Euskadi.eus
  • AGINDUA, 2010eko uztailaren 6koa, Osasun eta Kontsumoko sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoko Batzorde Klinikoko kideak izendatzeko dena, batzorde hori sexu- eta ugalketa-osasunari eta haurdunaldia borondatez eteteari buruzko 2/2010 Lege Organikoan aurreikusita baitago. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2010eko uztailaren 6koa, Osasun eta Kontsumoko sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoko Batzorde Klinikoko kideak izendatzeko dena, batzorde hori sexu- eta ugalketa-osasunari eta haurdunaldia borondatez eteteari buruzko 2/2010 Lege Organikoan aurreikusita baitago.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Osasun eta Kontsumo Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 140
  • Hurrenkera-zk.: 3538
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2010/07/06
  • Argitaratze-data: 2010/07/22

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Osasun eta kontsumoa
  • Azpigaia: Herri Administrazioa; Funtzio publikoa

Testu legala

Sexu- eta ugalketa-osasunari eta haurdunaldia borondatez eteteari buruzko martxoaren 3ko 2/2010 Lege Organikoaren 16. artikuluak xedatzen du autonomia-erkidego guztietan batzorde kliniko bana eratuko dela, eta batzorde horrek haurdunaldia osasun-arrazoiengatik eteten denean esku hartuko du.

Sexu- eta ugalketa-osasunari eta haurdunaldia borondatez eteteari buruzko martxoaren 3ko 2/2010 Lege Organikoa zati batean garatzen duen uztailaren 25eko 825/2010 Errege Dekretuaren 2. eta 3. artikuluetan zehaztuta daude, hurrenez hurren, batetik, batzorde klinikoaren izaera eta osaera, eta bestetik, jarduera-prozedura eta funtzionamendu-erregimena.

2/2010 Lege Organikoaren 16.3 artikuluan eta 825/2010 Errege Dekretuaren 2.3 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, batzordeko kide titular eta ordezkoak osasun-agintari eskudunek izendatuko dituzte, urtebeterako gutxienez. Zehaztu behar da, beraz, nortzuk diren Euskal Autonomia Erkidegoko Batzorde Klinikoko kide guztiak.

Hori dela eta, honakoa

  1. Ginekologia eta obstetriziako espezialista edo jaio aurreko diagnostikoko aditu diren kide titular gisa:

    Virginia Recio Moyano andrea.

    Jorge Burgos San Cristóbal jauna.

  1. Ginekologia eta obstetriziako espezialista edo jaio aurreko diagnostikoko aditu diren ordezko kide gisa:

  1. ª José Barbazán Cortés andrea.

    Arantza Meabe Elorza andrea.

  1. Pediatriako espezialista den kide titular gisa:

    Amaya Rodríguez Serna andrea.

  2. Pediatriako espezialista den ordezko kide gisa:

    Blanca Gener Querol andrea.

Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2010eko uztailaren 6a.

Osasun eta Kontsumoko sailburua,

JAVIER RAFAEL BENGOA RENTERÍA.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik