Euskadi.eus
  • AGINDUA, 2010eko uztailaren 20koa, Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuarena, urriaren 7ko 172/2008 Dekretuaren babesean, nekazaritzako eta elikagaigintzako produktuen merkaturatzea, eraldaketa eta sustapenerako laguntzen deialdia egiten duena 2010eko ekitaldirako (Lehiatu programa). - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2010eko uztailaren 20koa, Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuarena, urriaren 7ko 172/2008 Dekretuaren babesean, nekazaritzako eta elikagaigintzako produktuen merkaturatzea, eraldaketa eta sustapenerako laguntzen deialdia egiten duena 2010eko ekitaldirako (Lehiatu programa).

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 165
  • Hurrenkera-zk.: 3964
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2010/07/20
  • Argitaratze-data: 2010/08/27

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ingurune naturala eta etxebizitza; Ekonomi Jarduerak; Osasun eta kontsumoa
  • Azpigaia: Herri Administrazioa; Nekazaritza eta arrantza; Merkataritza eta turismoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Nekazaritzako eta elikagaigintzako produktuen merkaturatzea, eraldaketa eta sustapena laguntzeko urriaren 7ko 172/2008 Dekretuak (Lehiatu programa), nekazaritzako eta elikagaigintzako produktuak eraldatu, merkaturatu eta sustatzeko laguntzak ezartzen eta arautzen ditu.

Aipaturiko araubideak diru-laguntzen kontzesioa baimentzen du, bai zuzeneko laguntzen bidez, bai enpresa txiki eta ertainei finantza-kostua gutxitzeko laguntzen bitartez.

Dekretu horren 9. artikuluan ezarritakoaren arabera, bertan araututako laguntzen urteroko deialdia egingo da eta aipaturiko artikuluan jasotako zenbait gai zehaztuko dira.

Azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuko 49.5 artikuluak ezartzen duenez (Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onartu zen dekretu horren bidez), Euskal Autonomia Erkidegoaren ekonomia-ekitaldi bakoitzeko aurrekontu orokorrak indarrean jartzen direnean programen diru-laguntzak emateko arauak gaurkotu, berrikusi edo, behar izanez gero, ezarri egin beharko dira, eta, orobat, zehaztu gabeko indarraldia eman zitzaien diru-laguntzetarako deia egin beharko da. Euskal Autonomia Erkidegoko 2010. urteko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen abenduaren 23ko 2/2009 Legea onartuta dagoenez, deialdi hori egin beharra dago.

Horren indarrez, honako hau

Lehenengoa. Xedea.

Agindu honen helburua da urriaren 7ko 172/2008ko Dekretuan aurreikusitako ekintzetarako 2010eko ekitaldirako laguntzen deialdia egitea. Izan ere, laguntza horiek nekazaritzako eta elikagaigintzako produktuen merkaturatzeko, eraldatzeko eta sustatzekoak dira.

Bigarrena. Eskabideak aurkezteko epea eta eskabide-eredua.

  1. Urriaren 7ko 172/2008ko Dekretuaren babesean emandako laguntzak eskatzeko epea hilabete batekoa izango da agindu honek indarrean jarri ostetik.

  2. Nolanahi ere, 2010eko urtarrilaren 1etik aurrera aurkeztutako proiektuak epe barruan aurkeztu direla ulertuko da.

  3. Eskabide-eredua Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren bulegoetan egongo da eskuragarri (Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz) eta honako web-orri honetan: www.nasdap.ejgv.euskadi.net.

    Hirugarrena. Aurrekontu-kreditua.

  1. Aipatutako urriaren 7ko 172/2008ko helburua bete dadin Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorretatik jarri diren aurrekontu-kredituek 9.100.000 euro jotzen dute. Horietatik 5.300.000 euro II. kapituluari dagozkio, 3.000.000 euro 2010eko ordainketa-kredituetarako eta 1.600.000 euro 2011ko konpromiso-kredituetarako eta 700.000 euro 2012ko konpromiso-kredituetarako; 3.200.000 euro III. kapituluari dagozkio, azken hauetako 1.000.000 euro 2010eko ordainketa-kredituetarako, 1.200.000 euro 2011ko konpromiso-kredituetarako, eta 1.000.000 euro 2012ko konpromiso-kredituetarako; eta 600.000 euro IV. lerroari dagozkio, 2010eko ordainketa-kredituetarako zuzenduta.

  2. Eskatutako laguntzen zenbateko osoa kontuan harturik, zenbateko hori aldatu ahal izango da, Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren beste laguntza-egitarau batzuk gauzatzean agortu ez den aurrekonturik izanez gero, eta laguntzei buruzko ebazpena eman baino lehen. Arrantza eta Elikagaien Industriako sailburuordearen ebazpen batek emango du horren berri.

  3. LGENF funts komunitarioari dagokionez, 2007-2013 Euskal Autonomia Erkidegoko Landa Garapen Jasangarriko Planaren babesean, urriaren 7ko 172/2008 Dekretuaren xedea betetzeko kredituen zenbateko zehatza, II. kapituluan jasotako laguntzalerroari dagokienez, 2.981.250 eurokoa izango da, Euskal Autonomi Erkidegoko erakunde ordaintzaileak buruturiko ordainketa zehatzen bidez aplikatuko direnak.

    Laugarrena. Inbertsioen iraupena.

  1. Urriaren 7ko 172/2008 Dekretuaren II. eta III. kapituluko inbertsioak urtebetean edo hainbat urtetan egin ahal izango dira eta 2010, 2011 eta 2012ko ekitaldietarako izango dira.

  2. Urriaren 7ko 172/2008 Dekretuaren IV. kapituluari dagozkion gastuak urtekoak eta 2010.eko urterako izango dira.

    Bosgarrena. Proiektu-motak.

    II. kapituluaren barruan urriaren 7ko 172/2008 Dekretuaren 23. artikuluan aurreikusitako proiektu guztiak izango dira diruz lagungarriak.

    III. kapituluaren barruan urriaren 7ko 172/2008 Dekretuaren 31. artikuluan aurreikusitako proiektu guztiak izango dira diruz lagungarriak.

    IV. kapituluaren barruan urriaren 7ko 172/2008 Dekretuaren 39. artikuluan aurreikusitako ekintza guztiak izango dira diruz lagungarriak.

    Seigarrena. Laguntzak zenbatzeko eta proiektuak baloratzeko irizpide objektiboak.

  1. Urriaren 7ko 172/2008 Dekretuaren II. kapituluan aurreikusitako proiektuei dagokienez dirulaguntzen zenbatekoa zehazteko irizpide objektiboak honako hauek dira:

    1. Orokorrean, proiektu guztien kasuan:

      1. Plan estrategikoen arabera sektore edo azpisektore bati dagozkion proiektuak: gehienez 20 puntu.

      2. Bertako lehengaia gehiago erabiltzea eta gehiago baloratzea ekarriko duten proiektuak: gehienez 10 puntu.

      3. Proiektuaren ondorio ekonomiko nahiz sozialak direla-eta, Lurralde Historiko bati baino gehiagori eragingo dioten proiektuak: gehienez 15 puntu.

      4. Gazte ekintzaileek (40 urtetik beherakoek) egindako proiektuak, bai nekazaritzako elikagaien enpresa berria sortzeko, bai aurretik ere baziren proiektuetan belaunaldi aldaketa egiteko: gehienez 10 puntu.

      5. Elkarlanean ari diren bi enpresak edo gehiagok elkarrekin egitekoak diren inbertsio-proiektuak. Kasu horretan, enpresek ez dute beren izaera juridikoa galdu behar, eta bakoitzak laguntza-eskatzaile eta jasotzaile izan behar du. Hala bada: gehienez 10 puntu.

      6. Laguntzaren xedea den jardunean enplegaturiko pertsonentzako prestakuntza-planak dituzten proiektuak: gehienez 10 puntu.

      7. Landa Garapen Iraunkorraren Planean landa-herritzat katalogatuta dauden herrietan garatzekoa den proiektua: gehienez 5 puntu.

      8. Oinarriko ekoizleak enpresa kooperatiboetan eta elkarte-enpresetan biltzeko eta integratzeko erraztasuna emango duten proiektuak, bazkide kopurua ugaritzeko, bertako ekoizpena handitzeko eta antolaketa eraginkorrena lortzeko helburuz: gehienez 10 puntu.

      9. Enpresa nazioartean hedatzeko helburua daukaten proiektuak, edo Autonomia Erkidegotik kanpoko salmentak handitzeko helburua daukatenak: gehienez 10 puntu.

      10. Kudeaketa eta ingurumena hobetzea eta klima-aldaketari aurre egiten laguntzea helburua duten proiektuak: gehienez 10 puntu.

      11. 32 urtetik beherako gazteen kontratazioa sustatzen duten proiektuak: gehienez 10 puntu.

      12. Enplegua garbia sortzeko bide ematen duten proiektuak, bereziki emakumezkoentzako lanpostuak badira, beste baten kontura eta jardunaldi osorako: gehienez 10 puntu.

      13. Eraldaketan eta merkaturatzean integrazio bertikal handia duten proiektuak, erabilitako lehengaitik azken produkturaino, EAEko ekoizleengan jasanarazitako balio erantsia gehienezkoa izan dadila ahalbidetuz: gehienez 10 puntu.

    2. Bereziki, nekazaritzako elikagaien enpresa bihurtzeko proiektuen kasuan:

      1. Partehartzaile gehienak ekoizleak berak diren proiektuak: 10 puntu.

      2. Ekoizpena eta merkaturatzea zabaltzeko helburua daukaten proiektuak: gehienez 10 puntu.

      3. Bereizketa-maila eta azken balio erantsia handitzeko proiektuak: gehienez 10 puntu.

      4. Teknologia eta prozesu zein produktuen garapena tarteko duten proiektuak: gehienez 10 puntu.

      5. Guztizko ekoizpenaren % 60 tik gora EAEko kalitate-bereizgarrien babespeko produktuak ekoizten dituzten proiektuak: gehienez 10 puntu.

    3. Bereziki, merkaturatzeko proiektuen kasuan:

      1. Nagusiki eta zuzenean kideen ekoizpenak merkaturatzen dituzten kooperatiba-proiektuak: 15 puntu.

      2. Erakunde juridiko komunen bidez elkarrekin egindako ekintzen ondorioz, bi enpresek edo gehiagok hasitako proiektua: gehienez 10 puntu.

      3. Merkaturatzea, bereziki esportazio-merkatuan, areagotzeko bide ematen duten informazio eta komunikazio teknologiak ezartzeko proiektuak: gehienez 15 puntu.

      4. Atzerriko merkatuetan balio erantsiko produktuak egokitzeko eta sartzeko proiektuak: gehienez 10 puntu.

      5. Ekoizleengandik azken kontsumitzaileenganaino merkaturatze-bideak errazten dituzten proiektuak: gehienez 10 puntu.

    4. Bereziki, proiektu aurrera eragileen eta estrategikoen kasuan:

      1. Beren bereizgarriak direla-eta, aurrera eragile eta estrategiko jotzen diren proiektuak: gehienez 40 puntu.

    5. Bereziki, nekazaritzako ustiategietan nekazaritzako elikagaiak eraldatu eta merkaturatzeko helburua daukaten proiektuen kasuan:

      1. Nekazaritza-ustiategietako titular diren emakume edo gazteek gauzatutako proiektuak: gehienez 10 puntu.

      2. Zenbait ustiategik elkarrekin landutako eraldatze- eta merkaturatze-proiektuak: gehienez 15 puntu.

      3. Ustiapeneko Ingurumen Kontratua sinatuta daukaten nekazaritza-ustiategiak biltzen dituzten proiektuak: gehienez 10 puntu.

  2. Urriaren 7ko 172/2008 Dekretuaren III. kapituluan aurreikusitako proiektuei dagokienez dirulaguntzen zenbatekoa zehazteko irizpide objektiboak honako hauek dira:

    1. Orokorrean, proiektu guztien kasuan:

      1. Plan estrategikoen arabera sektore edo azpisektore bati dagozkion proiektuak: gehienez 20 puntu.

      2. Bertako lehengaia gehiago erabiltzea eta gehiago baloratzea ekarriko duten proiektuak: gehienez 10 puntu.

      3. Proiektuaren ondorio ekonomiko nahiz sozialak direla-eta, Lurralde Historiko bati baino gehiagori eragingo dioten proiektuak: gehienez 15 puntu.

      4. Gazte ekintzaileek (40 urtetik beherakoek) egindako proiektuak, bai nekazaritzako elikagaien enpresa berria sortzeko, bai aurretik ere baziren proiektuetan belaunaldi aldaketa egiteko: gehienez 10 puntu.

      5. Elkarlanean ari diren bi enpresak edo gehiagok elkarrekin egitekoak diren inbertsio-proiektuak. Kasu horretan, enpresek ez dute beren izaera juridikoa galdu behar, eta bakoitzak laguntza-eskatzaile eta jasotzaile izan behar du. Hala bada: gehienez 10 puntu.

      6. Laguntzaren xedea den jardunean enplegaturiko pertsonentzako prestakuntza-planak dituzten proiektuak: gehienez 10 puntu.

      7. Euskal Autonomia Erkidegoko Landa Garapen Iraunkorraren Planean (2008-2013) landa-herritzat katalogatuta dauden herrietan garatzekoak diren proiektuak: gehienez 5 puntu.

      8. Oinarriko ekoizleak enpresa kooperatiboetan eta elkarte-enpresetan biltzeko eta integratzeko erraztasuna emango duten proiektuak, bazkide kopurua ugaritzeko, bertako ekoizpena handitzeko eta antolaketa eraginkorrena lortzeko helburuz: gehienez 10 puntu.

      9. Enpresa nazioartean hedatzeko helburua daukaten proiektuak, edo Autonomia Erkidegotik kanpoko salmentak handitzeko helburua daukatenak: gehienez 10 puntu.

      10. Ingurumenaren kudeaketa hobetzea eta aldaketa klimatikoari aurre egiten laguntzeko helburua duten proiektuak: gehienez 10 puntu.

      11. 32 urtetik beherako gazteen kontratazioa sustatzen duten proiektuak: gehienez 10 puntu.

      12. Enplegua garbia sortzeko bide ematen duten proiektuak, bereziki emakumezkoentzako lanpostuak badira, beste baten kontura eta jardunaldi osorako: gehienez 10 puntu.

      13. Eraldaketan eta merkaturatzean integrazio bertikal handia duten proiektuak, erabilitako lehengaitik azken produkturaino, EAEko ekoizleengan jasanarazitako balio erantsia gehienezkoa izan dadila ahalbidetuz: gehienez 10 puntu.

    2. Bereziki, nekazaritzako elikagaien enpresa bihurtzeko proiektuen kasuan:

      1. Partehartzaile gehienak ekoizleak berak diren proiektuak: gehienez 10 puntu.

      2. Ekoizpena eta merkaturatzea zabaltzeko helburua daukaten proiektuak: gehienez 10 puntu.

      3. Bereizketa-maila eta azken balio erantsia handitzeko proiektuak: gehienez 10 puntu.

      4. Teknologia eta prozesu zein produktuen garapena tarteko duten proiektuak: gehienez 10 puntu.

      5. Guztizko ekoizpenaren % 60 tik gora EAEko kalitate-bereizgarrien babespeko produktuak ekoizten dituzten proiektuak: gehienez 10 puntu.

    3. Bereziki, merkaturatzeko proiektuen kasuan:

      1. Nagusiki eta zuzenean kideen ekoizpenak merkaturatzen dituzten kooperatiba-proiektuak: 15 puntu.

      2. Erakunde juridiko komunen bidez elkarrekin egindako ekintzen ondorioz, bi enpresek edo gehiagok hasitako proiektua: gehienez 10 puntu.

      3. Merkaturatzea, bereziki esportazio-merkatuan, areagotzeko bide ematen duten informazio eta komunikazio teknologiak ezartzeko proiektuak: gehienez 15 puntu.

      4. Atzerriko merkatuetan balio erantsiko produktuak egokitzeko eta sartzeko proiektuak: gehienez 10 puntu.

      5. Ekoizleengandik azken kontsumitzaileenganaino merkaturatze-bideak errazten dituzten proiektuak: gehienez 10 puntu.

    4. Bereziki, proiektu aurrera eragileen eta estrategikoen kasuan:

      1. Beren bereizgarriak direla-eta, aurrera eragile eta estrategiko jotzen diren proiektuak: gehienez 40 puntu.

  3. Urriaren 7ko 172/2008 Dekretuaren IV. kapituluan aurreikusitako ekintzei dagokienez dirulaguntzen zenbatekoa zehazteko irizpide objektiboak 45. artikuluan jasota daude.

    Zazpigarrena. Aurkeztu beharreko agiriak:

    Dirulaguntzen eskatzaileek honako agiriok aurkeztu beharko dituzte eskabidearekin batera:

  1. Beti ere, urriaren 7ko 172/2008 Dekretuaren 8.2 artikuluan zehaztutako agiriak.

  2. Aurreko atalean zehaztutakoaz gain, urriaren 7ko 172/2008 Dekretuaren II. kapituluan sartzen diren proiektuek dekretu horren 27. artikuluan zehaztutako dokumentazioa aurkeztu beharko dute.

    1. atalean zehaztutakoaz gain, urriaren 7ko 172/2008 Dekretuaren III. kapituluan sartzen diren proiektuek dekretu horren 35. artikuluan zehaztutako dokumentazioa aurkeztu beharko dute.

    1. atalean zehaztutakoaz gain, urriaren 7ko 172/2008 Dekretuaren IV. kapituluan sartzen diren proiektuek dekretu horren 44. artikuluan zehaztutako dokumentazioa aurkeztu beharko dute.

    Zortzigarrena. Zehazteko irizpideak.

    Urriaren 7ko 172/2008 Dekretuaren 9. artikuluko II. paragrafoko g) apartatuak xedatutakoa aplikatuko da: ardoa, haragia, barazki eta fruituak, zerealak, patatak, sagardoa, esnekiak, gazta, eztia, errotatik ateratako produktuak eta kalitatezko bereizgarria duten produktuak (ekologikoak barne) ekoizten dituzten azpisektoreetako industrien proiektuak arautuko ditu.

    Gainontzekoak III. kapituluan zehaztuko dira.

    Bederatzigarrena. Finantza-kostua murrizteko laguntzak.

    Finantza-kostua murrizteko laguntzei dagokienez, onartutako eragiketa finantzarioei ezartzekoa den tasa 4 korritu-punturen baliokidea izango da gehienez ere.

    Hamargarrena. Moduluaren zenbatekoa.

    Urriaren 7ko 172/2008 Dekretuaren 24.2 artikuluan eta 32. artikuluan aurreikusitako obra zibilari dagokion proiektuaren zatiaren inbertsio lagungarria kalkulatzeko beharrezkoa den moduluaren zenbatekoa 620 euro/m2 koa izango da.

    Hamaikagarrena. Merkaturatze-ekintzen gehienezko muga.

    B.b) eta 32.1.B.b) artikuluetan aurreikusitako merkaturatze-ekintzetarako gehienezko muga 40.000 eurokoa da.

    Hamabigarrena. Errekurtsoak.

    Agindu honen aurka, interesatuek aukerako berraztertzeko errekurtsoa jarri ahal izango diote Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuari hilabeteko epearen barruan. Bestela, Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahal izango dute Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko administrazioekiko auzien salan, bi hilabeteko epearen barruan. Kasu bietan, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasiko da kontatzen epea.

    Hamahirugarrena. Ondorioak.

    Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak.

    Vitoria-Gasteiz, 2010eko uztailaren 20a.

    Ingurumen, Lurralde Plangintza,

    Nekazaritza eta Arrantzako sailburua,

    MARÍA DEL PILAR UNZALU PÉREZ DE EULATE.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik