Euskadi.eus
  • AGINDUA, 2010eko uztailaren 30ekoa, Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoko salgaien eta bidaiarien errepideko garraio publikoan kalitatezko kudeaketarako eta ingurumenaren kudeaketarako sistemak ezartzeko laguntza-programa bat sortzen duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2010eko uztailaren 30ekoa, Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoko salgaien eta bidaiarien errepideko garraio publikoan kalitatezko kudeaketarako eta ingurumenaren kudeaketarako sistemak ezartzeko laguntza-programa bat sortzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 172
  • Hurrenkera-zk.: 4101
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2010/07/30
  • Argitaratze-data: 2010/09/07

Gaikako eremua

  • Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza; Ekonomi Jarduerak; Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía; Garraio eta herri lanak
  • Azpigaia: Ingurumena; Industria; Herri Administrazioa; Ekonomia

Testu legala

Kalitatezko kudeaketarako eta ingurumenaren kudeaketarako sistemak, zerbitzua emateko garaian segurtasuna, kalitatea, gardentasuna eta bizkortasuna handitzeko ezarri nahi dira Euskal Autonomia Erkidegoko salgaien eta bidaiarien garraio publikoko enpresetan; alde batetik, positiboa da garraio-enpresentzat, enpresa modernizatzeko aukera emango diolako, zerbitzuak bezeroak nahi duen bezala eta eskatzen duen kalitatearekin kudeatu eta emateko sistema batekin; eta bestetik, erabiltzailearentzat ere onuragarria da, kalitate, gardentasun eta segurtasun handiagoa jasoko duelako.

Ingurumenaren kudeaketarako sistemak ezartzeak ere helburu bera dauka; sistema horiek ingurunea zaintzeko konpromisoa erakusten duen sistema eraginkor bat jartzen du enpresaren esku, ingurumenean eragin negatiboa izan dezaketen jarduerak, lehengaiak eta zerbitzuak kontrolatzeko mekanismoak errazten dizkio, eta aldi berean, ingurumenaren arloan indarrean dauden arauak betetzekoa, horrekin garraio-sistema iraunkor bat erdiesten laguntzen delarik.

Kalitateak, hemen, enpresa-kudeaketa ona esan nahi du, eta hori produktu eta zerbitzu lehiakorretan islatzen da. Hain aldakorra, eta gero eta globalagoa eta lehiakorragoa den testuinguru batean enpresa kudeatzeko erak berebiziko garrantzia dauka.

Laguntza-programa Euskadiko Garraio Iraunkorraren Gidaplanean jasotako helburu, estrategia eta ekintza-lerroen ondorio da, garraio iraunkorragoa lortzen laguntzen baitu, eta garraioaren modernizazioa bultzatzen; eta, hortaz, Euskal Autonomia Erkidegoak automobiletan egiten den bidaiarien garraio publikoaren modernizazioa, erabiltzaileei eskaintzen zaien kalitatea areagotuz sustatzeko helburuaren barruan sartzen da.

Horiek horrela, Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailari iruditzen zaio laguntza-programa bat ezarri behar dela, teknologia berri horiek ezartzea garraiolarientzat hain garesti gerta ez dadin.

Herritarrei Administrazioarekin dituzten harremanak errazteko, eta laguntzen barne-kudeaketa eraginkorrago egiteko, prozedurako izapideak telematikoki egiteko aukera ematen duen aplikazio bat egin da, administrazio-prozeduretan bitarteko elektroniko, informatiko eta telematikoen erabilera arautzen duen abenduaren 18ko 232/2007 Dekretuan ezarritakoari jarraituz (EHAA, 22. zenbakia, 2008ko urtarrilaren 31koa). Aginduan izapidetze telematiko horren xehetasun guztiak jaso dira.

Laguntza hauek Europako Erkidegoa Eratzeko Itunaren 87. eta 88. artikuluak de minimis laguntzei aplikatzeari buruz Kontseiluak 2006ko abenduaren 15ean onartutako 1998/2006 (EE) Erregelamenduan (EBAO L 379/5, 2006-12-28) eta ondorengo aldaketetan ezarritakoaren mende daude.

Ondorioz, Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailaren egitura organiko eta funtzionala ezartzen duen azaroaren 24ko 607/2009 Dekretuaren 4.1 artikuluak ematen dizkidan eskumenak erabiliz, eta azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren (Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duenaren) VI. titulua eta VII. tituluko II. eta III. kapituluak eta Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorren pentzutan ordaindu beharreko laguntza eta diru-laguntzei aplikatu beharreko gainontzeko xedapenak kontuan izanik,

  1. Agindu honen helburu nagusia da Euskal Autonomia Erkidegoko errepideko garraio publikoko enpresetan, eta zehatzago esanda, ibilgailu astunetan egiten den salgaien garraioan eta bidaiarien garraioan dihardutenetan, kalitatezko kudeaketarako eta ingurumenaren kudeaketarako sistemak ezar daitezen bultzatzea. Laguntzak enpresaz kanpoko profesionalek edo kontsultore adituek 2010ean zehar proiektuak egiteko izango dira, eta honakoak sartuko dira diruz laguntzekoak diren ekintzen artean:

    1. Kalitatezko kudeaketarako sistemak eta ingurumenaren kudeaketarako sistemak ezartzeko proiektuetan kanpoko aholkularitzak eragindako gastuak.

    2. Kalitateari buruzko auditoriak direla-eta sortutako gastuak eta enpresak kasuan kasuko erakundeen ziurtagiria lortzeko edo-eta horien aurrean erregistratzeko gastuak.

  2. Diruz lagunduko diren sistemak:

    Kalitatearen ISO 9001 eta ingurumenaren ISO 14001 arauak, biak hartuko dituen sistema.

    ISO 9001 arauan oinarritutako kalitatezko kudeaketarako sistema.

    Lehendik ISO 9001 araua ezarrita dutenentzat, ISO 14001 arauan oinarritutako ingurumenaren kudeaketarako sistema.

    ISO 14001 arauan oinarritutako ingurumenaren kudeaketarako sistema.

    EMAS araudian oinarritutako ingurumenaren kudeaketarako sistema.

    EN-UNE 13816 kalitate-sistema.

  3. Agindu honetan aurreikusitako laguntzak emateko hogeita hamar mila (30.000) euroko diru kopurua baliatuko da, Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorretan horretarako izendatutako kontu-sailetatik hartuta.

    Baliteke, eskatutako laguntzen zenbatekoaren arabera, diru-kopuru hori handitzea aurrerago; baina egitekotan diru-laguntzak esleitzeko prozedura amaitu aurretik egin beharko da, eta ezinbestekoa izango da, Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailaren beste programa batzuetan gauzatutakoen ondorioz, kreditu lotetsietan dirua erabiltzeko moduan izatea edo aurrekontuetan aldaketak onartzea. Halakorik izanez gero, Garraioetako zuzendariaren ebazpenaren bidez emango da horren berri.

Agindu honetan araututako laguntzak arestian diruz lagundu daitezkeen ekintzen bat egiten duten legez gaitutako pertsona fisiko eta juridikoak jaso ahal izango dituzte, baldin eta eskakizun hauek ere betetzen badituzte:

  1. Enpresa txiki edo ertaina izatea; halakotzat hartzeko eskakizun hauek bete beharko dituzte:

    250 langile baino gutxiago izatea.

    Urteko negozio-bolumena 50 milioi eurotik gorakoa ez izatea, edo urteko balantze orokorra 43 milioi eurotik gorakoa ez izatea.

    Aurreko eskakizunak betetzen ez dituen enpresa batek edo enpresa multzo batek ez izatea, ez zuzenean, ez zeharka, enpresaren % 25 edo gehiagoko partaidetza.

    Interpretazio arazorik sortuz gero, enpresa txiki eta ertainak definitzeko Europar Batzordearen maiatzaren 6ko 2003/361/EE Gomendioa edo hura ordeztu edo aldatzen duten xedapenak hartu beharko dira kontuan.

  2. Helbidea Euskal Autonomia Erkidegoan izatea.

  3. Pertsona fisiko, sozietateek eta elkarlaneko kooperatibek, bere izenean gutxienez baimen bat eta baimen horren gutxienez bost kopia izatea, gutxienez urtebete lehenagotik, ibilgailu astunetan salgaien garraio publikoan aritzeko edo gidaria barne dela 9 jarleku baino gehiagoko ibilgailuetan bidaiariak garraiatzeko. Antzinatasuna egiaztatutzat joko da bazkide guztiek hala egiaztatzen badute.

  4. Merkaturatzeko sozietate edo garraiolarien kooperatiba bat bada, bazkide edo kooperatibistek artikulu honen e) idatz-zatian aipatutako motako baimen bat izan beharko dute gutxienez.

  5. Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izatea.

  6. Diru-laguntza edo laguntza publikoak eskuratzea eragozten duen zehapen penalik edo administratiborik ez izatea, ez eta horretarako legezko inolako debekurik ere (Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen Seigarren Azken Xedapenenean xedatutakoaren araberako sexu-diskriminazioaren ondoriozko debekuak barnean hartuta daude).

  7. Derrigortuta dauden pertsonek, urteko kontuak aurkeztu eta uzteari buruzko merkataritzako betebeharrak betetzea.

Laguntzak izapidetzeko baliabide elektronikoen erabilera abenduaren 18ko 232/2007 Dekretuak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta bere erakunde autonomiadunen erregistroen sorrera, antolaketa eta funtzionamenduari buruzko apirilaren 29ko 72/2008 Dekretuak arautzen dute.

Prozedurako izapide guztiak egiteko baliabide elektronikoak erabili ahal izango dira, bukaerara arte. Eskabidea egiteko bitarteko elektroniko, informatiko eta telematikoak erabiltzeak ez du esan nahi hurrengo izapideetan ere nahitaez bitarteko horiek erabili beharko direnik. Era berean, jakinarazpenak bitarteko telematikoz egiteko emandako oniritzia baliogabetu ahal izango du interesdunak; horretarako, organo eskudunari horren berri eman eta jakinarazpenak jasotzeko beste leku bat adierazi beharko du. Hala ezartzen dute Administrazio-prozeduretan bitarteko elektroniko, informatiko eta telematikoen erabilera arautzen duen abenduaren 18ko 232/2007 Dekretuaren 4.4 eta 21.2 artikuluek, hurrenez hurren.

Laguntza izapidetzeko baliabide elektronikoak erabiltzeko jarraibideak garraioen arloan eskumena duen organoak duen egoitza elektronikoan argitaratuko dira. Helbidea: http://www.euskadi.net/r33-2287/eu/contenidos/ayuda_subvencion/copy_of_calidad_ayudas/eu_calidad/abandono_2010.html.

  1. Eskabideak, eranskinean datorren eskabide-orria behar bezala beteta, paperean aurkeztu nahi izanez gero, Eusko Jaurlaritzaren Herritarrentzako Zerbitzuan (Zuzenean zerbitzuan) entregatu ahal izango dira edo bestela Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan aurreikusitako organoetan, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Garraio Zuzendaritzari helaraziko zaizkio.

    Era berean, baliabide elektronikoak ere erabili ahal izango dira eskabideak eta gainerako agiriak aurkezteko. Informazioa, prozedura eta eskakizunak egiaztatzeko era garraioen arloko eskumena duen organoaren egoitza elektronikoan adieraziko dira, 3. artikuluan izapidetze elektronikorako aurreikusitako jarraibideetan garatutako prozedura eta jarduketei jarraituz.

  2. Eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, Agindu hau indarrean jartzen denetik aurrera kontatuta.

  3. Aginduan araututako laguntzak eskuratzeko dokumentazio hau aurkeztu beharko da:

    1. Eskabidea, behar bezala beteta (Aginduaren eranskinean dator eredua).

    2. Eskatzailearen Nortasun Agiri Nazionalaren fotokopia eta identifikazio fiskaleko zenbakia edo IFK.

    3. Eskatzailea pertsona juridikoa bada, ahalordea ematen dion notarioaren agiria aurkeztu beharko du haren ordezkariak.

    4. Sozietatea eratzeko eskritura edo, hori aldatu bada, ondorengoa, eskabidea aurkezteko egunean akzioen banaketa nola dagoen ikusteko eta Merkataritza Erregistroan izena emanda dagoela egiaztatzeko. Horrekin batera sozietatearen estatutuak ere aurkeztu beharko dira.

    5. Garraiolarien kooperatiben edo elkarlaneko kooperatiben kasuan, eratzeko eskritura, sozietatearen estatutuak eta Euskadiko Kooperatiben Erregistroan izena emanda dagoela ziurtatzen duen agiria.

    6. Eskatzailea pertsona juridikoa bada, TC1 eta TC2, eta langile autonomoen erregimen berezia hautatu duten elkarlaneko kooperatiben kasuan, eskabidea egin den aurreko hileko ordainagiria.

    7. Ekonomia Jardueren gaineko Zergaren azken ordainagiriaren kopia.

    8. Onuradunak zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzakoak egunean dituela adierazten duten Foru Ogasunaren eta Gizarte Segurantzako Diruzaintza Nagusiaren ziurtagiriak.

    9. Urteko kontuak aurkeztu eta gordailutzeko merkataritzako betebeharrak betetzen dituela erakusten duen egiaztagiria (horretara derrigortuta dagoenak).

    10. Helburu bererako urte berean eta aurreko bi urteetan, bestelako diru-laguntza edo laguntzarik jaso badu, nork eman dion eta zenbat eman dion zehaztuko duen erantzukizunpeko adierazpena.

    11. Diruz laguntzekoak diren gastuen aurrekontua edo faktura, proformakoa nahiz behin betikoa.

    12. Memoria teknikoa, gutxienez honako hauek jasoko dituena:

      Proiektuaren azalpena, fase eta epeekin.

      Kontsultorearen datuak.

      Proiektua estrategikoa dela erakusten duten arrazoiak eta enpresaren lehiakortasuna hobetzen zenbateraino lagunduko duen azaltzeko xehetasunak.

    1. Eskatzailearen erantzukizunpeko adierazpena, diru-laguntza edo laguntza publikoak eskuratzea eragozten duen zehapen penalik edo administratiborik jaso ez duela eta horretarako legezko inolako debekurik ez duela agertzen dituena (Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen Seigarren Azken Xedapenenean xedatutakoaren araberako sexu-diskriminazioaren ondoriozko debekuak barnean hartuta daude).

    2. Exijitutako baimen kopuruaren titular dela egiaztatzea.

  4. Eskatzaileek nahi duten hizkuntza ofizialean aurkeztu ahal izango dute laguntza-eskabidea eta beharrezko dokumentazioa. Gainera, laguntza-eskabidetik eratorritako jardunetan eta prozedura osoan, eskatzaileak aukeraturiko hizkuntza baliatuko da, Euskararen Erabilera Normalizatzeko azaroaren 24ko 10/1982 oinarrizko Legearen 5.2.a eta 6.1 artikuluetan ezarritakoaren arabera.

  5. Erantzukizunpeko adierazpen edo aldez aurretiko komunikazioarekin batera aurkezten den edo horiei eransten zaizkien edozein datu, adierazpen edo dokumentutan zehaztasun falta badago, edo faltsutasunik egonez gero, edo zerbait aipatu gabe utzi bada, eta horiek guztiak funtsezkoak badira, egintza horien berri dagoen momentutik aurrera, ezingo da prozeduran jarraitu edo jarduera aurrera eraman, horrek gainera, ezertan galarazi gabe erantzukizun penal, zibil, edo administratiboak.

  6. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko Garraio Zuzendaritzak, aurkeztutako eskabidea behar bezala balioesteko beharrezko jotzen duen beste edozein agiri edo argibide eskatu ahal izango du.

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko Garraio Zuzendaritzaren ardura izango da Agindu honetan aurreikusitako laguntzak kudeatzeko lanak egitea.

Eskatzaileak aurkezturiko agiriek Agindu honetan eskatutako baldintzak ez dituztela betetzen ikusiz gero, hala jakinaraziko dio organo kudeatzaileak eskatzaileari, eta hamar egun balioduneko epea utziko dio, okerrak zuzendu edo behar diren agiriak aurkezteko; gainera, adieraziko dio, hala egiten ez badu, bere eskaria besterik gabe atzera botako duela, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legearen 42. artikuluak ezarritako eran (Lege horrek Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legea aldatu zuen).

  1. Agindu honetan aurreikusitako laguntzak proiektuaren kostu osoaren % 25 ordaintzeko izango dira, gehienez ere 4.000 euro onuraduneko, eta ez da itzuli beharrik izango.

  2. Agindu honen 1.2 artikuluan ezarritako diru-kopurua aski ez bada aurkeztutako eskabide guztiei artikulu honen 1. puntuan jasotako gehieneko laguntza ordaintzeko, ezarritako baldintzak betetzen dituzten eskabide guztien artean banatuko da dirua. Banaketa egiteko, bakoitzari eman beharko litzaiokeenak guztiei eman beharrekoarekiko izango lukeen proportzio berari eutsiko zaio.

Agindu honen arabera ematen diren diru-laguntzak bateragarriak dira beste pertsona fisiko edo juridiko batzuek xede berberarekin eman ditzaketenekin, betiere guztira jasotakoak ez badu diruz laguntzekoa den jardueraren kostua gainditzen. Nolanahi ere, onuradun bakoitzak ezin izango du hiru urteko epean 100.000 euro baino gehiago jaso de minimis laguntzetan. Helburu bererako beste laguntza edo dirulaguntza batzuk lortzen badira, eta horren ondorioz diru-laguntzek proiektuaren kostua gainditzen badute, Agindu honi esker emandako dirulaguntza gutxitu egingo da, ezarritakoa betetzeko moduan.

  1. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko Garraioetako zuzendariaren ebazpen bidez emango dira diru-laguntzak. Ebazpen horrek ez du administrazio-bidea amaituko, eta, beraz, hilabeteko epean gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Administrazio bereko Garraio eta Herri Lanetako sailburuordeari.

    Ebazpena banaka jakinaraziko zaie interesdunei, azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 58. artikuluak, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legearen bidez aldatuak, ezarritako eran, Agindu honek ondoreak eragiten dituenetik zenbatzen hasi eta gehienez ere sei hilabeteko epean.

    Ebazpenean horrek zehaztuko du diru-laguntza ematen den ala ukatu egin den; aldekoa bada, onuraduna zein den eta zenbat eman zaion azalduko da, eta kontrakoa bada, ukatzeko arrazoiak.

  2. Sei hilabeteko epean ez bada diru-laguntza emateko berariazko ebazpenik eman, interesdunek ezetsitzat jo beharko dute eskabidea, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legearen bidez aldatutako Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 44.1 artikuluan ezarritako ondoreetarako.

  3. Diru-laguntza guztiak nori eman erabakitakoan, zeini eta zenbat eman behar zaien argitaratuko da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian.

  4. Agindu honetan aurreikusten ez diren kontuetan, diru-laguntzak emateko prozedurarako urtarrilaren 13ko 4/1999 Legearen bidez aldatutako Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legea eta Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretua bete beharko dira.

Dirua dena betera ordainduko da, diru-laguntza jaso behar duen jarduketa burutu eta diru-laguntza jasotzeko eskubidea ematen duen gastua faktura edo bestelako agiri bidez egiaztatutakoan. Nolanahi ere, eskabidearekin aurkeztu ez bada behintzat, behin betiko faktura 2010eko abenduaren 31 baino lehen aurkeztu beharko da.

  1. Agindu honetan azaltzen diren diru-laguntzak eskuratzen dituztenek honako betebehar hauek izango dituzte kasu guztietan:

    1. Diru-laguntza eskuratzeko beharrezko diren eskakizun eta baldintza guztiak betetzen dituztela egiaztatu beharko diote diru-laguntza eman behar duen Administrazioari.

    2. Emandako diru-laguntza onartu beharko dute. Dirulaguntzaren berri ematen dien jakinarazpena jaso, eta hamabost eguneko epean onuradunek idatziz uko egiten ez badiote, onartu egiten dutela ulertuko da.

    3. Diru-laguntza, eman zaion horretarako erabili beharko du.

    4. Helburu bererako beste laguntza edo diru-laguntzaren bat lortu badu, lortu duela eta nork eta zenbat eman dion jakinarazi beharko dio Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko Garraio Zuzendaritzari.

    5. Kontrol Ekonomikoko Bulegoak eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiak, beren eginkizunetan dihardutela, deialdi honen kontura jasotako diru-laguntzen inguruan eskatzen dieten informazioa ematea.

  2. Artikulu honen 1.e puntuan adierazitako organoen ahalmena gora-behera, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailak dirulaguntza jaso duen jarduerari buruz bidezko jotzen dituen egiaztapen guztiak egin ahal izango ditu.

Dirulaguntza emateko kontuan hartutako egoeraren bat aldatuz gero, onuradunak beste administrazio batzuek edo erakunde publiko nahiz pribatuk emandako laguntza edo dirulaguntzak jasotzen baditu batera edo-eta helburu bererako bestelako diru-sarrera edo baliabiderik eskuratzen badu, dirulaguntza emateko agindua ere aldatu egin ahal izango da, betiere deialdi honetan onuradun izateko ezarritako gutxieneko eskakizunak betetzen jarraitzen badu.

Onuradunak Agindu honetan, diru-laguntza emateko Aginduan edo aplikatu beharreko gainerako arauetan ezarritako baldintzaren bat betetzen ez badu, organo aginpidedunak, onuradunari entzun ondoren, laguntza jasotzeko eskubidea galdutzat deklaratuko du, eta, halakorik izanez gero, dagokion diru-kopurua Euskal Herriko Diruzaintza Nagusiari itzultzera behartuko du, azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuak, Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorren pentzutan ematen diren diru-laguntzen bermeei eta horiek itzultzeari buruzko erregimen orokorra arautzen duen abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuak, eta diru-laguntzetarako betebeharrak betetzen direla zaintzeko gainontzeko arauek ezarritakoa betetzeko. Kopuru hori diru-sarrera publikotzat joko da legezko ondoreetarako. Horrek guztiak ez du galaraziko, ordea, bestelako zehapenak jartzea, eta kalteengatiko ordainak eta, halakorik izanez gero, erantzukizun penala ere eskatzea.

Lehenengoa. Agindu honen kontra, administrazio-bidea agortzen baitu, interesdunek aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuari, hilabeteko epean, Agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita. Bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal dute, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietarako Salan, aipatutako aldizkari ofizialean argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita, bi hilabeteko epean.

Bigarrena. Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera izango ditu ondoreak Agindu honek.

Vitoria-Gasteiz, 2010eko uztailaren 30a.

(Ebazpenak eta administrazio-egintzak sinatzeko eskuordetza emateko 2009ko uztailaren 27ko Aginduaren ondorioz).

Garraio eta Herri Lanetako sailburuordea,

ERNESTO JOSÉ GASCO GONZALO.

I. IDENTIFIKAZIO DATUAK.

a) TITULARRA

Lehen abizena: Bigarren abizena:

Izena: IFZ/AIZ:

Telefonoa : Telekopia/faxa:

Posta elektronikoa:

edo

IFZ/IFK:

Erakundearen izendapena:

b) ORDEZKARIA

Lehen abizena: Bigarren abizena:

Izena: IFZ/AIZ:

II. HELBIDE DATUAK.

Helbidea:

Lurraldea ... Udalerria:

Posta kodea:

III. BANKU DATUAK.

Bankua (4 zifra): Sukurtsala (4 zifra):

Bankuaren kontrol-zifra (zifra bat):

Kontuaren kontrol-digitua (zifra bat):

Kontu-zenbakia (10 zifra):

IV. DIRUZ LAGUNTZEKOA DEN JARDUERA.

n a) Kalitatezko kudeaketarako sistemak eta ingurumenaren kudeaketarako sistemak ezartzeko proiektuetan kanpoko aholkularitzak eragindako gastuak.

n b) Kalitateari buruzko auditoriak direla-eta sortutako gastuak eta enpresak kasuan kasuko erakundeen ziurtagiria lortzeko edo-eta horien aurrean erregistratzeko gastuak.

2010ean guztira, BEZik gabe, euroko gastua egin izanagatik edo egiteko asmoa izateagatik.

V. JAKINARAZPENETARAKO DATUAK.

Jakinarazpenetarako bidea (jarri x bat aukeratutakoari):

n Telematikoa.

n Posta konbentzionala.

Telematikoa bada:

Oharrak:

Posta elektronikoa:

SMS:

VI. JAKINARAZPENETARAKO AUKERATUTAKO HIZKUNTZA.

n Gaztelania.

n Euskara.

  1. ERANTZUKIZUNPEKO ADIERAZPENAK (markatu x batez):

    n Ez dut xede eta helburu bererako beste administrazio batek edo erakunde pribatu batek emandako laguntzarik jaso, ez aurten, ez aurreko bi urteetan.

    edo

    n Beste laguntza bat ere jaso dut: zenbatekoa: ................................ euro. Laguntza eman didan administrazioa: ................................................................. Urtea: .............

    edo

    n Beste laguntza bat eskatu dugu, baina oraindik ebazpena jasotzeko zain nago. Eskatutako laguntzaren zenbatekoa: ............. euro. Administrazioa: .................................................................

    n Ez zait diru-laguntza publikoak eskuratzea eragozten duen zigor administratiborik edo penalik ezarri, eta ez daukat horretarako legezko inolako debekurik (Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen Seigarren Azken Xedapenenean xedatutakoaren araberako sexu-diskriminazioaren ondoriozko debekuak barne).

    n Eskabidean jasotako datuak eta aurkeztutako dokumentazioa benetakoak direla.

    n Laguntza hauek jasotzeko indarrean dagoen legeriak ezarritako eskakizun guztiak betetzen ditut, hori egiaztatzen duen dokumentazio guztia daukat eta hitz ematen dut diru-laguntza horri dagokion denboran zehar.

  2. AURKEZTUTAKO AGIRIAK (markatu x batez):

    n a) Eskabidea, behar bezala beteta (Aginduaren eranskinean dator eredua).

    n b) Nortasun-agiri nazionalaren fotokopia.

    n c) Eskatzailearen identifikazio fiskalerako txartelaren edo IFKaren fotokopia.

    n d) Eskatzailea pertsona juridikoa bada, ahalordea ematen dion notarioaren agiria aurkeztu beharko du haren ordezkariak.

    n e) Sozietatea eratzeko eskritura edo, hori aldatu bada, ondorengoa, eskabidea aurkezteko egunean akzioen banaketa nola dagoen ikusteko eta Merkataritza-Erregistroan izena emanda dagoela egiaztatzeko.

    n f) Sozietatearen estatutuak.

    n g) Garraiolarien kooperatiben edo elkarlaneko kooperatiben kasuan, eratzeko eskritura.

    n h) Garraiolarien kooperatiben edo elkarlaneko kooperatiben kasuan, sozietatearen estatutuak.

    n i) Garraiolarien kooperatiben edo elkarlaneko kooperatiben kasuan, Euskadiko Kooperatiben Erregistroan izena emanda dagoela ziurtatzen duen agiria.

    n j) Eskatzailea pertsona juridikoa bada, TC1.

    n k) Eskatzailea pertsona juridikoa bada, TC2.

    n l) Langile autonomoen erregimen berezia hautatu duten elkarlaneko kooperatiben kasuan, eskabidea egin den aurreko hileko ordainagiria.

    n m) Ekonomia Jardueren gaineko Zergaren azken ordainagiriaren kopia.

    n n) Onuraduna zerga arloko eginbeharretan egunean dagoela erasota uzten duen Foru Ogasunaren ziurtagiria.

    n ñ) Onuradunak Gizarte Segurantzakoak egunean dituela adierazten duten Gizarte Segurantzako Diruzaintza Nagusiaren ziurtagiriak.

    n o) Urteko kontuak aurkeztu eta gordailutzeko merkataritzako betebeharrak betetzen dituela erakusten duen egiaztagiria (horretara derrigortuta dagoenak).

    n p) Aurrekontua edo faktura, proformakoa edo behin betikoa.

    n q) Memoria teknikoa, gutxienez honako hauek jasoko dituena:

    Proiektuaren azalpena, fase eta epeekin.

    Kontsultorearen datuak.

    Proiektua estrategikoa dela erakusten duten arrazoiak eta enpresaren lehiakortasuna hobetzen zenbateraino lagunduko duen azaltzeko xehetasunak.

    n r) Exijitutako baimen kopuruaren titular dela egiaztatzea.

    n s) Interesdun hirugarrenaren datuei alta emateko edo aldatzeko fitxa, Euskal Herriko Diruzaintza Nagusiari buruzko irailaren 30eko 211/1997 Dekretuaren 20. artikuluan adierazitako ereduaren araberakoa.

    IX. DATU PERTSONALEN BABESA.

    Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan ezarritakoarekin bat etorriz, Eusko Jaurlaritzako Garraio Zuzendaritzak ondokoa adierazi nahi dizu: eman dituzun eta eskabide-orrian jasota dauden datuak Garraio Zuzendaritzaren «kalitate-sistemak jartzeko laguntzak» izeneko fitxategian gordeko direla, Datuak Babesteko Euskal Agentziari jakinarazi ondoren; fitxategiaren xedea laguntzak kudeatzea dela, eta datu horien erabateko segurtasuna bermatzeko behar diren segurtasun-neurriak dituela, eta zaizkiola hirugarrenei emango, legez gaitutako kasuetan izan ezik. Datu pertsonalak babesteko indarrean dagoen legeriari jarraituz, eskubidea izango duzu nahi duzunean datuak eskuratu, zuzendu, ezereztatu edota horien kontra egiteko, 15/1999 Legeak ezarritako eran; horretarako, Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Saileko Garraio Zuzendaritzara jo behar duzu (Donostia kalea, 1 - 01010 Vitoria-Gasteiz).

    Era berean, aditzera ematen dizugu banku-datuak eta jakinarazpenetarako datuak Kontrol Ekonomikoko Bulegoak ordainketak egiteko erabiltzen duen interesdun hirugarrenen erregistroan sartuko direla.

    Administrazio Publikoak, aurkeztutako datuak erkatu ahal izango ditu eta behar diren egiaztapenak egin, laguntzak behar bezala esleitze aldera.

    Eguna:

    Sinadura:

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik