Euskadi.eus
  • AGINDUA, 2010eko uztailaren 28koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena. Honen bidez itunpeko ikastetxe pribatuentzako diru-laguntza emateko deia egiten da, ikastetxe horietan ordainketa eskuordetuaren menpeko langileek erretiro partziala hartuz gero, langile horiei lanaldi partzialeko lan-kontratuak egiteko. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2010eko uztailaren 28koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena. Honen bidez itunpeko ikastetxe pribatuentzako diru-laguntza emateko deia egiten da, ikastetxe horietan ordainketa eskuordetuaren menpeko langileek erretiro partziala hartuz gero, langile horiei lanaldi partzialeko lan-kontratuak egiteko.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 189
  • Hurrenkera-zk.: 4516
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2010/07/28
  • Argitaratze-data: 2010/09/30

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
  • Azpigaia: Lana eta enplegua; Herri Administrazioa; Funtzio publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Azaroaren 25eko 287/2003 eta apirilaren 19ko 93/2005 Dekretuek aldatu duten abenduaren 21eko 439/1999 Dekretuak, agindu honetan aurreikusitako diru-laguntzen araudia onartzen duenak, bere 4.4 artikuluan ezartzen du, publikotasun-printzipioa betetzeko, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak urtero deialdia egingo duela dekretu horretan aurreikusitako diru-laguntzen berri emateko.

Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan xedatutakoa eta 2/2004 Legean, otsailaren 25ekoa, Datu Pertsonaletarako Jabetza Publikoko Fitxategiei eta Datuak Babesteko Euskal Bulegoa Sortzekoari buruzkoa betetzeko, laguntza-eskabidea betez gero, interesdunak baimena ematen du eskabidean jasotako datuak Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko fitxategi informatizatuetan sartzeko. Datuak ikusi, zuzendu edo ezabatzeko nahiz aurka egiteko aukera eskaintzen du lege horrek, eta horretarako Administrazio eta Zerbitzuen Sailburuordetzara jo beharko da.

Lehenengoa. Agindu honek jaso ez duen guztiari azaroaren 25eko 287/2003 eta apirilaren 19ko 93/2005 Dekretuek aldatutako abenduaren 21eko 439/1999 Dekretuan xedatutakoa eta Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legean jasotakoa ezarriko zaio.

Bigarrena. Agindu hau indarrean sartuko da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean.

Vitoria-Gasteiz, 2010eko uztailaren 28a.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburua,

MARÍA ISABEL CELAÁ DIÉGUEZ.

Ikastetxearen izena

Helbidea

Lurraldea

Erretiratuko den irakaslearen izen-abizenak

Ondorioetarako data

Ordainketa eskuordetuan dagokion dedikazio-portzentajea

Lanaldi partzialeko lan-kontratuaren hasiera-data (% 15)

Lanaldi partzialeko lan-kontratuaren hileko zenbateko gordina (Gizarte Segurantzari egindako kotizazioak sartu gabe) (nominaren kopia)

Lanaldi partzialeko lan-kontratuaren iraupena (gehienez ere 65 urte bete arte)

Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Gaiak Sailetik jasotako laguntzak edo bestelakoak

.......................................................(e)n, .......................ko ..............................................aren .......................a

Ikastetxearen titularra edo ordezkari legala

HEZKUNTZA, UNIBERTSITATE ETA IKERKETA SAILEKO ADMINISTRAZIO ETA DIRUBIDEEN ZUZENDARITZA

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik