Euskadi.eus
  • AGINDUA, 2010eko uztailaren 13koa, Osasun eta Kontsumoko sailburuarena, osasun-arloko profesionalak prestatzeko beka eta laguntzetarako deia egiten duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2010eko uztailaren 13koa, Osasun eta Kontsumoko sailburuarena, osasun-arloko profesionalak prestatzeko beka eta laguntzetarako deia egiten duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Osasun eta Kontsumo Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 155
  • Hurrenkera-zk.: 3795
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2010/07/13
  • Argitaratze-data: 2010/08/13

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
  • Azpigaia: Lana eta enplegua; Herri Administrazioa; Funtzio publikoa

Testu legala

Osasun eta Kontsumo Sailaren helburuetariko bat santitatekolektiboaren prestakuntzaren bidez sanitatezerbitzuen kalitatea hobetzea da. Halaber, ikerketa eta berrikuntza funtsezko elementutzat jotzen dira Euskadiko sistema sanitarioaren garapenean.

Hori dela-eta, Osasun eta Kontsumo Sailak epe luzerako estrategia bat ezarri du, pertsonal sanitarioa bere lan-praktikan gaitu eta ikerketan zein berrikuntzan prestakuntza bultzatzeko, gerora Euskadiko Sistema sanitarioaren ikerketa-komunitatean partaide izate aldera.

Deialdia helburu horiek betetzeko egiten da, espezializazio-ikastaroak eta egonaldiak, nola osasun arloko ikerketa eta berrikuntzako prestakuntzarako planak diruz lagunduz.

Hori dela-eta, hau

Agindu honen bitartez, osasunaren arloan ikerketa-prestakuntzako planak gauzatzeko bekak eta laguntzak ematea helburu duen araubidea arautzen da, eta horietarako deialdia egiten da. Prestakuntzako planak 2010ean hasiko dira, honako bi modalitate hauekin:

  1. Atzerriko zentroetan egonaldiak eta ikastaroak egiteko bekak eta laguntzak.

  2. Osasunaren arloan ikerketa eta berrikuntzako prestakuntza-planak gauzatzeko bekak eta laguntzak.

    Prestakuntza-planak teknikoa nahiz praktikoa izango den jarduera-multzo bat bereganatu beharko du. Ikerketa- eta berrikuntza-sanitarioan hasteko beharrezkoak diren ezagutzak emango dizkiote onuradunari jarduerek. Ikerketa eta berrikuntzako prestakuntza-planei dagokienez, zenbait gradu-ondoko ikastarok osatuko dute programa teorikoa, eta osasun arloko ikerketa eta berrikuntza zientifikoaren prozesuan parte hartzen duten elementu metodologiko zein instrumentalak erakustera bideratutakoak izango dira.

Agindu honetan begiesten diren bekak eta laguntzak erdi- edo goi-mailako unibertsitate-tituludunek jaso ahal izango dituzte, eskabidea aurkeztu baino urtebete lehenagotik gutxienez Euskal Autonomia Erkidegoko udalen batean erroldaturik badaude.

Beka eta laguntzak emateak eta hartzeak ez du kontratu edo estatutu bidezko inongo harremanik ezarriko onuradunaren eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren artean.

Jasotzaileei ezingo zaie diru-laguntzarik eman, baldin eta Euskal Autonomia Erkidegoak eta bere erakunde autonomoetako Administrazio Orokorrak emandako laguntzen edo diru-laguntzen esparruan, izaera bereko itzultze edo zigortze prozeduraren bat bukatu gabe badago.

Zehapenean aditzera ematen den epean ezingo dute parterik hartu, zigor- edo administrazio-zehapenen bat izateagatik, diru-laguntza publikoak eskuratzeko aukera galdu dutenek, ez eta legezko debekuren baten ondorioz horretarako ezgatituta daudenek, barne sartuz sexuaren aldetiko diskriminazioren baten ondoriozkoak.

Bekak eta laguntzak ematea 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 51.4 artikuluan aurreikusitako lehiaketa prozeduraren bidez gauzatuko da. Dekretu hori azaroaren 11koa da eta onartu egiten du Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina. Hori horrela, modalitate batean eta bestean aurkeztutako eskabideak erkatuko dira eta, 11. artikuluan finkatutako balorazio-irizpideak aplikatuz, eskabideak lehentasun hurrenkeran jarriko dira. Diru-laguntzak, balorazio-fasean gutxienez hirurogei (60) puntu lortzen dituzten eskaerei emango zaizkie, horretarako dagoen diru kopurua agortzen den arte.

Deialdi hau finantzatzeko erabiliko diren baliabide ekonomikoak Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorretan helburu horretarako bideratutako aurrekontu kredituetatik datoz, eta guztira berrehun eta bost mila laurehun eta berrogeita lau (205.444) euro dira. Modalitate bakoitzari % 50na emango zaio.

Aipatu zenbatekoa gehitu ahal izango da, eskatutako diru-laguntzen zenbateko osoa kontutan hartuta, deialdi hau ebatzi aurretik Osasun eta Kontsumo Sailaren beste laguntza-programa batzuk gauzatutakoan, aurrekontuan agortu gabe gera daitezkeen diru-baliabideen arabera. Horrelako egoerarik gertatuz gero, horren berri jakinarazi behar da Kalitate, Ikerketa eta Berrikuntza Sanitarioko sailburuordearen ebazpen bidez.

Modalitateetako baten deialdia behin ebatziz gero, baliabide-soberakinik geldituko balitz, ebatzi gabeko beste modalitateren baten dotazioa areagotzeko erabil liteke. Egoera hori gertatzen bada, horren berri emango da Kalitate, Ikerketa eta Berrikuntza Sanitarioko sailburuordearen ebazpenaren bidez.

Emandako diru-laguntza beka edo laguntza motakoa izan daiteke.

  1. Hauxe da bekaren helburua: onuradunaren mantenu-gastuak finantzatzea prestakuntza-planak irauten duen bitartean.

  2. Laguntza onuradunak prestakuntza-planaren garapenean sortutako gastuetarako emango da, esate baterako: bidaia-gastuak, matrikula, ostatua, materiala erostea, etab.

  3. Onuradunak prestakuntzako jarduerak ordaindutako jarduerarekin aldi berean egiten dituen bestelako kasuetan, gastuetarako laguntza ekonomikoa baino ezingo du eskuratu.

  4. Ordaindutako jarduerarik egiten ez duenean onuradunak, gastuetarako laguntza ekonomikoarekin osatutako beka bat edukitzeko aukera izango du.

  5. Emango den beka edo laguntza urtebetekoa izango da gehienez. Prestakuntza-planak iraupen luzeagoa izango balu, onuradunak, diru-laguntza edukitzeko epea amaitu ondoren, beste beka bat eskatu ahal izango luke, hurrengo deialdiak ezarriko duenaren arabera.

  1. Beken diru-hornidurak ezingo du hileko mila eta bostehun (1.500) euroko gehienezko zenbatekoa gainditu.

    Atzerriko egonaldiak edo ikastaroak hiru hilabetetik gorakoak direnean eta familiarekin batera egiten badira, hilero 300 euro arteko laguntza gehigarria, ez gehiago, jaso ahal izango da diru-sarrera propiorik ez duen seme-alaba bakoitzeko. Kasu horretan, eskabide-egileari bakarrik ordainduko zaizkio bidaia-gastuak, eta ez berarekin joango diren familiartekoei.

  2. Gastuetarako laguntzen diru-hornidura, gehienez, hileko zazpi mila eta berrehun (7.200) eurokoa izango da.

  1. Agindu honen babespean ematen den bekaren bat eskuratuz gero, ezin izango da ordaindutako lanik egin, helburu bererako (prestakuntza) beste erakunde publiko nahiz pribatu batek emandako beste beka edo laguntzaren bat hartu, edo beka horiek berez eskatzen duten lana behar bezala burutzea galaraziko duen beste eginkizunen bat izan.

  2. Bestalde, laguntza hau helburu bereko beste edozein diru-laguntza batekin bateragarria izango da; betiere, finantzatutako jardueratik ez bada gain-finantzaketarik ondorioztatzen. Horrelakorik gertatuz gero, gehienez murritz dakiokeen zenbatekoa murriztuko zaio diru-laguntzaren zenbatekoari.

  1. Agindu honetako bekez eta laguntzez baliatzeko eskabideak, agindu honen I. eta II. eranskinetan jasotzen diren eredu normalizatuan formulatuko dira, eta Osasun eta Kontsumo Saileko Ezagutzaren Gestioko eta Ebaluazioko zuzendariari bidaliko zaizkio. Helbidea: Donostia kalea, 1, 01010 Vitoria-Gasteiz. Era berean, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan adierazitako gainerako moduetan aurkeztu ahal izango dira.

  2. Aurreko atalean aipatutako eskabide-orria honako web orrialde honetan aurki daiteke: http://www.osanet.euskadi.net, «Profesionales» profilean.

  3. Eskabidearekin batera, ondoko agiriak ere aurkeztu beharko dira:

    1. Nortasun egiaztagiriaren fotokopia.

    2. Curriculum Vitae laburtua.

    3. Prestakuntza-plana honako hauekin: gauzatzeko aurreikusitako jarduerak, B modalitatearen kasuan prestakuntza-plana zuzenduko duen oniritzia edo txosten positiboa, eta aipatutako jarduerek sortuko lituzketen gastuen estimazioa.

    4. Errolda ziurtagiria.

    5. Zinpeko adierazpena, helburu bererako beste finantzaketa-iturri batzuk eskuratu edo eskatu dituen ala ez argitzeko. Adierazpenak jasoko du ordaindutako lanik ez dagoela, helburu bererako beste erakunde publiko nahiz pribatu batek emandako beste beka edo laguntzarik ez dela hartu, edo beka horiek berez eskatzen duten lana behar bezala burutzea galaraziko duen beste eginkizunik ez dela.

    6. Eskatzailearen Lan-zentroko Zuzendaritzaren aldetiko prestakuntza-plana egiteko baimena, hala behar bada.

    7. Laguntza edo diru-laguntza publikoak eskuratzeko aukera galduta, administrazio-zehapenik edo zehapen penalik ez izatearen gaineko zinpeko deklarazioa, eta, halaber, inhabilitatzen duen ezein legezko debekurik izatearen gainekoa, sexuaren inguruko diskriminazioa egiteagatik gertatutakoak barne.

  4. Eskabideak aurkezteko epea ebazpen hau argitaratzen den egunaren biharamunean hasiko da, eta 2010eko irailaren 13an amaituko.

  5. Deialdiko oinarriren bat ez betetzeak, edo datuak gorde, aldatu edo eskatutako argibideak manipulatzeak, eskaria ezestea ekarriko du. Horrek ez du esan nahi bestelako kontuak eskatzeko aukera baztertuko denik.

Laguntzen eskabidea ez badago bere termino guztietan beteta edo exijitutako dokumentazioa falta badu, errekerimendua egingo zaio eskatzaileari, hamar eguneko epearen barruan akatsa zuzentzeko edo agindutako agiriak aurkezteko, zera ohartaraziz: eskatutakoa egiten ez badu, eskabidea bertan behera utzi duela ulertuko dela. Dena den, Administrazioa behartuta dago eskabideen gainean ebazpen adierazi bat hartzera eta ebazpena jakinaraztera, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 71.1 eta 42.1 artikuluetan xedatutakoaren arabera.

  1. Aurkezten diren eskabideen ebaluazioa egiteko Balorazio Batzorde bat eratuko da, honako hauek osatua: Osasun eta Kontsumo Saileko Ezagutzaren Gestioko eta Ebaluazioko zuzendaria, lehendakari gisa jardungo duena, eta bokal gisa, Irakaskuntza eta Lanbide Garapeneko Zerbitzuko burua, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Etengabeko Prestakuntzako arduraduna, eta Osasun eta Kontsumo Sailaren I+G Laguntzetako arduraduna, azken honek idazkari gisa ere jardungo duena. Batzorde horrek, eskabideen balorazio egokirako beharrezkotzat joko dituen aholkuak eskatu ahal izango ditu.

  2. Prestakuntza-plana osorik ulertzeko beharrezkotzat jotzen dituen dokumentazio osagarria aurkezteko eskatu ahal izango dio eskatzaileari Batzordeak.

