Euskadi.eus
  • AGINDUA, 2010eko uztailaren 21ekoa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena, unibertsitate-mailakoak ez diren ikastetxeak jabetzan dituzten Irakaskuntza Kooperatibentzako laguntzen deia egiten duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2010eko uztailaren 21ekoa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena, unibertsitate-mailakoak ez diren ikastetxeak jabetzan dituzten Irakaskuntza Kooperatibentzako laguntzen deia egiten duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 173
  • Hurrenkera-zk.: 4121
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2010/07/21
  • Argitaratze-data: 2010/09/08

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
  • Azpigaia: Herri Administrazioa

Testu legala

Kooperatiba moduan eratutako ikastetxeek gizartean betetzen duten zereginagatik arreta berezia jasotzen dute indarrean dagoen legeriaren esparruan; hala ikusten da Hezkuntzarako Eskubidea arautzen duen uztailaren 3ko 8/1985 Lege Organikoan eta Hezkuntza Itunen Araubidea onartzen duen irailaren 8ko 293/1987 Dekretuan.

Hori guztia dela eta, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak bidezkotzat jo du laguntza ematea, aurrekontuek uzten duten heinean betiere, legearen arabera (dagokien erregistroan izena hala emana) eratutako irakaskuntzako kooperatibetako gurasoek unibertsitate-mailakoak ez diren Euskal Autonomia Erkidegoko ikasleentzat antolatutako hezkuntza-jarduera osagarriak eta eskolaz kanpoko jarduerak abian jartzeko.

Aipatutako guztiaren arabera, laguntzak emateko deialdia ireki behar da horretarako propio izendatutako aurrekontuaren kontura.

Horregatik, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onartu zuen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuak bere VI. tituluan xedatukoaren arabera, hain zuzen, Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioaren eremuko diru-laguntzak arautzeari buruzkoan, eta, halaber, abenduaren 23ko 2/2009 Legeak, 2010eko ekitaldirako Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituenak, eta aplikatu beharreko gainerako xedapenek ezarritakoaren arabera,

Agindu honen xedea irakaskuntzako kooperatibei laguntzak emateko deialdia egitea da; diru-laguntza horien bidez, 2010eko uztailaren 1a eta abenduaren 31 bitartean irakaskuntzako kooperatibek gurasoentzat eta ikasleentzat antolatzen dituzten jarduerek eragiten dituzten gastuetan lagundu nahi da. Jarduera hauek 4. artikuluan aipatutakoari jarraitu behar diote.

Agindu honen xedetarako, Euskal Autonomia Erkidegoko 2010eko aurrenkontu orokorretan, berrogeita hamahiru mila (53.000) euroko kreditua erabaki da.

  1. Honako hauek eskatu ahal izango dituzte aurreko artikuluan adierazitako laguntzak: unibertsitatekoak ez diren mailetan Haur Hezkuntzako bigarren zikloa, Lehen Hezkuntza, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza, Lanbide Heziketako heziketa-zikloak eta Batxilergoa irakasten dituzten Euskal Autonomia Erkidegoko irakaskuntzako kooperatibek, zuzenbidearen arabera eratuta daudenean eta indarrean dagoen arautegian xedatutakoarekin bat datozen helburuak dituztenean, baldin eta Euskadiko Kooperatiben erroldan izena emanda badaude eta irakaskuntza izaera badute.

    Eskaerak aurkezteko epea amaitu baino lehen egon beharko dute izena emanda dagokien erroldan, eta ofizioz egiaztatuko da hori hala dela.

  2. Agindu honen bidez araututako diru-laguntzen edo laguntzen deialdi honetan ezingo dute parte hartu, kasuan kasuko zigorrak ezarritako epean, zigor-arloko zehapena edo administrazio-zigorra dela-eta diru-laguntzak edo laguntza publikoak jasotzeko aukera galdu duten erakundeek, ezta horretarako ezgaitzen duten legezko debekuen eraginpean daudenek ere, sexu-diskriminazioagatik zigortutakoak barne, otsailaren 18ko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunaren 4/2005 Legearen arabera.

Agindu honetan adierazten diren laguntzak gastu hauetarako emango dira:

  1. ikasleen gurasoentzako prestakuntzak eragindako gastuetarako.

  2. beste ikastetxe batzuetako ikasleentzat bideratutako jarduerek eragindako gastuetarako.

  1. Eskaera behar bezala bete ondoren, I. eranskinean jasotako ereduari jarraiki, dokumentazio honekin batera aurkeztu behar da:

    1. Diruz lagundu daitekeen epean kooperatibak gauzatuko dituen aktibitateen egitasmoa. Baliozkoa izateko, Eskola Kontseiluko idazkariaren egiaztagiria ere aurkeztu behar da, jarduerak gauzatu direla egiaztatuko duena (II. eranskina).

    2. Eskaera egiten duen kooperatibaren Identifikazio Fiskaleko Zenbakian (IFZ) edo bankuko datuetan aldaketarik eginez gero, eta, halaber, Eusko Jaurlaritzari laguntza eskatzen zaion lehen aldia bada, hirugarrenen jatorrizko alta-orria eta indarrean dagoen IFZko txartelaren kopia erantsi behar da.

  2. Eskaerak hilabeteko epean aurkeztu behar dira, Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita, bakoitzari dagokion hezkuntza-ordezkaritzan. Eskaerak aurkezteko, halaber, beste bulego batzuk ere erabil daitezke; hain zuzen ere, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan jasotzen direnak. Eskatzaileek posta-bulegoan aurkeztea erabakitzen badute, gutun-azal irekian egingo dute, eta horrela, posta-funtzionarioak, gutuna zertifikatu aurretik, zigilua bota ahal izango du eskaera-orrian.

  3. Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan eta Datu Pertsonalen Fitxategi Publikoei eta Datuak Babesteko Euskal Agentzia sortzeari buruzko otsailaren 25eko 2/2004 Legean ezarritakoarekin bat etorriz, deialdiko parte-hartzaileek baimena ematen dute deialdi hau izapidetzean jasotako datu pertsonalak tratatu eta argitaratzeko. Datuok, bestalde, fitxategi batean sartuko dira, diru-laguntzen deialdi hau eta beronekin zerikusirik duen beste edozein prozedura edo administrazio-espediente kudeatzeko, bai eta deialdira biltzen direnei deialdiaren garapenaren berri emateko ere. Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritza izango da fitxategiaren arduradun. Datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko, ezerezteko eta horien aurka egiteko eskubideak betetzeko, Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritzara jo beharko da, honako helbide honetara, hain zuzen ere: Donostia kalea, 1 - 01010 Vitoria-Gasteiz.

    Era berean, deialdi honetan parte hartzen duten lagunek baimena ematen dute fitxategian jasotako datu pertsonalak Euskal Autonomia Erkidegoko beste herri-administrazio batzuei emateko, deialdiaren xedearekin bat datozen helburuetarako. Halaber, baimena ematen diote Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritzari, beste erakunde publiko batzuetan egiaztatu dezan aurkeztutako dokumentuek diotena.

Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritzari dagokio deialdi honetan aurreikusten diren laguntzak kudeatzeko lanak egitea.

Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritzak eskaeran hutsik edo okerreko daturik antzematen badu, eskatzaileari jakinaraziko dio, eta hamar eguneko epea emango dio hutsok zuzentzeko. Hamar egunen buruan zuzendu ezean, espedientean jasotako datuen arabera emango da ebazpena, edo eskatzaileak eskaerari uko egin diola ulertuko da, ebazpena eman ondoren Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legean aurreikusitako moduan idatzi beharrekoa, baldin eta ezin izan bazaio espedienteari aurre egin, datuak falta zirelako edo egindako hutsak larriak zirelako.

  1. Laguntzen banakako zenbatekoa zehazteko artikulu honetan ezarritako banaketa-sistema aplikatuko da. Zenbateko hori ez da inola ere izango kooperatiba horietako bakoitzak benetan izandako gastu guztien zenbatekoa baino handiagoa.

  2. Banaketa-sistema hau da:

    1. Hasiera batean, 180na euro esleituko zaie onartutako eskaera guztiei.

    2. Gero, kooperatiba horietako bakoitzari bi puntuazio hauen emaitza esleituko zaio:

      Ikastetxeak dituen ikasleen kopuruagatiko puntuazioa; ikasle bakoitzeko puntu bat.

      Ikastetxean dituen bekadunen kopurua bider hiru eginda lortutako puntuazioa.

      Kooperatiba bakoitzari dagokion ikasleen kopurua eta bekadunen kopurua zehazteko, eskaera epearen amaieran estatistika-dokumentazio ofiziala hartuko da kontuan.

    3. Deialdiaren zenbatekotik kenduko dira hasierako laguntzen guztizkoa. Hori egin ondoren lortutako zenbatekoa izango da banatu beharreko soberakina.

      Kooperatiba bakoitzak horrela ateratako puntuazioa biderkatu egingo da faktore konstante batekin, eta faktore hori ateratzeko honako hau egingo da: banatzen den soberakinaren guztizko zenbatekoa zati kooperatibei emandako puntuen guztizko batura.

    4. Ateratako zenbatekoari hasierako 180 euro gehituko zaio, kooperatiba bakoitzari emango zaion laguntza zehazteko.

  1. Hezkuntza Berriztatzeko zuzendariak batzordea eratuko du, laguntzak esleitzeko proposamena prestatu dezan. Batzordeak kide hauek izango ditu:

    Pedagogia Berriztatzeko zerbitzuburua. Batzordearen lehendakari gisa jardungo du.

    Hezkuntzako hiru lurralde-ordezkaritzetako Pedagogia Berriztatzeko lurralde-burutzetako kide bana.

    Pedagogia Berriztatzeko Zerbitzuko teknikari bat, idazkari gisa jardungo du.

  1. Deialdi honetan aurreikusitako laguntzak emateko prozeduraren ebazpena Hezkuntza Berriztatzeko zuzendariak emango du, eta interesdunei jakinarazteko, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, agindu hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, lau hilabeteko epean. Egindako eskabideei dagokienez, onuradun guztiei emandako zenbatekoa adieraziko da, eta, behar izanez gero, uko egiteko arrazoiak.

  2. Ebazpen horren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal diote interesatuek Hezkuntzako sailburuordeari hilabeteko epean argitaratzen den egunetik aurrera.

  3. Artikulu honen lehenengo atalean aipatutako epea igarota, ebazpena onuraduneei jakinarazten ez bazaie, dagokion eskabidea ezetsi egin dela uler dezakete onuradunek Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legean ezarritakoaren ondorioetarako.

Deialdi honen bidez lortutako edozein laguntza bateragarria izango da Euskal Herriko Administrazio Orokorraren bidez edo beste edozein herri-administrazioren edo erakunde pribaturen bidez lortutako beste edozein laguntzarekin, beti ere jasotako laguntza guztien baturak diru-laguntza honen xede den gastuaren % 100 gainditzen ez badu. Halakorik gertatuko balitz, egindako gastutik gora jasotzen den kopurua kenduko zaio deialdi honen arabera legokiokeen diru-laguntzari.

Agindu honek arautzen dituen laguntzen onuradun guztiek betebehar hauek izango dituzte.

  1. Diru-laguntza eman dion administrazioari xede bererako lortu duen beste edozein laguntzaren berri ematea, hala agintzen baitu Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategineko 50.2 artikuluak (azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren bidez onetsitako testu bategina, 1998ko urtarrilaren 19ko EHAA).

  2. Diru-laguntza eman duen administrazioak egin beharreko egiaztapen-ekintzei eta Kontrol Ekonomikoko Bulegoak egin beharreko kontrol-ekintzei laguntza ematea, azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 50.2 artikuluan bertan adierazten denez.

  3. Emandako diru-laguntza onartzea. Era honetan, jakinarazpenaren osteko hamabost eguneko epean ez bada berariaz eta idatziz uko egiten, onartuta dagoela ulertuko da.

  4. Diru-laguntza zein xedetarako eman den, hartarako erabiltzea.

  5. Lagundutako ekintzen ondorioz sor daitezkeen arriskuak bere gain hartzea eta, behar izanez gero, aseguru egokia egitea.

  1. Agindu honen babesean ematen diren diru-laguntzak aldi bakar batean ordainduko dira, egindako gastuak justifikatu eta gero. Gastu horiek emandako diru-laguntza adinakoak edo handiagoak izan beharko dute.

  2. Aipatutako gastuak 15 egun naturalean justifikatu beharko dira, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera III. eranskinean azaltzen den eredua bete beharko da justifikatzeko eta jatorrizko faktura eta ordainagiriak aurkeztu beharko dira dagokion Hezkuntza Lurralde Ordezkaritzan.

  3. Ematen den epean justifikatu ezean edo emandako diru-laguntza baino gutxiago justifikatuz gero, Ebazpeneko kopurua aldatzeko prozesua hasiko da, dagokion heinena, eta, behar izanez gero, laguntzaren eskuratzeko eskubidearen galtzea ekarriko du.

Diru-laguntza ematerakoan kontuan hartutako baldintzak gerora aldatzen badira -diru-laguntzaren helburua betetzeari utzi gabe, betiere- diru-laguntzak emateko Ebazpena aldatu ahal izango da.

Horretarako, Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritzak likidazio-ebazpena emango du, eta, horren bidez, emandako diru-laguntzen zenbatekoak doituko dira.

Diru-laguntza ematerakoan kontuan hartutako baldintzaren bat betetzen ez dela egiaztatuz gero, jasotako diru-kopuruak eta dagozkien legezko korrituak Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusira itzuli beharko dira, azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuak onetsi zuen Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bateginean eta abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuan xedatutakoaren arabera.

  1. Prozeduraren arloan Agindu honek arautzen ez dituen gaietan, osagarri gisa, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legeak xedatzen duena aplikatuko da.

  2. Agindu honek administrazio-bidea amaitzen du. Haren aurka, interesdunek berraztertzeko errekurtsoa jar dezakete aukeran, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuari zuzenduta; horretarako hilabeteko epea dute, Agindu hau EHAAn argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita. Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, Administrazioarekiko Auzietarako Salan, bi hilabeteko epean, Agindu hau EHAAn argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

  3. Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.

    Vitoria-Gasteiz, 2010eko uztailaren 21a.

    Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburua,

    MARÍA ISABEL CELAÁ DIÉGUEZ.

Ikastetxearen izena (izen ofiziala eta 6 digituko kodea

Irakaskuntzako kooperatibaren izena

Legezko Egoitza: (kalea), (PK) (udalerria)

Harremanetarako telefonoa (ikastetxekoaz bestelakoa):

Posta elektronikoa:

Nik, ..................................................................................................jaun/andreak, goian aipatutako irakaskuntzako kooperatibako presidente naizen aldetik,

ZIN EGITEN DUT:

adierazitako kooperatiba ez dagoela zigor-arloko zehapena edo administrazio-zigorra dela-eta diru-laguntzak edo laguntza publikoak jasotzeko aukera galdutako egoeran, ezta horretarako ezgaitzen duten legezko debekuen eraginpean ere, sexu-diskriminazioagatik zigortutakoak barne, otsailaren 18ko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunaren 4/2005 Legearen arabera;

federazio honetan/hauetan parte hartzen duela: ...............................................................................................

jakin badakiela Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoarekin eta Datu Pertsonaletarako Jabetza Publikoko Fitxategiei eta Datuak Babesteko Euskal Bulegoa Sortzeari buruzko otsailaren 25eko 2/2004 Legearekin bat etorriz, deialdi honen tramitazioan jasotako datu pertsonalak, parte-hartzaileek erabiltzea eta argitaratzea baimenduko dituztenak, fitxategi batean jasoko direla. Eta fitxategi horren helburua diru-laguntzen deialdi hau eta horrekin zerikusia duen beste edozein prozedura edo espediente administratibo kudeatzea dela, eta baita deialdi honetara aurkezten diren erakundeei deialdiaren garapenari buruz informatzea ere. Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritza izango dela fitxategiaren arduradun. Datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko, ezerezteko eta horien aurka egiteko eskubideak betetzeko, Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritzara jo beharko dela, honako helbide honetara, hain zuzen ere: Donostia kalea, 1 - 01010 Vitoria-Gasteiz.

Horrenbestez, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2010eko uztailaren 21eko Aginduak, unibertsitate-mailakoak ez diren ikastetxeak jabetzan dituzten Irakaskuntza Kooperatibentzako laguntzen deia egitekoak (2010eko irailaren 8ko EHAAn argitaratua) ezarritakoari jarraiki, honako hau

ESKATZEN DUT:

Aipatutako kooperatibari laguntza hori ematea, bete nahi dituen helburuak lortzeko aukera izan dezan. Horretarako honako agiri hauek aurkeztu dira:

2010eko uztailaren 1a eta abenduaren 31 bitartean kooperatibak gauzatuko dituen aktibitateen egitasmoa aurreikusitako gastuekin, bai eta Eskola Kontseiluko idazkariaren egiaztagiria ere, eskaeran adierazitako jarduerak gauzatu direla egiaztatzen duena (II. eranskina).

Hirugarrenen alta-orria behar bezala beteta eta dagokion IFZko txartelaren kopia (eskaera lehen aldiz egiten bada eta IFZan edo bankuko datuetan aldaketaren bat egin bada).

....................(e)n, 2010eko .(a)ren (e)(a)n

(jatorrizko sinadura eta zigilua)

................................................HEZKUNTZAKO LURRALDE ORDEZKARITZA

Gurasoentzako prestakuntza-jarduerak Data Zenbatekoa

Guztizko partziala.

Ikasleentzako jarduerak Data Zenbatekoa

Guztizko partziala.

Guztira:

................................(e)n, 2010eko ..............(a)ren .........(e)(a)n

(jatorrizko sinadura eta zigilua)

(Ikastetxearen izena)

..............................................................................................ko Eskola Kontseiluko idazkariak egiaztatzen du aipatutako zentroan ohiko jarduera gauzatu duela.

(sinadura)

Ikastetxearen izena (izen ofiziala eta 6 digituko kodea

Irakaskuntzako kooperatibaren izena

Egoitza: (kalea), (PK) (udalerria)

Harremanetarako telefonoa (ikastetxekoaz bestelakoa):

Posta elektronikoa:

Nik, jaun/andreak, goian aipatutako irakaskuntzako kooperatibaren izenean,

eta onartu zaion euroko laguntza justifikatzeko, jatorrizko faktura eta ordainagiri hauek aurkezten ditut:

Gurasoentzako jarduerek eragindako gastuak Data Zenbatekoa

Ikasleentzako jarduerek eragindako gastuak Data Zenbatekoa

Justifikatutakoa, guztira:

.................................., 2010eko ....................................(a)ren ......... (a).

(Sinadura eta zigilua)

Garrantzitsua: eranskin hau dagokion Lurralde Hezkuntza Ordezkaritzan hamabost eguneko epean aurkeztu behar da, Ebazpena EHAAn argitaratzen denetik zenbatzen hasita.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik