Euskadi.eus
  • AGINDUA, 2010eko uztailaren 1ekoa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena, zeinen bidez deialdia egiten baita 2010-2011 ikasturterako Euskal Girotze Egonaldien (EGE) laguntza eta dotazioetarako. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2010eko uztailaren 1ekoa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena, zeinen bidez deialdia egiten baita 2010-2011 ikasturterako Euskal Girotze Egonaldien (EGE) laguntza eta dotazioetarako.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 147
  • Hurrenkera-zk.: 3645
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2010/07/01
  • Argitaratze-data: 2010/08/02

Gaikako eremua

  • Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
  • Azpigaia: Herri Administrazioa

Testu legala

Euskararen Erabilpena Arauzkotzeko azaroaren 24ko 10/1982 Oinarrizko Legeak honela dio bere 17. artikuluan:

Jaurlaritzak, ikasleei nahitaezko ikastaldiak bukatzerakoan bi hizkuntza ofizialak erabiltzeko adina ezagutuko ditueneko segurantza emateko xedezko neurriak hartu eta euskeragiroa bermatuko du, barne nahiz kanpo-ekintzapideetan eta arduralaritzako ihardun eta agirietan euskara agizko adierazpide eginez.

Ildo beretik, 1983ko abuztuaren 1eko Aginduak, bere 12. atalean, honela dio:

Hezkuntza eta Kultura Sailak beharrezko neurriak hartuko ditu euskararen erabilera eskolagiroan bermatzeko, klase barruan nahiz klasez kanpoko ekintzetan ohiko adierazpide bihurtuz.

Lege-agindu hauek oinarritzat hartuz eta Euskal Autonomia Erkidegoko ikasle askok, eskolan euskara ikasi arren, eskolatik kanpora giro euskalduna ezagutzeko eta bizitzeko aukerarik ez dutela ikusirik, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak Euskal Girotze Barnetegiak eratzea erabaki zuen 1985eko ekainaren 17ko Aginduz (19ko EHAA). Esperientzia hori sendotu ondoren, maiatzaren 29ko 147/1990 Dekretuak barnetegien sorrera eta jardute-modua arautu zuen. Dagozkion aginduen bidez bost Euskal Girotze Barnetegi sortu dira dagoeneko.

Euskal Girotze Barnetegi hauetarako dagoen eskaeraren zati ohargarri bati ezin izaten zaio erantzunik eman, bertaratu eta esperientziaren onurak eskuratzeko. Euskal Girotze Barnetegien helburu berberekin egonaldiak egiteko premia nabaria ikusten da ikastetxeetan eta Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak behar-beharrezko jotzen du egonaldi-irteera horiek sustatzea eta eskola pribatuak diruz laguntzea, eta eskola publikoak diruz dotatzea. Gauza jakina da, Euskal Girotze Barnetegien esperientzian oinarrituz, antolamenduan, programakuntzan eta giza nahiz material baliabideetan oinarrizko baldintzak betetzen badira, egonaldi horiek emaitza hobeak izaten dituztela.

Hori guztia kontuan izanik, honako hau

Lehenengoa. Oinarri-arauek jardunbide kontuan begiz jo gabeko orotarako, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeak dioena hartuko da oinarri.

Bigarrena. Bide administratiboa agortzen duen agindu honen aurka berraztertzeko errekurtsoa jar liteke Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren aurrean, EHAAn argitaratzen den egunaren biharamunetik hasi eta hilabeteko epean. Era berean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Gorenean, dagokion aretoan, esandako egunetik hasi eta bi hilabeteko epean.

Hirugarrena. Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritzak deialdi hau mamitzeko beharrezko neurriak hartuko ditu.

Laugarrena. Agindu hau EHAAn argitaratzen den egunaren hurrengoan sartuko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2010eko uztailaren 1a.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburua,

MARÍA ISABEL CELAÁ DIÉGUEZ.

  1. Euskal Girotze Egonaldien (EGE) laguntza deia egiten da. Horretarako, Euskal Autonomia Erkidegoko 2010eko aurrekontuetatik 50.000 euroko diru-partida erabiliko da. Diru-zenbateko hori aldatu egin daiteke, eskaeren guztirako zenbatekoa kontuan hartuz, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren beste dirulaguntza programetan erabili gabe geratzen diren diruak erabiliz, betiere azken hauen erabakiak hartu aurretik. Horrelakoetan, Hezkuntzako sailburuordearen ebazpenak horren berri emango du.

  2. Deialdi honek 2010-2011 ikasturtean zehar burutzekoak diren egonaldiak hartuko ditu kontuan.

  3. Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko ikastetxeei zuzenduak dira laguntza hauek, A, B eta D ereduko ikasgelen egonaldietarako.

    A ereduko ikastetxeen kasuan, ahalegin berezia egingo da, programa hau indartzeko eta bertako ikasleria euskarara gerturatzeko.

    Eskatzaileek zabalik baldin badute Herri Administrazioek emandako antzeko laguntzaren bat itzultzeko espedienterik edo zigor-agiririk, prozesu hori amaitu egin beharko da onuradunei diru-laguntza eman eta ordaindu ahal izateko.

    Zigor- edo administrazio-arloko zigorra jaso duten, eta horren ondorioz, diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galdu duten edo horretarako ezgaitzen duen lege-debeku baten eraginpean dauden erakundeek, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen arabera sexu diskriminazioan erori izanagatiko lege-debekuak barne, ezin izango dute agindu honetan araututako diru-laguntzen eta laguntzen deialdietara aurkeztu, zigorrak ezarritako aldian. Honen haritik, eskatzaileak arrazoiren baten eraginpean ez dagoela egiaztatzen duen zinpeko aitormena egin beharko du.

    EGONALDI-IKASGELEN EZAUGARRIAK

  4. Euskararen erabilera indartzeko eta hobetzeko propio prestatutako egonaldiek dute lekua deialdi honetan.

  5. Deialdi honetatik laguntza jaso ahal izateko, ikasgela osoak joan beharko du egonaldira.

  6. Ikasgelaren ardura bere ohiko irakasle euskaldun batek izango du, ahal delarik ikasgelaren euskara-irakasleak edo tutoreak, eta egonaldi osoa egingo du ikasleekin.

  7. Ikastetxeak egonaldi berera ikasgela bat baino gehiago eramatea proposa dezake.

  8. Egonaldiari behar den etekina atera ahal izateko eta lanerako azpitaldeak egin ahal izateko, honako gutxienezko irakasle/ikasle ratioak ezartzen dira:

    15 ikasle edo gutxiago dituzten ikasgelentzat irakasle bat.

    16 eta 29 ikasle bitartean dituztenentzat 2 irakasle.

    30 ikasle edo gehiago dituzten ikasgelentzat 3 irakasle.

  9. Ratio horietan adierazitako irakasleetatik lehena 6. atalean zehaztutako irakaslea izango da. Bigarrena, hirugarrena eta hortik aurrerakoak, behar balira, egoitzak berak eskainitako edo ikastetxeak berak kontrataturiko irakasle-monitoreak izan daitezke. Irakasle-monitore hauen gaitasuna (ikasketa-titulazioak, euskarazko gaitasun-agiriak, atsedenaldiko monitore-prestakuntza) kontuan hartuko da proiektua baloratzerakoan.

  10. Egonaldiaren iraupena: gutxienez bi gau.

  11. Euskararen erabilera indartzeko eta hobetzeko programak aurrera eramateko baldintza egokiak dituzten aterpetxe eta egoitzetan egin behar dira egonaldiak. Ikastetxea da hortaz, egoitza aukeratu, egokitzat jo eta kontratatzen duena. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bere gain hartzen egokitasun aukera honen ardura.

    Aterpetxe edo egoitza hauek Euskal Autonomia Erkidegoan edo, Euskal kultura edo hizkuntza bizirik dauden beste edozein lurraldetan egon behar dute.

  12. Aurreko ikasturtean Euskal Girotze Barnetegi baterako eskabidea egin, txanda lortu eta uko egin duten ikastetxeek ez dute laguntzarik izango deialdi honetan.

  13. Deialdi honek ez du diruz lagunduko Euskal Girotze Barnetegi batean txanda lortu eta berau diruz laguntzeko eskaera denean.

    ESKABIDEAK

  14. Eskabideak egiteko, agindu honen amaieran azaltzen den inprimakia erabiliko da, egoitza-etxeak egindako aurrekontuaz lagundua. Aurrekontu honek egonaldiaren datak eta egun kopurua, egoiliar-kopurua, eguneko eta egoiliarreko prezioa eta guztirako zenbatekoa azalduko ditu.

  15. Eskabide-orriko proiektu pedagogikoaren atala betetzeko orduan, ikastetxeek Euskal Girotze Barnetegien aholkua eta laguntza eska dezakete, honako helbide-telefono hauetan:

    Alkiza: Erretore-etxea. 20494 Alkiza (Gipuzkoa). Telefonoa: 943 69 20 64.

    Plentzia/Urduñako aterpe-etxea. Urduñako aterpe-etxea. Lendoño errepedia, 6. 48460 Urduña (Bizkaia). Telefonoa: 945 38 39 86.

    Barria: Barriako aterpe-etxea. 01208 Barria (Araba). Telefonoa: 945 31 71 31.

    Elgoibar: Aubixa baserria. S. Pedro auzoa. 20870 Elgoibar (Gipuzkoa). Telefonoa: 943 74 43 40.

    Segura: Segurako aterpe-etxea. 20214 Segura (Gipuzkoa). Telefonoa: 943 80 21 82.

  16. Ikastetxe bakoitzak Euskal Girotze Egonaldietarako eskabide bakar bat aurkez dezake. Eskabideak ikasgela bat edo gehiago har ditzake bere barnean.

  17. Eskabideak egiteko epea 2010eko irailaren 1a eta 2010eko urriaren 1a artekoa, egun biak barne, izango da.

  18. Eskabide-orria Hezkuntza Ordezkaritzan aurkeztu behar da. Bestela, postan sobre irekian aurkeztu ziurtatzera, zigilua eta data eskabideari berari ezarri ahal izateko, eta honako helbide honetara bidali: Eusko Jaurlaritza. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila (Nolega atala). Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz; edota Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legean ezartzen den edozein administrazio-gunetan aurkeztea.

    Administrazioan jasotako eskabidean hutsune edo osatu beharren bat sumatuko balitz, horren berri emango zaio eskatzaileari eta 10 eguneko epea emango zaio eskabidea osa dezan. Epe horretan eskabidea osatzen ez badu, bere eskabidea ezetsi egin dela ulertu beharko da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legearen 42. artikuluan ezarritakoaren arabera ebazpena eman ondoren.

    IKASGELENTZAKO ESKAINTZA BEREZIA (EGE-MALETA)

  19. Euskal Girotze Barnetegietan, azken urte hauetan, lanketa berezia egiten ari dira, horrelako egonaldiak egiten dituzten irakasleek material erabilgarria eta osagarria izan dezaten. Material honen bidez irakasle horiek egonaldia programatzerakoan eta gauzatzeko orduan hartu behar izaten duten gainkarga arintzea du helburu. Deialdi honetara biltzeko asmoa duten ikasgelei material honetaz baliatzeko aukera eskaintzen zaie. Horretarako, eskabide-orrian, dagokion lekuan, horren adierazpena egin behar du ikastetxeak. Hauen kasuan, oso da garrantzitsua egonaldiaren datak ondo zehaztea. Aukera erabili nahi duten ikastetxeak bilera berezi batera deituko ditu Hezkuntza Berriztatzeko zuzendariak eta bertan azalduko zaie materiala nola erabili. Egonaldia, ikasturteko lehen hiruhilabetean egin nahi duenak, azalpen-bileraren zain egon gabe, informazioa eta maleta bera jaso ahal izango ditu Euskal Girotze Barnetegietako koordinatzaieak duen 943 02 29 43 telefono zenbakira deituta. Kasu hauetan, guztietan, egonaldia egiteko egoitza ikastetxeak topatu eta bere kasa hitzartu behar du.

    ESLEIPEN-IRIZPIDEAK ETA ZENBATEKOAK FINKATZEKOAK

  20. Baldintzak betetzen dituzten ikastetxe guztiak dira diru-laguntzen onuradun. Eskabideak aztertu eta laguntza-proposamenak egiteko, honako kide hauez osaturiko batzordea izendatuko du Hezkuntzako sailburuordeak:

    Hezkuntza Berriztatzeko zuzendaria edo berak izenda dezan ordezkoa.

    Euskal Girotze Barnetegien 2 ordezkari.

    Berritzeguneetako Hizkuntza Normalkuntzako 2 teknikari.

    Kultura Saileko ordezkaria.

    Nolega ataleko 2 teknikari.

  21. Ikastetxeak helburu honetarako jasotako laguntzen baturak ezin ezingo du egoitza-gastuaren % 100a gainditu. Eskabidean aitorpen espresua eskatuko zaio ikastetxeari horretarako. Bestalde, ikastetxe bakoitzeko 2.100 euroko muga ezartzen da deialdi honetan eta esleitutako diru-laguntzak ez du sekula eskatutakoa gaindituko.

  22. Jasotako eskabideei aurreko atalean ezarritako zenbatekoetan erantzuteko diru-ahalmenik ez bada batzordeak jarritako puntuazioetan oinarrituz hainbanatuko dira laguntzak. Horretarako, batzordeak, eskabideak aztertu eta laguntza-proposamenak egiteko, ondoren aipatzen diren irizpideak erabiliko ditu:

  1. Oinarrizko indikadore gisa ume-gau kopurua hartuko da (UGK). Indikadore honi ondoko eragiketa egingo zaio UGK x 12 / 350.

  2. Oinarrizko puntuazioa zehaztuko da. Puntuazio honek bi adierazle hartuko ditu kontuan eta hauen batuketa egingo du. Adierazle hauetako bakoitzak oinarri gisa ume-gau kopurua hartuko du, eta biderkatzaile gisa graduazioa ezarriko dio, beti ere gehienez oinarri hori bikoiztuz:

    1. (EGE) Egonaldirako ikastetxeak erabilera bultzatzeko propio diseinatutako plana eta materiala du. EGE maletaren eskaera egiteak ikastetxearen plan gisara hartuko da: 3.

      Ikastetxea beste Erakunde edo Elkarte batek antolatutako egonaldi batera atxiki da: 1.

    2. (EGB) Euskal Girotze Barnetegiekiko egoera. Hau da, eskaera egina duen eta zein erantzun maila izan duen Ikastetxeak ez zuen eskatu: 0.

      Ikastetxeari txanda eman zaio baina talde honi, eskatu arren, ez: 1.

      Ikastetxeak eskatu zuen baina ez zitzaion txandarik egokitu: 2.

      Oinarrizko puntuazio hau (OP) eskabidearen balorazio osoaren % 78 izango da gehienez eta hau da osatzeko formula:

      OP = ((UGK x 12/350)+6) x EGE + (UGK x 12/350) x EGB

  3. Oinarrizko puntuazio laguntza honi lau gehigarri hauek gehituko zaizkio:

    1. (HN) Ulibarri programan egoteak %8ko igoera ekarriko dio balorazio osoari.

    2. (M) Mailari dagokiona. HH, LMH, DBH eta BBB mailan egotea berezitu egingo da. HHkoak % 1 lortuko du, LMHkoak % 2, DBHkoak % 3 eta BBBkoak % 4.

      Ikastetxe batek hainbat mailatako taldeak aurkeztuz gero, maila gorena duen taldeari dagokion indizea ezarriko da.

    3. (A indartua) Taldea A eredukoa bada eta euskararen erabilera indartzeko proiektua badu gehigarri hau aplikatuko zaio. Gehigarri honek balorazio osoari % 4ko igoera ekarriko dio gehienez.

    4. (AU) Aurrekontua. Proposatzen diren ekimenen aurrekontu onartuak aztertzen dira gehigarri hau finkatzeko. Batzordeak eskabidea aztertu eta hiru aurrekontu tramoetariko batean (AUTan) finkatuko du ikastetxea. Garraio, monitore eta material gastuak 800 eurotik beherakoak badira guztira 1. tramoan finkatuko da eta % 2 lortuko du. 800 euro eta 2.000 euro bitartean 2.enean eta % 3,5 lortuko du; 2.001 euro eta 3.500 euro bitartean 3.enean eta % 4,5 lortuko du, eta 3.500 eurotik gora 4.enean eta % 6 lortuko du.

  4. Laguntzaren zehaztapena.

    Oinarrizko puntuazioari lau gehigarriak batzetik lortzen dugu ikastetxeari dagokion puntuazioa (P):

    P = OP + HN + M + AI + AU

    Aipatu bidea aplikatu ondoren, dagoen diru-kopuruaren hainbanaketa egingo da diru-laguntza (D) finkatzeko. Ondoko formula erabiliko da:

    D = P x 50.000

    P

    EBAZPENA

  1. Batzordeak deialdiaren ebazpen-proposamena eta Batzordearen akta helaraziko dizkio Hezkuntzako sailburuordeari, eta honek dagokion Ebazpena hartu eta EHAAn jakinaraziko du sei hilabeteko epean, agindu hau argitara eman eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.

    Aipaturiko epean ebazpen espresurik ematen ez bada, eskabidea ez dela aintzakotzat hartu ulertuko da. Aginpidedun organoak, dena dela, eskatutako laguntzari buruzko berariazko ebazpena emateko betebeharra du.

    Ebazpen horrek ez du administrazio-bidea agortzen eta bere aurka gorako errekurtsoa aurkeztu ahal izango da Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren aurrean, argitaratu eta hilabeteko epean.

    ORDAINKETA ETA JUSTIFIKAZIOA

  2. Aurretiazko izaera duen ordainketa bakarrean gauzatuko da ordainketa eta Ebazpena argitaratu ondoren jarriko da tramitean. Diru-laguntza ematearen jakinarazpena jasotzen den egunetik hasi eta hamar eguneko epean ikastetxe onuradunek diru-laguntzari espresuki ez badiote ukorik egiten, diru-laguntza onartutzat joko da.

  3. Laguntza jasotzen duten ikastetxeek, 2011ko ekainaren 30a baino lehen, honako hauek bidali beharko dituzte behean zehazten den helbidera, edota, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legean ezartzen den edozein administrazio-gunetan aurkeztu:

    1. Euskal Girotze Egonaldien berri ematen duen galdekizuna, balorazioa eta emaitzak azalduz (laguntza jakinaraztearekin batera ikastetxeei bidaliko zaien inprimaki-eredua betez).

    2. Diru-laguntza jaso duen jardueraren aurrekontu osoari dagozkion gastuen guztizko justifikazioa. Horretarako, dokumentuen zerrenda aurkeztuko da, ondokoak jasota: data, kontzeptua, guztizko zenbatekoa, kopuru egozgarria hala badagokio, eta ordainketa-data. Dokumentu originalak gorde egingo dira balizko geroko egiaztapen saio bati begira.

      Eusko Jaurlaritza (Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila)

      Euskara Zerbitzua (EGE)

      Donostia kalea 1

      01010 Vitoria-Gasteiz

  4. Ikastetxeren batek laguntza jaso eta ekimena aurrera eraman ez edota baldintzaren bat bete gabe utziko balu, laguntza itzuli egin beharko du, 1/1997 Legegintza Dekretuak, azaroaren 11koak, Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bateginak arautzen duen bezala eta abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuak (1992-02-07ko EHAA) zehaztutako prozeduraren arabera, Eusko Jaurlaritzaren Diruzaintza Nagusira.

  5. Diru-laguntza emateko kontuan izan diren baldintzak aldatuz gero, eta betiere diru-laguntzaren helburua bete bada, edo beste erakunde publiko edo pribaturen batek, aldi berean, bestelako diru-laguntza edo laguntzarik eman badu, diru-laguntzak emateko ebazpena alda daiteke. Horretarako, beharrezkoa den likidazio-ebazpena emango du Hezkuntzako sailburuordeak eta horren bidez berregokitu egingo dira emandako diru-laguntzen zenbatekoak.

  6. Deialdi honen bidez jasotako dirulaguntzen inguruan Ekonomia Kontrolerako Bulegoak edota Euskal Herriko Kontu Epaitegiak bere egitekoak betez eska dezan edozein informazio eskaintzera behartuta dago laguntza jasotzailea.

    BATERAGARRITASUNA

  7. Ikastetxeak ekimen honetarako beste erakunderen baten diru-laguntza jaso badu edo jasotzekoa badu, horren azalpen zehatza egin beharko du. Edozein modutan ere, diru-laguntzen baturak ezingo du gainditu gastuaren % 100a. Hau gertatuko balitz, dagokion neurrian gutxituko litzateke deialdi honetan legokiokeen diru-laguntza.

  8. Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoarekin eta Datu Pertsonaletarako Jabetza Publikoko Fitxategiei eta Datuak Babesteko Euskal Bulegoa sortzeari buruzko otsailaren 25eko 2/2004 Legearekin bat etorriz, deialdi honen tramitazioan jasotako datu pertsonalak, parte-hartzaileek erabiltzea eta argitaratzea baimentzen dituztenak, fitxategi batean jasoko dira. Fitxategi honen helburua, deialdi honetako diru-laguntzak eta deialdi honekin zer ikusia duten beste edozein prozedura edo espediente administratibo kudeatzea, eta deialdi honetara aurkezten diren pertsonei deialdiaren garapenari buruz informazioa ematea izango da. Fitxategi honen arduraduna Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritza da. Lege horretan adierazitako sarbide-, zuzenketa-, ezabatze- eta aurkatze-eskubideak erabiltzeko Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritzara jo beharko da, helbide honetara: Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz.

    Halaber, deialdi honetan parte hartu duten pertsonek fitxategian dauden datu pertsonalak Euskal Autonomia Erkidegoko beste herri-administrazioei uzteko baimena ematen dute, deialdi honen xede berdinetarako bakarrik eta, Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritzari baimena ematen diote, beste erakunde publiko batzuetan, aurkeztutako dokumentuen benetakotasuna egiaztatzeko.

  1. Euskal Girotze Egonaldien (EGE) dotazio deia egiten da. Horretarako, Euskal Autonomia Erkidegoko 2010eko aurrekontuetatik 123.000 euroko diru-partida erabiliko da. Diru-zenbateko hori aldatu egin daiteke, eskaeren guztirako zenbatekoa kontuan hartuz, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren beste programetan erabili gabe geratzen diren diruak erabiliz, betiere azken hauen erabakiak hartu aurretik. Horrelakoetan, Hezkuntzako sailburuordearen ebazpenak horren berri emango du.

  2. Deialdi honek 2010-2011 ikasturtean zehar burutzekoak diren egonaldiak hartuko ditu kontuan.

  3. Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko ikastetxe publikokoei zuzenduak dira dotazio hauek, A, B eta D ereduko ikasgelen egonaldietarako.

    A ereduko ikastetxeen kasuan, ahalegin berezia egingo da, programa hau indartzeko eta bertako ikasleria euskarara gerturatzeko.

    EGONALDI-IKASGELEN EZAUGARRIAK

  4. Euskararen erabilera indartzeko eta hobetzeko propio prestatutako egonaldiek dute lekua deialdi honetan.

  5. Deialdi honetatik dotazioa jaso ahal izateko, ikasgela osoak joan beharko du egonaldira.

  6. Ikasgelaren eta egonaldiaren ezaugarriak, I. eranskineko 6. puntutik 11.eraino adierazitakoak berberak izango dira.

  7. Aurreko ikasturtean Euskal Girotze Barnetegi baterako eskabidea egin, txanda lortu eta uko egin duten ikastetxeek ez dute dotaziorik izango deialdi honetan.

  8. Ez zaio ikastetxe publikoari Euskal Girotze Egonaldien deialdi honetan dotaziorik emango, talde beragatik Euskal Girotze Barnetegi batean egoteko txanda lortu eta dotazioa lortu izan badu.

    ESKABIDEAK

  9. Eskabideak egiteko agindu honen amaieran azaltzen den inprimakia erabiliko da, egoitza-etxeak egindako aurrekontuaz lagundua. Aurrekontu honek egonaldiaren datak eta egun kopurua, egoiliar-kopurua, eguneko eta egoiliarreko prezioa eta guztirako zenbatekoa azalduko ditu.

  10. Eskabide-orriko proiektu pedagogikoaren atala betetzeko orduan, ikastetxeek Euskal Girotze Barnetegien aholkua eta laguntza eska dezakete, honako helbide-telefono hauetan:

    Alkiza: Erretore-etxea. 20494 Alkiza (Gipuzkoa). Telefonoa: 943 69 20 64.

    Plentzia/Urduñako aterpe-etxea: Urduñako aterpe-etxea. Lendoño errepedia, 6. 48460 Urduña (Bizkaia). Telefonoa: 945 38 39 86.

    Barria: Barriako aterpe-etxea. 01208 Barria (Araba). Telefonoa: 945 31 71 31.

    Elgoibar: Aubixa baserria. S. Pedro auzoa. 20870 Elgoibar (Gipuzkoa). Telefonoa: 943 74 43 40.

    Segura: Segurako aterpe-etxea. 20214 Segura (Gipuzkoa). Telefonoa: 943 80 21 82.

  11. Ikastetxe bakoitzak Euskal Girotze Egonaldietarako eskabide bakar bat aurkez dezake. Eskabideak ikasgela bat edo gehiago har ditzake bere barnean.

  12. Eskabideak egiteko epea 2010eko irailaren 1a eta 2010eko urriaren 1a artekoa, egun biak barne, izango da.

  13. Eskabide-orria Hezkuntza Ordezkaritzan aurkeztu behar da. Bestela, postan sobre irekian aurkeztu ziurtatzera, zigilua eta data eskabideari berari ezarri ahal izateko, eta honako helbide honetara bidali: Eusko Jaurlaritza. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila (Nolega atala). Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz; edota Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legean ezartzen den edozein administrazio-gunetan aurkeztea.

    Administrazioan jasotako eskabidean hutsune edo osatu beharren bat sumatuko balitz, horren berri emango zaio eskatzaileari eta 10 eguneko epea emango zaio eskabidea osa dezan. Epe horretan eskabidea osatzen ez badu, bere eskabidea ezetsi egin dela ulertu beharko da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legearen 42. artikuluan ezarritakoaren arabera ebazpena eman ondoren.

    IKASGELENTZAKO ESKAINTZA BEREZIA (EGE-MALETA)

  14. Euskal Girotze Barnetegietan, azken urte hauetan, lanketa berezia egiten ari dira, horrelako egonaldiak egiten dituzten irakasleek material erabilgarria eta osagarria izan dezaten. Material honen bidez irakasle horiek egonaldia programatzerakoan eta gauzatzeko orduan hartu behar izaten duten gainkarga arintzea du helburu. Deialdi honetara biltzeko asmoa duten ikasgelei material honetaz baliatzeko aukera eskaintzen zaie. Horretarako, eskabide-orrian, dagokion lekuan, horren adierazpena egin behar du ikastetxeak. Hauen kasuan, oso da garrantzitsua egonaldiaren datak ondo zehaztea. Aukera erabili nahi duten ikastetxeak bilera berezi batera deituko ditu Hezkuntza Berriztatzeko zuzendariak eta bertan azalduko zaie materiala nola erabili. Egonaldia, ikasturteko lehen hiruhilabetean egin nahi duenak, azalpen-bileraren zain egon gabe, informazioa eta maleta bera jaso ahal izango ditu Euskal Girotze Barnetegietako koordinatzaieak duen 943 02 29 43 telefono zenbakira deituta. Kasu hauetan, guztietan, egonaldia egiteko egoitza ikastetxeak topatu eta bere kasa hitzartu behar du.

    ESLEIPEN-IRIZPIDEAK ETA ZENBATEKOAK FINKATZEKOAK

  15. Baldintzak betetzen dituzten ikastetxe guztiak dira dotazioen onuradun. Eskabideak aztertu eta dotazio-proposamenak egiteko, honako kide hauez osaturiko batzordea izendatuko du Hezkuntzako sailburuordeak:

    Hezkuntza Berriztatzeko zuzendaria edo berak izenda dezan ordezkoa.

    Euskal Girotze Barnetegien 2 ordezkari.

    Berritzeguneetako Hizkuntza Normalkuntzako 2 teknikari.

    Kultura Saileko ordezkaria.

    Nolega ataleko 2 teknikari.

  16. Ikastetxeak helburu honetarako jasotako laguntzen baturak ezin ezingo du egoitza-gastuaren % 100a gainditu. Eskabidean aitorpen espresua eskatuko zaio ikastetxeari horretarako. Bestalde, ikastetxe bakoitzeko 2.100 euroko muga ezartzen da deialdi honetan eta esleitutako dotazioak ez du sekula eskatutakoa gaindituko.

  17. Jasotako eskabideei aurreko atalean ezarritako zenbatekoetan erantzuteko diru-ahalmenik ez bada batzordeak jarritako puntuazioetan oinarrituz hainbanatuko dira dotazioak. Horretarako, batzordeak, eskabideak aztertu eta dotazio-proposamenak egiteko, I. eranskineko 22.1 puntutik 22.3. puntura bitarteko irizpideak erabiliko ditu:

  18. Dotazioen zehaztapena.

    Oinarrizko puntuazioari lau gehigarriak batzetik lortzen dugu ikastetxeari dagokion puntuazioa (P):

    P = OP + HN + M + AI + AU

    Aipatu bidea aplikatu ondoren, dagoen diru-kopuruaren hainbanaketa egingo da dotazioa (D) finkatzeko. Ondoko formula erabiliko da:

    D = P x 123.000

    P

    EBAZPENA

  19. Batzordeak deialdiaren ebazpen-proposamena eta Batzordearen akta helaraziko dizkio Hezkuntzako sailburuordeari, eta honek dagokion Ebazpena hartu eta EHAAn jakinaraziko du sei hilabeteko epean, agindu hau argitara eman eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.

    Aipaturiko epean ebazpen espresurik ematen ez bada, eskabidea ez dela aintzakotzat hartu ulertuko da. Aginpidedun organoak, dena dela, eskatutako dotazioari buruzko berariazko ebazpena emateko betebeharra du.

    Ebazpen horrek ez du administrazio-bidea agortzen eta bere aurka gorako errekurtsoa aurkeztu ahal izango da Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren aurrean, argitaratu eta hilabeteko epean.

    ORDAINKETA ETA JUSTIFIKAZIOA

  20. Aurretiazko izaera duen ordainketa bakarrean gauzatuko da ordainketa eta Ebazpena argitaratu ondoren jarriko da tramitean. Dotazioa ematearen jakinarazpena jasotzen den egunetik hasi eta hamar eguneko epean ikastetxe onuradunek dotazioari espresuki ez badiote ukorik egiten, dotazioa onartutzat joko da.

  21. Dotazioa jasotzen duten ikastetxeek, 2011ko ekainaren 30a baino lehen, honako hauek bidali beharko du behean zehazten den helbidera, edota, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legean ezartzen den edozein administrazio-gunetan aurkeztu:

    1. Euskal Girotze Egonaldien berri ematen duen galdekizuna, balorazioa eta emaitzak azalduz (dotazioa jakinaraztearekin batera ikastetxeei bidaliko zaien inprimaki-eredua betez).

      Eusko Jaurlaritza (Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila)

      Euskara Zerbitzua (EGE)

      Donostia kalea 1

      01010 Vitoria-Gasteiz

  22. Deialdi honen bidez jasotako dotazioaren inguruan Ekonomia Jarraipenerako Bulegoak edota Euskal Herriko Kontu Epaitegiak bere egitekoak betez eska dezan edozein informazio eskaintzera behartuta dago laguntza-jasotzailea.

    BATERAGARRITASUNA

  23. Ikastetxeak ekimen honetarako beste erakunderen baten diru-laguntza jaso edo jasotzekoa badu, horren azalpen zehatza egin beharko du, edozein modutan ere diru-laguntzen baturak ezingo duelarik gastuaren % 100a gainditu. Hori gertatuko balitz, dagokion neurrian gutxituko litzateke deialdi honetan legokiokeen diru-laguntza.

  24. Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoarekin eta Datu Pertsonaletarako Jabetza Publikoko Fitxategiei eta Datuak Babesteko Euskal Bulegoa sortzeari buruzko otsailaren 25eko 2/2004 Legearekin bat etorriz, deialdi honen tramitazioan jasotako datu pertsonalak, parte-hartzaileek erabiltzea eta argitaratzea baimentzen dituztenak, fitxategi batean jasoko dira. Fitxategi honen helburua, deialdi honetako diru-laguntzak eta deialdi honekin zer ikusia duten beste edozein prozedura edo espediente administratibo kudeatzea, eta deialdi honetara aurkezten diren pertsonei deialdiaren garapenari buruz informazioa ematea izango da. Fitxategi honen arduraduna Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritza da. Lege horretan adierazitako sarbide-, zuzenketa-, ezabatze- eta aurkatze-eskubideak erabiltzeko Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritzara jo beharko da, helbide honetara: Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz.

    Halaber, deialdi honetan parte hartu duten pertsonek fitxategian dauden datu pertsonalak Euskal Autonomia Erkidegoko beste herri-administrazioei uzteko baimena ematen dute, deialdi honen xede berdinetarako bakarrik eta, Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritzari baimena ematen diote, beste erakunde publiko batzuetan, aurkeztutako dokumentuen benetakotasuna egiaztatzeko.

    2010-2011 ikasturteko

    EUSKAL GIROTZE EGONALDIETARAKO (EGE)

    LAGUNTZA ESKABIDEA (1)

    Ikastetxearen datuak:

    Izena: Herria: Tf.: Ikastetxe publikoa n Ikastetxe pribatua n

    Gaiaren arduradunaren izen-abizenak: Ikastetxearen kodea n n n n n n

    Ikasgel(ar)en eta egonaldi(ar)en datuak eta aurrekontua:

    Maila/gela Eredua Irakasle arduradunaren

    izen-abizenak Egoitza (2)

    A/B/G

    N/I/X (3)

    Egonaldiaren izaera A/B (4)

    EGE

    maleta Egonaldiaren datak Gau kop. Egoiliar

    kopurua Taldearen gastuak guztira

    n

    n

    n

    n

    n

    n

    Gastuak guztira:

    Ekimen honetarako beste erakunde baten eskutik bestelako laguntzarik jaso dugu:

    Ez n Bai n Zenbat: euro Nondik: .......................................................................................................................

    (1) Ikastetxe bakoitzak eskabide orri bakarra aurkez dezake. Erantsita aurkeztu behar d(ir)a, ezinbestean, egoitzak/ek egonaldi jakin horretarako/horietarako propio luzatutako egonaldi aurrekontua(k)

    (Ikus 12. oinarri-araua)

    (2) A=Araba, B=Bizkaia, G=Gipuzkoa, N=Nafarroa, I=Iparraldea, X=Beste nonbait

    (3) A= Erakunde edo Talde batek antolatu eta diseinatutako egonaldia da. B=Ikastetxeak aterpearen erreserba soila egin du. Antolakuntza osoa ikastetxearen esku dago.

    (4) LMHko 3., 4., 5. edo 6. edo DBHko 1. edo 2. mailako talde batekin deialdi honetako eskaintza (EGE maleta: Txan-Go, Joan Zaku edo Erdu) baliatzeko konpromisoa hartzen baduzu, jar ezazu X dagokion laukian.

    Zuzendariaren sinadura Ikastetxearen zigilua

    eta titularraren sinadura Arduradunaren sinadura

    ........................................(e)n, 2010eko..............................aren.........(e)an

    EUSKAL GIROTZE EGONALDIAREN PROGRAMA (5) Maila/gela Arduraduna

  1. Egonaldiaren programa laburra.

  1. Eguna 2. Eguna 3. Eguna 4. Eguna 5. Eguna

    Goizean

    Bazkalondoan

    Arratsaldean

    Afalaurrean

    Afalondoan

  2. Ikastetxeak, egonaldirako erabilera bultzatzeko berariazko programa eratu badu, programaren kopia osoa erantsi behar du ezinbestean.

  3. Ikastetxeko jarraipena. Azaldu egonalditik ikastetxera itzuli ondoren euskararen erabilera ohiturei eusteko zer egingo den.

    (5) Ikasgela bat baino gehiago direnean, orrialde honen fotokopiak egin eta, bakoitzeko, honelako orrialde bat bete beha da.

    ZINPEKO AITORMENA (Ikastetxe pribatuetakoentzat bakarrik).

    Eskabide hau sinatzen dugunok zera aitortzen dugu: Sexuaren ziozko bereizkeria egitegatik ez dugula zigor administratibo edo penalik jaso, ez eta Emakumeen eta Gizonen berdintasunerako Legea dela bide inolako debekurik ere. Halaber, ez dugula zigor administratibo edo penalik laguntza publikoak lortzeko, ezta horretarako gaitasuna kentzen digun legezko debekurik ere.

    DATU PERTSONALEN BABESA

    Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoarekin eta Datu Pertsonaletarako Jabetza Publikoko Fitxategiei eta Datuak Babesteko Euskal Bulegoa sortzeari buruzko otsailaren 25eko 2/2004 Legearekin bat etorriz, deialdi honen tramitazioan jasotako datu pertsonalak, parte-hartzaileek erabiltzea eta argitaratzea baimentzen dituztenak, fitxategi batean jasoko dira. Fitxategi honen helburua, deialdi honetako diru-laguntzak eta deialdi honekin zer ikusia duten beste edozein prozedura edo espediente administratibo kudeatzea, eta deialdi honetara aurkezten diren pertsonei deialdiaren garapenari buruz informazioa ematea izango da. Fitxategi honen arduraduna Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritza da. Lege horretan adierazitako sarbide-, zuzenketa-, ezabatze- eta aurkatze-eskubideak erabiltzeko Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritzara jo beharko da, helbide honetara: Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz.

    Halaber, deialdi honetan parte hartu duten pertsonek fitxategian dauden datu pertsonalak Euskal Autonomia Erkidegoko beste herri-administrazioei uzteko baimena ematen dute, deialdi honen xede berdinetarako bakarrik eta, Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritzari baimena ematen diote, beste erakunde publiko batzuetan, aurkeztutako dokumentuen benetakotasuna egiaztatzeko.

    EGE (Euskal Girotze Egonaldiak) 2010-2011 GALDEKIZUNA

    Ikastetxea Kodea

    Herria Lurraldea Tf.

    Egoitza Datak

    Maila Eredua Ikasle kopurua

    Zenbat irakasle? Zenbat monitore?

    Arduraduna(k)

    ARGIBIDEAK

  1. Galdekizun hau irteera-egonaldiaren arduradunak/ek bete behar du/te. Irteera-egonaldi bakoitzeko galdekizun bakar bat, nahiz eta bertara talde bat baino gehiago joan.

  2. 2011ko ekainaren 30rako bidali behar dira helbide honetara: Eusko Jaurlaritza (Hezkuntza), Euskara Zerbitzua (IKE), Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz:

    Memoria-galdekizun hau oso-osorik beteta eta

    Gastuen justifikazio-orria. (Ikastetxe pribatuek bakarrik)

  3. Galdekizunean adierazitakoak osatu nahi izanez gero, egoki jo daitezen materialak ere erants dakizkioke inprimaki honi.

    ...........................................(e)n, 201...ko................................aren.............(e)an

    Ikastetxearen zigilua

    Zuzendariaren sinadura Arduradunaren sinadura

    I. EGONALDIAREN BALORAZIOA *

    Egoitzaren izena Herria

    1. Azaldu egoitza zenbateraino izan den egokia horrelako programa aurrera eramateko.

    2. Eragozpenak egon badira, zehaztu.

    3. Janaz eta loaz gain, zer nolako zerbitzuak eskaini dizkizue egoitzak?

    4. Egoitzak berak monitoreak ere jarri ditu? Bai n Ez n

    Baiezkotan, zehaztu eta baloratu zer lan egin duten ikasleekin:

    Oso ona n Ona n Hala-holakoa n Eskasa n

    II. PROGRAMA

    1. Egoitzak berak eskainitako programa: ekintzen laburpena.

    2. Ekintzak nola atera dira? Azaldu alde onak, txarrak, zergatiak.

    *Egonaldiak egin diren egoitza bakoitzeko honelako orri bat bete behar da.

    Behar izanez gero, fotokopiak erabili.

    3. Zuk zeuk hizkuntzaren erabilera ziurtatzeko eraman duzun programa: ekintzen laburpena.

    4. Aurrez programatu ziren bezala egin dira ala aldaketekin? Zeintzuk eta zergatik?

    5. Nola atera dira? Azaldu alde onak, txarrak, zergatiak.

    III. LORPENAK

    1. Ikasleek euskaraz egin dute programan zehar?

    Dena Asko Gutxi Ezer ez

    Eskolatik joan zareten irakasleekin n n n n

    Monitoreekin n n n n

    Egoitzako langileekin n n n n

    Beren artean n n n n

    2. Ikastetxean egin ohi dutenaren aldean:

    Askoz gehiago n Gehiago n Berdin n Gutxiago n

    3. Baloratu erabilera hori eta zergatiak.

    4. Azaldu hizkuntzaz aparte zer nolako lorpenak egin diren irteera honetan.

    IV. BALORAZIO OROKORRA

    1. Irakasleok nola baloratu d(it)uzue egonaldia(k) eta emaitzak?

    2. Ikasleek nola bizi izan d(it)u(z)te egonaldia(k)?

    3. Gurasoek nola ikusten dituzte honelako egonaldiak?

    4. Ikastetxean nola hartzen dira era honetako irteera-egonaldiak?

    5. Ekintza hau erabilera sustatzeko programa zabal eta osatu baten zati integratua da ala ekintza isolatua? Eman azalpenak.

    1. EUSKAL GIROTZE BARNETEGIAK eta EGE DEIALDIA

      1. Ezagutzen al dituzue Euskal Girotze Barnetegiak?

      Alkiza Ez n Bai n Bertan egonak zarete? Ez n Bai n

      Baloratu

      Alkiza Ez n Bai n Bertan egonak zarete? Ez n Bai n

      Baloratu

      Alkiza Ez n Bai n Bertan egonak zarete? Ez n Bai n

      Baloratu

      Alkiza Ez n Bai n Bertan egonak zarete? Ez n Bai n

      Baloratu

      Alkiza Ez n Bai n Bertan egonak zarete? Ez n Bai n

      Baloratu

      2. Egin itzazu hemen Euskal Girotze Barnetegiak hobetzeko proposamen zehatzak.

      3. Egin itzazu hemen laguntza deialdi hau (EGE) hobetzeko proposamen zehatzak.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik