................ n n n %........ .............
................ n n n %........ .............
................ n n n %........ .............
(*) Neurketa objektiboa (NO), behaketa (B), autoebaluaketa (AE), besteren ebaluaketa (BE), besterik.
III. ERABILERA AURRERAPENA
Balora ezazu ikasturte hasieratik amaierara erabileran egindako aurrerapena, batez bestean:
Aurrerapenik ez n Eskasa n Dezentea n Apartekoa n
Ikastetxea: Herria: Eredua(k) A n B n D n
IV. EKINTZEN AZALPENA (*)
Ikastetxean propio euskararen erabilera bultzatzeko burutu diren ekintza guztien laburpena egin behar da orrialde honetan, helburu, asmo eta horrelakoetan sartu gabe. Ikastetxe asko ari da honelako ekintzen informazioa eskatzen. Orri hau behar bezala betetzeak asko lagunduko digu informazio bideak eratu eta gauzatzen.
ESPARRUA
Non egin da? MAILA
Ikasleena EKINTZA
Izen labur-zehatza AZALPENA
Zer, noiz eta nola egin da? Deskribatu ekintza ezagutzen ez duenak ulertzeko moduan. NORK GIDATU DU? EKINTZAREN BALORAZIOA
Ikasgelan (ez formala) n
Jolastokian n
Sarrera-irteerak n
Pasabide-eskailerak n
Bazkalordua n
Autobusa, garraioa n
n
n
n HH n
LMH 1-2 n
LMH 3-4 n
LMH 5-6 n
DBH n
DBHO n Irakasleek n
Ikasle nagusiek n
Gurasoek n
Monitoreek n
........... n
........... n Eragin handikoa n
Eragin mugatukoa n
Eragin txikikoa n
Ikasgelan (ez formala) n
Jolastokian n
Sarrera-irteerak n
Pasabide-eskailerak n
Bazkalordua n
Autobusa, garraioa n
n
n
n HH n
LMH 1-2 n
LMH 3-4 n
LMH 5-6 n
DBH n
DBHO n Irakasleek n
Ikasle nagusiek n
Gurasoek n
Monitoreek n
........... n
........... n Eragin handikoa n
Eragin mugatukoa n
Eragin txikikoa n
Ikasgelan (ez formala) n
Jolastokian n
Sarrera-irteerak n
Pasabide-eskailerak n
Bazkalordua n
Autobusa, garraioa n
n
n
n HH n
LMH 1-2 n
LMH 3-4 n
LMH 5-6 n
DBH n
DBHO n Irakasleek n
Ikasle nagusiek n
Gurasoek n
Monitoreek n
........... n
........... n Eragin handikoa n
Eragin mugatukoa n
Eragin txikikoa n
Ikasgelan (ez formala) n
Jolastokian n
Sarrera-irteerak n
Pasabide-eskailerak n
Bazkalordua n
Autobusa, garraioa n
n
n
n HH n
LMH 1-2 n
LMH 3-4 n
LMH 5-6 n
DBH n
DBHO n Irakasleek n
Ikasle nagusiek n
Gurasoek n
Monitoreek n
........... n
........... n Eragin handikoa n
Eragin mugatukoa n
Eragin txikikoa n
(*) Orri honen behar adina fotokopia egin eta erantsi
V. EKIMEN(AR)EN SEGIDA
Adierazi labur-labur hurrengo ikasturterako planak
VI. IKE DEIALDIA
Idatzi hemen IKE deialdia hobetzeko egoki jotzen dituzunak


