Euskadi.eus
  • AGINDUA, 2010eko uztailaren 7koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena, zeinen bidez lankidetza-beketarako deia egiten baita 2010-2011 ikasturterako. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2010eko uztailaren 7koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena, zeinen bidez lankidetza-beketarako deia egiten baita 2010-2011 ikasturterako.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 144
  • Hurrenkera-zk.: 3604
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2010/07/07
  • Argitaratze-data: 2010/07/28

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
  • Azpigaia: Herri Administrazioa

Testu legala

Euskal Herriko Autonomi Estatutuaren 16. artikuluak ezartzen duenez, «Konstituzioaren lehen xedapen gehigarrian erabakitzen dena aplikatzeko, irakaskuntza, zabalera, maila, gradu, era eta espezialitate guztietan, Euskal Herriko Komunitate Autonomoaren konpetentziapean dago, Konstituzioaren 27. artikuluaren eta berori zehaztuko duten Lege Organikoei, haren 149.1.30 artikuluak Estatuari ematen dizkion ahalmenei eta guztiori betetzeko eta bermatzeko behar den goi inspekzioari kalterik egiteke».

Unibertsitate-gaietan Estatuaren egitekoak eta zerbitzuak Euskal Autonomia Erkidegoari eskualdatzeari buruzko maiatzaren 25eko 1014/1985 Errege Dekretuaren eranskineko B.2 puntuak ezartzen duenez, administrazio-egoitza erkidego honetan duten goi-mailako irakaskuntzako ikasleei zuzendutako deialdien arautze eta kudeaketa erkidego honi eskualdatzen zaio.

Bestetik, otsailaren 25eko 3/2004 Legeak, Euskal Unibertsitate Sistemarenak, bere 8., 38. eta 44. artikuluetan arautu ditu beka eta ikasketetarako laguntzak, eta ezartzen du unibertsitate-gaietan eskumenak dituen Eusko Jaurlaritzako sailari dagokiola arau bidez garatzea oinarrizko legedian bekei, kredituei eta ikasketetarako laguntzei buruz ezarritako sistema orokorra.

Arau-esparru honetan, lankidetza-beketarako deialdia egiten da, beka eta ikasketa banakakoen bestelako laguntzen sistema arautu zuen uztailaren 23ko 2298/1983 Errege Dekretuan aurreikusitako izaera bereziko diru-laguntza gisa. Beka horien jasotzaileak ikasketa-espediente onak dituzten eta ikastetxeetan edo unibertsitate-ikerketako zentroetan lankidetza eskaini nahi duten unibertsitateko ikasleak dira; hala, hastapenak egingo dituzte beren ikasketekin zerikusi zuzena duten irakasgai edo ikerketa-gaietan.

Hori guztia dela eta, kontuan hartuz diru-laguntzen inguruan indarrean den legerian jasotzen dena Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onartu zuen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren VI. tituluan eta VII. tituluaren III. kapituluan, batetik eta, bestetik, Euskal Autonomia Erkidegoaren 2010eko ekitaldiko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen abenduaren 29ko 19/2008 Legea, honako hau

Lehenengoa. Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordeari baimena ematen zaio, agindu honetan xedatutakoa burutzeko behar diren jarraibideak eman ditzan.

Bigarrena. Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara eman eta hurrengo egunetik kontatzen hasita izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2010eko uztailaren 7a.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburua,

MARÍA ISABEL CELAÁ DIÉGUEZ.

2010-2011 IKASTURTERAKO LANKIDETZA-BEKAK DEITZEKO AGINDUAREN I. ERANSKINA

OINARRIAK

  1. oinarri-araua. Eskakizun orokorrak.

  1. Laguntza eskatzeko jarraian aipatuko diren baldintza orokorrak bete behar dira:

    1. Eskabide-egileek 2010eko urtarrilaren 1a baino lehenagotik eduki behar dute auzotasun administratiboa Euskal Autonomia Erkidegoan.

    2. Lizentziatu, ingeniari, arkitekto edo graduatu titulurik ez izatea edo titulu horiek eskuratzeko behar diren legezko beharkizunak ez izatea.

    3. Diru-laguntza edo laguntza publikoak eskuratzeko zigor administratibo edo penalik ez izatea eta horrelakorik eskuratzeko legezko debekurik ez izatea. Era berean, ezin izango da zigortuta egon sexu-arrazoiengatik diskriminaziorik egitearren, Emakumeen eta gizonen arteko berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen azken xedapenetatik seigarrenean zehaztutakoaren arabera.

  2. Ez da laguntzarik emango karrera-bukaerako proiektuak egiteko, ez eta Proiektua hartzen duen ikasgaia bakarrik egiteko.

  1. oinarri-araua. Laguntzaren zenbatekoa.

    Beka 3.059 eurokoa izango da. Diru hori pertsona onuradunari ordainduko zaio, eta irakaskuntza-zerbitzuen prezio publikoak Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak konpentsatuko dio dagokion unibertsitateari.

  2. oinarri-araua. Bekaz baliatzea eta beste laguntzekiko bateragarritasuna.

  1. Laguntza hau behin bakarrik jaso ahal izango da, eta ikasturte bakarrean.

  2. Beka hau bateragarria da bakarrik izaera orokorreko diru-laguntzetarako deia egiten duen Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren Aginduan aurreikusten diren bekekin. Sailburuaren agindu horren bidez, hain zuzen ere, 2010-2011 ikasturtean unibertsitate-mailako ikasketak eta goi-mailako beste ikasketa batzuk egiteko izaera orokorreko diru-laguntzetarako deia egiten zen.

  3. Lankidetza-bekak inoiz ere ez du izango ondorio juridikorik eta lan-ondoriorik bekadunaren eta Eusko Jaurlaritzaren edo dagokion unibertsitatearen artean.

  4. oinarri-araua. Ikasketa baldintzak.

  1. Eskaerak aurkezteko epea amaitzean, kreditu edo irakasgai guztiak gaindituta izatea, irizpide hauek kontuan izanik:

    1. Bigarren zikloko ikasketak amaitu behar dituzten unibertsitateko ikasleek: lehen zikloko kreditu edo irakasgai guztiak gaindituta izatea, bai eta bigarren zikloko hauek ere:

      Bigarren zikloa bi urtekoa baldin bada, kredituen % 45 eta ikasgaika egituratutako ikastetan, berriz, lehenengo ikasturte osoa.

      Bigarren zikloa hiru urtekoa baldin bada, kredituen % 60 edo ikasgaika egituratutako ikasketetan, lehenengo ikasturte biak.

      Bigarren ziklora sartu ahal izateko prestakuntza osagarririk egin behar izan badira, lehenago adierazitako kalkuluaren ondorioetarako kreditu horiek bigarren zikloko kreditu gisa zenbatu ahal izango dira.

    2. Graduko azken mailako ikasleek: titulua lortzeko behar diren kredituetatik azken 60 kredituak egiten ibiltzea, eta 180 kreditu gaindituta izatea.

      Bestalde, bigarren zikloko nahiz Graduko ikasleen kasuan, behar bezala justifikatutako kasuak alde batera utzita, laguntza jasotzeko eskubidea izateko, beka eskatzearen arrazoia diren ikasketa horietan matrikulaturik ikasleak eman dituen urteen kopurua (2010-2011 ikasturtea barne), irakaskuntza teknikoen kasuan, ezin izango da izan ikasketa planak ikasketak burutzeko aurreikusten duen epea baino bi urte luzeagoa; gainerako unibertsitate-ikasketetan, berriz ikasketa-planak aurreikusten duena baino urtebete luzeagoa izan daiteke. Aldez aurretik egindako ikasketak direla eta balioztatu diren ikasketei dagokienez, ikasketa horietan emandako urteak hartuko dira kontuan zenbaketa horretarako.

  2. 2010-2011 ikasturtean, dagokion titulazioko ikasketa-plana osatzeko falta zaizkion ikasgai edo kreditu guztietan matrikula egitea. Aukera askeko kredituei dagokienez, horiek ikasturtean amortizatuko direla ulertu ahal izango da. Beste alde batetik, ez dira kontuan hartuko Karrera Amaierako Proiektua irakasgaiari dagozkion kredituak, baldin eta horietan matrikulatzea ezinezko bada, gainerako irakasgaiak gainditu arte.

  1. Gainditutako kredituen edo irakasgaien batez besteko nota hauek izatea:

    5,50 puntu, ikasketa teknikoetan.

    6,50 puntu, esperimentazio eta osasun arloko zientzietan.

    7,00 puntu, lege eta gizarte zientzietan, eta giza zientzietan.

  2. Nola kalkulatu batez besteko nota:

    1. Kreditutan egituratutako ikasketa planetan, batez besteko nota ponderatua ateratzeko, matematika-formula hau erabiliko da:

      V = P x NCa

      NCt

      V = ikasgai bakoitzean lortutako nota ponderatuta ateratzen den balioa.

      P = ikasgai bakoitzaren puntuazioa, aurreko ataleko baremoaren arabera.

      NCa = ikasgaia osatzen duten kredituen kopurua.

      NCt = guztira ikasitako kreditu-kopurua; kontuan hartzeko, kredituok konputagarriak izan behar dute.

      Formula hori aplikatuta ateratzen diren balioak batu egingo dira, eta horren emaitza izango da batez besteko azken nota.

    2. Irakasgaien arabera antolatutako ikasketen kasuan, berriz, batez besteko aritmetikoa kalkulatuko da. Horretarako, eragiketa hau egingo da: irakasgai bakoitzean lortutako noten batura zati egindako irakasgaien kopurua. Hiru hileko, lau hileko eta sei hileko irakasgaiak badira, balioespen ponderatua aplikatuko da.

    3. Kalifikazio numerikorik ez badago, ondoren azaltzen den baliokidetasun taula aplikatuko da:

      Puntuak

      Ohorezko matrikula 10,00

      Bikain 9,00

      Oso ondo 7,50

      Nahiko 5,50

      Gutxiegi/Aurkeztu gabe 2,50

    4. Batez besteko nota kalkulatzeko beste arau batzuk:

      Bigarren zikloko titulazioetan, horretarako bide eman zuen lehen zikloan ateratako kalifikazioak ere hartuko dira kontuan batez besteko nota kalkulatzeko. Batez besteko nota ikasgai bakoitzean lortutako kalifikazioen batuketatik aterako da.

      Ikasketa planen arabera bakarrik «gai» kalifika daitezkeen ikasgai edo kredituak ez dira kontutan hartuko batez besteko notaren kalkulua egiteko, ezta kalifikaziorik izan ez duten kredituen onarpena ere. Baliokidetutako edo egokitutako ikasgaien edo kredituen kasuan, jatorrizko zentroan edo ikasketetan lortutako kalifikazioa hartuko da kontuan.

      1. Lankidetza-proiektu bat aurkeztea, lankidetza egingo den unibertsitate-sailak abalatua eta arrazoitua delako abala. Proiektuak, beti ere, egiten ari den titulazioa lortzeko ardatz-ikasgai edo ikasgai nahitaezko baten ingurukoa izan behar du. Proiektuak zehatz deskribatu behar ditu lankidetzak iraun bitartean bekadunak beteko dituen zereginak, bai eta izango dituen lan-erregimena eta ordutegia ere.

      2. Dagokion Sailean emango den laguntza-kopuruaren barruan kokatzeko adinako batez besteko nota izatea 4. oinarri-arauko 3. idatz-zatian azaltzen den prozeduraren arabera kalkulatua.

      1. oinarri-araua. Unibertsitate bakoitzeko beka-kopurua.

      1. Lankidetza-bekak, honako era honetan banatuko dira:

        1. Euskal Herriko Unibertsitatea: 117 beka.

        2. Deustuko Unibertsitatea: 28 beka.

        3. Mondragon Unibertsitatea: 6 beka.

        4. Gainerako unibertsitateak: beka bat unibertsitate bakoitzean.

      2. Unibertsitate bakoitzeko Gizarte Kontseiluak edo Errektore Kontseiluak banatuko ditu unibertsitate horri egokitutako bekak. Eta Unibertsitate bakoitzak txosten bat bidali behar dio Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailari, bekak banatzeko zer irizpide erabili dituen jakinarazteko.

      3. Unibertsitateek eman gabe utzitako lankidetza-bekak Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak banatuko ditu, eta horretan, Euskadiko Unibertsitate Sistemari emango dio lehentasuna. Bestalde, bekak gainerako Unibertsitateen artean deialdi honetan jasotako beka-kopuruarekiko modu proportzionalean banatuko ditu.

      1. oinarri-araua. Eskabideak. Aurkezteko epea eta tokia.

      1. Ikaslea ikasketak egiten ari den unibertsitateko beken unitatean aurkeztuko dira eskabideak, unibertsitateek eskainiko duten eredu ofizialean edo «www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net» web gunean agertzen den eredua inprimaturik, eta behar bezala sinatu eta dataturik. Edo, bestela, 30/1992 Legeak Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoak bere 38. artikuluak aipatzen duen edozein bulegotan edota Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio orokorraren eta bere erakunde autonomiadunen erregistroen sorrera, antolaketa eta funtzionamenduari buruzko apirilaren 29ko 72/2008 dekretuak adierazitako erregistroetariko batean.

      2. Eskabideak aurkezteko epea hau izango da: agindu hau EHAAn argitaratzen den egunaren biharamunetik 2010eko irailaren 30era artekoa, biak barne.

      3. Eskabidea ondorengo agiri hauekin batera aurkeztuko da:

        1. Eskatzailearen NANaren fotokopia.

        2. Administrazio-egoitzaren ziurtagiria: 2010eko urtarrilaren 1a baino lehenagokoa izan beharko da.

        3. Lankidetza-proiektua, ikasleak lankidetza egingo duen sailak behar bezala abalatuta.

        4. Egiaztagiri akademikoa, kurtsatutako ikasgaien izena, lortutako kalifikazioa eta kasuan osatzen dituzten kredituen zenbakia agertu behar dituena. Era berean 2010-2011 ikastaroan ofizialki matrikulatutako ikasgai edo kreditu adieraziko dira, titulazioa lortzeko kreditu edo ikasgai guztietan matrikulatuta dagoela zehaztuz.

        5. Kontu korrontearen edo aurrezki-libretaren fotokopia. Fotokopia horretan bankuari edo kutxari buruzko datu hauek agertu beharko dira: bankuaren edo kutxaren kodea dirulaguntza zein banku edo kutxatan ordainduko den jakiteko bulegoaren kodea, kontrol-digitua eta kontu-zenbakia. Eskatzaileak kontu horren titularra edo titularkidea izan beharko du.

        6. Zinpeko aitorpena, adierazteko interesdunak ez duela zigor administratibo edo penalik jaso diru-laguntza edo laguntza publikoak eskuratzeko eta ez duela legezko debekurik halakorik eskuratzeko. Era berean, adieraziko du ez dagoela zigortuta sexu arrazoiengatik diskriminaziorik egitearren, Emakumeen eta gizonen arteko berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen azken xedapenetatik seigarrenean zehaztutakoarekin bat etorriz.

      4. Eskabideak ezarritako epearen barruan aurkeztu behar dira. Eskabideak baldintza guztiak betetzen ez baditu, interesatuari jakinaraziko zaio, hamar eguneko epean konpon ditzan, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 71.1 artikuluaren arabera.

      5. Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan ezarritakoa betez, eta Datu Pertsonaletarako Jabetza Publikoko Fitxategiei eta Datuak Babesteko Euskal Bulegoa Sortzeari buruzko otsailaren 25eko 2/2004 Legean ezarritakoa betez, inprimakian adierazten diren datu pertsonalak Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko datu pertsonalen fitxategi automatizatuan erantsiko dira.

        Datuak ikusteko, zuzentzeko, ezabatzeko, horien aurka egiteko eskubideak, eta pertsona fisikoei indarrean dagoen araudiak aitortzen dizkien beste edozein eskubide erabili nahi izanez gero, helbide honetara jo behar duzu: Unibertsitate eta Ikerketa Sailburuordetza, Donostia kalea, 1- PK: 01010 Vitoria-Gasteiz.

      1. oinarri-araua. Aukeraketa-epaimahaiak.

      1. Unibertsitate guztietan aukeraketa-epaimahai bana eratuko da, eta errektoreak ebatziko du epaimahaia nola osatuko den eta kideak zein izango diren. Epaimahaiburu errektoreorde batek jardungo du, eta idazkari lanak Unibertsitatearen beka unitateko buruak egingo ditu.

      2. Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen II. tituluko II. kapituluan gai horretaz jasotzen diren arauetan xedatutakoari egokituko zaio organo horien araubidea.

      1. oinarri-araua. Aukeraketa-epaimahaien proposamenak.

        Aukeraketa Epaimahaiak lankidetza-bekak esleitzeko proposamena egingo du 2010eko azaroaren 5a baino lehen; eskabideak aztertu eta batez besteko notaren arabera ordenatuko ditu, eta Gizarte Kontseiluak sail bakoitzari izendatutako kupoaren barruan egon daitezkeen berdinketak ebatziko ditu.

      2. oinarri-araua. Ebazpena eta laguntzen ordainketa.

      1. Eskabideak aurkezteko epea amaitu eta gehienez hiru hilabeteko epean, agindu honetan deitutako lankidetza bekak ebatziko ditu Unibertsitate zuzendariak. 4. oinarri-arauko 1., 2., 3. eta 4. paragrafoetan ezarritako baldintzak betetzen dituzten eskatzaileen kopurua unibertsitate bakoitzari dagokion beken kopurua baino txikiagoa balitz, bekak ebazteko ez da beharrezkoa izango lehiaketaren teknika erabiltzea.

      2. Deialdiaren ebazpena banan-banan jakinaraziko zaie interesatu guztiei eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, eta bertan ondokoak jaso behar dira: eskatzaileen zerrenda, zein unibertsitatetan ikasten duten, eta lankidetza-beka ematen zaien ala ez bekarik ematen ez bazaie, arrazoiak adieraziko dira. Ebazpen horrek ez du agortuko administrazio-bidea, eta horren kontra gorako errekurtsoa jarri ahal izango zaio Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordeari hilabeteko epean.

        Epe horren barruan jakinarazpenik egiten ez bada, eskaerak ezetsi egin direla ulertuko da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearen 44.1 artikuluan ezarritako ondorioetarako. Horrek ez du esan nahi, Lege horrek administrazioari berariaz ebazteko obligaziorik ezartzen ez dionik.

      3. Emandako laguntza dena batera ordainduko da, dagokion ebazpena jakinarazi eta hilabeteko epean.

      1. oinarri-araua. Bekadunen betebeharrak.

      1. Egiaztatzea laguntza esleitzeko eta laguntza horretaz baliatzeko ezarrita zeuden beharkizunak eta baldintzak betetzen dituela.

      2. Laguntza ematea bideratu zuten baldintzak bete direla egiaztatzeko beharrezko frogaketa jardueretara makurtzea, eta Ekonomia Kontrolerako Bulegoak eta Herri Kontuen Euskal Auzitegiak, diru-laguntzen nondik norakoak fiskalizatzean eskatutako informazio guztia ematea.

      3. 2010-2011 ikasturtean matrikulatutako ikasketak egitea.

      4. Egunean hiru orduan lankidetzan jardutea dagokion sailean 2011. urteko ekainaren 30a arte. Lan-erregimena eta ordutegia lankidetza-proiektuan adierazitakoak izango dira.

      5. Unibertsitate-ikasketak egiteko edozein administrazio edo erakunde publiko zein pribatutatik lortzen dituen beka edo laguntzen berri ematea Unibertsitate Zuzendaritzari.

      1. oinarri-araua. Emandako beken jarraipena eta kontrola.

        Bekadun bakoitzari izendatu zaion lankidetza betetzen denentz zainduko dute unibertsitateek. Ondorio horietarako, 10.4 oinarri-arauan finkatutako epea bukatu ondoren, unibertsitateek kasuan kasuko departamentuetatik txostenak jasoko dituzte esleitutako lankidetza beka bakoitzaren bidez garatutako proiektu eta lanei buruz, egindako lanen deskribapen zehatza, noraino bete den eta sailaren balorazioa jasota. Departamentuek emandako txostenak Unibertsitate Zuzendaritzara bidaliko dituzte 2011ko uztailaren 31 baino lehen. Txostenen emaitzak kontuan izango dira hurrengo deialdian bekak banatzerakoan. Era berean unibertsitateek Unibertsitate Zuzendaritzari emango diote ez betetze kasuen berri, hark espedientea ireki edo, hala behar bada, emandako beka atzera bota dezan, Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorren pentzutan ematen diren Laguntzen Bermeei eta horiek Itzultzeari buruzko Erregimen Orokorrari buruzko abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuan xedatutakoaren arabera.

      2. oinarri-araua. Deialdiaren publizitatea.

        Unibertsitate zentroek ahalik eta gehien zabalduko dute deialdi hau, iragarki-oholtzetan jendaurrean jarriz.

      3. oinarri-araua. Ordezkatzeko erabili beharreko arauak.

        Agindu honetan xedatu ez denerako aplikagarri izango da, ordezko legez, 2010-2011 ikasturtean unibertsitate eta goi-mailako beste ikasketa batzuk egiteko izaera orokorreko beketarako deia egiteko den Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren Agindua.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik