- AGINDUA, 2010eko uztailaren 27koa, Osasun eta Kontsumoko sailburuarena, 2010. urtean hastekoak diren osasun-arloko ikerketa-proiektuetarako laguntzen deialdia egiten duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2010eko uztailaren 27koa, Osasun eta Kontsumoko sailburuarena, 2010. urtean hastekoak diren osasun-arloko ikerketa-proiektuetarako laguntzen deialdia egiten duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Osasun eta Kontsumo Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 170
- Hurrenkera-zk.: 4057
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2010/07/27
- Argitaratze-data: 2010/09/03
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza; Osasun eta kontsumoa
- Azpigaia: Herri Administrazioa
Testu legala
Osasun Sailaren eskumenetako bat da Euskal Autonomia Erkidegoaren lurraldean osasun-zientzien arloan ikerketa-jarduerak sustatu eta planifikatzeko eginkizuna, Euskadiko osasun-sistema garatu eta etengabe hobetzeko funtsezko elementua baita.
Ikerketa zientifiko eta teknikoaren sustapenari eta koordinazio nagusiari buruzko apirilaren 14ko 13/1986 Legeak, apirilaren 25eko Osasunaren 14/1986 Lege Orokorrak, eta Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legeak osasun-arloko ikerketa sustatzeko erreferentzia-esparru bateratu bat eskaintzen dute eta modu eraginkorragoan funtzionatzeko baldintzak ezartzen dituzte.
Osasun Sailak, Ezagutzaren Gestioko eta Ebaluazioko Zuzendaritzaren bidez, ikerketa-bide berrien sustapena eta ikerketa sanitarioaren eremuan sartzen diren profesionalen nodo berrien bilaketa ditu helburu, eta, horretarako, ekintzak planifikatzen ditu; hala nola, ikertzaileen prestakuntza beka-deialdi baten bidez, edo ikerketa-proiektuen finantzaketa, eta bertako ikertzaileek ikerketa-proiektuetan parte hartzea, betiere Europako eta estatuko diru-laguntza publikoen laguntzarekin.
Deialdi honen lehentasunezko arloak Osasun eta Kontsumo Sailaren legealdi honetarako estrategiaren barnean txertatzen dira, hala nola, gaixotasun kronikoak; ospitaleko medikuntza lehen mailako arretan, etxeko arretan eta arreta sozio-sanitarioan txertatzea; eta teknologia berrien garapena eta teknologia horiek gaixoari aplikatzea.
Deialdi honen beste helburu bat egungo ikerketa-taldeak sendotzea da, betiere talde berriei bidea erraztuz. Taldeek zentro anitzekoak eta diziplina anitzekoak izan behar dute.
Horregatik guztiagatik, Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorren pentzutan ematen diren diru-laguntzen bermeei eta horiek itzultzeari buruzko erregimen orokorra arautzen duen eta horien kudeaketan parte hartzen duten Izaki Laguntzaileek bete beharreko baldintzak, erregimena eta eginbeharrak ezartzen dituen abenduaren 17ko 698/1991 Dekretua eta Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretua (1998ko urtarrilaren 19ko EHAA) aintzat hartuta, honako hau
Agindu honen helburua da 2010. urtean garatzen hasiko diren ikerketa sanitarioko proiektuetarako deialdia arautzea eta laguntza ekonomikoak ematea, objektibotasun, norgehiagoka eta publizitatearen printzipioen arabera; bi modalitate izango ditu:
Modalitate irekia: EAEko I+Gko zentroek ikerketa-proiektuen proposamenak aurkeztuko dizkiote Osasun eta Kontsumo Sailari, finantzatzeko.
Modalitate komisionatua: Osasun eta Kontsumo Sailak hainbat ikerketa-proiektu proposatuko ditu EAEko I+Gko zentroek egin ahal izateko.
Ikerketa-proiektuak Ikerketa Biomedikokoak izan daitezke, Osasun Zerbitzu eta Teknologien Ebaluazioaren Ikerketakoak, edo Ikerketa Ekintzakoak.
Deialdi honi dagokionez, ikerketa biomedikotzat hartuko da oinarrizko ikerketa (gaixotasunera bideratuta), klinikoa (gaixoarengana bideratuta), epidemiologikoa, osasun publikoan eta osasun-zerbitzuetan, baita garapen teknologikoa ere, ikerketa biomedikoko prozesu eta teknologiak edo osasuna hobetzera bideratuta.
Osasun-zerbitzu eta teknologien ebaluazioaren ikerketa epe motz eta luzean gertatzen diren ondorioak (klinikoak, sozialak, ekonomikoak, lege-arlokoak eta etikoak) ebaluatzera bideratuta dago, betiere osasun-teknologien zuzenak nahiz zeharkakoak erabileratik eratorriak izanik, eta bai lortu nahi diren efektuen gainekoak, baita nahi gabeko efektuen gainekoak ere; halaber, osasun-teknologiatzat hartuko dira baliabideak, hau da, osasun onekoen edo gaixoen osasun-premia indibidual edo kolektiboak betetzeko erabiltzen diren baliabideak, hala nola botikak; ekipo, gailu eta prozedura medikoak; antolamendu-ereduak eta erabilitako laguntza-sistemak (telemedikuntza, e-osasuna, informazio-sistemak), baita honako hauei buruzko ikerketak ere: osasun-zerbitzuak, osasun-estrategiak, gaixoaren segurtasuneko estrategiak, Osakidetzan asistentzia-praktikak hobetzea, ikerketa sustatzea sektore estrategikoetan, eta ekitatea sustatzea.
Ikerketa Ekintza ikerketa-metodo bat da, elkarlanekoa eta parte-hartzailea, ikerketa eta ekintza uztartuz hobekuntzak lortzeko bai prebentzioan, bai gaixotasunen detekzio goiztiarrean, eta kronikotasunaren kudeaketan, asistentzia-mailak (lehen mailakoa, espezializatua, etxekoa, eta abar) txertatuz eta zainketetan jarraitutasun handiagoa lortzen saiatuz. Esperientzia pilotuak abiaraziko dira asistentziaren praktika klinikoa eta/edo antolamendu-praktika hobetzearren, prozesuan jakintza sortuz eta jakintza hori osasun-sisteman txertatuz, etengabeko ikaskuntza ahalbidetuko duen prozesu zikliko baten bidez.
Laguntzak eskatzen dituzten proiektuek ikertzaile nagusi bakarra izan behar dute, eta bera izango da proiektuaren betearazpen zientifiko-teknikoaz arduratuko dena.
Aurkeztutako ikerketa-proiektuek Helsinkiko Adierazpenean ezarritako oinarrizko printzipioak eta indarrean dagoen legediak ezarritako baldintzak errespetatu beharko dituzte, betiere ikerketa medikoari dagokionez.
Deialdi honetan adierazitako laguntzen onuradun izan daitezke Euskal Autonomia Erkidegoan dauden I+Gko zentro publiko eta pribatuak, diru-laguntza publikoak lortzeko edo Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Nagusiarekin kontratatzeko gaiturik badaude.
Ondorio horietarako, I+Gko zentro publiko/pribatu diogunean zera ulertuko dugu:
I+Gko zentro publikoa: entitate eta instituzio sanitario publikoak, unibertsitate publikoak, onartutako ikerketa-erakunde publikoak eta, oro har, herri administrazioaren menpe dagoen edozein I+Gko zentro.
I+Gko zentro pribatua: entitate eta instituzio sanitario pribatuak, unibertsitateak eta bestelako entitate pribatuak, izaera juridiko propioa dutenak, I+Gko ekintzetan egiaztatutako gaitasuna edo jarduera dutenak.
Zentro eskatzaileek zerga-betebeharrak beteta edo horiek betetzeaz salbuetsita egon beharko dute eskabidea aurkezteko garaian.
Erakunde onuradunei laguntzak eman eta, hala dagokionean, ordaintzeko, ezinbestekoa izango da Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta bere erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasi den eta oraindik tramitazioan dagoen edozein itzulketa- edo zigor-prozedura amaitzea.
Adierazitako laguntzak lehiaketa bidez emango dira. Laguntzak emateko, modalitate bakoitzean aurkeztutako eskabideak konparatuko dira, modalitate batera eta bestera aurkeztutakoak bereizita, horien artean lehentasuna ezartzeko. Lehentasunak modalitate bakoitzeko artikuluetan ezarritako balioespen-irizpideei jarraituz ezarriko dira eta laguntzak deialdian esleitutako kredituak agortu arte emango dira.
Deialdi hau finantzatzera bideratutako baliabide ekonomikoen zenbateko osoa milioi bat zortziehun eta laurogeita sei mila ehun eta berrogeita hamabost (1.886.155) euro da; horietatik 1.575.355 modalitate irekiko proiektuetarako izango dira, eta 310.800 modalitate komisionaturako. Baliabide ekonomiko horiek Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorretan horrexetarako ezarri diren kredituetatik datoz.
Adierazitako zenbatekoak aldatu egin daitezke, eskatutako laguntzen guztirako zenbatekoa ikusita, eta, Osasun eta Kontsumo Sailaren beste laguntza-programa batzuk burututakoan diru-kopurua agortu gabe geratuz gero, erabilgarri dagoen diruaren arabera. Aldaketa hori deialdiaren Ebazpena eman aurretik egingo da, eta Osasun Kalitate, Ikerketa eta Berrikuntzako sailburuordearen Ebazpen bidez emango da horren berri.
Arreta berezia emango zaie ikerketa-talde berriek garatzen dituzten proiektuei, betiere 19. artikuluan eskatutako gutxieneko puntuazioa gainditzen badute; talde berritzat hartuko da ikertzaile nagusiak ezein proiektutan parte hartu ez duenean inoiz, eta egiaztatutako esperientzia duten baterako ikertzaileen ehunekoa guztirakoaren % 20 baino txikiagoa denean. Deialdi honetan jasotako modalitate bakoitzeko baliabideen guztirakoaren % 10, gutxienez, horrelako proiektuak finantzatzeko izango da.
Eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.
Eskabideak Osasun eta Kontsumo Saileko Ezagutzaren Gestioko eta Ebaluazioko zuzendariari bidali behar zaizkio (Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz); era berean, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan aipatzen diren gainerako moduetan ere aurkez daitezke.
Agindu honen IV. eranskinean ageri den inprimaki arautuan gauzatuko da eskabidea, eta proiektuaren ikertzaile nagusiak eta zentro eskatzailearen legezko ordezkariak sinatuko dute. Era berean, ikertzaile-taldeko gainerako kideek ere sinatu beharko dute, euren parte-hartzearekin ados daudela adierazteko.
Deialdiko oinarriren bat ez bada betetzen, edo datuak ezkutatu, aldatu edo eskatutako argibideak manipulatu egiten badira, eskaera ezetsi egingo da, beste eremu batzuetan eragin ditzakeen erantzukizunak ere alde batera utzi gabe.
Diru-laguntzen eskabideek daturen bat bete gabe utzita baleukate edo eskatutako agiri guztiak erantsi gabe, interesdunari eskatuko zaio hamar eguneko epean falta dena osatzeko edo eskatzen diren agiriak eransteko, jakinaren gainean jarriz horrela egiten ez badu, eskabidea ezetsitzat joko dela; dena den, Administrazioa beharturik dago eskabide horri buruzko berariazko ebazpena ematera eta jakinaraztera, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 71.1 eta 42.1 artikuluetan xedatzen denaren arabera.
Kasu bakoitzean ematen den laguntzaren bidez jarraian adieraziko diren gastuak ordainduko dira. Gastu horiek guztiek zuzeneko lotura izan behar dute proiektua gauzatzearekin, eta eskabidearen memorian behar bezala zehaztuta egon behar dute:
Langileen gastuak. Hemen sartzen dira zentro onuradun eta gauzatzailearekin kontratu bidezko loturarik izan gabe proiektuan parte hartzen duten langileek eragindako gastuak.
Bekadunek parte hartzeko finantzaketa eskatuz gero, emango den gehieneko zenbatekoa urtean 18.000 euro izango da, gehienez ere bi urtez.
Bekadunen finantzaketa onartuko da baldin eta egiaztatzen bada proiektua eta berau aurkezten duen taldea egokiak direla bekadunari ikerkuntza zientifikoan eta garapen teknologikoan prestakuntza aproposa eskaintzeko.
Ondasunak eskuratzeko eta zerbitzuak kontratatzeko gastuak. Honako hauek ere sartuko dira: proiektua burutzeko erabili den material inbentariagarria, material suntsigarria eta gainerako gastu osagarriak, hala nola, material bibliografikoa eta proiektua gauzatzeko beharrezkoak diren kanpoko zerbitzuen kontratazioa. Halaber, kontzeptu honetan sartuko da ikertzaileen balizko ordeztea ere, betiere proiektu bakoitzeko ikertzaile baten lanaldiaren % 20 arte, gehienez ere. Ikertzaileek deialdiaren bidez finantzatutakoa baino dedikazio handiagoa eskaini behar badiote proiektuari, zentro onuradunak hartuko du bere gain dedikazio hori.
Halaber, idatz-zati honetan biltzen dira ikerketa-taldeko kideak bilera zientifikoetara joateak eragindako gastuak, baita ikerketaren emaitzak ezagutarazteko bestelako jarduerek eragindakoak ere, hala nola, artikuluak argitaratzea. Kontzeptu honen bidez ikerketa-taldeko kide bakar bat nazioarteko bilera batera joateak eragindako gastuak finantzatuko dira, gehienez ere 2.000 euro arte.
Beste zenbait gastu, hala nola, bidaiak, landa-lanak eragindako desplazamenduak, koordinazio-bilerak, betiere proiektuarekin zuzenean lotuta badaude.
Agindu honen babespean ematen diren laguntzak bateragarriak izango dira helburu bererako erdietsi litekeen beste edozein motako laguntza edo diru-laguntzarekin, baldin eta gainfinantzaketarik gertatzen ez bada. Halakorik gertatuz gero, emandako diru-laguntza dagokion gehieneko mugaraino murriztuko da.
Ikerketa-taldeko kideek ezta prestakuntza sanitario espezializatuaren aldian dauden lizentziatuek ere ez dute inolako ordainsaririk jasoko emandako laguntzaren kargura.
Proiektua amaitu ondoren, emandako laguntzen kontura erositako material inbentariagarria eta bibliografikoa proiektua gauzatu duen zentroarentzat izango da, eta material hori erabiltzeko lehentasuna ikerketa-jarduerak izango du.
Ikertzaile nagusiak honako baldintza hauek bete beharko ditu:
Prestakuntza sanitario espezializatuko programarik egiten ez aritzea.
Ikertzaile nagusi batek ezingo ditu Osasun eta Kontsumo Sailak finantzatutako bi ikerketa-proiektu baino gehiago aldi berean burutu, eta garatzen ari den proiektu zaharrenak 2010eko maiatzaren 30 baino lehen amaitu beharko du.
Koordinatutako proiektuetan, koordinatzaile gisa azpiproiektuen ikertzaile nagusietako bat agertuko da. Azpiproiektu bakoitzaren ikertzaile nagusia horren erantzulea izango da ondorio guztietarako, proiektuaren koordinazio zientifikoari eta jarraipenari dagokionez izan ezik; alderdi horietaz koordinatzailea arduratuko da.
Ikerketa-taldeko gainerako kideek:
Gehienez ere deialdi honetako bi proiektutan parte hartu ahal izango dute.
Ezin izango dute hiru ikerketa-proiektu baino gehiagotan aldi berean parte hartu.
Ondorio horietarako, ez dira ikerketa-taldeko kidetzat hartuko Ikerketa Unitate batekoak izan arren aholkularitzako zereginak soilik egiten dituztenak.
Bekadunak:
Ikerketa-proiektuen kargura finantzatutako bekadunak deialdi honetako proiektu bakar batean parte hartuko du. Bekadun hori goi-mailako tituluduna, erdi-mailako tituluduna edo ikerketan laguntzeko teknikaria izan daiteke.
Bekaduna zentro onuradunek hautatuko dute, langileak hautatzeko arloan aplikatu beharreko arauekin bat etorriz; edonola ere, publizitatearen eta norgehiagoka-prozeduraren bidez hautatuko da.
Aurkeztutako eskabideak ebaluatzeko modalitate bakoitzerako Balioespen Batzorde bat eratuko da.
Laguntzaren modalitate bakoitzerako aurreikusitako balioespen-irizpideak aplikatuz, Batzorde bakoitzak eskabideak ebaluatuko ditu eta Osasun Kalitate, Ikerketa eta Berrikuntzako sailburuordeari ebazpen-proposamena helaraziko dio.
Osasun Kalitate, Ikerketa eta Berrikuntzako sailburuordeak emango ditu laguntzak, Balioespen Batzordeak proposatutakoa aintzat hartuta.
Deialdiko modalitate bakoitzerako ebazpen bat emango da, eta ebazpen horietan zentro onuradunen zerrenda, finantzatutako proiektuaren titulua eta laguntzaren zenbatekoa adieraziko dira.
Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuz jakinaraziko da; horretarako epea, gehienez ere, sei hilabetekoa izango da, agindu hau argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.
Aipatutako epea igaro eta dagokien ebazpena ez bada jakinarazi, eskatzaileek beren eskabidea ezetsitzat hartuko dute, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 44. artikuluan ezarritakoari jarraiki.
Osasun Kalitate, Ikerketa eta Berrikuntzako sailburuordearen ebazpenen aurka interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote Osasun eta Kontsumoko sailburuari, ebazpenak argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita hilabeteko epean, betiere azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoarekin bat etorriz.
Finantzaketa lortu duten zentroek diru-laguntza eman zaiela jakinarazteko idazkia jasoko dute, eta horrekin batera dagokien Onarpen-agiria eta Laguntzaren Datuen Agiria; azken horretan honako datu hauek agertuko dira: emandako laguntzaren zenbatekoa eta banaketa gastu-motaren eta urtekako banaketaren arabera. Horretaz gain, laguntzaren bidez finantzatzen diren kontzeptuen eskabidearen memorian jasotakoak zerrenda erantsi behar da, eta, dagokionean, bekadunaren onarpen-agiria. Onarpen Agiria eta Laguntzaren Datuen Agiria Ezagutzaren Gestioko eta Ebaluazioko Zuzendaritzara itzuli beharko dira zentroaren legezko ordezkariak eta ikertzaile nagusiak sinatu ostean, betiere jaso zirenetik hamabost eguneko epean.
Laguntza ukatzen denean, eskabidearekin batera aurkeztu diren agiriak berreskuratzeko epea, baita horri buruzko argibideak eskatzekoa ere, hamabost egunekoa izango da dagokion ebazpena argitaratzen denetik kontatzen hasita, betiere errekurtsorik aurkeztu ezean. Errekurtsorik aurkeztu bada, ezesteko ebazpenaren jakinarazpena jasotzen denean hasiko da kontatzen epea.
Emandako diru-laguntzak honela ordainduko dira:
Urtebeteko iraupena duten proiektuen kasuan.
Emandako laguntzaren zenbatekoaren % 80 Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko kide diren onuradunei transferituko zaie erakunde laguntzailearen bidez, edo bestela, zentro onuradunari, zentroa ez bada Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko kide, 11.5 artikuluan aipatzen den Onarpen Agiria jaso bezain laster. Gainerako % 20 21. eta 27. artikuluetako 1.a.1 puntuan aipatzen den sei hilean behingo memoria zientifikoa (VII. eranskina) aurkeztutakoan ordainduko da.
Urtebete baino gehiagoko iraupena duten proiektuen kasuan.
Lehenengo urteari dagokion emandako laguntzaren zenbatekoa Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko kide diren onuradunei berehala transferituko zaie erakunde laguntzailearen bidez, edo bestela, zentro onuradunari, zentroa ez bada Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko kide, 11.5 artikuluan aipatzen den Onarpen Agiria behar bezala beteta jaso bezain laster.
Ondorengo urteei dagozkien zenbatekoak Ezagutzaren Gestioko eta Ebaluazioko Zuzendaritzak memoria zientifikoa eta proiektuak eragindako gastuen egiaztagiriak onartu ondoren ordainduko dira. Erakunde onuradunak agiri horiek guztiak urtero bidaliko ditu Zuzendaritza horretara.
Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko kide diren zentro onuradunek erakunde laguntzailearen bidez igorriko dituzte memoriak eta egiaztagiriak.
Zentro onuradunak ikusiko balu, justifikatutako arrazoiengatik, ezin duela finantzaturiko ikerketa-proiektua burutu, ahalik eta azkarren jakinaraziko dio Ezagutzaren Gestioko eta Ebaluazioko Zuzendaritzari, proiektuaren garapen zientifikoaren egoerari eta azken balantze ekonomikoari buruzko txostena ere erantsiz.
Ezagutzaren Gestioko eta Ebaluazioko Zuzendaritzak, espedientea aztertu ondoren, Osasun Kalitate, Ikerketa eta Berrikuntzako sailburuordeari proposatuko dio dagokion laguntzaren kitapena egiteko erabakia hartzeko, eta itzuli beharrik izanez gero, zenbatekoak zehaztuko dizkio.
Egoki iritzitako kasuetan, Osasun eta Kontsumo Sailak proiektuari jarraipen hobea egiten lagunduko duen informazio osagarria aurkezteko eska dezake.
Fundación Vasca de Innovación e Investigación Sanitarias / B+I+O Eusko Fundazioak Osasun eta Kontsumo Sailaren erakunde laguntzaile gisa jardungo du, diru-laguntza emateko programa honen bitartez Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko kide diren zentroei emandako laguntzen kudeaketan eta ordainketan; horretaz gain, honako eginkizun hauek izango ditu:
Urteroko ordainketetarako diruz lagundutako proiektuek bete beharreko baldintzen jarraipena.
Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko kide diren zentro onuradunei ordainketak igortzea.
Proiektuen finantza-kudeaketa eta kontabilitate-kontrola agindu honetan ezartzen den bezala.
Ezagutzaren Gestioko eta Ebaluazioko Zuzendaritzari proposamena egitea zentro onuradunak deialdian eskatutako baldintzak ez betetzeagatik administrazio-neurriak eta bestelakoak hartzeko.
Agindu honetan xedatutakoaren arabera laguntzak nori eman zaizkion Osasun eta Kontsumo Sailari justifikatzea eta aplikatu gabeko zenbatekoak itzultzea.
Aipatu funtsei buruz Osasun eta Kontsumo Sailak egin ditzakeen egiaztatze-jardueretan eta Kontrol Ekonomikoko Bulegoari eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiei dagozkienetan laguntzea.
Diru-laguntza jasotzen duen onuradunak honako betebehar hauek izango ditu:
Emandako diru-laguntza onartzea. Zentzu horretan, diru-laguntzaren jakinarazpena jaso eta hamabost eguneko epean aurreko 11.5 artikuluan zehaztutako Onarpen Agiria Ezagutzaren Gestioko eta Ebaluazioko Zuzendaritzara bidaltzen ez badu, onuradunak laguntzari uko egiten diola ulertuko da. Halaber, zentro onuraduna zentro pribatua bada, epe berean, zerga-betebeharrak beteta dituela egiaztatu beharko du.
Laguntza eman zaion horrexetarako erabiltzea eta ez beste ezertarako.
Kontrol Ekonomikoko Bulegoari eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiari beren eginkizunak betez eskatzen dieten informazioa ematea, deialdi honi lotutako diru-laguntzari dagokionez.
Eskabidea egiteko orduan kontuan hartutako datu edo inguruabarretan edozein aldaketa gertatuz gero, Ezagutzaren Gestioko eta Ebaluazioko Zuzendaritzari ahalik eta lasterren jakinaraztea.
Ikertzaile nagusiak eskabidean adierazitakoaren gainean aldaketaren bat egin nahi badu, aurrez baimena eskatu behar dio Ezagutzaren Gestioko eta Ebaluazioko Zuzendaritzari, eta horretarako arrazoiak ere eman behar ditu.
Diru-laguntza ematerakoan kontuan hartutako edozein baldintza aldatzen bada betiere, laguntzaren xedea beteta, eta beste edozein erakunde publiko zein pribatutatik diru-laguntzaren bat aldi berean jasotzen bada, laguntzaren zenbatekoa aldatu ahal izango da. Horretarako, Ezagutzaren Gestioko eta Ebaluazioko Zuzendaritzak dagokion gutxitze-ebazpena emango du, emandako laguntzaren zenbatekoa egokitzeko.
Proiektuaren garapen-prozesuan hainbat gastutara bideraturiko zenbateko partzialetan aldaketak egitea beharrezkotzat jotzen bada, betiere laguntzaren guztirako zenbatekoa gainditu gabe, proiektuko ikertzaile nagusiak, aldez aurretik eta arrazoiak emanda, idatziz egin beharko du eskabidea, zentro onuradunaren legezko arduradunaren oniritzi eta guzti.
Ezagutzaren Gestioko eta Ebaluazioko Zuzendaritzan egin beharko da eskaria.
Proiektuaren amaiera atzeratzen bada zentro onuradunaren borondatearekin zerikusirik ez duten behar bezala justifikatutako arrazoiengatik, eta hasiera batean proiektua garatzeko ezarritako epea iraungi baino lehen idatziz jakinarazten bada hori zenbateko luzapena eskatzen den zehaztuta, Osasun eta Kontsumo Sailak proiektua amaitzeko epea luzatu ahal izango du.
Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorren pentzutan ematen diren diru-laguntzen bermeei eta horiek itzultzeari buruzko erregimen orokorra arautzen duen abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuan ezarritakoaren arabera, onuradunak ezarritako baldintza eta epeak betetzen ez baditu, edota laguntza beste helburu baterako erabiltzen badu, prozedurazko izapideak egin ondoren laguntza eskuratzeko eskubidea galdu egin duela deklaratuko da eta, hala badagokio, jasotako diru-zenbatekoak eta legezko interesak Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiari itzuli behar dizkiola, eta bidezkoa izan daitekeen beste ekintzarik ere burutu ahal izango da. Aipatutako diru-kopuru guztiak diru-sarrera publikotzat hartuko dira ondorio guztietarako.
Ez-betetzeagatiko txostena hasi, izapidetu eta ebazteko aginpidedunak honako hauek izango dira: Ezagutzaren Gestioko eta Ebaluazioko zuzendaria eta Osasun Kalitate, Ikerketa eta Berrikuntzako sailburuordea.
Ez-betetzea dela-eta, laguntza behin-behinean itzuli behar den kasuan, laguntza eman zaion onuraduna izango da erantzulea Osasun eta Kontsumo Sailaren aurrean.
Laguntzak jaso ahal izateko, ikerketa-proiektuak 2010. urtean hasiak behar dute izan; horretaz gain, diziplina eta zentro anitzekoak ere izan behar dute. Horretarako, Euskal Autonomia Erkidegoko gutxienez bi osasun-zentrotako langile diren ikertzaileak izan beharko dituzte. Salbuespen gisa, eta ikertu beharreko arloaren espezifikotasuna dela-eta, zentroen aniztasunaren baldintza betetzeko adina osasun-zentro ikertzaile ez badago, baldintza hori betetzetik salbuetsi ahal izango dira.
Ikerketa biomedikoko proiektuek gutxienez bi urteko eta gehienez hiru urteko iraupena izan beharko dute. Ikerketa Ekintzako proiektuek edo Osasun Zerbitzu eta Teknologien Ebaluazioaren Ikerketakoek urte batetik bi urtera bitarteko iraupena izan behar dute. Proiektua betearazteko epea ebazpena indarrean hasi eta hamazazpi egunera hasiko da kontatzen.
Ikertzaile nagusiak laguntza eskatu duen I+Gko zentro publiko edo pribatuarekiko lotura (funtzionario- edo kontratu-lotura, nahiz estatutupekoa) formalizatua izatea deialdia ebatzi aurretik eta ebazteko garaian.
Eskabide-orria (IV. eranskina) behar bezala bete eta horrekin batera, honako dokumentazio hau aurkeztu behar da, paperean:
Ikerketa-proiektuaren memoria, araututako ereduaren arabera (V. eranskina). Memoria horretan, material inbentariagarri edo suntsikorren kasuan, aleko prezioa 500 eurotik gorakoa denean edo zenbait unitate berdinen guztirako zenbatekoa 1.000 eurotik gorakoa denean, hornitzaile ezberdinek egindako bi aurrekontu, gutxienez, aurkeztu beharko dira. Baldintza hori betetzen ez bada, balioespen zientifiko-teknikoari dagokion c) idatz-zatian lortutako puntuazioari % 50 kenduko zaio.
Ikerketa-taldeko kide bakoitzaren curriculuma, araututako ereduari jarraiki (VI. eranskina).
Eskabidea egin duen zentroa ez bada proiektua gauzatuko duena, zentro eskatzaileak proiektua gauzatuko duen zentroaren legezko ordezkaritzaren idazkia aurkeztuko du, gauzatzeko baimena emanez (IX. eranskina).
Hala badagokio, proiektua gauzatuko duen zentroko Etika Batzordearen baimena, baita ikerketaren arloko hitzarmenak eta arauak betetzen direla zaintzeaz arduratzen diren kide anitzeko beste organoena ere. Dena dela, dagokion kide anitzeko organoaren lehendakaritzak edo idazkaritzak emango du baimena eta bertan erabakia hartu zen saioaren aktaren erreferentzia jasoko da.
I+Gko zentro pribatuek erakundearen Estatutuak aurkeztu beharko dituzte, honako datu hauek adieraziz: I+Gko ekintzetan egiaztatutako gaitasuna edo jarduerekiko helburuak eta xedea, eta erakundearen eta ikertzaile nagusiaren artean dagoen lotura motaren egiaztapena, iraupena zehaztuz.
Gauzatuko duen zentroko Ikerketa Batzordearen edo pareko figuraren txostena, ikerketa-proiektua bere osotasunean bideragarria dela adieraziz.
Proiektuen ebaluazioari begira, eta ikerketa-proiektuaren emaitzak produkzio-sektoreari transferitzeko potentziala balioeste aldera, dagokionean, ikerketa-taldeak idazki bat aurkeztu ahal izango du enpresek sinatuta, emaitza horiekiko interesa dutela adieraziz. Bien arteko lankidetza-hitzarmenik baldin badago, hitzarmenaren kopia aurkeztu ahal izango da.
Proiektu koordinatuak direnean, azpiproiektu bakoitzeko eskabide oso bat egingo da. Proiektuaren koordinatzaile gisa jarduten duen ikertzaile nagusiak, gainerako agiriekin batera, beste idazki bat aurkeztu beharko du egoera horren berri eta koordinatzen dituen taldeen berri emateko; idazkia taldeetako arduradunek sinatu beharko dute, adostasuna adierazteko.
Administrazio-prozeduretan bitarteko elektroniko, informatiko eta telematikoen erabilera arautzen duen abenduaren 18ko 232/2007 Dekretuaren 4.4 artikuluan oinarrituta, eskabidea eta, gutxienez, a, b, eta c dokumentuak 6. artikuluan zehaztutakoaren arabera igorri behar dira, eta horretaz gain, http://www.osanet.euskadi.net webgunean (Profesionalak profila) horretarako bereziki prestatu dugun aplikazioaren bidez izapidetu beharko dira.
Behar bezala edo epearen barruan akatsak zuzenduta aurkeztu diren eskabideen ebaluazioa eta hautaketa artikulu honen 2. idatz-zatian definitutako Balioespen Batzordeak egingo du, betiere 7.1 artikuluan xedatutakori jarraiki.
Balioespen Batzordea honako hauek osatuko dute: Osasun eta Kontsumo Saileko Ezagutzaren Gestioko eta Ebaluazioko zuzendariak lehendakaria izango da, eta kide gisa, Aseguramendu eta Kontratazio Sanitarioko zuzendariak, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Asistentzia Sanitarioko zuzendariordeak, Irakaskuntza eta Garapen Profesionaleko zerbitzuburuak, eta Osasun eta Kontsumo Saileko I+Gko Laguntzen teknikari arduradunak idazkaria izango da.
Balioespen Batzordeak honako irizpide hauen arabera balioetsiko ditu proiektuak:
Proiektuen egokitzapena deialdi honetan zehaztutako lehentasunezko arlo eta ildoekiko (I. eranskina): 25 puntu gehienez.
Proposamenaren interesa Euskal Osasun Sistemarentzat: 35 puntu gehienez.
Garrantzi zientifikoa eta sozio-sanitarioa proiektuarengandik esperotako ekarpenak barne hartuta, eta helburuen berritasuna eta garrantzia: 25 puntu gehienez.
Proiektuaren emaitzen hedapen- eta dibulgazio-plana: 15 puntu gehienez.
Fase honetan gutxienez 60 puntu lortzen ez dituzten proiektuak ez dira diruz laguntzeko moduko proiektutzat hartuko.
Proiektuak ebaluatu aurretik, eta proiektu horiek erabat ulertzearren, Batzordeak kanpo-ebaluatzaileen laguntza eskatuko du; ebaluatzaileek proiektuen kalitate zientifiko-teknikoari buruzko txostenak aurkeztu beharko dituzte, honako alderdi hauek ebaluatuz eta haztatuz:
Ikertzaile nagusiaren gaitasuna eta dedikazioa, baita ikerketa-taldearen tamaina, osaera eta dedikazioa ere, proiektuan programatutako jarduerak gauzatzeko: 25 puntu gehienez.
Metodologiaren kalitatea: 50 puntu gehienez.
Eskatutako finantza-baliabideen egokitzapena proposatutako helburuei dagokienez, eta beste entitate publiko eta pribatu batzuekin batera finantzatu izanaren egiaztapena: 25 puntu gehienez.
Txosten zientifiko-teknikoan gutxienez 50 puntu lortzen ez dituzten proiektuak bideraezintzat joko ditu Balioespen Batzordeak.
Bere eginkizuna betetzeko, Batzordeak eskubidea dauka eskatzaileei proiektua erabat ulertzeko beharrezkoak diren agiri osagarriak eskatzeko, baita entitate eskatzaileei proiektuetan zenbait aldaketa egitea iradokitzeko ere, betiere programa honen helburuetara hobeto egokitu daitezen.
Balioespen Batzordeak laguntzen zenbatekoa honako hauen arabera kalkulatuko du: aurkeztutako aurrekontua, deialdia finantzatzeko dauden baliabide ekonomikoak, eta aurkeztutako aurrekontuen egokitzapena lortu nahi diren helburuak betetzeko, betiere kanpo-ebaluatzaileek egindako txostenean jasotako balioespena kontuan izanik.
Emandako laguntzek eskatutakoa osorik eta partzialki estali ahal izango dute, baina, aldi berean finantzatzeko aukera kontuan hartuz, diruz lagundutako jardueraren kostu erreala ezin izango da inolaz ere gainditu.
Koordinatutako proiektuak direnean azpiproiektu bakoitza proiektu independentetzat hartuko da, artikulu honi dagokionez.
Laguntza jaso duen zentro onuradunak jasotako diru-laguntza zertan gastatu duen justifikatu beharko du, Ezagutzaren Gestioko eta Ebaluazioko Zuzendaritzan honako agiri hauek aurkeztuz:
Urtebeteko proiektuen kasuan.
Proiektua gauzatzen hasi eta sei hilabetera, zentro onuradunak memoria zientifiko bat igorri beharko du Ezagutzaren Gestioko eta Ebaluazioko Zuzendaritzara, VII. eranskinean ageri den eskemaren arabera. Memoria zientifikoak proiektuaren garapen-egoerari buruzko eta lortutako helburu partzialei buruzko deskripzio bat egingo du, eta ikertzaile nagusiak sinatu beharko du.
Proiektua betearazteko epea amaitu eta segidako hiru hilabeteren buruan, zentro onuradunak amaierako memoria zientifikoaren bi ale igorri beharko ditu; amaierako memoria hori VII. eranskinean ageri den eredu arautuari jarraituz egin behar da. Memoriarekin batera, laguntza kudeatzen duen entitatearen legezko ordezkariak eta ikertzaile nagusiak sinatutako memoria ekonomikoa ere bidali behar da. Memoria ekonomikoarekin batera, proiektua garatzean egindako gastuak egiaztatzen dituzten jatorrizko fakturak edo horien kopia konpultsatuak aurkeztu behar dira.
Urtebete baino gehiagoko proiektuen kasuan.
eranskineko eskemaren arabera egindako urteko memoria zientifiko eta ekonomikoa. Memoria zientifikoak proiektuaren garapen-egoerari buruzko eta lortutako helburu partzialei buruzko deskripzio bat egingo du, eta ikertzaile nagusiak sinatuko du. Memoria ekonomikoa ikertzaile nagusiak eta laguntza kudeatzen duen zentroaren legezko ordezkaritzak izenpetuko dute, eta bertan memoriak hartzen duen aldiari dagokion balantze ekonomikoa egingo da.
Proiektua betearazteko epea amaitu eta segidako hiru hilabeteren buruan, amaierako memoria zientifikoaren bi ale igorri beharko dira; amaierako memoria hori VII. eranskinean ageri den eredu arautuari jarraituz egin behar da. Memoriarekin batera, laguntza kudeatzen duen entitatearen legezko ordezkariak eta ikertzaile nagusiak sinatutako memoria ekonomikoa ere bidali behar da.
Zentro onuradunek honako hauek erantsiko dizkiete urteko memoriei eta amaierako memoriari: memoriak hartzen duen aldian gauzatutako gastuak egiaztatzen dituzten eta aurreko memoriekin aurkeztu ez diren jatorrizko fakturak edo horien kopia konpultsatuak.
Jarraipen-memorien aldeko ebaluazioa egiteak eta hurrengo urterako laguntza igortzeak ez du esan nahi egindako gastuekin bat etorri eta aurrekontuan sartuko direnik, amaierako memoria ekonomikoarekin bere osotasunean balioetsiko baita.
Amaierako memoriarekin batera, hala badagokio, ikerketaren ondorioz sortu diren argitalpen, tesi, karrera amaierako proiektu eta kongresuetara eginiko komunikazio guztien kopia bana aurkeztuko da. Horietan guztietan, eta geroago sor litezkeenetan, esanbidez aipatu behar da Osasun eta Kontsumo Sailak emandako laguntza. Ikerketaren emaitzak ahalik eta erabiltzaile gehienengana helarazteko asmoz, Osasun eta Kontsumo Saileko funtsen bidez finantzatutako proiektuak artikulu gisa argitaratzeko garaian, sarbide irekiko aldizkariak lehenetsiko dira, edo bestela, argitaratu eta handik urtebetera sarbidea bermatuko duten aldizkarietan.
Ikerketa-proiektu jakin batzuk egiteko laguntzen deialdia egin da, eta agindu honen II. eranskinean proiektu horien zerrenda zehaztu da.
Proiektuek gutxienez urtebeteko eta gehienez bi urteko iraupena izango dute. Proiektua betearazteko epea ebazpena indarrean hasi eta hamazazpi egunera hasiko da kontatzen.
Proiektuetan, jarraian zehaztuko diren idatz-zatiak, oro har, landu beharko dira, betiere proposatutako gaiaren arabera idatz-zati bakoitzari garrantzi handiagoa edo txikiagoa emanez:
Teknologien Ebaluazioaren arloko proiektuak.
Esku-hartzearen definizioa eta alternatibak.
EAEko egoeraren analisia, erabilera, aldakortasuna, kontsumoa, kostuak.
Ebidentzia zientifikoa modu sistematikoan berraztertzea.
Praktika klinikorako, kudeaketarako, osasun-politikarako gomendioak, eta identifikatutako ikerketa-premiak.
Proposamenen inpaktu sozial eta ekonomikoaren analisia.
Ondorioak.
Ikerketa Ekintzako proiektuak.
Proposatutako esku-hartzearen definizioa eta alternatibak.
Proposatutako proiektu pilotuaren Antolamendua eta Lan Plana, arreta berezia emanez inplikatutako eta bakoitzean erantzule diren Zentro/Zerbitzuei; proposatutako lan-metodologia, proposatutako esku-hartzeak gaur egungo antolamenduan eta lan egiteko moduan eragin beharreko aldaketak, eta aldaketak eragindako arazoak edo balizko gatazkak konpontzeko bidea.
Honako hauen analisia, deskribapena eta neurtzeko modua:
gaixoari emandako arretaren kalitatean lortu nahi diren emaitzak.
kontsumoan, kostuetan eta aldakortasunean lortu nahi diren emaitzak.
langileen onarpen-maila eta gogobetetze-maila.
Esperientzia orokortzeko eta hobetzeko proposamena.
Eskabide-orria (IV. eranskina) behar bezala bete eta horrekin batera, honako dokumentazio hau aurkeztu behar da, paperean:
Ikerketa-proiektuaren memoria, araututako ereduaren arabera (V. eranskina). Memoria horretan, material inbentariagarri edo suntsikorren kasuan, aleko prezioa 500 eurotik gorakoa denean edo zenbait unitate berdinen guztirako zenbatekoa 1.000 eurotik gorakoa denean, hornitzaile ezberdinek egindako gutxienez bi aurrekontu aurkeztu beharko dira. Baldintza hori betetzen ez bada, balioespen zientifiko-teknikoari dagokion c) idatz-zatian lortutako puntuazioari % 50 kenduko zaio.
Ikerketa-taldeko kide bakoitzaren curriculuma, araututako ereduari jarraiki (VI. eranskina).
Eskabidea egin duen zentroa ez bada proiektua gauzatuko duena, zentro eskatzaileak proiektua gauzatuko duen zentroaren legezko ordezkaritzaren idazkia aurkeztuko du, gauzatzeko baimena emanez (IX. eranskina).
Hala badagokio, proiektua gauzatuko duen zentroko Etika Batzordearen baimena, baita ikerketaren arloko hitzarmenak eta arauak betetzen direla zaintzeaz arduratzen diren kide anitzeko beste organoena ere. Dena dela, dagokion kide anitzeko organoaren lehendakaritzak edo idazkaritzak emango du baimena eta bertan erabakia hartu zen saioaren aktaren erreferentzia jasoko da.
I+Gko zentro pribatuek erakundearen Estatutuak aurkeztu beharko dituzte, honako datu hauek adieraziz: I+Gko ekintzetan egiaztatutako gaitasuna edo jarduerekiko helburuak eta xedea, eta erakundearen eta ikertzaile nagusiaren artean dagoen lotura motaren egiaztapena, iraupena zehaztuz.
Gauzatuko duen zentroko Ikerketa Batzordearen edo pareko figuraren txostena, ikerketa-proiektua bere osotasunean bideragarria dela adieraziz.
Proiektuen ebaluazioari begira, eta ikerketa-proiektuaren emaitzak produkzio-sektoreari transferitzeko potentziala balioeste aldera, dagokionean, ikerketa-taldeak idazki bat aurkeztu ahal izango du enpresek sinatuta, emaitza horiekiko interesa dutela adieraziz. Bien arteko lankidetza-hitzarmenik baldin badago, hitzarmenaren kopia aurkeztu ahal izango da.
Aurreko idatz-zatian aipatutako dokumentuak http:// www.osanet.euskadi.net/osteba/es webgunean eskuragarri egongo dira, arautu gabekoak izan ezik.
Eskabidea balioesteko Balioespen Batzordea sortuko da.
Balioespen Batzordea honako hauek osatuko dute: Osasun eta Kontsumo Saileko Ezagutzaren Gestioko eta Ebaluazioko zuzendariak lehendakaria izango da, eta kide gisa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Asistentzia Sanitarioko zuzendariordeak, eta Ezagutzaren Gestioko eta Ebaluazioko Zuzendaritzako hiru lagunek; horietatik gutxienez bi Osteba Osasun Teknologien Ebaluazioko Zerbitzukoak izango dira eta bi horietatik bat idazkaria izango da.
Balioespen Batzordeak honako irizpide hauen arabera ebaluatuko ditu proiektuak, aurrekontu-baliabideak kontuan izanik:
Proiektuaren kalitate zientifiko-teknikoa eta metodologikoa (gaia egoki justifikatzea, helburuak argiak eta egokiak ote diren, azterlanaren diseinua proposatutako helburuetara egokitzen ote den, proposatutako emaitzen aldagaiak egokiak ote diren, bibliografiaren garrantzia), gehienez 50 punturekin balioetsiko da. Gutxienez 25 puntu lortu behar dira.
Proposatutako arloan ikerketa-taldeak duen esperientzia, baita ebaluazio-ikerketan ere (gehienez 10 puntu).
Proposamenaren bideragarritasuna, honako hauek kontuan izanik: aurreikusitako jarduerak betetzeko ikerketa-taldearen gaitasuna, denboraren plangintza egokia ote den, eta finantza-baliabideak proposatutako helburuekin bat ote datozen (gehienez 15 puntu).
Proiektua erakunde publikoen bidez aurkeztea (gehienez 10 puntu).
Proiektua zentro eta diziplina anitzekoa eta lankidetzakoa izatea (gehienez 15 puntu).
, c) d) eta e) idatz-zatiak batuta, gutxienez 25 puntu lortu behar dira.
Laguntza jaso duen zentro onuradunak jasotako diru-laguntza zertan gastatu duen justifikatu beharko du, Ezagutzaren Gestioko eta Ebaluazioko Zuzendaritzan honako agiri hauek aurkeztuz:
Urtebeteko proiektuen kasuan.
Proiektua gauzatzen hasi eta sei hilabetera, zentro onuradunak memoria zientifiko bat igorri beharko du Ezagutzaren Gestioko eta Ebaluazioko Zuzendaritzara, VIII. eranskinean ageri den eskemaren arabera. Memoria zientifikoak proiektuaren garapen-egoerari buruzko eta lortutako helburu partzialei buruzko deskripzio bat egingo du, eta ikertzaile nagusiak sinatu beharko du.
Proiektua betearazteko epea amaitu eta segidako hiru hilabeteren buruan, amaitutako lana aurreikusitako baldintzetan igorri beharko da, eta horrekin batera, laguntza kudeatzen duen entitatearen legezko ordezkariak eta ikertzaile nagusiak sinatutako memoria ekonomikoa ere bidali behar da. Memoria horrekin batera, lan komisionatua garatzean egindako gastuak egiaztatzen dituzten jatorrizko fakturak edo horien kopia konpultsatuak aurkeztu behar dira.
Bi urteko proiektuen kasuan.
Urteko memoria zientifiko eta ekonomikoa, VII. eranskinean ageri den eskemaren arabera egina eta ikertzaile nagusiak sinatuta. Memoria zientifikoak proiektuaren garapen-egoerari buruzko eta lortutako helburu partzialei buruzko deskripzio bat egingo du, eta memoria ekonomikoan memoriak hartzen duen aldiari dagokion balantze ekonomikoa egingo da.
Proiektua betearazteko epea amaitu eta segidako hiru hilabeteren buruan, zentro onuradunak amaitutako lana igorri beharko du, eta horrekin batera, laguntza kudeatzen duen entitatearen legezko ordezkariak eta ikertzaile nagusiak sinatutako memoria ekonomikoa ere bidali behar da. Memoria horrekin batera, lan komisionatua garatzean egindako gastuak egiaztatzen dituzten jatorrizko fakturak edo horien kopia konpultsatuak aurkeztu behar dira, aurreko memoriekin aurkeztu ez badira.
Osasun eta Kontsumo Sailak modalitate honetan diruz lagundutako ikerketa-lanen emaitzak ezagutarazi ahal izango ditu, egileak errespetatuz.
Zentro onuradunak eta ikerketa-taldeak txostenaren emaitzak modu aktiboan zabaltzeko konpromisoa hartzen du, tailer, mintegi edo saio klinikoen bidez, euskal osasun-sistemaren barruan inplikatutako langileen artean.
Ikerketaren emaitzak ahalik eta erabiltzaile gehienengana helarazteko asmoz, Osasun eta Kontsumo Saileko funtsen bidez finantzatutako proiektuak artikulu gisa argitaratzeko garaian, sarbide irekiko aldizkariak lehenetsiko dira, edo bestela, argitaratu eta handik urtebetera sarbidea bermatuko duten aldizkarietan. Halaber, ahoz eta idatziz egindako aurkezpen orotan Osasun eta Kontsumo Sailaren finantzaketa aipatu beharko da.
Lehenengoa. Administrazio-bidea amaitzen duen agindu honen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote interesdunek Osasun eta Kontsumoko sailburuari, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera, hilabeteko epean; edo bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango dute Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salan, bi hilabeteko epean, aldizkari ofizialean argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera.
Bigarrena. Ebazpen honetan aurrez zehaztu ez diren gaiei dagokienez, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legean ezarritakoa beteko da (urtarrilaren 13ko 4/1999 Legean idatzita dagoen bezala).
Hirugarrena. Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera hasiko da indarrean.
Vitoria-Gasteiz, 2010eko uztailaren 27a.
Osasun eta Kontsumoko sailburua,
JAVIER RAFAEL BENGOA RENTERĶA.
Giza osasunari buruzko ikerketa translazionala, honako hauei dagokienez:
Nerbio-sistema, gaixotasun neurologikoak eta mentalak.
Giza garapena eta zahartzea.
Gaixotasun infekziosoak.
Minbizia.
Gaixotasun kardiobaskularrak.
Diabetesa eta obesitatea.
Gaixotasun arraroak.
Arnas eritasunak.
Lokomozio-aparatuaren eta ehun konektiboaren gaixotasunak.
Gaixotasun kronikoak eta hanturazkoak.
Osasun-zerbitzuak, teknologia sanitarioak eta telemedikuntza.
Epidemiologia, osasun publikoa eta osasun okupazionala.
Ikerketa Ekintza eta Osasun Zerbitzu eta Teknologien Ebaluazioa.
Osasun-determinanteetan, arrisku-faktoreetan eta bizimodu osasungarrietan proaktiboki eragitea.
Herritarraren eginkizuna, herritarra erantzule egitea eta gaixoaren autonomia indartzea.
Kontsumoa osasunean, Sailaren eskumeneko arloetan.
Gaixo kronikoen arreta sendotzea.
Osasun Erakunde Integratuak garatzea, Alta Ondoko Zainketak hobetuz.
Praktika klinikoa eta autozainketa hobetzeko eta errazteko teknologiak garatzea.
Osasun-arloko profesionalekiko lotura eta parte-hartzea.
Antolamendua hobetzea eta Ikerketako eta Berrikuntzako emaitzak ezartzea.
Gobernu Egokia osasun-kudeaketa publikoan.
Osasunean Inbertitzea gizarte- eta ekonomia-arloko garapenaren eragiletzat.
Depresioaren diagnostikoa dutenen arretaren azterketa eta arreta integratuko beste eredu baten proposamena.
Helburuak:
Depresioaren diagnostikoa dutenen arreta integratuko beste eredu baten ebaluazioaesku-hartzea egiteko proiektu pilotua diseinatu eta abiaraztea.
Metodoa:
Bibliografia modu sistematikoan berraztertzea.
Teknologia sanitarioen erabilera egokia egiteko argibideak eta estandarrak.
Osasunaren gaineko inpaktuaren ebaluazioa. Etikoa, soziala eta antolamendukoa.
Ikerketa kualitatiboa.
Taldea osatzeko iradokizuna:
Klinikoaren profesionalak lehen mailako arretan eta espezializatuan (psikiatria, psikologia). Ikerketa kualitatiboaren metodologian adituak diren profesionalak. Lehen mailako arretako eta asistentzia-sareko ospitaleetako ikerketa-unitateetako ikertzaileak.
Lortu nahi den amaierako produktua:
Ebaluazio-txostena, lehen mailako nahiz Arreta Espezializatuko gaixoen eta profesionalen premiak ardatz dituen eredu bat deskribatuz, eta biztanleria eskatzailearen eta geure antolamendu-sistemen berezitasunak (gizarte- eta kultura-arlokoak, eta demografikoak) kontuan hartuz. Eredu horretan oinarritutako esku-hartzearen ebaluazioaren proposamena, behar diren baliabideak eta antolamendu-baldintzak zehaztuz eta ebaluazioa egiteko behar diren agente, adierazle eta prozesuak identifikatuz.
Haurren obesitatearen prebentzioa komunitatearen ikuspegitik begiratuta, lehen mailako arreta inplikatuta.
Helburuak:
Esku-hartze komunitarioak herritarren ohitura osasungarrietan duen eragina neurtzea.
Obesitateak adin pediatrikoan dituen ezaugarri epidemiologikoak aztertzea eta ohitura osasungarrietako esku-hartze komunitario batek haren prebalentziaren gain duen eragina ebaluatzea.
Metodoa:
Azterlan deskriptiboa eta prebalentziarena.
Osasunaren gaineko inpaktuaren ebaluazioa. Ikuspegi etikoa, soziala eta antolamendukoa.
Taldea osatzeko iradokizuna:
Pediatrak, erizaintza pediatrikoko eta endokrinologiako langileak, eremu anbulatorioan. Jendearen parte-hartzea Gurasoen Elkarteren baten bidez.
Lortu nahi den amaierako produktua:
Ebaluazio-txostena, ekintza zehatzak deskribatuz, elikadurako eta jarduera fisikoko ohiturak aldatzen eragina duten agente komunitarioen parte-hartzearekin.
Baterako jardun-protokolo bat lantzea, hainbat mailaren (ospitaleko arreta-lehen mailako arreta-familia-gaixoa) arteko koordinazioa erraztuz, lehen mailako arretaren bidez etxeko zainketa aringarriak hornitzeko.
Helburuak:
Gaixoaren eta gaixo terminala zaintzen duten senitartekoen gogobetetze-maila ezagutzea, baita familiek zainketekiko duten atxikimendua ere.
Baterako jardun-protokolo bat lantzea lehen mailako arretaren, ospitaleko arretaren eta familia-gaixoaren artean, lehen mailako arretaren erabakitzeko gaitasuna hobetzearren.
Metodoa:
Osasunaren gaineko inpaktuaren ebaluazioa. Ikuspegi etikoa, soziala eta antolamendukoa
Ikerketa kualitatiboa.
Taldea osatzeko iradokizuna:
Lehen mailako arretako langileak (medikuntza eta erizaintza) eta ospitaleko zainketa aringarrietakoak. Jendearen parte-hartzea Senideen Elkarteren baten bidez.
Lortu nahi den amaierako produktua:
Ebaluazio-txostena, lehen mailako arretako osasun-langileek familiarekin batera egindako jardunak deskribatuz, gaixo terminalaren zainketa integraleko ereduan. Oztopoak eta bideratzaileak aztertzea.
Lehen mailako arretaren eta ospitalearen artean elkarreragiteko protokolo bat diseinatzea, Esklerosi Anizkoitzaren detekzio goiztiarra eta gaixotasun hori duten gaixoen jarraipena hobetzeko.
Helburuak:
Esklerosi anizkoitzaren detekzio goiztiarra hobetzea.
Jarraipen egokia eta erosoagoa ahalbidetzea esklerosi anizkoitza duten gaixoentzat, Osasun Zentroaren bidez.
Metodoa:
Lehen mailako arretaren eta ospitaleko arretaren artean elkarreragiteko protokolo bat osatzea.
Taldea osatzeko iradokizuna:
Lehen mailako arretako langileak (medikuntza eta erizaintza) eta ospitaleko neurologikoak. Jendearen parte-hartzea Senideen Elkarteren baten bidez.
Lortu nahi den amaierako produktua:
Ebaluazio-txostena, Esklerosi anizkoitza duten gaixoei kalitatezko arreta emateko jardunak deskribatuz detekzio goiztiarrean.
Minbizia duten gaixoen larrialdiko asistentzia-prozesuak aztertzea eta antolamendu-eredua proposatzea.
Helburuak:
Minbizia duen gaixoari larrialdiko asistentzia emateko eskuliburua batera garatzea, egoera horietan baliabideen kontsumoa optimizatzeko.
Metodoa:
Bibliografia modu sistematikoan berraztertzea.
Minbizia duen gaixoari larrialdiko asistentzia emateko protokoloa osatzea.
Taldea osatzeko iradokizuna.
0nkologia medikoko espezialistak, Euskal Autonomia Erkidegoko asistentzia-sareko larrialdietako eta ospitaleetako sarearen barruan kalitatezko metodologian.
Lortu nahi den amaierako produktua:
Ebaluazio-txostena, minbizia duten gaixoen larrialdiko asistentziaren antolamenduaren eredu eta protokolo bat adieraziz.
Errehabilitazio-tratamenduen eraginkortasuna iktusa duten gaixoengan. Desgaitasunaren eragina desgaituaren eta zaintzailearen bizi-kalitatean.
Helburuak:
Errehabilitazio-tratamenduaren eraginkortasuna aztertzea iktusa duten gaixoengan.
Gaixoen eta zaintzaileen osasunarekin loturiko bizi-kalitatean gehien kaltetutako alderdiak atzematea.
Metodoa:
Bibliografia modu sistematikoan berraztertzea.
Ikerketa kualitatiboa.
Taldea osatzeko iradokizuna:
Errehabilitazio eta Medikuntza Fisikoko espezialistak, Euskal Autonomia Erkidegoko asistentzia-sareko Neurologia adituak. Ikerketa kualitatiboko metodologian eta psikologia klinikoan aditu diren profesionalak.
Lortu nahi den amaierako produktua:
Ebaluazio-txostena, gaixoen eta zaintzaileen bizi-kalitatean gehien eragiten duten alderdiak adieraziz.
2 motako diabetesaren lehen mailako prebentzioko programa bat osatzea eta esperientzia pilotatzea.
Helburuak:
2 motako diabetesaren ezaugarri epidemiologikoak aztertzea Euskal Autonomia Erkidegoan, baita lehen mailako prebentzioko neurrien eraginkortasuna ere, antzeko biztanleriarekin.
2 motako diabetesaren prebentzioan lehen mailako prebentzio-programa baten eragina neurtzea.
Metodoa:
Bibliografia modu sistematikoan berraztertzea.
Programa bat osatu eta proba pilotu bat egitea.
Taldea osatzeko iradokizuna:
Euskal asistentzia-sareko lehen mailako arretako medikuntzako eta endokrinologiako espezialistak. Kudeaketa Sanitarioaren eta Kalitatezkoaren profesionalak.
Lortu nahi den amaierako produktua:
Ebaluazio-txostena, 2 motako diabetesaren lehen mailako prebentzioko neurriei buruzkoa.
Esperientzia pilotua ezartzearen emaitzak.
Gaixo adituen autozainketarako hezkuntza. Pilotajea esku-hartze batean.
Helburuak:
Gaixo adituen autozainketan prebentziorako ezinbestekoak diren neurriak aztertzea.
Prestakuntza-esperientzia baten proba pilotua egitea.
Metodoa:
Bibliografia modu sistematikoan berraztertzea.
Ikerketa kualitatiboa.
Prestakuntza-programa bat osatu eta proba pilotu bat egitea.
Taldea osatzeko iradokizuna:
Lehen mailako arretako langileak (medikuntza eta erizaintza). Jendearen parte-hartzea Senideen Elkarteren baten bidez.
Azterketa sistematikoetan, ikerketa kualitatiboan, prestakuntza-metodoetan eta Kudeaketa Sanitarioan adituak diren profesionalak.
Lortu nahi den amaierako produktua:
Ebaluazio-txostena, gaixo adituen autozainketako neurrien eraginkortasunari buruz eta esku-hartze pilotu baten ezarpenaren ebaluazioari buruz.
Gaixo kronikoaren arreta sanitario integratuko prozesuak aztertzea eta hobetzeko proposamenak egitea.
Helburuak:
Gaixo kronikoentzat Arreta Sanitario Integratuko Eredu bat sortzea, asistentziaren jarraitutasuna eta ingurune sozio-sanitarioarekiko lotura erraztuz, iraunkorra izanik.
Metodoa:
Kalitatezko metodologia, prozesuen araberako kudeaketa eta berrikuntzako metodologia.
Osasunaren gaineko inpaktuaren ebaluazioa. Etikoa, soziala eta antolamendukoa.
Taldea osatzeko iradokizuna:
Lehen mailako eta ospitaleko arretako langileak (medikuntza eta erizaintza). Kudeaketa Sanitarioaren eta Kalitatezkoaren profesionalak.
Lortu nahi den amaierako produktua:
Gaixotasun kronikoak dituzten gaixoei asistentzia integratua emateko ildo estrategikoei buruzko txostena. Arreta Ereduaren proposamena.
Gaixotasun kronikoetan preskripzio farmakologikoaren azterketa. Preskripzioaren kalitatea eta eraginkortasuna hobetzeko proposamena.
Helburuak:
Gastu farmakologikoarekin loturiko faktoreak eta lehen mailako arretan egindako preskripzioaren kalitatea ebaluatzea.
Metodoa:
Praktika klinikoaren aldakortasuna aztertzea.
Jardun-protokolo bat egitea.
Ebaluazio ekonomikoa.
Taldea osatzeko iradokizuna:
Euskal asistentzia-sareko lehen mailako arretako medikuntzako, farmaziako eta erizaintzako langileak. Kalitatearen profesionalak eta osasunaren ekonomialariak.
Lortu nahi den amaierako produktua:
Ebaluazio-txostena, gaixotasun kronikoetako preskripzio farmazeutikoan eragiten duten faktoreei buruzkoa eta hobetzeko proposamenak.
Kannabisaren eta beste droga batzuen kontsumoaren eta patologia psikiatrikoaren arteko lotura nerabeengan. Euskadiko osasun mentaleko sarean arreta emateko proposamena.
Helburuak:
Kannabisa kontsumitzen duten nerabeen patologia psikiatrikoa, baterako gaixotze-tasa eta horiek eskatzen duten asistentzia, EAEko osasun mentaleko zentroetan.
Irtenbide terapeutiko egokiak ezagutzea.
Sare publikoaren asistentzia-gaitasuna balioestea.
Asistentzia-programa espezifikoak eta eraginkorrak diseinatzea.
Metodoa:
Bibliografia modu sistematikoan berraztertzea.
Praktika klinikoaren aldakortasuna aztertzea.
Teknologia sanitarioen erabilera egokia egiteko argibideak eta estandarrak.
Osasunaren gaineko inpaktuaren ebaluazioa. Etikoa, soziala eta antolamendukoa.
Taldea osatzeko iradokizuna:
Euskal asistentzia-sareko lehen mailako arretako eta arreta espezializatuko psikiatriako, kudeaketa klinikoko eta erizaintzako langileak.
Lortu nahi den amaierako produktua:
Ebaluazio-txostena, kannabisa kontsumitzen duten nerabeei arreta emateko programen eta abordatzeen eraginkortasunari buruzkoa.
Bi estrategia psikologikoen (errehabilitazio kognitiboa versus psikohezkuntza) eraginkortasuna, nahasmendu bipolarraren kasuan ohiko tratamendu farmakologikoaren osagarritzat.
Helburuak:
Gaixo bipolarren lagin batean disfuntzio kognitiboak eta egokitzapen funtzionalaren bilakaera zehaztea.
Esku-hartze espezifiko baten (neurokognitiboa) eta esku-hartze ez-espezifiko baten (psikohezkuntzakoa) eta ohiko tratamenduaren arteko aldeak definitzea.
Esku-hartze neurokognitiboko programa bat aplikatzeak gaixotasunaren bilakaera klinikoan eta gaixo bipolarraren funtzionamenduan eragin positiborik ote duen aztertzea, jarraipen klinikoa eginez eta galdesorta espezifikoen bidez.
Psikohezkuntzak baldintza kontrol gisa gaixotasunaren bilakaera klinikoaren gain duen eraginkortasuna aztertzea, baita disfuntzio kognitiboak eta funtzionamendua, oro har, ere.
Metodoa:
Saiakuntza kliniko ausazkotua.
Teknologia sanitarioen erabilera egokia egiteko argibideak eta estandarrak.
Osasunaren gaineko inpaktuaren ebaluazioa. Etikoa, soziala eta antolamendukoa.
Taldea osatzeko iradokizuna:
Euskal asistentzia-sareko arreta espezializatuko erizaintzako eta psikiatriako langileak. Dokumentalistak, eta psikologo klinikoak, sareko hainbat ospitalek ere parte hartuta.
Lortu nahi den amaierako produktua:
Ebaluazio-txostena, nahasmendu bipolarraren tratamendurako tresna eraginkorrenei buruz eta hobetzeko proposamenak.
Errehabilitazio kognitiboaren eraginkortasuna psikohezkuntzaren aldean ebaluatzea eskizofrenian eta psikosian
Helburuak:
Errehabilitazio kognitiboko eta psikohezkuntzako tresna eta programen eraginkortasuna aztertzea eskizofrenian eta psikosian.
Metodoa:
Bibliografia modu sistematikoan berraztertzea.
Ebaluazio ekonomikoa.
Taldea osatzeko iradokizuna:
Euskal asistentzia-sareko arreta espezializatuko erizaintzako, psikologia klinikoko eta psikiatriako langileak. Dokumentalistak eta osasunaren ekonomialariak.
Lortu nahi den amaierako produktua:
Ebaluazio-txostena, tresna gehi kostu eraginkorrei buruzkoa, eskizofreniaren eta psikosiaren tratamenduan. Hobetzeko proposamenak.
Ikerketa Irekia Ikerketa komisionatua
Ikerketa biomedikoa Osasun Zerbitzuen Ikerketa Ikerketa Ekintza Ikerk. biomed. Osasun Zerb. Ikerk. Ikerk. Ekintza
fasea: Ebaluazio zient. teknikoa a) Ikertzaile nagusiaren gaitasuna eta dedikazioa, baita ikerketa-taldearen tamaina, osaera eta dedikazioa ere, proiektuan programatutako jarduerak gauzatzeko: 25 puntu gehienez.
Kalitate zientifiko-teknikoa eta metodologikoa: 50 puntu gehienez.
Eskatutako finantza-baliabideen egokitzapena proposatutako helburuei dagokienez, eta beste entitate publiko eta pribatu batzuekin batera finantzatu izanaren egiaztapena: 25 puntu gehienez.
Fase honetan gutxienez 50 puntu lortzen ez dituzten proiektuak teknikoki bideraezintzat joko dira; beraz, atzera botako dira eta ez dira balioespenaren bigarren fasera igaroko. a) Ikertzaile nagusiaren gaitasuna eta dedikazioa, baita ikerketa-taldearen tamaina, osaera eta dedikazioa ere, proiektuan programatutako jarduerak gauzatzeko: 25 puntu gehienez.
Kalitate zientifiko-teknikoa eta metodologikoa: 50 puntu gehienez.
Eskatutako finantza-baliabideen egokitzapena proposatutako helburuei dagokienez, eta beste entitate publiko eta pribatu batzuekin batera finantzatu izanaren egiaztapena: 25 puntu gehienez.
Fase honetan gutxienez 50 puntu lortzen ez dituzten proiektuak teknikoki bideraezintzat joko dira; beraz, atzera botako dira eta ez dira balioespenaren bigarren fasera igaroko. a) Ikertzaile nagusiaren gaitasuna eta dedikazioa, baita ikerketa-taldearen tamaina, osaera eta dedikazioa ere, proiektuan programatutako jarduerak gauzatzeko: 25 puntu gehienez.
Kalitate zientifiko-teknikoa eta metodologikoa: 50 puntu gehienez.
Eskatutako finantza-baliabideen egokitzapena proposatutako helburuei dagokienez, eta beste entitate publiko eta pribatu batzuekin batera finantzatu izanaren egiaztapena: 25 puntu gehienez.
Fase honetan gutxienez 50 puntu lortzen ez dituzten proiektuak teknikoki bideraezintzat joko dira; beraz, atzera botako dira eta ez dira balioespenaren bigarren fasera igaroko. a) Proiektuaren kalitate zientifiko-teknikoa eta metodologikoa (gaia egoki justifikatzea, helburuak argiak eta egokiak ote diren, azterlanaren diseinua proposatutako helburuetara egokitzen ote den, proposatutako emaitzen aldagaiak egokiak ote diren, bibliografiaren garrantzia), gehienez % 50 balioetsiko da. Gutxienez % 25 lortu behar da.
Proposatutako arloan ikerketa-taldeak duen esperientzia, baita ebaluazio-ikerketan ere (% 10).
Proposamenaren bideragarritasuna, honako hauek kontuan izanik: aurreikusitako jarduerak betetzeko ikerketa-taldearen gaitasuna, denboraren plangintza egokia ote den, eta finantza-baliabideak proposatutako helburuekin bat ote datozen (% 15)
Proiektua erakunde publikoen bidez aurkeztea (% 10).
Proiektua zentro eta diziplina anitzekoa eta lankidetzakoa izatea(% 15).
, c) d) eta e) idatz-zatiak batuta, gutxienez % 25 lortu behar da.
fasea:
Ebaluazio kualitat. eta Sailarentzat interesezkoa a) Proiektuen egokitzapena deialdi honetan zehaztutako lehentasunezko arlo eta ildoekiko (I. eranskina): 25 puntu gehienez.
Proposamenaren interesa Euskal Osasun Sistemarentzat: 35 puntu gehienez.
Garrantzia zientifikoa eta sozio-sanitarioa proiektuarengandik esperotako ekarpenak barne hartuta, eta helburuen berritasuna eta garrantzia: 25 puntu gehienez.
Proiektuaren emaitzen hedapen- eta dibulgazio-plana: 15 puntu gehienez.
Fase honetan gutxienez 60 puntu lortzen ez dituzten proiektuak ez dira diruz laguntzeko moduko proiektutzat hartuko.
Proiektuen egokitzapena deialdi honetan zehaztutako lehentasunezko arlo eta ildoekiko (I. eranskina): 25 puntu gehienez.
Proposamenaren interesa eta aplikagarritasuna Euskadiko Osasun Sistemarentzat: 35 puntu gehienez.
Garrantzia zientifikoa eta sozio-sanitarioa proiektuarengandik esperotako ekarpenak barne hartuta, eta helburuen berritasuna eta garrantzia: 25 puntu gehienez.
Proiektuaren emaitzen hedapen- eta dibulgazio-plana: 15 puntu gehienez.
Fase honetan gutxienez 60 puntu lortzen ez dituzten proiektuak ez dira diruz laguntzeko moduko proiektutzat hartuko.
Proiektuen egokitzapena deialdi honetan zehaztutako lehentasunezko arlo eta ildoekiko (I. eranskina): 25 puntu gehienez.
Proposamenaren interesa eta orokorgarritasuna Euskadiko Osasun Sistemarentzat: 35 puntu gehienez.
Garrantzia zientifikoa eta sozio-sanitarioa proiektuarengandik esperotako ekarpenak barne hartuta, eta helburuen berritasuna eta garrantzia: 25 puntu gehienez.
Proiektuaren emaitzak ezartzeko plana: 15 puntu gehienez.
Fase honetan gutxienez 60 puntu lortzen ez dituzten proiektuak ez dira diruz laguntzeko moduko proiektutzat hartuko.
Irekia: n Itxia: n
n Ikerketa biomedikoa
n Osasun zerbitzu eta teknologien ebaluazioaren ikerketa
n Ikerketa ekintza
IKERTZAILE NAGUSIA
abizena: 2. abizena:
Izena NAN
ESKATZAILEA
Erakunde eskatzailea
Gauzatu duen zentroa
Saila./Zerb
Entitatearen helbidea
Herria Probintzia PK
Tel.: Faxa: E-maila:
IKERKETA PROIEKTUA
Titulua
Ikertzaile kop. guztira Zentro laguntzaile kop. guztira: Iraupena: urte.
AURREKONTUA, GUZTIRA:.euros.
AURREKONTU BANAKATUA:
urtea 2. urtea 3. urtea Guztira
Bekaduna
Ondasun eta zerbitzuak
Bidaiak eta dietak
Guztira
Sin.: Ikertzaile nagusia Sin.: Zentro eskatzailearen legezko ordezkaria
EZAGUTZAREN GESTIOKO ETA EBALUAZIOKO ZUZENDARI JAUNA
Ikertzaile kop. guztira: ......................
Ikerketa taldea
NAN:
Izena:
Zentroa:
Titulazioa:
Espezialitatea:
Sinadura
NAN:
Izena:
Zentroa:
Titulazioa:
Espezialitatea:
Sinadura
NAN:
Izena:
Zentroa:
Titulazioa:
Espezialitatea:
Sinadura
NAN:
Izena:
Zentroa:
Titulazioa:
Espezialitatea:
Sinadura
NAN:
Izena:
Zentroa:
Titulazioa:
Espezialitatea: Sinadura
2010eko .aren ..(a)
Sin.: Ikertzaile Nagusia.
Zentroaren legezko ordezkari gisa adierazten dut zentroa ez dagoela Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren diru-laguntzak jasotzea eragozten duen inolako legezko kausa edo prozeduratan sartuta.
Sin.: Zentroaren legezko ordezkaria.
EZAGUTZAREN GESTIOKO ETA EBALUAZIOKO ZUZENDARI JAUNA.
Markatu gurutze batez ikertzaile nagusi gisa zure Ikerketa Proiektua ebaluazioko zein Batzorde Teknikok balioestea nahi duzun. Batzorde bakarra aukeratu behar da.
Minbiziari buruzko Batzorde Teknikoa.
Gaixotasun kardiobaskularrei buruzko Batzorde Teknikoa.
Gaixotasun neurologiko eta mentalei buruzko Batzorde Teknikoa.
Gaixotasun infekziosoei eta HIESari buruzko Batzorde Teknikoa.
Gaixotasun genetikoei eta gaixotasun-ereduei buruzko Batzorde Teknikoa.
Arnas eritasunei buruzko Batzorde Teknikoa
Gaixotasun kronikoei eta inflamazioari buruzko Batzorde Teknikoa
Epidemiologia, osasun publikoa eta osasun okupazionalari buruzko Batzorde Teknikoa
Osasun-zerbitzuei, teknologia sanitarioei eta telemedikuntzari buruzko Batzorde Teknikoa
Ikerketa Ekintzako proiektuei buruzko Batzorde Teknikoa
Sin.: Ikertzaile nagusia.
EZAGUTZAREN GESTIOKO ETA EBALUAZIOKO ZUZENDARI JAUNA.
DBLOko 5. artikuluaren klausula ikerketa, ebaluazio sanitarioa eta garapen profesionala izeneko fitxategiko formularioetarako:
Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa betez, jakinarazten zaizu inprimaki honetan jarri dituzun datu pertsonalak «Ikerketa, ebaluazio sanitarioa eta garapen profesionala» izeneko fitxategian sartuko direla. Eusko Jaurlaritzaren Osasun eta Kontsumo Sailaren Ezagutzaren Gestioko eta Ebaluazioko Zuzendaritzaren ardurapean dago fitxategi hori.
fitxategiaren helburua honako hau da: Osasun eta Kontsumo Sailak deituriko irakaskuntza, prestakuntza eta ikerketarako laguntza-eskabideen eta segimenduaren gestioa, baita gizabanakoen ibilbide zientifikoaren eta entitateen prestakuntza-jardueren segimenduaren gestioa ere. Gainera, etengabeko prestakuntza kreditatzeko eta ikerketa-arlo eta -ildoak kudeatzeko ere erabiltzen da.
Nahi izanez gero, datuak eskuratu, zuzendu, deuseztatu edo aurkatzeko eskubidea balia dezakezu. Horretarako, idazki bat bidali beharko duzu Eusko Jaurlaritzaren Osasun eta Kontsumo Sailaren Ezagutzaren Gestioko eta Ebaluazioko Zuzendaritzara (Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz).
Eskabidea egin ez duen pertsona fisikoren baten datuak jarri behar izanez badituzu, jarri aurretik aurreko paragrafoan adierazitakoaren berri eman beharko diozu.
Titulua:
Ikertzaile nagusia:
Iraupena: Urte 1 n 2 urte n 3 urte n
Laburpena (Proiektuaren helburuak eta metodologia. Gehienez 250 hitz):
Title:
Summary (Objectives and methodology):
Ikerketa Proiektuaren eskabidearen Memoria: titulua eta laburpena.
10etik 1. orrialdea.
IKERKETA PROIEKTUAREN ESKABIDEAREN MEMORIA
Gaiaren aurrekariak eta oraingo egoera (gehienez 3 orrialde)
Ikerketa Proiektuaren eskabidearen Memoria: Gaiaren aurrekariak eta oraingo egoera.
10etik 2. orrialdea
IKERKETA PROIEKTUAREN ESKABIDEAREN MEMORIA
Bibliografia AIPAGARRIENA (gehienez orrialde 1)
Ikerketa Proiektuaren eskabidearen Memoria: Bibliografia aipagarriena.
10etik 3. orrialdea.
IKERKETA PROIEKTUAREN ESKABIDEAREN MEMORIA
Hipotesia:
Helburuak:
Ikerketa Proiektuaren eskabidearen Memoria: Hipotesia eta helburuak.
10etik 4. orrialdea
IKERKETA PROIEKTUAREN ESKABIDEAREN MEMORIA
Metodologia (diseinua, aztergaiak, aldagaiak, datuen analisia eta ikerketaren mugak) (gehienez 3 or.)
Ikerketa Proiektuaren eskabidearen Memoria: Metodologia.
10etik 5. orrialdea
IKERKETA PROIEKTUAREN ESKABIDEAREN MEMORIA
Lanerako plana (Garapen-etapak, ikerketa-taldeko kide guztien eginkizun-banaketa eta proiekturako dedikazioa, kide bakoitzak parte hartzen duen proiektu guztiak aipatuz. Adierazi, halaber, jarduerak zein zentrotan garatuko diren) (gehienez 2 orrialde)
Ikerketa Proiektuaren eskabidearen Memoria: lan-plana.
10etik 6. orrialdea
IKERKETA PROIEKTUAREN ESKABIDEAREN MEMORIA
Ikerketa-taldeak gaian duen esperientzia (gehienez orrialde 1)
Ikerketa Proiektuaren eskabidearen Memoria: Ikerketa-taldeak gaian duen esperientzia
10etik 7. orrialdea
IKERKETA PROIEKTUAREN ESKABIDEAREN MEMORIA
Emaitzen erabilgarritasun praktikoa osasunari dagokionez. Patenteen edo komertzialki erabil daitezkeen bestelako emaitzen aukera. Proiektuaren ezargarritasuna. Proiektuaren orokorgarritasuna.
Proiektua burutzeko eskura dauden baliabideak
Ikerketa Proiektuaren eskabidearen Memoria: Emaitzen erabilgarritasun praktikoa/Eskura dauden baliabideak.
10etik 8. orrialdea
IKERKETA PROIEKTUAREN ESKABIDEAREN MEMORIA
Eskatutako laguntzaren kontzeptuak justifikatzea, baita, hala badagokio, ikertzailearen ordeztea ere, identifikatuta (Deialdiaren 8.1, 2. eta 3.a artikulua).
Ikerketa Proiektuaren eskabidearen Memoria: Eskatutako laguntzaren justifikazio zehaztua.
10etik 9. orrialdea
IKERKETA PROIEKTUAREN ESKABIDEAREN MEMORIA
Eskatutako aurrekontua (Urteka banakatuta)
Kopurua
Bekaduna:
Guztizko partziala
Ondasunak eskuratzea eta zerbitzuak kontratatzea. Ikertzaileak ordeztea.
Guztizko partziala
Bidaiak eta dietak
Guztizko partziala
Eskatutako laguntza, guztira euro
Ikerketa Proiektuaren eskabidearen Memoria: Eskatutako aurrekontua
10etik 10. orrialdea
Abizenak:
Izena:
NAN:
Helbide partikularra:
Hiria:
Telefonoa:
Jaioteguna (uuuu/hh/ee)
Posta barrutia:
maila:
Prestakuntza akademikoa
Lizentziatura: Zentroa: Data
Doktoregoa:
Egungo lanbide egoera:
Kontratua: n
Plantilla: n Lanaldi osoko dedikazioa n
Bitartekoa: n Dedikazio partziala n
Bekaduna: n
Bestelakoak: n
Erakundea:
Zentroa/Fakultatea/Eskola/Institutua:
Dept./sekz./unitate estr.:
Helbidea:
Telefonoa: Faxa:
Aurretiazko jarduera zientifiko edo profesionalak
Data Postua Erakundea
Betetze data (uuuu/hh/ee)
Sinadura
Curriculum Vitae Arautua: datu pertsonalak.
4tik 1. orrialdea
IKERKETA PROIEKTUETARAKO CURRICULUM ARAUTUA
Izena:
Azken sei urteotan pareka ebaluatutako argitalpenen aukeraketa, kronologikoki (argitaratutakoak soilik adierazi. Ez sartu argitalpenen laburpenak, ezta Kongresuetako ponentziak ere)
Egileak (sinaduren ordenaren arabera).
Titulua:
Aldizkaria:
Argitalpen data:
Curriculum Vitae Arautua: argitalpenak.
4tik 2. orrialdea
IKERKETA PROIEKTUETARAKO CURRICULUM ARAUTUA
Izena:
Ikerketa proiektuak
(Agentzia publiko edo pribatuek finantzaturik, azken sei urteotan parte hartutako ikerketa-proiektuen bukatuak edo abian direnak zerrenda. Adierazi labur-labur proiektuaren helburu nagusiak eta zure eginkizuna: ikertzaile nagusia, laguntzailea, eta abar)
Curriculum Vitae Arautua: proiektuak.
4tik 3. orrialdea
IKERKETA PROIEKTUETARAKO CURRICULUM ARAUTUA
Izena:
Patenteak eta erabilgarritasun modeloak (Esplotazioan daudenak)
Egileak (sinaduren ordenaren arabera):
Titulua:
Erregistro zk.:
Erakunde titularra:
Herrialdeak:
Curriculum Vitae Arautua: patenteak.
4tik 4. orrialdea
(Sei hilean behingoa n Urtekoa n / Amaierakoa n) (1)
Espediente Zk.: Emandako zenbatekoa: euro.
Titulua:
Hitz nagusiak:
Ikertzaile nagusia:
Erakundea:
Helbidea:
Telefonoa:
Laburpena (helburua, diseinua, azterketa-eremua; aztergaia, instrumentalizazioa, emaitzak, ondorioak):
Title:
Keywords:
Summary (study objective, design, setting, patients, interventions, results, conclusions):
Ikerketa-proiektuaren memoria zientifikoa eta ekonomikoa.
7tik 1. orrialdea
(1) Markatu dagokiona
Ikerketaren ondorioz argitaratutako artikuluak (1) (bakoitzaren separata bat aurkeztu behar da)
Ikerketa-proiektuaren memoria zientifikoa eta ekonomikoa.
7tik 2. orrialdea
(1) Aipatu aipamen gisa eta erabili Index Medicus-ak erabiltzen duen aldizkarien laburdura.
Aldaketak, metodologiari eta proiektatutako lan-planari dagozkienak.
Ikerketa-proiektuaren memoria zientifikoa eta ekonomikoa.
7tik 3. orrialdea
Ezarritako helburuak (transkribatu jatorrizko proiektuarenak)
Ikerketa-proiektuaren memoria zientifikoa eta ekonomikoa.
7tik 4. orrialdea
Lortutako helburu zehatzak (ordenatu ezarritako helburuen arabera)
Ikerketa-proiektuaren memoria zientifikoa eta ekonomikoa.
7tik 5. orrialdea
Emaitzen aplikagarritasuna eta erabilgarritasun praktikoa osasunaren arloan
Proiektuaren ondorio diren patenteak edo bestelako emaitza komertzialki erabilgarriak
Jakinarazi nahi diren bestelakoak
, 20..(e)ko .aren (a).
Ikertzaile nagusia
Sin.:
Ikerketa-proiektuaren memoria zientifikoa eta ekonomikoa.
7tik 6. orrialdea
Memoria ekonomikoa
Espediente zk.:
Ikertzaile nagusia:
Bekaduna
Guztizko partziala Emandakoa Erabilia
Ondasunak eskuratzea eta zerbitzuak kontratatzea. Ikertzaileak ordeztea
Guztizko partziala
guztizko partziala Emandakoa Erabilia
Bidaiak eta dietak
Guztizko partziala
Emandakoa Erabilia
Guztira
.........................................., 20...............(e)ko ...............................aren ............(a)
Zentro onuradunaren Ikertzaile nagusia: legezko ordezkaria:
Sin.: Sin.:
(Proiektu koordinatuetan, bete orri hau azpiproiektu bakoitzerako)
7tik 7. orrialdea
Sei Hilean Behingoa * Urtekoa
Espediente zk.:
Ikertzaile nagusia:
Orain arte lortutako helburu zehatzak
Proiektuaren egungo egoera (lan-planari dagokionez)
Proiektua amaitu arte garatzeke gelditzen diren alderdien zerrenda
...................................., 20............(e)ko ..............................aren ..................(a)
Ikertzaile nagusia
Sin.:
jaunak/andreak,
Zentroaren legezko ordezkari gisa,
jakin badaki Eusko Jaurlaritzaren Osasun eta Kontsumo Sailaren Osasun-arloko Ikerketa Proiektuetarako 2010eko deialdira honako proiektu hau aurkeztu dela:
eta proiektuaren ikertzaile nagusia jauna/andrea dela; hori guztia
kontuan izanik, honako hau
ADIERAZI DU
Adierazitako deialdian proiektu horri diru-laguntza emanez gero, ordezkatzen duen Zentroan gauzatzeko baimena ematen duela.
.., 2010eko aren (a)
Sin.:..
Zentroaren legezko ordezkaria
jaunak/andreak
Zentroaren legezko ordezkari gisa, honako hau
AITORTU DU:
Ez duela diru-kopururik eskatu beste finantzaketa-iturri batzuetan, ezta helburu bererako ere Eusko Jaurlaritzaren Osasun eta Kontsumo Saileko Osasun Zerbitzu eta Teknologien Ebaluazioari buruzko Ikerketa Komisionatuko Proiektuetarako laguntzen 2010. urteko deialdian honako proiektu hau
aurkeztean proiektuaren
ikertzaile nagusia jauna/andrea da.
..........................., 2010eko .....................aren ..... (a)
Sin.: .........................................
Zentroaren legezko ordezkaria


