Euskadi.eus
  • AGINDUA, 2010eko uztailaren 6koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena, ikastetxe publikoetan ikasketak egiten ari diren eta hezkuntza-behar bereziak dituzten ikasleak garraiatzeko banan-banako diru-laguntzetarako deialdia egiten duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2010eko uztailaren 6koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena, ikastetxe publikoetan ikasketak egiten ari diren eta hezkuntza-behar bereziak dituzten ikasleak garraiatzeko banan-banako diru-laguntzetarako deialdia egiten duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 155
  • Hurrenkera-zk.: 3793
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2010/07/06
  • Argitaratze-data: 2010/08/13

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Garraio eta herri lanak; Hezkuntza
  • Azpigaia: Herri Administrazioa

Testu legala

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak eskola-garraioaren zerbitzua antolatzen du urtero, dagozkien ikastetxeetatik urrun bizi diren ikasleak eskolatzearren. Ikasleen kopurua, distantziak eta bidaia egiteko denbora kontutan hartuz zehazten dira ibilbideak.

Zenbait ikasleren kasuan, ordea, ezarritako ibilbide horiek ez dira egokiak. Horien artean, elbarritasun fisiko, psikiko eta sentsorialak direla eta hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleek talde berezia osatzen dute, ezin baitituzte erabili eskolentzat jarritako lineak edo garraiobide publiko arruntak. Beraz, arreta berezia eskatzen dutenez, ikasle horiei beren bizilekutik ikastetxera egunero joateko modua eskaini behar zaie.

Beraz, Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bateginaren (azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuaren bidez onartu zen) VI. tituluan ezarritako xedapenei jarraiki (Euskal Autonomia Erkidegoko herri-administrazioaren arloko diru-laguntzak arautzen dira titulu horretan), honako hau

  1. Minusbaliotasuna dela-eta hezkuntza-premia bereziak (aurrerantzean h.p.b.) dituzten ikasleak garraiatzeko bana-banako diru-laguntzetarako deialdia egin behar dugu, Euskal Autonomia Erkidegoaren aurrekontuetan izendaturiko kredituen arabera, hain zuzen ere, 2.297.838 euro erabiliko ditugu horretarako ezarritako aurrekontu-partiden kontura.

  2. Eskatutako laguntzen zenbateko osoa kontuan hartuta, adierazitako kopurua zabaldu ahal izango da, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren beste laguntza-programa batzuk bete ondoren agortu gabe geratu diren baliabide ekonomikoen arabera. Zirkunstantzia hori gertatuz gero, Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearen ebazpenaren bidez emango da argitara, deialdia ebatzi aurretik.

  3. Aurrekontuan sartutako fondoak agortuz gero, exijitutako baldintzak betetzen dituzten eskaera guztien artean banatuko dira, haietako bakoitzerako hasieran kalkulatutako kopuruek guztiz betetzeko zenbateko osoari begira zuten proportzio berean.

  1. Behar berezi iraunkorrak izan eta ondoren aipatzen diren baldintzak betetzen dituzten ikasleak baliatu ahal izango dira agindu honetan aipatzen diren diru-laguntzez:

    1. 2010-2011 ikasturterako ikastetxe publiko batean matrikulatuta egotea.

    2. 2010eko abenduaren 31n 21 urtetik gora ez izatea.

    3. Lurralde organo eskudunak emandako elbarritasun ziurtagiria aurkeztea. Ziurtagiri horrek elbarritasun mota eta maila adieraziko ditu.

    4. Dagokion lurralde-ordezkaritzak izendatu edo baimendutako zentrora, egunero, astero edo noizean behin joan beharra izatea.

    5. Ohiko eskola-garraioa erabili ezin izatea.

    6. Doaneko garraiorik edo entitate publikoek edo pribatuek erabat ordaindutako garraiorik ez izatea, dirulaguntza hauekin bateraezintzat jotzen da eta.

    7. Itunpeko ikastetxe pribatuan eskolatuta egotea, Lurralde Ordezkaritzak horrela erabaki badu, ikaslearen helbidearen eragin-eremuan ez badago dituen premia bereziei behar bezalako erantzuna emateko baliabideak dituen ikastetxe publikoa.

  2. Zigor- edo administrazio-arloko zigorra jaso duten, eta horren ondorioz, diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galdu duten edo horretarako ezgaitzen duen lege-debeku baten eraginpean dauden pertsonek, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen arabera sexu-diskriminazioan erori izanagatiko lege-debekuak barne, ezin izango dute Agindu honetan araututako diru-laguntzen eta laguntzen deialdietara aurkeztu, zigorrak ezarritako aldian.

  3. Abenduaren 13ko 15/1999 lege organikoak, Datu Pertsonalak Babesteari buruzkoak, eta otsailaren 25eko 2/2004 legeak, Titularitate Publikoko Datu Pertsonalen Fitxategiei eta Datuak Babesteko Euskal Agentzia Sortzeari buruzkoak, xedatutakoa betez, eskaera betetzearekin batera interesatuak baimena ematen du, idatzitako datuak sar daitezen Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren fitxategi informatizatuetara. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Hezkuntza Berriztapeneko Zuzendaritzan, Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz gauzatu ahal dira datuetara sartzeko eta datuak zuzendu, itxi eta horien kontra agertzeko eskubideak.

  1. Ikaslearen etxebizitzatik ikastetxera haren minusbaliotasunerako egokitutako garraio publikorik egonez gero, diru-laguntzak garraiorik merkeena hartuko du bere baitan.

  2. Ikasleak ibilgailu partikularrez garraiatu behar badira, kilometroen kopurua 0,29 euroz biderkatuz aterako da asignazioaren zenbatekoa.

Balorazio-batzordearen buru Hezkuntza Berriztatzeko zuzendaria izango da, edo berak ordezkaritarako izendatzen duen pertsona. Honako kide hauek osatuko dute batzordea:

Hezkuntza Bereziaren Arduraduna.

Lurralde Ordezkaritzetako Hezkuntza Bereziaren Kudeaketarako Unitate arduradunak.

Aukera Berdintasunerako Zerbitzuko kide bat.

  1. Aitak, amak, tutoreak edo legezko ordezkariak edo, adinez nagusia bada, ikasleak berak, I. eranskineko ereduaren arabera eskatuko du dirulaguntza, ikasten duen ikastetxeko zuzendariari edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 legeak 38.4 artikuluan adierazitako edozein egoitzatan, hilabeteko epean, deialdi hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara eman eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.

  2. Ikastetxeetako zuzendariek II. eranskineko ereduaren arabera tokian tokiko Hezkuntza Lurralde Ordezkaritzara bidaliko dituzte eskaerak, aurreko paragrafoan aipatzen den aurkezteko epeak bukatu ondoren.

  1. Baloratze Batzordeak egindako proposamena ikusita, Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordeak emango du dirulaguntzak eman edo atzera bota direla aditzera emateko ebazpena, sei hilabeteko epean, agindu hau argitara eman eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.

  2. Hezkuntza Lurralde Ordezkaritzetan argitara emango da deialdi honen ebazpena.

  3. Gorako helegitea jarri ahal izango zaio Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuari ebazpen horren kontra, hilabeteko epean, argitara eman eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.

  4. Espresuki ebazpena eman ezean, eskaera atzera bota dela interpretatu ahal izango da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 legeak 44.1 artikuluan xedatutakoaren ondorioetarako, aipatutako legeak administrazioei espresuki ebazteko ezartzen dien eginbeharraren kalterik gabe.

Emandako dirulaguntzak onuradunari egingo zaion ordainketa bakar baten bidez ordainduko dira, ikasten duen ikastetxearen bidez. Ikastetxeak dirulaguntza horiek ordaindu izana Hezkuntza Lurralde Ordezkaritzari justifikatu beharko dio, jasotzen dituen argibideen arabera.

Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bateginaren 50.2 artikuluak orokorki aipatzen dituen obligazioez gain, agindu honetan arautzen diren diru-laguntzen onuradunek obligazio hauek bete beharko dituzte:

  1. Emandako diru-laguntza onartzea. Onuradunen zerrendak argitaratu eta hamar egunetara oraindik ez badute berariaz eta idatziz adierazi ez dutela laguntza onartzen, onartu egin dutela ulertuko dugu.

  2. Diru-laguntza helburu jakin baterako ematen dugu, eta horretarakoxe erabiltzea.

  3. Diru-laguntza eman zaion jardueraren izaera edo helburuan funtsezko aldaketa eragiten duen gorabehera ororen berri ematea, eta, lurralde-ordezkaritzek, Aurrekontuetako eta Kontrol Ekonomikoko Zuzendaritzak eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiak beren eginkizunetan dihardutela deialdi honen kontura eskuratutako dirulaguntzen gainean eskatzen dieten informazioa ematea.

  1. Ikasturteak bukatu ondoren eta 2011ko irailaren 15a baino lehenago dirulaguntzen zenbatekoa justifikatzeko, garraioaren ordainagiriekin, eskatuko diete ikastetxeetako zuzendariek onuradunei. Justifikatzeko agiriak (txartelak, zinpeko aitorpena ibilgailu partikularraren kasuan...) ikastetxean artxibatuko dira, geroago agian egin beharko diren egiaztapenetarako.

  2. Ikastetxeetako zuzendariek Hezkuntza Lurralde Ordezkaritzaren kontuan sartuko dute justifikatu gabeko eta, ikaslea klasera ez joateagatik edo ikastetxean bajan eman duelako, erabili ez diren dirulaguntzen zenbatekoa. Dirulaguntza eman baldin bada, erabat edo partzialki itzultzeko eskatuko diote onuradunari.

  3. Itzultzeko espedienterik zabaltzen bada, abenduaren 27ko 698/1991 Dekretuko bigarren tituluari jarraituko zaio; Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren pentzutan ematen diren diru-laguntzen bermeei eta horiek itzultzeari buruzko erregimen orokorra arautzen du dekretu horrek.

Lehenengoa. Agindu honetan arautzen ez direnetarako, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeak urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatuak xedatutakoa aplikatuko da horren osagarri.

Bigarrena. Agindu honetan aipatutako diru-laguntzak bat etorri beharko dute bertan finkatutakoarekin eta Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bateginaren VI. Tituluan, azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretu bidez onartua, finkatutakoarekin.

Lehenengoa. Agindu honen kontra aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal zaio Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuari, agindua EHAAn argitaratu eta biharamunean hasita hilabeteko epean; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal da Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita bi hilabeteko epean.

Bigarrena. Honako agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera ekarriko ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2010eko uztailaren 6a.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburua,

MARÍA ISABEL CELAÁ DIÉGUEZ.

Datu pertsonalak:

..................................................................................................... jaunak/andreak, .................................... NANa duenak, jarraian aipatzen den ikaslearen aita/ama/tutorea/legezko ordezkaria den aldetik:

Izena: ........................................................................................................................... Jaiotze-data: ..........................................

Etapa: ....................................... Kurtsoa: ...................................... Gela egonkorra /Taldekatzea: ..............................................

Helbidea: ...................................................... Herria: .................................................... Lurraldea: ...........................................

Tlfnoa.: .............................

2010-2011 ikasturterako eskola-garraiorako banakako dirulaguntzen deialdian sartzeko ESKATZEN DU, deialdiak exijitutako baldintzak betetzen dituelako, eta ADIERAZTEN DU

eskatutako garraio publikoa helbidetik ikastetxera joateko dagoen merkeena dela.

ez dagoela Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Printzipio Antolatzaileen Legearen Testu Bateratuaren, Emakume eta Gizonen arteko Berdintasunari buruzko otsailaren 18ko 4/2005 legeak aldatzen duenaren, 50. artikuluaren 5. atalak ezartzen dituen egoeretako bat berean ere sartuta.

Deialdiaren helburua diren datuak:

Helbide eta ikastetxearen arteko distantzia (joateko): ........ km

Eguneko bidaien kopurua: ...........

Eskatutako garraioa:

  • ] Autobusa [ ] Egokitutako taxia

  • ] Trena [ ] Anbulantzia

  • ] Taxia [ ] Ibilgailu partikularra

  • ] Beste bat: .......................................

    Data: .................................................

    Eskatzailearen sinadura

    ....................................................... Ikastetxeko zuzendari jauna/andrea

    Abenduaren 13ko 15/1999 lege organikoak, Datu Pertsonalak Babesteari buruzkoak, eta otsailaren 25eko 2/2004 legeak, Titularitate Publikoko Datu Pertsonalen Fitxategiei eta Datuak Babesteko Euskal Agentzia Sortzeari buruzkoak, xedatutakoa betez, eskaera betetzearekin batera interesatuak baimena ematen du, idatzitako datuak sar daitezen Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren fitxategi informatizatuetara. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Hezkuntza Berriztapeneko Zuzendaritzan, Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz gauzatu ahal dira datuetara sartzeko eta datuak zuzendu, itxi eta horien kontra agertzeko eskubideak.

.............................................. jaunak/andreak, .................................. kalearen ...........(e)an dagoen ......................................... ikastetxeko zuzendariak, ................. posta kodea,

................................ herria, garraiorako banakako dirulaguntza eskatzen du jarraian aipatzen diren ikasleentzat:

Izen-abizenak Jaiotze-data Etapa Kurtsoa Ikaslearen helbidea

Kalea/Herria (1) (2)

(joateko bidaia) km (3)

Eguneko bidaien kopurua (4)

Eguneko zenbatekoa (5)

Zenbat egun eskola egutegian (6)

Eskatutako zenbatekoa guztira

(1) Eskatutako garraioa: (a) autobusa; (b) trena; (c) taxia; (d) egokitutako taxia; (e) anbulantzia; (f) ibilgailu partikularra; (g) beste bat .....................................

(4) Ibilgailu partikularra baldin bada: 0,29 * 2 *(2)*(3) euro

(6) = (4)*(5) euro

Sartutako ikasleek 2. artikuluan ezarritako baldintzak betetzen dituztela ziurtatzen dut.

....................................(-e)n, 2010eko .........................aren .......(-e)an

Izpta.: Ikastetxeko zuzendaria

....................................................................(e)ko Hezkuntza Ordezkaritza

Abenduaren 13ko 15/1999 lege organikoak, Datu Pertsonalak Babesteari buruzkoak, eta otsailaren 25eko 2/2004 legeak, Titularitate Publikoko Datu Pertsonalen Fitxategiei eta Datuak Babesteko Euskal Agentzia Sortzeari buruzkoak, xedatutakoa betez, eskaera betetzearekin batera interesatuak baimena ematen du, idatzitako datuak sar daitezen Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren fitxategi informatizatuetara. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Hezkuntza Berriztapeneko Zuzendaritzan, Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz gauzatu ahal dira datuetara sartzeko eta datuak zuzendu, itxi eta horien kontra agertzeko eskubideak.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik