Euskadi.eus
  • AGINDUA, 2010eko abuztuaren 23koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena, Zumarragako (Gipuzkoa) «Secundino Esnaola» musika-eskola pribatuari musika espezialitateak gehitzeko baimena emateko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2010eko abuztuaren 23koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena, Zumarragako (Gipuzkoa) «Secundino Esnaola» musika-eskola pribatuari musika espezialitateak gehitzeko baimena emateko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 212
  • Hurrenkera-zk.: 5152
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2010/08/23
  • Argitaratze-data: 2010/11/04

Testu legala

Aztertu da Zumarragako (Gipuzkoa) «Secundino Esnaola» musika-eskolaren erakunde titularraren ordezkariak musika-espezialitateak gehitzeko baimena eskatuz abiarazi duen espedientea.

Espediente horri Gipuzkoako Hezkuntza Ordezkaritzak egin dizkio izapideak, indarreko arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio eta eskumena duten erakundeek egin diote txostena.

Euskal Autonomia Erkidegoan musika-irakaskuntza espezifikoa, arautu gabea, ematen duten ikastegien musika-eskolak sorrera eta jarduna arautzen duen urriaren 27ko 289/1992 Dekretuaren II. kapituluan ezartzen da irakasleei musika-eskoletan irakatsi ahal izateko eskatzen zaien titulazioa (1993ko urtarrilaren 4ko EHAA).

Indarrean dauden legeak ikusi ondoren eta arauz eskatzen diren baldintza guztiak betetzen direla kontuan harturik, hau

Ikastetxe horretan irakaskuntza hauek emango dira: 1., 2., 3. eta 4. mailak.

Adarra:

Kantua: kantua eta korala.

Instrumentu sinfonikoak: saxofoia, klarinetea, biolina, biolontxeloa, biola, oboea, txirula, tronpeta, perkusioa, tuba, bonbardinoa eta tronpa.

Instrumentu polifonikoak: akordeoia, pianoa eta gitarra.

Bertakoak: txistua, trikitixa, atabala eta dultzaina.

Zenbait joera: Gitarra Elektrikoa.

Agindu honen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuari, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera, hilabeteko epean; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango da Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera, bi hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2010eko abuztuaren 23a.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburua,

MARÍA ISABEL CELAÁ DIÉGUEZ.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik