Euskadi.eus
  • AGINDUA, 2010eko uztailaren 29koa, Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuarena, 2010eko apirilaren 14ko Agindua -Euskal Autonomia Erkidegoaren eremuan enplegu-erregulazioko espedientearen ondorioz lan-kontratua eten zaien langileen prestakuntzarako 2010eko laguntza ekonomikoen deialdia egiten duena- aldatzen duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2010eko uztailaren 29koa, Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuarena, 2010eko apirilaren 14ko Agindua -Euskal Autonomia Erkidegoaren eremuan enplegu-erregulazioko espedientearen ondorioz lan-kontratua eten zaien langileen prestakuntzarako 2010eko laguntza ekonomikoen deialdia egiten duena- aldatzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Enplegu eta Gizarte Gaietako Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 164
  • Hurrenkera-zk.: 3950
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2010/07/29
  • Argitaratze-data: 2010/08/26

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
  • Azpigaia: Lana eta enplegua; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

2010eko apirilaren 26ko EHAAn argitaratu zen Euskal Autonomia Erkidegoaren eremuan enplegu-erregulazioko espedientearen ondorioz lan-kontratua eten zaien langileen prestakuntzarako ekitaldi honetarako laguntza ekonomikoen deialdia. Programa horri esleitutako baliabide ekonomikoen zenbatekoa 5.293.723 euro da.

Alabaina, deialdi horren eboluzioak ez dio aurreikusitako iguripenei erantzun. Igarotako aldian, aurreikusitako eskaera kopurua baino gutxiago aurkeztu dira, eta, beraz, aurkeztu direnak estaltzeko beharko diren baliabide ekonomikoak ere ezarritako zenbatekoa baino baxuagoak izango dira.

Bestalde, euskal gizarteak duen krisi-egoerak eta langabezia-tasa altuak Administrazioaren erantzuna eskatzen du. Administrazioaren lehentasunetako bat honako hau da: lan-kontratua amaitu zaien edo enplegu autonomoa galdu duten pertsonen eta orokorrean, oso egoera txarrean dauden eta gaur egun lanpostu bat eskatzen ari diren pertsona guztien laneratzea lortzeko helburua, enplegagarritasun-maila hobean kokatuko dituzten lanera bideratzeko eta berriz bideratzeko eta lanbide-kualifikazioa hobetzeko ekintzen bidez eta pertsona horien okupazioa norberaren edo besteren kontura- sustatuko duten neurrien bidez. Hori dela-eta, beharrezkoa da langabetuei zuzendutako enplegu- eta prestakuntza-programen eskaintza sendotzea eta haien finantzaketa gehitzea.

Hortaz, kontuan hartuta enplegu-erregulazioko espedientearen ondorioz lan-kontratua eten zaien langileen prestakuntzarako laguntzen deialdian soberakin ekonomikoak aurreikusten direla, eta jakinda deialdiaren amaiera arte eta azken ebazpena arte (abenduan) itxaroten bada soberakin horiek ezin izango direla premia handia duten beste programetan aplikatu, bidezkoa da hasieran deialdi horretarako esleitutako zenbateko ekonomikoa aldatzea bestelako helburuetarako aplika dadin, soberakin horiek liberatzeko eta horrela gastu publikoaren eraginkortasun-printzipioa errealitate egiteko. Hori da xedapen horren 1. artikuluaren edukia.

Era berean, 2. artikuluan 2010eko apirilaren 14ko Aginduaren II. eranskinean arautzen den laguntza-deialdiaren lehen oinarriaren testua aldatzen da, langileen parte-hartzea diruz lagungarria izan dadin prestakuntzaren izaera presentzialaren eskakizuna atzeraeraginarekin aplikatzea ekiditeko. Baldintza hori deialdi honetan txertatu zen aurreko deialdiarekiko berrikuntza modura; izan ere, gaur egungo testuari eusteak 2009ko ekitaldiari dagozkion prestakuntza-ekintza ez presentzialak gauzatu dituzten langileei laguntza lortzeko aukera ukatzea ekarriko luke. Langile horiek prestakuntza-ekintza horietan parte hartu zuten laguntzaren xede izango zirenaren uste eta konfiantzarekin, horrela jasotzen zelako 2009ko irailaren 19ko Aginduan araututako aurreko deialdian. Testu berrian, 2010eko ekitaldiaren deialdian onartutako planetatik eratorritako prestakuntza-ekintzetan eskatuko da dagokigun baldintza.

Horregatik guztiagatik, honako hau

  1. Agindu hori garatzera bideratuko baliabide ekonomikoak 1.750.000 euro izango dira guztira. Funts horiek Hobetuz Langileen Etengabeko Prestakuntzarako Euskal Fundazioari transferituko zaizkio, enplegu-arloan eskumena duen sailburuordearen ebazpenaren bitartez hilabete bakoitzean emango diren laguntza ekonomikoei dagokien zenbatekoan.

    Funts horietatik gehienez 350.000 euro bideratuko dira II. eranskinean deitutako laguntzetara. Deialdi batean edo bestean aplikatu ezin daitekeen soberakinik sortzen bada, beste deialdiari dagozkion laguntzak finantzatzera bideratzeko aukera izango da.

Deialdi honen xedea da enplegu-erregulazioko espedientearen ondorioz lan-kontratua eten zaien eta Hobetuz-ek kudeatutako eskaintzako etengabeko prestakuntzarako laguntzen deialdi arruntean onartutako prestakuntza-planetan eskainitako prestakuntza-jardueretan aprobetxamenduz parte hartu duten Euskal Autonomia Erkidegoko langileentzako laguntza indibidualak arautzea, betiere 2010. ekitaldiari dagozkienak modalitate presentzialean ematen badira eta honako baldintza hauetako bat betetzen bada:

Langilearen enpresak ez badu prestakuntza-planik garatzeko eta aurkezteko asmorik, betiere agindu honetako I. eranskinean araututako deialdiari jarraiki.

Langilearen lan-kontratua eten denetik 30 igaro ostean, enpresak ez badu Hobetuzen langileak parte hartuko duen prestakuntza-planik aurkeztu, eta plan horretan ez badu agindu honetako I. eranskinean arautzen den deialdian aurreikusitako laguntzak hartzea eskatu.

Agindu honetako I. eranskinean, 2009ko otsailaren 24ko Aginduan edo 2009ko irailaren 9ko Aginduaren I. eranskinean aurreikusitako baldintzak aintzat hartuta, langilearen enpresak prestakuntza-plana aurkeztu badu eta enpresak parte hartu duen edo parte hartuko duen prestakuntza-ordu kopuruak eragiten badu langilearentzako laguntza ekonomikoa 800 eurotik beherakoa izatea.

Lehenengoa. Agindu honek amaitu egiten du administrazio-bidea. Haren aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa ezar diezaiokete interesdunek Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuari, hilabeteko epean agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita; edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa ezar dezakete Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietarako Salan, bi hilabeteko epean agindua EHAAn argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita.

Bigarrena. Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2010eko uztailaren 29a.

Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburua,

MARÍA GEMMA ARÁNZAZU ZABALETA ARETA.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.