Euskadi.eus
  • AGINDUA, 2010eko uztailaren 28koa, Justizia eta Herri Administrazioko sailburuarena, oroimen historikoa berreskuratzeko jarduerak eta proiektuak gauzatzeko diru-laguntzen deialdia egiten eta diru-laguntza horien oinarri arautzaileak ezartzen dituena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2010eko uztailaren 28koa, Justizia eta Herri Administrazioko sailburuarena, oroimen historikoa berreskuratzeko jarduerak eta proiektuak gauzatzeko diru-laguntzen deialdia egiten eta diru-laguntza horien oinarri arautzaileak ezartzen dituena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Justizia eta Herri Administrazio Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 183
  • Hurrenkera-zk.: 4373
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2010/07/28
  • Argitaratze-data: 2010/09/22

Gaikako eremua

  • Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Aginpide publikoek lan egin behar dute oroimen historikoa ezagutarazten eta gordetzen, oroimen historikoa ondare kolektiboa baita, eskubide eta askatasun demokratikoen alde egindako borrokaren eta erresistentziaren erakusgarri. Helburu horretarako, erakundeek bideratu beharko dituzte beharrezko ekimenak aintzat hartuak eta birgaituak izan daitezen Gerra Zibilean eta Frankoren Diktaduran gertaturiko bidegabekeriak eta laidoak pairatu zituzten pertsonak: balio demokratikoak defenditzeko helburuz borrokatu zirenak eta gerran bizitza galdu zutenak;nor bere askatasuna galdu zutenak ere edo; azken batean aldi historiko honetan erbesteratzearen bidegabekeria pairatu zutenak.

Memoria historikoa berreskuratzea da, beraz, Gerra Zibilean eta horren ondoko diktaduran izandako gertakariak eta inguruabarrak ezagutu beharra. Haren helburu nagusia da gure historiako aldi samingarri hartan zio politiko, ideologiko edo erlijiotxorengatik jazarpena eta bidegabeko zigorrak eta zehapenak pairatu zituztenen aintzatespen publikorako eta birgaikuntzarako esparru egokia ezartzea.

Hori dela eta, Giza Eskubideen Zuzendaritzaren bitartez Justizia eta Herri Administrazio Sailak politika publiko bat burutu nahi du memoria historikoa berreskuratu eta zaintzeko baita, hortaz, haren balioak eta irizpideak sustatzeko ere, egungo gizartea horietan, hain zuzen, oinarritzen baita. Horren helburu nagusia da ondratu eta behin betiko gogoan izatea Gerra Zibileko biktima guztiak eta gerra ondoko diktaduran politika, gizarte eta kultura alorretako errepresioari aurre egin ziotenak, eta horiekin batera bere senideak ere.

Hortaz, oroitu, ikertzeko, ezagutarazteko eta prestatzeko hainbat jarduera burutzeko diru-laguntzen oinarri arautzaile hauek kokatu behar dira Frankoren memoria demokratikoaren politika publikoak sustatzeko lege esparru barruan. Politika horiek, hain zuzen, borroka hartatik eratorritako baloreak biltzen dituzte bere baitan.

Oinarri horien ildotik, oroimena berreskuratzeko lana ulertu daiteke askatasunen eta demokrazien aldeko borrokaren omenaldia dela baita historia ikertzeko abagunea ere. Halaber, azken batean, hartu daiteke, bidea bezala oraingo eta geroko belaunaldien artean giza eskubideen begirunea irakatsi eta zabaltzeko baita oraingo gizarteak dituen askatasunen sistemaren oinarriak ezagutarazteko ere.

Azken batean, agindu honek lagungarri izan nahi du nor bere soinean zuzenean nahiz senideen larruan Gerra Zibilaren ondorioak edo Frankoren diktadurarenak pairatu zituen edozein herritar aintzatetsi eta oroitua izan dadin. Aitzatespen hori bermatzen da berdintasuna, justizia, adiskidetzea, eta bizikidetza demokratikoa bezalako balioen alde eginiko defentsan eta erreibindikazioan. Horrela, oroitzapeneko eta ikerkuntzako nahiz memoria historikoa ezagutarazteko jarduerak eta proiektuak burutzetik eratorritako gastuak ordaintzeko diru-laguntzen deialdia egitearren, sortu da, hain zuzen ere, agindu hori, jarduera eta proiektu horiek baitira lege-testu honetan bildutakoak. Bestela esanda, politika publiko oroigarria den heinean, agindu honen bitartez lortu nahi dena da deialdi honetan esku hartu dezaten erakundeek omenaldiko ekitaldiak eta memoria historikoa berreskuratzekoak aurkeztu eta garatzeko aukera izatea.

Jarduera horiek lagungarriak izango dira oraindik ere irekita dauden zauriak duintasunez itxi daitezen eta Gerraren eta frankismoaren biktimei kalte-ordaina emateko. Halaber, lagungarriak izango dira nor bere buruaz eta nor bere familiaz oroitzeko eskubidea aldarrikatu eta babesteko, Konstituzioaren balioak sustatzeko eta, gure iraganari buruz argibideak emateko eta hausnarketa egiteko, beti ere, orduan bizi ziren gertakariak berriro gertatu ez daitezen. Egia esateko, intolerantziari eta giza eskubideak urratzeari amaiera ematea nahitaezko betebehar moral bat da gizarte eskubideen eta funtsezko askatasunen aldeko defentsan konpromisoa bere gain hartu duen edozein gizarte askerentzat.

Horren ondorioz, honako hau

  1. Agindu honen xedea honako hau da: batetik, balio demokratikoak eta oroimen historikoa eta, bestetik, Euskal Autonomia Erkidegoan nahiz Euskal Autonomia Erkidegoaz kanpo 1931-1977 aldian demokraziaren eta askatasunaren alde eginiko borrokan balio horiek egindako ekarpena berreskuratu, zabaldu eta ezagutarazteko jarduera eta proiektuetarako diru-laguntzak emateko baldintzen deialdia egitea eta baldintza horiek arautzea.

  2. Diru-laguntzaren eskabidearen xedeko proiektuak 2010eko ekitaldian garatu beharko dira.

Oroimen historikoa berreskuratzeko proiektu eta jarduerak diruz lagundu ahal izango dira, betiere 1. artikuluari jarraiki eta honako jarduera hauetako bat edo gehiago biltzen badituzte:

  1. Errepresioarekin, erresistentziarekin eta gizarte demokratikoa eraikitzearekin zerikusia duten pertsonak eta gertakizunak oroitzeko edo omentzeko jardunak.

  2. Ondare demokratikoa materiala eta ez-materiala gordetzeko eta berreskuratzeko jardunak: Testigantzen datu biografikoak batez ere ikus-entzunezko euskarrian sortzea eta 1. artikuluan bilduriko gaiei buruzko lekuak, monumentuak, aztarnak, izenak eta beste dokumentu batzuk aurkitzea eta haien errolda egitea hartzen ditu barnean.

  3. Diktaduraren errepresioarekin, erbestearekin, erresistentziarekin eta balio demokratikoen errealitate eta egoerarekin loturiko gertakizunak eta prozesuak oroitzera bideraturiko jardunak.

  4. Hedatze- eta prestakuntza-jardunak: biltzarrak, sinposioak, jardunaldiak, mintegiak eta aldi baterako erakusketak antolatzea, ikus-entzunezko produktuak, argitalpenak eta hezkuntza-proiektuak hartuko ditu barnean.

  1. Deialdi honetara bideraturiko gehieneko zenbatekoa laurogei mila eurokoa da (80.000) guztira eta 2010eko aurrekontuen kargura izango da.

  2. Deialdi honetan aurreikusitako laguntzen kopurua ez da esleipen hori edo zenbateko hori Justizia eta Herri Administrazio Sailari dagokion aurrekontu atalaren barruan eguneratzetik betiere indarreko legedian aurreikusitako kredituak lotzeko edo aurrekontuak aldatzeko erregimenari jarraiki ateratzen dena baino handiagoa izango. Giza Eskubideen zuzendariak ebazpena emango du aurreko guztiaren berri emateko.

    2. artikuluan aipatutakoen artean onartzen diren jarduera eta proiektuen kostuaren % 100eko laguntza eman ahal izango da, jarduera bakoitzaren egoeraren arabera eta betiere gehienez hamabost mila euro (15.000) emanda jarduera bakoitzeko. Jarduera edo proiektu bakoitzari dagokion behin betiko zenbatekoa balioespen-fasean lortutako puntuaziorekiko proportzioan zehaztuko da, honako formula honi jarraiki: proiektuetako batek lortutako puntuazio handienaren balioaren artean lortutako puntuazioa, onartutako eskatutako zenbatekoarekin biderkatuta.

  1. Diru-laguntzen zenbatekoa diru-laguntza bakarrarena edo beste erakunde publiko edo pribatu batzuek emandakoei batuta ez da izango garatuko den diruz lagundutako jardueraren kostua baino handiagoa.

Euskal Autonomia Erkidegoko honako erakunde hauek eskatu ahal izango dituzte deialdi honetan arauturiko laguntzak: beren estatutuetan edo erakundea eratzeko dokumentuetan bilduriko helburuen artean balio demokratikoak defendatzea, hedatzea eta sustatzea edo/eta frankismoaren aurkako aldiari buruzko memoria historikoa berreskuratzea jasota duten erakundeek

  1. Eskaera guztiak eskabide-eredu orokorrean formalizatuko dira. Eredu hori Agindu honen I. eranskinean dago. Eskabidea, behar bezala bete ondoren, eta eskatutako gainerako dokumentazioa Eusko Jaurlaritzaren Justizia eta Herri Administrazio Saileko Giza Eskubideen Zuzendaritzara bidali behar da, helbidea honako hau delarik: Donostia kaleko 1 zenbakia, 01010 Gasteiz. Bidalketa egin daiteke, norberak zuzenean eginda edo bai Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan ezarritako edozein bide erabiliz.

  2. Eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, deialdi hau argitaratzen den egunaren biharamunetik zenbatzen hasita.

  1. Agindu honetan azaltzen diren diru-laguntzak eskatu nahi dituzten elkarte eskatzaileek honako dokumentazio hau aurkeztu beharko dute:

    1. Eskabide-orria (I. eranskina) behar bezala beteta.

    2. Egin beharreko jarduera azaltzeko memoria zehatza.

    3. Proiektuari dagozkion sarreren eta gastuen aurrekontu zehatza.

    4. Beste erakunde batzuek proiektuan parte hartzen dutela egiaztatzeko dokumentazioa, egoera hori gertatzen bada.

    5. Foru Ogasunaren eta Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorraren ziurtagiri original eguneratuak edo kopia konpultsatuak eskabidea aurkezten den eguna baino, gehienez, hiru hilabete lehenago emanak zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzari dagozkionak egunean dituela frogatzen dutenak. Irabazi-asmorik gabeko erakundeak Gizarte Segurantzaren sisteman enpresa buru gisa erregistratuta ez badaude, idazki bat aurkeztu beharko dute erakunde horietako legezko ordezkariak sinatua.Idazki horretan erantzukizun-aitorpena egingo dute eta adieraziko dute Gizarte Segurantzarekiko edo Gizarte Segurantzaren ordezko sistemekiko betebeharretan egunean daudela. Nolanahi ere, diru-laguntza emateko, egiaztatzeko eta ordaintzeko fase guztietan gai horri buruz eskatzen zaizkion egiaztagiri guztiak aurkeztu beharko ditu onuradunak.

    6. Erakundearen IFZ.

    7. Eskatzaileak erakundearekiko duen legezko ordezkaritzaren egiaztagiria.

    8. Erakundearen legezko ordezkariaren NANa.

    9. Erakundearen estatutuak eta eraketa-akta.

    10. Zinpeko aitorpena adieraziz helburu bererako bestelako finantziazio-iturririk dagoen ala ez, finantziazioaren zenbatekoa eta, hala badagokio, ebazteke dauden laguntza-eskabideak.

    11. Hirugarrenaren datuen alta, behar bezala beteta.

    12. Dagokion erregistroan erregistratuta dagoela adierazten duen egiaztagiria.

    1. Zinpeko aitorpena, zigor- eta administrazio-arloko diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzearekin zigortuta ez dagoela adierazten duena. Halaber adieraziko du horretarako ezgaitzen duen lege-debeku baten eraginpean ez dagoela, otsailaren 18ko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunaren 4/2005 Legearen seigarren azken xedapen arabera sexu-diskriminazioarengatik gertatutako debekuak barne.

  2. Erakunde berak eskabide bat baino gehiago aurkezten badu, eskaera horietako dokumentazio komuna behin bakarrik aurkeztu beharko da.

Eskabidea aurkeztu eta gero Giza Eskubideen Zuzendaritzak hutsen bat edo gabeziaren bat atzematen badu, hamar eguneko epean huts edo gabezia horiek zuzentzeko errekerimendua egingo dio elkarte edo erakunde interesdunari. Errekerimendu horretan, halaber, honako hau adieraziko dio: errekerimendua betetzen ez badu, eskabideari uko egin diola ulertuko dela, 30/1992 Legearen 42. artikuluari jarraiki emandako ebazpenaren ondoren

Diru-laguntzak emateko edo ukatzeko, lehiaketaren prozedura erabiliko da eta honako irizpide haztatu hauek hartuko dira kontuan:

  1. Proiektuaren bideragarritasun teknikoa eta ekonomikoa, erakundearen gaitasuna eta antolamendu-egitura kontuan izanik. 25 puntu gehienez.

  2. Proiektuaren kalitatea eta zehaztasun zientifikoa. Gehienez 20 puntu.

  3. Proiektuaren gizarte-interesa. Gehienez 20 puntu.

  4. Proiektua edo jarduera erakunde batek baino gehiagok egin izana edo beste administrazio publikoren batek esku hartu izana. Gehienez 15 puntu.

  5. Jardueraren edo proiektuaren berri gizarte-komunikabideetan hedatzeko ahalmena eta hezkuntza-maila guztietan eragiteko aukera. Gehienez 10 puntu.

  6. Guztira, gehienez 90 puntu emango dira.

  7. Diru-laguntza esleitzeko, eskaerak gutxienez 20 puntu lortu beharko ditu, aurreko baremoen arabera.

  1. Giza Eskubideen Zuzendaritzari dagokio deialdi honetan aurreikusitako diru-laguntzak kudeatzeko egin beharreko lanak egitea. Era berean, aurkeztutako proiektuen kontrola eta jarraipena egingo du. Horretarako, egoki deritzen ikuskapen guztiak egin ahal izango ditu, proiektuak egoki gauzatuko direla bermatzearren. Horri dagokionez, erakunde eta elkarte onuradunek eskatzen zaizkien dokumentazio eta informazio guztia aurkeztu beharko dute nahitaez.

  2. Giza Eskubideen zuzendariak berariaz emandako ebazpenaren bidez eman edo ukatuko dira Agindu honetan aurreikusitako diru-laguntzak, Kalifikazio Epaimahaiak egindako proposamena kontuan hartuta. Ebazpen horrek administrazioarekiko bidea agortzen ez duenez gero, interesdunek gorako errekurtsoa aurkez diezaiokete Justiziako sailburuordeari, hilabeteko epean, jakinarazpena jasotzen den egunaren biharamunetik aurrera zenbatzen hasita, betiere azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. eta 115. artikuluetan ezarritakoaren arabera.

  3. Agindu honen babesean aurkeztutako eskaerak ebazteko eta jakinarazteko gehieneko epea lau hilabetekoa izango da, agindu hau argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera zenbatzen hasita. Epe hori igaro ondoren ebazpen adierazia eman eta jakinarazi ez bada, eskaerak ezetsitzat hartu ahal izango dira, azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 44.1 artikuluan ezarritakoaren ondorioetarako; hala ere, Administrazioak ebazpen adierazia eman behar du.

  4. Publizitate-printzipioa betetzeko, Giza Eskubideen zuzendariak emandako ebazpenaren arabera, honako hau emango da jakitera Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian: alde batetik, dekretu honen babesean diru-laguntzen onuradunak izan diren erakundeen zerrenda eta emandako zenbatekoak; eta, bestetik, emandako diru-laguntza aldatu zaienen zerrenda. Nolanahi ere, ebazpenak berariaz eta banan-banan ere jakinaraziko dira.

  1. Laguntzak emateko proposamena epaimahai batek egingo du; honako hauek izango dira epaimahaikide:

    Epaimahaiburua:

    Giza Eskubideen zuzendaria, kalitatezko botoa izango duena, edo hark eskuordetzen duena.

    Mahaikideak:

    Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko lehendakari jauna edo beronek eskuordetzen duena.

    Eusko Legebiltzarreko Giza Eskubideen Batzordeko presidentea edo beronek eskuordetzen duena.

    Kultura Saileko Kultura Ondarearen zuzendaria, edo bere ordezkoa.

    Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Hezkuntza Berriztatzeko zuzendaria edo hark izendatzen duena.

    Arartekoa edo beronek eskuordetzen duena.

    Giza Eskubideen Zuzendaritzako teknikari bat izango da idazkaria; Giza Eskubideen zuzendariak izendatuko du.

  2. Diru-laguntzak emateko eta zenbatekoa finkatzeko, agindu honen 8. artikuluan ezarritako irizpide objektiboak hartuko dira kontuan.

  3. Laguntzak lehiaketa-prozedura bidez emango dira, eskabideen balioespenean lortutako puntuazioen handienetik txikienerako ordenari jarraiki eta puntuazio bakoitzarentzat aldez aurretik kalkulatutako zenbatekoarekin, 3. artikuluko hirugarren puntuan jasotako formularen arabera eta 3. artikuluan laguntzetara bideratutako guztizko diru-esleipena agortu arte. Ezin izango da deialdian zehazturiko zenbatekotik gorako diru-laguntzarik eman, 3.2 artikuluan aurreikusitako kasuan izan ezik.

  4. Epaimahaiburuak egoki deritzonean, ebaluatu beharreko gaiari buruzko adituak eraman ahal izango ditu epaimahaira, beren iritzia eman dezaten. Aditu horiek hitza izango dute, baina botorik ez.

Agindu honetan bilduriko diru-laguntzen onuradunek honako baldintza hauek bete beharko dituzte nahitaez:

  1. Helburua betetzea, proiektua egitea, jarduera gauzatzea edo diru-laguntzaren xedearen alde jardutea eta hori behar bezala egiaztatzea Justizia eta Herri Administrazio Sailean.

  2. Justizia eta Herri Administrazio Sailari dagozkion egiaztaketen menpe jartzea, baita Kontrol Ekonomikoko Bulegoari, Herri Kontuen Euskal Epaitegiari edo beste organo eskudunei dagozkien ekonomia- eta finantza-arloko jardunen pean ere, aipaturiko jardunetan eskatzen zaien dokumentazio guztia aurkeztuta.

  3. Justizia eta Herri Administrazio Sailari jakinaraztea baldin eta helburu berberako edozein erakunde publikok edo pribatuk emandako beste edozein laguntza, diru-laguntza, sarrera edo baliabide lortu badu. Halaber, jakinarazi beharko da diru-laguntza eman zenean zeudenetatik edozein baldintza aldatu bada. Jakinarazpen hori aipaturiko egoeraren berri izan bezain laster egingo da, eta, nolanahi ere, diru-laguntza justifikatu baino lehen.

  4. Helburu bera izanik, diru-laguntzaren erabileran izandako edozein aldaketa proposatzea Justizia eta Herri Administrazio Sailari, hark onar dezan.

  5. Aplikatu beharreko araudian eskatzen den dokumentazioa izatea, egiaztatze- eta kontrol-ahalmenak egoki baliatzea bermatzearren.

  6. Jasotako fondoen erabileraren egiaztagiriak gordetzea, egiaztatu eta kontrola daitezkeen bitartean.

  7. Indarrean dagoen araudian aurreikusitako kasuetan, jasotako fondoak itzultzea, horretarako emandako ebazpenaren ondoren.

  8. Jardunak sustatzeko eta hedatzeko jarduera guztietan jarduera horiek Justizia eta Herri Administrazio Sailak diruz lagundu dituela aipatzea.

  9. Diru-laguntzen erregimenaren ondorioz sortutako eta aipatu ez den beste edozein betebehar betetzea.

Diru-laguntzen onuradunek diruz lagundutako proiektuaren edo jardueraren bidez sorturiko obra ustiatzeko eskubideak bost urtez lagako dizkiote Eusko Jaurlaritzari, batez ere obra hori kopiatzeko, banatzeko, jendaurrean ezagutzera emateko eta eraldatzeko eskubideak, eta Eusko Jaurlaritzak pertsona edo erakunde onuradunarekin batera baliatu ahal izango ditu eskubide horiek. Nolanahi ere, obraren egilea aipatuko da.

Justifikazioa aurkezteko epea 2011eko otsailaren 28an amaituko da eta bertan honako hau sartuta egon beharko da:

  1. Egindako jardueren memoria, era horretan jarduerak egin direla justifikatuko da, baita diru-laguntza emateko oinarri diren baldintzak betetzen direla ere.

  2. Diruz lagundutako jarduerari dagozkion diru-sarrerei eta gastuei buruzko memoria ekonomiko zehatza.

  3. Giza Baliabideen Zuzendaritzak emandako zenbatekoagatiko gastuaren ziurtagiri originalak, edo kausa justifikatua badago (idazki bidez justifikatuko da), gastuen kopia konpultsatua.

  4. Zinpeko aitorpena adieraziz helburu bererako bestelako finantziazio-iturririk dagoen ala ez, finantziazioaren zenbatekoa, fondo horien jatorria eta diruz lagundutako jardueran erabili den modua eta, hala badagokio, ebazteke dauden laguntza-eskabideak.

  5. Foru Ogasunaren eta Gizarte Segurantzaren egiaztagiri eguneratuak eskabidea aurkezten den eguna baino, gehienez, hiru hilabete lehenago emanak bigarren zatia ordaintzeko eskatzen denean erakunde horiekin dituzten betebeharrak beteta dauzkatela erakusteko, betiere 6.1.e) artikuluan ezarritako moduan.

Ordainketa honela zatiturik egingo da:

  • 75a diru-laguntza ematean ordainduko da eta gainerako % 25a aurrekontu osoari dagozkion gastuen % 100 egin izanaren justifikazioa egiaztatu ondoren.

Lehenengoa. Ebazpen honek agerian aurreikusi ez den edozertarako, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legean eta Euskal Autonomia Erkidegoko Herriogasuntza Nagusiaren antolarauei buruzko Legearen testu bategina onetsi zuen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuan ezarritakoari jarraituko zaio.

Bigarrena. Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko den egunaren biharamunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2010eko uztailaren 28a.

Justizia eta Herri Administrazioko sailburua,

IDOIA MENDIA CUEVA.

OHARRA: Eusko Jaurlaritzako Justizia eta Herri Administrazio Sailaren Giza Eskubideen Zuzendaritzak jakinarazten dizu inprimaki hau betetzerakoan lortutako zure datu pertsonalak fitxategi automatizatu batean sartuko direla, Datu Pertsonalak babesteari buruzko 15/1999 Lege Organikoan ezarritakoa kontuan izanik.

Fitxategi horretan bildutako datuak ez zaizkio hirugarren batzuei lagako, eta Eusko Jaurlaritzako Justizia eta Herri Administrazio Sailak sustatutako laguntzen kudeaketan besterik ez dira erabiliko.

Nahi izanez gero, datuak eskuratzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta aurka egiteko eskubideak erabil ditzakezu, hala ezarrita baitago legean. Horretarako, Eusko Jaurlaritzako Justizia eta Herri Administrazio Saileko Giza Baliabideen Zuzendaritzara idazki bat bidali beharko duzu, hori baita fitxategiaren arduraduna. Hauxe du helbidea: Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz.

  1. Deialdiaren datuak.

    Deialdia egin duen saila: Justizia eta Herri Administrazioa

    Deialdiaren izena: Oroimen Historikoa Berreskuratzea.

    EHAA-zk.

    Data:

  2. Eskatzailea identifikatzeko datuak.

    Izena: IFZ:

    Helbidea: Posta-kodea:

    Herria: Probintzia:

    Telefonoa: Posta elektronikoa:

    Ordezkaria (izena eta kargua):

    Helbidea: NAN:

    Herria: Telefonoa:

  3. Eskatutako diru-laguntza.

    Proiektu edo jardueraren izena Zenbatekoa

    1.

    2.

    3.

  4. Eskatzaileak deialdian eskatutako baldintza guztiak betetzen dituela adierazten dut.

  5. Onartzen dut deialdiko arauak betetzeko eta eskatzen dizkidaten informazio eta agiriak emateko konpromisoa.

  6. Deialdian eskatutako agiri guztiak aurkezten ditut, atxikita doan zerrendaren arabera.

    _____________(e)n, 2010eko __________ren ___(e)(a)n.

    Eskatzaileak aurkeztutako agirien zerrenda (adierazi zein agiri aurkeztu den eskabidearekin batera).

    n Eskabide-inprimakia (I. eranskina), behar bezala beteta.

    n Egin beharreko jarduera azaltzen eta zehazten duen memoria.

    n Proiektuaren sarrera eta gastuen aurrekontu zehatza.

    n Beste erakunde batzuek proiektuan parte hartzen badute, parte-hartze hori egiaztatzen duten agiriak.

    n Foru Ogasunaren eta Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorraren jatorrizko ziurtagiri eguneratuak edo kopia konpultsatuak eskabidea aurkezten den eguna baino hiru hilabete lehenago emanak izan behar dute gehienez, zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean dituela egiaztatzen dutenak. Irabazi-asmorik gabeko erakundeak Gizarte Segurantzaren sisteman enpresaburu gisa erregistratuta ez badaude, idazki bat aurkeztu beharko dute erakunde horietako legezko ordezkariak sinatuta. Idazki horretan erantzukizun-aitorpena egingo dute eta adieraziko dute Gizarte Segurantzarekiko edo Gizarte Segurantzaren ordezko sistemekiko betebeharretan egunean daudela. Nolanahi ere, diru-laguntza emateko, egiaztatzeko eta ordaintzeko fase guztietan gai horri buruz eskatzen zaizkion egiaztagiri guztiak aurkeztu beharko ditu onuradunak.

    n Erakundearen IFK

    n Eskatzaileak erakundearekiko duen legezko ordezkaritzaren egiaztagiria.

    n Erakundearen legezko ordezkariaren NANa.

    n Erakundearen estatutuak eta eraketa-akta.

    n Helburu bererako bestelako finantzaketa-iturrik badagoen edo ez, finantzaketa horren zenbatekoa, eta oraindik ebatzi gabe dauden eskaerak halakorik egonez gero adierazten dituen zinpeko aitorpena.

    n Hirugarrenaren alta, behar bezala beteta.

    n Dagokion erregistroan erregistratuta egotearen ziurtagiria.

    n Zinpeko aitorpena, diru-laguntza edo laguntza publikoak jasotzeko aukera galtzearekin zigortuta ez dagoela edo horretarako gaitasunik ez duela esanez legezko debekurik jarri ez diotela azaltzen duena. Debeku horien barne sartzen dira sexu-diskriminazioaren ondorioz jasotako debekuak, beti ere Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenean ezarritakoari jarraiki.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik