- AGINDUA, 2010eko uztailaren 27koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena eta Osasun eta Kontsumoko sailburuarena, unibertsitateaz kanpoko ikastetxeei 2010-2011 ikasturtean zehar egin beharreko Osasun Sustapen eta Heziketaren Berriztapenerako Proiektuak garatzeko deia egiten diena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2010eko uztailaren 27koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena eta Osasun eta Kontsumoko sailburuarena, unibertsitateaz kanpoko ikastetxeei 2010-2011 ikasturtean zehar egin beharreko Osasun Sustapen eta Heziketaren Berriztapenerako Proiektuak garatzeko deia egiten diena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Osasun eta Kontsumo Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 169
- Hurrenkera-zk.: 4038
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2010/07/27
- Argitaratze-data: 2010/09/02
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza; Osasun eta kontsumoa
- Azpigaia: Herri Administrazioa
Testu legala
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren eta Osasuneko sailburuaren martxoaren 26ko 2092/1996 Aginduaren bitartez, osasuna sustatu eta arlo horretan hezteko lankidetza-esparru bat ezarri zen bi sail horien artean. Agindu horretan zehaztutako interes komuneko eremuak honako hauek izan ziren; osasuna sustatzea, horretarako elikadura eta nutrizioaren, ariketa fisikoaren, istripuzko lesioen prebentzioaren eta aho-hortzen osasunaren arloetan bizimodu eta aztura osasungarriak hartu eta barneratzea bultzatuz; afektibitateari eta sexuari buruzko hezkuntza eta pertsonarteko harremanen heziketa, gai jakin batzuk batez ere nerabeei zuzenduta; hiesa, sexu-transmisiozko gaixotasunak eta nahigabeko haurdunaldiak, esaterako; alkohola, tabakoa eta bestelako substantzien gehiegizko kontsumoa.
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantzako sailburuaren eta Osasuneko sailburuaren irailaren 22ko 5288/2000 Aginduaren bitartez martxoaren 26ko 2092/1996 Agindua aldatu egin zen, Drogamendetasuen Idazkaritzaren bitartez Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailari sarrera emateko, helburu horrekin sortutako lankidetza akordioan eta Batzorde Mistoan.
Aipatutako agindu horrek esparru egokia sortu zuen bien artean lanean aritzeko prozesurako; izan ere, aspaldian ziharduten Sail biak elkarrekin lanean, eskoletako bizimodu osasuntsuaren eta aztura osasungarrien sustapenari dagokionez.
Ildo horretatik, 1998. urtean, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak eta Osasun Sailak unibertsitateaz kanpoko ikastetxeei dei egin zieten Osasun Sustapen eta Heziketaren Berriztapenerako Proiektuak garatzeko, eta deialdi horiek urtero egiten jarraitu da.
Bestalde, Euskal Autonomia Erkidegoaren menpeko ikastetxe publikoek ezin dute parte hartu dirulaguntzen sisteman, ez eta sistema horren araudipean egon ere, nolabaiteko autonomia izan arren, nortasun juridikorik ez baitute eta Administrazioan bertan sartuta baitaude. Horrenbestez, beharrezkoa da diru-izendapenak bereiztea laguntzak jaso ahal izateko. Euskal Eskola Publikoari buruzko otsailaren 19ko 1/1993 Legearen 57. eta 54.2 artikuluetan esaten denez, ikastetxe publikoek osagarrizko diru-horniketak eskuratu ahal izango dituzte Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorren kontura hezkuntza-proiektua eta ikastetxearen urteko plana garatu ahal izateko. Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuaren 48.2 artikuluan, bestalde, ezartzen da Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak Euskal Autonomia Erkidegoko administrazioko erakundeetakoak ez diren pertsonei edo erakunde publiko edo pribatuei aurrekontu orokorren kontura doan emandako fondo publikoak dirulaguntzak izango direla.
Aurreko guztia kontuan izanik eta, gorago aipatu bezala, bi Sailen arteko lankidetza zabaldu eta sakontzeko xedez, Hezkuntza Berriztatzeko zuzendariaren eta Osasun Publikoko zuzendariaren proposamenez, hau
Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko hezkuntzako edozein maila eta mota irakasteko baimena duten itunpeko ikastetxe pribatuei dirulaguntzak ematea, 2010-2011 ikasturtean ezarri beharreko Osasun Sustapen eta Heziketaren Berriztapenerako Proiektuak garatzeko.
Dena den, ikastetxeak Osasun Sailaren Osasunerako Heziketa Unitateez, Hezkuntza Sailaren eskualdeko laguntza-zerbitzuez (Berritzeguneak) eta kanpoko aholkularien laguntzaz balia daitezke hala proiektua lantzeko orduan nola aplikatzerakoan.
Ikastetxe publikoetan onartutako proiektuak garatzeko ez dute inolako ordutegi-murrizketarik izango bertan parte hartzen duten irakasleek.
Dena dela, ikastetxeak, antolakuntzako bere autonomiaren barruan, proiektuaren arduradunaren ordutegia bertan burutzen duen lanari egokitzeko moldatu ahal izango du, eskola-orduei dagokienez zein hauen banaketari dagokienez, ikastetxearen ordu-aukerak kontuan hartuz eta beti ikasturteko hasierako zirkularren arauak betetzen dituelarik.
Onartutako proiektuak ikastetxearen 2010-2011 ikasturteko planean sartu beharko dira.
Ikastetxeko zuzendariak edo legezko ordezkariak zigilatu eta izenpeturiko eskaera, Hezkuntza Berriztatzeko zuzendariari eta Osasun Publikoko zuzendariari zuzendua (I. eranskina).
2010-2011 ikasturtean garatuko den Osasun Sustapen eta Heziketaren Berriztapenerako proiektuaren deskribapena; oinarrizko informazioa agertuko da bertan, gai honen gaineko jarraibideetan azaltzen den eran (II. eranskina).
Osasun Sustapen eta Heziketaren Berriztapenerako proiektuaren laburpen-fitxa (III. eranskina).
Klaustroaren akta; bertan, klaustroak Osasun Sustapen eta Heziketaren Berriztapenerako Proiektua ezagutzen duela eta ikastetxearen barne-antolamenduan proiektu horrek izan ditzakeen ondorioak bere gain hartzen dituela jasoko da (IV. eranskina).
Ordezkaritza Organo Gorenaren akta; bertan, eskariaren oniritzia jasoko da, baita baieztapen hauek ere: aurkezturiko proiektua ezagutu eta onartzen duela, proiektua gauzatzeko behar diren neurriak hartuko dituela eta, onartzen bada, urteko planean jasoko duela (V. eranskina).
Ikastetxeko zuzendariaren edo ordezkari legalaren zinpeko aitorpena, xede bereko beste deialdi batean ez parte hartzea eta sexu-arrazoiengatiko diskriminazioagatik administratiboki edo penalki ez zigortua izana, Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen 50.5 artikuluan dagoenarekin bat etorriz, Emakume eta Gizonen arteko berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen Seigarren Xedapen Gehigarriaren arabera (VI. eranskina).
Itunpeko ikastetxeek zerga-betebeharrak eguneratuta dituztela egiaztatzen duen agiria aurkeztuko dute, Ogasun eta Administrazio Publikoko sailburuaren 1997ko martxoaren 21eko Aginduan ezarritakoaren arabera (apirilaren 21eko EHAA). Titularra pertsona juridikoren bat izanez gero, dirulaguntza eskatzeko behar adinako aginpidea baduela egiaztatu beharko du eskabidea egin duenak.
Agirien jatorrizkoa eta bi kopia aurkeztuko dira, Osasun Sailaren Osasun Publikoko Zuzendaritzan edo Hezkuntza Sailaren Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritzan (Donostia kalea, 1, 01010 Vitoria-Gasteiz), edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan aurreikusten den edozein egoitzatan. Eskabideak posta-bulego batean aurkeztea erabakiz gero, kartazala irekita utziko da postako funtzionarioak ziurtatu aurretik eskariari zigilua jar diezaion.
Osasun Publikoko zuzendaria.
Hezkuntza Berriztatzeko zuzendaria.
Osasun Sustapenerako arduraduna.
Pedagogia-berriztapeneko zerbitzuburua.
Osasun Sustapenerako arduraduna.
Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritzako programen ebaluaketaren teknikari bat.
Osasun Sustapenerako teknikari bat.
Pedagogia-berriztapeneko zerbitzuko teknikari bat.
Proiektuen zerrenda, puntuazioaren arabera, artikulu honetako 3. puntuan ezarritako irizpideak kontuan hartuta.
Proiektu bakoitza onartzeko sartu beharrekotzat jotzen dituen aldaketak.
Agindu honetako 13. artikuluan aurreikusten den Ebaluazio Batzordeak proiektuak baloratuko ditu Azpibatzorde Teknikoak egindako txostenak oinarritzat hartuta, eta proiektu bakoitzari eman beharreko dirulaguntza edo diru-horniketa erabakiko du; ondoren, Osasun sailburuordeari aurkeztuko dio ebazpen-proposamena.
Proiektuak baloratzeko eta diru-laguntzen edo diru-horniketen zenbatekoa zehazteko irizpide hauek hartuko dira aintzat:
Ezarritako lehentasunei (jarduera fisikoa eta elikadura osasuntsua) proiektuak zenbateraino egokitzen zaizkien (gehienez 6 puntu). Bestelako ohitura osasungarri batzuk bultzatzen badira gehienez 3 puntu.
Osasun premien eta lehentasunen diagnostikoa; ikastetxeak aurkeztutako proiektuan justifikatzen dituenak. Hezkuntzako zikloak, etapak eta mailak aukeratzeko arrazoiak azaldu beharko dira.
Gizarte-egoera txarrean dagoen biztanleriari arreta ematen dion ikastetxea.
Lehentasunezko gaiak: elikadura osasuntsua; ariketa fisikoen sustapena.
Proiektuaren garapenerako egingo diren Hezkuntzako Zikloak, Etapak eta Mailak osorik azaldu beharko dira.
Aukeratutako ziklo, etapa edo maila bakoitzean, gutxienez, irakasleriaren % 60k parte hartu behar du.
Ikastetxeek zehaztu behar dute nola sustatzen dituzten osasungarri bizitzeko moduak estamentu eta inguruneetan. Apartatu hau baloratzeko honakoa azaldu beharko da: zer jarduera egiten diren, jardueren emaitzak, jardueren ebaluazioa eta jarraipena.
Proiektuak deskribatzeko zehaztasuna (gehienez 2 puntu).
Proiektuak daukan lotura antzemandako beharrizanekin.
Xedeen zehaztasuna.
Erabiliko diren baliabideak eta metodologia.
Emaitzak ebaluatzeko plana.
Proiektuaren jarraipena egiteko prozesua.
Proiektuaren planteamendua berritzailea izatea ikasleriaren hezkuntza-jardueretarako (gehienez 2 puntu).
Proiektua zer areatan garatuko da.
Metodologia.
Dibertsitatearen tratamendua.
Aurreikusten diren emaitzak.
Proiektua ez izatea aurreko baten errepikapena edo aldaketa handirik gabeko egokitzapena.
Proiektuaren iraupenari buruzko planteamendua eta nola txertatuko den eskola-jardueran.
Ikastetxerako edo jarduerarako hezkuntza-estrategia berritzaileak edukitzea.
Proiektu bakoitzak jaso beharreko laguntzaren kalifikaziorako, proportziozko banaketa sistema erabiliko da, deialdiaren diru-horniketa balorazio fasean jasotako puntuazioaren proportzioari jarraituz banatu da, artikulu honen aurreko puntuan aipatzen diren irizpideak aplikatuz, ezarritako gehienezko laguntza errespetatuz, edo, txikiagoa balitz, eskatutako kopurua.
Proiektu bakoitzak 4.000 euro jaso ahal izango du gehienez, eta proiektuek ezingo dute hurrenez hurren 2 ikasturte baino gehiago iraun.
5 puntutik beherako puntuazioa lortzen duten proiektuek ez dute diru-laguntzarik jasoko.
Behin betiko ebazpena EHAAn argitaratuko da aipaturiko epearen barruan, emandako diru-laguntza edo diru-horniketa zehaztuko duelarik. Ebazpen horren aurka errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osasun eta Kontsumoko sailburuari, argitaratu eta biharamunetik hasi eta hilabeteko epean. Ezarritako epean berariazko ebazpenik ematen ez bada, errekurtsoa ezetsi egin dela ulertu behar da.
Diru-laguntza edo diru-horniketa horiek bateraezinak izango dira xede bereko beste deialdi batzuen bidez lor daitezkeen diru-laguntza edo diru-horniketekin.
Egindako gastuen jatorrizko ordainagiri, faktura edo bestelako egiaztagiri guztiak sartu beharko dira memorian, gastuak legez onartutakoak eta emandako diru-laguntzaren edo diru-horniketaren kontuan ezartzekoak baldin badira. Diru-horniketa horien onuradunak ikastetxe publikoak direnean, jatorrizko agirien ordez ordezkaritza-organo gorenaren egiaztagiria aurkeztu ahal izango dute, jasotako diru-horniketei emandako erabilerari buruzkoa. Jatorrizko egiaztagiri horiek ikastetxeen esku geratuko dira, ekonomia-kontrolaren aginpidea duten organoen eskura.
Era berean, proiektuan parte hartu dutenen zerrenda sartu beharko da memorian, VIII. eranskinaren ereduaren ildotik.
Memoriak emaitzen balorazioa jaso beharko du; besteak beste, lortutako hobekuntzak, planaren alderdi positiboak, bai eta planak hobeto funtzionatzeko hobetu edo egokitu beharreko alderdiak ere.
a) III. kapituluan aipaturiko Azpibatzorde Teknikoak esaten badu, 23. artikuluan zehazten den dokumentazioaren bidez, proiektuaren gutxieneko helburuak ez direla betetzen.
Agindu honetan xedatutako edozer ez betetzea.
Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontuen kontura emandako diru-laguntzen onuradunei dagozkien eginbeharretakoren bat ez betetzea.
Abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuan (1992ko otsailaren 17ko EHAA) araututakoaren arabera egingo da itzulketa.
Agindu honetan arautzen diren diru-laguntzen ikastetxe onuradunek honako betebehar hauek izango dituzte:
Emandako diru-laguntza onartzea. Zentzu honetan, onuradunek diru-laguntza ematearen jakinarazpena eta onarpen eranskina jaso eta hamabost eguneko epean, berau behar bezala beterik Osasun Publikoko Zuzendaritzara bidaliko ez balute, emandako diru-laguntzari uko egiten zaiola ulertuko da.
Diru-laguntza ematea eragin duen xedean erabiltzea.
Deialdi honen kontura emandako diru-laguntzei buruzko informazioa ematea, Herri Kontuen Euskal Epaitegiak edo Kontrol Ekonomikoko Bulegoak, beren eginkizunak betez, eskatuz gero.
a) III. kapituluan aipaturiko Azpibatzorde Teknikoak esaten badu, 23. artikuluan zehazten den dokumentazioaren bidez, proiektuaren gutxieneko helburuak ez direla betetzen.
Agindu honetan xedatutako edozer ez betetzea.
Era berean, Azpibatzorde Teknikoak ondoko dokumentazioa bidaliko dio Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritzari:
Ikastetxeen zerrenda, Osasun Sustapen eta Heziketaren Berriztapenerako Proiektua eta helburuen betetze-maila adieraziz, bereziki aurreikusitako helburuen gutxienekoa ere bete ez bada.
Osasun Sustapen eta Heziketaren Berriztapenerako Proiektu bakoitzean parte hartu dutenen zerrenda (VIII. eranskina).
Ziurtagiriak prestakuntza-jarduerei dagokien Arlo/Eremuaren arabera emango dira:
Sustapenari eta Osasun-hezkuntzari buruzko Berrikuntza-proiektuek, onartuak izateko, lortu behar duten portzentajezko partaidetza % 60koa izango da, Berrikuntza-proiektua aplikatzeak harrapatzen duen maila/ziklo/etapa/sail/organoko irakasle guztiekiko.
Ziurtagiria Proiektuan izandako partaidetzaren arabera emango da, beti ere prestakuntza-aldea edota Berrikuntza-proiektuaren aplikazio-aldea % 80an gaineratzen bada.
Ikastaro berean, Berrikuntza-proiektuagatik, inoiz ere ez zaio emango irakasle berari 90etik gorako orduko ziurtagiririk, Berrikuntza hori hezkuntzazkoa izan, Ingurumenekoa izan, Osasun-promoziokoa izan zein prestakuntza-jardueretakoa izan arren.
1 artikuluan esleitutako zenbateko osoa alda daiteke, Osasun Sailaren beste laguntza-programa batzuen gauzatzean agortu gabe geratu diren baliabide ekonomikoen arabera, betiere eskatutako laguntzen ebazpena eman aurretik. Inguruabar hau Osasuneko sailburuordearen ebazpenaren bidez jakinaraziko da.
Lehenengoa. Agindu honek aurreikusten ez duenerako Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legea ezarriko da.
Bigarrena. Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritzak eta Osasun Publikoko Zuzendaritzak aginpidea dute agindu hau betearazteko beharrezkoak izan daitezkeen jarraibideak emateko.
Hirugarrena. Agindu hau EHAAn argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean.
Vitoria-Gasteiz, 2010eko uztailaren 27a.
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburua,
MARÍA ISABEL CELAÁ DIÉGUEZ.
Osasun eta Kontsumoko sailburua,
JAVIER RAFAEL BENGOA RENTERÍA.
Ikastetxearen kodea nnnnnn
Proiektuaren izenburua:
Ikastetxearen zuzendaria/legezko ordezkaria: NAN
Ikastetxearen izena
Ikastetxearen helbidea: Herria kalea/plaza
Posta-kodea Telefonoa Fax E-maila
ADIERAZPENAK:
Osasun Sustapen eta Heziketaren Berriztapenerako Proiektuen deialdiaren baldintzak ezagutzen ditut.
Deialdi honetan eskatzen diren baldintzak betetzen direla egiaztatzeko agirien jatorrizkoa eta bi kopia honekin batera aurkezten ditut.
n Osasunerako sustapen eta hezkuntzari dagokion berriztapen proiektuaren deskribapena.
n Proiektuaren laburpen-fitxa (III. eranskina).
n Klaustroaren akta (IV. eranskina).
n Ordezkaritza Organo Gorenaren akta (V. eranskina).
n Zuzendaritzaren zinpeko aitorpena (VI. eranskina).
n Bestelakoak
ESKARIA:
Ikastetxeak aurkezturiko Osasun Sustapen eta Heziketaren Berriztapenerako Proiektua onartzea.
........................................................., 2010eko ..........................................ren ...........a.
(sinadura eta zigilua)
SARRERA
Eguna:
Sinadura:
Zigilua:
HEZKUNTZA BERRIZTATZEKO ZUZENDARIA
OSASUN PUBLIKOKO ZUZENDARIA
Ikastetxearen kodea nnnnnn
Proiektuaren justifikazioa. Gomendatzen da honako puntu hauek atal honetan aipatzea:
Osasun premien eta lehentasunen diagnostikoa; ikastetxeak aurkeztutako proiektuan justifikatzen dituenak.
Gizarte-egoera txarrean dagoen biztanleriari arreta ematen dion ikastetxea.
Lehentasunezko gaiak: elikadura osasuntsua; ariketa fisikoen sustapena.
Proiektuaren garapenerako egingo diren Hezkuntzako Zikloak, Etapak eta Mailak osorik azaldu beharko dira.
Aukeratutako ziklo, etapa edo maila bakoitzean, gutxienez, irakasleriaren % 60k parte hartu behar du.
Justifikatu egin behar dira aukeratutako zikloak, etapak edo hezkuntza mailak.
Bizi-ohitura osasuntsuak sustatzeko aurrez proiektu berritzaileak egin dituen ikastetxea izatea.
Proiektua ez izatea aurreko baten errepikapena edo aldaketa handirik gabeko egokitzapena.
Hezkuntza-estrategia berritzaileak edukitzea.
Proiektuaren iraupena eta eskola-jardueran nola txertatuko den planteamendua egitea.
Ezarritako lehentasunei egokitzea eta bizimodu osasungarria sustatzeari dagokionez ikastetxeak izan duen ibilbidea.
Proiektuaren helburuak.
Erabiliko den metodologia. Aktibitateak. Denboralizazioa.
Aplikatzea aurreikusten den ikasle taldeak.
Aurreikusitako proiektuaren ebaluaketa.
Aholkularitzarako beharrak: hasieran eta prozesuan.
Aurrekontua.
Eskatutako diru-kopurua.
Izenburua
Ikastetxearen kodea nnnnnn
Ikastetxea
Haur LMH DBH Batx. Form. I Bestelakoak (zehaztu)
ikasle-taldeen kopurua, guztira
irakasle kopurua, guztira
OSHBP-an ikasle-taldeen kopurua
OSHBP-an irakasle kopurua
Oinarrizko orduak Orduak/aste Aste kop. Guztira Osagarrizko orduak Orduak/aste Aste kop Guztira
Materialen lantzea Ikastetxeko aholkularitza
Irakasle parte hartzaileen koordinazioa Ikastetxez kanpoko aholku
Ikasgelako aplikazio orduak Guztira
Aplikazio analisia eta balorazioa
Guztira
Aurrekontua:
Materiala Aholkularitza Ikastaroak Joan-etorriak Bestelakoak Guztira
Euroak
ko irakasleen klaustroak, ezohiko bilera egin du gaur,
2010ko ..................................ren......................(e)an, ...........................etan. Bere funtzionamendurako ezarritako lege-baldintzak betetzen dituelarik, eta 20.......eko ..................................ren ....................ko Aginduak ezartzen dituen osasun sustapen eta heziketaren berriztapenerako proiektuen deialdiaren betekizunetan oinarriturik, adierazten du irakasle guztiek ezagutzen dutela aurkezturiko proiektua bai eta beronek barne hartzen dituen ekintza guztiak ere, eta bere gain hartzen dituela proiektu honek izan ditzakeen ondorio pertsonalak nahiz taldekoak, bai eta ikastetxearen barne antolamenduan eragiten dutenak ere.
........................................................., 2010eko ..........................................ren ...........a.
KLAUSTROKO BURUA
(sinadura eta zigilua)
Proiektuaren izenburua:
ko Ordezkaritza Organo
Gorenak aparteko bilera egin du gaur, 20010eko .................................................., bertan hurrengo jaun-andreak zirela:
Gurasoen ordezkaritzan:
Irakasleen ordezkaritzan:
Ikasleen ordezkaritzan:
eta irakasle ez diren langileen ordezkaritzan:
Ikastetxeko zuzendari den
jauna/andrea organoko buru izanik, eta 20..........eko ............................... aren .......................ko Aginduaz egindako Osasun Sustapen eta Heziketaren Berriztapenerako Proiektuen deialdiaren baldintzak betez, organoak proiektua gauzatzeko behar diren neurriak hartuko dituela ziurtatzen du, eta onarpena jasoz gero, urteko planean sartuko duela, eta klaustroko irakasle den ................................................................................... jauna/andrea koordinatzaile izendatzen duela
........................................................., 2010eko ..........................................ren ...........a.
ORDEZKARITZA ORGANO GORENEKO BURUA
(sinadura eta zigilua)
Proiektuaren izenburua:
jaunak/andrea
Ikastetxeko
zuzendaria/legezko ordezkaria denez,
AITORTZEN DU ZINPEAN Ikastetxearen zuzendariaren edo ordezkari legalaren zinpeko aitorpena xede berarekin beste leialdi batean parte hartzea eta administratiboki edo penalki ez zigortua izana sexu-arrazoiengatik diskriminazioan jausteagatik, Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen 50.5. artikuluan dagoenarekin bat etorriz, Emakume eta Gizonen arteko berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen Seigarren Xedapen Gehigarriaren arabera (VI. eranskina).
........................................................., 2010eko ..........................................ren ...........a.
Zuzendaria/Legezko ordezkaria
(izena eta sinadura)
Proiektua garatu den testuinguruaren ezaugarri orokorrak eta bereziak.
Proiektuaren helburuen betetze-maila:
Hasieran proposaturikoak.
Proiektua amaitutakoan lorturikoak.
Proiektua abian jarri bitartean egindako aldaketak:
Helburuetan.
Metodologian.
Antolakuntzan.
Egutegian.
Proiektuan zehar erabilitako ebaluazio-prozesuaren laburpena.
Osasun-zentroarekin eta Osasunaren Heziketarako Unitatearekin burututako lankidetza-jarduerak.
Ondorioak:
Proiektuaren lorpenak.
Ikastetxean izandako eragina.
Parte hartu duten irakasleen zerrenda, datu hauek zehaztuz: izena, 2 abizen, NAN eta bakoitzaren parte hartzearen berriztatzeko proiektuko eman beharko da informazio hori; ikastetxeko zuzendaritzaren onespenarekin (VIII. eranskina).
Prestaturiko materialak (baleude).
Gastuen justifikazioa (20.2 artikulua)
Proiektuaren izenburua
Ikastetxea Lurraldea
Ikastetxearen kodea nnnnnn
Proiektuaren Koordinatzailea
Izen-Deiturak NAN part.%.
Parte hartzen dutenen datu pertsonalak eta NAN
Izen-Deiturak NAN part.%.
Ikastetxearen zuzendaria