  3. Azkenik, Batzordeak, aurreikusitako balorazio-irizpideak aplikatuz, formulatutako eskabideak baloratuko ditu, eta Kalitate, Ikerketa eta Berrikuntza Sanitarioko sailburuordeari dagokion ebazpen-proposamena helaraziko dio.

  1. Beken eta laguntzen esleipena irizpide hauetan oinarriturik eta ondoko baremo honen arabera egingo da:

    1. Atzerriko zentroetan egonaldiak eta ikastaroak egiteko beka eta laguntzen A) modalitateari atxikitako eskabideak.

      Eskatzailearen Curriculum Vitaea: 15 puntu gehienez.

      Ikasketak egingo diren zentroaren edo erakundearen prestakuntza-kalitatea: 15 puntu gehienez.

      Egin beharreko ikasketen hurbiltasuna ondoan zehazten diren lehentasun-arloekiko:

      Zerbitzu sanitarioen antolamendua eta kudeaketa,

      Sanitateko eta teknologia berriko zerbitzuen ebaluazioa,

      Osasun Publikoa eta Osasunaren Sustapena,

      • Erizaintzaren antolamendua, kudeaketa eta ebaluazioa,

        Osasun Planaren lehentasun-helburuak eta,

        Kalitate asistentziala: 20 puntu gehienez.

        Egin beharreko ikasketen kalitatea, eta ikasketok eskatzailearen lan-jarduerari egokitzea: 35 puntu gehienez.

        Eskatzailea Euskadiko sistema sanitariokoa izatea; edo osasun-arloko profesionala izatea, bere espezialitatea deialdia argitaratu aurretiko azken bi urteetan eginda, eta egoiliar gisa egonda: 15 puntu gehienez.

    2. Osasunaren esparruan ikerketari buruzko prestakuntza-planak egiteko beken eta laguntzen B) modalitateari atxikitako eskabideak.

      Eskatzailearen Curriculum Vitaea: 20 puntu gehienez.

      Proposatutako Prestakuntza-planaren kalitatea: 50 puntu gehienez.

      Prestakuntza-plana iraupen luzeagoko espezializazio programa batean sartuta egotea: 10 puntu gehienez.

      Eskatzailea Euskadiko sistema sanitariokoa izatea; edo osasunaren profesionala izatea, bere espezialitatea deialdi hau argitaratu aurretiko azken bi urteetan eginda, eta egoiliar gisa egonda: 20 puntu gehienez.

      6. artikuluan ezarri diren gehienezko zenbatekoak eta finantzatu daitekeen gehienekotzat joko den aurrekontua errespetatuz, bekaren dotazioa Prestakuntza-planaren iraupenaren eta plana burutuko den tokietan dagoen bizimodu-kostuaren arabera zehaztuko da.

      Prestakuntza-plana gauzatzeko gastuaren premiak kontuan hartuta zehaztuko da laguntzaren dotazioa.

  1. Deialdia, Balorazio Batzordeak proposatuta, Kalitate, Ikerketa eta Berrikuntza Sanitarioko sailburuordeak ebatziko du.

  2. Ebazpenak onuradunen zerrenda, emandako diru-laguntza mota (beka edo laguntza ekonomikoa) eta horren zenbatekoa adieraziko ditu.

  3. Hartutako Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (EHAA) argitaratuko da, eskabideak aurkezteko epea amaitu eta bost hilabeteko epean. Epe hori igaro eta Ebazpen zehatzik eman eta jakinarazi ez bada, interesdunek eskabideak ukatutzat jo ditzakete (Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 44. artikulua). Nolanahi ere, Administrazioak ebazteko obligazioa izango du beti.

  4. Dagokien onarpen-agiria bidaliko zaie Onuradunei; eta horiek, bete ostean, Ezagutzaren Gestioko eta Ebaluazioko Zuzendaritzari itzuli beharko diote, jaso zutenetik hogei egun naturaleko epean, hirugarren baten Altaren inprimaki konplituarekin batera. (III. eranskina)

    Bekaren onuradunek, aurreko puntuan eskatzen diren agiriekin batera, ezelango lan-jarduera ordaindurik ez dutenaren zinpeko deklarazioa aurkeztu beharko dute.

  5. Kalitate, Ikerketa eta Berrikuntza Sanitarioko sailburuordearen ebazpen horren aurka interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote Osasun eta Kontsumoko sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen denetik; betiere, azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoaren arabera.

  6. Eskabideari ezezkoa ematen bazaio, aurkeztutako agiriak berreskuratzeko epea hilabetekoa izango da, dagokion ebazpena argitaratzen den egunetik zenbatzen hasita; betiere, ez bada errekurritua izan. Errekurtsorik aurkeztu bada, ezesteko ebazpenaren jakinarazpena egiten denetik aurrera hasiko da epea.

Bekak edo laguntzak jasotzen dituzten onuradunek, nolanahi ere, honako betebehar hauek izango dituzte:

  1. Emandako beka edo laguntza onartzea. Zentzu horretan, berau jasotzen denetik hasita hogei egun naturaleko epean Osasun eta Kontsumo Saileko Ezagutzaren Gestioko eta Ebaluazioko Zuzendaritzari ez bazaio aurreko artikuluaren 4. paragrafoan aipatzen den onarpen-agiria helarazten, beka edo laguntzari uko egiten diola ulertuko da.

  2. Beka edo laguntza zertarako eman, bada helburu zehatz horrexetarako erabiltzea.

  3. Kontrol Ekonomikoko Bulegoari eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiari deialdi honetako diru-laguntzen inguruan eskatzen diren argibide guztiak ematea, berez dagozkien eginkizunen jardunean.

  4. Ezagutzaren Gestioko eta Ebaluazioko Zuzendaritzari, gertatzen denetik hilabeteko gehienezko epean, eskabidean adierazitako datuetan gerta litezkeen aldaketen berri ematea. Bereziki, 7. artikuluan begietsitako bateragarritasun araubideari eragiten diotenak.

    B) modalitatearen onuradunek beren prestakuntza-jardueren garapenari buruzko txosten bat bidali beharko dute hiruhilero.

Ematen diren beka eta laguntzen ordainketa zatika egingo da, era honetan:

Emandako diru-laguntzaren zenbateko osoaren ehuneko hirurogeita hamabosteko (% 75) lehen ordainketa 12.4 eta 13.a) artikuluetan aipatzen den onarpen-agiria, jaso eta behar bezala bete ondoren, berehala emango da.

Gainontzekoa onuradunak, Prestakuntza-plana amaitu eta gehienez bi hilabeteko epean, hurrengo artikuluan adierazten den dokumentazioa bidali ostean.

Beka eta laguntzen onuradunak diru-laguntzari emandako erabilera justifikatzera behartuta daude, Ezagutzaren Gestioko eta Ebaluazioko Zuzendaritzari ondoko agiriak bidaliz:

  1. Atzerriko zentroetan egonaldiak eta ikastaroak egiteko beka eta laguntzen A) modalitatean emandako bekak eta laguntzak.

    1. Bekak:

      Bukaerako memoria, egindako prestakuntza-jardueren deskribapena eta zentro hartzailearen irakaskuntza-kalitatearen balorazioa jasoz.

      Zentro hartzaileak emandako aprobetxamendu-ziurtagiria edo titulua.

    2. Laguntzak:

      Beketarako aipatu diren agiriez gain, gastu osoen zerrenda eta justifikatu beharreko fakturen originalak ere aurkeztu beharko dira: bidaiak, matrikulak, ostatuak, material bibliografikoaren eskurapena, eta abar.

  2. Osasunaren esparruan ikerketa eta berrikuntzari buruzko prestakuntza-planak egiteko beken eta laguntzen B) modalitatean emandako bekak eta laguntzak.

    1. Bekak:

      Bukaerako memoria, egindako jarduerekin eta lortutako emaitzekin (deialdi publiko eta pribatuetara aurkeztutako ikerketa-proiektuak, kongresuetako aurkezpenak, argitalpenak, eta abar), guztiak ere Prestakuntza-plana zuzendu duen pertsonaren oniritziarekin.

      Zentroek emandako aprobetxamendu-ziurtagiriak edo tituluak, baldin eta ikastaroak edo egonaldiak egin badira.

      Lanaren emaitzek argitalpen zientifikoak eragin badituzte, argitalpen horien separatak edo kopiak bidaliko dira.

    2. Laguntzak

      Beketarako aipatu diren agiriez gain, gastu ororen zerrenda eta justifikatu beharreko gastu-fakturen originalak ere aurkeztu beharko dira: bidaiak, matrikulak, ostatuak, material bibliografikoaren eskurapena, eta abar.

Beka edo laguntza emateko aintzat hartutako baldintzen aldaketa orok, betiere horien xedea betetzat jotzen denean eta, beste laguntza batzuen aldibereko lorpena gertatzen ez denean, diru-laguntzaren aldaketa ekar dezake ondoriotzat. Horretarako, Ezagutzaren Gestioko eta Ebaluazioko Zuzendaritzak laguntza gutxitzeko dagokion ebazpena emango du, eta bertan emandako diru-laguntzaren zenbatekoa berriro doituko da.

Batetik, Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bateginak -azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuak onartu zuenak- ezarritakoaren arabera, eta, bestetik, abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuak -Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren bermea eta sarreren araubidea erregulatzen duenak- ezarritakoarekin bat eginez, onuradunak ez baditu Agindu honetan ezarritako eskakizunak, baldintzak eta epeak betetzen, laguntza beste helburu baterako erabiltzen badu edo aprobetxamendu akademikoa ez bada nahikoa, prozedura izapide egokiak bideratu ostean, laguntza eskuratzeko eskubidea galdu duela emango da aditzera. Horretaz gainera, ordura arte eskuratutako diru-zenbatekoak gehi horien legezko interesak Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiari itzuli beharko dizkio, bidezko gainerako ekintzen kalterik gabe. Aipatutako diru-kopuru guztiak diru-sarrera publikotzat hartuko dira ondorio guztietarako.

Ezagutzaren Gestioko eta Ebaluazioko zuzendaria eta Kalitate, Ikerketa eta Berrikuntza Sanitarioko sailburuordea izango dira ez-betetzeagatiko txostena hasteko eta ebazteko aginpidedunak.

Lehenengoa. Agindu honen aurka, administrazio-bidea agortzen baitu, interesdunek, nahi izanez gero, Osasun eta Kontsumoko sailburuari berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren hurrengotik kontatzen hasita hilabeteko epean, edo zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salan, bi hilabeteko epean, agindua aldizkari ofizialean argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita.

Bigarrena. Agindu honetan aurreikusi gabeko alderdiei dagokienez, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeak -urtarrilaren 13ko 4/1999 Legearen idazkeraren arabera- ezarritakoa beteko da.

Hirugarrena. Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango du eragina.

Vitoria-Gasteiz, 2010eko uztailaren 13a.

Osasun eta Kontsumoko sailburua,

JAVIER RAFAEL BENGOA RENTERÍA.

PRESTAKUNTZARAKO BEKA ESKABIDEA (A Modalitatea)

SOLICITUD DE BECA PARA LA FORMACIÓN (Modalidad A)

DATU PERTSONALAK / DATOS PERSONALES

Abizenak

Apellidos Izena

Nombre

Helbidea

Domicilio

Herria

Localidad Probintzia

Provincia PK

CP

Tfno zbk.

  1. º tfno email

    email

    Jaiotze-data

    Fecha de nacimiento ....... / ...... / ........ NAN

    DNI

    Beste helbide bat

    Otra dirección para localizarle

    Herria

    Localidad Herrialdea

    País PK

    CP

    Tfno zbk.

  1. º tfno.

    DATU AKADEMIKOAK / DATOS ACADÉMICOS

    Titulua

    Título

    Unibertsitatea edo Zentroa

    Universidad o Centro

    Espezialitatea

    Especialidad

    Unibertsitatea edo zentroa

    Universidad o Centro

    Ikasketak hasitako urtea

    Año inicio estudios Ikasketak amaitutako urtea

    Año fin estudios

    Lizentziatura urtea

    Licenciatura año Doktoretza urtea

    Doctorado año

    Tesiaren/Tesinaren izenburua / Título de la Tesis o Tesina

    Gradu-ondoko bestelako ikasketarik / Otros estudios de postgrado

    DATU PROFESIONALAK / DATOS PROFESIONALES

    Lan-zentroa

    Centro de trabajo Herria

    Localidad

    Zerbitzua

    Servicio

    Lanpostua

    Puesto de trabajo Tfno zbk.

    Tfno. N.º

    Lanpostu-mota

    Carácter del puesto n Finkoa

    Fijo/a n Bitartekoa

    Interino/a

    n Bestelakoa

    Otro

    Hasiera-eguna

    Fecha de ingreso ........................................... / .............................. / .............................

    Hileko ordainsari garbia

    Retribución neta mensual

    Eskatu al diozu inoiz diru-laguntzarik Eusko Jaurlaritzari?

    ¿Ha solicitado con anterioridad alguna ayuda económica del Gobierno Vasco? n Bai/Sí n Ez/No

    Erantzuna baiezkoa bada / En caso afirmativo

    Kontzeptua

    Concepto

    Urtea

    Año Eman zizuten?

    ¿Se le concedio? n Bai/Sí n Ez/No

    EGIN NAHI DUZUN PRESTAKUNTZA-JARDUERARI BURUZKO DATUAK

    DATOS DE LA ACTIVIDAD FORMATIVA QUE DESEA REALIZAR

    Jarduera mota (ikastaroa, egonaldia eta abar) eta izena

    Tipo de actividad (curso, estancia, etc.) y denominación

    Zentroa

    Centro

    Saila

    Departamento

    Helbidea

    Dirección

    Herria

    Localidad Probintzia

    Provincia

    Herrialdea

    País PK

    CP

    Tfno zbk.

  1. º teléfono Fax zbk.

  1. º Fax @

    Jarduera garaiko bizilekuaren helbidea

    Dirección de residencia durante la actividad

    Herria

    Localidad Herrialdea

    País PK

    CP

    Tfno zbk.

  1. º teléfono . Fax zbk.

  1. º teléfono @

    Hasiera-data

    Fecha de comienzo ...... / ....... / ...... Amaiera-data

    Fecha de finalización ..... / ..... / .....

    Ordu teorikoen kopurua

  1. º horas teóricas Ordu praktikoen kopurua

  1. º horas prácticas

    Tutorea (halakorik badago)

    Tutor/a (en su caso)

    JARDUERAREN AURREKONTUA / PRESUPUESTO DE LA ACTIVIDAD

    Matrikula

    Matricula

    Lekualdatzeak

    Traslados

    Ostatua

    Alojamiento

    Mantenua

    Manutención

    Familia-gastuak

    Gastos familiares

    Bestelako gastuak (zehaztu)

    Otros gastos (especificar)

    Eskatutako kopurua

    Cantidad solicitada

    BESTELAKO FINANTZAKETA-ITURRIRIK / OTRAS FUENTES DE FINANCIACIÓN

    Bestelako diru-iturririk baduzu?

    ¿Dispone de otras fuentes de financiación? n Bai/Sí n Ez/No

    Zeintzuk? / ¿Cuáles? Zenbatekoa / Importe

    1.

    2.

    Beste laguntzarik eskatu duzu?

    ¿Ha solicitado otras ayudas? n Bai/Sí n Ez/No

    Zein erakunderi eskatu diozu?

    ¿A qué organismos? Guztira

    Importe total Jaso duzu

    Concedida

    n Bai/Sí n Ez/No

    n Bai/Sí n Ez/No

    Aurkeztutako dokumentazioa: («x» batez markatu) / Documentación que se adjunta: (marcar con una «x»)

    n NAN edo nortasuna egiaztatzeko agiria / DNI o documento acreditativo de identidad

    n Curriculum Vitae

    n Prestakuntza plana / Plan de formación

    n Erroldatze ziurtagiria / Certificado de empadronamiento

    n Zinpeko aitorpena / Declaración Jurada

    n Zentroko zuzendariaren baimena / Autorización de la Dirección del Centro

    Sinatzaileak Adierazten Du ez duela diru-laguntzak edo laguntza publikoak lortzeko aukera galdu izanaren zigorrik jaso (ez zigor penalik ez administratiborik), ez eta horretarako ezgaitzen duen lege-debekurik ere, sexu-arrazoiagatiko diskriminazioagatik gerta zitezkeena barne. La persona firmante DECLARA que no se encuentra sancionada penal ni administrativamente con la pérdida de la posibilidad de obtener subvenciones o ayudas públicas, ni se halla incursa en prohibición legal alguna que la inhabilite para ello, con inclusión de las que se hayan producido por discriminación por razón de sexo.

    DPBLOko 5. artikuluaren klausula Cláusula del artículo 5 LOPD

    Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa betez, jakinarazten zaizu inprimaki honetan jarri dituzun datu pertsonalak «Ikerkuntza, ebaluazio eta garapen profesionala» izeneko fitxategian sartuko direla, Eusko Jaurlaritzako Osasun eta Kontsumo Sailaren Ezagutzaren Gestioko eta Ebaluazioko Zuzendaritzaren ardurapean dago fitxategi hori.

    Honakoa da fitxategiaren helburua: Osasun eta Kontsumo Sailak deituriko irakaskuntza, prestakuntza eta ikerkuntzarako laguntza-eskabideen eta segimenduaren gestioa, baita gizabanakoen ibilbide zientifikoaren eta entitateen prestakuntza-jardueren segimenduaren gestioa ere. Gainera, etengabeko prestakuntza kreditatzeko eta ikerkuntza-arlo eta -ildoak kudeatzeko ere erabiltzen da.

    Nahi izanez gero, datuetara iristeko, zuzentzeko, deuseztatzeko edo datuon aurka egiteko eskubidea erabil dezakezu. Horretarako, idatzi bat bidali beharko duzu Eusko Jaurlaritzako Osasun eta Kontsumo Saileko Ezagutzaren Gestioko eta Ebaluazioko Zuzendaritzara (Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz).

    Eskabidea egin ez duen pertsona fisikoren baten datuak jarri badituzu, lehenago aurreko paragrafoan adierazitakoaren berri eman beharko diozu.

    En cumplimiento de la Ley Orgánica 15/1999, de 13 de diciembre, de Protección de Datos de Carácter Personal, se le comunica que los datos personales que Vd. aporta en este impreso serán incluidos en el fichero «Investigación e innovación, evaluación sanitaria y desarrollo profesional», bajo la responsabilidad de la Dirección de Gestión del Conocimiento y Evaluación del Departamento de Sanidad y Consumo del Gobierno Vasco.

    Su finalidad es la gestión de las solicitudes y seguimiento de las ayudas para docencia, formación e investigación e innovación convocadas por el Departamento de Sanidad y Consumo, así como el seguimiento de la trayectoría científica de los individuos y de las actividades de formación de las entidades. Además, se utiliza para acreditar la formación continuada y gestionar áreas y líneas de investigación e innovación.

    Si lo desea, puede ejercitar los derechos de acceso, rectificación, cancelación y oposición dirigiendo un escrito a la Dirección de Gestión del Conocimiento y Evaluación del Departamento de Sanidad y Consumo del Gobierno Vasco, en c/ Donostia-San Sebastián, n.º 1. 01010 Vitoria-Gasteiz.

    En caso de que se incluyan datos de carácter personal referentes a personas físicas distintas de la que efectúa la solicitud, deberá, con carácter previo a su inclusión, informarles de lo contenido en los párrafos anteriores.

    Tokia eta data

    Lugar y fecha

    Eskatzailearen sinadura

    Firma del/la solicitante

    EZAGUTZAREN GESTIOKO ETA EBALUAZIOKO ZUZENDARIA

    DIRECTOR DE GESTIÓN DEL CONOCIMIENTO Y EVALUACIÓN

OSASUN-IKERKUNTZAN PRESTATZEKO BEKA ESKABIDEA (B Modalitatea)

SOLICITUD DE BECA PARA FORMACIÓN EN INVESTIGACIÓN E INNOVACIÓN SANITARIA (Modalidad B)

DATU PERTSONALAK / DATOS PERSONALES

Abizenak

Apellidos Izena

Nombre

Helbidea

Domicilio

Herria

Localidad Probintzia

Provincia PK

CP

Tfno. zbk.

  1. º Tlfno. E-mail

    Jaiotze-data

    Fecha de nacimiento / / NAN

    DNI

    Beste helbide bat

    Otra dirección para localizarle

    Herria

    Localidad Herrialdea

    País PK

    CP

  1. º Tlfno.

    DATU AKADEMIKOAK / DATOS ACADÉMICOS

    Titulua

    Título

    Unibertsitatea edo Zentroa

    Universidad o Centro

    Espezialitatea

    Especialidad

    Unibertsitatea edo Zentroa

    Universidad o Centro

    Ikasketak hasitako urtea

    Año inicio estudios Ikasketak amaitutako urtea

    Año fin estudios

    Lizentziatura urtea

    Licenciatura año Doktoretza urtea

    Doctorado año

    Tesiaren/Tesinaren izenburua / Título de la Tesis o Tesina

    Gradu-ondoko bestelako ikasketak / Otros estudios de postgrado

    DATU PROFESIONALAK / DATOS PROFESIONALES

    Lan-zentroa

    Centro de trabajo Herria

    Localidad

    Zerbitzua

    Servicio

    Lanpostua

    Puesto de trabajo Tfno. zbk.

  1. ºTeléfono

    Lanpostu-mota

    Carácter del puesto n Finkoa

    Fijo/a n Bitartekoa

    Interino/a

    n Bestelakoa

    Otro

    Hasiera-eguna

    Fecha de ingreso .. / .. / .. Hileko ordainsari garbia

    Retribución neta mensual

    Eskatu al diozu inoiz diru-laguntzarik Eusko Jaurlaritzari?

    ¿Ha solicitado con anterioridad alguna ayuda económica del Gobierno Vasco? n Bai/Sí n Ez/No

    Erantzuna baiezkoa bada / En caso afirmativo

    Kontzeptua

    Concepto

    Urtea

    Año Eman zizuten?

    ¿Se le concedio? n Bai/Sí n Ez/No

    Konzeptua

    Concepto

    Urtea

    Año Eman zizuten?

    ¿Se le concedio? n Bai/Sí n Ez/No

    Bestelako diru-iturririk baduzu?

    ¿Dispone de otras fuentes de financiación? n Bai/Sí n Ez/No

    Zeintzuk?/¿Cuáles? Zenbatekoa/Importe

    Beste laguntzarik eskatu duzu?

    ¿Ha solicitado otras ayudas? n Bai/Sí n Ez/No

    Zein erakunderi eskatu diozu?

    ¿A qué organismos? Guztira

    Importe total Jaso duzu

    Concedida

    n

    n Bai/Sí

    Ez/No

    n

    n Bai/Sí

    Ez/No

    Aurkeztutako dokumentazioa: («x» batez markatu) / Documentación que se adjunta: (marcar con una «x»)

    n NAN edo nortasuna egiaztatzeko agiria / DNI o documento acreditativo identidad

    n Curriculum Vitae

    n Prestakuntza plana / Plan de formación

    n Erroldatze ziurtagiria / Certificado de empadronamiento

    n Zinpeko aitorpena / Declaración Jurada

    n Zentroko zuzendariaren baimena / Autorización de la Dirección del Centro

    Sinatzaileak ADIERAZTEN DU ez duela diru-laguntzak edo laguntza publikoak lortzeko aukera galdu izanaren zigorrik jaso (ez zigor penalik ez administratiborik), ez eta horretarako ezgaitzen duen lege-debekurik ere, sexu-arrazoiagatiko diskriminazioagatik gerta zitezkeena barne. La persona firmante DECLARA que no se encuentra sancionada penal ni administrativamente con la pérdida de la posibilidad de obtener subvenciones o ayudas públicas, ni se halla incursa en prohibición legal alguna que la inhabilite para ello, con inclusión de las que se hayan producido por discriminación por razón de sexo.

    Eskatz

    DPBLOko 5. artikuluaren klausula

    Cláusula del artículo 5 LOPD

    Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa betez, jakinarazten zaizu inprimaki honetan jarri dituzun datu pertsonalak «Ikerkuntza, ebaluazio eta garapen profesionala» izeneko fitxategian sartuko direla, Eusko Jaurlaritzako Osasun eta Kontsumo Sailaren Ezagutzaren Gestioko eta Ebaluazioko Zuzendaritzaren ardurapean dago fitxategi hori.

    Honakoa da fitxategiaren helburua: Osasun eta Kontsumo Sailak deituriko irakaskuntza, prestakuntza eta ikerkuntzarako laguntza-eskabideen eta segimenduaren gestioa, baita gizabanakoen ibilbide zientifikoaren eta entitateen prestakuntza-jardueren segimenduaren gestioa ere. Gainera, etengabeko prestakuntza kreditatzeko eta ikerkuntza-arlo eta ildoak kudeatzeko ere erabiltzen da.

    Nahi izanez gero, datuetara iristeko, zuzentzeko, deuseztatzeko edo datuon aurka egiteko eskubidea erabil dezakezu. Horretarako, idatzi bat bidali beharko duzu Eusko Jaurlaritzako Osasun eta Kontsumo Saileko Ezagutzaren Gestioko eta Ebaluazioko Zuzendaritzara (Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz).

    Eskabidea egin ez duen pertsona fisikoren baten datuak jarri badituzu, lehenago aurreko paragrafoan adierazitakoaren berri eman beharko diozu.

    En cumplimiento de la Ley Orgánica 15/1999, de 13 de diciembre, de Protección de Datos de Carácter Personal, se le comunica que los datos personales que Vd. Aporta en este impreso serán incluidos en el fichero «Investigación e innovación, evaluación sanitaria y desarrollo profesional», bajo la responsabilidad de la Dirección de Gestión del Conocimiento y Evaluación del Departamento de Sanidad y Consumo del Gobierno Vasco.

    Su finalidad es la gestión de las solicitudes y seguimiento de las ayudas para docencia, formación e investigación e innovación convocadas por el Departamento de Sanidad y Consumo, así como el seguimiento de la trayectoría científica de los individuos y de las actividades de formación de las entidades. Además, se utiliza para acreditar la formación continuada y gestionar áreas y líneas de investigación e innovación.

    Si lo desea, puede ejercitar los derechos de acceso, rectificación, cancelación y oposición dirigiendo un escrito a la Dirección de Gestión del Conocimiento y Evaluación del Departamento de Sanidad y Consumo del Gobierno Vasco, en c/ Donostia-San Sebastián, n.º 1. 01010 Vitoria-Gasteiz.

    En caso de que se incluyan datos de carácter personal referentes a personas físicas distintas de la que efectúa la solicitud, deberá, con carácter previo a su inclusión, informarles de lo contenido en los párrafos anteriores.

    Tokia eta data

    Lugar y fecha

    ren sinadura / Firma del/la solicitante

    EZAGUTZAREN GESTIOKO ETA EBALUAZIOKO ZUZENDARITZA

    DIRECTOR DE GESTIÓN DEL CONOCIMIENTO Y EVALUACIÓN

    PRESTAKUNTZA PLANAREN DATUETARAKO INPRIMAKIA

    IMPRESO DE DATOS DEL PLAN DE FORMACIÓN

    Programa teorikoa: prestakuntza-planak ikerketa-metodologiaren gainean dituen prestakuntza-jarduera arautuak definitzea (ikastaroak, masterrak, eta abar), hain zuzen ere, alor hauetakoak: osasuna, informazioa jasotzeko iturriak eta bideak, informazioa lantzeko bideak, jasotako informazioaren azterketa, osasun-ikerketaren alde etikoak eta emaitzak jakinarazteko teknikak (Jarduera bakoitzeko, ale bat erabili) Programa teórico: definir las actividades formativas regladas (cursos, masteres, etc.) que, sobre metodología de la investigación e innovación en salud, fuentes y métodos de recogida de información, métodos de procesamiento y análisis de la información recogida, aspectos éticos de la investigación e innovación sanitaria y técnicas de comunicación de resultados, contenga el Plan de formación (Utilizar un impreso por cada actividad).

    Jardueraren izena

    Denominación de la actividad

    Zentroa

    Centro

    Saila

    Departamento

    Helbidea

    Dirección

    Herria

    Localidad Herrialdea

    País PK

    CP

    Tfno. zbk.

  1. º Tlfno. Fax zbk.

  1. º Fax E-mail

    Hasiera-data

    Fecha comienzo . / / Amaiera-data

    Fecha finalización . / /

    Ordu teorikoen kopurua

  1. º horas teóricas Ordu praktikoen kopurua

  1. º horas prácticas

    Tutorea (halakorik badago)

    Tutor(en su caso)

    Tutorearen kargua

    Cargo del Tutor/a

    BEKADUNAREN EGOITZA JARDUERAK DIRAUEN BITARTEAN

    RESIDENCIA DEL/DE LA BECARIO/A DURANTE LA ACTIVDAD

    Helbidea

    Dirección

    Herria

    Localidad Herrialdea

    País PK

    CP

    JARDUERAREN AURREKONTUA / PRESUPUESTO DE LA ACTIVIDAD

    Matrikula

    Matricula

    Lekualdatzeak

    Traslados

    Ostatua

    Alojamiento

    Mantenua

    Manutención

    Familia-gastuak

    Gastos familiares

    Bestelako gastuak (zehaztu)

    Otros gastos (especificar)

    Eskatutako kopurua

    Cantidad solicitada

    Eskatzailaren sinadura / Firma del/la solicitante

    PRESTAKUNTZA PLANAREN DATUETARAKO INPRIMAKIA

    IMPRESO DE DATOS PARA EL PLAN DE FORMACIÓN

    Programa praktikoa: prestakuntza-planak jaso eta trebakuntza teorikoaren osagarriak diren prestakuntza-jarduera arautu gabeak definitzea (egonaldiak, jardunaldiak, ikerketa-proiektuak, bilkurak) (Jarduerako ale bat erabili). Programa práctico: definir las actividades no regladas (estancias, jornadas, proyectos de investigación e innovación, sesiones) que, complementarias a la formación teórica, contemple el Plan de formación (Utilizar un impreso por cada actividad).

    Jardueraren izena

    Denominación de la actividad

    Zentroa

    Centro

    Saila

    Departamento

    Helbidea

    Dirección

    Herria

    Localidad Herrialdea

    País PK

    CP

  1. º Tlfno. N.º Fax E-mail

    Hasiera-data

    Fecha comienzo . / / Amaiera-data

    Fecha finalización . / /

    Ordu teorikoen kopurua

  1. º horas teóricas Ordu praktikoen kopurua

  1. º horas prácticas

    Tutorea (halakorik badago)

    Tutor(en su caso)

    Tutorearen kargua

    Cargo del Tutor/a

    BEKADUNAREN EGOITZA JARDUERAK DIRAUEN BITARTEAN

    RESIDENCIA DEL/DE LA BECARIO/A DURANTE LA ACTIVDAD

    Helbidea

    Dirección

    Herria

    Localidad Herrialdea

    País PK

    CP

    JARDUERAREN AURREKONTUA / PRESUPUESTO DE LA ACTIVIDAD

    Matrikula

    Matricula

    Lekualdatzeak

    Traslados

    Ostatua

    Alojamiento

    Mantenua

    Manutención

    Familia-gastuak

    Gastos familiares

    Bestelako gastuak (zehaztu)

    Otros gastos (especificar)

    Eskatutako kopurua

    Cantidad solicitada

    katzailaren sinadura / Firma del/la solicitante

    Eskatzai

    DPBLOko 5. artikuluaren klausula

    Cláusula del artículo 5 LOPD

    Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa betez, jakinarazten zaizu inprimaki honetan jarri dituzun datu pertsonalak «Ikerkuntza, ebaluazio eta garapen profesionala» izeneko fitxategian sartuko direla, Eusko Jaurlaritzako Osasun eta Kontsumo Sailaren Ezagutzaren Gestioko eta Ebaluazioko Zuzendaritzaren ardurapean dago fitxategi hori.

    Honakoa da fitxategiaren helburua: Osasun eta Kontsumo Sailak deituriko irakaskuntza, prestakuntza eta ikerkuntzarako laguntza-eskabideen eta segimenduaren gestioa, baita gizabanakoen ibilbide zientifikoaren eta entitateen prestakuntza-jardueren segimenduaren gestioa ere. Gainera, etengabeko prestakuntza kreditatzeko eta ikerkuntza-arlo eta -ildoak kudeatzeko ere erabiltzen da.

    Nahi izanez gero, datuetara iristeko, zuzentzeko, deuseztatzeko edo datuon aurka egiteko eskubidea erabil dezakezu. Horretarako, idatzi bat bidali beharko duzu Eusko Jaurlaritzako Osasun eta Kontsumo Saileko Ezagutzaren Gestioko eta Ebaluazioko Zuzendaritzara (Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz).

    Eskabidea egin ez duen pertsona fisikoren baten datuak jarri badituzu, lehenago aurreko paragrafoan adierazitakoaren berri eman beharko diozu.

    En cumplimiento de la Ley Orgánica 15/1999, de 13 de diciembre, de Protección de Datos de Carácter Personal, se le comunica que los datos personales que Vd. Aporta en este impreso serán incluidos en el fichero «Investigación e innovación, evaluación sanitaria y desarrollo profesional», bajo la responsabilidad de la Dirección de Gestión del Conocimiento y Evaluación del Departamento de Sanidad y Consumo del Gobierno Vasco.

    Su finalidad es la gestión de las solicitudes y seguimiento de las ayudas para docencia, formación e investigación e innovación convocadas por el Departamento de Sanidad y Consumo, así como el seguimiento de la trayectoría científica de los individuos y de las actividades de formación de las entidades. Además, se utiliza para acreditar la formación continuada y gestionar áreas y líneas de investigación e innovación.

    Si lo desea, puede ejercitar los derechos de acceso, rectificación, cancelación y oposición dirigiendo un escrito a la Dirección de Gestión del Conocimiento y Evaluación del Departamento de Sanidad y Consumo del Gobierno Vasco, en c/ Donostia-San Sebastián, n.º 1. 01010 Vitoria-Gasteiz.

    En caso de que se incluyan datos de carácter personal referentes a personas físicas distintas de la que efectúa la solicitud, deberá, con carácter previo a su inclusión, informarles de lo contenido en los párrafos anteriores.

    areTokia eta data

    Lugar y fecha

    sinadura Tutorearen sinadura

    Firma del/la solicitante Firma tutor/a

    EZAGUTZAREN GESTIOKO ETA EBALUAZIOKO ZUZENDARIA

    DIRECTOR DE GESTIÓN DEL CONOCIMIENTO Y EVALUACIÓN

HELBIDERATZE-DATIFZ edo NAN / NIF o DNI (1)

Entitatearen izendapena edo izen-deiturak / Denominación de la entidad o nombre y apellidos:

AK/DATOS DE DOMICILIACIÓN

BANKUAREN DATUAKHelbidea

Domicilio

Posta-Kodea Udala

Código postal: Localidad:

Lurraldea

Provincia

DATOS BANCARIOS (3)

(*) EuskoBanketxea edo Aurrezki Entitatea

Banco o Entidad Bancaria n n n n

Agentzia

Agencia n n n n

K.D.

D.C. n n

Kontu zk.

  1. º cuenta n n n n n n n n n n n

    Jabea

    Titular

    laBankuaren adostasuna

    Conforme banco

    Sinadura eta Zigilua

    Sello y firma Hirugarrenaren adostasuna

    Conforme tercero

    Sinadura eta Zigilua

    Sello y firma Sailaren onespena

    1. º B.º Departamento (2)

      Baimenduriko sinadura

      Firma autorizada Kontabilitatearen onespena (2)

    1. º B.º Contabilidad

      Baimenduriko sinadura

      Firma autorizada

      itzatik diru-laguntzarik inoiz jaso ez dutenek bete beharreko inprimakia / Impreso a rellenar por aquellos peticionarios que no hayan recibido nunca subvención alguna del Gobierno Vasco.

      Argibideak/Observaciones:

      (1) Erantsi fitxa honi Identifikazio Fiskalerako Txartelaren fotokopia edo Nortasun Agiri Nazionalarena./Debe adjuntarse fotocopia de la Tarjeta de Identificación Fiscal o, en su caso, del Documento Nacional de Identidad.

      (2) Administrazioak bete beharrekoa/A rellenar por la Administración.

      (3) Bankuak edo Aurrezki Entitateak bete beharrekoa/A cumplimentar por el Banco o Entidad de Ahorro.

      a/A cumplimentar po

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik