- EBAZPENA, 2010eko uztailaren 13koa, Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearena, ikerketa-egintza berezietarako laguntzetarako deialdian erabiltzeko zenbateko osoa aldatzekoa. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2010eko uztailaren 13koa, Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearena, ikerketa-egintza berezietarako laguntzetarako deialdian erabiltzeko zenbateko osoa aldatzekoa.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 156
- Hurrenkera-zk.: 3814
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2010/07/13
- Argitaratze-data: 2010/08/16
Gaikako eremua
- Gaia: Ekonomi Jarduerak; Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
- Azpigaia: Industria; Gobernua eta herri administrazioa
Testu legala
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren 2010eko apirilaren 13ko Aginduaren (maiatzaren 7ko 84. zenbakiko. EHAA) 2. artikuluari jarraituz, araututako laguntzak finantzatzeko 120.000 euro erabiliko dira.
Eskatutako laguntzen zenbateko osoa kontuan hartuta, adierazitako kopurua aldatu ahal izango da, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren beste laguntza-programa batzuk bete ondoren agortu gabe geratu diren baliabide ekonomikoen arabera. Deialdia ebatzi aurretik egin beharko da. Horrela gertatuko balitz, Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearen ebazpen baten bidez emango litzateke horren berri.
Diru-laguntzetarako deialdiaren ebazpenak berekin dakartzan behar ekonomikoak ikusita, eta 2010eko apirilaren 13ko Aginduko 2. artikulua bete dadin, hauxe.
Vitoria-Gasteiz, 2010eko uztailaren 13a.
Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordea,
MARÍA SOLEDAD ESTEBAN GALARZA.


