Euskadi.eus
  • AGINDUA, 2010eko uztailaren 19koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena, zeinen bidez baimentzen baita Barakaldon (Bizkaia) haur-eskola pribatu bat irekitzea eta jardunean jartzea. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2010eko uztailaren 19koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena, zeinen bidez baimentzen baita Barakaldon (Bizkaia) haur-eskola pribatu bat irekitzea eta jardunean jartzea.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 185
  • Hurrenkera-zk.: 4428
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2010/07/19
  • Argitaratze-data: 2010/09/24

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Hezkuntza
  • Azpigaia: Gizarte Gaiak

Testu legala

«Galtzagorri 2009 SL» entitatearen ordezkariak hasarazitako espedientea aztertu da; Barakaldon (Bizkaia) haur-eskola pribatu bat irekitzeko eta jardunean jartzeko baimena eskatzen da espedientean.

Espedientea Bizkaiko Hezkuntza Ordezkaritzak izapidetu du, indarrean dagoen araudiak eskatutako agiriak erantsi zaizkio eta gai horretan eskumena duten erakundeek beren txostena egin diote.

Arau hauek ikusi ditugu: apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua (9ko BOE), araubide orokorreko unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzak eskaintzeko baimenak ikastetxe pribatuei emateari buruzkoa; azaroaren 16ko 215/2004 Dekretua (19ko EHAA), 0 eta 3 urte bitarteko umeentzako haur-eskolek bete beharreko gutxieneko baldintzak ezarri zituena dekretu horrek, halaber, 2002-2003 eta 2003-2004 ikasturteetan Euskal Autonomia Erkidegoko zero urtetik hiru urtera bitarteko umeen haur-eskolak arautu zituen dekretuaren artikulu batzuen indarraldiari eutsi zion; eta gai horretan aplikagarri diren indarreko gainerako xedapenak. Horiek horrela, hau

Kodea: 48017484.

Izen generikoa: haur-eskola pribatua.

Izen espezifikoa: «Galtzagorri».

Titularra: Galtzagorri 2009 SL.

Helbidea: Euskadi etorbidea 50, behea.

Udalerria: Barakaldo.

Lurralde Historikoa: Bizkaia.

Baimentzen diren irakaskuntzak: Haur Hezkuntzako 1. zikloa.

Ikastetxearen edukiera: 4 unitate, 8, 13 edo 15 ikaspostutarako edukiera izango dutenak, ikasleak, hurrenez hurren, urtebetez beherakoak, urtebetetik bi urtera bitartekoak, edo bi urtetik hiru urtera bitartekoak izatearen arabera. Aurkeztu den irakasle-kopurua kontuan harturik, hasieran unitate bakar bat jarriko da jardunean. Beste hiru unitateak jardunean jartzeko, eskolako langile kualifikatuei dagokienez indarrean dagoen legeriak agintzen duena bete beharko du eskolak.

Lehenengoa. Agindu honetan dagoen baimen-emate honek ez du esan nahi hezkuntza-itunen araubidearen edo diru-laguntzen deialdien bitartez laguntzak lortuko direnik.

Bigarrena. Agindu honen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuari, hilabeteko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik zenbatzen hasita, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahal izango da Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik zenbatzen hasita.

Vitoria-Gasteiz, 20010eko uztailaren 19a.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburua,

MARÍA ISABEL CELAÁ DIÉGUEZ.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik