Euskadi.eus
  • AGINDUA, 2010eko uztailaren 13koa, Justizia eta Herri Administrazioko sailburuarena, EAEko Administrazio Orokorreko eta bere erakunde autonomiadunetako karrerako funtzionarioentzat gordeta dauden hainbat ezagutza-arlotako lanpostuak betetzeko lehiaketa espezifikoen deialdiak eta oinarri espezifikoak onartu zituzten Ogasun eta Herri Administrazioko sailburuaren 2007ko azaroaren 21eko eta 2008ko urtarrilaren 28ko Aginduen harira Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiak emandako hainbat epai b - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2010eko uztailaren 13koa, Justizia eta Herri Administrazioko sailburuarena, EAEko Administrazio Orokorreko eta bere erakunde autonomiadunetako karrerako funtzionarioentzat gordeta dauden hainbat ezagutza-arlotako lanpostuak betetzeko lehiaketa espezifikoen deialdiak eta oinarri espezifikoak onartu zituzten Ogasun eta Herri Administrazioko sailburuaren 2007ko azaroaren 21eko eta 2008ko urtarrilaren 28ko Aginduen harira Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiak emandako hainbat epai b

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Justizia eta Herri Administrazio Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 135
  • Hurrenkera-zk.: 3433
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2010/07/13
  • Argitaratze-data: 2010/07/15

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Funtzio publikoa

Testu legala

Justizia eta Herri Administrazioko sailburuaren 2010eko ekainaren 14ko Aginduaren bitartez, EAE-ko Administrazio Orokorreko eta bere erakunde autonomiadunetako karrerako funtzionarioentzat gordeta dauden hainbat ezagutza-arlotako lanpostuak betetzeko lehiaketa espezifikoen deialdiak eta oinarri espezifikoak onartu zituzten Ogasun eta Herri Administrazioko sailburuaren 2007ko azaroaren 21eko eta 2008ko urtarrilaren 28ko aginduen harira Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiak emandako hainbat epai betearazteko agindu zen.

Agindu hori EHAAn 2010eko uztailaren 1ean argitaratu eta gero, EAEko Administrazio honi Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietako Salaren ekainaren 28ko 460/10 zenbakiko epaia jakinarazi zaio. Horren bitartez, Administrazioarekiko Auzien Gasteizko 3 zenbakiko Epaitegiak 65/08 prozedura laburtuan emandako epaiaren aurka ELA sindikatuak jarritako apelazioko errekurtsoa onetsi egiten da eta, epai hori ezeztatuz, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta bere erakunde autonomiadunetako karrerako funtzionarioentzat gordeta dauden I-A, I-B, II-A, II-B, II-C eta III-A berariazko osagarria duten lanpostuak betetzeko lehiaketa espezifikoen oinarri orokorrak onartu egin zituen Ogasun eta Herri Administrazioko sailburuaren 2007ko azaroaren 21eko Agindua zuzenbidearekin ez datorrela bat adierazten da.

Halere, Agindua zuzenbidearekin bat ez datorrela adierazten bada ere, ez du zehazten zeintzuk diren adierazpen horrek eragiten dituen Aginduaren alderdi zehatzak eta, horren ondorioz, prozesu-intzidente bat bideratuko da deuseztatzen diren oinarri orokorren estipulazioak zeintzuk diren, eta zein neurrian, zehatz-mehatz ezartzeko.

Nahiz eta une honetan jakiterik ez egon adierazpen judizial horrek oraingo deialdietan zein eragina izango duen, komenigarria da oraingo prozedura hau etetea dagozkion prozesu-intzidenteak bideratzen diren bitartean eta, horrela, gerta litezkeen kalte konpongaitzak saihestu deialdi honetan parte hartzen dutenei.

Aukera honek Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 72. artikuluan du lege-estaldura; horren arabera, prozedura hasi ondoren, ebazteko eskumena duen administrazio-organoak, bere kabuz nahiz interesdunak eskaturik, bidezkotzat jotzen dituen behin-behineko neurriak har ditzake ebazpenaren eraginkortasuna ziurtatzeko, baldin eta nahikoa datu baditu neurri horiek hartzeko.

Oraingo kasu hau zailtasunik gabe sartzen da aipatutako arau-aurreikuspenean, izan ere, prozedurekin jarraituz gero, eman daitekeen oinarri orokor jakin batzuen deuseztatzeak lanpostuak hornitzeko prozesua aldatu dezake.

Azaldutako guztia dela-eta, hauxe

Lehenengoa. Agindu honek administrazio-bidea agortzen du eta beraren aurka interesdunek aukerako berraztertzeko errekurtso aurkeztu ahal izango diote Justizia eta Herri Administrazioko sailburuari, hilabeteko epean, Agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita, edo bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzietako Epaitegian, bi hilabeteko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita.

Bigarrena. Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean agindu hau.

Vitoria-Gasteiz, 2010eko uztailaren 13a.

Justizia eta Herri Administrazioko sailburua,

IDOIA MENDIA CUEVA.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.