Euskadi.eus
  • AGINDUA, 2010eko uztailaren 26koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena, sailburu beraren 2010eko ekainaren 3ko Agindua aldatzen duena. Agindu horren bitartez argitara eman zen ikastetxe publikoetan Haur eta Lehen Hezkuntzako, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako, Heziketa Bereziko, Helduen Hezkuntzako eta Irakaskuntza Ertainetako zereginak ikasteko ikasgeletako lanpostuak betetzeko deialdietan esleitutako behin betiko destinoen esleipena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2010eko uztailaren 26koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena, sailburu beraren 2010eko ekainaren 3ko Agindua aldatzen duena. Agindu horren bitartez argitara eman zen ikastetxe publikoetan Haur eta Lehen Hezkuntzako, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako, Heziketa Bereziko, Helduen Hezkuntzako eta Irakaskuntza Ertainetako zereginak ikasteko ikasgeletako lanpostuak betetzeko deialdietan esleitutako behin betiko destinoen esleipena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 160
  • Hurrenkera-zk.: 3875
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2010/07/26
  • Argitaratze-data: 2010/08/20

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Funtzio publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2009ko azaroaren 18ko Aginduaren bidez, Maisu-maistren Kidegoko funtzionarioen lekualdatze-lehiaketaren deialdia egin zen (abenduaren 4ko EHAA). Deialdi horretan, Francisco Javier García Barros jaunak parte hartu zuen, praktiketako funtzionario gisa.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2010eko ekainaren 3ko Aginduaren bidez, aipatu lekualdatze-lehiaketaren destinoen behin betiko esleipena argitaratu zen. Horren arabera, Francisco Javier García Barros jaunari CEP Koldo Mitxelena LHI ikastetxean behin betiko destinoa esleitu zitzaion, Haur Hezkuntza espezialitatean, D hizkuntzan (ekainaren 4ko EHAA).

Lekualdatze-lehiaketari buruzko 2009ko azaroaren 18ko Aginduko 3. deialdiaren hamargarren oinarrian ezartzen denez, «praktiketako funtzionarioei egoki dakiekeen destinoa, hala bada, praktika-aldia gainditu eta karrerako funtzionario izendatzearen mende egongo da».

Praktika-aldia amaitu ondoren, praktika-aldia ebaluatzeko osatutako batzorde kalifikatzaileek Francisco Javier García Barros jaunari ez-gai kalifikazioa ematea adostu zuen.

Ondorioz, 2009ko azaroaren 18ko Aginduaren bitartez deitutako lekualdatze-lehiaketako 3. deialdiko hamargarren oinarrian aurreikusitakoaren arabera eta eman zaizkidan eskumenez baliatuz, hau

Lehenengoa. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2010eko ekainaren 3ko aginduan jasotako lekualdatze-lehiaketako behin betiko ebazpena aldatzea. Agindu horren bitartez argitara eman ziren ikastetxe publikoetan Haur eta Lehen Hezkuntzako, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako, Lanbide Heziketako, Helduen Hezkuntzako eta Irakaskuntza Ertainetako zereginak ikasteko ikasgeletako lanpostuak betetzeko deialdian esleitutako behin betiko destinoak. Beraz, honela geratzen da:

Francisco Javier García Barros jaunari CEP Koldo Mitxelena ikastetxean, Haur Hezkuntza espezialitatean, D hizkuntzan esleitutako destinoa ondoriorik gabe uzten da.

Bigarrena. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2009ko azaroaren 28ko Aginduaren 13.4 idatz-zatian aurreikusitakoaren arabera, «Ez-gai kontsideratzen diren izangaiek hurrengo promozioko izangai aukeratuekin batera sartu ahal izango dira lanera, praktika-aldia behin bakarrik errepikatuko delarik. Kasu horretan, aukeratu den azkenaren hurrengo lekua beteko dute, sartu den promozioko espezialitatean». Horren ondorioz, Francisco Javier García Barros jaunak Maisu-maistren Kidegoan praktikak errepikatuko ditu berriz ere 2010-2011 ikasturtean.

Hirugarrena. Francisco Javier García Barros jaunak nahitaez parte hartu beharko du Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak Maisu-maistren Kidegoko funtzionarioentzat deitzen duen hurrengo lekualdatze-lehiaketan. Bestalde, praktiketako funtzionarioari egoki dakiokeen destinoa, hala bada, praktika-aldia gainditu eta karrerako funtzionario izendatzearen mende egongo da.

Vitoria-Gasteiz, 2010eko uztailaren 26a.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburua,

MARÍA ISABEL CELAÁ DIÉGUEZ.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.