Euskadi.eus
  • AGINDUA, 2010eko uztailaren 28koa, Kulturako sailburuarena, euskarazko literatura-argitalpenetarako laguntzak emateko araubidea ezarri eta deialdia egiten duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2010eko uztailaren 28koa, Kulturako sailburuarena, euskarazko literatura-argitalpenetarako laguntzak emateko araubidea ezarri eta deialdia egiten duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Kultura Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 158
  • Hurrenkera-zk.: 3848
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2010/07/28
  • Argitaratze-data: 2010/08/18

Gaikako eremua

  • Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua; Ekonomi Jarduerak
  • Azpigaia: Herri Administrazioa; Informazio etak komunikazioak

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Arte eta kultura alorreko jarduerei loturiko eskumenak eta horien zabalkundeari dagozkionak Kultura Sailari dagozkio, horixe xedatzen baita Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatu eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituen lehendakariaren maiatzaren 8ko 4/2009 Dekretuan, lehendakariaren uztailaren 30eko 20/2009 Dekretuak aldatutakoan. Eskumen horiek Kultura Sustatzeko Zuzendaritzari esleitzen dizkio otsailaren 14ko 25/2006 Dekretuak, Kultura Sailaren egitura organikoa ezartzen duenak.

Zuzendaritza horrek egoki deritzo musika-jarduerak sustatzeko aukera emango duen bidea antolatzeari, jarduketa hori bere eskumenen esparruan sartzen den heinean, jarduera profesional hauek burutzeko laguntzak emanez: musika-sorkuntza, musika partituren edizio inprimatuak, musika-ekoizpena, musika-birak, musika zabaltzeko enpresa-proiektuak eta musika-azoketara joatea. Neurri horren bitartez, euskal musikarien sorkuntza-lana sustatzeko formula lortu nahi da eta, bide batez, beren ahalegina aintzatetsita ikusteaz gain, beren finantzabideak areagotzeko aukera emango dieten beste merkatu batzuk jorratzea.

Ondorioz, hauxe

  1. Agindu honen bitartez, 2010ean zehar burutuko diren edo, modalitate batzuetan, 2010 eta 2011 artean garatzen diren musika-jarduera profesionaletarako diru-laguntzak nola emango diren arautuko da.

  2. Deialdi honetan laguntza modalitate hauek kontenplatzen dira:

    1. kap.: Musika sorkuntza

    2. kap.: Musika partituren edizio inprimatuak.

    3. kap.: Musika ekoizpena.

    4. kap.: Musika Birak.

    5. kap.: Musika zabaltzeko enpresa-proiektuak.

    6. kap.: Musika-azoketan parte hartzeko laguntzak.

  1. Laguntza hauen gehienezko zenbateko orokorra 439.000 eurokoa izango da eta aipatutako modalitateen artean honela banatuko da: a) Sorkuntza: 34.000; Partituren edizioa: 30.000; c) Ekoizpena: 100.000; d) Birak: 165.000; e) Zabalkunde enpresa proiektuak: 100.000,00; f) Azoketan parte hartzea: 10.000.

  2. Azaldutako diru-zuzkidura dena dela ere, modalitate baterako ezarritako diru-kopurua agortzen ez bada (eskabiderik ez egoteagatik, eskakizunak ez betetzeagatik edo proiektuen kalitate eskasagatik), gainontzeko kopurua beste modalitate batera eramango da, irizpide hauen arabera:

    aurrekontu banaketa berdina (urtekoa edo bi urtekoa).

    eskatutako diru kopuru orokorra eta hasierako kopuruaren arteko desoreka handien duen modalitateak lehentasuna izango du.

  3. Herri administrazio desberdinetatik jasotako diru-laguntza guztiek ezingo dute gainditu diruz lagundutako jardueraren kostuaren % 70.

  1. Modalitate bakoitzerako finkaturiko bestelako baldintzak gorabehera, agindu honetan arautzen diren diru-laguntzen onuragarriek eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean, baldintza hauek bete behar dituzte:

    1. Musika sortzeko modalitatea:

      Euskadin jaioa izatea edo deialdi hau indarrean jartzen denean administrazio egoitza Euskal Autonomia Erkidegoan izatea.

    2. Beste modalitateetan baldintza bi hauek bete behar dira:

      1. Helbidea edo sozietate-egoitza Euskal Autonomia Erkidegoan duen pertsona fisiko edo juridiko-pribatua izatea edo, bestela, aurkezten den proiektuaren helburua Euskal Herrian jaio edo bizi diren musikarien lanak ekoiztea edo zabaltzea izatea.

      Betebehar honi dagokionez, ez dira kontuan hartuko Ondasunen erkidegoa formapean aurkeztutako eskaerak.

      2. Jarduera ekonomikoen zergako dagokion epigrafean altan egotea eta, pertsona juridikoen kasuan, sozietatearen xedeak zerikusia izatea musika-jardueren garapenarekin.

  2. Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio orokorrak edo bere erakunde autonomiadunek entitate onuradunari ezaugarri bereko beste laguntza edo diru-laguntzaren batzuk eman badizkiote eta horiek itzultzeko edo zigortzeko prozesuren bat oraindik ere izapidetzen ari bada, diru laguntzaren esleipena eta ordainketa egoera hori konpondu arte baldintzatua egongo da.

  3. Ezin dute deialdi honetan parte hartu diru-laguntza edo laguntza publikoak jasotzeko aukera galtzearekin zigor administratibo edo penalik duten pertsona eskatzaileek, ezta horretarako gaitasuna kentzen duen legezko debekurik dutenek, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunari buruzko otsailaren 18ko 4/2005 Legezko azken xedapenetako seigarrena urratuz sexu-diskriminazioa egiteagatik debeku horrekin zigortuta daudenak barne.

  4. Halaber, deialdi honetan ezingo dute parte hartu 2010ean Eusko Jaurlaritzaren diru-laguntza izendunak jaso dituzten entitateek.

  5. Proiektuak, ekonomia aldetik bideragarriak direla egiaztatzeko, aurrera eramateko beharrezko gastu arruntaren eta hura estaltzeko aurreikusitako diru-sarreren arteko aurrekontu doitua aurkeztu behar da; sarrera horien barruan deialdi honetan eskatutako kopurua barne delarik.

  1. Sorkuntza, Edizioa, Ekoizpena, Birak eta Zabalkunde modalitateei dagozkien laguntzak emateko prozedura lehiaketa izango da; horretarako, bakoitzean ezarritako irizpideak aplikatuta, eskabideak baloratu eta laguntzak banatuko dira, deialdi honen 7. eta 8. artikuluetan aurreikusten den bezala.

  2. Musika-azoketan parte hartzeko laguntzak modulu eta hainbanaketa sistema baten bitartez esleituko dira, agindu honetako VII. kapituluan zehazten den bezala.

  3. Kultura Saileko Kultura Sustatzeko Zuzendaritzari dagokio deialdi honetan aurreikusitako laguntzen kudeaketa-zereginak egitea.

    Era berean, diru-laguntza lortu duten proiektuak modu egokian gauzatzen direla ziurtatzeko Zuzendaritza horrek beraien jarraipena egingo du. Hori gauzatzeko, egoki iritzitako ikuskapenak egin ahal izango ditu. Horretarako, pertsona onuradunak behartuta daude eskatzen zaien dokumentazioa eta informazioa aurkeztera.

  1. Eskabidea eta gainerako agiriak Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordeari zuzenduko zaizkio eta Kulturako lurralde-zerbitzuetan aurkeztuko dira zuzenean edo 30/1992 Legean ezarritako edozein bidetatik (30/1992 Legea, azaroaren 26koa, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearena).

  2. Eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da Agindu hau indarrean sartzen denetik aurrera.

Aurkeztutako dokumentazioa aztertu ondoren, ikusten bada zerbait falta dela edo errakuntzak daudela, eskatzaileari eskatuko zaio akatsa zuzendu dezan edo falta diren dokumentuak aurkez ditzan, eta horretarako hamar egun balioduneko epea emango zaio, dagokion jakinarazpena jasotzen den egunaren biharamunetik kontatuta. Era berean, ohartarazi egingo zaio ezen, epe hori igaro eta zuzenketarik egin ez bada, eskabidean atzera egin duela ulertuko dela, aurrez jakinaraziko zaion ebazpen baten bidez, edo dagokion izapidea egiteko eskubidea galduko duela.

  1. Aurkeztutako eskabideak aztertu eta baloratzeko, Balorazio Batzorde bat osatuko da modalitate bakoitzerako. Horren osaera Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearen ebazpen baten bitartez jakinaraziko da eta ebazpen hori EHAAn argitaratuko da, batzordeak lehenengo bilera egin baino lehen.

  2. Musika-azoketan parte hartzeko laguntzen modalitatea modulu eta hainbanaketa sistema baten bitartez ebatziko da, agindu honetako VII. kapituluan zehaztutako eran.

  3. Balorazio Batzordeko burua Kultura Sustatzeko zuzendaria izango da edo horrek eskuordetutako pertsona eta idazkaria Zuzendaritza bereko teknikari bat, zuzendariak aukeratua. Idazkariak hitza izango du, baina botorik ez.

    Batzordeetako bokalak hiru gutxienez eta sei gehienez izango dira, musikarekin edo kultur kudeaketarekin zerikusia duten profesionalen artetik. izendatuta, berdin delarik independenteak diren edo gai honetan adierazgarriak diren Euskal Autonomia Erkidegoko erakundeetan integraturik dauden. Horien izendapena Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordeak egingo du.

  4. Modalitate bakoitzeko Balorazio Batzordeak, ezarritako esleipen-irizpideak kontuan hartuta, ebazpen-proposamena egingo dio Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordeari.

  5. Balorazio Batzordeek, beharrezkoa irizten diotenean, egoki iritzitako argibideak emateko eskatu ahal izango diete eskatzaileei, proiektuen arduradunekin horretarako elkarrizketak hitzartuz ere bai, behar izanez gero. Halaber, Koreografia sorkuntzarako, Konpainiak sendotzeko eta Ekoizpen modalitateetan eskabidea egiten duten pertsona edota erakunde guztiek Batzordearen aurrean beren proiektua defendatzeko aukera izango dute horrela eskatuz gero (X. eranskina). Proiektu bakoitzari 15 minutu eskainiko zaizkio gehienez.

  1. Behin proiektuak modalitate bakoitzean finkaturiko irizpideen arabera baloratu ondoren, puntuen % 50 lortzen ez dutenak automatikoki baztertu egingo dira.

  2. Lehiaketa-modalitateetan, eta bakoitzean aurreikusitako salbuespenak eta irizpideak kontuan hartuta, diru-laguntzen zenbatekoa zehazteko, proportzionaltasun-irizpidea erabiliko da. Hortaz, fondo erabilgarria proiektu bakoitzak lortutako puntuazioaren eta aurrekontuaren bolumenaren arabera banatuko da.

    Dena den, Batzordeak arreta berezia jarriko du ematen diren diru-laguntzek proiektuen bideragarritasun ekonomikoa modu eraginkorrean ahalbidetu dezaten. Zentzu horretan, ez da eskatutako kopuruaren % 30 baino txikiagoko laguntzarik emango.

  3. Bukaerako laguntzak ez du inoiz eskatutako kopurua gaindituko eta 2.3 artikuluan eta modalitate bakoitzean finkaturiko gehienezko kopuru-mugak errespetatuko ditu.

  1. Agindu honetako 2.3 artikuluan adierazitakoa errespetatuz, deialdi honetako diru-laguntzak bateragarriak dira beste erakunde publiko zein pribatuek helburu berbererako emandakoekin, betiere gainfinantzaketarik gertatzen ez bada. Gainfinantzaketarik badago, diru-laguntzaren zenbatekoa murriztu egingo da, dagokion gehienezko mugaraino.

  2. Deialdiko modalitateren batean laguntza jasotzen duen proiektu musikal batek ezingo du beste modalitateetako laguntzarik jaso, bateraezinak baitira.

    Era berean, bateraezinak izango dira erakunde berari musika zabaltzeko enpresa-proiektuetarako laguntzak eta musika-azoketan parte hartzeko laguntzak.

  1. Deialdi honetako diru-laguntzak esleitzeko ebazpena Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordeak emango du, Balorazio Batzordearen proposamena ikusita, eta sei hilabeteko epean interesatu guztiei jakinaraziko zaie, agindu hau indarrean jartzen denetik. Gainera Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ebazpen horren erreferentzia bat argitaratuko da, denek horren berri izan dezaten.

  2. Ebazteko epea amaituta, interesatuari inolako jakinarazpenik egin ez bazaio, eskabidea errefusatutzat joko da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legean ezarritako ondorioetarako.

Laguntzen onuradunek betebehar hauek izango dituzte:

  1. Emandako diru-laguntza onartzea. Ildo horretatik, pertsona/entitate onuradunek diru-laguntza eman zaiela adierazten duen jakinarazpena jaso eta hamabost eguneko epean berariaz uko egiten ez badiote, onartu egin dutela ulertuko da.

  2. Diru-laguntza agindutako helburu zehatzerako erabiltzea.

  3. Ogasun eta Herri Administrazio Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoari eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiari diru-laguntzen erabilera kontrolatzeko behar duten informazio guztia ematea.

  4. Aurkeztutako proiektuan aldaketaren bat eginez gero, onuradunak horren berri emango dio idatziz Kultura Sustatzeko Zuzendaritzari hilabeteko epean, esleipen-ebazpena jasotzen denetik aurrera. Zuzendaritzak, bere aldetik, 15 egun balioduneko epea izango du, aldaketaren berri jasotzen duenetik, erantzuna emateko. Epe hori amaituta inolako jakinarazpenik jaso ez bada, aldaketa onartutzat joko da.

  5. Agindu honetan ezarritako diru-laguntzen onuradunek, laguntzari buruzko esleipen-ebazpena jasotzen duten egunetik aurrera, diru-laguntza jaso duen lanari buruz argitaratzen diren disko, katalogo, programa, iragarpen-kartel eta gainontzeko material grafikoaren ale guztietan Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren laguntza espresuki adierazteko konpromisoa hartzen dute. Material hori, Euskal Autonomia Erkidegorako denean, hizkuntza ofizial bietan egingo da gutxienez.

  1. Agindu honen kontura ematen diren laguntzak datozen kapituluetan modalitate bakoitzerako ezartzen den prozeduraren arabera ordainduko dira.

  2. Pertsona onuradunek ondoren zehazten diren agiriak aurkeztu beharko dituzte jakinarazpenaren datatik aurrera eta jarduera amaitu eta hurrengo hiru hilabeteetan.

  1. Egindako jarduerari buruzko txosten laburra eta ebaluazioa.

  2. Ondoren zerrendatzen diren dagozkion agiri edo materialak:

    1. Musika-sorkuntza: sortutako lanaren ale bat eta konposizioa Jabetza Intelektualaren Erregistroan inskribatu izana egiaztatzen duen agiria.

    2. Kontzertuak: II. eranskineko 6. argibidean azaltzen diren zehaztapenekin, hauetariko dokumentu bat aurkeztu beharko da: Kontratuaren kopia; Kontratatzailearen ziurtagiria; Aretoaren alokairuaren faktura autoekoizpenak.

    3. Ekoizpen eta edizio grafikoak, soinudunak edo ikus-entzunezkoak: editatutako edo ekoitzitako materialaren aleak.

    4. Jarduera sustatzeko edo zabaltzeko katalogoak, programak eta landutako beste edozein material.

    5. Musika-azoketan parte hartzea: azokaren akreditazioaren fakturaren kopia.

  3. Justifikazio ekonomikoa (Musika sorkuntzako modalitatea izan ezik):

    1. Egindako jardueraren gastu eta sarreren balantzeari buruzko zinpeko aitorpena.

    2. Justifikatutako gastuen laburpena, kontzeptuka banatuta.

    3. Diruz lagundutako jardueraren gastu eta sarreren egiaztagiriak, aurkeztutako aurrekontuaren araberakoak eta 2010eko urtarrilaren 1etik aurrerakoak. Agiri horiek jatorrizkoak izan behar dute, edo Kulturako lurralde zerbitzuetan konpultsatutako fotokopiak.

      Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontuen kontura emandako laguntza aurkeztutako aurrekontuaren % 50 gainditzen ez duenean, nahikoa izango da emandako diru-laguntzaren zenbatekoari dagozkion gastuak justifikatzea. Dena den, Kultura Sustatzeko Zuzendaritzak eskatuz gero, onuradunek aurrekontu osoaren zenbatekoari dagozkion gastuen frogagiriak aurkeztu beharko dituzte.

  4. Onuradunak zerga-betebeharrak ordainduta dituela egiaztatzen duten agiriak.

  5. Helburu berbererako jasotako beste laguntzen aipamena, baldin eta eskabidea aurkeztu zen unean, onuradunak horien berri ez izanagatik aitortu ez bazituen.

    13 artikulua. Likidazio-ebazpena.

    Diru-laguntza emateko kontuan hartutako baldintzak aldatuz gero (betiere, helburua bete dela iritziz gero) edo beste edozein erakunde publiko zein pribatutik ere diru-laguntzaren bat jasoz gero, diru-laguntzak esleitzeko emandako ebazpena aldatu egin ahal izango da. Horrelakoetan, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordeak likidazio-ebazpena emango du, diru-laguntzen zenbatekoak doitzeko.

    14 artikulua. Ez betetzeak.

  1. Hauek izango dira ez betetzeak:

    1. Jasotako diru-laguntza osoa edo zati bat Agindu honetan adierazitako jarduerez bestelakoetan erabiltzea.

    2. Agindu honetan edo laguntza emateko egintzan adierazitako betebeharrak ez betetzea.

    3. Diru-laguntzaren likidazioa egiteko ebazpenean adierazitako zenbatekoa epearen barruan ez itzultzea (hala badagokio).

    4. Xedapen orokorretan nahitaez bete beharrekotzat jotako beste edozer ez betetzea.

  2. Ez betetzeren bat gertatuz gero, jasotako zenbatekoak eta legezko interesak Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiari itzuli beharko zaizkio, betiere, azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren eta abenduaren 17ko 689/1991 Dekretuaren arabera (Euskal Autonomia Erkidegoko Herriogasuntza Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretua, eta Euskal Autonomia Erkidegoaren aurrekontu orokorren pentzutan ematen diren diru-laguntzen bermeei eta horiek itzultzeari buruzko Dekretua, hurrenez hurren).

  1. Laguntza-modalitate honen bitartez, 2010eko urtarrilaren 1etik 2011ko abenduaren 31ra bitartean egin eta erregistratutako musika-konposizioak finantzatuko dira. Musika-konposiziotzat partituran jasotako jatorrizko lana joko da grabaketan, musika elektroakustikoaren kasuan-.

  2. Eskabidearekin batera aurkeztu beharreko agirien artean (II. eranskinekoak), obraren zirriborroa aurkeztea borondatezkoa izango da. Edonola ere, zirriborroa ez aurkezteak dagokion zigorra ekarriko du balorazio prozesuan, 17.1 artikuluaren hirugarren paragrafoan zehatzen den moduan.

  1. Modalitate honetan eskatzaile bakoitzak proiektu bakar batentzako jaso ahal izango du diru-laguntza.

  2. Hiru laguntza modulu finkatuko dira, proiektuen era eta iraupenen arabera:

    1. Gehienez 6.000 euroko laguntzak, izaera sinfonikoko obretarako, hamabost minutu baino gehiagoko iraupenaz.

    2. Gehienez 3.000 euroko laguntzak, hamabost minutu baino gutxiagoko iraupeneko izaera sinfonikoko obretarako, baita kamera obretarako ere, gutxienez hiru interpreterentzako edozein iraupen.

    3. Gehienez 1.500 euroko laguntzak, gehienez, bi interpreterentzako, hamar minutu baino gutxiagoko iraupeneko obretarako.

      Musika elektroakustikoa soilik erabiltzen duten proiektuak b) edo c) kategorietan sailkatuko dira.

  3. Aurreko atalean finkatutako parametroak aplikatuz, Balorazio Batzordeak aurkeztutako proiektu guztiak sailkatuko ditu eta laguntzak emateko proposamena egingo du 17. artikuluan azaltzen diren irizpideen arabera.

Sorkuntzako proiektuen balorazioa ondoko irizpideen arabera egingo da:

  1. Proiektuaren kalitatea eta interes kulturala eta musikala (puntuazio orokorraren % 50).

    Horretarako hartuko dira aintzat: alderdi artistiko eta teknikoak; originaltasuna eta gaur egungo musika-sorkuntzari eginiko ekarpena ere; sorkuntza prozesuan eginiko ikerketak eta kanpo-harremanak.

    Obraren zirriborroa (edo obra osoa) aurkezten ez duten proiektuek atal honetako puntuazioaren % 50 gehienez lortu ahal izango dute.

  2. Prestakuntza eta lanbidearen alorrean eskatzaileak izan duen ibilbidea (guztizko puntuazioaren % 30).

  3. Proiektua zabaltzeko plana (guztizko puntuazioaren % 20).

    Ildo horretatik, obra estreinatzeko eta zabaltzeko izandako harremanak eta aurreikuspenak baloratuko dira.

Diru-laguntzak honela ordainduko dira:

  1. Lehenengo ordainketa, emandako laguntzaren % 65ekoa, 10.a) artikuluan aipatutako epea igarota, laguntzari uko egin ez bazaio.

  2. Gainontzeko % 35ekoa, agindu honetako 12. artikuluan xedatutakoaren arabera, beharreko dokumentazioa aurkeztu ondoren egingo da, betiere, 2011ko urtarrilaren 1etik aurrera.

  1. Modalitate honetan musika partituren edizio inprimatuak egiteko laguntzak emango dira, zuzeneko emanaldien bidez zabalduak izateko. Aurkezten diren proiektuak, osorik edo zatika, 2010eko urtarrilaren 1etik 2011ko abenduaren 31ra bitartean garatu behar dira.

  2. Espresuki geratuko da deialdi honetatik kanpo material didaktikoen edizioa.

  1. Modalitate honetan, eskatzaile bakoitzak proiektu bakar baterako laguntza jaso ahal izango du gehienez, nahiz eta horren barruan argitalpen proiektu desberdinak aurreikusi. Edozein kasutan, onuradun bati ezingo zaio 10.000 euro baino gehiagoko kopurua eman.

  2. Modalitate honetan laguntza jaso dezaketen gastuak eta justifikatu beharrekoak edizioarekin soil-soilik loturiko lanak izango dira.

Argitalpen proiektuen balorazioa ondoko irizpideen arabera egingo da:

  1. Kultura eta musika aldetik, ondare eta/edo arte aldetik proiektuak duen interesa (puntuazio orokorraren % 50).

    Atal honetan kontuan hartuko dira: a) argitaratu beharreko objektua egilea eta lana; b) proiektua argitaratzeko eta zabaltzeko plana; c) aurrekontuaren koherentzia.

  2. Erakunde eskatzailearen balorazioa, Euskadiko musika-jarduera profesionala ekoizteko eta zabaltzeko entitate gisa, 2009 urtea erreferentziatzat hartuta (puntuazio orokorraren % 30).

    Atal honetan kontuan hartuko dira: a) antzinatasuna; b) entitatearen pertsonal-bolumena; c) ekoizpenaren bolumen orokorra; d) Euskadiko musikariei dagokien ekoizpen bolumena.

  3. Proiektuaren autofinantzaketa maila (puntuazio orokorraren % 20).

Laguntzak honela ordainduko dira:

  1. Lehenengo ordainketa, laguntza osoaren % 65, 10. artikuluan ezarritako epea ukorik gabe igaro eta gero.

  2. Gainerako % 35, agindu honetako 12. artikuluan ezarritako dokumentazioa aurkeztu eta gero eta, betiere, 2011ko urtarrilaren 1etik hara.

  1. Modalitate honen bitartez, musika-ekoizpen profesionala sustatuko da. Aurkezten diren proiektuak, osoak edo partzialak, 2010eko urtarrilaren 1etik 2011ko abenduaren 31ra garatu behar dira eta data bi horien artean, jendaurrean aurkezpenen bat egin beharko dute, bai zuzenean, bai formatu diskografikoan.

  2. Diru-laguntza hauen ondorioetarako, hauek joko dira musika-ekoizpentzat: musika-konposizioa jendaurrean aurkezteko, aldez aurretik egin behar diren jarduera materialak eta entseguak.

  1. Modalitate honetan, eskatzaile bakoitzak bi proiektu desberdinetarako laguntza jaso ahal izango du gehienez, eta, orotara, hogeita bost mila euroko kopurua (25.000).

  2. Modalitate honen bitartez lagundu eta justifikatu beharreko gastuak jendaurreko aurkezpena egin aurreko ekoizpen-prozesuaren pertsonal eta funtzionamendukoak izango dira, inbertsio gastuak kanpo gelditzen direlarik.

Ekoizpen proiektuen balorazioa ondoko irizpideen arabera egingo da:

  1. Kultura eta musika aldetik, ondare eta/edo arte aldetik proiektuak duen interesa (puntuazio orokorraren % 50).

    Atal honetan kontuan hartuko dira: a) argitaratu beharreko proiektuaren objektua egilea, lana, interpreteak eta ekipo teknikoa; b) proiektua ekoizteko eta zabaltzeko plana; c) aurrekontuaren koherentzia.

  2. Erakunde eskatzailearen balorazioa, Euskadiko musika-jarduera profesionala ekoizteko eta zabaltzeko entitate gisa, 2009 urtea erreferentziatzat hartuta (puntuazio orokorraren % 20).

    Atal honetan kontuan hartuko dira: a) antzinatasuna; b) entitatearen pertsonal-bolumena; c) ekoizpenaren bolumen orokorra; d) Euskadiko musikariei dagokien ekoizpen bolumena.

  3. Proiektuaren autofinantzaketa maila (puntuazio orokorraren % 20).

  4. Musika-proiektuan euskarak duen presentzia (puntuazio orokorraren % 10).

    Irizpide hau ez zaie aplikatuko testurik ez duten proiektuei. Kasu horietan, hemen aurreikusitako ehunekoa gainerako irizpideen artean birbanatuko da.

Laguntzak honela ordainduko dira:

  1. Lehenengo ordainketa, laguntzaren % 65ekoa, ekoizpen lanak hasten direnean egingo da, onuradunak ekoizpen-lanak hasi dituela jakinarazten duenean.

  2. Gainontzeko % 35ekoa, agindu honetako 12. artikuluan xedatutakoaren arabera, beharreko dokumentazioa aurkeztu ondoren egingo da, betiere, 2011ko urtarrilaren 1etik aurrera.

  1. Modalitate honetako laguntzak bideratuta daude Euskal Herrian jaio edo bizi diren musikariek 2010. urtean Euskal Autonomia Erkidegotik kanpo musika birak egin ditzaten laguntzeko.

  2. Deialdi honen eraginetarako musika biratzat Euskal Autonomia Erkidegotik kanpoko 6 kontzertu gutxienez 4 plaza ezberdinetan gutxienez jotzea hartuko da. Muga hori ez da aplikatzen musika azoka profesionalen barruan jotzen denean.

  3. Honakoetan ez da diru-laguntzarik emango:

    1. Bira egiten duten pertsonak guztira 20 baino gehiago direnean.

    2. Herriko festetako programetan sarturiko emanaldiak eta berbenak.

    3. Emanaldiak kalean egiten direnean, kontraturik gabe.

  1. Modalitate honetan, eskatzaile bakoitzak musika proiektu desberdinetarako hiru proiektu desberdinetarako laguntza jaso ahal izango du gehienez.

  2. Musika talde batek laguntza bakar bat jaso ahal izango du eta 15.000 euroko kopurua gehienez.

  3. Modalitate honen bitartez lagundu eta justifikatu beharreko gastuek kontzeptu hauengatik soilik izan behar dute: bidaia-gastuak, dietak, birako langileen soldatak, kontzertuen sustapena eta aretoen alokairua.

Bira-proiektuen balorazioa ondoko irizpideen arabera egingo da:

  1. Biraren garrantzia eta eragina (puntuazio orokorraren % 40).

    Atal honetan kontuan hartuko dira: a) biran parte hartzen duen pertsona-kopurua; b) kontzertu-kopurua eta non egingo diren.

    Atal honen eraginetarako, 15 kontzertu gehienez kontuan hartuko dira, hain zuzen bolumen handienekoak, pertsona kopuru eta distantzia geografikoaren arabera.

  2. Birako proiektuaren kalitatea eta interesa (puntuazio orokorraren % 25).

    Atal honetan kontuan hartuko dira: a) taldearen eta lanaren kalitatea; b) taldearen egonkortasuna; c) jo beharreko programan euskal egileak egotea.

  3. Erakunde eskatzailearen balorazioa, Euskadiko musika-jarduera profesionala ekoizteko eta zabaltzeko entitate gisa, 2009. urtea erreferentziatzat hartuta (puntuazio orokorraren % 15).

    Atal honetan kontuan hartuko dira: a) antzinatasuna; b) entitatearen pertsonal-bolumena; c) ekoizpenaren bolumen orokorra; d) Euskadiko musikariei dagokien ekoizpen bolumena.

  4. Proiektuaren autofinantzaketa maila (puntuazio orokorraren % 10).

  5. Musika-proiektuan euskarak duen presentzia (puntuazio orokorraren % 10).

    Irizpide hau ez zaie aplikatuko testurik ez duten proiektuei. Kasu horietan, hemen aurreikusitako ehunekoa gainerako irizpideen artean birbanatuko da.

Emandako diru-laguntza ordainketa bakar batez egingo da, egindako bira exekutatu dela egiaztatu ondoren, agindu honetako 12. artikuluan xedatutakoaren arabera.

  1. Modalitate honetako laguntzak bideratuta daude ondoren aipatzen diren baldintzak betetzen dituzten pertsonek Euskadin ekoitzitako edo argitaratutako musikaren sustapena bultzatzera:

    1. Musika ekoizpenaren arloan edo/eta errepresentazioarenean arlo horietako edozein eremutan jarduera profesionala garatzea.

    2. 2009. urtean gutxienez Euskadiko hiru artista edo talde ezberdinentzako musika-ekoizpenak garatu izana.

  2. Aurkezten diren enpresa-proiektuak, osoak edo partzialak, 2010eko urtarrilaren 1etik 2011ko abenduaren 31ra bitartean burutuko dira eta honelako jarduera hauek kontuan hartuko dira:

    Musika-ekoizpenak edo argitalpenak promozionatzeko zerbitzuak martxan jartzea edota jarduera bereziak antolatzea.

    Material grafikoak (foiletoak, katalogoak etab.), soinuzkoak, ikus-entzunezkoak edo informatikoak egitea eta editatzea.

  1. Modalitate honetan, eskatzaile bakoitzak proiektu bakar batentzako jaso ahal izango du diru-laguntza, bertan ekintza desberdinak erlazionatu eta aurrekontuan sartu ahal direlarik. Onuradun batek ezingo du hogeita hamabi mila euro (32.000) baino gehiagoko laguntza jaso.

  2. Hauek dira modalitate honetako diru-laguntzekin ordain daitezkeen gastuak eta, beraz, justifikatu beharrekoak: langileen gastuak, funtzionamendu gastuak edota ekintzak antolatzeak edo sustapen-materialak editatzeak dakartzatenak.

Zabalpeneko proiektuen balorazioa ondoko irizpideen arabera egingo da:

  1. Proiektuaren interesa eta planteamendua, Euskadiko musikaren zabalkundearen ikuspuntutik (puntuazio orokorraren % 35).

    Atal honetan kontuan hartuko da: a) proiektuaren helburuak eta edukiak; b) metodologia, planifikazioa eta ebaluazioaren aurreikuspena; c) aurrekontua koherentea izatea.

  2. Erakunde eskatzailearen balorazioa, Euskadiko musika-jarduera profesionala ekoizteko eta zabaltzeko entitate gisa, 2009. urtea erreferentziatzat hartuta (puntuazio orokorraren % 40).

    Atal honetan kontuan hartuko dira: a) antzinatasuna; b) entitatearen pertsonal-bolumena; c) ekoizpenaren bolumen orokorra; d) Euskadiko musikariei dagokien ekoizpen bolumena.

  3. Proiektuaren autofinantzaketa maila (puntuazio orokorraren % 15).

  4. Musika-proiektuan euskarak duen presentzia (puntuazio orokorraren % 10).

Laguntzak honela ordainduko dira:

  1. Lehenengo ordainketa, emandako laguntzaren % 65ekoa, ebazpena jakinarazten denetik aurrera egingo da, 10.a) artikuluan aipatutako epea igarota, laguntzari uko egin ez bazaio.

  2. Gainontzeko % 35, agindu honetako 12. artikuluan xedatutakoaren arabera, beharreko dokumentazioa aurkeztu ondoren ordainduko da, betiere, 2011ko urtarrilaren 1etik aurrera.

  1. Diru-laguntza modalitate honen bitartez musika alorreko enpresek musika-azoketan parte hartzea bultzatu nahi da. Horretarako bidaia-burtsak emango dira 2010ean feria profesionaletara doazen enpresei.

  2. Ondorio honetarako hara zer hartuko den azoka profesionaltzat: enpresen arteko elkarrekiko merkataritzako gune bat sortzen duten musika gertakariak, bertan parte hartzeko aurretik inskripzioa ordaindu behar bada.

  3. Modalitate honetan diruz lagundu daitezkeen gastuak eta gastu justifikagarriak azokaren batean parte hartzearekin lotutako joan-etorrietan, ostatu hartzean edo mantenuan eduki behar dute oinarri. Horietaz gainera, ferian akreditatzeko edo instalatzeko gastuak ere sartu ahal izango dira, betiere Kultura Sailak ez badu zuzenean enpresaren inskripzioa egin Euskadiko Soinuak programaren baitan.

  1. Modalitate honetan, eskatzaile bakoitzak hiru ferietarako asistentzia-laguntza, gehienez, jaso ahal izango du.

  2. Hasierako erreferentzia gisa honako laguntza-moduluak ezarriko dira, azoka bakoitzeko: a) Euskadiko stand komun bat duten Estatuko azokak: 350 euro; b) Euskadiko standik ez duten Estatuko azokak: 500 euro; c) Euskadiko standa duten gainontzeko azokak: 800 euro eta d) Euskadiko standik ez duten gainontzeko azokak: 1.000 euro.

  3. Laguntzen zenbatekoa zehazteko, zuzkidura osoaren eta onartutako eskari-kopuruaren arteko hainbanaketa egingo da, alegia, aurreko puntuan aipatutako moduluak gorantz edo beherantz egokituz, betiere agindu honetako 2.3 artikuluan aipatutako muga gainditu gabe.

Diru-laguntza osoa batera ordainduko da jarduera burutu eta justifikatu ondoren, agindu honetako 12. artikuluan xedatutakoaren arabera.

Lehenengoa. Eskatutako diru-laguntzen zenbateko osoa kontuan hartuta, 2. artikuluan ezarritako zenbatekoak aldatu ahal izango dira, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearen ebazpen baten bitartez, baldin eta Kultura Sailaren beste programa batzuk gauzatu ondoren aurrekontuetako izakinak agortu ez badira. Aldaketa hori eskabideei buruzko erabakia hartu aurretik egin beharko da. Sailburuordearen ebazpena EHAAn argitaratuko da.

Bigarrena. Laguntza-programa hau Batzordearen 2006ko abenduaren 15eko 1998/2006 araudian ezarritako minimis arauaren mendean dago (araudi hori Tratatuko 107. eta 108. artikuluak minimis laguntzei aplikatzeari buruzkoa da). Ondorioz, Kultura Sailak beharrezkoak diren mekanismoak jarriko ditu abian, bermatzeko enpresa jakin bati emandako laguntza osoa ez dela izango 200.000 eurotik gorakoa edozein alditako hiru ekitaldi fiskaletan.

Lehenengoa. Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari. Bere aurka interesatuek aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal diote Kulturako sailburuari hilabeteko epean, argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, edo bestela, zuzenean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko jurisdikzio horretako salan bi hilabeteko epean, argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Bigarrena. Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango du eragina.

Vitoria-Gasteiz, 2010eko uztailaren 28a.

Kulturako sailburua,

MARÍA BLANCA URGELL LÁZARO.

IFZ edo NAN / NIF o DNI (1)

Entitatearen izendapena edo izen-deiturak / Denominación de la entidad o nombre y apellidos:

HELBIDERATZE-DATUAK/DATOS DE DOMICILIACIÓN

Helbidea

Domicilio

Posta-Kodea Udala

Código postal: Localidad:

Lurraldea

Provincia

BANKUAREN DATUAK/DATOS BANCARIOS (3)

Banketxea edo Aurrezki Entitatea

Banco o Entidad Bancaria n n n n

Agentzia

Agencia n n n n

K.D.

D.C. n n

Kontu zk.

  1. º cuenta n n n n n n n n n n n

    Jabea

    Titular

    Bankuaren adostasuna

    Conforme banco

    Sinadura eta Zigilua

    Sello y firma Hirugarrenaren adostasuna

    Conforme tercero

    Sinadura eta Zigilua

    Sello y firma Sailaren onespena

    1. º B.º Departamento (2)

      Baimenduriko sinadura

      Firma autorizada Kontabilitatearen onespena (2)

    1. º B.º Contabilidad

      Baimenduriko sinadura

      Firma autorizada

      (*) Eusko Jaurlaritzatik diru-laguntzarik inoiz jaso ez dutenek bete beharreko inprimakia / Impreso a rellenar por aquellos peticionarios que no hayan recibido nunca subvención alguna del Gobierno Vasco.

      Argibideak/Observaciones:

      (1) Erantsi fitxa honi Identifikazio Fiskalerako Txartelaren fotokopia edo Nortasun Agiri Nazionalarena./Debe adjuntarse fotocopia de la Tarjeta de Identificación Fiscal o, en su caso, del Documento Nacional de Identidad.

      (2) Administrazioak bete beharrekoa/A rellenar por la Administración.

      (3) Bankuak edo Aurrezki Entitateak bete beharrekoa/A cumplimentar por el Banco o Entidad de Ahorro.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik