- AGINDUA, 2010eko abuztuaren 26koa, Justizia eta Herri Administrazioko sailburuarena, Lekeitioko (Bizkaia) Residencia Uribarren-Abaroa Fundazioaren estatutuen aldaketa onartu eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko agintzen duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2010eko abuztuaren 26koa, Justizia eta Herri Administrazioko sailburuarena, Lekeitioko (Bizkaia) Residencia Uribarren-Abaroa Fundazioaren estatutuen aldaketa onartu eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko agintzen duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Justizia eta Herri Administrazio Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 224
- Hurrenkera-zk.: 5514
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2010/08/26
- Argitaratze-data: 2010/11/22
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía
- Azpigaia: Herri Administrazioa; Ekonomia
Testu legala
Lekeitioko (Bizkaia) Residencia Uribarren-Abaroa Fundazioaren estatutuen aldaketa onartu eta aldaketa hori Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko eskatzen duen espedientea ikusi da.
Lehenengoa. 2010eko uztailaren 13an eman zitzaion sarrera Justizia eta Herri Administrazio Sailean estatutuen aldaketa onartu eta inskribatzeko eskariari. Aldaketa hori titulu publikoan dago ezarrita eta horren kopia eskuetsia eta kopia soila erantsi zaizkio eskabideari. Eskabidea, Kepa Mirena Agirre Zelaiak izenpetuta dago, fundazioaren izenean eta ordezkaritzan.
Aipatu eskritura publikoa Lekeitioko notario Elisa Castro Álvarezek eskuetsia izan da 2010eko uztailaren 8an (prokolo-zenbakia: 361). Horren bidez Fundazioaren Patronatuko Batzordeak 2010eko ekainaren 30ean egindako bileran hartutako erabakia publiko egiten dam titulu publikoak erantsita dakarren egiaztagiriaren arabera. Egiaztagiria Pedro María Ibáñez de Aldekoa Egileorrek egin zuen Lekeition, hain justu ere 2010eko ekainaren 30ean, Kepa Mirena Agirre Zelaiaren oniritziarekin. Jaun horiek, Residencia Uribarren-Abaroa Fundazioaren Patronatuko idazkaria eta lehendakaria dira, hurrenez hurren.
Horiek horrela, eraketa-estatutuen 37. artikulua aldatu egin da, eta horren idazketa berria aipatu eskrituran eta egiaztagirietan emandakoa da.
Bigarrena. Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroko zerbitzu teknikoek aztertu dute espedientea, eta, ondoren, ebazpen-proposamena egin. Hona hemen horretarako kontuan hartu dituzten.
Lehenengoa. Justizia eta Herri Administrazioko sailburuari dagokio estatutuak aldatzeko espediente hau agindu bidez ebaztea. Hala ezarrita dago: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Legeko 36.3 eta 40. artikuluetan; Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babeslaritzaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 100/2007 Dekretuaren 4. artikuluan; Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzeko eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzeko, Lehendakariak maiatzaren 8an eman zuen 4/2009 Dekretuaren 9.1.e) paragrafoan; eta Justizia eta Herri Administrazio Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen abuztuaren 28ko 472/2009 Dekretuko 4.1 artikuluan.
Bigarrena. Espediente honi funtsezko iritzitako datu eta agiriak erantsi zaizkio, eta bereziki, hauek: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 17ko 12/1994 Legearen 31. artikuluan eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamenduaren 44. artikuluan eskatutakoak. Azken erregelamendu hori ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren bidez onartu zen.
Aipatutako artikuluak eta aplikagarriak diren gainerako arauak ikusi dira.
Eta Justizia eta Herri Administrazioko sailburuak hau
Lehenengoa. Lekeitioko (Bizkaia) Residencia Uribarren-Abaroa Fundazioaren estatutuetako 37. artikuluan egindako aldaketa onartzea.
Bigarrena. Fundazioaren estatutu-aldaketa hori inskribatzeko agindua ematea, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan Lekeitioko (Bizkaia) Residencia Uribarren Abaroa Fundazioak irekita duen erregistro-orrian, Lekeitioko notario Elisa Castro Álvarezek 2010eko uztailaren 8an eskuetsitako eskritura publikoarekin bat etorriz (protokolo-zenbakia: 361) eta agindu honen datarekin. Horren bidez Fundazioaren Patronatuko Batzordeak 2010eko ekainaren 30ean egindako bileran hartutako erabakia publiko egiten da titulu publikoak erantsita dakarren egiaztagiriaren arabera. Egiaztagiria Pedro María Ibáñez de Aldekoa Egileorrek egin zuen Lekeition, hain justu ere 2010eko ekainaren 30ean, Kepa Mirena Agirre Zelaiaren oniritziarekin. Jaun horiek, Residencia Uribarren-Abaroa Fundazioaren Patronatuko idazkaria eta lehendakaria dira, hurrenez hurren.
Horiek horrela, eraketa-estatutuen 37. artikulua aldatu da, eta horren idazketa berria aipatu eskrituran eta egiaztagirietan emandakoa da.
Hirugarrena. Fundazioari agindu honen kopia bidaltzea.
Laugarrena. Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.
Agindu honek administrazio-bidea amaitzen du, eta bere aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Justizia eta Herri Administrazioko sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salan, bi hilabeteko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2010eko abuztuaren 26a.
Justizia eta Herri Administrazioko sailburua,
IDOIA MENDIA CUEVA.


