- AGINDUA, 2010eko uztailaren 6koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena, Laudioko (Araba) «Laudio Ikastola» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuari Hezkuntza Bereziko gela egonkor bat irekitzeko eta jardunean jartzeko baimena emateko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2010eko uztailaren 6koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena, Laudioko (Araba) «Laudio Ikastola» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuari Hezkuntza Bereziko gela egonkor bat irekitzeko eta jardunean jartzeko baimena emateko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 184
- Hurrenkera-zk.: 4396
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2010/07/06
- Argitaratze-data: 2010/09/23
Gaikako eremua
- Gaia: Hezkuntza
- Azpigaia: ---
Testu legala
Laudioko (Araba) «Laudio Ikastola» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren entitate titularrak baimena eskatu du Hezkuntza Bereziko gela egonkor bat irekitzeko eta jardunean jartzeko. Aztertu dugu horri dagokion espedientea.
Espediente horri Arabako Hezkuntza Ordezkaritzak egin dizkio izapideak, indarreko arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio eta eskumena duten erakundeek egin diote txostena.
Honakoak izan dira kontuan: ikastetxe pribatuetan unibertsitateaz kanpoko araubide orokorreko irakaskuntzak emateko baimenei buruzko apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua (9ko BOE); beharrizan bereziak dituzten ikasleak eskolatzeko irizpideak ezartzeko eta ikasle horiek behar dituzten baliabideak hezkuntza-sistemako maila guztietara helarazteko 1998ko uztailaren 30eko Agindua (abuztuaren 31ko EHAA); eta gai horretan aplikagarri diren gainerako legeak. Horiek horrela, hau
Kode-zenbakia: 01002004.
Izen espezifikoa: «Laudio Ikastola».
Titularra: Laudio Kooperatiba Elkartea.
Helbidea Motxotekale, 16.
Udalerria: Laudio.
Lurralde Historikoa: Araba.
Baimena: Hezkuntza Bereziko gela egonkor bat.
Ikastetxearen osaera:
Haur Hezkuntzako 1. zikloa: 6 unitate; bakoitzak 8, 13 edo 18 ikasposturako edukiera izango du, eta ikasleak, hurrenez hurren, urtebetez beherakoak, urtebetetik bi urtera bitartekoak, edo bi urtetik hiru urtera bitartekoak izango dira.
Haur Hezkuntzako 2. zikloa: 9 unitate, 225 ikaspostutarako edukiera.
Lehen Hezkuntzan: 18 unitate, 450 ikaspostutarako edukiera.
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan: 8 unitate, 240 ikaspostutarako edukiera.
Hezkuntza Berezian: Hezkuntza Bereziko 2 unitate eta Hezkuntza Bereziko gela egonkor 1.
Batxilergoan: Modalitateak: «Humanitateak eta Gizarte-zientziak» eta «Zientziak eta Teknologia», 4 unitate eta 140 ikaspostutarako edukierarekin.
Lehenengoa. Agindu honetan dagoen baimen-emate honek ez dakar, inola ere, hezkuntza-itunen araubidearen bitartez ematen diren laguntzak lortzea.
Bigarrena. Agindu honen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuari, hilabeteko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik zenbatzen hasita, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahal izango da Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik zenbatzen hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2010eko uztailaren 6a.
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburua,
MARÍA ISABEL CELAÁ DIÉGUEZ.


