- AGINDUA, 2010eko uztailaren 21ekoa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena, laguntzetarako deia egiten duena, hain zuzen, Helduen Hezkuntzako ikasleen elkarteentzat eta unibertsitate-mailakoak ez diren ikastetxeetako ikasleen guraso-elkarteentzat. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2010eko uztailaren 21ekoa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena, laguntzetarako deia egiten duena, hain zuzen, Helduen Hezkuntzako ikasleen elkarteentzat eta unibertsitate-mailakoak ez diren ikastetxeetako ikasleen guraso-elkarteentzat.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 173
- Hurrenkera-zk.: 4123
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2010/07/21
- Argitaratze-data: 2010/09/08
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
- Azpigaia: Herri Administrazioa
Testu legala
EAEko hezkuntza-sistemarentzat ezinbestekoa da bertan sartuta dauden gizarteko sektore guztien parte-hartzea eta haien guztien laguntza, ezarrita dituen helburuak lortuko baditu. Heziketa integrala lortzeko, irakaskuntza arautuak behar-beharrezkoa du jarduera osagarriak eta eskolaz kanpoko ekintzak gauzatzea. Eta hori helduen hezkuntzako ikasleen parte-hartzeari esker lortzen da, bai eta indarrean dagoen legediak ezarritakoaren arabera eratutako adin txikiko ikasleen gurasoen parte-hartzeari esker ere.
Parte-hartze horrek, ordea, gastu handiak eragiten dizkiete legeak ezarritakoaren arabera eratutako erakunde guztiei, eta, beraz, sistemak berak lagundu egin behar die partaidetza hori gauza dadin.
Horren guztiaren ondorioz, Agindu honen bidez laguntzetarako deia egiten da, hau izanik laguntza horien xede nagusia: Helduen Hezkuntzako (HHE) ikastetxeetako ikasleen elkarteak eta unibertsitate-mailakoak ez diren ikastetxeetako ikasleen guraso-elkarteak egon daitezen sustatzea, bai eta elkarte horiek gauzatzen dituzten jarduera osagarriek eta eskolaz kanpoko ekintzek eragiten dituzten gastuen zati bat ordaintzea ere.
Mota horretako laguntzetarako baliabide gutxi daudenez, emango den laguntza guztiaren zenbatekoa honako hauen baitakoa da: elkarteak egoitza duen ikastetxean dauden bekadunen kopurua eta ikastetxe hori sare publikokoa edo itunpekoa den. Izan ere, bi baldintza horiek adierazle horiek babestutako kolektiboaren egoera sozio-ekonomikoaren adierazle dira.
Horregatik, Euskadiko Elkarteei buruzko ekainaren 22ko 7/2007 Legean ezarritakoaren arabera, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onartu zuen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuak bere VI. tituluan, Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioaren eremuko diru-laguntzak erregulatzeari buruzkoan, xedatutakoaren arabera, eta, halaber, abenduaren 23ko 2/2009 Legeak 2010eko ekitaldirako Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituenak, eta aplikatu beharreko gainerako xedapenek ezarritakoaren arabera,
Agindu honen xedea helduen hezkuntzako ikasleen elkarteei eta unibertsitate-mailakoak ez diren ikastetxeetako ikasleen guraso-elkarteei laguntzak emateko deialdia egitea da. Laguntza horiek 2010eko uztailaren 1a eta abenduaren 31 bitartean egindako gastuetarako dira, hain zuzen ere agindu honen 4. artikuluan aipatutako aktibitateek eragiten dituzten gastuetarako.
Agindu honen xedetarako, Euskal Autonomia Erkidegoko 2010eko aurrekontu orokorretan, seiehun eta berrogeita hamar mila (650.000) euroko kreditua erabaki da.
Honako hauek eskatu ahal izango dituzte aurreko artikuluan adierazi diren laguntzak:
Euskal Autonomia Erkidegoan dauden Helduen Hezkuntzako (HHE) ikastetxe publikoetako ikasleen elkarteak, dagokien elkarte-erregistroan izena emana dutenak.
Euskal Autonomia Erkidegoan dauden unibertsitate-mailakoak ez diren ikastetxeetako ikasleen guraso-elkarteak, dagokien elkarte-erregistroan izena emana dutenak.
Ofizioz egiaztatuko da erregistroan izena emana duten, eta, halaber, eskaerak aurkezteko epea amaitu baino lehen erregistratuta egon behar dute ezinbestez.
Deialditik kanpo geratzen dira derrigorrezkoa ez den 0 eta 3 urte bitarteko irakaskuntza-mailako haurren guraso-elkarteak.
Agindu honen bidez araututako diru-laguntzen edo laguntzen deialdi honetan ezingo dute parte hartu, kasuan kasuko zigorrak ezarritako epean, zigor-arloko zehapena edo administrazio-zigorra dela-eta diru-laguntzak edo laguntza jasotzeko aukera galdu duten pertsonek, ezta horretarako ezgaitzen duten legezko debekuen eraginpean daudenek ere, sexu-diskriminazioagatik zigortutakoak barne, otsailaren 18ko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunaren 4/2005 Legearen arabera.
Agindu honetan adierazten diren laguntzak gastu hauetarako emango dira:
jarduerek eragindako gastuetarako eta Helduen Hezkuntzako ikasleen elkarteek eta guraso-elkarteek beren jardunerako behar dituzten azpiegitura-gastuetarako.
gurasoentzat eta ikastetxeetako ikasleentzat antolatutako jarduerek eragindako gastuetarako.
Eskaera behar bezala bete ondoren, I. eranskinean jasotako ereduari jarraiki, dokumentazio honekin batera aurkeztu behar da:
Diruz lagundu daitekeen epean entitateak gauzatuko dituen aktibitateen egitasmoa. Baliozkoa izateko, Ordezkaritza Organo Goreneko (OOG) edo Eskola Kontseiluko idazkariaren egiaztagiria ere aurkeztu behar da, elkarteak ikastetxearekin lotura duela eta aipatutako zentroan ohizko aktibitatearen gauzatu duela egiaztatzen duena (II. eranskina).
Eskaera egiten duen elkartearen Identifikazio Fiskaleko Zenbakian (IFZ) edo bankuko datuetan aldaketarik eginez gero, eta, halaber, Eusko Jaurlaritzari laguntza eskatzen zaion lehen aldia bada, hirugarrenen jatorrizko alta-orria eta indarrean dagoen IFZko txartelaren kopia erantsi behar da.
Eskaerak hilabeteko epean aurkeztu behar dira, Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita, bakoitzari dagokion hezkuntza-ordezkaritzan. Eskaerak aurkezteko, halaber, beste bulego batzuk ere erabil daitezke; hain zuzen ere, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan jasotzen direnak. Eskatzaileek eskaera posta-bulegoan aurkeztea erabakitzen badute, gutun-azal irekian egingo dute, eta horrela, posta-funtzionarioak, gutuna zertifikatu aurretik, zigilua jarri ahal izango dio eskaera-orriari.
Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoarekin eta Datu Pertsonaletarako Jabetza Publikoko Fitxategiei eta Datuak Babesteko Euskal Bulegoa Sortzeari buruzko otsailaren 25eko 2/2004 Legearekin bat etorriz, deialdi honen izapidean jasotako datu pertsonalak, parte-hartzaileek erabiltzea eta argitaratzea baimenduko dituztenak, fitxategi batean jasoko dira. Fitxategi horren helburua deialdi honetako diru-laguntzak eta deialdi honekin zerikusia duen beste edozein prozedura edo espediente administratibo kudeatzea izango da, eta baita deialdi honetara aurkezten diren pertsonei deialdiaren garapenari buruzko informazioa ematea ere. Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritza izango da fitxategiaren arduradun. Datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko, ezerezteko eta horien aurka egiteko eskubideak betetzeko, Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritzara jo beharko da, honako helbide honetara, hain zuzen ere: Donostia kalea, 1 - 01010 Vitoria-Gasteiz.
Era berean, deialdi honetan parte hartzen duten lagunek baimena ematen dute fitxategian jasotako datu pertsonalak Euskal Autonomia Erkidegoko beste herri-administrazio batzuei emateko, deialdiaren xedearekin bat datozen helburuetarako. Halaber, baimena ematen diote Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritzari, beste erakunde publiko batzuetan egiaztatu dezan aurkeztutako dokumentuek diotena.
Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritzari dagokio deialdi honetan aurreikusten diren laguntzak kudeatzeko lanak egitea.
Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritzak eskaeran hutsik edo okerreko daturik antzematen badu, eskaera egin duenari jakinaraziko dio, eta hamar eguneko epea emango dio hutsok zuzentzeko. Hamar egunen buruan zuzendu ezean, espedientean jasotako datuen arabera emango da ebazpena, edo eskatzaileak eskaerari uko egin diola ulertuko da, ebazpena eman ondoren Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legean aurreikusitako moduan idatzi beharrekoa, baldin eta ezin izan bazaio espedienteari aurre egin, datuak falta zirelako edo egindako hutsak larriak zirelako.
Laguntzen banakako zenbatekoa zehazteko artikulu honetan ezarritako banaketa-sistema aplikatuko da. Zenbateko hori ez da inola ere izango elkarte horietako bakoitzak benetan izandako gastu guztien zenbatekoa baino handiagoa.
Banaketa-sistema hau da:
Hasiera batean, 180na euro esleituko zaie onartutako eskaera guztiei.
Gero, elkarte horietako bakoitzari bi puntuazio hauen emaitza esleituko zaio:
Ikastetxeak dituen ikasleen guztizko kopuruagatik dagokion puntuazioa. Jarduten diren ikastetxean matrikulatuta dauden ikasle-kopuruaren adina puntu esleituko zaio elkarte bakoitzari; horretarako, eskaera epearen amaieran estatistika-dokumentazio ofiziala hartuko da kontuan.
Ikastetxean dituen bekadunen kopurua bider 3 eginda lortutako puntuazioa; horretarako, eskaera epearen amaieran estatistika-dokumentazio ofiziala hartuko da kontuan. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren mendeko ikastetxe publikoetako elkarteen kasuan, berriz ere bider 3 egingo da aurreko puntuazioa.
Helduen Hezkuntzako ikasleen elkarteen kasuan, ikasleen % 20 joko da bekaduntzat.
Ikastetxe bakoitzeko puntuazioa ez da inoiz handiagoa izango aurreko bi puntuazio horien arteko batuketa egin ondoren emandakoa baino.
Deialdiaren zenbatekotik kenduko dira hasierako laguntzen guztizkoa. Hori egin ondoren lortutako zenbatekoa izango da banatu beharreko soberakina.
Erakunde bakoitzak ateratako puntuazioa biderkatu egingo da faktore konstante batekin, eta faktore hori ateratzeko honako hau egingo da: banatzen den soberakinaren guztizko zenbatekoa zati elkarte guztiei emandako puntuen guztizko batura.
Ateratako zenbatekoari hasierako 180 euro gehituko zaio, elkarte bakoitzari emango zaion laguntza zehazteko.
Hezkuntza Berriztatzeko zuzendariak batzordea eratuko du, laguntzak esleitzeko proposamena prestatu dezan. Batzordeak kide hauek izango ditu:
Pedagogia Berriztatzeko zerbitzuburua. Batzordearen lehendakari gisa jardungo du.
Hezkuntzako hiru lurralde-ordezkaritzetako Pedagogia Berriztatzeko lurralde-burutzetako kide bana.
Pedagogia Berriztatzeko Zerbitzuko teknikari bat, idazkari gisa jardungo du.
Deialdi honetan aurreikusitako laguntzak emateko prozeduraren ebazpenak Hezkuntza Berriztatzeko zuzendariak emango du eta interesdunei jakinarazteko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da. Agindu hau argitaratu eta lau hilabetera, eta egindako eskabideei dagokienez, onuradun guztiei emandako zenbatekoa adieraziko da eta, behar izanez gero, uko egiteko arrazoiak.
Ebazpen horren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal diote interesatuek Hezkuntzako sailburuordeari hilabeteko epean argitaratzen den egunetik aurrera.
Artikulu honen lehenengo atalean aipatutako epea igarota, ebazpena onuradunei jakinarazten ez bazaie, dagokion eskabidea ezetsi egin dela uler dezakete onuradunek Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legean artikuluan ezarritakoaren ondorioetarako.
Deialdi honen bidez lortutako edozein laguntza bateragarria izango da Euskal Herriko Administrazio Orokorraren bidez edo beste edozein herri-administrazioren edo erakunde pribaturen bidez lortutako beste edozein laguntzarekin, betiere jasotako laguntza guztien baturak diru-laguntza honen xede den gastuaren % 100 gainditzen ez badu. Gainditzen badu, gainditzen duen neurrian murriztuko da diru-laguntza.
Agindu honek arautzen dituen laguntzen onuradun guztiek betebehar hauek izango dituzte:
Diru-laguntza eman dion administrazioari xede bererako lortu duen beste edozein laguntzaren berri ematea, hala agintzen baitu Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategineko 50.2 artikuluak (azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren bidez onetsitako testu bategina, 1998ko urtarrilaren 19ko EHAA).
Diru-laguntza eman duen administrazioak egin beharreko egiaztapen-ekintzei eta Kontrol Ekonomikoko Bulegoak egin beharreko kontrol-ekintzei laguntza ematea, azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 50.2 artikuluan bertan adierazten denez.
Emandako diru-laguntza onartzea. Era honetan, jakinarazpenaren osteko hamabost eguneko epean ez bada berariaz eta idatziz uko egiten, onartuta dagoela ulertuko da.
Diru-laguntza zein xedetarako eman den, hartarako erabiltzea.
Lagundutako ekintzen ondorioz sor daitezkeen arriskuak bere gain hartzea eta, behar izanez gero, aseguru egokia egitea.
Agindu honen babesean ematen diren diru-laguntzak aldi bakar batean ordainduko dira, egindako gastuak justifikatu eta gero. Gastu horiek emandako diru-laguntza adinakoak edo handiagoak izan beharko dute.
Aipatutako gastuak 15 egun naturalean justifikatu beharko dira, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera III. eranskinean azaltzen den eredua bete beharko da justifikatzeko eta jatorrizko faktura eta ordainagiriak aurkeztu beharko dira dagokion Hezkuntza Lurralde Ordezkaritzan.
Ematen den epean justifikatu ezean edo emandako diru-laguntza baino gutxiago justifikatuz gero, Ebazpeneko kopurua aldatzeko prozesua hasiko da, dagokin heinean, eta, behar izanez gero, laguntzaren eskuratzeko eskubidea galtzea ekarriko du.
Diru-laguntza ematerakoan kontuan hartutako baldintzak gerora aldatzen badira -diru-laguntzaren helburua betetzeari utzi gabe, betiere- diru-laguntzak emateko Ebazpena aldatu ahal izango da.
Horretarako, Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritzak likidazio-ebazpena emango du, eta, horren bidez, emandako diru-laguntzen zenbatekoak doituko dira.
Diru-laguntza ematerakoan kontuan hartutako baldintzaren bat betetzen ez dela egiaztatuz gero, jasotako diru-kopuruak eta dagozkien legezko korrituak Eusko Jaurlaritzaren Diruzaintza Nagusira itzuli beharko dira, azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuak onetsi zuen Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bateginean eta abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuan xedatutakoaren arabera.
Prozeduraren arloan Agindu honek arautzen ez dituen gaietan, osagarri gisa, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legeak xedatzen duena aplikatuko da.
Agindu honek administrazio-bidea amaitzen du. Haren aurka, interesdunek berraztertzeko errekurtsoa jar dezakete aukeran, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuari zuzenduta; horretarako hilabeteko epea dute, Agindu hau EHAAn argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita. Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, Administrazioarekiko Auzietarako Salan, bi hilabeteko epean, Agindu hau EHAAn argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.
Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.
Vitoria-Gasteiz, 2010eko uztailaren 21a.
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburua,
MARÍA ISABEL CELAÁ DIÉGUEZ.
Ikastetxearen izena (izena eta kodea)
Guraso-elkartearen izena
Legezko egoitza (kalea) (PK) (udalerria)
Harremanetarako telefonoa (ikastetxekoaz bestelakoa)
Posta elektronikoa
Erroldatze-eguna
Errolda-zenbakia
Nik,
jaun/andreak, goian aipatutako guraso-elkarteko presidente naizen aldetik,
ZIN EGITEN DUT:
Ikastetxe horretako ikasleen % ....................... hartzen dugula gure baitan.
Adierazitako elkartea ez dagoela zigor-arloko zehapena edo administrazio-zigorra dela-eta diru-laguntzak edo laguntza publikoak jasotzeko aukera galdutako egoeran, ezta horretarako ezgaitzen duten legezko debekuen eraginpean ere, sexu-diskriminazioagatik zigortutakoak barne, otsailaren 18ko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunaren 4/2005 Legearen arabera.
Federazio honetan/hauetan parte hartzen duela:
Jakin badakiela Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoarekin eta Datu Pertsonaletarako Jabetza Publikoko Fitxategiei eta Datuak Babesteko Euskal Bulegoa Sortzeari buruzko otsailaren 25eko 2/2004 Legearekin bat etorriz, deialdi honen tramitazioan jasotako datu pertsonalak, parte-hartzaileek erabiltzea eta argitaratzea baimenduko dituztenak, fitxategi batean jasoko direla. Eta fitxategi horren helburua diru-laguntzen deialdi hau eta horrekin zerikusia duen beste edozein prozedura edo espediente administratibo kudeatzea dela, eta baita deialdi honetara aurkezten diren erakundeei deialdiaren garapenari buruz informatzea ere. Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritza izango dela fitxategiaren arduradun. Datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko, ezerezteko eta horien aurka egiteko eskubideak betetzeko, Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritzara jo beharko dela, honako helbide honetara, hain zuzen ere: Donostia kalea, 1 - 01010 Vitoria-Gasteiz.
Horrenbestez, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2010eko uztailaren 21eko Aginduak, guraso-elkarteak eta Helduen Hezkuntzako ikasleen elkarteak diruz laguntzeko deia egitekoak (2010eko irailaren 8ko EHAAn argitaratua) ezarritakoari jarraiki, honako hau
ESKATZEN DUT:
Aipatutako elkarteari laguntza hori ematea, bete nahi dituen helburuak lortzeko aukera izan dezan. Horretarako honako agiri hauek aurkeztu dira:
2010eko uztailaren 1a eta abenduaren 31 bitartean entitateak gauzatuko dituen aktibitateen egitasmoa aurreikusitako gastuekin, bai eta Ordezkaritza Organo Goreneko (OOG) edo Eskola Kontseiluko idazkariaren egiaztagiria ere, elkarteak ikastetxearekin lotura duela eta aipatutako zentroan ohizko aktibitatearen gauzatu duela egiaztatzen duena (II. eranskina).
Hirugarrenen alta-orria behar bezala beteta eta dagokion IFZko txartelaren kopia (eskaera lehen aldiz egiten bada eta IFZan edo bankuko datuetan aldaketaren bat egin bada).
......................................................... (e)n, 2010eko .................................. (a)ren ............. (e)(a)n
(Jatorrizko sinadura eta zigilua)
HEZKUNTZAKO LURRALDE ORDEZKARITZA
Jarduerak eta azpiegitura-gastuak Data Zenbatekoa
Guztizko partzial.
Gurasoentzako jarduerak Data Zenbatekoa
Guztizko partzial.
Ikasleentzako jarduerak Data Zenbatekoa
Guztizko partzial.
Guztira
......................................................... (e)n, 2010eko .................................. (a)ren ............. (e)(a)n
(Jatorrizko sinadura eta zigilua)
OOGko idazkariak edo ikastetxeko (kodea eta izena) Eskola Kontseiluak, k,
ziurtatzen du: elkarte honek (izena osorik):
lotura duela aipatutako ikastetxearekin, eta, halaber, ziurtatzen du aipatutako zentroan ohizko aktibitatearen gauzatu duela.
(Idazkariaren sinadura)
Ikastetxearen izena (izena eta kodea)
Guraso-elkartearen izena
Egoitza (kalea) (PK) (udalerria)
Harremanetarako telefonoa (ikastetxekoaz bestelakoa):
Posta elektronikoa
Nik, jaun/andreak,
goian aipatutako guraso-elkartearen izenean, eta onartu zaion ........................ euroko laguntza justifikatzeko,
jatorrizko faktura eta ordainagiri hauek aurkezten ditut:
Jarduerak eta azpiegitura-gastuak Data Zenbatekoa
Gurasoentzako jarduerek eragindako gastuak Data Zenbatekoa
Ikasleentzako jarduerek eragindako gastuak Data Zenbatekoa
Justifikatutakoa, guztira
........................................................., 2010eko .................................. (a)ren ............. (e)(a)
(Sinadura eta zigilua)
GARRANTZITSUA: Eranskin hau hamabost eguneko epean aurkeztu behar da, dagokion Lurralde Ordezkaritzan, Ebazpena EHAAn argitaratzen denetik zenbatzen hasita.


